7 - 2001 apirila/maiatza

Page 1

danbolin

sssssssssssssss

25 urte itxaropen biga eta

sssssssssssssssssssss

sssssssssssssssssssss

sssssssssssssss tichla: babba,

41 URTE

sssssssssssssssssssss

sssssssssssssssssssss

HAURREN DANBORRADAK

2001e 07

ko apirila/maiatza zb.

JARDUNIAN BEGOĂ‘A UNANUE ERLIJIOAREN GARRANTZIA

ssssssssssssssssssssssssssssss



nput — > out — > aut — > haut — > hautesle — > hauteskunde — > hautestontzi — > hautespen — > hautetsi — > hautsi — > ezerezetapesta — ureakegindubaizera — > halaresegiaurrera

4 6 9 10 11 12 14 16 18

INKESTA DANBORRADA D A N B O L I N- Z U L O JARDUNIAN ENBIDOA SAHARA UDALEKO BERRIAK PORRUSALDA

)$g

Maiatzaren 13an hauteskundeak izango dira Euskal Herriko parte batean. Maiatzaren 13an, G a r i k o i z k o M i x e l santu baxenabartarraren eguna ospatzen du elizak. O s k i a eta I z a izenak ezarri dizkiote Iparraldeko egutegi erdi-apokrifoan egun horri. Oskia Andre Mariaren baselizara igotzen omen dira inguru hartako nafarrak, maiatzaren lehen hamabostaldian: Arakildarrei maiatzaren 9an egokitzen zaie nonbait baselizara igotzea, eta 15ean, San Isidro egunez, I(t)zakoak joaten dira erromes. Tartean, maiatzaren 13an alegia, nafarrak ez garen hegoaldekoei beste erromesaldi baterako gonbita egin digute aurten, hautestontzietarako gonbita, alegia. Agian, hauteskundeekin fribolizatzea ez da gauza egokia, are gutxiago oso hurbil ditugun hauekin, baina gauzak dauden bezala daudela, batek ez daki benetan zer gertatzen den. Izan ere abertzaleontzat hauteskunde bereziak direnik ezin uka, abertzaleen arteko akordioa apurtzearen ondorioz egin baita deialdia. Halakorik! Hauteskunde atarian, berriz, Aberri Egunak ere eman du bererik. Euskal prentsari bistaizoa ematen badiogu B u r u j a b e t z a r e n a l d a r r i k a p e n a izan omen da nagusi Aberri Egunean, baina hori bai, bakoitzak bere aldetik egin du aldarrikapena. Udalbiltzak berak ere bi deialdi egin ditu, bata Gernikan eta bestea Maulen. Biltza berexi xamarra benetan. Aberri Egunaren ospakizunak ere bi muturretan kokatu dira, batzuk mendebaldera jo dute, besteek ekialdera, elkarrekin topo ez egiteagatik, nonbait. Bi Euskal Herri muntatu nahi ditugula dirudi, b iburujabetza azken muturreraino eramanez, zer arraio! Baina Aberri Eguna joan da, eta burujabetzaren aldarrikapena eguneroko jardunera ekartzeko tenorea da berriro. Horixe zekarren Euskaldunon Egunkariak. Eta horrelaxe izango da ziurrenik. Batasunik gabeko eguna izan da aurtengo Aberri Eguna. Egun seinalatu horretan egindako zenbait adierazpen ere, ez dakigu zenbateraino diren argigarri. Bakoitzak pentsatzen duena esateari baino garrantzia handiagoa ematen baitzaio sarritan, zer esatea komeni denari. Alderdi abertzaleek kanpoko alderdien kontra hitz egiteaz gain elkarren kontra ere gogor ari zaizkigu aspaldian. Besteak beste, hiru gelako etxea soilik eraiki nahia, Madrilen morrontzatik ahal dena lortuz, horren atzetik ibiltzea aurpegiratzen diote batzuk besteei. Sei gelako etxea aldarrikatu eta gipuzkoarrismoa praktikatu, hori da, besteak beste, zuen jarduera, leporatzen diete besteek. Honen guztiaren harira esango genuke, zenbait esparrutan azken urteotan gai tabua den borroka armaturik gabe, agian, askoz argiago ikusiko genukeela alderdi bakoitzaren jarduna, horretarako hamalau hilabete baino gehiago beharko badira ere. Borroka armatuak gauza asko estaltzen ditu, gehiegi; estali ez ezik eragotzi ere bai... Inork ba al du zalantzarik horretan? Herri guztien historia gazi-gozoez osatua omen da, eta gure herriaren historia ere horrelatsu osatzen doala esan beharko genuke. Baina agian gazitik gehiago edan izan dugu gozotik baino: Ardo mindua edanaz historiaren tabernan, nahiz muturreko galanki jaso bueltan ezin eman, kantatu zuen poetak. Gaur egungo gure hainbat jardun, solasaldi eta esamesen arabera, poetari ez zaiola arrazoirik falta aitortu behar. Baina ez genuke bukatu nahi beste poeta batek hitzak gogoratu gabe: esperantzari leiho bat zabaldu omen diote, bizi ote den jakiteko ere.... Ez dugu jarraituko, bego horretan. MANUEL ARREGI

