GE-Env3: Anuncio Eusk

Page 1

Gazte-mail.com

2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak

3 zenb. 2012ko Martxoa

Iragarpena

“HARA PROIEKTUA” Barnetasunaren bidea Estrella Alonso Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria ­ Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 ­ 2º 48006 ­ BILBAO 944795613 ­ 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena Gazte-mail.com IRAGARPEN ESPERIENTZIA

“HARA PROIEKTUA” Barnetasunaren bidea

1


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena

“HARA PROIEKTUA”: BARNETASUNAREN BIDEA1 Gaur egungo gizartea maila guztietan gertatutako krisiaren emaitza dela pentsatu ohi dugu. Askoren ustez, balio-krisia baino ez da. Ikusmolde horren atzean krisia behin-behinekoa den ustea ezkutatzen da, iritsi den moduan alde egingo duen ekaitza dela uste dugu. Baina gizarte honetan bizitzea egokitu zaigu (beharbada, gizarterik onenean), eta bertan kokatu behar dugu. Ekaitzak iraun bitartean babesteko jarrera har dezakegu, eguraldi ona egiten zueneko babesguneetan babes hartzekoa. Beste aukera bat, ordea, kanpora irtetea eta ekaitzaren erdian bustitzea da. Bustitzen denak soilik ezagutzen du euriaren esperientzia. Gaur egungo gizartean harridura eragiten digun gauzetako bat pertsonen arreta erakartzen duten interesguneen ugaritasuna da. Oraina bere baitan ixten da, loturarik gabeko irudien segidan. Harridura horrek iragana eta etorkizuna irakurtzea zailtzen du. “Orainaren kartzela” edo “memoriarik gabe bizitzea” eta antzeko adierazpenek uneoro dena aldatzen ari dela adierazten dute. Ametsik, ilusiorik eta bizi proiekturik ez izatea dakarte inpresio handiek. Orainak giltzapetzen du pertsona eguneroko bizitzako monotonian. Eguneroko bizitza “asteburuaren” beharrak hausten du soilik, eta asteburua “topera” bizi dute pertsonek, gauaren laguntzaz. Gaur egungo gizarteak ematen digun beste eredu bat irudi bihurtu den mintzairak zehazten du: txat, sms edo e-mailetan erabiltzen den elkarrizketa etenak. Ezaugarri horiek dituen gizarte honetan egiten ditugu, hain zuzen ere, bizipenei, balioei, itxaropenei, beharrei, esperientziei eta bizitzari buruzko galderak. Pastoraltza ere zurrunbilo horretan murgilduta dago. Eskola hau ez dago gizartetik at, eta “pertsona izateko ametsa” hezteko gai da: gizakia errepika ezina da, bere askatasunaren ardura duena eta maitatzeari eta maitatua izateari buruzko galdera egiten diona bere buruari. Eskolak pertsonaren dimentsio guztiak integratzeko egiten du lan: ideiak, esperientziak, sentimenduak eta 1

Hara proiektua egitean kongregazio eta erakunde desberdinek parte hartu dute: Urkide, Korazonistak, Menesiarrak, Jesusen Alabak eta La Salle

2


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena idealak. Guztion arteko harremanei garrantzia ematen dien eskola, konpromisoa eta gizarteko partaidetza sustatuz. Zerumugan bizitzaren aldeko pasioa duen eskola. Rahner teologoak XXI. mendeko kristauari buruz hitz egiten zuenean, fede esperientzia sakona egingo zuena izango zela esaten zuen. Eta norberaren izate sakonena bizitzeari buruz hitz egiten dugunean, arriskuaz hitz egiten dugu. Bizitzaren esperientziari zentzuz aurre egiteko gai izateko arriskuaz: geure buruari begiratzeko esperientzia bizitzeko arriskua, gure mugak eta aukerak ikusiz. Baina norberaren bizitzari buruz, ditugun balioei, sentimenduei eta sinesmenei buruz galdetzeko arriskuaz ere hitz egiten dugu. Hara proiektuak barne bizitzan hazteko abiapuntu izan nahi du, bizitzari zentzua emateko erronkan laguntzeko. Barnetasunari arreta eskainiko dion hezkuntza amesten dugu, gure ikasleak bizi duten errealitatea irakurtzeko eta ulertzeko gai izan daitezen, eta transzendentziaren aurrean jarrera irekia izan dezaten. Barnetasunari buruzko hezkuntza plan honek ikasleentzat, hezitzaileentzat, irakasleentzat, administrazio eta zerbitzuetako langileentzat eta familientzat lagungarri izatea nahiko genuke, honako hauek ikasteko gaitasuna gara dezaten: gero eta gogoeta gehiago egitea, irizpide etikoekin aukeratzea, errealitatea alderdi anekdotikotik haratago joanez irakurtzea, dimentsio sinbolikoa sakontzea, gure bizitzan isiltasuna txertatzeko gai izatea, bestetasunaren eta transzendentziaren aurrean gure burua ireki ahal izateko,  konpromisora bultzatuko gaituen barnetasuna lantzea.     

