1 minute read

MINTZAMENA LANDUZ

Ekainaren 27an gure irakasgunean jardunaldi bat prestatu genuen Normalizazio bidean egindako ibilbideaz hausnartzeko eta geroari begira zein izan daitezkeen erronkak zehazteko. Gai potoloak badira ere, ez genion kutsu akademikorik eman nahi ekimenari, eta bi zatitan banatu genuen goiza.

Jardunaldiko lehenengo ekimena hauxe izan zen: kafe bana hartu bitartean hurrengo galderen inguruan hausnarketa egitea:

• Zer iruditu zaizu orain arte eman diren urratsak normalizazio bidean?

• Zer egin dezakegu gure Ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko?

• Zein dira gure gabeziak?

• Zer beharko zenuke zuk egoera ez-formaletan euskara erabiltzeko? Bitartekorik? Ekimen berezirik?

Ordu eta erdiz aritu ondoren, burua arintzeko eta era ez-formal batean gaiarekin jarraitzeko Pobaleko burdinolaraino oinez joan ginen. Zinez paseo ederra! Barbadun ibaian gora haraino iritsi ginen, eta bertan burdinolaren historiaz eta funtzionamenduaz behar beste azalpen eman zizkiguten hango teknikariek.

Oso jardun berezia izan zen, lehenbizikoa gai honen inguuruan; baina ziur gaude ez dena azkena izango, ez horixe!

This article is from: