4 - 2001 urtarrila

Page 1

helbide gabeko inprimakia



02eta03

&

Oraindik Gabonen ajearen arrastoak sentitzen ditugu gorputzean. Nolanahi ere, hemen ditugu jada urteari eta aurtengoan gainera, zenbaiten ustez bederen, XXI. mendeari hasiera ematen dieten hil honetako ohiko egun malkartsuak, txarrenak, ikaraz itxaroten ditugun horietxek berak. Hala irudi dakizuekeen arren, ez naiz emakumeok hilero, ezustekorik izan ezean, egutegian gorriz markatzen ditugun egun horiei buruz hitz egiten ari. Oraingo honetan beste fenomeno batek bereganatzen du nire jarduna: urtean, gauzak ondo joanez gero behintzat, bi aldiz baino pairatu beharra izaten ez dugun unibertsitateko azterketagaraiak, hain zuzen ere. Ai ama! Ziur nago hori aipatze hutsak egonezina sortarazi diola ikasle bati baino gehiagori. Barkatu orduan. Bestalde, Gabonetako oporrak bukatu bezain laster, nahiko xelebre deritzodan migrazio-mugimendu bat gertatzen da unibertsitateko kafetegietatik ikasgeletara. Ikusi egin behar sinestuko bada! Ura joandakoan presa egitea alferrikakoa dela ere entzun izan dut ba nik... Gabonen biharamunak, ordea, badu bestelako ondoriorik ere. Ikusi besterik ez dago Olentzero, Errege eta familiarteko otorduen ondoren zertan gelditu diren irabaztea hainbeste kostatutako gure “paga-estrak”. Eta zer esango dugu urtero-urtero, hamabi kanpaikadak jotzearekin batera, gauza xume baina beharrezkoenen prezioek jasaten duten gorakadaz? Lepoa jarriko nuke datorren urtean ere, hain sustraiturik dagoen ohitura honi ongarririk falta ez dakion, ogiaren prezioak gora egingo duela (baina kontuz, ez bota errurik ez duenari, okinek ez baitaukate neurri honen gainean erabakitzeko inolako ahalmenik). Martxa honetan, eta hamabi hilabetetik behin ogi-barra duro bat garestitzearen dinamikari atxikiz, zenbat kostatuko ote zaigu ogi txiki bat urte mordo bat barru? Bostehun pezeta? Ba, bostehun pezeta behintzat ez. Izatekotan hiru euro edo horrelakoren bat, hori ere badugu eta! Hona hemen nahikoa arrazoi zuen kontzientzia engainatzeko. Ez larritu, beraz, momentuotan poltsikoetan karga handirik ez badarabilkizue ere, zer demontre! Hori bai, gerrikoak estu eta hemendik aurrerako aurrekontuak zuzen mantendu beharreko asmoei ezingo diegu gainetik begirik kendu, osterantzean gureak egin du. Gauzak horrela, oso ulergarria da otsailari “hilabete txuria” deitzearen zergatia: orain behintzat sinatuko ez genituzkeen txekeen koloreari erreferentzia egiteko, dudarik gabe. Baina lasai! Esanak esan, hemen hasten baita urte berri-berri bat, asmo “onez” betea, bla, bla, bla... Horra hor gure aurrean hamabi orrialde zuri guk geure nahierara-edo betetzeko prest. Mende berri baten atarian gaude bai, eta hori urtero gertatzen ez denez, carpe diem!!! OLAIA SALEGI URBIETA

04 enbidoa 05 arroar bat kanadako vancouver-en 06 08 ehun hauspo 10 allegretto, allegretto 12 danbolin-zulo 14 16 gurean. jubilatu eta pentsionisten elkartea 17 agenda 19

inkesta arbasoen lilura eta oinazea, gurean jardunian baltxola

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 14 71 23. d anbolin : Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Urko Canseco. d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi. l aguntzaileak : Lidia Aveiro, Arturo Rodrígez (argazkiak), Zestoako Udala, Zestoako Bertso Eskola. i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000. ISSN : 1576-9429.


p

intada .

AI ZARN AR B A T E N I R I TZ IA

Aizarnako herria, aspalditik nekazari izaera duen herria bezala ezagutzen dugu gehienok. Inguruko baserriak lurra landuz bizi izan dira urteetan zehar. Baina hau ez da inondik ere herri honek eduki duen baliabide bakarra. Gutxi batzuk ondo gogoratzen duten bezala, Aizarna herri meatzaria edo mineroa ere izan da. Azken izaera hau familietan ahoz aho mantentzen joan izan da, baina argi dago gazteen artean ezagutza hauek galtzen ari direla. Herritarrok geure kulturaren aberastasun osoa mantendu nahi badugu, komenigarria izango litzateke jakintza hauek gordetzea. Horretarako, ideia ona litzateke herrian esposizio edo erakusketa bat zabaltzea. Aizarnarren nekazari eta minero izaerari buruzko tresnak, erramintak, argazkiak, idatziak, etb. erakuts daitezke erakusketa horretan. Erakusketa hau jartzeko badago bigarren arrazoi bat ere: Aizarnara etortzen diren kampotarrak ez dute herriari buruz ezer jakiteko modurik. Beraz, erakusketa bat baliagarria gertatuko litzateke. Hau iritzi bat besterik ez izan arren, herritarron esku dago erakunde publiko nahiz pribatuen aurrean hau bultzatzea. Aizarnak, bere kultura eta izaera mantentzeko erakusketa bat merezi duelakoan nago. JO N EGIGUREN

Âż Datorren urteako ze idea?

Hurrengo urtian? Mekanika ikasi eo... Bere bizimou Ba, pentsa- modulua ein tzet, oain etxian eo... Azkoitira baten segitzia. Oain arte nabilen bakarrik bizi jun ta han zeoze naiz ta, biloba ikasi. Juerga ta bezela segiu eznola datorren... hori're bai: Jazz keo hor nunbait. hua zaittutzen Berrira jun igan- Gero ze nahiyak dittuten hori ibili, juniuan detan, larunbajaioko da-ta; gai- tetan Azpeitira. beste gauza bat nuntzian beste Geo pelotan ta da. Pertsonaletik ezer asko ez. Bi- fubolian ibili. A, aparteko gauzetan, ia hemengo garren aldiayan eskursiyua're amama izango badakau eskola- arazo hau konpontzean behin naiz. tik, Bartzelona betiko. Ez konMari aldea... holaxe. pondu eozimouz, Karmen Salegi Ion hemengo nortasuna helburu Uria 42 urte deula hori lortu. 16 urte

Xabier Zestona

60 urte

Urte honera arte bezala jarraitzia. Egoera ekonomikua eta osasunaren arabera Datorren alda daiteke. urteako gauza Baina osasuna, berdintsuak. Ze lana eta dirua esango det ba izan ezkero, asteburutako kale bu- nik? Betiko gauleta, soziedadean zak itten sayau: afaritxoa eta lagu- etxeko lanak, nekin egonda ni arratsaldian konforme... Hori mendi buelta bat eman, Akua alda nire aspirazioa. Denoi gusta- dea eo Sastarrain aldea eta geo batuko litzaiguke ten umia zaittu. hobetzea baina beste munduko Besteik ez. MÂŞ Luisa aspiraziorik ez dut. Hori bai, iri- Zigaran tzi desberdinen gainetik denok elkartzea nahi nuke indar gehiago egiteko goiko hoyen kontra.

Pedro Gorospe

Ze asmo dakaten? Ba, ondo jarraitzia. Eta ondo bizitzia. Jendiai pakian bizitzen uztia ta nei're utzi diezadatela pakian bizitzen eta bizitzen jarraitzia. Momentu hontan utzian, etzaten, neska, eze gehio etortzen burura. Ta hau zertako den ba? Danbolineako???? Ta argazkia atea al dian? Jata txikittuko haunat!!

