Boletin GE - Envio 1: Servicio eusk

Page 1

2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

GAZTE PASTORALGINTZA SUSPERTZEAREN INGURUKO ESPERIENTZIAK

1 zenb. 2012ko Urtarrilla

Zerbitzua

ZERBITZU ETA KONPROMISORAKO PAZKOA Markatzen eta suspertzen dauan esperientzia Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritza

Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria ­ Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 ­ 2º 48006 ­ BILBAO 944795613 ­ 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua ZERBITZU ESPERIENTZIA:

ZERBITZU ETA KONPROMISORAKO PAZKOA Markatzen eta suspertzen dauan esperientzia Elizbarrutiko Gazteria Idazkaritza - Bilbo

1. Zertan datza Zer da, zelan sortzen da, zelan garatzen da, zelan prestatzen da, norentzat da, non egiten da, boluntarioek jarduten daben ze errealidade bisitatzen da, zelan sakontzen da, zelan ospatzen da, zelan ebaluatzen da eta zer baloratzen da gehien. 2. Testigantzak. 3. Zailtasunak. 4. Nabarmentzekoak.

1


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua 1.- Zertan datza Zerbitzu eta konpromisoaren pazkoa Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzatik eskaintzen diran pazko esperientzietako bat da; kasu honetan, jarduera hau 16 eta 19 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago. Eskaintza hau pazkoen ibilbide baten barruan dago, hauxe dalarik helburua: Aste Santuko egunak gazte bakotxaren alkarteetan Pazkoa ospatuz bizitzea. Hona hemen pazkoen ibilbidea: • 14-16 urteko gaztetxoak: “sarbideko pazkoa”. Pazkoaren esperientzian lehenengo hastapenak jasoten dabez. Formatu desbardinak izan ditu: konbibentzia leku batean, ibiltaria, ibilbide jakin bat burutuz. • 16-19 urteko gaztetxo eta gazteak: “konpromisorako pazkoa”; zerbitzuaren gaian sakonduz. • Hamazortzi urtetik gorako gazteak: barrukotasunean eta otoitzean oinarritutako pazkoa. Erretiroa lekuren batean. Pazkoa Taizen bizitzeko aukerea be eskaini izan da. Zelan sortzen da Konpromisorako pazkoa, hain zuzen be, 2005tik aurrera garatzen da. Zerbitzuaren ikuspegitik egiten da esperientzia, alde batetik, boluntario lana eginez bazterketaz jantzitako esparru desbardinetan eta, bestetik, ospakizunak eta otoitzaldiak garatuz, bidebakokeria jasaten daben persona zehatzengana hurreratuz euren esperientzia barruratzeko. Zelan garatzen da Eguaztenetik domeka arratsaldera arte egiten da. Goizez, gazte bakotxa taldean eta laguntzaile bategaz, errealidade jakin batera hurreratzen da eta zerbitzuzko esperientzia bizi dau zentro zehatz horretan, hiru egunez (eguena, barikua eta zapatua). Arratsaldez, zerbitzu horreetan bizi izandakoa komentatzen dabe dinamiken bidez eta dana barruratzen dabe eguneko berariazko ospakizunetan.

