Gazte-mail.com
2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak
3 zenb. 2012ko Martxoa
Batasuna
SAN IGNAZIOko ALKARTEA
Alberto Estefanía
Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 2º 48006 BILBAO 944795613 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna Gazte-mail.com BATASUN ESPERIENTZIA
SAN IGNAZIO-KO ALKARTEA
San Ignazio-ko parrokia (Deusto)
1
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna SAN INAZIOko ALKARTEA Ez da erraza oraindik eratzen diharduan, oraindik izenik ez daukan eta osatu barik dagoan zerbaiti buruz hitz egitea. Baina bidean gagozanez, asmo asko, fedea eta gauzak aldatzeko gogoa daukagunez, gure prozesuaren barri emon gura deutsuegu. Gure alkartea –‘Comu’ esaten deutsagu maitekiro gure artean2009. urtean sortu zan. Une haretan, San Inazio parrokian lau erreferentzia talde egozan, sendotzarako prestaketa prozesua egin ondoren heldutako personez osatuta. Denporea geroian alkarregaz gauza batzuk egiten eta hortik sortu zan ideia: zergaitik ez dogu kristinau alkartea egiten?... Urratsak emon beharra egoan eta horixe zan hurrengoa. Gaur egun, hogeta hamasei lagun gara alkarte horretako kide. Jarduera arruntean, bost taldetan banatzen gara; talde bakotxak bere dinamika daukala esan daikegu, baina alkartu egiten gara alkarte otoitza egiteko eta gai pertsonal, soziopolitiko eta erlijiosoak lantzeko. Talde guztiek daukie laguntzailea baina egitekoak kide guztien artean banatzen dira. Talde bakotxa astean ordu biz batzartzen da. Dana dala, batzuetan, talde batek gai bat prestatzen dau alkarte osoarentzat eta egun horretan batzartzen gara. Talde guztiak egun berean batzartzea da gure asmoa, gero, batzarraren ostean, parrokian eratu dan txokoan alkar ikusteko eta alkarregaz egoteko, baina beti ezin izaten dogu hori egin. Txoko hori alkarteko persona batzuen ekimen lez sortu zan eta gaur egun martxan dagoan egitasmoa da. Mozkinen erdia parrokiarentzat da; %30a egitasmo solidarioetarako eta, gainerakoa, mantenu eta hobekuntzetarako. Alkarteari bat eginda eusteko eta urratsak emoten jarraitzeko, hainbat jarduera bateratu dogu urtean zehar. Hilean behin, alkarteko kide guztiok batzen gara otoitz egiteko eta egun horretan, berandu izaten dan arren, ahalegina egiten dogu geratu eta alkarregaz zeozer hartzeko. Hileroko otoitz honeez ganera, urtean alkarte otoitz luze bi egiten doguz, bat Gabon inguruan eta bestea Aste Santu inguruan. Bietako bat San Inazio parrokiako alkarteko kide guztientzat egiten dogu. Otoitzaldi honeen ostean, afaltzen geratzen gara. Hilean domeka batean, eukaristia prestatzen dogu eta parrokian ospatzen dogu alkarte osoagaz. Eta urtean bi bider, asteburu bat gordeten dogu, leku apartaturen
2
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna batera joan eta alkarregaz otoitz egiteko eta hartu-emonean sakontzeko. Topaketa honeetan, beti egiten dogu erretiroren bat isiltasunean. Urteko dinamikan jasota dagozan topaketa eta jarduera honeez gainera, arian-arian sortzen diran beste batzuk be badagoz. Esate baterako, kurso honetan otoitzerako sarbide tailerra egin dogu eta beste honeek daukaguz planifikatuta: beste otoitz tailer bat, isiltasun erretiroa, Pazkoa alkartean ospatu eta teologia ikastaroa. Gure alkarte txikiak lotura estua dauka zuzentasunagaz. Fedea zuzentasunagaz, ekintzagaz eta espiritualtasunagaz lotu