Aitziber Ibarguren 28 urte


04eta05

enbidoa. Pako Aristi idazleak sasiaren indarra ekartzen du gogora gure gizarte honen joera

ezartzailea irudikatzeko: “sasiak urratu du gure ametsak umotu zituzten bide horien edertasuna”. Poetek badute, bai, loreak ez-ohiko aldareetan jartzeko dohaina. Baina poetak ez garenok nola irudika dezakegu gizarte honetako hainbat gauzak sortzen digun itolarria? Gaurko gizartean niri itolarria sortzen didan gauzetariko bat zera da: herri txikiak josita egotea gehiegizko seinale, errotulazio eta antzeko elementuz. Badirudi sasiak erabat urratu duela herri horien edertasuna. Gerra Zibil garairako, makina bat pertsona konturatuta zegoen errepideetan hainbeste ugaritzen ari ziren seinale haiek zekartzaten arriskuaz. Euskal Mendizale Federazioak ere, aspaldi azaldu zituen gehiegizko seinaleztapenak ekar zitzakeen kalteak. Baina ez dakit zenbateko oihartzuna izan duten hausnarketa haiek. Seinale eta errotulu gutxi dituzten herriak lilura berezia dute niretzat. Horietan, norbera bere gisara joaten da ezagutzen herria eta haren nortasuna. Hasieran ez du jakingo non dauden dendak, non dagoen herriko taberna bakarra eta abar, baina ibiliaren poderioz, jakingo du herrixka nolakoa den. Pertsona bat ondo ezagutzeko berarekin asko tratatu behar izaten den bezala, herria ezagutzeko ere beharrezkoa da harreman sakona. Gaur egun, ordea, ezinezkoa da herri askoren barrua zeure kasa deskubritzea. Seinaleek segituan esango dizute “hemen ez dago sartzerik”, “hemen behiak dabiltza”, “hementxe dago taberna”, “han estutu egiten da errepidea”... segituan eragingo dizute itolarria. Hara adibide bat. Zestoako hirigunetik irten eta Akuarantz bazoaz, errepide nagusia zeharkatu ondoren, makina bat errotulu pasa eta berehalaxe, han ikusiko duzu seinalea, lurretik metro pare batera edo: triangelua albo gorriekin, eta barruan behi bat (gidariok ez dakigu, nonbait, normala dela horrelako parajeetan animaliekin topo egitea). Baioko bidegurutzea pasa eta beste seinalea: triangelua hura ere, baina oraingoan behirik gabe (seinalea jartzerakoan han zegoen behia, baina mutil gazte bihurri batzuen laguntzarekin alde egin ahal izan du paraje hobeetara; ohore horrelako saboteadoreei!). Aipatu seinaletik aurrera bake pixka bat izango duzu. Baina bueltakoan oraindik eta surrealistagoa irudituko zaizu bidea. Ermita ondoan kieto! egin behar: “STOP” hitza lurrean eta seinale bertikala ondoan. Bai, gelditzea hobe. Handik Zaharren Egoitzara arte, lasai. Eta han beste seinale bat: estugunea errepidean. Alajaina! Herrian bertan baserrietan baino bide estuagoak! Berriro errepide nagusira iritsitakoan, “STOP” deritzan seinalea (lurrekoa eta bertikala). Eta behin herrira sartuta, zer da hura! Oraindik halako basorik! Hango “pasabide iraunkorra”, hango “erreserbatua”, hango lerro horia... Eta denak, zein baino zein handiagoak: quién como yo! Gauza batzuk ondo seinaleztatzea ikaragarri lagungarria da ingurua gutxi ezagutzen dutenentzat. Baina, nire ustez, gehiegizko seinale ugari ere bada hortik. Badirudi ihesbiderik gabeko eta inolako alternatibarik gabeko kodigo bat ezarri nahi digutela. Gaur herrietan ez dago geure kabuz ezer deskubritzerik; informazioz edo mezuz saturatu egin nahi gaituzte aurrez. Eta seinale, errotulu eta horietaz gain, “hiri-altzari” deituriko pibota, lorontzi horiek... Hainbeste daude, itomena ematen dutela. Askotan, gainera, nahiko antiestetikoak dira, edo estetika irizpide garbirik gabe jarriak behintzat. Ondo beharrezkoa da, bai horixe, kontu horiei sakonki erreparatzea. Bestela, urte gutxi barru, erreparatzea merezi ez duen herria bilakatuko baita gure Zestoa Hiri Termala. Berrogei urte fikzioa idazten jardun, esperimentu ugari egin, eta bide franko arakatu ondoren, honela definitu zuen Italo Calvinok bere eginkizuna: “nire lana karga kentzea izan da gehienetan; giza irudiei, gorputz zerutarrei, hiriei karga kentzen ahalegindu naiz”. Ni ere bat nator erabat idazle horrekin; uste dut gaurko herriak seinalez arindu egin behar direla: “Arintasuna bilatu bizitzaren kargari aurre egiteko”.

oinezko bat


A R R O A R

b a t kanadako V A N C O U V E R e n

margari eizagirre

ZE R

BAKI

Elena Serrano. Arroagoikoa. 45 urte. Gasteizen erizain ikasketak egin zituen eta Madrilera joan zen lanera. Gero Suitzara, bertan ia hiru urte pasa zituen lanean eta handik Hego Ameriketara joan zen, baina ez lanera, motxila hartu eta abentura bila baizik. Eta azkenik, Kanadan amaitu du. Jadanik, hemezortzi urte pasa dira hara iritsi zenetik. Dena dela, Arroako bere jaiotetxea eta Euskal Herria gogoan, bizpahiru urtez behin, hemen izaten dugu bisitan.

K A N A D A Z U R E T Z A T? NO L A T A N Z E N U E N K A N A D A N G E R A T Z E A?

DA

E R A-

ERRAZ MOLDATU D U R A?

A L Z I N E N H A N G O B I Z I M O-

Nire lehenengo helburua ingelesa ikastea zen. Zailena han berriro erizain lanetara bueltatzea Baina ez nuen nahi Irlanda edo Londresera joa- izan zen niretzat. Hasieran, badakizu nolako tea. Suitzan ari nintzen lanean eta han behalanak egin behar izaten diren horrela joaten zarrezkoa zitzaidan ingelesa jakitea, Ameriketako renean. Nazkatuta nengoen lan txarrenak egimedikuekin egiten baikenuen lana. Bueltaten, etxeko lanak, jatetxeetan... Izan ere, urte tzeko asmoarekin joan nintzen Kanadara, eta erdi pasa nituen beste lan batzuk egiten. baina hara iritsi nintzenean esan nuen: hau he- Azkenean, esan nion neure buruari: ez baditut rri polita! Ikusgarria zen, paraisoa, dena berde hemen erizaintzako etsaminak pasatzen, Euskal Heberdea, etxe oso gutxi, oso jende jatorra. Mendi rrira bueltatuko naiz. Baina, titulua homologahaundi haundiak zeuden eta itsasoa ondoan. tzeko etsaminak pasa, eta segituan aurkitu nuen lana. Lanean hasi nintzenean konturatu Euskal Herriarekin konparatuz gero, Euskal Herri haundi bat bezalakoa zen. Paraje zoraga- nintzen Kanadak horretan askatasun haundia ematen dizula. Nire lanean gainera, ez dago rriak dituzu, kontraste haundiak, glaziarra, itsasoa, mendiak. Oraindik, hirietan animaliak klasismo hori mediku eta erizainen artean. bertan daude, hartzak... ikusgarria da. Gustua Zure lana ekipoko lana da. Hari gustua hartu hartu nion eta hantxe geratzea erabaki nuen. nion eta pixkanaka-pixkanaka urteak pasatzen Nik uste dut gehiena izan zela jendea oso jato- dira eta... Nik uste dut Kanada aukerak ematen rra zelako, oso irekia, eta ni naizen bezalakoa dituen herri bat dela. Hemen berriz, sartzen izanda, oso ondo egokitu nintzen hango bizi- zara lan batean eta hil arte lan horretan jarraimodura. tzen duzu. Han aldiz, lan batean nazkatzen bazara, beste batean sartzen zara. Lana ere jende askorekin egiten duzu. Multidibertsitatea dago eta alde horretatik oso aberatsa da. Jendearentzat erlijioak zer diren ikasten duzu, zer ohitura dituzten... Ematen du beti bidaiatzen ari zarela. Nire lanarekin, gainera, aukera haundia dago jende desberdina ezagutzeko eta hori beti gustatu izan zait. Gasteizen eta Madrilen ibili nintzenean oso zaila zen txinoak edo indioak ikustea. Kanada oso dibertsoa da. Baina lan asko egin behar da, lan berezia kultura aldetik, errespeto haundia izan behar zaio jendeari. Ikasi egin behar duzu nola tratatu jendea. Kultura denak ez dira berdinak eta errespetatu egin behar dira.