2


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua Beti dago gai-ardatza pazko osorako eta jarduera, otoitz eta ospakizun guztiak horren ingurukoak dira. Azken urteetan, esate baterako, gai-ardatz honeek erabili izan dira: “barriro jaio mundu barrirako”, “Jesus, munduarentzat argia. Brille tu luz”, “Los últimos los primeros – mila bidelagunen milla”, azken hau elizbarrutiko zeinuagaz bat. Zelan prestatzen da Urtero, pazkoaren aurreko hilabeteetan, noizbait parte hartu daben edo urte horretan euren neska-mutilekin parte hartzeko ustea daukien gazte arloko arduradun eta monitore batzuez osatutako batzordea batzartzen da. Batzorde hau arduratzen da pazkoa prestatzeaz eta antolatzeaz, aurretik parte hartu ez daben monitoreei partaidetza eta protagonista izatea ahalbideratuz. Antolakuntzan egin beharrekoak banatu egiten dira eta, aldi berean, batera jarri, danak lotzeko. Hauxe da guzti honen ondorioa: bakotxak bere egiteko erea eskaintzen dau, besteak aberastuz. Batzordeak parte hartuko daben neska-mutikoen jarraipena egingo dau eta gaiak, dinamikak eta materialak eurei egokituko deutsez. Batzordea, gainera, boluntario lana garatzeko aukerea emoten daben zentroakaz hartu-emonean jarriko da, ordutegiak, egitekoak, e.a... zehazteko. Batzordearen azken batzarrean pazkoan parte hartuko daben monitore guztiak be izaten dira, zuzen-zuzenean ezagutu daiezan gai-ardatza eta une bakotxaren nondik norakoak. Monitoreren batek bere gain hartuko dau pazkoaren koordinatzaile (erreferentzia neska-mutilentzat, une bakotxean motibatzen dituana, abisuak emoten dituana) izateko ardurea. Gainera, kontsiliarioren bat izaten da gugaz. Zelan iragarten da Triptikoa egiten da, informazino guztiagaz, izena emoteko argibideakaz eta ohiko bideetatik zabaltzen da: posta elektronikoa gazte arloko arduradun eta pastoral ekintzaile guztiei, gazte arloko www.bizkeliza.org/gazteak web orrialdearen, Alkarren Barri aldizkariaren... bitartez. Norentzat da

3


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua Pazko honetako partaidetza guztiz anitza da; talde, Bizkaia osoko lekuetako talde, parrokia eta mobimentu desbardinetako gazteak etorten dira. Gainera, normalean talderen baten parte hartzen ez daben gazteak be etorri daitekez. Egun honeetako esperientziari esker, beste leku batzuetako gazteak, gauzak beste era batera egiten dabezan gazteak baina, azken batean, bere nekaldi, heriotza eta berbizkundea ospatzeko, Jesusen inguruan batzen diran gazteak ezagutu daitekez. Non egiten da Egun honeetan, gazte eta monitoreak leku berean bizi dira, alkarregaz ospatuz, otoitz eginez, bazkaldu eta afalduz eta lo eginez, beti be, gainerako kideen aldeko zerbitzu senetik. Egun honeetako “egoitza” ikastetxea izan da orain arte. Ze errealidade bisitatzen da Pazkoaren hasieran, zein zerbitzutan parte hartu daikien aurkezten jake neska-mutilei. Eta askotako zentroetan jardun ahal izan dabe boluntario lez: zaharren egoitzetan (Conde Aresti, Txiroen Ahiztak, Jesusen Bihotza, Itxaropena), gizarte jantokietan (Apostolikoak, Iralako frantziskotarrak), umean harrera pisuetan (‘Refugio’, Stella Maris), eguneko zentroan (Egunon Etxea). Eurek erabagitzen dabe zein errealidadera jo, beraz, nahiko motibatuta joaten dira. Ze dinamika egiten da Boluntario lez jardutearen esperientziaz ganera, egun honeetan zehar, bizi daben esperientziaren irakurketa sinisteduna “pazko senetik” egiteko lagungarriak diran dinamikak eskaintzen jakez partaideei, azkenekoengan Jesusegazko topaketa pertsonala ahalbideratuz: otoitza egunaren hasieran, errealidadea ezagutzeko eta bere inguruan hausnartzeko jarduerak, Kurutze bidea, egun bakotxeko berariazko ospakizuna prestatzea, ospakizuna garatzea. Gainera, tarte ludikoak be bizikidetasunerako eta alkarte sentitzeko gune bihurtzeko baldintzak jarten dira.