gura dogu. Otoitzean kontrastatutako bizitza konprometituak euki gura doguz, egin daikegun beste mundu hori, Jaungoikoaren Erreinua, eraikiko daben bizitzak. Eta hori eguneroko bizitzan islatzen da, gure hutsegite eta asmakuntzekin. Alkarteko kide gehienek daukie konpromisoren bat gizarte edo parrokia mailan. Hasieran, gehienok geure borondatez jarduten genduan eliz esparruan baina, hazi ahala, persona batzuk beste era bateko konpromisoetan sartu dira, esate baterako: Hegoaldeko herrialdeakazko alkartasunerako erakundeetan, txikiagotzearen aldeko mobimentuan, mobimentu antimilitaristan, baztertuen aldeko erakundeetan, 15M dalakoan... Gainera, alkarteak parrokiagazko konpromisoari eusten deutso, Caritasi lagunduz, gazteen taldeetan lagunduz, egiteko desbardinak bere gain hartuz eta PBan eta Parrokiako Kontseiluan parte hartuz, bi horreetara ordezkari bana bialduz. Gainera, zuzentasunagazko lotura hau eguneroko bizitzara eroan gura dogu. Esate baterako, hilero, gura dabenek bidezko merkataritzako produktuen eskaera egin daikie eta hitzordua jarten dogu ekitaldi sozial, manifestazino eta berbaldi batzuetara alkarregaz joateko. 2009ko udan hamalau lagunek bat egin genduan Peruren aldeko abentura solidarioan. Urte biko prestaketaren ostean eta dirua batuta –egiteko horretan parrokia osoak esku hartu eban- Trujilloko auzo batera joan ginan uda pasatzera, ‘Círculo Solidario’ GKEaren eta hango familia baten eskutik. Hainbat egitasmotan jardun izan genduan, besteak beste, parroki gune komunala eraikin, familiek materialak eta txarrientzako jakiak batzen lan egiten eben zabortegiaren
3
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna inguruan kokatutako ikastetxeari lagundu, emakumeak alfabetatu eta eskola laguntasuna eskaini haur eskoletan. Persona txirotu honeekazko hartu-emonak markatu egin gaitu eta, hain zuzen be, esperientzia honen eraginez, alkarteko batzuek Peruren aldeko alkartasun taldea eratu dabe eta hainbat egitasmo daukie martxan. Eta beste batzuk Bolivian edo Ekuadorren izan dira lan egiten eta orain beste lagun batzuek antzerako esperientzia prestatzen dihardue Elizbarrutietako Misinoetarako Ordezkaritzaren laguntzagaz. Antolakuntza bakuna dogu eta alkarteko kide guztiak dagoz konprometituta. Batzar nagusien bidez funtzionatzen dogu eta erabagiak adostasunez hartzen doguz. Ez daukagu ez zuzendaririk ezta presidenterik be, bai arduradun boluntario eta txandakakoak, egiteko desbardinetarako. Urtean batzar nagusi bi ospatzen doguz eta honeetan erabagitzen doguz alkarteagaz, bere jardunagaz eta geroaz zerikusia daukien alderdi guztiak. Hau beti ez da erraza, batzuetan batzarrak nahi baino gehiago luzatzen dira baina apur bat amore emonez eta pazientziaz, adostasunera heltzen gara. Batzuetan, aldez aurretik lantzen doguz gauzak talde txikietan. Alkarte osoarena dan kutxa bat daukagu. Horko diruagaz alkartearen gastu guztiak ordaintzen dira, esperientzia pertsonal batzuen –sozialak zein espiritualak- finantzaketan laguntzen da eta, behar izan ezkero, alkarteko kideei laguntzen jake. Talde edo persona bakotxak bidezkotzat joten dauana emoten dau eta batutako guztiaren %20a egitasmo solidarioetan erabilten da. Hauxe da gure alkartea: txikia eta gogotsua. Bertatik, argilunekin, aurrera begiratzen dogu eta bidea egiten dihardugu. Alberto EstefanĂa Comunidad San Ignacio
4