06eta07

AZKEN

KANADAN EMAN EU S K A L H E R R I R A E G I T E N D I T U Z U N Z E R E R A M A N G O Z E N U K E E U S K A L H E R R I T I K K A- B I S I T E T A N O I N A R R I T U R I K, E U S K A L D U N O N B IN A D A R A E T A H A N D I K Z E R E K A R R I K O Z E N U K E? Z I B I D E A N S U M A T Z E N A L D U Z U A L D A K E T A R I K? A R R E N,

HOGEI URTEAK

Han nagoenean Euskal Herriko usainarekin Euskal Herria materialismo haundi batean gogoratzen naiz, hemengo ohiturekin. Hala sartuta ikusi dut. Lehen ez zegoen horrelakoere, tradizionalki ohitura asko galtzen ari da rik. Globalizazioarekin materialismo haundia hemen, eta ni akordatzen naizen batzuk ere ari da sartzen. Pena ematen dit, baina errealigaldu egin dira. Hemen jendeak bizitza kalean tatea hori da. Ikusgarria da jendearen janzegiten du, han ez dago horrelako ohiturarik. kera, denak berdin janzten dira, bizimodua, Han etxeko bizia egiten da. Hemendik erama- telebista ikusten duzu eta programa guztiak teko aukera izango banu kaleko bizitza erabata bestearen kopiak dira, Ameriketako promango nuke. Lehengo Euskal Herria eta ohi- gramazioaren kopia ikusgarriak. tura zaharrak. Ekarri berriz... begira, hemen Herriak herriak dira. Han sekulako ahalegina lana dirua ematen dizun zerbait da. Gero txiki- eta lana egiten da hori errespetatzeko. Adibitoak hartu edota oporretara joateko; han berriz, dez, zu aborigena baldin bazara, beren eskubeste modu batean begiratzen zaio lanari. Lana bideak ematen zaizkie; beren hizkuntza eta egiten duzu, baina konbentzitu egin behar hori dena errespetatu egiten da, Indiakoa zaitu. Ez dago lan egiteko toperik, lan batean izan edo musulmana izan berdin da. Han senazkatzen bazara, beste lan bat izan dezakezu. kulako lana egiten ari da pertsona bakoitzaHori gozamena da. Handik askatasun hori eka- ren jatorria errespetatzeko eta hori oso aberarriko nuke. Handik jendea hona etortzen detsa da. Horrelako lana egin behar litzateke nean harritu egiten da nolatan askok eta askok hemen ere. Txinako programazioak, portugelan batean hasi eta lan horretan amaitzen du- sak edo brasildarrak daude telebistan... beren ten, edota etxe batean biziko zarela hil arte; programazio propioa dute. Eta ez programa han jendea batetik bestera asko mugitzen da. amerikanoak beraien hizkuntzara itzulita. Hau historia haundiko herria da, herri zaharra Hemen amerikanismoa barru-barruraino sareta hura berriz herri gaztea, pentsa Vancouver- tzen ari da. Ni bizi izan naiz Estatu Batuetan ek ehun urte besterik ez ditu eta hango sistema eta Kanadak ez du horrelakorik nahi. Hona etorri eta hemen barneraino sartuta dago, eta sozial zein ekonomikoa ere oso berria da. Hango aukerak izango banitu Euskal Herrira galdetzen duzu: jendea ez al da konturatzen zer ari den pasatzen? etorriko nintzateke, baina nola ez dauzkaten Nik uste dut hemen kontzientzia haundiko oso zaila izango da erabaki hori hartzea. jendea dagoela, baina politika aldetik, sozialki beste kontzientzia bat du. Han berriz, jendea politikan ez da hainbeste sartzen. Sozialki bai, kontzientzia handia dago eta bakoitzak dituen eskubideak oso garbi daude. Han jendea ospitalera joaten denean, bere eskubideak eskatzen ditu eta eskatzen ez baditu irakurri egiten dizkiogu. Hemen ez dakit hori egiten den. Pena emango lidake Euskal Herrira etorrri eta hemen Ameriketan bezala bizitzea. Horixe ez! Hori oso tristea izango litzateke. Nik ikusten dut Euskal Herriak oso identitate berezia daukala eta hori mantendu behar litzateke, laponiarrek eta flamendarrek egiten duten bezala. Ez dakit nik globalizazioarekin zer gertatuko den! Euskaldunei hauxe esango nieke: gorde zuen identitatea!


arbasoen lilura eta oinazea,

Sebastian Larra単aga

gurean

Bere garaian jakin nuenean berna batean eta geroago Bainuetxean, zergure herriko emakume xarmant batek, Le- bitzari lanetan aritu zen. Pasa den mende zoko Santo Kristoko elizan indiano batekin hasieran gertaturiko izurritea eta gainerako ezkondu ondoren Mexikora joatean, 60 ur- osasun baldintzak medio, familia osoa terekin, kotxea gidatzeko baimena atera galdu zuen, urte gutxiren buru. Bakarrik zuela, harrituta geratu nintzen eta, aldibe- bizi zen Eliz kalean alokatutako etxebizirean, morala jaso zidan. Logelako gau-ma- tzan, halabeharrak etorkizuna azpikoz gora jartzeko moduko ezustekoa eskani haian pistola gordetzen zuela zion arte. jakitean, ikasi nuen ia lu2000 eko abenduaren rralde guztietan bizitza 14an haren heriotzaren krudela dela. seigarren urteurrena Orduan eman zion bete zen. Azkeneko urhasiera koloretako biziteak bere herrian, erretzari: orduan izan zuen tiratuta pasa zituen, 92 munduko hiri ospetsuak urterekin hiltzeko garaia ezagutzeko parada, bere heldu zitzaion arte. senarrak Sobiet BatasuGehien miresten zuen poeneko Nikita Kruschev taren eguna aukeratu zuen agintariarekin zuen antza agur esateko, San Juan de la tarteko, goimailako beste aginCruz-ena. Estilo handiko emakumea tari deigarriekin harremanetan jartzeko aukera, komunikabideek bitxikeriei izaki, dotoreziaz burutzen zituen bizimoutzitako esparruetan agertzekoa, uda asko- duko betebeharrak. tan Zestoara itzultzekoa... eta hori guztia Hala ere, beste batzuk ez dira izan, nonhegazkinek ematen duten azkartasunare- bait, hura bezain estetikoak. Zestoako hilekin. Zeruan bizitako urteak. Aurreko bizi- rrian lurperatu izan arren, ezerk gutxik tzan, berak txuri-beltzezkoa deitzen zion ematen du haren nortasunaren berri. Bizihartan, Donostiraino iristea abentura han- tzaren edo bizitza - ezaren hirugarren eraketa: kolore beltza bakarrik. Bere izaera eta dia zen bitartean. Oso gaztetatik, lehendabizi herriko ta- ametsak ez ziren mundu honetakoak.


