GE-Env5: Zerbitzua

Page 1

Gazte-mail.com

2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak

5 zenb. 2012ko Iraila

Zerbitzua

Tximeleta Umeentzako programa – Bizkaiko Caritas Harrera, bategitea eta kultura hartu­emona

Mari luz Miangolarra responsable del proyecto tximeleta de Cáritas

Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria ­ Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 ­ 2º 48006 ­ BILBAO 944795613 ­ 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua

Gazte-mail.com ZERBITZU ESPERIENTZIA

Tximeleta Umeentzako programa – Bizkaiko Caritas Harrera, bategitea eta kultura hartu-emona

Mari luz Miangolarra responsable del proyecto tximeleta de Cáritas

1


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua Tximeleta Umeentzako programa – Bizkaiko Caritas Harrera, bategitea eta kultura hartu-emona Umeentzako programaren bitartez, Bizkaiko Caritasek adin txikikoekin eta gaztetxoekin jarduten dau. Esku-hartze hori gizarte-eskola babeserako 21 egitasmoren bitartez garatzen da Bizkaiko inguru desbardinetan. 1994an sortu zan Tximeleta da horreetako bat. Umeei zuzendutako egitasmo guztietan lez, euren gaitasun pertsonalak, sozialak, ezagutzazkoak eta hezkuntzakoak suspertu gura dira eta familiei laguntza eskaini gura jake jagoken jarduera hezitzailean. Sarean lan egiten da inguruko ikastetxeekin, gizarte zerbitzuekin eta beste alkarte batzuekin. Monja pasiotarrek, Bilboko Elizbarrutiko Caritasegaz eta boluntarioekin batera, garatzen dihardue hasieratik egitasmo hau, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Alde Zaharra auzoetan, hain zuzen be, San Anton parrokiako lokaletan. Beraz, urte honeetan zehar, behatoki eta inguruan finkatutako kolektibo desbardinak antzemateko gune bihurtu da. Une honetan, kultura desbardinen buztartzeari esker, egitasmoa kulturen arteko hartu-emonerako, harrera eta topaketarako aparteko espazioa da. Urritik ekainaren erdialdera garatzen da programa, arratsaldeko 5,00etatik 7,30etara, eskola orduen ostean, 4 eta 15 urte bitarteko adin txikikoei eskola babesa eskainiz eta euren aisialdia betez. Jarduera honek asteburuetan eta udan dau jarraipena, uztailean, uriko koloniekin eta kanpamentuekin, balioak eta bizikidetza bultzatzen jarraitzeko eta kursoan zehar egindakoari jarraipena emoteko. Tximeletaren lehenengo egitekoa boluntarioei lagun egitea da: espazio hau euren etxe lez hartu daiela; euren bizimodua zalantzan jarri daiela, baita euren balioak eta fedea be, gizakiak lehentasuna dauan jarduera sozialean zentzunez jokatu daien. Holan bakarrik izango da zentzuzkoa adin txikikoekin garatzen daben hezkuntza jarduera, eurakazko hartu-emon zuzenak daukien planteamentu asko zalantzan jarten daualako eta balio integratzaileago, gizatiarrago eta askotan kristinauagoetatik kokatzen diralako bizitzan.

2


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua

Helburua

Tximeletan daukagun helburua: Erreferentzia izango dan esparrua eskaini euren osoko garapenerako, trebetasun sozialak landuz eta euren jokaera eta erabagietan burujaubetza izateko bideak garatuz. Helburu hau aurrera eroateko, adin txikikoaren arlo desbardinak –pertsonala, afektiboa, eskolakoa eta familiakoa- kontuan hartzen doguz. Arlo pertsonala: • Trebetasun sozialak landu, batez be bere autoestimu eta autonomiari jagokozanak. • Egitasmoaren barruan, hezkuntza loturak ezarri. • Banan-banan lagundu. Eskola arloa: • Adin txikikoei eskolan dabezan zailtasunei aurre egiten lagundu. • Ikastera motibatu. • Ikastetxeekin koordinatu. Gizarte arloa: • Hartu-emonen inguruko guztia gatazken konponketaren ikuspuntutik landu. • Adiskidetasunaren, errespetuaren, tolerantziaren, alkartasunaren,... inguruko balio sozialak garatu. Aisialdia: • Bizikidetza hobea lortzeko balioak, jarrerak eta jokaerak suspertu adin txikikoengan. • Euren gaitasunak, trebetasun pertsonal eta sortzaileak suspertu, jarduera desbardinen bitartez. Familia arloa: • Muga eta arauen garrantziaren inguruko argibideak emon. • Euren sentiberatasuna biztu, familia bere alderdi guztietan baloratu daien.

