GE-Env2: Anuncio.Eusk.

Page 1

Gazte-mail.com

2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak

2 zenb. 2012ko Otsaila

Iragarpena

"TIPI­TAPA HEGOALDERANTZ! Pastoral esperientzia gazte etorkinekin. Miguel Angel Esnaola Mariaren Bihotza eta San Rafael P.B.a (III. Bikaritza ­ Bilbao) Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria ­ Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 ­ 2º 48006 ­ BILBAO 944795613 ­ 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena Gazte-mail.com IRAGARPEN ESPERIENTZIA

“TIPI-TAPA HEGOALDERANTZ” Pastoral esperientzia gazte etorkinekin Bilboko pastoral barruti batean

Mariaren Bihotza eta San Rafael Pastoral Barrutia (III. Bikaritza - Bilbao)

1


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena TIPI-TAPA HEGOALDERANTZ Pastoral esperientzia gazte etorkinekin Bilboko pastoral barruti batean

Gaur egun, pribilegioa da eta, aldi berean, erronka handia, gazteei euren fededun burujaubetasunerako prozesuan lagun egitea. Aldi honetan erreferenteak bilatzen dira familiatik harago, familian bertan eta inguruan jasotakoari zentzun barria emonez nork bere burua kokatu ahal izateko. Kristinau alkarteak euren bidelagun izateko konpromisoa hartu behar dau, bizitzeko eta itxaroteko arrazoiak emonez, fedea, errealidadea ulertzeko bide lez eskainiz.

Tipi-tapa hegoalderantz, basamortuan zehar Jerusalenetik Gazara doan bidetik1. Orain dala 6 urte, Mariaren Bihotza eta San Rafael pastoral barrutian gaztetxoen talde txiki bi batzeko erabagia hartu zan, gazteei proposamen esanguratsua aurkeztu ahal izateko. Hasierako planteamentua, Sendotzarako prestaketa-eskariari erantzutea izan zan baina harago doa. Sakramentua hartuta, gazteei dei egiten jake taldean jarraitu daien, horixe joten dalako fedea nork bere egiteko prozesuak garatzeko leku egokientzat. Nahiz eta aldi baterakoa txiki taldeari, konpartitzeko, kontrastatzeko eta ospatzeko erreferenteak eukitea garrantzitsua da, azken batean, barri ona bizitza osoan zehar bizitzeko erea dalako.

Berak bideari ekin eutsan. Hamalau eta hogeta bi urte bitarteko 15-20 gazte astero batzartzen dira; batera egiten dabez dinamika batzuk eta adinaren araberako talde txikietan be egiten dabez beste jarduera batzuk. Lau monitore eta parrokoa igon ginan “gurdi� honetara, batera jardunez, gazteekin aurrez aurre, lekuko apal eta ausartak izateko deiari erantzunez, buztinezko ontzietan daroagun altxorra emonez, horrenbesteko indarra Jaungoikoari ezarri dakion, ez guri (2 Kor 4, 7). Aurreratu zaitez eta jarri gurdi horren ondoan. Gure abentura aniztasunez

1Bibliako txatal asko Eg 8, 26-40 pasartetik hartuta dago 2


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena betetako bideetatik garatzen da, aniztasun hori bazter guztietan agertzen dalako, probokatzaile eta harrigarri. San Frantzisko auzoak eta inguruek bildurtu eta erakarri egin gaikiez, eta egia bat aurkezten deuskue galdera erara: Jaungoikoak bere herria ikusi eta erosi dau eta osasun indarra sortu deusku (Lk 1, 68-69). Taldean, zazpi herrialde dagoz ordezkatuta; ezinbestekoa da benetako bategitea, alkarren berezitasunak onartzea, holan, konfiantzazko eta konpromisozko hartuemona eratzeko. Hara zerk interpelatzen gaituan: taldekide guztiak beste kontinente batzuetatik datozala eta mosaiko iradokitzaile eta koloretsua osatzen dabela baina bertoko pieza falta jakula.

