Euskadiko Bazterkeria eta Garapen Sozialari buruzko III. Txostena

Page 93

Hazi egin dira etxebizitza-bazterkeriaren egoerak eta etxebizitzaren gehiegizko gastuak dituzten

2|4

Bestalde, aurretik aipatu ditugun etxebizitza lortzeko prezioen maila dela eta, ez da harritzekoa, aurreko taulan ikusi dugun moduan, Euskadiko herritar gehienei eragiten dien arazoa etxebizitzen gehiegizko gastua izatea (20). Familien % 12,4ri eragiten dio; aldiz, 2018an, % 10i eragiten zion, eta Espainian, % 14,2ri. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonen kasuan, egoera horrek kaltetutako etxebizitzen ehunekoa % 57,7koa da eta bazterkeria-egoera larrian dauden etxebizitzena % 71,7koa. Alde handiarekin, EAEko biztanle gehienei eragiten dien bigarren adierazlea etxebizitzaren osasungarritasunik ezarekin lotutakoa da (hezetasunak, usain txarrak, etab.). Egoera horrek etxebizitzen % 4ri eragiten dio, Espainian, % 7,2ri. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonen kasuan, egoera horrek kaltetutako etxebizitzen ehunekoa % 14,8koa da eta bazterkeria-egoera larrian dauden etxebizitzena % 23,3koa. Gainera, EAEko etxebizitzen % 3,7 —% 1,9 2018an— pilaketa-egoera larrian dago.

4.3.  Etxebizitza ezegonkorra edo desegokia duten herritarren ehunekoa hazi egin da Aurretik adierazi ditugun arazoez gain, EINSFOESSAk etxebizitza-bazterkeria pairatzen duten biztanleen ehunekoa aztertzeko aukera ematen du, eta, zehazki, segurua edo egokia ez den etxebizitzetan bizi direnena, (21). ETHOS tipologiak zehaztutako terminoen arabera. Ondorengo grafikoaren datuek erakutsi dute, lehenik eta behin, EAEko herritarren % 4,7k ez duela etxebizitza segururik, eta (20)  Adierazle honek jasotzen ditu etxebizitzaren gastuak ordaindu ostean, pobrezia larriaren atalasearen azpitik dauden diru-sarrerak dituzten familiak (21)  Horri dagokionez, etxebizitza ez da segurua izango egoera hauetakoren bat ematen bada: (a) etxebizitza prekarioa baldin bada (beste pertsona edo erakunde batzuek doan utzitakoa, berralokatua, legez kanpo okupatua); (b) arazo ekonomikoak direla eta, familiak etxebizitzatik kaleratua izateko mehatxuren bat jaso baldin badu azken urtean, berehalakoa izan ala ez; eta (c) familiako kideren batek tratu txar fisikoak edo psikologikoak pairatu baditu azken urtean zehar. Gainera, etxebizitza ez da egokia izango egoera hauetakoren bat ematen bada: (a) Infraetxea baldin bada (txabola, etxabea, barrakoia, aurrefabrikatua edo antzekoa; (b) etxebizitzak gabezia handiak baldin baditu eraikuntzan edo hondatuta baldin badago; (c) familia pilaketa egoera larrian baldin badago (15m2 baino gutxiago pertsonako); (d) etxebizitza ingurune oso hondatuan baldin badago; eta (e) etxebizitzak oinarrizko hornidurak eta ekipamenduak ez baldin baditu (iturriko ura, ur beroa, energia elektrikoa edo hondakin-uren hustuketa).

Aurkibidea

97


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.