2017-18 ikasturteko txostena
2017/2018 ikasturtean aldaketak gailendu dira, funtsean, aldaketa metodologikoak. Aldaketa horiek, zentroaren maila guztietan eragin duten arren, are gehiago sumatu egin dira Lanbideheziketan. Aurten, "Errendimendu Altuko Zikloetara" salto egin dugu; lanbide-heziketako zikloetan, apurka-apurka, "Ethazi" metodologia ezarri egin dugu eta, horregatik, esfortzu handia egin behar izan dugu, bai inbertsioei dagokienez, instalazioak egokitze aldera, bai metodologiari eta ikasleekin egindako lanari dagokienez. DBHn eta batxilergoan ere egin dira lehenengo aldaketak, proiektuen garapena eta lankidetza bultzatzen dituen lan egiteko jardunbide berrira hurbiltzeko.
C/ San Juan, 10 • 48550 Muskiz (Bizkaia) • Tel.: 94 670 60 45 • Fax: 94 670 60 52 cfs@somorrostro.com • www.somorrostro.com
cfsomorrostro.com
2
2017-18 ikasturteko txostena
Zuzendaritza-taldea:
Bestelako arloak:
Zuzendaritza: Javier Laiseca
Kudeaketa-sistemak: Txaro Fernández
Enpresekiko eta erakundeekiko harremanak: Sergio San Martín
Azpiegiturak eta mantentze-lanak: Jesús Pedro Prado
Administrazioa: Piedad Alcazar
Enplegurako Sarbide-zentroa: Cristina Bueso
Pastorala: Miren Ruiz
Prestakuntza Lantokietan: Javier Ordóñez
Komunikazioa: Andoni González
Arduradun pedagogikoa: Txema Sáenz
Lanbide-heziketa duala: Alex Garai
Antolakuntza akademikoa:
Nazioarteko proiektuak: Jon Lago
Lanbide-heziketako arduradun pedagogikoa: Txema Llano
Zerbitzuak:
Batxilergoko arduradun pedagogikoa: Eva Ramírez
Garraioa: Joseba Pascual, Jon Ander Picaza
DBHko arduradun pedagogikoa: Juli Moreno Enplegurako Lanbide-heziketako arduradun pedagogikoa: María Marín Orientazioko arduraduna: Marisa Sancho Idazkaritza: Ainhoa Ruiz
Misioa Somorrostro Irakasgunea Bilboko Elizbarrutiko Hezkuntza-zentro bat da. Gure irakaskuntza-jarduera 12 urte baino gehiagoko ikasleentzat dago zuzenduta, bai araututako irakaskuntzaren eremuan, bai enplegurako prestakuntzan; hala, arreta berezia ematen diegu ahultasun-egoeran dauden pertsonei. Gure hezkuntza-eskaintzaren asmoa da ikasleen, bere familien eta gizarte- zein enpresa-inguruaren itxaropenei erantzutea, prestakuntza integrala eskainiz. Gure lana da ikasle horien guztien laneratzea erraztea, ahalik eta titulaziorik onenarekin edo, bestela, geroko ikasketekin jarrai dezaten laguntzea, hain zuzen ere, irakaskuntza pertsonalizatua eskainiz, hau da, ikasleen ezaugarrietara egokitzen dena.
3
2017-18 ikasturteko txostena
Araututako eskaintza DBH A, B eta D ereduak maila guztietan. Orientazio akademikoko zerbitzua ikasleentzat eta horien familientzat. Arreta psikopedagogikoko zerbitzua ikasleentzat. Bizikidetzarekin lotutako gaietan esku hartzeko talde espezializatua. ANIZTASUNARI ARRETA BEREZIA: Hezkuntza-errefortzu Espezifikoko Proiektua DBHko 2. mailan eskola-egokitzapeneko zailtasunak dituzten ikasleentzat. Hezkuntza Behar Bereziko 3 gela. Curriculum-aniztasuneko Gelak DBHko 3. eta 4. mailan zailtasun akademiko handiak dituzten ikasleentzat.
Batxillergoak A, B eta D ereduak. B.C.: Zientziak (Aukera teknologikoa eta biosanitarioa). B.H.C.S.: Giza eta Gizarte Zientziak (Giza Zientzien aukera eta Gizarte Zientzien aukera). Orientazio Akademikoko Programa (Unibertsitatea eta LH). Truke-programa Europar Batasuneko zentroekin.