3


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua Kulturen arteko arloa: • Gizarte harreragilearen ezagutza ahalbideratu. • Euren jatorrizko kulturak ezagutzera emon. • Kultura desbardinen integrazinoa, harrerea eta errespetua bultzatu. • Gizarte harreragilean txertatzea ahalbideratu. Alkarte arloa: • Sarean lan egin gizarte erakunde desbardinekin. • Inguruko alkarte ekimen desbardinetan parte hartu.

Metodologia

Koordinazinoa eta talde lana dira metodologiaren zutabe nagusiak. Bananbanako metodologia da eta bakarka zein taldean egiteko jarduerak eskaintzen ditu, adin txikikoen eboluzinoko berariazko etapako beharrizanak kontuan hartuta. Erantzukizunak nork bere egitea bultzatzeko helburua dauan egitasmo honen bitartez, adin txikikoen gaitasunak positiboki sendotu gura dira eta beti be arreta eskaintzen jako euren mundu afektiboari. Egiteko hau garatzeko bideak: • • • •

Kultura desbardinetako personak alkartzeko gunea sortu. Eskolan zailtasunak dabezanei lagundu, gaiak eta ikasteko jarrera eta ohiturak sendotuz. Eskolako lanak egitek motibazinoa gehitu. Tximeletaren egunerokotasuna, alkartzea da, babesa emotea, jolasa, tailerrak, urteerak, taldean parte hartzeko eta txeratzeko aukerea. Familiakazko hartu-emona zaindu.

Jarduera hezitzaile honetan, monja pasiotarren eta boluntarioen laguntza daukagu; trukean ezer eskatu barik, euren denporea eta jarduerak besteen alde eskaintzen dabez. Persona honeen lankidetzari ESKER daroagu aurrera jarduera hau, arduraz eta taldean jardunez. Ume eta gazteek eurentzako lekua daukie egitasmoetan; egitasmoa eurena izango balitz lez hartzen dabe; egitasmo horretan, harrerea, entzutea,

4


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua laguntasuna, euren ahalmenen autortza jasoten dabe, euren garapen eta ongizate pertsonala bultzatzeari begira. Orokorrean, ikuskera prebentibotik egiten da esku-hartzea, gura ez diran gertaerak saihesteko epe ertain eta luzera. Zer emoten deutse Tximeleta egitasmoak boluntarioei? • • • •

Boluntarioei kaltetuenen aldeko alkartasuna ezagutzeko eta suspertzeko lekua eskaini. San Frantzisko auzotik hurran egotean, bazterketaz jantzitako gizarte errealidade desbardinen aurrean sentiberatasuna biztu. Boluntarioei lagun egin, kristinau konpromisozko esperientzia bizi ahal izan daien. Alkartasuna gauzatzeko jarduerak garatzeko lekua eskaini gazteei, batzuetan euren ikastetxeetatik (ikastetxe-unibersidadeetatik) bultzatuta.

Egitasmoan aldi bat igaro ondoren, zera galdetuko dogu:

Zer emoten deutse boluntarioek egitasmoari? ✔ ✔ ✔ ✔ ✔ ✔ ✔ ✔ ✔ ✔

Eskuzabaltasuna, poztasuna, alkartasuna. Gauza barriak egiteko ilusinoa. Sormena, ekimena. Izateko eta jokatzeko era jakin bat. Konpromisoa egitasmoagaz, pazientzia eta iraunkortasuna. Bestea autortzea, bere kultura errespetatuz. Bere bizipena konpartitu. Kideekin alkarlanean jardun. Kristinau konpromisoa. Zuzentasunaren, alkartasunaren, gizarte zuzenagoaren aldeko burruka, sarean jardutea.

Boluntarioek egitasmoan euren ibilbidea amaituta, eskerrona adierazoten dabe: • •

Errealidade ezezagunagaz hartu-emona izatean, bizi izandako esperientziagaitik. Euren laguntzaile lana garatzeko trebetasun eta abilezia barriak emoten deutsezalako.

