Gure umetako kale okerra

Page 1

Z

estoako Kale Okerrean munduratu ginen orain dela 56 urte, Pepa Amas zumaiarrak zuen arraindegiaren gainean, Barrenatarren etxearen eta Kooperatibaren arteko "Txaperitoneko" etxean. Orduko beste ume gehienak bezala, eskolan lehenbizi "Miserikordian" hasi ginen Sor Maxima izeneko monjarekin. Gogoan dut monja hura zein jatorra zen, gurekin zer pazientzia zuen eta guri irakurtzen erakusteko "Katoia" esaten genion liburuxka nola erabiltzen zuen. Liburuxka berezia inola ere, orduko giro politikoaren adierazgarri; izan ere, azken aurreko eta azkeneko orriak Jose Antonio Primo de Rivera eta Francori eskainiak baitzituen. Katoia pasatakoan joaten ginen mutilak salletarren eskolara edo "maristetara" ikastera. Dena dela, arratsaldean eskolatik itzuli eta amari (herriko beste ume denak bezalaxe) ogi-kozkorra eta ontza txokolatea hartuta ("Pedro Mayo" markakoa izaten zen, lodi-lodia, oso fina ez bazen ere) kalera joaten ginen jolasera. Kalean ibiltzen ginen, inongo zaintzaile-

rik gabe, orduan automobil-arrisku handirik ez zegoen eta. Kale Okerrak zorua galtzada-harriz egina zuen, alde banatan bere zintarriak eta espaloiak zituela, Don Juan medikuaren etxetik edo botikatik hasi eta oraingo Pio Baroja plazaraino. Oso jolas-giro atsegina zegoen orduan Kale Okerrean. Gero Agustin Goiak jarritako tabernaren aurrean zegoen harrian potea ipinita pote-poteka ibiltzen ginen; baita ezkutuka eta txorro-morroka ere. Soka-saltoan batez ere neskak ibiltzen ziren eta “tortolosâ€? edo "azakaponetan" ere bai (geroztik entzun izan dut guk esaten genuen "azakapon" izen hori erdarazko "socapĂłn"etik sortua dela). Numeroka eta kaniketan jokatzeko zaletasuna ere bagenuen, baina horretarako Kale Okerra baino egokiagoa zen plaza eta hara joaten ginen. Aitortu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.