Oinarrizko LH Titulazioak • Elementu mekanikoen fabrikazioa (soldadura eta galdaragintza) • Pelukeria eta estetika • Elektrizitatea • Etxebizitzen mantentze-lanak (Iturgintza eta berokuntza)
4
2017-18 ikasturteko txostena
Erdi Mailako Heziketa Zikloak Fabrikazioa mekanikoa. • SC2 Soldadura eta galdaragintza • ME2 Mekanizatua Informatika. • SMR2 Sistema mikroinformatikoak eta sareak Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lana. • EM2 Ibilgailuen elektromekanika Administrazioa. • GA2 Administrazio-kudeaketa Erkidegoarentzako zerbitzu soziokulturalak. • AS2 Arreta menpekotasun-egoeran dauden pertsonei Elektrizitatea eta elektronika. • IEA2 Instalazio elektrikoak eta automatikoak • IT2 Telekomunikazioetako instalazioak Instalazioa eta mantentze-lana. • IM2 Mantentze-lan elektromekanikoa
Goi Mailako Heziketa zikloak Elektrizitatea eta elektronika. • AR3 Automatizazioa eta robotika industriala • ST3 Telekomunikazio-sistemak eta sistema informatikoak (B eredua) • SEA3 Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak Administrazioa. • AF3 Administrazioa eta finantzak Merkataritza eta marketina. • MP3 Marketina eta publizitatea (B eredua) Informatika . • ASI3 Sareko sistema informatikoen administrazioa • DA3 Plataforma anitzeko aplikazioen garapena (B eredua) Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lana. • AU3 Automozioa Instalazioa eta mantentze-lana. • MI3 Mekatronika industriala Segurtasuna eta Ingurumena. • EA3 Ingurumen-heziketa eta kontrola (B Eredua) • PR3 Arrisku Profesionalen Prebentzioa Fabrikazio mekanikoa. • DFM3 Fabrikazio mekanikoko diseinua • PP3 Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa • CM3 Eraikuntza metalikoak (B Eredua)
5
2017-18 ikasturteko txostena
Araututako prestakuntzaren datuak Ikasleen kopurua Atalka
2017-2018 ikasturteko ikasleen kopurua
Selektibitatea Selektibitatera aurkeztutako ikasleak
Selektibitatea gainditutako ikasleen %a
FCT: Lantokiko prestakuntza Lantokiko prestakuntza egin zuten ikasleak
Lantokiko prestakuntza egin zuten ikasleak atalka
Lanbide-heziketa duala Lanbide-heziketa dualean hasi diren ikasleak
6
Lanbide-heziketa dualaren modalitatea
2017-18 ikasturteko txostena
Enplegurako prestakuntzaren datuak Prestakuntza-ekintzak (kopurua)
Emandako orduak
Ikasle-kopurua
Ikasturteko inbertsioak:
7
2017-18 ikasturteko txostena
Berrikuntza-proiektuak Energia-nodoak 2017-2018 ikasturtean, Somorrostro Irakasgunea Energia-nodoaren kide bihurtu da, TKNIKAk koordinatutako lan-sare espezializatua. Horren helburua da aplikatutako berrikuntza orientatzea, hain zuzen, beharrezko gaitasun bereizgarrien enpresen eskura jartzeko, hori guztia ENERGIAren arloko Euskadiko Espezializazio Adimenduko Estrategiarekin bat eginez. Gainera, Energiaren Klusterraren parte bihurtu gara eta horren lantaldeetan parte hartu dugu. Berrikuntza Enpresa Txiki eta Ertainetara aplikatuta Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak abiarazitako ETEetan berrikuntza sustatzeko estrategiarekin bat eginez, Somorrostro Irakasguneak 115 enpresa bisitatu ditu eta 17 aurreproiektu identifikatu ditu, 2018. urtearen amaieran 20 proiektuak gainditzeko xedearekin. Ekimen honen helburua da enpresa txikiak laguntzea, besteak beste, produktuetan, prozesuetan, antolakuntzan edo marketinean berritzeko proiektuak aurrera eramaten. Espezializazio tekniko berriak 2017-2018 ikasturtean, Somorrostrok espezializazio berri bat diseinatu du formatu dualean: lotura soldatuen ikuskapena saiakuntza ez-suntsitzaileak eginez, zehazki, galdaragintza, egitura metaliko, hoditeria, aeronautika eta ontzigintzako produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzen dituzten enpresentzat. Aldi berean, Mantentze-lan Industrialeko bi espezializazioen prozesua bukatu du eta 18 parte-hartzaileen % 100eko kontratazioa lortu da. Lanbide-heziketako Berrikuntza-proiektuen deialdia
(talde mistoak) lan dezaten eta horrela irtenbide desberdinak eta berritzaileak proposatzeko. Izan ere, talde bakoitzeko kideek irtenbide horiek azaldu eta defendatu behar izan zituzten Tecunik eta Somorrostro Irakasguneak osatutako epaimahai baten aurrean. Kimika-instalazioko operadore Ikastaro Duala (Petronor) Ikasturte honetan, Petronorrek eta Somorrostro Irakasguneak Kimika-instalazioko operadore ikastaroaren edizio berri bat abiarazi egin dute 20 pertsona trebatze aldera, gero prestakuntza-prozesu osoa gainditzen dutenak kontratatzeko helburuarekin. Prestakuntza horren formatua duala da txandaketan eta 12 hilabeteko iraupena dauka; zehazki, edizio hau 2018ko irailean amaituko da. Ikaskuntza instalazio berria zentro-enpresa (Petronor)
LHEnpresaren, hau da, Estatuko Lanbide-heziketako Zentroen Elkartearen Batzar Iraunkorraren kide gisa, Somorrostrok oso aktiboki hartu du parte lankidetza-hitzarmen bat lortzeko LHEnpresaren eta Bankia Fundazioaren artean, zehazki, Lanbide-heziketaren sustapenerako. Besteak beste, nabarmendu behar da Espainia osoko LHko zentroek aurkeztutako berrikuntza-proiektuak finantzatzeko abian jarritako deialdia. Azkenik, 270 eskaera aurkeztu ziren eta 38 proiektu onetsi ziren.