4


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua Zelan sakontzen da Zerbitzua, jarrera lez, da pazkoak irauten dauan egun guztietako ezaugarri nagusia. Neska-mutikoek errealidade desbardinetan boluntario lez jardunez lantzen dabe jarrera hau eta, horrezaz ganera, pazkoa ondo aterateko eta besteen ongizatea lortzeko garatu beharreko eginkizun guztiak betez. Batzuetan, batez be hasieran, nekosoa da, baina, gero, alkarrenganako eskaintzazko giroa sortzen da. Zelan ospatzen da Ekitaldi honeen inguruan nabarmendu beharreko alderdietako bat egun bakotxeko berariazko ospakizunak dira eta parrokia edo alkarteakazko atxikimendua. Urtez urte, neskamutikoen taldearen eta euren alkartearen arteko hartu-emona eta alkarte ospakizunakaz bat egitea zaintzen saiatu gara. Urtez urte baloratu izan da, taldeen jatorriaren arabera eta pazkoa non ospatzen zan kontuan hartuta, alkartean parte hartzeko erarik egokiena zein dan. Urteren batean, talderen bat kide zan hurbileko parrokiaren batera joan izan gara eguen, bariku eta zapatuko ospakizunetara. Beste urte batzuetan, danak batera joan izan gara zapatu gaueko ospakizunera eta azken urte honetan, talde bakotxak bere alkartean ospatu eban bere gaubela. Zelan ebaluatzen da Pazkoaren azkenean, neska-mutikoek euren esperientzia zelakoa izan dan islatzen dabe, zer gordeten daben, zer hobetuko leukien. Hori lagungarria da gero batzordean pazkoaren gorabehera guztien inguruan egiten dan ebaluaziorako. Ebaluazio honetan jasoten dira hurrengo pazkoan kontuan hartu beharrekoak. Zer baloratzen da gehien Esperientzia guztiz positibotzat joten da. Boluntario lez jardutearen esperientziak asko markatzen ditu neska-mutikoak eta batzuek, hiru egun honeen ostean, esperientziagaz jarraitu gura izaten dabe eta, hain zuzen be, badakigu batzuek boluntario lanetan jarraitu izan dabena. Monitoreek eurek euren neska-mutikoekin bizi daben esperientzia be nabarmentzekoa da; neskamutikoen laguntzaileak dira baina zuzen-zuzenean bizi dabe hareekin konpartitu

5


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua daikien esperientzia. Monitoreak eurak dira pazkoko protagonistak, prestatuz, suspertuz eta parte hartuz. Neska-mutikoak be protagonista sentitzen dira eta ahal dan guztia egiten da jarduerak, otoitzak, ospakizunak, e.a., talde jakin bakotxari egokitzeko. Gauzak aldez aurretik prestatzen badira be, malgutasuna da nagusi garapenean; erritmoa edo jarduerak talde zehatz bakotxari egokitu behar jakoz. Urtero, esperientzia eta talde desbardinak izaten dira. Pazkoko esperientziak lehena eta geroa markatzen ditu gure gazteen eta euren monitoreen federako sarbide aldian. Horixe adierazoten dabe lekukotasun batzuek.

2. Testigantzak EMOTEN DOGU, BAI, BAINA JASO GEHIAGO

Aurtengo konpromisorako pazkoan bizi izan dodan esperientziaren barri emon gura deutsuet. Algortako Eskubletz eskaut taldeko kidea naz eta, beste urte batzuetan lez, gure monitoreek pazkoko egunak beste eskaut talde batzuetako eta sendotzarako taldeetako kideakaz igaroteko aukerea emon deuskue. Iaz pazko ibiltaria egin genduan, hau da, goizez leku batetik bestera joaten ginan eta arratsaldez hausnarketa eta otoitzerako uneak izaten genduzan. Baina aurton, ni neu behintzat benetan ikutu naben esperientziak bizi eta konpartitu doguz. Lehenengo egunean, eguaztenez, non lagundu gura genduan aukeratzeko esan euskuen. Umezurtzetxeetara, egoitzetara eta gizarte jantokietara joan geintekezan. Horregaitik talde desbardinetan banatu ginduezan: niri Indautxuko gizarte jantokira joatea egokitu jatan. Hiru goiz emongo genduzan han, ahora eroateko ezer ez daukienei bazkariak zerbitzatzen lagunduz eta eurekin une atsegingarriak igaroz. Pazkoa baino egun batzuk lehenago, gure monitoreak ez euskun esan erraza izango zanik, gogorra be izan eitekeala baino. Baina errealidade hori aurrez aurre euki aaurretik ez neban pentsatzen bazkariak banatzea hain gogorra izan eitekeanik. Dana dala, heldu zan eguena eta hara joan ginan bostok. Gizarte jantokira sartu eta jente ugari ikusi genduan gela batean, jolasten edo telebista ikusten. Han egozanak agurtu genduzan 6


