Tridekalogo edublogs

Page 1

TRIDEKALOGOA

Por: Lourdes Domenech, Fede Luque, Bea Marín, Irene Martínez, Joan Sedeño, Isidro Vidal

Traducción al euskera: Jasone Aldekoa, Irene González, Berta Martínez


1. AURKEZPENA Zentroko datuekin (hiria, hezkuntza mailak...) sarrera testua txertatu.

2. HELBURUAK Xedeak zeintzuk diren argi eta garbi azaldu, hau da, zehaztu ikuspegi didaktikotik zer lortu nahi dugun (arloa bideratzeko, jarduerak elkartrukatzeko…).


3. EGILETASUNA Sarreretan zehaztu egilea nor den. Ikasleek eginda bada, argi esan, irakaslearen laguntzaz edo laguntzarik gabe egin den.

4. BAIMENAK Erabiltzaileen rola definitu eta argitaratzeko protokolaka ere.


5. NORTASUNA Ikasleen datuekin arduratsu jokatu. Datuak erabiltzeko baimena dugun edo ez (izena, argazkia) egiaztatu, eta haien helbide elektronikoari ez eman mugarik gabeko sarbidea.

6. MOTIBAZIOA Ikasleria animatu kolaborazio originalak egin ditzan. Interneten bidez lortutako informazioa norbanakoaren iritziekin osatu, kakotxa artean aipuak jarri, eta beti egin erreferentzia iturriei.


7. HIZKUNTZAZUZENTASUNA Hizkuntzaren erabilera egokiaren beharraz hezi ikasleak, edozeinek irakur ditzakeelako haien ekoizpenak.

8. ZIBERHEZIKETA Blogen etiketa arauak erabili, adeitasunez jokatu, bai sarreren idazkeran bai blogen irakurleen iritzietan.


9. EDIZIORAKO IRIZPIDEAK Edukia, egitura, xedeak , erabilera eta multimedia elementuen erabilera kontuan hartua, sarrerak eduki behar lituzkeen ezaugarriak aukeratu eta ezarri.

10.

ANTOLAMENDUA

Edukien bilaketarako beharrezkoak diren etiketak edo gaikako estekak definitu.


11. PARTE HARTZEA Parte hartzea eta iruzkinen ekoizpena sustatu. Adibidez, sarrerak galdera batekin edo erakargarri den ideia batekin borobildu.

12. MODERAZIOA Parte-hartzea eta moderazioa ondo kudeatzea bloga komunikazio-gune entretenigarria zein irekia izan dadin , eta, aldi berean, zintzoa eta zehatza.


13. KOMUNITATE SAREAK Interes bereko beste blogekin lotu, gurearen hedadura handitzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.