Petronorren eta Somorrostro Irakasgunearen aliantza estrategikoaren barruan, nabarmendu behar da ikuspegi metodologiko berriak identifikatzeko eta ikaskuntzarako espazio berriak sortzeko egiten ari den baterako lana. Hori guztia konpainia osatzen duten pertsonen garapen profesionalean eta pertsonalean laguntze aldera. Zentzu horretan, osorik eraberritu da eraikin zehatz bat zentroan, estrategiaren espazio eta babes gisa baliatzeko.
Enpresa-erronkak Gelan (Tecuni)
Automotive Engineering CAD-CAE-CAM Skills Award/Certificate (Gestamp)
2017-2018 ikasturtean, Tecuni, S.A. enpresarekin batera, erronka berri bat diseinatu zen, zentroko elektrizitateko eta informatikako lanbide-heziketako zikloetako ikasleek
8
Gestampen Institutu Teknologikoaren (GTI), Makina Erremintaren Institutuaren (IMH) eta Somorrostro Irakasgunearen artean sortutako aliantzaren barruan, edizio berri batean, herrialde desberdinetako gazteei ingelesez osorik emandako nazioarteko prestakuntza eskaini zaie 5
2017-18 ikasturteko txostena
hilabetez, gehi Gestamp Taldeko enpresetan egindako 3 hilabeteko praktikak. Aliantzaren xedea da prestakuntza hori ematea CAD, CAM eta CAE eskumenak eskuratzeko eta ziurtatzeko, zehazki, Automobilgintzaren Ingeniaritzarako.
Prestakuntza Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko (OSAKIDETZA) osasun-langileen, Muskizko Udalaren eta Arrisku Profesionalen Prebentziorako Goi-mailako Lanbide-heziketako Zikloko irakasleen lankidetzarekin eman da.
Trokeleria-diseinuko Ziklo Ondoko Duala
APARKALEKU ADIMENDUNA
Somorrostro Irakasguneak, LHko itundutako beste hiru zentrorekin batera (Txorierri, Salesianos eta Maristak) eta Hetel Elkartearen kudeaketarekin eta koordinazioarekin, “Trokelen diseinua eta fabrikazioa” izeneko ziklo ondokoaren edizio berri bat eman du. Prestakuntza osoa eman zen GTI Institutuak Boroan dituen eta ziklo ondokoa emateko laga zituen instalazio modernoetan. Prestakuntzaren xedea da trokelak diseinatzea eta horren osagaiak fabrikatzea, pieza metalikoak egiteko automobilgintzaren sektorerako.
Tknikaren proiektu hau kanpoko aparkaleku adimendun baten diseinuan eta kudeaketan datza. “Bideo-jarraipeneko” eta haririk gabeko komunikazioetako sistema berritzaile baten bidez, azaleko aparkaleku bateko plazak kudeatu nahi dira.
Tknogazte TEKNOGAZTE 4.0 Meatzaldea eskualdeko udalen (Trapaga, Ortuella, Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbena) eta eskualde-garapenerako Meatzaldeko Behargintza agentziaren ekimen bat da eta, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka. Proiektu honen xede orokorra da eskualdeko eskola-zentro desberdinetako ikasleengan bokazio tekniko eta teknologikoak sustatzea, industriaren eta teknologiaren mundura hurbilduz eta arreta berezia jarriz eskualdeko gazteengan. DESA Proiektua Proiektu honen bidez, DBHko, Batxilergoko eta Lanbideheziketako 100 taldek baino gehiagok prestakuntza jaso dute bihotz-biriketako bizkortzearen, kanpoko desfibriladore erdi automatikoaren maneiuaren eta eztarriko trabamenduen aurreko erantzunaren (Heimlich maniobra) inguruan.
EUSKELEC - Euskelec txapelketa teknologiko bat da; horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako 11 zentrotako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu eta eraiki dute proba desberdinetan lehiatzeko, horien prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatuz, - Euskelec txapelketa Tknikak (Eusko Jaurlaritza), MUISUk (Mugikortasun iraunkorra sustatzeko fundazio teknologikoa) eta Automobilgintzaren Euskal Federazioak antolatzen dute. GREENPOWER Proiektu hau Kid's Kit Car-Greenpower Iberia Elkarteak zuzentzen du eta bere helburua da STEAM eskumenak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) garatzea eta haur eta gazteengan piztea eremu teknikoetako etorkizuneko goi-mailako hezkuntzarekiko interesa. Eredu horri jarraiki, 6 urtetik gorako haurrek gaitasun teknikoak, lidergokoak eta taldean lan egiteko gaitasunak ikasi eta praktikan jarri egiten dituzte, zehazki, bere kabuz lasterketan lehiatzeko moduko ibilgailu elektriko bat diseinatzeko eta eraikitzeko erronkarekin. “Eskuderia” bakoitzak, besteak beste, komunikazio-talde bat dauka, finantziaziokoa, mekanikoa, diseinukoa edo elektronikakoa; hala, garrantzi berezia ematen zaio lankidetza, arazoen ebazpena, autonomia pertsonala eta balioak sustatzeari. 4.0 BALIOAK Tknikaren proiektu honen xedea da profesional eta pertsona hobeak trebatzea, bere lanarekin mundu hau hobetzen dutenak. Hau da, helburua aldaketaren eragile eta sustatzaile bihurtuko diren pertsonak trebatzea da, profesional gisa bere lana zintzotasunez eta balioetara orientatutako xede batekin garatzeko gai direnak.