Egunez egun gure barne bizitza aberastuko duen bidea egia bihurtzeko baliabideak jarriko ditugu.

3


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena Gaztetxoekin barrukotasuna lantzeko esperientzia

Barrukotasunerako bidean, gaztetxoekin izan neban lehenengo esperientzia zelakoa izan zan azaldu gurako neuke. Ez nekiala ondo zer zan autortu behar dot. Ikastetxera heltzen zan aldizkari batean aurkitu neban honako honegaz batera aurkezten deutsuedan esperientzia eta gustatu egin jatan. Egia esan gaztetxoen (DBHko 1. mailatik 4. mailara) erantzunak ikustarazo eustan bide honen balioa.

Barrukotasuna lantzeko tailerra Deialdia Borondatezko ekintza da; zerbait desbardina egingo dabela esanez motibatu behar dogu, zertan datzan larregi azaldu barik. Esperientzia bizi eta sendo lez aurkeztuko jake. Parte hartu gura badabe, bete behar dabezan oinarrizko arau batzuk emongo jakezala be jakinarazoko deutsegu. Girotzea Lekuak erosoa izan behar dau: moketa lurrean, kuxinak, aulkiak, argia, kandelak, musika, ikonoa eta Jaungoikoaren Berbea leku nabarmenean. Kaperara heltzea Sartu aurretik, tailerra azaltzen hasiko gara. Gorputzaren jarrereaz hitz egingo deutsegu hemen eta isiltasuna ezinbesteko baldintza dala azalduko dogu. Kaperan, une bi izango dirala esango deutsegu: lehenengoa, entrenamenturako eta bigarrena, benetan garrantzitsua.

4


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena Gorputzaren jarrera desbardinak aurkeztu: etzanda, ahoz gora eta hankak luzatuta eta eskuak sabel gainean edo eserita, oinazpiak lurrean ipinita eta eskuak erlaxatuta hanken gainean eta lepoa zuzen. Kaperan Hasieran normala da, aholkuak emon arren, egoki ez sartzea. Ez ezer arpegira bota itxaron, eta gero komentatu, isilik dagozanean, ze jarrera izan daben eta ze jarrera izan beharko leukien. Jarrerak aitatu barriro eta danak kokatu artei txaron. Begiak ixteko esan eta entrenamentuari ekin. Irudikatze-ariketa: “Hondartza�.

Orain guztiz erlaxatuta zagoz eta zure gorputz osoa gero eta erlaxatuago sentitu daiteke arnaste bakotxean. Orain, hondartzan zagozala imajinatuko dozu. Arreta ipini zehaztasunetan: ze eguraldi egiten dauan, itsasoa, nolakoa da?, zelan dago? Garrantzitsua da zehaztasun honeek gogoan hartzea: koloreak, haize leuna, tenperatura,... bakotxak bere hondartza dau... orain minutu bat dozu paseoa emon eta hondartzak sentituarazoten deutsuna antzemateko... minutu hori zeurea da, paseo nasaiaz gozatzeko... (minutu bat itzi) Bat-batean, zure paseo nasaian, itsasertzean dagoan txalupari begiratuko deutsazu. Imajinatu zure txalupa. Zelakoa da?, handia, txikia, zaharra, barria,... zerez eginda dago? Gogoratu zure txalupa... zuretzat garrantzitsua da-ta... Ezin zara bertara igon barik geratu, eta korronteak itsas zabalerantz 5