08eta09 oharra: Estimatuko genizueke,

atzera begira txokoa betetzen lagunduko bazenigute. Gure herrian ez dugu argazkien artxibo publikorik. Horregatik, dokumentuen bila estu xamar ibili ohi gara. Etxean danbolinen agertzeko moduko erretratu eta paperik baduzue, edota inguruan gertatutako ixtorio polit edo kontu xelebreren bat baldin badakizue, adieraz iezaiguzue, biziki eskertuko dizuegu-eta.

atzera begira.

E Z K E R R E T I K E S K U I N E R A E T A G O I T I K B E H E R A: JE S U S I R U R E T A, G O T Z O N G A R A I Z A B A L, SE V E R I A N O Y E R E G I, KE P A, IĂ‘ A K I Y E R E G I, E T A M I K E L G O I K O E T X E A. MA N O L O S A G A R Z A Z U, LU I S E T X A B E, PE R E Z, AL B E R T O G A R A I Z A B A L E T A J U A N T X O E G I G U R E N. 1 9 4 8A N A Z K O I T I K O A L Z I B A R Z E L A I A N E G I N D A K O A R G A Z K I A D A. ET A F O O T B A L L T A L D E H O R R E K ' ER T X I N P E' Z U E N I Z E N A. GE H I E N A K Z E S T O A R R A K D I R A ( A N T Z E M A T E N D A P O S A T Z E K O T A N K E R A A N A R K I K O A N) , B A I N A T A RT E A N K A N P O T A R B A T Z U K E R E B A D I R E L A A Z A L D U D I G U M A N O L O S A G A RZ A Z U K, "B E S T E L A E Z G I N E N O S A T Z E N E T A" . FR E X K O X A M A R O R O I T Z E N D U S A S O I H U R A M A N O L O K: " HA N J O A N G I N E N A R O Z E N A K O A U T U B U S E A N A Z K O I T I R A I N O B A K O I T Z A K B I- H I R U D U R O O R D A I N D U T A. CA M P E O N A T O D E A F I C I O N A D O S D E G U I P U Z C O A N J O K A T U G E N U E N A N A I T A S U N A- T X I K I R E N K O N T R A, E T A P A R T I D A H U R A G A L D U E G I N G E N U E N B I E T A B A T" . ' ER T X I N P E' T A L D E A K H I M N O A E T A G U Z T I Z U E N " . . . D E C E S T O N A S O O Y, L AL A- L A. . . " . HO R I B A I F U T B O L E K O B O T A K " M A N E J A T U T A K O A K" Z I T U Z T E N G E H I E N A K. " OR D U A N I N O R K E Z Z I G U N L A G U N T Z E N E T A A H A L Z E N B E Z E L A M O L D A T U B E H A R! " . MA N O L O R E N I R I T Z I R A, A S K O A L D A T U D I R A G A U Z A K F U T B O L E A N E R E. " GA U R K O B A L O I A K P E X I G L A S K U A K D I R A" .


Or

aindik orain hunkitu egiten gara baserrietako beheko suaren txingarrei hauspoaz eraginda sua indarberritu eta gar gorriak aireratu egiten direla ikustean. Irudi horrekin aspaldiko sasoietara itzultzen gara, metalak, landu eta eraldatu ahal izateko, sutegietan berotzen ziren garaietara, alegia. Han ur-norien birak mugituriko hauspo handiak, piz- boetatik larru-zati batez elkarri josita egindakoa. Hutsune batek aireari egituraren barrura tutako ikatzari bizia ematen zioten pasatzen uzten dio, baina ez, ostera, atzera egiten, eta hauspoaren bi paletak elkartzean erraldoi itzalak ziren. Airea, biziaren atera egiten da. Behinolako gau ilunetan galdutako asmakaria da. iturburua, bizitu egiten zen hauspoa- Oraindik baserrietako sukalde zaharretan edo supazterretan eskegita, neguetako gau ren haizearekin. hotzetan harat-honat ibiltzen diren itzal, fantasma eta mihiez amets egin dezakegula goHauspoaren funtsa oso sinplea da. gorarazten digu. Badaude beste hauspo batzuk organo zaZurezko egitura bat da: puntuan harren zurezko armazoian gordeta daudenak eta tutuen soinuari bizia emateko funamaitzen diren paleta moduko bi, al- tzioa dutenak. Zestoako organoan, ehun

hauspo ehun


10eta11 hauspok bere baitarako sortzen duen harmoniari eusten diote beren zurezko paleten gainean. Koruaren azpiko hauspoa, handiena eta garrantzituena alegia, antzina gizon indartsu batek mugiarazten zuen, lanaren lanez gaur egun erauzita dagoen palanka luze batez. Uste dut oso lan eskatua zela elizkizunetan, nahiz eta ahalegin handia eskaini behar zitzaion. Leku ezkutu honetatik urruti samar geratzen zen apaizaren erretolika. Gainera, ezkutuan erretako zigarrotxo batek nekea arintzen laguntzen zuen. Gainerakoan, bete egiten zen honako lege hau: potentzia bider dagokion besoa berdin erresistentzia bider dagokion besoa. Hauspo nagusi horrek 240 cm luze, 159 cm zabal eta 24 cm goi-behe neurtzen duen kutxa bat du. Hauspoak, beteta dagoenean, mila litro aire inguru emateko ahalmena du. Gaur egun, hauspo hau motordun haizagailu batek elikatzen du, lehen gizonen indarrak egiten zuen presioa emanez. Organoaren barruan beste bi hauspo handik airearen presioa egonkortzeko zeregina batetzen dute, horrela organoaren tutuek karrankarik gabeko soinua egiteko. Horien gainean dauden arbelezko harri batzuen eraginez, paletak zertxobait pisutsuagoak dira,

hauspo nagusiaren airearen presioari eutsi ahal izateko. Batzuetan, organoaren tuttia bere mihi guztiekin entzuten denean, koitaduak! Arnasarik gabe geratzen dira eta zaila egiten zaie musikaren erritmoari eustea; baina berehala suspertu eta musikaren artearen poderioz soinua egiten jarraitzen dute. Organoaren alboetan hogeita hamasei hauspo txiki daude bi lerro paralelotan jarrita. Beren besoei eragin eta palankak mugitzen dituzte, tutu harmonikoetara airea pasatzen uzteko. Beste batzuek pedalierra kontrolatzen dute. Batzuetan kexu dira, krik, krak, krik, krak, hauspo nagusiaren airearen presioari eutsi behar diote eta. Beste berrogeita hamar hauspo txikitxok, organoaren palanka ugarien artean makurtuta, hauspo nagusiaren azken arnasa banatzen dute. Eta musikaren burutzapena bukatu ondoren, hauspo horiek guztia bildu egiten dira, beren gordelekuaren isiltasunean atseden hartzeko. Ohore organoaren musikaren gloria goresten duen lan apal honi!

Julian Serrano (zestoako organojolea)


eg


12eta13

go.

Neguko bira prestatzen.