9
2017-18 ikasturteko txostena
Aliantzak eta sare estrategikoak Petronor: Lankidetza honelakoak bezalako jarduerak burutzeko: Plantako operadore-prestakuntza; bi espezializazio formatu dualean mantentze-lanetarako eta babesa profesionalen garapenean, zehazki, Petronorren erronka estrategiko berriei erantzute aldera.
ARM Robotics: Aliantza Robotika Industrialean aditua den enpresa honekin, hain zuzen ere, robotikaren alorreko maila altuko prestakuntza garatzeko eta horren sustapena eta sentsibilizazioa lortzeko lehen eta bigarren hezkuntzako maila desberdinetan, funtsean, marka berri baten bidez: T4R center (training for robotics center).
Petronor Berrikuntza: Zerbitzu energetiko aurreratuak garatzeko akordioa, honetan oinarritutakoak, hain zuzen: energia berriztagarria sortzeko aktiboen instalazioa eta operazioa; energiaren biltegiratzea; demandaren kudeaketa eta horren guztiaren kontrola urrunetik plataforma adimendun baten bidez.
Haizea wind: Lankidetza energia berriztagarrien sektoreko balio erantsi altuko enpresa-talde honekin, haize-, lur- eta itsas-energiaren industria globalerako zerbitzuak eta hornidura eskaintzen dituena herrialde desberdinetan. Haizea Wind enpresak, aurtengo udaberrian, “offshore” instalazioentzako dorre eolikoak fabrikatzeko planta bat jarri du martxan Bilboko Portuan. Somorrostro Irakasgunea eta Zierbenako Udala aliatu estrategikoa izan dira hasieratik enpresa-proiektu honen hedapenerako eta horretan parte hartzeko pertsonak identifikatu eta hautatu ahal izateko. Izan ere, eskatutako profilak betetzen zituzten 2.000 pertsona baino gehiago bildu zituzten. 2018ko abuztuan, 85 pertsona baino gehiago daude jadanik plantan eta hazkunde nabarmena aurreikusten da 2018-19 ikasturterako.
FESTO: Akordioa Alemaniako multinazional batekin honetarako: Festo Bikaintasun-zentro baten instalazioa pneumatikaren eta hidraulikaren arloan; Festo prestakuntza ofiziala eskaintzea eta lankidetza Industria 4.0 prestakuntzaren arloan. LH Enpresa: Somorrostro Irakasgunea bazkide sortzailea da eta LHEnpresa Elkartearen, hau da, Estatu mailako irabazteko asmorik gabeko elkarte honen Zuzendaritza-batzorde Iraunkorreko kidea da gaur egun; elkarte horrek LHko zentro publikoak zein pribatuak biltzen ditu (145 gaur egun). LHEnpresak LH bultzatu eta sustatu egiten du, esperientzien eta jardunbide egokien trukea erraztuz LH zentroen eta enpresen artean.
PTA: Lankidetza-hitzarmena zentroan saiakuntza ezsuntsitzaileentzako lantegi espezifikoak instalatzeko eta ikastaroak eta egiaztapen ofiziala eskaintzeko erradiologia, ultra soinuak, partikulak, likido sarkorrak eta ikuskapen bisuala bezalako saiakuntzetan.
HETEL: Somorrostro Irakasgunea Gizarte-ekimeneko Lanbide-heziketako Zentroen Euskal Elkartearen Zuzendaritza-batzordearen bazkide eta kide da; 24 zentro elkartuk osatzen dute elkartea. Hetelen helburua da LH sustatzea eta hobetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ongizatean eta ongizate ekonomikoan laguntzeko. Enkarterri Group: Enkarterri Group irabazteko asmorik gabeko enpresa-elkarte bat da, Bizkaiko Enkarterri eskualdeko enpresa desberdinak biltzen dituena; bertan, Somorrostro Irakasgunea bazkide sortzailea da eta elkartearen Zuzendaritza-batzordearen kide ere bada. Hala, 78 erakundek osatzen duten elkarte honen helburua da Enkarterriko enpresak eta gizartea bera sustatzea eta kontsulta-erreferente bat bihurtzea, bai eskualde-mailan, bai eskualdean interesa duten erakundeei dagokienez. Aldundia: Bizkaiko Aldundiak OREKAN programa abiarazi egin du, xede bikoitz honekin: 1. Komunikabide egonkorrak sortzea aldundiaren eta eskualde-eragileen artean. 2. Eragileak trebatzea gobernantza-ereduak eta eskualde mailako lehiakortasun-estrategiak finkatzeko epe ertainluzera. Somorrostro Mendebaldeko Gunearen lantaldean dago (Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkaterri).
