Gazte-mail.com
2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak
4 zenb. 2012ko Maiatza
Zerbitzua
"ASKARI SOLIDARIOAK" Bidezko merkataritzari buruzko esperientzia gazteekin
Estitxu Izaguirre Kidenda
Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 2º 48006 BILBAO 944795613 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua
Gazte-mail.com ZERBITZU ESPERIENTZIA
"ASKARI SOLIDARIOAK" Bidezko merkataritzari buruzko esperientzia gazteekin
Estitxu Izaguirre Kidenda
1
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua
Esperientzia: askari solidarioak
Sarrera Ikaskuntza baliotsuenak, sarritan, esperientziaren bitartez jadesten doguz. Telebistan, albistegietan, dokumental batzuetan... ikusten dogunaren bidez, bidebakokeriaz betetako munduaren gorabeherak irudikatzen saiatzen gara eta, askotan, mundu hori eraldatzeko bideak bilatzen doguz. Bidezko merkataritza, merkataritzako esperientzia da eta eguneroko erosketak eginez be lagundu deikeogu aldaketa horri.
egituren
eraldaketarako
benetako
Baina hau ulertzea eta, txarrago, beste persona batzuei ulertarazotea, lan neketsua eta epe luzerakoa da. Horregaitik da hain garrantzitsua gaztetatik Bidezko Merkataritzaren esperientzia zehatzak izatea, tartean sartzeko eta jarduerako protagonista nagusi izateko aukerea emongo deutsen esperientziak izatea. Kidendak esperientzia eraldatzaile honeek suspertzen eta babesten ditu.
Zer da Kidenda Caritas, Misinoak eta Alboan erakundeek 1996tik aurrera suspertzen diharduen egitasmoa da eta Bidezko Merkataritzaren bitartez hegoaldeko herrialdeen garapenean laguntzea da euren asmoa. Hona hemen Kidendaren helburuak:
2
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua • • •
bidezko merkataritza gure gizartean ezagutzea emon, kontsumo arduratsuaren balioak bultzatu eta alkartasun eraginkor eta benetakoa suspertu.
Hasieratik, Kidendako jarduera hiru arlo nagusitan BOLUNTARIOAK, SENTSIBILIZATZEA ETA MERKATURATZEA.
garatzen
da:
Lehenengo urteetan, salmentea, iparraldearen eta hegoaldearen arteko alkartasunerako Elizbarrutietako Misinoetako eta Caritaseko taldeen bitartez (gaur egun be jardunean dihardue) egiten zan. Denporeak aurrera egin ahala, ALDATUZ joan diran Lurraldeetako Ekipoak dira. Honen haritik, gazteen talde batek baino gehiagok zentzuzkotzat joten dau bidezko merkataritza lako jarduera baten bitartez boluntario lez eta garapenerako lankidetzan jardutea. Kidendak eskaintzen dauan jardueran gazteek, alde batetik, taldean heziketa lantzeko tresna aurkitzen dabe (iparralde-hegoaldea, nazinoarteko merkataritza, bidezko merkataritzaren oinarriak... dalakoen inguruko gaiekin) eta, bestetik, ekintzarako aukerea, jentearen sentiberatasuna bizteko kanpainak eginez, salmentarako postua jarteagaz batera, egitasmoak laguntzeari begira.
bilatzen
dituan
helburuak
lortzen
Holan, era askotako jarduerak egiteko antolatzen diran gazteen taldeak dagoz. Esate baterako, “Askari solidarioetan” lagundu, ‘Elkartasun Aukera’ taldeak egiten dauan lez, sentiberatasuna bizteko eta bidezko merkataritzako produktuak erabiliz eratutako askariak saltzeko ekintzak garatuz, eskolatik urten eta gero, Bilboko Eskolapioen ikastetxean.
ASKARI SOLIDARIOEN HASTAPENAK ‘Elkartasun Aukera’ Iparralde-Hegoaldea hartu-emonetako aldaketen aurrean sentiberatasuna dauan taldea da; Bilboko Eskolapioen ikastetxeko eskaut taldean
3
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua egon diran edo dagozan personak dira bertako kideak. Ahal daben neurrian, gure sistema hau aldatu gura daben personak dira. Gaur egun 21 eta 30 urte bitarteko 20 lagunez osatuta dago taldea. Hara zelan sortu zan askari solidarioen ideia: bidezko merkataritza ikastetxeko eskaut taldeetatik harago eroateko nahitik. Taldekide gehienak monitoreak izandakoak ziranez edo monitore lez jarraitzen ebenez, astean behin askariak egin eta, eskolatik urteterakoan neska-mutikoei eskaintzea bururatu jaken.