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena zaroazala antzemango dozu. Txalupaz egiten diharduzun paseoaz gozatu daikezu. Itsas brisa sentitu daikezu arpegian eta kulunka leuna nabaritu. Korronteak gero eta barrurago zaroaz... Txaluparen alde batera jo, itsasora begiratu eta gustatzen ez jatzun zerbait ikusiko dozu islatuta, gehien bildurtzen zaituana da, itsasoari begiratzeari izten deutsazu, bildurtuta eta harrituta... Barriro begiratuko dozu, amesgaiztoa dalakoan eta, orduan... zuk uste baino okerragoa da, bildurtzen zaituen gazua hareek, min egin eutsuen gauza hareek... hantxe dagoz... inguratuta zagoz... larritu egiten zara... eskerrak txalupan zagozana! Bat-batean, ekaitza hurreratzen jatzu eta txalupa astintzen dau... alde batera eta bestera... Bildurtu egiten zara... ura sartzen da txalupan, eta bat-batean, saihestu ezinda, uretara jausten zara eta bildurtzen zaituen, min egiten deutsuen, arduratzen zaituen, zalantzaz beteten zaituen... gauzez beteta dagoan ur horretan murgildu eta ito egiten zara... ur zakarrez inguratuta zagoz... itolarrian... eginahalak egiten dozuz urteteko baina alperrik... alde guztietatik inguratzen zaituan urak eta uretan dagoan guztiak... ito egiten zaitue... eta azken arnasa baino geratzen ez jatzunean... dana galduta dagoala uste dozunean... esku batzuek gogor oratzen zaitue eta indarrez ateraten zaitue uretatik... hondar gainean patxadaz izten zaitue... orain nasai hartu zeinke arnasea... orain uretatik, zure arazoetatik, zure bildurretatik, zure arduretatik... min egin eutsun guztitik... salbu zagoz... orain ez deutsazu bildurrik ez ezeri ezta inori be... orain patxadaz hartzen dozu arnasea, hondar gainean etzanda... zure begiez uretatik atera zinduzana bilatu guran... baina ez dago... ez dozu aurkitzen... zugaitik egin ebana eskertu gura deutsazu... baina ez dago. Ezingo dozula denpora luzez hondartzan jarraitu sentitzen dozu... zehatzmehatz, minutu bi baino ez dituzu... baina aparteko minutu bi izango dira, nire ahotsa be ez dozu entzungo minutu bi horreetan... zeureak izango dira 6


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena minutu bi honeek... minutu bi hondartzan azken paseoa emoteko... hondartza agurtzeko... zeure erara... lagun bakotxa desbardina dalako, eta bakotxak bere erara egiten ditualako gauzak... honeek dira zure minutu biak... zure agurreko paseoa... (Minutu bi igarota, apurka-apurka begiak zabaldu daiezala esango deutse, alkarri bizi izan dabenaren barri emoteko. Orain arte lako ahots leunagaz, galdera batzuk egingo deutsezala eta ez dala derrigorrezkoa erantzutea esango deutse. Errazenetik hasiko da eta gatxenagaz amaitu, eta ez da ezer gertatzen inork erantzuten ez badau; dana dala, esperientzia baliagarria da...). Zelakoa zan hondartza? (euren gaurko gogo-aldartea edo bizimodua). Norbait ausartzen da uretatik atera ebanaren arpegia ikusi ebala esatera? Norbait ausartzen da hondartza zelan agurtu eban esatera? (Guztiz pertsonala da; ez egin honi buruzko komentariorik).

Entrenamentu aldiaren amaiera. Neska-mutikoak prest dagozala ikusi ezkero, aurrera egin daiteke.

7


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Iragarpena Bigarren unea. Jesusen irudia eta Jaungoikoaren Berbea sartu. Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (11, 28-30).

Behin batean, honan egin eban berba Jesusek: - ÂŤZatoze niregana, nekatu eta zamapetu guztiok, eta neuk emongo deutsuet atseden. Hartu eizue nire buztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala naz-ta, eta aurkituko dozue bizitzarako atsedena; eroan erraza da-ta nire buztarria eta arina nire zama.Âť Irudimena erabiliz eta erabateko isiltasunean, Jesusegaz bat egitea ahalbideratuko dogu. Ondoren, bizi izandakoa azalduko dogu: zein esaldigaz geratu zara?, zer esan deutsazu Jesusi?, nor ausartzen da Jesus zelan agurtu dauan esatera? Ez daiela ahaztu gura dauanak hitz egingo dauala eta nahiz eta ez azaldu, bizi izandako esperientzia baliotsua dala nabarmendu. Agurra Arreta jarri ikasleengan, batzuek, beharbada, hezitzaileagaz hitz egin beharra izan daikie eta.

Estrella Alonso

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.