Felipek galdetu eban: ulertzen dozu irakurten diharduzuna? Etiopiarrak erantzun eban: zelan ulertuko dot, ba, inork azaltzen ez badeust? Batzarra, bariku arratsaldez, astean bizi “Batzuetan taldera etorten ez izandakoaren inguruko solasaldiagaz hasten da; nazanean, zeozer falta jat, etenbakoa da joan-etorria eta ia-ia, azkenean seguruago sentitzen eta heltzen diranak lehenengo ateraten diranakaz kurutzatzen dira. A zelako mobimentua! Hobe besteengan konfiantza izaten pazientzia izan eta ez presaka ibili! Gero, laguntzen deustalako ” domekako Hitzean sakontzen dogu, Jesusen Jaungoikoagana hurreratu eta Beragan sakondu (Marlene, nahirik, galdetzen eta alkarrizketan jarduten 17 urte, Paraguaykoa). ikasiz, gure fedearen barri eta lekukotasuna emonez. Nork bere burua ezagutzeko dinamikak eta konfiantzan oinarritutako talde harremana heztekoak nahastatzen dira.

“Jaungoikoaren Hitza hobeto ezagutzeko balio deust; gaur egun gizartean zelan bizi be erakusten deust, eta entzuten eta besteak errespetatzen. Behar daben beste batzuei be lagundu deikiet egun seinalatuak ospatzen. Taldeak erraztasun asko emoten deutsu, aurkezten diran jardueretan sartzeko” (Juan Andrés, 22 urte, de Ekuatore Ginea). 3

Entzuten ikasten dogu, norberarena eskaintzen eta fedetik lokarriak estutzen, nahiz eta kalean koadrila desbardinetakoak izan. Neskamutilek dinoskuenez, barikuetan beste inon ez bezalako komunikazino mailara iristen gara, nahiz eta beti erraza ez izan bakotxaren prestasuna suspertzea eta giro egokia sortzea. Proposamenak, Jesusen jarraitzaile izateak, bizitzarako alternatiba izan gura dau, Jaungoikoak baldintza barik onartzen gaituala eta besteen lagunurko garala sinistuz.


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena Geuk be bizikera barri bat bizi daigun (Erm 6, 4). Jesusen proposamenagaz bat, handik abiatzen gara, barri ona iragarriz. Parroki alkartea ospakizunerako leku lez eskaintzen jaku. Domekako eukaristian beti dago leku oparoa parte hartzea gura daben eta, nahi izan ezkero, gogotsu parte hartu daikien gazteentzat. Musikak erakarten dituenentzat, gitarra joteko oinarrizko irakaspenak emoten dira domeka goizez.

“Taldeak poztasun eta maitasun asko emoten deust. Ez dago ez burruka ezta irainik be” (María del Cisne, 18 urte, Ekuador)

Aurrera egin eben eta ura egoan lekura heldu ziran. Gure ustez, fedearen ibilbideak kontzientzia soziala eskatzen dau, egoerak ondo ezagutzea eta galdera hau egitea: Zer egin dozu zure anaiagaz? (Has 4, 10). Horregaitik persona konprometituak, fedea sinisgarri egiten daben eta gizatasunez eta barri onez beteta dagozan lekuak ezagutzen saiatzen gara: Bidezko Merkataritza, Hontza, Aresti Kondea zaharren egoitza, e.a. Topaketetan parte hartzen dogu beste parrokia batzuetako gazteekin eta baita gazte pastoraltzako beste proposamen batzuetan be. Aste Santuko eta udako aldi sendoetan berariazko proposamenak izaten dira. Eurekin batera bidea egiten dihardugun monitoreoi hainbat galdera sortzen jaku: zer egin autonomiaren eta taldeko kide izatearen arteko tentsinoari eusteko; zelan motibatu, parrokiako kide sentitu daitezan eta alkarteko kide ekintzaile izateko gogoa biztu dakien. Geure bizitza bera bihurtu gura dogu hizlari eta erakusle, Kristogan oinarritzen dan eta mundauren zerbitzari izan gura dauan Elizearen esperientzia transmitituz. Fedearen zertzelada etenak, bateratzaile ez dan noizean behingo fedea eskaintzeak... kezka eragiten deusku. Ereintzan, egunez egun aukera eta osotasun lez emoten jakun Jaungoikoaren doean jarten dogu konfiantza. Miguel Angel Esnaola UP Corazón de María y San Rafael

4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.