HAUTSAK KENTZEN: Errexildarrak, hiru belaunaldi Santakutzetako itzaintzan

Page 1

g

G U R E D A N B O R R A D A R E N I B I L B I D E L U Z E A K H A I N B A T D A T U, B I T X I K E R I A E T A O R O I T Z A P E N U T Z I D I Z K I G U H E R R I T A R R O I. O R A I N G O H O N E T A N, B E S T E A K B E S T E, K A R R O Z A R E N E D O G U R D I A P A I N A R E N I N G U R U K O A K P L A Z A R A T U N A H I G E N I T U Z K E, H A I N B A T A L D E R D I T A T I K B E G I R A T U T A:

Errexildarrak: belaunaldi Santakutzetako hiru itzaintzan erra aurretik hasita 1995. urtera arte gurdi apaina ganaduek tirata ibili izan da kalez kale, Santakutzetan gaur eguneko aurrerapenek eta abereen inguruan sortu diren arazoek traktoreari lekua egin dioten arte, betiere, baserri girotik atera gabe. Hasiera-hasieratik, karroza prestatzeko Arteaga baserriko Errexil familiaren gurdi-bolantea eta ganaduak erabili izan dira. Eta itzain kargua ere Errexildarrek (hiru belaunaldi) izan dute hirurogeitaka urtetan. 1930. urtean Joxepa Bolinaga (Labekoa) erregina zuela atera zen karroza Artiako behi pareak tirata ibili zen, Joxe Manuel Regil itzain zela. Gerra garaiko tartearen ondoren atera zen lehen karrozaren aurrean (1947) ere Joxe Manuel Errexil joan zen bere behi parearekin, erregina Rosario GaztaĂąaga zela. Horrela jarraitu zuen Joxe Manuelek 1960 ingurura arte urtero-urtero karrozako behi parearen itzain. Baina ordurako Joxe Errexil (Joxe Manuelen semea) hasita zegoen aitaren laguntzaile ofizioan. Horrela bada, 60. urte inguruan Joxe Errexilek aitari errelebua hartu zion Santakutzetako itzaintzan. Errelebua ez zen itzaintzan bakarrik gertatu, izan ere handik urte batzuetara Joxeren seme Fernando hasi baitzen aitaren laguntzaile. Gero, Joxe Errexil hil zenean, semeak hartu zion errelebua eta 1995a arte Fernando Regil ibili zen itzain. Azken urteetan, gainera, Artia baserrian uztarriko behirik ez eta Lopeneko idiak ibili izan dira gurdi apainari tiratzen. Haurren danborrada martxan jarri zenean, bi egunetan ateratzen zen karroza, Santakutz bezperan eta egunean bertan. Duela urte asko ez dela helduen danborradako karrozari utzi egin zitzaion eta harrezkero Santakutz eguneko karroza bakarrik ateratzen da, haurren danborradakoa, alegia. Itzainaren jantziari buruz ere zerbait aipatu beharra dago. Helduen danborradan itzaina beti baserritar jantziekin atera izan da, brusa beltza jantzita. Baina haurren danborradan itzai-

nak galtza zuriak eta brusa oso berezi bat eraman ohi zituen soinean. Hain zaharrak ez direnak ere ederki asko gogoratuko dira, bai Joxe Errexilek eta bai bere seme Fernandok janzten zuten brusa berezi harekin. Gaur egun, ondo zainduta gordetzen du uniformea Lurdes Joxeren emazte eta Fernandoren amak, hainbeste urtetan hainbat aldiz garbitu eta plantxatu ondoren. Brusa horrek ere badu bere historia. Urdin kolorekoa da eta aurrealdean eta atzealdean Mexikoko Azteken egutegia darama. Brusa hori Jose Azalora piano-jotzaile gabiriarrak bidali zion Artiako Juanitari Mexikotik bertatik, duela berrogeita hamar urte baino gehiago. Juanitak bere anaia Joxeri erregalatu zion, besterik gabe. Gero Joxe haurren danborradan brusa hori jantzita irteten hasi zen. Horrelaxe bihurtu zen brusa mexikarra Zestoako haurren danborradako ikurretako batean. Dozena erdi bat urte dituzte Santakutz jaiek itzainik gabe, baina lerro hauen bidez gure omenalditxoa eskaini nahi izan diogu Errexileneko hiru belaunaldietako itzainei. Dena dela, 1989an jaso zuen Errexil familiak herriak eskainitako itzainen omenaldia, urte gehiena egin zituen Joxeri egin zitzaion hil osteko omenaldian.Portu jatetxean.

h

Gurdiaren aita

aurrak dituzten zestoar gehienak Santakutz eguneko danborradari so izan ziren aurten, urtero bezala. Bazen erretratu makina eta bideokamara kale-bazterretan. Giroa ez zen baretu paparazzi bakoitzak bere kuttunari do-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.