2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
GAZTE PASTORALGINTZA SUSPERTZEAREN INGURUKO ESPERIENTZIAK
1 zenb. 2012ko Urtarrilla
Iragarpena
KRISTINAU SARBIDEKO EGITASMOAK GAZTETXOENTZAT III eta VII Bikaritzak Esther Crespo Gaztetxo eta gazte pastoraltzarako IVV bikaritzetako arduraduna
Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 2º 48006 BILBAO 944795613 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena Iragarpen esperientzia
KRISTINAU SARBIDEKO EGITASMOAK GAZTETXOENTZAT IV.
eta V. Bikaritzak
HERRIALDEAKO ESKAUT TALDEAK ETA KRISTINAU SARBIDEKO PARROKIETAKO TALDEAK
1
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena A/ GAZTEAKAZ JARDUN DAIKEGULA ERAKUTSI 0.- Sarrera Galdakao eta San Migel-Orozko Pastoral Barrutietan hasita sarean lan egin ondoren, ekimen barri hau sortu zan, fede hazkunderako ibilbideko prozesuetan dagozan gaztetxoei erantzun hobea emon ahal izateko. • •
•
Lehenengo esperientzia 2007-2008 kursoan gertatu zan: baterako lana kursoan zehar eta 2008ko udako esperientzia Asisen (Italia). 2. kursoan, 2008-2009, kurso hasieran bikaritzako batzordean komentatzen da baina euren egitasmoa eginda daukie eta dei egiten jake beste PB batzuetako gazteei haregaz bat egin daien... Ideia aurreko kursokoa da: Trebeak adarrekoekin batera jardun eta udan lan kanpamentura joan Marokora (Rabatera).
Kurso honetan bertan, ekimena martxan jarten da eskaut taldeentzat, zehazki, Azkarrak adarrekoentzat. Batera jardun kursoan zehar, gaiardatza oinarritzat hartuta eta kanpamentu ibiltarian eta Suesako Monasterioan amaitu...
TREBEAK adarraren ekimen biotara,
2
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena • •
lehenengo urtean Ugao-Orozkokoek bakarrik bat egiten dabe eta bigarren urtean, Rabateko jardueragaz, Galdakaoko, Durangoko eta UgaoOrozkoko gazteek bat egiten dabe.
AZKARRAK adarrarrekoakaz,,
•
Mungia, Durango, Galdakao, Ugao-Orozko, Algortako gazteek eta prozesu mistoa (kristinau sarbidea eta eskaut) egiten diharduen Durangoko Bebetoren taldeko neska-mutikoek bat egiten dabe.
1.- Egitasmoa martxan jarri Herrialdeko Eskaut taldeetan esperientzia hau martxan jarten zan bitartean, gazte pastoraltzako IV. bikaritzako koordinadoran gure gaztetxoei eskaintzen geuntsen kristinau sarbideko prozesuaren inguruko hausnarketa egiten gengozan. Hau kontuan hartuta, herrialdeako eskaut taldeetan garatzen diharduen egitasmoa eta IV. bikaritzako PBetako parrokietako kristinau sarbideko taldeena koordinatzea pentsatzen da. Herrialdea: IV. eta VI. bikaritzetan dagozan eskaut taldeek osatzen dabe, hau da: Durangoko Iñurri, Galdakaoko Argizai, Arrigorriagako Kilimusi, Mungiako Txispeleta eta Algortako Eskubeltz. o Hauxe nabarmentzen gendualako:
3
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena batera jardun gura genduan errealidade bietan, batzen ginduzana banantzen ginduzana baino gehiago zala, helburua bat zala eta dagoeneko errealidade bietan sarean lan egiten gengozala, hau lagungarri izan eitekeala talde edo errealidaderik makalenak eta baliabide gitxien daukienak batzeko eta sendotzeko.
Guzti horregaitik, 2009ko irailean, gazte pastoraltzarako IV. bikaritzako koordinadoran ibilbide barri hau martxan jartea eta IV. bikaritzako PB guztiei eta HERRIALDEAko Eskaut talde guztiei eskaintzea erabagi zan.
2.- Kristinau sarbideko egitasmo/ibilbidea gaztetxoentzat 2.1. Egitasmoaren helburua Helburu hau lortzeko, ezinbestekoak dira ibilbidean: o o o
Esperientzia sakonak, esperientzia hezitzaile sendoak. Pedagogia ekintzailea. Monitore eta arduradunek egitasmoan sinistea eta egitasmoaren alde egitea, lan handia eskatzen daualako, lehenengo, prestaketan eta kursoan zehar garatzean eta, bigarrenik, udako jardueran.
4
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena 2.2. Egitasmoaren garapena Aurkeztutako egitasmoa, 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteentzako lau urteko ibilbidea da. Egitasmo hau Kristinau sarbideko lehenengo lau kursoetarako eta/edo eskaut mobimentuko Azkarrak eta Trebeak adarretako taldeentzat da.
2.3. Kursoan zehar: proposamena Ibilbideko urte bakotxeko helburu eta edukinak gauzatu Gazte pastoraltzako arduradun laikoek, kontsiliarioek eta eskaut taldeen herrialdeako korodinatzaileak parte hartzen daben Gazte pastoraltzarako koordinadoran eratu izan da lau urteko ibilbide oso hau. Horretarako, kontuan hartu doguz eskaut mobimentuko hezkuntza prozesuko helburuak, kristinau sarbiderako elizbarrutiko helburuak eta IV. EEEaren helburuak. Dana dala, gaur-gaurkoz, ibilbidea osatuta dago eta prozesu osoa eginda daukagu, kurso bakotxean garatu beharreko HELBURU eta EDUKINEKIN. Helburu eta edukin honeekaz batera, gai-ardatza aurkezten da, helburu horreek lortzen laguntzeko, motibatzeko eta udako jardueran parte hartzera bultzatzeko. Metodologia kursoan zehar
5
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena Programatutako jarduerak, ondorengo zutabeak metodologia ekintzailearen bidez garatzen dira: o Esperientzia. o Hausnarketa. o Jarduera. o Otoitza eta ospakizuna.
nabarmentzen
dituan
Honan garatzen da programazino hori gaztetxoen talde bakotxean: o o
o o
o o
Talde bakotxak jagokon lekuan (parrokia, eskaut taldea) egingo dau batzarra. Egitasmo berean dagozan neskato-mutiko guztien batzarrak, 3-4 astean behin (ordu bi edo gehiagoko batzarrak). Batzar honeek taldeak dagozan herrietan (Durango, Arrigorriaga, Galdakao, Zornotza, Ermua, Berriz, Elorrio, Algorta eta Mungia) egingo dira. Asteburuko konbibentziak. Eguneko urteera eta/edo topaketak, herri batean baterako jarduerea egiteko edo, arazo jakin baten inguruan, hartu-emonean gagozan alkarte edo taldeakaz esperientziak trukatzeko. Gazteen pazkoak. 10-15 eguneko udako abentura.
6
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena 2.4. Udako abentura Prozesuko helburuen eta aukeratutako gai-ardatzaren arabera, 4 urteetako bakotxak berariazko ezaugarriak ditu eta hori udako abenturetan islatzen da. Abentura honeek 10-14 eguneko iraupena izaten dabe.
•
1.go URTEA: AZKARRAK I/Kristinau sarbideko 1.go kursoa (15 urte). BARNERATZE ESPERIENTZIA LIEBANAN ETA IBILTARIA ‘PICOS DE EUROPA’ DERITZANEAN.
•
KANPAMENTU
2. URTEA: AZKARRAK II / Kristinau sarbideko 2. kursoa (16 urte). JARDUERA: ASISEKO FRANTZISKOREN ABENTURA. Asisera joan aste beterako.
•
3. URTEA: TREBEAK I / Kristinau sarbideko 3. kursoa (17 urte). JARDUERA: LAN KANPAMENTUA MAROKOKO RABATEN, bazterketa jasaten daben neska-mutikoen aldeko egitasmoetan.
•
4. URTEA: TREBEAK II / Kristinau sarbideko 4. kursoa ( 18 urte). JARDUERA: LAN KANPAMENTUA ETA BIDAIA TAIZERA, ESPERIENTZIA ETA KATOLIKOTASUNA bizitzen lagundu dauan neska-mutilentzako esperientzia sendo lez.
7
ELIZ gura
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena B/ EGITASMO HONEK GAZTE PASTORALGINTZA SUSPERTU ETA BARRITURAKO ESKAINTZEN DITUAN AUKERAK Nire ustez, egitasmo honek eta jokamolde honek hauxe ahalbideratzen dau: EGITASMOAN ETA MONITOREEN TALDEAN • • • •
• • •
Prozesu eta/edo plataforma desbardinek sarean lan egin. Izan be, itxura batean desbardin samarrak dirala emon arren, baterako hainbat egitasmo daukie. Kalidadezkoa dan eta esperientzia esanguratsuak dituan fede sarbiderako egitasmoa. Erizpide eta metodologiak adostuz, talde guztiei egitura eta antolakuntza bateratua eskaini. Inguru edo errealidaderik makalenak suspertu eta sendotu, honan, ingururik ahulenetan gaztetxoen taldeak bultzatu daitekezalako, monitorea ez dalako bakarrik sentitzen, beste monitoreen taldearen babesa izango daualako. Lanerako gaitasun handia daukien, ilusinoz jarduten daben eta komunikazino ona suspertzen daben monitoreen talde sendoak eratu. Talde osoa arduratzen da lanaz eta egitekoez. Laguntasun handia gazte pastoralgintzako kontsilioarioen aldetik (6 kontsiliario prozesuan sartuta). Heziketa monitore guztientzat, programatzean eta proposamen barriak egitean sortzen diran gaiak landuz.
8
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena GAZTETXOENGAN • • •
Gure taldeetan daukaguzan gaztetxoei egokitutako fede egitasmoa. Esperientzian oinarritzen dan prozesua: bizitzatik abiatzen da, bizitza aztertzen eta epaitzen dau eta errealidade horregaz konprometitzen da eta guztia Jesukristoganako fedetik ospatuz. Fedea nork bere egin. Lehenengo kursoan hasita, honako gaiak lantzen dira: o Fedea. o Barrukotasuna. o Otoitza eta ospakizuna. o Konpromisoa.
•
Gaztetxoen arteko hartu-emona, hainbat jarduera egiteko batzen diralako. Gaur egun, hau hil ala bizikoa da gazteen artean. Eta gure inguruan bizi genduan egoera hauxe zan: parrokietan talde gitxi egoala eta taldeetan, gainera, jente gitxi (5-6 lagunez osatutako taldeak).
•
Bikaritzak bultzatuta eta suspertuta, gazteei kursorako programatzen dan makina bat esperientzia eta jarduera bizitzea eta egitea ahalbideratzen deutsen prozesua da, esate baterako: o o o o o o
•
Zine saioak. Bikaritzako topaketa. Gazteen pazkoak. Gazteen batzar nagusiak. Udako abentura. Kulturarteko topaketak, talde desbardinekin.
Azken batean, gaztetxoei kristinau gazte lez bokazino bereizketa egiten, konpromisoa hartzen eta euren fedea Sendotzaren Sakramentuagaz berresten laguntzen deutsen prozesua da. Esther Crespo Gaztetxo eta gazte pastoraltzarako IV-V bikaritzetako arduraduna
9