HEGOAK LUZESTOATIK ALDE EGIN BERRI DA EUSKADIKO GAZTE ORKESTRA. Hiru aste pasa dituzte entseguetan, urte hasierako kontzertuei ekin aurretik. Egunean sei-zazpi orduko saioak egin dituzte, bakarka lehendabizi eta denek batera, tuttian ondoren. Urte amaieran, erakustaldia ere eskaini zuten herritarren gozamenerako. Batzuk ordea, ordurako ezagutzen zituzten haien doinuak, kontzertu partikularrak ere asko eman dituzte-eta, kantuan aritzea oilarrei dagokien orduan. Gorgorito ederrak eginez, “Hator, Hator”ka behin baino gehiagotan aritu dira hotelera bidean. Eta Romeoren deiari erantzunez, kantzontzilotan leihora Julieta bat baino gehiago bistatu zaie. Ligatu ordea, ez dela batere egiten dio Maider Zapirain biolontxelo jotsaileak. “Orkestrako %30 berritu egiten da urtero eta 94 gara, baina %70 neskak izanda, ezinezkoa da.” Giro ona dutela esanda pasa behar; “Urteko onena izaten da hau guretzat, opor batzuk bezala dira”, dio Naroa Garciak. Urtean bi hilabetez bakarrik entsaiatzen dute denek batera, eta leku jakin batean, gau eta egun elkarrekin egoteak asko laguntzen duela dio Jokin Garmendiak. “Guk biok dena sinkronizatuta egiten dugu, txeloa jo, lo batera... dena batera egiten dugu” dio albotik Naroa Garciak Maider seinalatuz. Etorkizunari begira ordea, gauzak ez dituzte hain argi ikusten. Euskadiko Orkestran ordezkapenak egitea izaten da denen ametsa, “baina atzerritarrak hartzen dituzte, eta guk ez daukagu batere aukerarik” dio Maiderrek. Hau ikusita, Espainiako orkestretara jo beharra dutela gaineratzen du Jokinek. Naroak berriz, “Hemen orkestrak edukita kanpora jo beharrak pena ematen duela” esanda bueltatzen du tantoa. Irakasle izatea da beste aukera. Hezkuntza sistemarekin ordea, ez daude batere gustura: “Alemanian, musika eta kultura orokorra biak batera ikasteko aukera dute, eta hemen berriz, LOGSEren antolaketa eta kontser) batorietako funtzionamenduak ez dute batere laguntzen. Eskoletan musikak ez du ( ZATU ETA

ALLEGRETTO ALLEGRETTO

...) tokirik” Mai-

(

derren hitzetan. “Nik adibidez, gurasoengandik hartu nuen zaletasuna”, baina ez da hori normalena. “Nire etxean kosta egin zitzaien musiko izan nahi nuela ulertzea, baina orain ulertzen dute, eta animatu egiten naute” esaten du Naroak. Sakrifizio handia eskatzen du ordea, eta baita disziplina ere. Maria Bayoren gaueko jardunak ahaztu, eta entsaiatzeko ordua iristen denean, alemaniarren erlojuarekin hasten dira “hamaiketarako bi minutu falta dira” oihukatuz. Korrika saioak, etxeko zapatiletan iristen diren klarinetistak, dutxatik irten berriak diren ile bustiak, denak sartzen dira arnasestuka Arozenaneko jangelan. 11etan puntuan, Juan Ocon zuzendariak “Atzoko juerga oso ondo egon zen” esan, makilatxoa tente jarri eta hegan jartzen ditu instrumentu guztiak, baita haizezkoak ez direnak ere. Piano lehendabizi, Adagio, eta In Crecendo ondoren, Alegrettora iritsi arte.

...

NAGORE TELLERIA


danbolin glamourra.

Abenduaren 30a, Urtezahar bezpera. Euskal Herriko Gazte Orkestraren neguko entsegu orokorra. Glamourra. Ekitaldia Zestoako Arozena Hoteleko Gela Nagusian, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Mari Karmen Garmendia buru. Jantzi beltz bikaina zeraman eta, hari kolore ukitu bat emateko, zetazko loredun zapi eder bat lepoan. Agintarien segizioa ere (Alkatea eta bi zinegotzi) apain-apain agertu zen. Zestoar kulturako jende ezaguna ere bildu zen han, baita elizako hierarkiaren ordezkariak ere. Ageri zen, baita, Azpeitiko zein Azkoitiko kultur pertsona ezagun bat edo

beste ere (jakina da bi herri hauetako musika zaletasun fina). Kontzertua ederra: Animalien Ihauteria (Fantasia zoologikoa), Amerikar bat Parisen, Christmas Suite... Ekitaldiari amaiera emateko Vienan urtero jo ohi duten martxa ezaguna (Strauss-en Marcha Radetzky) eta publikoa zein agintariak txaloka orkestrari laguntzen. Bukatzeko, agintarien lunch xumea (iberiar urdaiazpikoa, ardoa, vermouth-a etab). Goiza ohiko “urte berri on” eta horrelakoekin amaitu zen. Luxuzko limusinak zain zeuden atarian, eta hango glamourra berehala ezkutatu zen.

zestoatik ameriketara.

Joxe Antonio Etxaide “Legoya” Argentinan izan da. Han elkartu da, Argentinan bertan duen lehengusu batekin etra Iparramerikako Washington hiriko beste lehengusu batekin. Burutik hasi ta buztaneaino ibili dira Argentinan. Amazonas ertzeko Iguazu urjauzietan hasi eta Patagonia muturreko Perito Moreno glaziarreraino. Tartean Buenos Aires hiriburuan ere izan dira. Eta hango Laurak-Bat euskal etxean zer ikusiko eta Zestoa gordetzen zuten ateetako baten erretratua, Balentziaga margolari ospetsuak egindakoa gainera. Gerra aurrean bota zuten ate hori Lizarraitz baserriarekin parez-pare ze-

isunak.

goen. Baserri horretako Xabino Etxenerriak ezagutu zuen atea artean zutik zela. Bere ustez ez dago oso ondo margotuta. Zestoa eta Amerika lotzen dituen beste pa-

Urte berriarekin lan berria hartu dute herriko udaltzaingoek: gaizki aparkatutako kotxeei isunak jartzea. danbolinen urriko alean eman genuen guk berria. Eta sinestu ez zutenek jakin bezate, dagoeneko dozena bat

sadizo bat kontatu digu Xabinok. Behinola, Lizarraitzekoek Ameriketan duten hiloba baten lagun bat Zestoara etorri omen zen. Eta Xabinori argazkia egin omen zion. Hori, 1984 aldean izan zen. Urteak pasa eta kontu hura ahaztuta zuenean, egundoko ezustekoa hartu omen zuen Xabinok telebistari begira hari zela. ETB Ameriketako euskal etxeen erreportajea ematen ari zela, hara non azaltzen den Xabino pantailan. Eta Leoni koinatak: Hori hi ez al haiz? eta Xabinok, Baietz. Gerora jakin dute New Yorkeko euskal etxe batean Xabinoren koadroa dutela zintzilik. Hala ere pena du Xabinok, “behin kuadruan jarri ta erropa zarrakin atea!”.

isun jarri dituztela. “Eguneko bat jartzen dugu jeneralean. Ostiraletan ordea ez dakigu zergatik bi jarri behar izaten ditugu”. Udaltzainek esan digute mende laurdena pasa dela Zestoan azken isuna jarri zutenetik eta jendea “gaizki ohituta” dagoela. Hemendik aurrera beraz argi ibili inguruan udaltzainen plaka ikusiz gero.


agintariak beti saltzan.