10
Global Clasroom: “Global Clasroom”. Proiektu honetan, herrialde desberdinetako 7 zentrotako ikasleak (Australia, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Hegoafrika, Alemania, Txekiar Errepublika eta Suedia) urtero biltzen dira gaurkotasunezko gai desberdinen inguruan eztabaidatzeko. Aurten gonbidatu gisa hartu dugu parte eta, hurrengo edizioan, Hegoafrikan izango dena, eskubide osoko kide izango gara. Hitzaldiaren gaia “Gatazken ebazpena” izango da eta topaketan parte hartzen duten ikasleek urte osoan landu beharko dute gai hori; topaketan 100 gaztek baino gehiagok hartuko dute parte.
2017-18 ikasturteko txostena
Europako proiektuak LHko Ikasleen Mugikortasuna: Erdi-mailako LHko 6 ikasleek eta Goi-mailako LHko 8 ikasleek Italian, Irlandan eta Txekiar Errepublikan egin dituzte Lantokiko Prestakuntzak. DIVINA: Somorrostrok koordinatutako proiektua Italia, Grezia eta Portugaleko bazkideekin batera. Bere helburua da sentsibilizatzea eta informazioa ematea helduentzako hezkuntzako aniztasunarekin lotutako gaien inguruan.
MEMORY MEDIA Proiektu honek dementzia eta Alzheimerra dituzten pertsonen zaintzaileen gaitasunak hobetu nahi ditu, pazienteak edo senideak hobeto zaintzeko eta estimulatzeko baliabideak, teknikak eta zenbait tresna eskainiz.
3MVET: Proiektu honen xedea da LH Dualean lan egiten duten irakasleentzako baliabideak eta gidaliburuak sortzea eta, aldi berean, baliabideak eskaintzea ikasleen tutore diren arduradunei, enpresa batean txandaketa-epean dauden bitartean. DESCI Proiektuaren helburua da LHko ikasleen berrikuntza eta sormena sustatzea enpresekin dituzten esperientzietan (Duala eta Enpresetako Praktikak) eta berrikuntzako hub deritzonak sortzea zentroetan, zehazki, enpresen, zentro teknologikoen eta irakasleen lankidetzarekin eta “Living Lab� metodologiaren bidez. Metodologia honen bidez, ikasleek zeharkako gaitasunak garatuko dituzte (gatazken ebazpena edo pentsamendu zientifikoa), baita gaitasun teknikoak ere. 3D PRINTING Proiektu honen xedea da 3 dimentsiotan inprimatzeko teknologien erabilera sustatzea geletan, baliabideak emanez irakasleei eta online ikastaro bat sortuz, erabiltzaile berriak 3D mundura sartzea ahalbidetzen duena.
UPenAUTO Automobilgintzaren Europako sektoreak langileei eskatzen dizkien eskumenak aztertu eta lantzea ditu helburu, batez ere, produktuen, prozesuen eta garapen-ingeniarien profiletan jarriz arreta.
RESTART 4.0 Proiektu honen asmoa da zenbait emaitza intelektual garatzea, ikasleek eta 4.0 Industriaren etorkizuneko langileek bere lan-etorkizunean beharko dituzten eskumenak eta gaitasunak garatu eta landu ditzaten.
11
2017-18 ikasturteko txostena
Enpleguarekiko konpromisoa - 2017-18 ikasturtean, 1.500 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu dugu eta inguruko 1.000 enpresa baino gehiagori eman zaie zerbitzua, hau da, zentroan eta horren profiletan konfiantza izan dutenei bakoitzaren beharrei erantzuteko. Gainera, zentroa lan-merkaturako trantsizioko kudeatzaile gisa homologatu egin da, zehazki, Lanbideren Lehen Aukera programaren barruan jardun ahal izateko. - Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikorako egokitzapena: Somorrostro Irakasguneak azkenengo urteotan lana eskatu diguten pertsonen datu-baseak eguneratu ditu, hain zuzen ere, datuak babesteko arautegi orokor berrian oinarrituz. Gaur egun, 3.000 erabiltzaile daude datu-baseetan; profil desberdinak dituzte nahiz eta LHko tituludunak diren nagusi, atzetik unibertsitateko gradudunak daudelarik. - Trantsizio-bekak: Enpleguarekiko konpromiso horrekin fidel izaten jarraituz, Somorrostro Irakasguneak 22 beka kudeatu ditu ikasleen lan-mundurako hezkuntza-trantsiziorako; beka horiek lehenengo esperientzia praktiko bat eskaintzen dute (3 hilabete) LHko tituludunei eta 30 urte baino gutxiagoko unibertsitate-ikasleei. Hori gauzatu egin da Eusko Jaurlaritzaren, Hetelen, Ikaslanen eta unibertsitateen arteko hitzarmenen bidez.
