WEBQUEST-AK WQ-ak hezkuntzan Edukiak lantzen beste era batez
ZER DIRA? Unitate didaktikoak dira, zeinetan baliabide didaktikoak, edukinak, prozesua‌Interneten bitartez egiten den.
HISTORIA Internet era pedagogikoan erabiltzeko asmatu zen, 1995ean, San Diego unibertsitatean.
ARRAZOIAK Normalean,ikasleek ikertze-lanak burutzeko bilaketak egiten dituztenean, Google erabiltzen dute eta informazio sare erraldoi horretan: Agertzen den guztia ez da fidagarria. Eduki batzuk ez dira batere egokiak eta, batzutan, legez kanpokoak ere. Miloika helbide artean, aukeratze lana oso zaila egiten zaie. Hala eta guztiz ere, badakigu tresna erabiltzen trebatu behar direla...
LORTZEN DENA WQ-ak erabiltzen Unitate didaktiko normal bat lantzen den bitartean: Erakargarria izaten den eran aurkezten zaie lana (motibatzeko errezagoa) Era gidatuan erabiltzen dute Internet: helburua ez da bilaketak egitea, informazioarekin zerbait egitea baizik. Informazioa multimedia erakoa da (kode desberdinak erabil daitezke: irudiak, testuak, soinuak‌) Hainbat programetan trebatzen dira (Word, PowerPoint, Internet Explorer, irudien txertaketa, soinua, bideoa‌)
Haien arteko laguntza bultzatzen da (elkarlanean aritzen dira-“trabajo colaborativo�) Lan autonomoa sustatzen da. Gu, irakasleok, gidariak gara prozesuan. Ikasleen egitea sustatzen du, ekintza esanguratsua, haien ezagutzaren eraikitzaileak izan daitezen laguntzen du. Binaka edo talde txikian egiteko da. Lan osoa banatzen da, normalean gela taldetan antolatuz. Helburu zehatza du eta, hori lortzeko, hainbat jarduera bete behar dituzte. Denboralizazioa: unitate didaktika, era tradizionalean, egiteko behar ditugun saio berdinak.
ZEIN ARLOTAN LANTZEN DA? Curriculumen edozein arlotan erabil daitezke: Hizkuntzetan, Ingurunearen Ezagueran, Inguru Fisiko eta Soziala, Norberaren Ezagutzan‌ Lehen Hezkuntzan, Ingurune arlokoak lantzeko oso aproposa da. Haur Hezkuntzan, Inguru fisiko eta soziala, norberaren ezagutzan, autonomia‌ Oso egokiak dira proiektuka lantzen dugunean. Ikuspegi eraikitzailearekin bat dator eta egingo duzuen proban oso argi ikusten da.
METODOLOGIA Normalean, erabiltzeko momentuan, hauek dira kontuan hartu beharrekoak: Erabaki zen proiektu edo gaia lantzeko erabiliko dugun. Argi izan beste era batera landuko dugula gaia. Irakasleen aldetik, batez ere Lehen Hezkuntzan, ahaztu behar dugu gai horretan, ohiko ikasgaien metodologia zein azterketa, fitxa edo proba. Ordezkatuko dugu hori, WQan eginiko produzioarekin eta prozesuan eginiko ebaluaketarekin.
Ikasleei oso argi azaldu behar zaie zer eskatuko diegun (zeintzu irizpide erabiliko ditugun ebaluatzeko), nola izango den lan-prozesua eta zer ekoiztu behar duten (PowerPoint bat, mapa bat, lantxo bat, eraikintxoa, eskuz eginiko edozer, bilduma‌) WQ-ean agertzen diren atalak poliki poliki jorratzen joango dira ikasleak. Azkenean, ebaluaketa egiten da, WQ-ean agertzen diren irizpideak kontuan hartua.
AMAITZEKO Utz ditzagun hitzak ... helbide honetan sartu: http://alkartuiktzentrua.wikispaces.com eta aukeratu, Webquest atalean, zuen gustuko bat, binaka jarri, eta ikasleek egingo luketeen bezala, aritu...
Non egin behar dut klik?