Gazte-mail.com
2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak
2 zenb. 2012ko Otsaila
Zerbitzua
"ALKARTASUNERAKO HEZI", 13 urtez alkartasunerako heziz. Portugaleteko Santa Maria ikastetxea Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 2º 48006 BILBAO 944795613 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua
Gazte-mail.com ZERBITZU ESPERIENTZIA
"ALKARTASUNERAKO HEZI" 13 urtez alkartasunerako heziz Portugaleteko Santa Maria ikastetxean
1
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua ONA, POLITA ETA SAKONA... Gauza asko esan neike Santa Maria – Menesianoak gure ikastetxeko alkartasunerako heziketarako egitasmoari buruz, 13 urte daroaguzalako Batxilergoko ikasleei balio honen inguruan heziketa esanguratsua eskainiz. Hamahiru urte, inguruagaz, gertuko errealidade sozialagaz lotuta, adierazpen solidario desbardinak gauzatzeko. Aurretik, gelan, zentzunez eta tresnez (trebetasun sozialak) hornitzen doguz proposamen horreek, batzuen eta besteen arteko bategitea ahalbideratzeko: gaixoak, nagusiak, ezintasun fisiko edo psikikoa daukienak, arriskuan dagozan umeak... Hamahiru urte honeetan, ikastetxe lez izan dogun jarduna publikoki autortu eta saritu izan da bi bider, ez ezer barririk aurkitu dogulako, eskola esperientzia polit (ezagutzen dauanari gustatu egiten jako, estetikoki samurra, ederra... emoten dau eta, zalantza barik, bada), on (beste mundu bat eraiki daikegula sinisten dogulako eta mundu hobeak egiteko persona onak behar diralako) eta sakon (esparru solidario honetan bat egiten daben personen alderdi sakratuenean sustraitzen dalako eta horri atxikitzen jakolako) batetik birsortzen ikasten dihardugulako baino. Gauza asko esan neike eta alkartasunaren garrantziari buruzko berbaldi hezitzailei luzea eskaini, makina bat argumentu eta berba aurkeztuz baina orduan, nire gogoaren kontra, ia konturatu barik, PERSONAK, euren istoriak, nahiak, sentipenak, barreak, usainak, adierazpenik ezak, oinazeak, ametsak... galtzeko arriskua izango neuke eta, ondorioz, alde batera itziko neuke bestelako ikaskuntza hau: eskuzabaltasunaren, gure maitasunaren, denporearen, erantzukizunaren eta itxaropenaren zati bat oparitzearen eta emotearen ingurukoa. Horregaitik berba-jarioari uko egiteak, aparteko arrastoa izten dau gure hezkuntza alkartean: poza, zirrara, gogobetetasuna, freskotasuna eta eskerrona.
Sonia Acero Castroviejo.
2
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua HAMAHIRU URTE ALKARTASUNERAKO HEZTEN SANTA MARIA IKASTETXEAN (Portugalete) 1997/98 ikasturtetik aurrera, ikastetxeko Batxilergoko ikasleen heziketaren barruan
EKIMENAREN DESKRIBAPENA: Balioetan hezi gura dira Batxilergo Logseko 1.go mailako ikasleak, alkartasunaren ikaskuntzan oinarrituta. Zentroko behargin sozialak koordinatuta eta kudeatuta dago eta berau da gertuko inguru sozialaren eta ikastetxeko gazteen arteko zubia, bizitza eta gela etenbako konexinoan egotea ahalbideratuz.
EKIMENAREN HELBURUAK: Partaidetza arduratsu eta solidariorako estiloa sortu eta bultzatu ikastetxean eta berau kokatzen dan inguruan: •
Batxilergoko 1.go mailan hasitako ikaskuntza eta zerbitzu solidarioaren esperientzia ziurtatu: inguruko gizarte errealidadea ezagutu, horren aurrean sentsibilizatu eta, ahal dan neurrian, konprometitu.
•
Gizarte errealidade desbardinak eta euren beharrizanak gelan aurkeztu eta horreei aurre egiteko erantzunak prestatzen lagundu: boluntarioak.
•
Gizakiari ukitzen deutsen eta gazteak protagonista diran ekimenak sortu.