Zentroak kolaboratzaile dituen organismo publikoak
12
2017-18 ikasturteko txostena
Ingurumenarekiko konpromisoa: Greentxokoa:
Zuhaitzen landaketa
Azterkosta proiektua
Ikasturtean zehar, zentroak, 21 Eskola-agendako taldearen gidaritzapean, jarduera ugari burutzen ditu hezkuntza-erkidego osoa sentsibilizatzeko ingurumenarekin lotutako gizarte-arazoen inguruan. Jarduera horietako batzuk Muskizko Udaleko Ingurumen Sailarekin batera egiten dira. Adibidez, aurten, jarduera askoren hizpide izan da honako hau: azukrea gure dietan. Hitzaldiak, jokoak eta lantegiak gehigarri honen arriskuei buruz gehiago ikasteko.
Ingurumen Batzordea
Elikagaietako azukrearen inguruko informazio-tailerrak
Azukrerik gabeko gominolen lantegia
13
2017-18 ikasturteko txostena
Grupo Prosertek S.L. izan da Marcelo Gangoiti Sariaren XXII. Edizioko irabazlea
Marcelo Gangoiti Sariaren izenak Somorrostro Irakas-gunearen sortzailea izandakoari ohore egiten dio. Saria urtero ematen zaio Nerbioi ibaiaren Ezkerraldean eta Bizkaiko Meatzaldean enpresalan nabarmena egiten duen enpresa bati. Saria Somorrostro Irakas-guneak koordinatzen du baina SPRIren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta CEBEKen babesa jasotzen du eta, gainera, urtero Euskadin ematen diren enpresa-saririk garrantzitsuenetarikoa dela jotzen da. Sariaren izenburuan bertan, berezitasun hori islatzen da: “enpresa bakarra saritzen den arren, antolatzaileen asmoa da sari horretan gure lurraldean aberastasuna sortzeko apustua egiten duten pertsona guztiek jasotzea aitorpen hori, hau da, aberastasun hori inbertsioen bidez, enplegu-sorkuntzaren bidez, berrikuntzaren alde eginez edo ingurumena zainduz bultzatzen duten guztiek�.
14
2017-18 ikasturteko txostena
Saritutako enpresak: 1996 Mebunik. BurtzeĂąa-Barakaldo 1997 Imprenta Samper. Trapagaran 1998 Gosan S.A. Ortuella 1999 Onduline. Gallarta 2000 Lehoiko Biotz. Gallarta 2001 ICT-ICM. Gallarta 2002 Precicast Bilbao. Barakaldo 2003 Troquevi. Gallarta 2004 Dic Coatings. Gallarta 2005 AutonerviĂłn. Sestao 2006 Inkoa. Erandio 2007 Astilleros Zamakona. Santurtzi 2008 Grupo Miesa. Abanto y Zierbena 2009 Industrias Imar, S.A. Ortuella 2010 Jota+ge. Erandio 2011 Petronor. Muskiz 2012 Tecuni. Gallarta 2013 Tamoin. Erandio 2014 Navacel. Erandio 2015 Bombardier. Trapagaran 2016 Bolueta. Erandio 2017 Grupo Prosertek S.L. Santurtzi
15
2017-18 ikasturteko txostena
Pertsonak eta balioak Programa Treva Urteak daramatzagu gure IZATEA EGITEAREN aurrean kokatzen duten espazio eta dinamiketan lan egiten, lehenengoak bigarrena orientatzeko eta horri zentzua emateko ere bai. Eta horretarako aliatu ona aurkitu genuen: Lagungo eta bere TREVA Teknikak (Gelan aplikatutako Bizipen-erlaxazioko teknikak). Ikasturte honetan, 18 irakaslek prestakuntza jaso dute teknika hauek gelan aplikatzeko, hain zuzen ere, ikasleengan arreta areagotzeko eta arlo emozionala zaintzeko. DBHn, tutoretza-orduetan honako gaiak landu dira: arreta; arnasketa; erlaxazioa; bisualizazioa; ahotsa eta hizkera; zentzumenezko kontzientzia; mugimendua; gorputz-energia eta jarrera. Eta LHko ASI3 (Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa) graduko ikasleek aplikazio bat garatu dute: SOMOS’S MINDFULL, teknika horietaz gozatu ahal izateko mugikorrean. Ikasleek ikasleentzat egindako aplikazio bat. DBHko ikasleek grabatutako audioekin, ariketa erraz batzuekin, gure izaerarekin konektatzen eta oraina bizitzen laguntzen digute. Disdirak Horrela deitzea gustatzen zaigu, benetan, “Solidaritate-disdirak� direlako. Agian ez dute mundua aldatuko baina mundua eraikitzen duten pertsona eta antolakuntzekin konektatzen gaituzte. Gizarte-antolakuntzekin egindako topaketak dira; horietan, lan egiten duten errealitatearen eta egiten dutenaren berri eman ostean, guretzat ezezaguna den munduko parte batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen digute. Behin errealitate horretara hurbilduta, elkarrekin hausnartzen dugu bizitakoaren inguruan. Horrela, Lanbide-heziketan, aukera izan dugu zenbait errealitatera hurbiltzeko, besteak beste, espetxearen, ijitoen erkidegoaren edo gizarte-jantokien errealitatera, hau da, mito ugari desmuntatzeke dituzten ingurune ezezagunetara.