Abenduaren 26a zoroa izan omen zen aurtengo honetan ere. Eguraldia portatu egin zen, eta ondorioz, eguna jendetsua suertatu zen; barazki, fruta, ezti, sagardo eta gazta lehiaketak arrakastatsu. Gauean, berriz, giro ezin hobea. Hurrengo goizeko lehen eguzki izpiak iritsi zirenean, jende franko omen zebilen artean Zestoako tabernatan, eta udaltzaina joan behar izan omen zuen ixteko esatera. Baina, hara nola izaten diren kontuak: tartean zen nonbait Udal Zintzo eta Leialeko zinegotziagintariren bat ere, eta beraz, nork zaindu ote zuen zaindaria? (Oharra: Anjel Lertxundik dioen bezala, se non è vero, barkatuko ahal zait halakorik kontatu izana; baina bene trovato da nire asmorako).

gai librean.

Euskera gure altxorra dela, euskal bihotzen jarduna, guztiontzako batua degu garbia eta txukuna baina honetan ez da bukatzen euskal aberastasuna herri bakoitzak daukagu eta gure berezitasuna Zestuak ere hizkera zaharra galdu behar ez duguna

Karmelo Etxabe

14eta15

zulo U

daleko berriak.

Egunotan herrian egiten ari diren lanen inguruan galdetu diegu Joseba Azpeitia alkateari eta Maier Lizaso udaleko langileen koordinatzaileari. Izan ere langile eta lanabes joanetorri handia somatzen da azkenaldian nola herrian hala auzoetan ere. Arroako industrigune berriko lanak, adibidez, hilabete honetan hasi dira. Zubimusu auzoko 4 eta 6 eskaratzen pareko espaloiak metro bete zabaldu dituzte. Argi indarra eta urarentzat bide berriak egiten ere aritu dira Zubimusun. Ia herri guztirako argi indarra geltokiko biltegi elektrikotik zabaltzen da. Horrek gainkargatu egin du biltegi hori eta zenbait arazo ekarri ditu: banaketa makaldu, bonbilak erre... Kiroldegi atzean bukatzekotan diren lanek argi indarra bi lekutatik banatzeko balioko dute; geltokitik eta kiroldegi atzetik. Kiroldegi atzealdeko zorua ondo jarri eta aparkalekuak marrazteko asmoa ere badu udalak. Arteagako bidegurutzea argitzeko farola jarriko dutela ere iragarri du alkateak, “leku hori oso iluna egoten delako�. Leku horretan bertan kotxeen sartu-irtena nola egokitu ere aztertzen ari direla esan digu Maierrek. Bai ur zikinak bai euri urak, Lasaon dagoen Baioleiko araztegira bidaltzen dituzte Zestoatik. Udalak, euri-urak zuzenean ibaira bideratzea nahi du, lege berri batek hala eskatzen duelako. Zabor ontziak egoten diren txokoak txukundu eta izorratuta dauden farolak konpontzea da Maierrek duen beste asmoa.

kulturarako dirulaguntzak. Kultur jardueratarako dirulaguntzak

Urtarrilaren azkena arte izango dute aukera Zestoako kultur eta kirol taldeek euren proiektuetarako dirulaguntzak eskatzeko. Kultur eta kirol elkarteei subentzioak emateko araudia kontuan hartuz, izaera publikoa edo pribatua duten kultur eta kirol elkarteek eskatu ahal izango dute subentzioa, beti ere irabaziak lortzeko xederik ez badute. Subentzioak honakoetara bideratuko dira: a) Hiritar eremuko kultur eta kirol entitateekiko hitzarmen bitartez antolaturiko jarduerentzako. b) Kultur edo kirol entitateen jarduera plangintza osatzen duten urteko programentzako. d) Jarduera zehatz eta puntualentzako. Eskabideak, Udal Bulegoetan aurkeztu beharko dira, eta honako dokumentazioa erantsi beharko zaie: a) Instantzia, entitatearen izena, helbidea eta garatutako iharduera adierazten dituelarik. b) Programa edo proiektu osatua, egin beharreko jardueren azalpen zehatza eginaz eta gastu eta sarreren aurrekontuarekin, berau osatzen duten kontzeptu desberdinak zehazki adierazirik. d) Kultura sailak eska dezaken beste zenbait dokumentazio argigarri. Zalantzarik izanez gero, Kultur Etxeko bulegoetan argituko dira (14 71 23 tel.).


J

ardunian Joxe Miguel Larrañaga, Baltxola bezala ezauna herri guztiyan. Herriko seme ezagunetako bat deu. Eunero ikus dezakeu bere kamiotxuan gora ta bera. Bere biziyan zear lan uari eindako gizona deu ta mundu zabalian zear ibiliya. Bere adiña galdetzeakuan urte batzuk dittun pertsona batek bezela erantzuteu.“Gauza batzuk ez dittuk galdetzen, batez' e urte batzuk bete diz kiken pertsona bati”. Guk bere naia bete eta sekretupean gordeko deu datu hori. Geure altxor preziatua bihurtuik amaitukou.

N O L A T A N S A R T Z E A Z E S T U A K O M U T I L B A T S E M I N A R I S T A? despota, beti izorratzea juten zan. Bulegoko probak Nere aitona sakristaua zan eta mezeta juten nitzan in nitun ta naiko ondo, gainea. Baten danak illeran monagillo. Ni plantillan neon ta hilean 60 pezta orgeundela hurbiltzen zait ta galdetzeit zeñek entxufau daintzen ziaten. Jaitan, meza nausira alkatia juten niñun. Akojonau in nitzan, "in diat earra!" pentsau zan eta onek monagillo fijuai duro bat jartzen ziun nun. Zeñek bialduko zian karta? Suerte galanta izan ofrenda eiten zan bakoitzean. Jai eunetan eta igandenun tenientian lagun ona zan nere lagun batek bialdu tan'e dirua eman ziun alkatiak. Eleiz girua gustoko zun ta horri eskerrak soldauzka osua bulegotan panulako jun nitzala esango nuke. sau nun. Z E A T I K U T Z I Z E N U N S E M I N A R I Y U A? Seminariyuan pozik K A M I O A K I N L A N U G A R I E I N D A K U A Z E A, E N T Z U N D E T E N E Z bizi nitzan. Imajinau Saturrarango seminariyuan A L K O L E M I A E I T E N L E N E N G O T A K U A I Z A N O M E N Z I N A N ? Ez, neon, hondartzan albuan, lagun kuadrilla... oso poez da guztiz zehatza. Alkolemia kontrola ein ziaten zik. Hamabost urte izango nittun gutxi gorabera essantelmo batzun ondoren. Rezolako bidegurutzian pabilatu nitzanian. Neskak nere inguruan bueltaka herriko bidia hartu beharrian Debaruntz juten hasi hasi zian, bikiniyak, neskato earrak... imajina dezanitzan. Ohartu nitzanian kamioia geldiu ta atzeruntz kezu. Nere buruai galdera ein niyon ta egoera ikusita bota nun. Ertzainak ikusi ta oso gaizki neola ta Doerten ein nitzan. Zelibatuan botua ez nun oso garbi nostiko kuartelea eaman behar niñutela esan ziateikusi ta hobeto pentsau nula esango nuke. nean gustoa onartu nun, debaldeko txangua ikusi SEMINARIYUA NESKEENGATIK UTZI E TA NOLATAN AMAITU nun. Orduan frogak eitteko kuartelea eaman behar D E Z U M U T I L Z A R ? Ez dakit ba, bizimodua horrelakoxia izaten zittuzten mozkorrak. da. Nik maite, neska denak maiteittut, baina ez naute Frogan ondoren papelak ein zizkiaten ta bertan ni maite beaiek. Zer eingo diyou ba! Agian asko es“Kanpeon de euskadi” izendau niñuten. Ez dakit katu diet, agian hola gertau dalako... zenek jakin. Azzenbat eman nun. Ertzaiñai galdetu nien ia atxilotua kenian une bat iristen da utzi eiten diozula, zauden neon ta ezetz esan ziaten, baina mozkorra pasa bitarmoduan onartzen dezu zeure burua. Etorkizunian ez tian geldiu nitekela bertan. Mozkorra pasautakuan dakit zer gertauko den. Momentuan ondo nao naon jun nahi izan nun baina txanda berrikuak ez ziaten bezala. juten utzi, atxilotuta omen neon. Ederki hasarrau niS E M I N A R I Y U A U T Z I O N D O R E N Z E R E I T E N D U B A T E K? . Intzan baina eskerrak ez nitzan jun etxea ze Azpeitiko guruan langille berra handiya zeon ta egunez lanian juzgaura eaman behar niñuten. ibiltzen nitzan. Gauez berriz, gaueko eskola juten Azpeitira beste mozkor batekin eaman niñuten erhasi nitzan. Gau eskolan batxilleratua amaitu nun tzainak. Epailleai hitzeiten hasi nitzanian ixiltzeko baina egunez lanian ibiltzen nitzan gor. Modu hortan agindu zian. Oaindik mozkorra neoela ta usai txarra neretzat dirua lortzen nun. Seminariyuan gaizki ohibotatzen omen niyon arpeira. Botako ez niyon ba, ez ttua neon. Beti dirua eukitzen nun seminariyuan ziaten kafe bat hartzen utzi txerri haiek! Azkenian erneon bitartian eta erten nitzanian lanian hasi nitzan tzainak etxea ekarri niñuten. Biziyan eiten ziaten leneretzat dirua eukitzeko asmoz. nengo alkolemia ta “Kanpeon de Euskadi!” Z E M O U Z K O S O L D A U Z K A I Z A N Z E N U N L O Y O L A K O K U A R T EL I A N ? . Kuartelian bagenun teniente koronela nahiko URKO

