Gazte-mail.com
2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak
4 zenb. 2012ko Maiatza
Batasuna
SAREAK EHUNDUZ GURE ESKOLATIK Pastoral taldea San AntonioSanta Rita Ikastetxea Durango
Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 2º 48006 BILBAO 944795613 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna Gazte-mail.com BATASUN ESPERIENTZIA
SAREAK EHUNDUZ GURE ESKOLATIK
Pastoral taldea San Antonio-Santa Rita Ikastetxea DURANGO
1
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna
SAREAK EHUNDUZ GURE ESKOLATIK Orain dala hilabete batzuk, eta bigarren urtez jarraian, “fedearen zabalkundea familian” gaiari buruzko heziketa-ikastaro batzuk eskatu geuntsazan ETPIri, San Antonio-Santa Rita gure ikastetxeko, Durangoko beste ikastetxe batzuetako edo Tabira pastoral barrutiko familiekin garatzeko. Esperientzia hau garatzean, ETPIko kide batek gure errealidadearen alderdi batzuk eta egiten dihardugun lana ezagutu ebazan. Topaketa honen ostean, elizbarrutiari emon geuntsan gure esperientziaren barri. Esperientzia apala da, baina maitasunez eta ilusinoz beteta dago, gure ikastetxetik “sareak ehuntzen saiatzen” dihardugulako. Ikastetxe eta pastoral barruti lez sarean jarduteko emoten ari garan urratsak laburbiltzeko eta azaltzeko saiakera honek ez dau konponbide global eta behin betikorik emongo; baina gure apustuaren barruan dagozan esperientzien collage koloretsu hau beste batzuentzat bultzagarri izatea gustatuko litzaiguke.
Gure erreferentzia ideologikoa Gure ikastetxearen historia eta tradizinagaitik, era batera edo bestera, beti landu izan dogu pastorala jatorrizko ikastetxe bien ordena erlijioso sortzaileetako monjekin –klaratarrak eta agustindarrak- koordinatuta. Ondorioz, egitasmoa zein pastoral lana beti taldean gauzatu eta kontrastatu izan dira, batzuen eta besteen esperientzia eta ikuspuntuaz aberastuz.
Ospakizun arloan hurreratu Ospakizun arloa funtsezkoa da gure pastoral egitasmoan. Horren eraginez, lotura estua izan dogu kursoan zehar doguzan ospakizun desbardinetan laguntzen deuskuen abadeekin. Urteetan zehar lankide izan doguz gure ikastetxeari lotutako frantziskotarrak eta, euren prestasunari esker, azken urteetan gure pastoral barrutiko elizbarrutiko abadeen akonpainamendua be izan dogu, zorionez. Holan, gure ikasleak bat datoz ikastetxearen jatorrizko karismekin baina gure pastoral barrutian dagozanak be ezagutzen dabez. Abadeak ikastetxera etortean, egiten dogun baterako lana ikusten dabe eta, aldi berean, ikastetxea pastoral barruti horretan txertatuta dagoala.
2
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna Guztion lana lekuko erakundeekin Pentsatzen dot ikastetxe askok izango dogula esperientzia hau: kanpaina jakin batzuetan lekuko zein elizbarrutiko erakunde batzuekin alkarlanean jardun. Erakunde askok eskatzen dau ikastetxeen laguntza, baina, zoritxarrez, gure ikastetxetik ezin deutsegu danei baietzik emon. Horregaitik, erakundearen hurkotasuna kontuan hartu izan dogu beti gure hautaketa egiterakoan, Durangoko eta elizbarrutiko erakundeekin batera jardunez. Urtez urte, kanpaina honeei lotutako hezkuntza lana barritzen saiatzen gara, azken batean, erakunde desbardinak, derrigorrezko lurreratzea izango balitz lez, dirua edo beste zerbait eskatzeko bakarrik sartu ez daitezan. Gure ikastetxean kanpainen inguruko pedagogia eta sentsibilizatze alderdia suspertzeko asmo sendoa izaten dogu eta, horretarako, jagokon erakundeagaz alkarlanean jarduten dogu gauzak prestatzeko. Holan, baterako lan hau hobetze aldera, alkarren lankide izatea lortzen dihardugu, erakundeari gure ekarpen ekonomiko edo materialaz gainera, gaur egungo sentsibilizatze sozialerako eskaria eta freskotasuna eskainiz. Honan, erakunde bakotxa funtsezko laguntzaile bihurtzen da gure egiteko pedagogiko eta pastoralean, bidebakokeriaz jantzitako egoerak antzemateko eta kontzeptualizatzeko zein gizarte errealidadean parte hartzeko eta konprometitzeko.
