Pobrezia eta diru-sarreren bermea: Bizitzeko Gutxieneko Errentaren eta DBEren eragina pobrezia
2|8
8. atala
Pobrezia eta diru-sarreren bermea: Bizitzeko Gutxieneko Errentaren eta DBEren eragina pobrezia eta bazterkeria egoeretan 8.1. Sarrera Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak (ABEEE) ezartzearekin batera, COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko arlo sozioekonomikoan Espainiak hartutako beste neurri nagusietako bat Bizitzeko Gutxieneko Errenta ezartzea izan da. Gizarte Segurantzaren gizarte-prestazio ez-kontributiboa da, eskubide subjektibo gisa diseinatua, egiturazko pobrezia-egoerei erantzun komuna emateko eta Estatuko diru-sarrerak bermatzeko sistema ixteko. Hasieratik, begi onez ikusi zuten diru-laguntza hau gizarte-erakunde guztiek eta babes sozial handia izan zuen. Hain zuzen, 2020ko maiatzeko CISen barometroaren arabera, herritarren % 83 Bizitzeko Gutxieneko Errentaren alde zegoen (27). Alabaina, ezarri zenetik hainbat hutsune nabarmendu zituzten: pobrezia- eta bazterkeria-egoeran zeuden pertsona askok ezin zuten laguntza hori lortu, eta arazoak zeuden behar bezala eskuratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko gainerako laguntzekin artikulatzeko. Aldi berean, Euskadin, diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemak pobreziatik babesteko duen gaitasuna mantendu egin zen, eta baita handitu ere, ematen dituen laguntzei esker: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE), GizarteLarrialdietarako Laguntzak (GLL) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO).
(27) 2020ko maiatzeko Barometroaren arabera (3281. ikerketa), inkestatutakoen % 12,4 soilik zegoen Gobernuak behar gehiena duten pertsona eta sektoreei bizitzeko gutxieneko errenta ematearen aurka, eta % 1,7k uste zuen beste neurri batzuk hartu beharko liratekeela.
Aurkibidea
127