Antolaketa Taldean, 2 edo 3 lagunez osatutako batzordea dago, logistika kudeatzeko: Kidendara joan produktuak ikustera, eskaria egin, dendan produktuak jaso, eskolara eroan eta han askariak prestatu. Askariak prestatzeko, 16,30ak inguruan batzen dira, ogia erosi eta salmentarako postua atontzeko. Gero “panowskiak� (holan deitzen jake askari bero izarrei: moldeko ogia kakao kremagaz, plantxan berotuta) eta ogi eta txokolatezko bokatak egiten dabez. Postuan, gainera, txokolatinak eta galletak jarten dabez, askaltzeko eta, ondorioz, saltzeko produktuak honeek be. Normalean, salmentarako postu hau 17,45-18,00ak arte egoten da zabalik, ordurako igarota dagoalako askaltzeko ordua. Orain, gainera, eskaut taldeko neska-mutikoen (Batxilergoko 1.go eta 2. mailak) laguntza be izaten dabe, eurek taldean konpromiso lez hartu dabelako jarduera hori eta, bide batez, interesgarri egiten jakezan Bidezko Merkataritza eta aukera ekonomikoak lako gaietan hezten dira. Askariak hartzera lagun asko hurreratzen da...; eskolako ikasle diran hamaika eta hamazortzi urte bitarteko gazteak, aitak eta amak edo zaintzaileak...
4
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua Bidezko Merkataritza ekintzan ‘Elkartasun Aukera’ taldean beste sistema sozial eta ekonomiko baten sinisten dabe; partaidetza, alkartasuna eta zuzentasuna gehiago suspertzen dituan sisteman. Askarien eta honeek Bidezko Merkataritzako produktuekin egitearen bitartez, aiten eta amen, gazteen eta umeen artean, indarrean dagoan sistema kapitalista eta kontsumistaren parean, beste aukera bat agertzera emon nahi zan. Kidendak babes teknikoa eta logistikoa emoten deutso taldeari. Batez be azken urtean baliabide eta materialak konpartitu dabez eta, apurka-apurka, esperientziak konpartitu gura dira, beste batzuentzat be lagungarri izan daitezan. Taldeak, askariez gain, txikienen artean sentiberatasuna bizteko jarduerak garatzen dabez, gehienetan Bidezko Merkataritzaren inguruko gaiekin moldatutako denpora-pasekin. Sasoi batean, aste batetik besterako galderen lehiaketa antolatu eben gaztetxoentzat; galdera egin eta hurrengo astean erantzuna bizkorren ekarrenari ‘panowski’ bat oparitze neutsen. Aitekin eta amekin, ahoz aho jarduten dabe gehiago: produktuei buruzko galderei eta jakin-minari erantzun. Aurton, txartel batzuk egiten hasi dira eta honeetan kontzeptu desbardinak azaltzen dira: “kontsumo arduratsua”, “zaharkitzapen programatua”, e.a. Banatu egiten dabez eta gauza horreei buruzko arretea erakarri gura dabe. Jakin-nahia biztu. Apurka-apurka lantzen dihardue hori eta erantzunak zelan emon aztertzen ari dira.
Taldearen esperientzia… Egia esan, oso pozik dagoz. Jarduera honek jentea eta denporea eskatzen ditu. Dana dala, gaur arte, aurrera egin ahal izan da. Emaitzak onak dira, edo
5
IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu
Zerbitzua hori da, behintzat taldean pentsatzen dana. Izan be, guretzat guztiz pozgarria da, 5 edo 6 hilabete ‘panowskiak’ egiten emon ondoren, neskato-mutikoak hurreratu eta ‘nocillaz’ egindakoa ez ezik, kakao-kremaz egindako bokata eskatzea edo bidezko merkataritzaz zer dakien galdetuta, erantzun zuzen batzuk erantzutea. Gurasoen aldetik, apurka-apurka, ohitura batzuk aldatu egin dabezala uste dogu. Batzuetan kakao-kremazko potea non aurkitu daikien (Kidendan) galdetu deuskue edo Bidezko Merkataritzaren, bere jatorriaren... inguruan be jakin-mina erakusten dabe. Jarduerak zelako interesa bizten dauan islatzen deusku horrek eta balorazinoa guztiz positiboa da.
6