Jarduerak sarean lehen hezkuntzarako Orain dala urte batzuk, gazte pastoraltzako arduradunaren bitartez, baterako jarduera egiteko aukerea sortu zan kristinau eskoletatik eta pastoral barrutik; honen bidez, kristinau erakunde lez aurkeztuko ginatekean, beste batzuekin bat
3
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna egingo geunkean, zuzentasuna eta alkartasuna balio ebanjelikoak aldarrikatuko geunkezan eta kolektibo lez azalduko ginatekean herrian. Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko II. Egitasmoaren haritik egin zan “Pobreza Cero� kanpainak eragin ebazan lan saio batzuk, non, koordinatuta, lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleentzako errebindikazino-jardueraren bat prestatzen genduan. Hurrengo urte bietan beste jarduera bateratu bi egiten genduzan, lehen hezkuntzako 6. kursokoei be parte hartzeko aukerea emonez eta jardueretako bat lekuko GGKE bategaz batera eginez. Nabarmentzekoa da, gainera, baterako lan hau ez zala pentsatu Durangoko ikastetxe erlijiosoak batzartu eitezan bakarrik eta ikastetxe laikoei be parte hartzeko dei egin jakela baina ez parte hartzea erabagi ebela. Gainera, orduan oraindik Tabira eskualdea deitzen genduana erreferentziatzat hartuta, errealidade honetara hurreratzea, bertako jenteak batera jardutea ekarri eban. Jarduera hau urte batzuetan geratuta egon bazan be, baterako lanaren bidearen berrekin beharra ikusi da eta kurso honetan nagusiagoentzako jarduera bateratua garatzera ausartu gara.
Bigarren hezkuntzarako jardueraren proposamena Ikastetxe desbardinetako pastoral taldeetan baterako lana egin behar dala pentsatzen da orain be. Horregaitik ikastetxe desbardinen topaketatatik eta pastoral barrutiko ekipo ministerial barriaren arduratik sortu zan proposamena 2011-2012 kurso honi begira: baterako lana berreskuratu eta maila altuagoetako ikastetxeei be deialdia egin, danok batera Bakearen Astea garatzeko. Pastoral arloko zein ekipo ministerialeko aurretiko jarrera aldekoa zan, beraz, erraza izan zan lehenengo batzarra egitea, danen baiezko erantzunagaz. Lantalde honetatik sortu da kurso honetan DBHko 4. kursoko, batxilergoko 1. mailako eta gradu ertaineko zikloetako ikasleentzako jarduera bateratua; Santa Maria basilikako eleizpean egin genduan urtarrilaren 30ean.
4
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna Jarduerea egin ondoren, ebaluazioa be egin zan eta balorazinoa, orokorrean, guztiz positiboa izan zan. Horregaitik, egin eitekezan hobekuntzak jaso ondoren, hurrengo kursoan be jarduerea garatzea pentsatu genduan.