Gazte Taldeak Gazte Taldeak zentroko AISIALDIKO TALDE KRISTAUAK dira. Horietan, DBHko 1. Mailatik Batxilergoko 2. Mailara bitarteko 120 ikaslek, 14 irakasle boluntarioekin, berriz ere erakutsi zuten aisialdia beste era batera ere erabil daitekeela. Beste pertsona batzuekin goza dezakegu asteburuan, naturan, bileretan eta hausnarketetan eta, horrela, elkarrekin, saia gaitezke mundu bidezkoagoa eraikitzen.
Bidezko Merkataritza Bidezko merkataritzako dendaren laguntzaz, Somorrostro irakas-guneak gurea ez bezalako beste merkatu baten baloreak hurbildu nahi dizkio hezkuntza-komunitateari. (Kidendarekin izandako heziketaren bidez eta bidezko merkataritzaren produktuen salmentaren bidez, gure ikasleek guztiontzako duinagoa den mundu baten alde apostu egitearen garrantzia baloratzeko gaitasuna eta sentsibilizazioa lortzen dute).
16
2017-18 ikasturteko txostena
Ikaskuntza eta zerbitzua ESAN EZ OINARRIZKO LHko eta DBHko 4. mailako ikasleek Euskadiko programa berritzaile honetaz gozatzeko aukera izan zuten. Prozesu honetan 4 saio egiten dira eta horien xedea da drogen kontsumoa prebenitzea, kontsumo horiek eragin ditzaketen delitu-jokabideei dagokienez. Bidesarik dinamizatu zuen programa; pastoralgintza-erakunde horrek lan-ibilbide luzea dauka espetxean, hain zuzen ere, kontsumoen ondorioz delituak egin dituzten pertsonen gizarteratzearen eremuan. Prozesu horri esker, hausnarketarako bidea ireki zitzaigun eta, batez ere, nabarmentzekoa da giza-osagai sakona egon zela, oso errealitate desberdinetako pertsonen arteko topaketa bultzatu zelako; horren ondorioz, estereotipo asko birplanteatu genituen eta gure enpatia eta irekitasuna areagotu ziren.
Europako pertsona asko biltzen dira hilean behin Isiltasunzirkuluen bidez eta guk horiekin bat egin dugu. Egoera honetan biktimak ikustarazten dituzten elementuen inguruan bilduta, bere bizitza “mugimenduan” duten pertsonen oroimenean eta babesean ibiltzen dugu. Hala, 1000 ikasle baino gehiago irten ziren kalera gai horren inguruan hausnartzera, gure zentroko kide baten babes-esperientzia eskuzabala eta ausarta entzutera eta horien alde ibiltzera isiltasunean. JAZOTAKOA JASO Batxilergoko 1. mailako BHCSB taldea Elizbarrutiko Kultura-erakundeen Mahaiak antolatutako Bideoklip Txapelketara aurkeztu zen, Ondarearen Europako urtearen Esparruan, eta irabazi zuen! Aurkeztutako 26 bideoklip guztien artean, epaimahaiak erabaki zuen bi sari ematea: bideorik onenari eta diziplinartekoenari “IRAGANAK EZKUTATZEN DIGUNA” lanagatik. Bi sari horiek ilusio bereziz jaso genituen, taldeak Galdameseko Txabarriko Andre Mariaren Baselizarekiko erakutsitako afektuagatik, ilusioagatik, sentsibilitateagatik eta errespetuagatik eta, bideoaren izenburuak dioen bezala, baseliza sinple honek barruan ezkutatzen duen guztiagatik.
ISILTASUN-ZIRKULUAK Aurten, Bakearen Munduko Eguna ospatzean, bihotza itsasoan geneukan, pairatzen ari diren errealitate ikaragarriengandik ihes bizitza arriskuan jartzen duten pertsona horiekin guztiekin (askotan hil ere egiten dira bidean). Egoera hori salatzeko eta pertsona horiek babeste aldera, isiltasun-jarduera bat egin genuen, punturik sakonenetik konektatzen duena.
KOEDUKAZIOA Ikasturte honetan estreinatu egin dugu ikastetxeko koedukazioko taldea. Zentroko 5 irakaslek osatutako taldeak betaurreko moreak jantzi ditu gure hezkuntza-lana eta zentroko dinamikak berrikusteko generoaren ikuspegitik. Alboan ONGD-ren eskutik eta beste 6 hezkuntza-zentrorekin batera, diagnostiko bat eta barneko lan-plan bat eratu dituzte. Hori dela-eta, bi prestakuntza-saio egin dira irakasleekin; ikasleen Talde Feminista sortu da; martxoaren 8a ospatu da zentro osoan eta bat-bateko salaketa bat antolatu zen La Manadaren kasuagatik, ikasleen gidaritzapean.
17
2017-18 ikasturteko txostena
Keinu solidarioak
Somox Mexico: DBHko ikasleek antolatutako sentsibilizaziojarduerak; horien ostean, Carlos Bargosek, Bizkaiko Caritaseko zuzendariak 764 euroko txekea jaso zuen, Mexikoko lurrikarak kaltetutako pertsonak laguntzera bideratutakoa.
ESAN EZ: Bidesariren proiektuaren helburua da, askatasunik gabeko pertsonen lekukotzen bidez, gazteen artean droga-kontsumoaren inguruko sentsibilizazioa sustatzea.