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua baina gehienek ez ikusiarena egin euskuen. Eurei begiratzeko aukerea izan neban eta tristura baino ez neban ikusi., gizakiaren ametsa begien itxi-ireki batean desagertuko balitz lez. Hurrengo egun bietan, eurekin bingora jokatzea erabagi genduan eta, apurka-apurka, irribarre egiten hasi ziran, zorioneko izateko, gizartetik baztertuta ez sentitzeko, behar daben gauza bakarra ezezagunen irribarre batzuk izango balitzaz lez. Egunero-egunero, makina bat laguni banatu geuntsan jatekoa. Hortxe hasi nintzan sentitzen gure monitoreak aitatu euskun gogortasuna. Eurei arpegira begiratu eta behin eta barriro jatekoa jasoteagaitik eskerrak emoten deutsuezala ikusten dozu; eurek, ezer ez daukien persona horreek, munduko urre guztiak baino askoz gehiago balio dauan irribarrea oparitzeko gauza dirala ikusten dozu. Jantokian igaron eban unerik txarrenetakoa, gizon bat, ezkutuan, ogi zati bat eskatzera etorri eta nagusiak ez emoteko agindu eustanekoa da. Ogi zati bat... Zenbat jateko botaten dogu egunero? Eta jateko ezer ez dauan norbaiti ogi zati bat be ezin emotea ulertezina egin jatan eta, horregaitik, horixe da igaro neban unerik txarrena. Natxo ezagutzeko zoria be izan genduan. Natxo gizarte jantokian jaten eban eta bertako egoitzan bizi zan gizona zan; drogak zirala-ta, dana eukitetik ezer ez eukitera igaro zala kontatu euskun. Eta deigarrien gertatu jatana zera izan zan: bizi eban esperientzia bizita be, gugaz txantxetan ibilteko eta bizitzan izan ebazan esperientzia gogorrak kontatzeko gauza zala. Orduan konturatzen zara zure arazoak euren arazoen orpora be ez dirala heltzen.

Bariku arratsaldez hausnarketarako unea izan genduan eta behea jo neban. Munduan gauzak zein txarto dagozan banatuta, nahiz eta geure harri-koskorra ekarten dogunon kopuruak gora egin, munduan oraindik pobretasuna, gosea, baztertuak... dagozala ikusteak eta pentsatzeak lur jota itzi ninduan. Baina eskaut 7


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua filosofiatik ikasi dot zerbait: etsi barik, laguntzen jarraitu behar dogula, azkenean, eurak badira be zu zeu zorioneko egiten zaituenak, horregaitik... BETI PREST!!!!! LARA PÉREZ (Eskubeltz eskaut taldea) (Konpromisorako pazkoa 2010)

Guztiz positibotzat joten dot Pazkoan bizi izan dogun boluntario lez jardutearen esperientzia; pazko aldia orain arte ez bezala bizitzeko aukerea be izan dala esango neuke. Bizitza eta bizia konpartitu dogu egoitzetan, jantokietan eta aterpetxeetan, guk gitxi emonda be, euren maitasun eta samurtasun guztia emoten euskuen eta munduko oparirik handiena egingo bageuntsen lez eskertzen euskuen gizon eta emakumeekin. Esperientzia honi esker hauxe jakin dot: batzuek ezin dabela bizitzeko dana eta gehiago dogunon antzera bizi; batzuek ez daukiela guk lez maitatzen eta babesten gaituan inguru bat; batzuek, gure besarkada eta konpainiaren truke, ondo baino hobeto hartzen gaituela eta beste edozer gauza baino gehiago eskertzen dabela zeinu hori. MAITANE (Kristinau sarbidea – Barakaldo erdialdea) (Konpromisorako pazkoa 2010) IRALAKO JANTOKIAN BIZI IZAN NEBAN ESPERIENTZIA, GIZATASUNEZ BETETAK IRAKASPENA IZAN ZAN

Krisiak, immigrazinoak, pobretasunak,... miloika lagunengan eragiten daben arazoak dira, pil-pilean dagozan arazoak, etenbarik agertzen dira komunikabideetan eta gure inguruan. Eta halanda guztiz be, ez dogu ezer egiten. Gai honeen aurrean, sentiberatasuna galdu dogula emoten dau eta ez dogu ezertxo be egiten horreek aldatzeko edo konpontzeko. Boluntario lez jardun neban egunetan, bizileku bakoek bizi dabezan egoerak zuzenean ezagutzeko, egoera horreetara zergaitik heltzen diran jakiteko, euren nahigabe eta sufrimentua sentitzeko... aukerea izan neban. Beste alde batetik, egunez egun euren burua behartsuenei eskaintzen deutsien 8