3
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua EKIMENAREN LABURPENA: Badira 10 urte Portugaleteko Santa Maria ikastetxean Batxilergo Logseko ikasleek ikaskuntza solidarioa garatzen diharduena. Gertuko inguruko gizarte beharrizanak ezagutzea, horren inguruko sentiberatasuna eta konpromisoa biztea da helburua. Jarduera solidario hau derrigorrezkoa Batxilergoko 2. kursoan batzuek (%15ak, gitxi gorabehera) hartzen dabe euren gain baina BORONDATEZ, boluntario lez jardute hori dalarik 1.go kursoan martxan jarritako jarduera solidarioaren helburu nagusi eta funtsezkoa: munduan izateko eta egoteko era desbardinaz jaubetu: SOLIDARIO, BOLUNTARIO IZAN.
da
kurso
honetan;
halanda
be,
Ikasle guztiek parte hartzen dabe boluntario lez gure inguruko (Portugalete, Santurtzi, Areeta, Trapaga...) gizarte alkarteetan. Alkarte horreetan, astez aste, nagusiei, ezintasun psikikoa daukienei, eskolan zailtasunak dabezan eta hartuemon, afektibitate, gizarte, ekonomia... arloan arazoak daukiezan umeei, garunparalisia daukienei... lagun egiten deutsie eta jarduera desbardinak garatzen dabez eurekin: kirola, tailerrak, eskola laguntasuna, urteerak,... Kurso hasierako tutoretzan zehazten da non gauzatuko dan jarduera solidarioa. Batxilergoko 1.go kursoan esperientzia koordinatzen dauan behargin sozialak be esku hartzen dau. Kursoan zehar, beste tutoretza batzuk be badagoz, eritziak, sentimentuak, susmoak... trukatzeko eta baita GIZARTE TREBETASUNEN inguruan hezteko be, esperientziaren ARLO TEORIKOA asko zaintzen dalako. ARLO PRAKTIKOAN, nabarmentzekoa da ikastetxeko helduek (anai-arrebak, irakasleak, edozein hezkuntza etapako familiak,...) ikasleen talde desbardinei eskaintzen deutsien ikuskapena eta laguntasuna.
4
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua Honan, jarduera soziala hezkuntza alkarte osoa konprometitzen dauan ekimen bihurtzen da. Alkarte osoak parte hartzen dau ikastetxeak proposatzen dauan balioen inguruko hezkuntzan eta, aldi berean, prozesu horren bermatzaile bihurtzen da.
EKIMENAREN BARRUAN LORTUTAKO EMAITZAK Hamahiru urtez jarraian batxilergoko 1.go kursoan garatzen dihardugun ikaskuntza solidariorako esperientzia hau garatu eta gero hauxe da lortu dogun emaitzetako bat: ikasleen %20ak jarraitzen dauala era bateko edo besteko boluntario jardunean. Hau da, 200 ikasle inguruk parte hartu dau eta parte hartzen dihardu boluntario lez.
Batxilergoko 1.go eta 2. kursoko esperientziari boluntario lez jardunez jarraipena emoten jakon ebaluazio positiboa.
zentroetako
arduradunen
gogobetetasuna,
Ekimenaren oihartzuna beste ikastetxe batzuetan eta baita maila internazionalean be: Batxilergoko 2. kursoko ikasle batek ‘gazteak eta balioak’ gaiaren inguruko europar kongresuan parte hartu eta ekimen hau aurkeztu eban.
Lortutako sariak: la Caixako gizarte ekintzaren eskutik 2008an, “gazteak eta balioak” lehiaketaren barruan eta Bilboko Udalaren eskutik 2009an, Portugalete inguruan boluntario lana gehien suspertzen dauan erakunde lez.
Arrasto soziala gure inguruan: eskola eta ingurua lotu, herritarren partaidetza suspertzeko. MAILA PERTSONALAGOAN (emoten dauana ikasleen euren “ahotan”)
5
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua -
Esperientzia honek, euren orain eta etorkizun pertsonal eta profesionalerako garrantzitsuak diran trebetasun sozial batzuk emoten deutsez.
-
Euren errealidadeetatik desbardinak diran errealidadeak, errealidade kaltetuagoak, bizi dabezan personakazko hartu-emonak bihotza ikutzen deutse eta berehala aldatzen da euren pentsamoldea eta jokamoldea; heldutasuna emoten deutse eta errealidadea beste begi batzuek ikusten dabe eta errealidadeari beste era batera aurre egiten deutse.
-
Bat egiteri esker, baliagarri sentitzen gara, gure lana autortu egiten dabela sentitzen dogu.
-
Sentimentuen, zirraren... ezusteko trukea da; ikastetxeetako personek goraipatzen dabez eta geure egitean, hartu-emonean, berotasunean, erakutsitako eskerronean... antzematen doguz.
AZKEN BATEAN... ...”GAUZA TXIKIAK DIRA... ETA EZ DABEZ ALI BABAREN HAITZULOAK DESJAUBETZEN... BAINA EGITEAREN POZTASUNA ERAGITEN DABE ETA EKINTZA BIHURTZEN ...(batzuetan, baita handizkatu be!!!) ETA ERREALIDADEAN JARDUTEA ETA APUR BAT ALDATZEA DA ERALDATU DAITEKELA EGIAZTATZEKO BIDE BAKARRA”.
(Eduardo Galeano...bidelagun bere hitzekin ekimen hau erne zanetik gaur arte ).
6