CANSECO


16eta17

g

Gure elkartearen helburua, urte askotan lanean gogor ari diren pertsonei aurrez izan ez dituzten aukerak eskaintzea da. Kultura gozatzeko, beste parajeak nak ikustera. Iaz zazpi eskursio egin genituen ezagutzeko eta batez ere ondo paeta beste horrenbeste egiteko asmoa dugu satzeko. 1988an sortu zen ‘Guruaurten. tze’ eta lehenengo bazkidea AnasHitzaldiak ere dezente prestatzen ditugu. Iaz tasio Alkorta izan zen. Anastasio, egin genituen gehienak osasun kontuen ingupresidente ere izan zen zenbait urrukoak izan ziren. Azkenetakoa, adibidez, tez. Orain Kultur Etxean dugu lokala, baina beldurraren ingurukoa izan genuen. Erlaxahasiera hartan udaletxe azpiko gelatxo batzeko eta kontzentratzeko teknikak ere esplitean biltzen ginen. 496 bazkide gara ‘Gurukatu zizkiguten beste batean... Konferentzia tze’ elkartean. Asko garela irudituko zaizue horietara txangoetara baino jende gutxiago akaso, baina gehiago ere izan gintezkeen. etortzen da, ez guk nahi adina. Guk pozik hartuko genituzke lagun gehiago. Baditugu herrian erretiratuentzat pentsatuBazkide egiteko izena-eta eman, eta seiehun tako ekintza batzuk gure ustez behar beste pezeta jarri behar dira. aprobetxatzen ez ditugunak. Bainuetxeko baiUrteko kuota dira seiehun pezeta horiek. Eta nuak adibidez prezio txikian izaten ditugu diru horrekin bidaiak ordaintzen ditugu besastean behin. Eta horra ez dira erretiratu asko teak beste. Egunpasa egitera joaten garenean

urean.

joaten. Gimnasia egitera ere ez dira asko azal3.000 pezeta jartzen dugu bazkide edo sozio tzen. Horrelakoek gorputzari on egiten diote garenok. Ez gehiago eta ez gutxiago, 3.000 eta gainera giro atseginean egin ohi ditugu. pezeta edonora goazela ere. Batzuetan, ordea, Sikira behin probatuko balute... ez da nahikoa izaten 3.000 pezeta horiekin, Ekintza mordoxka egiten dugu urtea bukaeta holakoetan kuotetako diruaz kitatzen tzerako. Geuri galdetu gabe ere antolatzen didugu zorra. Bazkide ez direnak ere etortzen tuzte batzuk. Eta guk nahi duguna da, gure dira gurekin. Baina horiek 3.300 ordaindu beiritzia kontuan hartzea horietarako ere. Hehar izaten dute. rriari eskaintzeko asko dugu guk oraindik. Jeneralean autubusa bete joaten gara egunpaJubilatuta egonagatik badago jendea gizartesak egitera. Elizondo eta Ordiziko ferietan gintzan aritzeko kemena eta gogoa duena. izan gara joan den urtean. Guadalupeko goOtsailaren 14an Txillida-lekura joatekoak torlekua, Donostiako Akuarium-a, Iruñeko gara hura ikustera. Hernani aldean dago hori. katedrala eta Gernikako Arbola eta juntetxea Goizean han ibiliko gara, eta gero Zubietako ere ikusi ditugu. Euskal Herritik kanpora ere Astiazaran sagardotegian egingo dugu bazatera gara: Errioxako Najera herrian izan kari-legea. Zita 10:30etan egin dugu Gurugara denbora asko ez dela, eta Arcachonera tzean. Plan txar-txarra ere ez da eta azaldu ere joan ginen han dauden hondarrezko duzaitezte!

.

Isidra Aristi eta Juan Bautista Arzallus omendu zituzten elkartekoek joan den abenduan

GURUTZE JUBILATU E T A PENTSIONISTEN ELKARTEA


podologia eta pedikura

Podologia eta pedikura ez ditugu inoiz nahastu behar. Batek kanpoko itxura zaintzen du eta besteak, berriz, barruko egoera. Pedikura gure oinen edertasunari dagokiola esan genezake eta podologia, aldiz, oinen osasunari. Honek ez du esan nahi estetika eta medikuntza bateragarriak ez direnik. Nolabait, biek bat egiten dute gauza bera lortzeko: gure oinen ongizatea. Baina bata eta bestea bereizi egin behar dira. Oinei dagokienez, gaur egungo arazorik ohizkoenak gogorguneak eta maskurrak (babak) dira. Baina

zer dela eta ateratzen zaizkigu? Gure gorputzeko pisu guztiari oinek eusten diote. Pisu hori oinetan banatzeaz, astragalo izeneko hezurra arduratzen da. Hainbat arrazoi dela medio, hezur horrek egiten duen banaketa desegokia denean, lesio puntuak sortzen dira. Puntu horietan gure larruazalak azal-geruza babesgarri gehiago sortzen ditu. Azal horiek kanpoaldera bakarrik irteten badira, gogorgunea (dureza) sortuko zaigu; eta kanpora ez ezik barrualdera ere sartzen badira, orduan maskur edo kalloa edukiko genuke. Maskur txiki horiek irteten duten bakoitzean podologoarengana joan, "garbiketa" bat egin eta berriro irten arte arazoaz ahazteko joera handia dago gaur egun. Baina denok dakigu hori ez dela luzarorako irtenbidea Kasu hauetan, nire ikuspuntutik, gomendagarriena podologo baten eskuetan jartzea da, ikerketa biomekaniko egoki bat egiteko. Orduan, ondorioen araberako tratamendurik egokiena aukeratuko litzateke: barne-zolak (plantilak), silikonak... Tratamendu horiekin gure oinetako puntu guztiek presio berdinari eustea lortu nahi izaten da, modu horretan gogorgune eta maskurrak saihesteko.

