Ebanjelioaren poza 1 2014

Page 1

Ebanjelioaren poza 278.

Evangelii Gaudium

banatu

Fedea, Berari sinistea be bada, maite gaituala, bizi dala, era misteriotsuan esku-hartzeko gauza dala,

ez gaituala bertan behera izten, bere ahalmenaz eta sormen infinituaz gatxetik ona ateraten dauala egia dala sinistea. Bera, ÂŤJaungoikoak deitu eta aukeratu dituanakaz eta leial izan jakozanakazÂť (Ap 17, 14) batera, historian garaile

Ebanjelioaren poza 1

agertzen dala sinistea da. Sinistu daigun Ebanjelioa, Jaungoikoaren Erreinua dagoeneko munduan dagoala eta, eta hemen eta han, era askotara, garatzen diharduala dinoskuna: arbola handi bihurtu daiteken hazi txiki lez (ik. Mt 13, 31-32), ore handia altxatzeko gauza dan legamia-eskutada lez (ik. Mt 13, 33), eta larra artean hazten dan hazi on lez (ik. Mt 13, 24-30); eta beti izan daiteke ezusteko atsegina. Hor dago, barriro dator, barriro dabil loratzeko

Sarrera [1-18] Misiolari bultzada barrirako eragileak [262-283]

burrukan. Kristoren berbizkundeak mundu barri horren kimuak sortzen ditu leku guztietan; eta nahiz eta

moztu, barriro erneten dira, Jaunaren berbizkundea sartu izan dalako historia honen barru-barruraino, Jesus ez

dalako alperrik berbiztu. Ez gaitezan itxaropen biziaren abiada horretatik kanpo geratu!

279.

Batzuetan, gure egitekoak ez dauala ezelango emaitzarik izan iruditzen jaku, baina misinoa ez da

Sarrerako puntu batzuk eta 5. kapitulua aukeratu doguz.

ez negozioa ezta enpresa-egitasmoa be; ez da erakunde humanitarioa be, edo gure propagandari esker zenbat jente batu zan kontatzeko ikuskizuna; askoz sakonagoa da, neurri guztitik kanpo dagoana. Beharbada

Idazki osoa eskuratu gura badozu (www.idtp.org)

Jaunak gu sekula joango ez garan munduko beste leku batean bedeinkazinoak isurtzeko hartuko dau gure eskaintza.

Bakarka hausnartzeko eta taldean hizketan jarduteko oharrak

Espiritu Santuak bere nahierara jokatzen dau, noiznahi eta nonahi; guk geure burua eskaintzen dogu, baina emaitza deigarririk ikusteko asmo barik. Gure eskaintza ezinbestekoa dala baino ez dakigu. Ikasi daigun Aitaren besoen samurtasunean atseden hartzen eskaintza sortzaile eta eskuzabalaren erdian. Aurrera egi daigun, emon daigun dana, baina itzi deiogun Berari gure ahaleginak Berari ondoen iruditzen jakon lez emonkor bihurtzen.

Arkatza eskuetan dozula irakurri, garrantzizkotzat joten dozuzan esaldi edo ideiak azpimarratzeko edo gero, alkarrizketan, argitu gura dozuzanei galdera-ikurra ipinteko.

1.- Irakurritako testuaren ze puntutan behar dozu argibideren bat? 2.- Zuk zeuk, ze esperientzia pozgarri dozu Ebanjelioari lotuta? Zergaitik? Ze zailtasun aurkitzen dozu Ebanjelioaren poza bizi ahal izateko?

3.- Ezagutzen dozu Ebanjelioa bizi izanaren pozagaitik nabarmentzen dan norbait? Nortzuk dira? Zertan adierazoten dabe batez be euren poza? Ze dei egiten deutsue?

HITZAK ARGI EGITEN DAU GURE GOGOETAN. San Lukasen liburutik (10, 21-24) Une haretan, Espiritu Santuak pozez beterik, Jesusek esan eban: Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsu eta ikasiei ezkutatu deutsezuzalako eta jente xumeari agertu. Bai, Aita, goratua zu, horixe izan dozu-ta gogoko. Nire Aitak nire esku itzi dau dana. Eta inork ez dau ezagutzen Semea nor dan, Aitak baino; ezta Aita nor dan be, Semeak baino eta Semeak agertu gura deutsanak. Eta ikasleak bakarrean hartuta, esan eutsen: Zorionekoak zuek ikusten dozuena ikusten daben begiak! Izan be, egia esan, profeta eta errege askok ikusi gura izan eben-eta zuek ikusten dozuena, baina ez eben ikusi, eta entzun zuek entzuten dozuena, baina ez eben entzun.

4.- Aukeratu zure ustez ideia nagusiak adierazoten dabezan 3 edo 4 esaldiak. 5.- Idatzi zure bizipenen bat islatzen dauan Aita Santuaren hitz edo esaldiren bat.

1.

EBANJELIOAREN POZAK Jesusegaz bat egiten dabenen bihotza eta bizitza osoa beteten dau.

Haren salbazinoa onartzen dabenak pekatutik, tristuratik, barruko hustasunetik, bakartadetik askatzen dira. Jesukristogaz beti sortzen eta birsortzen da poza. Burubide honetan kristinau fededunengana jo gura dot, poztasun

horretan oinarritutako ebanjelizatze-aldi barriari ekiteko eskatuz eta Eleizeak bere ibilpidean datozan urteetan ze bide hartu behar dauan aitatuz.

1.- Zer adierazoten dau testu honek? Bat dator zelanbait irakurritakoagaz? 2.- Zer esaten ete deusku Jaungoikoak Hitz honen bidez? 3.- Testu hau irakurrita, zer esango neuskio Jaungoikoari? 4.- Zertara naroa Hitza entzuteak? Ze dei egiten deust?

Gaurko munduan, kontsumorako eskaintza anitz eta ikaragarriagaz, arrisku handia antzeman daiteke: bihotz eroso eta zekenetik, azaleko atseginen bilaketa gaixotitik, bakartutako kontzientziatik sortzen dan tristura indibidualista. Barruko bizitza norbere interesetan ixten danean, besteei ez jake lekurik izten, behartsuek 2.

ezin dabe sartu, ez da Jaungoikoaren ahotsa entzuten, ez da bere maitasunaren poztasun gozoa dastatzen, ez dago on egiteko gogorik. Fededunek be badaukie arrisku benetako eta iraunkor hori. Asko eta asko horretan jausten da eta izaki atsekabetu, kexati eta bizibako bihurtzen da. Hori ez da bizimodu duin eta osorako aukerea, hori ez da Jaungoikoak guretzat gura dauana, hori ez da Kristo berbiztuagandik sortzen dan Espirituagan bizitzea.

4

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.