5


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua •

• • •

Denporaren buruan, gustuko eginkizun lez bizi dabe, euren lanean hobekuntzak eta aurrerapenak ikusten dabezalako, baliagarri eta besteei laguntzeko gaitasunagaz sentitzen diralako. Boluntarioena barruan zer –alkartasuna, prestasuna, tolerantzia, pazientzia, maitasuna, itxaropena- dagoan jakiteko zabaldu egin behar dan atea da. Gaiak, jarrerak eta eskolatik kanpo ikasteko ohiturea suspertuz, ume eta gaztetxoei eskolan daukiezan zailtasunak gainditzen laguntzeko gauza dirala ikusten dabe. Euren alderdi solidarioa, kultura desbardinenganako bategite eta harrera sena esnatzen dabe. Alderdi transzendenteaz entzunez bizi. Kristinau fedearen barri emon.

Tximeleta egitasmoaren bitartez garatzen diran jarduera desbardinetan, kursoan zehar zein udaldian uriko kolonia-lan kanpamentuagaz jarduteak boluntarioentzat dauan esangureaz jaubetzen gara. Horregaitik garrantzizkoa deritxagu gazte boluntario baten esperientzia jasoteari. "Lagun batek konbidatuta ezagutu neban esperientzia hau hurragotik" Lan kanpamentua hamabostaldi bitan bnatzen da. Boluntarioen talde bik martxan jarten dabez euren asmamena eta sormena, guztioi jagokun helburu bakarraren alde: Ume eta gaztetxoei leku bat eskaini, gurasoei askatasun apur bat emonez, aisialdi desbardina eta atsegina bizi eta dastatu daien udako oporretan. Beste ezer baino lehen, polita izan zan, sinistedun sentiberatasuna eukien eta ez eukien gazteak alkarregaz eskulanak egiten, lehiaketa eta gymkanetan alkarregaz parte hartzen eta, batez be, adiskide egiten zirala ikustea. Tarte hau laburregia da hainbeste oroitzapen kontatzeko, baina, zalantza barik, ume eta gaztetxoak eurak izan ziran gehien eskaini euskuenak. Bizia konpartituz Ortega y Gassetek inoanez, hain ziur gagoz hitz eginez eta alkarri entzunez alkar ulertzen dogunaz non, askotan, mutu geratuta, alkarri asmatzen saiatuko bagina baino txarto ulertu asko izaten dogun. Horrexegaitik, nahiz eta denpora gehiago inbertitu, nahiz eta eginahalak egin, nahiz eta lerroak idatzi eta idatzi aritu, ezingo neuke transmititu ume eta gaztetxo horreek sekula autortuko ez daben eta euren begiradekin, zeinuekin, kidetasunekin... eta apur bat

6


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua nasaitzen diranean maitasunaren bulkadak laputzen deutzen bat-bateko besarkadaren bategaz etenbarik adierazoten daben maitasuna, konplizitatea, errespetua eta eskerrona. Azaldu ezin diran gauzak dira; esan dodanez, pista horreekin bizi behar dogu eta zein altxor ezkutura garoezan jakin. Horregaitik, dei egiten deutsuet uda honetan, umetan lez, ‘ikusi makusi’ra jolastu daisuen San Frantzisko bilbotar auzoan edo antzerako beste edozein lan kanpamentutan. Bizia ez dago aldi zoriontsuez osatuta, une zoriontsuez osatuta baino; fede autormena egin eta sinistu ezezagun honetan: honako lan kanpamentuan, gure mundua kolorez beteten daben milaka “San Fran” kanpamentutan; gure bizitzako historiaren orrialdeak harrotasunez beteko dituan benetako monumentua da. Ez dot uste asko gehiago esan daikedanik. Zuetako batzuei arpegia eta izena jarteko aukerea izango dodalakoan nago...

Mundu honetako gauzarik ederrenak eta onenak ezin dira ikusi, ezin dira ikutu, bihotzean sentitu behar doguz... Ralph Waldo Emerson

Eskerri kasko alkartasun zeinuengaitik! Hainbeste da eskertu behar deutsudana... beste barik... ESKERRIK ASKO!

BOLUNTARIO IZATEA EZ DA ASTERO ORDU BATZUEZ GAUZATZEN DAN ZERBAIT; IZATEKO ERA BARRIA DA ETA BIZITZA OSOA BUSTITZEN DAU.

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.