helbide gabeko inprimakia
danbolin 2 0 0 0 ko
abendua
03
zb.
Erretaularen berritze lanak. Aizarnatik begira. Jardunian Mikel Irure.“Armonia� nagusi Amalda abesbatzan. Lasalletarrak. Zoroen sorotan zoroak erne . Duela 223 urte. Ez ziren zoroak orduko zestoa-
rrak; baina soroak baziren Zestoan, jakina; eta ugari gainera. Orduan ere, Eguberri bigarrenean jendeak kristoren biharamuna izango zuen. Eta San Esteban eguna oraingo egun berdinean ospatuko zen garai haietan ere: abenduaren 26an, hain zuzen. Duela 223 urte. Bai, orduantxe egin zen Zestoan lehenengo feria eta, harrezkero, ia oraintxe arte iraun du. Abenduaren 26ko feria, berriz, ez dakigu noiztik datorren. Mereziko luke herriko paper zahar artean
...