Somorrostro Isilik: Zentroko 600 ikaslek baino gehiagok egin dute bat Europa osoan migratzaileekiko solidaritatea erakusteko egiten ari diren “Isiltasun-zirkuluekin�.
Emakumearen Nazioarteko Eguna: Somorrostroko hezkuntza-erkidegoko 400 pertsonek egin zuten bat joan den martxoaren 8ko gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren aldeko mobilizazioekin.
Ongi etorri errefuxiatuak: DBHko ikasleek egindako zozketarekin eta Bultzapeneko bazkideen ekarpenarekin lortutako 4.027 euroko txekea ematea Ongi etorri errefuxiatuak GKEri.
Odol-emaileak: Aurten ere, egindako odol-emateak 100 baino gehiago izan dira eta, gainera, 40 odol-emaile berri lortu ditugu.
18
2017-18 ikasturteko txostena
Aste monografikoak
Aste kulturala. Somo talent.
Aste kulturala. Somox Party
Aste kulturala. Robotika lantegia.
Gabonetako astea. Txokolatada.
Gabonetako astea. Somo canta.
Bakearen astea. Isiltasun-zirkuluak.
19
2017-18 ikasturteko txostena
Ikasleen aitorpenak
Euskelec: Tknikak zuzendutako proiektuaren irabazle handiak; bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko LHko hamaika zentrok hartu zuten parte, bere ibilgailu elektrikoak diseinatuz eta eraikiz.
Schneider Saria: LHko SEA3 graduko 2. mailako ikasleak izan ziren Schneider Electric-en Eraginkortasun Energetikoko 5. Lehiaketaren sariaren irabazleak.
“Enpresari” Lehiaketa: Iskander Díez (DFM3 graduko 2. maila - duala) ikaslearen SKN additive proiektuak DEMAk antolatutako lehiaketaren hirugarren saria irabazi du.
Starinnova: LHko DFM3 graduko 2. mailako ikasleen “RaspKnowledge” proiektua bigarren sailkatua izan da El Correo egunkariak gazteen artean izaera ekintzailea sustatzeko antolatutako lehiaketan.
TECUNI erronka: LHko DA3 eta SEA3 graduetako 2. mailako ikasleek osatutako taldea izan da enpresa elektrikoak aurkeztutako erronkaren irabazlea.
Behargintza lehiaketaren sariak: Gure proiektuetako hiru izan dira Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Enpresa-ideien X. Lehiaketaren finalistak. Bi lan LHko DFM3 graduko ikasleekin (RaspKnowledge eta SKN Aditive) eta bat AU3 graduko ikasleekin (Chairs Fantasy).
20
2017-18 ikasturteko txostena
Ikasleen aitorpenak
Greenpower Proiektua: Kid's Kit Car-Greenpower Iberia Elkarteak gidatutako proiektuaren Bilboko eta Gixoneko lasterketen irabazleak. Hala, horren helburua da STEAM eskumenak garatzea gazteengan.
Zientzia Azoka: Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan, DBHko 4. mailako “Somox Landaburu” proiektua aitortu egin da erabilitako metodologia zientifikoagatik eta bere originaltasunagatik.
Iraganak ezkutatzen diguna: Batxilergoko 1. mailako BC-D taldeko ikasleen proiektu honek irabazi zuen Elizbarrutiko Kultura-erakundeen Mahaiak antolatutako “Bideoklipen I. Txapelketa”.
Beldur Barik: berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako lehiaketaren tokiko edizioaren irabazleak.
Kerik gabeko gelak: Nora Costela (2D) ikasleak irabazi du Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Kerik gabeko gelak” marrazketako tokiko lehiaketaren irabazlea. Mireia Álvarez (2A) eta Iria Bueno (2ºB) finalistak izan dira.
“Talentu gazteen” ipuin laburren lehiaketa: Irati Calvo (DBHko 2B taldea) izan da Coca Colak antolatutako lehiaketaren irabazlea Bizkaian.
21
2017-18 ikasturteko txostena
Jarduera osagarriak
Bidaia kulturala Londresera (Batxilergoko 2. maila).
Kultura-trukea Danimarkako ikastetxe batekin (Batxilergoko 1. maila).
LHko ikasleek Europar Batasuneko herrialdeetan egiten dituzte praktikak Erasmus+ programari esker.
Ohorezko matrikuladun Batxilergoko 2. mailako ikasleak.
DBHko ikasleek First LEGO League deritzonean hartu dute parte.
Unibertsitate-azoka: orientazio-jardunaldia Batxilergoko eta LHko Goi-mailako Zikloetako 2. mailako ikasleentzat.
22
2017-18 ikasturteko txostena
Jarduera osagarriak
Alto Campoo: DBHko ikasleek eskiatzeko egun batez gozatu ahal izan zuten Kantabriako eski-estazio honetan.
Murillo de Gรกllego (DBHko 3. maila).
BTEK Museo Teknologikoa (Batxilergoko 2. maila).
LHko PR3 graduko 2. mailako ikasleak Arcelor enpresan.
Urdaibaiko Erreserba (CFGS Ingurumen-hezkuntza eta Kontrola).
Meatzaritza Museoa (Batxilergoko 1. maila)..
23