NAGORE OLAZABAL

( P O D O L O G O A)


INESAK IRAETAN LARUNBATA

Eguerdian txupinazoa. 14:00etan babajan herrikoia. 17:00etan ‘Trokolo’ pailazoak Zalaparta saioa egingo dute. Horien atzetik txokolatada izango da umeentzat ‘Gure Ordeka’ elkartean. 23:30etan dantzaldia ‘Muxutruk’ taldearekin eta gero segida ‘Pajarito’rekin.

21

SANTA INES EGUNA

10:30etan Zestoako Musika Banda arituko da. 11:00etan meza nagusia. 12:00etanNesken paleta txapelketako finala. eta horren atzetik mutilen eskuzko finala. 14:00etan Bazkide Bazkaria. 18:00etan hasita herri kirolak. Zelai anaiak, Mugertza eta Zelailuzeren kontra egingo dute zeingehiagoka.

.

‘Agiro’ Mendi Elkartekoak Elgoibarko krosa ikustera joango dira mendiz.

22

ASTELEHENA

Odol ateraldiuak egingo dituzte anbulategian 19:00etatik 21:00ak arte.

28

IGANDEA

Senideak elkartekoek elgarretaratze ixila egingo dute 20:00etatik 20:15etara.

ur

T A R R I L A N. . .

...’Batasuna’ prozesua garatu eta ponentziak eztabaidatzeko, batzarrak egingo dituzte hilaren 18an eta 24an Zestoako BATASUNA prozesuaren Talde Dinamizatzaileak deituta. Otsailaren 1ean eta 8an beste bi batzar egingo dituzte “Ildo Politikoa” txostenaren inguruan. Bilera denak Kultur Etxean izango dira, 20:30etan.

S A I L E A N. . . IGANDEA

Santa Ageda bezperatan ohi den legez kantuan arituko dira talde mordoska. Lasaoko Auzo Elkartekoak baserriz baserri ibiliko dira koplak abestuz. Eguna zabaldu bezain pronto hasteko asmoa dute, gero bazkaria egin eta ilundu arte segitzeko. ‘Agiro’ taldekoek, egun hauxe aukeratu dute Belaguara egunpasa joateko. Fondoko eskia eta trabesiakoa egingo dute batzuek. Besteak median ibiliko dira eskirik gabe.

.

agenda urtarrila otsaila

2o

SANTA

ot 04


zerbitzuak

Erakunde edo toki publikoak udaletxea udaltzaingoa gizarte zerbitzuak kultur etxea liburutegia hilerrietako zerbitzua asteburuetan musika eskola jubilatu eta pentsiodunen elkartea san juan egoitza sastarrain baserri eskola gizakia helburu parrokia postetxea suhiltzaileak zerga bulegoa inem urkome lapatx zabortegia kiroldegia ertzaintza osasuna anbulategia farmazia gurutze gorria anbulantzia dya anbulantzia larrialdiak komunikabideak DV berriemailea Arrate Irratia berriemailea Loiola Irratia ikastetxeak Zestoako herri eskola ikasberri ikastola iraurgi urola ikastola garraioak eusko tren la Guipuzcoana pesa piper u. elkartea taxiak patxi Arregi "lopene" joxe mª Olaizola (uztapide) farmaziak urtarrilaren 15tik 21ra zurutuza (zestoa) portale kalea,1 urtarrilaren 22tik 28ra mutiozabal (zumaia) alai pol. z/g. urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra fuldain (getaria) elkano, 1. okindegien txandak urtarrilak 21 urtarrilak 28 otsailak 4 otsailak 11

943 147 010 656 784 867 943 147 132 943 147 123 943 147 062 656 784 869 943 147 911 943 147 091 943 147 019 943 148 115 943 148 069 943 147 001 943 147 621 943 151 313 943 811 368 943 140 402 943 816 500 943 815 505 943 147 942 943 851 000

943 147 231 943 147 006 943 813 297 943 222 222 943 813 849 943 464 622 112 943 147 133 943 812 632 943 814 458

943 147 977 943 151 246 943 810 210 943 150 228

943 150 677 943 811 159 943 212 699 943 852 587 607 186 006 943 147 476 943 147 006 943 860 022

943 140 441 ertxin romana apategi ertxin

autobusak

joateko zestoa-donostia astegunak:

larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak: zestoa-azpeitia astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zestoa-zarautz astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-zumaia astegunak:

asteburua eta jaiegunak: oharra:

zestoa-zumarraga astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-bilbo-leioa astegunak: itzultzeko

donostia-zestoa enpresa: astegunak: larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak: azpeitia-zestoa astegunak:

asteburua eta jaiegunak: zarautz-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak: zumaia-zestoa astegunak:

asteburu eta jaiegunak: oharra:

zumarraga-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak:

leioa-bilbo-zestoa astegunak:

la guipuzcoana 7:02(1)/8:00(1)/8:20(3)/9:12(1)/10:12/13:22(1)/14:12(1)/ 15:22/16:22/18:57(2)/19:57(2)

8:00/10:12/13:52/15:22/16:22/19:27 15:22/19:27

(1) “este”tik pasatzen da. (2) sarrera amaratik. (3)eskola egunetan. eusko tren

6:15/6:45/7:15/8:15/9:15/10:15/11:15/12:15/13:15/ 14:15/15:15/16:15/17:15/18:15/19:15/20:15/22:15 6:50/7:30/8:30/10:30/11:10/12:30/13:10/14:30/ 16:30/17:10/18:30/19:30/21:30 la guipuzcoana

6:50/8:35/ 10:50/13:35/15:20/18:20 15:50/18:20/20:20 euskotren

6:40/7:20/8:25/9:20(1)/10:20/11:20/12:20/13:20/ 14:20/15:20/16:20/17:20/18:20/19:20/20:20/21:20 7:35/9:35(1)/10:35/11:55/12:35/13:55/14:35/16:35/ 17:55/18:35/20:35/21:35/22:15 (1)

Aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren

6:45/8:15/ 1:15/12:15/14:15/16:15/18:15/19:15 7:30/8:30/10:30/12:30/ 14:30/16:30/18:30/19:30 piper unibertsitarien elkargoa

6:25/7:10/13:10 la guipuzcoana

7:50/8:50/11:05/12:05/13:05(1)/14:05(1)/15:05/17:30/ 18:30(1)/19:30(1)/20:00(3)/20:30 8:50/12:15/14:30/16:00/18:00/20:00 18:00/20:00 (1) eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (3) eskola egunetan. eusko tren

6:30/7:10/8:15/9:10/10:10/11:10/12:10/13:10/14:10/ 15:10/16:10/17:10/18:10/ 19:10/20:10/21:10 7:25/9:25/10:25/11:45/12:25/13:45/14:25/16:25/ 17:45/18:25/20:25/ 21:25/22:05 la guipuzcoana

7:15/9:00/ 11:15/14:00/16:00/18:45 16:30/19:00/21:00 euskotren

6:00/6:30/7:00/8:00/9:00/10:00/11:00/12:00/13:00(1) /14:00/15:00/16:00/17:00/18:00/19:00/20:00/22:00 6:35/7:15/8:15/10:15/10:55/12:15/12:55(1)/14:15/ 16:15/16:55/18:15/16:55/18:15/19:15/21:15 (1)

aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren

7:35/9:30/11:30/13:30/14:30/15:30/17:30/19:30/20:30 8:45/9:45/11:45/13:45/ 15:45/17:45/19:45/20:45 piper unibertsitarien elkargoa

12:55/14:00/ 18:00/19:00/20:00


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.