Gazte-mail.com
2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak
5 zenb. 2012ko Iraila
KANPAMENTUAK Iragarpena OTOITZ ETA LANSuesako monja hirukoiztarrak (Kantabria) Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 2º 48006 BILBAO 944795613 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena Gazte-mail.com
IRAGARPEN ESPERIENTZIA
OTOITZ ETA LAN KANPAMENTUAK
Suesako monja hirukoiztarrak (Kantabria)
1
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena Otoitz eta lan kanpamentuak Monasterioa sortu zanetik, XIX. mendearen erdialdera, Suesako monja hirukoiztarren alkartea gazteriari eta hezkuntzari lotuta gagoz. Hasiera batean, eskola bat egoan inguruko mutiko eta neskatoei gure kulturaren hastapenak irakasteko eta XX. mendearen amaieran, alkarteak kamararen bisorea biratu egin eban eta bere “jakintza espirituala” eskaintzea erabagi eban.
Otoitz eskola jaio zan horrela, historian zehar aldi desbardinak eta ikuspuntu desbardinak izan ditualarik. Hogei urte inguruz egini zan ziran “hileko hirugarren zapatu” klasikoak: hausnarketa, konpartitzeko eta otoitz egiteko tarteak...; apurka-apurka indarra galtzen dabe, zahartu egiten dira jatortasunez eta euren azkena antzematen da. Alkartean hausnartzeko aldiari ekin geuntsan; gazteei Jaungoikoaren sekretuan, Berak bihotz bakotxean jarten dauan sekretuan sartzeko aukerea emoten jarraitzeko interesa eta gogoa dogu. Gure ustez, monasterioko giroan egiten dan pazko gazteak –gure urteko pastoralgintzaren bihotza- aukera ederra emoten deutso gaurko gazteari Jaungoikoagazko topaketa sakona izateko, otoitzaren, ospakizunen, isiltasunaren eta taldean egindako hausnarketaren bidez. Gero eta gehiagok bilatzen dau isiltasun ‘bete’ hori, gelditu beharra daukie, bakea bilatu eta egun batzuez, aste santuko egunetan, indar eta benetakotasunez betetako egunetan, Kristogaz bizitzeko beharra. Pazkoa egun jakin batzuetan ospatzen dogu baina... urteko gainerako egunetan, zer? Zer dinosku gure senak gazteek bilatzen dabenaren inguruan? Zer dinoskue neska-mutikoek eta hain neska-mutiko ez diranek? Eta zer eskaini daikegu monasterioko alkarte hirukoiztar txiki honetatik, zer da guk daukagun onena? Eskaini daikegun onena bizitza bera konpartitzea izan daitekela bururatu
2
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena jakun eta ideia horretatik monasterioko esperientziak.
sortu
ziran
otoitz
eta
lan
kanpamentu
edo
Otoitz eta lan kanpamentuak
Zehatz-mehatz, zertan datza: monasterioko “esperientzia txiki� bat bizi, alkarteagaz lana, otoitza, hausnarketa, denporak eta espazioak, hitza, Hitza, isiltasuna konpartituz. Gure ustez, monasterioko bizitza ez dago gaurko errealidadetik bananduta, bizi doguzan balioak konpartitu eta transmititu egin daikeguz, beste batzuek, euren bizitzan bertan, eurenganatzeko aukerea izan daien.
Zelan garatzen da hau? Gure ohiko ordutegiak, monasterioko erritmoak berak, markatzen dau jardunaldia. Ospakizun desbardinetan txertatzen laguntzen deutsegu gazteei, eurekin lan egiten dogu... edozertan, garrantzitsuena ez dalako zer lan egiten dan, une hori sagaratu lez bizitzea baino. Lanean, isiltasunean, kontzientzian sarrarazoten doguz motibazino laburrekin. Esperientzia, eratzen dan taldeari moldatzen deutsagu, adina, fedean daukien ibilbidea, bilatzen dabena... kontuan hartuta. Tailer desbardinak egiteko aukerea dago, gazteari bere barrukaldera sartzen laguntzeko.
3
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Iragarpena Bakardade eta isiltasunari tartea iztea be garrantzitsutzat joten dogu, bizi dana pausatu ahal izateko, edo zailtasunak eta galderak alkarteko monjaren bategaz komentatzeko. Konpartitutako bide honek gero izan daike jarraipena. Zenbat egun irauten dabe otoitz eta lan kanpamentuek? Kanpamentu honeek gitxienez gau bi (3 egun) irauten dabe, nahiz eta gehiago izateko aukera be badagoan. Aldez aurretik ez dogu gehienezko egun kopururik jarten; taldearen, bere beharrizanen, gure aukeren... arabera pentsatzen da hori. Zenbat eta egun gehiago egon, orduan eta sakonagoa izango da esperientzia. Nor joan daiteke? Hamazortzi eta hogeta hamar urte bitartekoentzat izaten dira kanpamentuak; dana dala, egin izan doguz batzuk gazteagoekin zein zaharragoekin. Dagoeneko eratuta dagoan talde batek eskatu daike esperientzia edo jentea bakarka etorri daiteke, monasteriotik, web edo facebook bidez, egiten doguzan deialdietan izena emonez. Zeure buruagaz, Jaungoikoak zugan jarri dauan benetakoenagaz bat egiteko egunak dira. Gure helbidea emongo deutsugu, egun batzuk soiltasunean, nasaitasunean, zeure buruagan eta Jaungoikoagaz sakonduz, bizi izateko beharrizana dozulakoan bazagoz, gugana jo daizun.
Suesako monja hirukoiztarrak (Kantabria) Tf.a: 942510129 monjasdesuesa@gmail.com www.montrinisuesa.com www.facebook.com/monasteriodesuesa
4