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua boluntarioak ezagutu nebazan. Egunero-egunero, maitasun, ulermen eta laguntzazko irakaspena jaso dot. Egunek aurrera egin ahala, esperientzia horrek errealidade horretara hurreratu nauala sentitu dot, hausnartzen lagundu deust, begiak zabaldu deustaz. Orain, argiago ikusten dot inguruko errealidadea. Esperientzia honi esker, nire jarrerea aldatu egin da. Orain gehiago jaubetzen naz gauzez eta erabat aldatu jat behartsuenei laguntzeko prestasuna. Bide batez, eskerrak emon gura deutsedaz gure gizartea hobetzeko euren denporea eta ahalegina eskaintzen dabezan boluntarioei eta zoriondu egin gura dodaz. NEREA ÁLVAREZ (Meatzalde eskaut taldea) (Konpromisorako pazkoa 2011)

3. Zailtasunak •

Hona hemen aurkitu dogun zailtasun bat: euren neska-mutikoei pazkora lagundu deutsen monitoreetako batzuek aurretik ez dabela esperientzia hau egin. Horrek eragina dauka, alde batetik, pazkoaren aurretiko prestaketan eta, bestetik, pazkoan bertan neska-mutikoei lagun egiterakoan. Halanda be, aukerea be bada, eta holantxe adierazoten dabe eurek, pazko esperientzia hori pazko horren barruan egin ahali zatea. Pazkoan zehar, une batzuk monitoreentzat eurentzat dira, pazkoa bizi izateko aukerea izan daien.

Beste zailtasun bat, teknikoagoa, baina garrantzitsua hau be, jarduera egiteko leku bat eukitea izaten da. Egun horreetan, ikastetxe asko itxita egoten da eta ez da egoten inor jagoletzarako. Honen haritik, azken bi urteetan irakasle eskolan eta elizbarrutiko seminarioan egin ahal izan doguz pazkoak, bertan erraztasun asko izan dogularik eta horrek garapenean asko lagundu deuskulako. Pazkoek leku

9


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua batzuk eskatzen deuskuz (gimnasioa, dinamikak egiteko gelak, jantokia, sukaldea, kapera, batzarrak egiteko lekua...). •

Monitoreek neska-mutikoei pazkoan bertan laguntzeko prestasuna izaten da agertzen dan beste zailtasun bat. Askok eta askok lan egiten dau edo beste konpromiso batzuk daukaz egun horreetan. Antolatzaileek dinoenez, ezinbestekoa da neska-mutikoak esperientzia honetan etenbarik lagunduta sentitzea horrek laguntasun pertsonal informala ahalbideratzen daualako.

Batzuetan, azken uneraino ez da jakiten nork parte hartuko dauan eta horregaitik behin eta barriro eskatzen da, gauzak hobeto antolatzeko, pazkoaren aurreko hilabeteetan erabagitzen eta neska-mutikoei erantzuna emoten laguntzen joateko.

4. Nabarmentzekoak • • • • • • • • • •

Antolakuntza konpartitua, alkar ezagutzen ez daben monitoreen artean. Pazkoa bertan parte hartzen dabenei egokitu, malgutasunez jokatu. Partaidetza anitza, aberasgarria pazkoaren garapenerako, sortzen diran adiskidetasunak. Lantzen dan zerbitzuzko jarrera. Boluntario jarduna, probokazio eta interpelazio lez. Konpromisorako errealidadeetan gauzatzen dan zerbitzua. Monitoreen laguntasuna bizitzako esperientzia honetan. Otoitzetan, dinamiketan, ospakizunetan, parte hartzea bultzatzen da. Topaketa eta errealidadeetan bizi izandakoa batera jarteko uneak. Alkarteagazko loturea une sendo eta, azken batean, jai horreetan.

Gehiago jakiteko, Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzara jo: 944795625 telefonoa edo sdj@barria.net helbide elektronikoa.

10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.