Eskola kristinauen eta pastoral barrutiaren arteko koordinazinoa Aitatu dogunez, ez zan gatxa izan lehenengo topaketa egitea, eskolako zein ekipo ministerialeko pastoral arduradun guztiok ezinbestekotzat eta aukeratzat ikusten gendualako, pastoral jardunean alkarri laguntzea. Lehen hezkuntzako jarduerak prestatzeko egin genduzan hasierako batzar hareen ostean, pastoral ekipoetako kide batzuk aldatu egin ziran eta, horregaitik, alkar ezagutuz ekin geuntsan batzarrari, ikastetxe bakotxeko errealidadea eta pastorala garatzeko erea aurkeztuz. Honan, gure errealidadea, gure mugak eta sendotasunak ezagutzeko aukerea izan dogu. Durangon, Kristau Eskola alkartean dagozan lau ikastetxek (Nevers, Jesuitak, Maristak eta San Antonio-Santa Rita) jarduten dogu. Gure hezkuntza faseak, gure errealidadeak eta gure karismak desbardinak badira be, bat gatoz ikastetxeetako pastoralgintzaren aldeko apustuan. Orain, datorren ekiturteari begira be mantentzea erabagi dogun bigarren hezkuntzarako, batxilergorako eta heziketa zikloetarako jarduera bateratua egin ondoren, positibotzat jo dogu lehen hezkuntzako ikasleentzako jarduereari berrekitea. Aldi berean egingo da ikastetxe guztietan, Gabon aldiaren aurreko alkartasun kanpainari lotuta. Gainera, Kristau Eskolak kanpainan parte hartzen dogun guztioi erantzuteko eskatu deuskun itaunketak alkarregaz lantzeko batuko gara eta baita datorren ikasturteari begira baterako lan hau programatzeko eta koordinatzeko be.
5
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna Beste alde batetik, pastoral barrutian txertatuta jarduteko asmoagaz, gure ordezkatzea eta komunikazinoa egituratu doguz guri jagokuzan pastoral barrutiko foro desbardinetan, foro horreetan eta gure lantaldean (haurtzarorako, gaztetxoentzako eta gazteentzako mahaia eta PBko pastoral kontseilua) parte hartzen daben pastoral arduradun desbardinen bitartez.
Danontzako heziketea Gure ikastetxeak “fedearen zabalkundea familian” gaiaren inguruan heziketasaioak aurkeztu ebazanean, zabaldu eta eskaintza hori Durangoko gainerako ikastetxe erlijiosoei eta Tabira pastoral barrutiari egitea erabagi genduan. Honako heziketa jasoteko aukerea genduanez, herri osora zabaltzea egokia izango litzatekela pentsatu genduan, pastoral taldearen ustez, “fedearen zabalkundea familian” gaiaren inguruko jakin-mina ez zalako gure familiena bakarrik. Honen haritik, Durangoko beste ikastetxe bateko familiek heziketan parte hartu dabe eta aurrerantzean proposatu daikeguzan heziketa jardueretan partaidetza anitz hori gehitzea espero dogu. Era berean, gure ikastetxetik beste ikastetxe batzuetara eroan genduan honako esperientzien zabalkundearen aldeko apustua.
Pastoral taldea familientzat Badira urte batzuk gure ikastetxeak pastoral arloan familientzako heziketa saila martxan jarri ebanetik. Talde honek indarrean jardun dau urte honeetan; kide barriak sartu izan dira eta pozgarria da guretzat, honeekin batera, dagoeneko gure ikastetxean ez dagozan familia honeetako seme-alabak be ikustea heziketa saio honeetan parte hartzen. Honan, adin, errealidade eta konpromisoari jagokonez amen talde heterogeneoa batzen gara. Katekista batzuk tartean dagoz, horrek ikastetxearen eta pastoral barrutiaren arteko komunikazinoa eta lankidetza errazten deuskularik. Pastoraleko heziketa talde honen bitartez, familiek pastoral arloan eukiezan kezkei erantzuten saiatu ginan kursoan zehar, danon artean, beharrizanak aztertu ondoren, kursoan zer landuko dogun erabagi ondoren. Hasieran esan dogunez, heziketarako jarduera ireki baten esperientziatik egiten zan ekarpen lez hasi zanak, sarean jarduten dogun esparru desbardinak
6
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Batasuna laburbiltzeko aukerea emon deusku. Honen haritik, alkarbanatzea, guretzat guztiz emonkorra, pozgarria eta aberasgarria izan da eta, seguru gagoz, izango da. Orain, pastoral barria eraikitzean aurrera egiteko erronka dogu aurrez aurre eta San Antonio-Santa Rita ikastetxetik abentura hori bultzatu gura dogu. Pastoral taldea San Antonio-Santa Rita Ikastetxea Durango
7