1 minute read
“Zorionez oraindino be Ebanjelioa barri ona da askorentzat” Juan Martin Askaiturrieta, klaretarra
El 2 de febrero la Iglesia celebra la Jornada de la Vida Consagrada. Se trata de un día especial de agradecimiento y para poner en valor el don que reciben algunas personas. El testimonio del religioso claretiano Juan Martín Askaiturrieta, es un ejemplo más de la actualización de este servicio desde la Iglesia. En agosto le eligieron superior de la provincia de San Pablo, que agrupa la presencia de la congregación en varios lugares: Cataluña, Euskal Herria, Francia e Italia. Askaiturrieta ha dirigido los ejercicios espirituales a los presbíteros, en euskera. En estas líneas da cuenta de su `caminar en esperanza´, tal y como reza el slogan de la Jornada de este año.
Probintzia zabal bateko arduraduna orain, zer moduz daroazu ardurea?
Ondo. Beste zerbitzu bat da. Ez da sari bat, ez da promozino bat. Fraileek eskatu deusten ardura barria da. Askartza ikastetxean urte luzez egon naz ume, gazte eta familiekin lanean, oso gustura. Oraindino be falta botaten dot apur bat hori. Oraingo ardura hau ezbardina da: nire anaien zaintza.
Kilometro ugari egin behar dozuz toki batetik bestera, ezta?
Bai, holan da. Batez be hasieran. Orain arte ea ez neban ezagutzen gure lurraldeetatik kanpoko etxeen errealidadea. Lehenengo pausua da guzti hori ezagutzea, aurrera daroaguzan proiektuetaz jabetu, anaiak ezagutu... oraingoz ho rretan gabilz. Gustura, ikusten dalako klaretarren proiektuak oso ezbardinak eta aberatsak dirana.
Adibidez?
Euskal Herrian beti euki dogu hezkuntzaren aldeko apostu handia. Azken urteotan, Bilbon (San Frantziskon) proiektu interesgarria sortu da Claret Enea Gizartetxearekin, Kataluinan be bi ikastetxe kudeatzen doguz eta hor batez be argitalpen munduan dabilz eta bertan dago gure fundatzailearen jato rria. Frantzian, gehien bat, parrokien ardurea daukagu eta Italian parrokiak eta behartsuen aldeko proiektu oso in teresgarriak dagoz.
Oraindino be zentzuna dauka biziera erlijiosoak?
Bai, zalantza barik. Egia da batzuetan egoera ez dala erraza baina uste dot fededun begiradeagaz gauzei erreparatuz, badagozala erregetzaren seinu asko. Zorionez, Ebanjelioa jente askorentzat barri ona bihurtzen da eta hainbat egoeratan itxaropena eta argia da.
#meapuntoareligion
Eleizan zoritxarrez kasu horreetan eta beste batzuetan ez gara Ebanjelioaren alturara egon. Hori egia da, baina ez da egia bakarra. Alderdi bat da eta uste dot Eleizan, hainbat errealidaderekin gertatzen dan moduan, beste barri on ugari aurkitu geinkela. Hemen Bizkaian, adibidez, hainbat parrokitan, ikastetxetan, kartzelan... egiten dan lana bikaina da eta hori be hor dago •
El área de Religión propone conocimientos y valores necesarios para el desarrollo personal y social y te prepara para el futuro.
Te proponemos descubrir la mejor versión de la vida desarrollando autonomía y espíritu crítico desde la visión cristiana de la persona.