2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
GAZTE PASTORALGINTZA SUSPERTZEAREN INGURUKO ESPERIENTZIAK
1 zenb. 2012ko Urtarrilla
Ospakizuna
BESTE DOMEKA BAT OSPATU DAIKEGU Barakaldo Ingurua PBa Javi Garcia Barakaldo Ingurua Pbako abadea
Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 2º 48006 BILBAO 944795613 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna OSPAKIZUN ESPERIENTZIA
BESTE DOMEKA BAT OSPATU DAIKEGU Suspertu, Domekako Eukaristia hobeto ezagutzeko
Barakaldo Ingurua PBa
1
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna
1- Sarrera Orain dala lau urte aztertu genduan gure PBan (Barakaldo ingurua PBa) eukaristia zelan suspertu, domekako ospakizunetik aldenduta dagozan personei lekua egiteko. Adin guztietako mutiko eta neskatoengan, gaztetxoengan eta gazteengan pentsatu genduan batez be. Eta, aparteko eran, familietan. Gainera, egokitzat joten genduan lurraldeko zortzi parrokietako eta ikastetxe bietako ohikoenentzat topagunea bilatzea. Eukaristiaren sakramentuaren inguruan suspertze eta parte hartzerako giltzak aurkitu gura genduzan, ha hobeto ezagutzeko, baloratzeko eta ospatzeko. Ezagutzen genduan eukaristia “erloju” barik, batez be Hitzaren inguruan aurretiko prestaketa eginez, ospatzen zan lekuren bat. Eta baita beste esperientzia desbardin batzuk be. Eta zera galdetu geuntsan geure buruari: zelan egin gure pastoral barrutian domeka desbardina? Eta lanari ekin geuntsan.
Lehenengo eta behin, oinarrizko eskema eratu genduan: 11’00etan, otoitzaldia eta harrerea lagun guztiei; 11’15ak inguruan, adinen arabera (umeak, katekesia, gaztetxoak, gazte-helduak) banatutako tailerrak; 12’30etan, eukaristia, tailerretan egindakoa aurkeztuz eta, ondoren, batzuetan, kopau arin bat, senidetasunean sakontzeko. Une honetan, kursoan ospakizun bi egiten doguz eta ez dago egun zehatzik horretarako. Pastoral urtearen plangintza egiterakoan zehazten dira egun horreek. Bat hasieran, abendu aldiaren edo elizbarrutiaren egunaren inguruan,
2
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna esate baterako. Eta bestea, kursoaren amaieran, Pazko aldian, Mendekoste inguruan edo ganezka dogun agendak izten deuskunean. PBko zortzi parrokietako eta ikastetxe bietako jenteari egiten deutsagu deialdia eta parrokia handietako batean edo ikastetxeetako batean batzen gara. Deialdia aldez aurretik egiten saiatzen gara, orrialderen bat banatuz, kartelak jarriz eta taldeetan eta eukaristian konbitea eginez. Domeka bakotxean gai-ardatz bat dago eta horren inguruan prestatzen dira tailerrak. Esate baterako, aurtengo azaroaren 27ko topaketan –egin dogun azkena-, gazte pastoralgintzaren inguruan jardun dogu. Batzorde batek prestatzen dau topaketa eta batzorde hori aldatu egiten da, gaiaren arabera edo ideia barriak aurkeztu ahal izateko. Eta, gainera, hainbat laguni eskatzen jako laguntza aldez aurreko lanerako (lagungarriak, logistika, ...) eta topaketa egiten dan egunerako: tailerren arduradunak, harrerea, txikienak zaintzeko laguntasuna, e.a. Domeka honeek guztiz positibotzat joten dira. Urtean pare bat aldiz batzen gara alkarte osoa (umeak-gazteak-helduak-nagusiak) eta komunidade guztiak (parrokiak, ikastetxeak), eukaristia ospatzeko. Ona da, noizbehinka jente gehiago batzea, kopuruari jagokonez, adin eta leku desbardinetakoak batasuna eginez; txikienek poztu egiten gaitue euren bizitasunagaz; gazteek euren freskotasuna eskaintzen dabe; helduak leialtasunaren testigantza dira. Belaunaldi desbardinetakook alkar ikusteko eta ezagutzeko gunea da. Alkar entzuten dogu, beti egoten dalako ekarpen interesgarri eta baliotsuren bat.
Txikiek otoitz egiten ikusten dabez helduak; gazteek eurentzako lekua izan daikie alkarte zabalagoaren barruan; helduak poztu egiten dira meza guztietan bakarrik ez dagozala ikustean. Gorabeherak izan daitekez partaidetzari jagokonez: batzuetan 600 lagun inguru batu gara; beste batzuetan, ostera, ez gara 250 baino gehiago izan.
3
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Gauza asko aldatu izan dogu, hasierako ideiari eta oinarrizko eskemari eutsiz. Esate baterako, iaz, kurso amaierako topaketa Gorostizako zelaietan izan zan; ekitaldiak itxura ludikoagoa eukan: tailerrek, adibidez, parrokien txangoaren antza eukien. Jenteak hori be baloratu eban. Beste batzuetan, elizbarrutiko persona batzuei eskatu deutsegu tailerretan laguntzeko; beti ez doguz danak lurraldetik prestatu. Jenteak, eskertu egin dau arpegi barriak ikustea, komunikazino desbardinak, ekarpen esanguratsuak... entzutea. Umeentzako tailerretan margoa, eskulanak edo ikusentzunezkoak egoten dira; gaztetxoei jagokenez, sarritan jokoaren bidez jarduten dogu eurakaz eta gazte eta helduentzako tailerretan gogoeta, dinamikak edo eskulanak (abendu aldiko koroak) egiten dira. Era askotako tailerrak egin doguz: biblia ezagutu; liturgi aldi bateko irakurgaiak prestatu; behartsuen aldeko gure konpromisoa landu; fedearen transmisinoa aztertu; esku elkartuak erakundearen kanpainaren bati atxiki; ospakizunetako kantuak prestatu... Ikusi daikezuenez, aukera asko dago. Nire ustez, esperientziaren oinarrizko alderdiak ezagutuko zenduezan. Ondoren, topaketa batzuk azalduko deutsuedaz, praktikan zelan jokatu dogun ikusi daizuen.
2010eko ABENDUA. RETUERTOKO JESUSEN BIHOTZA
Abendu aldiari hasierea emoteko topaketa honetan otoitz egiteko era desbardinak aztertu genduzan. Ondorengo tailerrok eratu genduzan: margotuz otoitz egin (eskuetarako margoekin), haur hezkuntzako umeentzat; marraztuz otoitz egin, lehen hezkuntzako umeentzat; jokoagaz otoitz egin, gaztetxoentzat; eta gazte eta helduentzat: ogia eginez otoitz egin; musikagaz otoitz egin; Aitagureagaz otoitz egin (Bibliatik); gorputzagaz otoitz egin (dantza kontenplalaria); familian otoitz egin, gure seme-alabekin; kontenplazio eta isiltasunetik otoitz egin.
4
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Ospakizuna Ospakizunean, tailerretan egindakoa aurkeztu genduan: sarrerako prozesinoa, altararaino eroan ginduzan dantza izan zan; umeek prestatutakoa aurkeztu eben; oparietan, helduek egin eben ogia aurkeztu zan, eta holan alkarren segidan. Abendu aldiari hasiera emoteko era bikaina izan zan.
2011ko ABENDUA. ZORROZAKO MIRARIGILEA
EEEa kontuan hartuta, gazte pastoralgintzari heldu geuntsan. Gazteek, ondorengo gaiak landu ebezan aldez aurretik: zer eskatzen deutsazu alkarte helduari (Elizea, PBa) eta zer emongo zeunskio. Bideoan grabatu eta ospakizunean aurkeztu genduan. Helduek, tailerren bitartez, antzeko zerbait landu eben baina euren esperientzia pertsonaletik: zer izan eben lagungarri euren fede prozesuan, batez be gazteak ziranean. Eta txikienek PBaren puzzlea egin eben parkean, gazteek, katekistek eta monitoreek lagunduta. Ospakizunean, beste batzuetan lez, landutakoa batera jarri genduan, abendu aldiko lehenengo domekako irakurgaien argitan. Eta egin dogunaren zatiren bat edo beste ikusi daizuen, argazkiak itzi doguz. Topaketa desbardinetakoak eta une desbardinetakoak dira. Ez daukie aparteko ordenarik eta beharbada topaketa guztiak ez dira agertu be egingo. Erakusketa txiki bat baino ez da, leiho txiki bat zabalik, Jauna iragarteko, behartsuenen alde egiteko eta Elizearen fedea eukaristiaren sakramentuan ospatzeko era desbardinak konpartitu daiguzan. Besarkada bat Barakaldo ingurutik. Javi Garcia Barakaldo Ingurua Pba-ko abadea
5