ERLIJIOA a rgitaratzailea :

Danbolin Zulo elkartea. Kultur

Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa

(Gipuzkoa) Telefonoa:

d anbolin :

943 14 71 23

Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel

Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Margari Eizagirre,

Joxeba Larrañaga eta Mireia Orbegozo

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi

l aguntzaileak :

Lidia Aveiro, Arturo Rodriguez (argazkiak)

i nprimategia : Gertu (Oñati).

l ege gordailua : SS-1108/2000

ISSN : 1576-9429

v v v

vv v v v v

v v v v v v v v v

v v v v v vv v v

vv v v v v

v v v


Ifutbolgokotaldiaal da3. zestuko mailara eta egongo al da aurrekontuik hori aurrea emateko?

“Ez naiz jarraitzaile haundiya, badakit jarraitzailliak hazten ai diala. Ondo iruitze zat, honbre, ta zenbat eta gorago hobeto! Aurrekontua, uuuuh! Hori bai gutxiago dakitela. Honbre, pentsatzet laguntzan bat eo emango zayela, eman berko zaye. Baina eztakit ... animo!!! Goraka juten ba hobe!”.

“Danboliña? Zer da hori? Nere hiloba eo senitartekoik eztu jokatzen futbolian, ... baina argazkia atera behar al diazu? Baina atzeraotik atea, bestela oso haundia ateako nazu ... Nik eztet futbolaz asko ulertzen, baina gustatze zat eta gehienbat umiak jokatzen duenian. Haundiana eztet asko jarraitzen baina nere biloban partiduak ikustea beti juten naiz”.

“Linea hau segitzen baue, oain arteko partidutan eon dian bezela jarraitzen baue igoko dia. Demostrau due horrea allau diala ez iñorren laguntzatikan, beraien merituakin allau diala. Presupuestua? Danon artian zeoze atea berko deu aurrea, ahal dan mouan. Orain arte, eon “Nik eztet gea jugadoriak gehiegi jarraibat ere kobrau tzen baina, egia “Eztakat gabe ta etxea “Bueno, nik esan, herritar arrastoik zenbat erropak ematen eztakit igoko bezela poztuko partidu falta da ... Superauko dan edo ez, ez nitzake igoko zaixkoen ere, ez- deu hori”. naiz futurista balia. Aurrekontakit ezer. Dakit, zea, oain, igoIBON tuan asuntuan, tzen bada ondo. ba, herritarren hori, lehenengo Pozten naiz he- esku egon berko dijuaztela ta jen- TELLERIA, dia gero ta rritarra naizeluke aurrekontu urte gehiago juten nez” hori aurrea dala partiduak ematia, ez?, heIÑAKI ikustea, ta xaltxa rriko ekipo hori EGAÑA, sortzen dula hogoraka igotzia”. rrek herrian, MIKEL urte baina eztakit. Honbre, igotzen ARREGI, baia beraientzat urte hobe. Baina eztakit, eztet jarraitzen”.

MAIDER IBARGUREN

24 urte

42

19

32

ERKUDEN LARRAÑAGA,

27 urte

MARI PAZ MUÑOZ,

60 urte


t

elebistan albiste izan da orain denbora asko ez dela. Behi zoroen kontu horregatik eman dute hango berri. Baina inork gutxik ezagutzen du Aezkoa. Lepoa egingo nuke gaisotutako abelburuez jardun duten kazetari gehienek ez luketela asmatuko Aezkoa mapa batean seinalatzen. Paraje zoragarria da hura. Gainera gurean gero eta indartsuago dabilen txoro-haizeak ez du egin oraindik hara iristeko modua. Itxurakeriarik gabeko jendea dira aetzak. Duela hilabete exkax bizikletak hartu eta asteburu pasa joan ginen anaia eta biok Aezkoara. Garralda herriko Mendizubia auzoan Etxeberria etxea dago. Baserri galanta da hori, eta bertan bizi dira Iriartetarrak. Sendiko gazteena, Asier, gure laguna da. Eta bagenekien abegi ona egingo zigutela. Heldu eta ia agurtzeko betarik eman gabe mahaira eseri gintuzten. Akabatu berri zuten txerri baten irugiharra eta arraultze pare bana irentsi genuen. Baita basokada batzuk ardo edan ere. Gero Orbaitzetaraino joan eta bizikletaz Iratiko oihanean sartu ginen. Tapla mendatea igo genuen. Eta han goian ez zen giro: behe-laino itxi-itxia eta belaunerainoko elurra. Orbaitzetara itzultzeko bidea hartzen ez genuen asmatu eta Gibeleako ohianean galdu egin ginen. Hotzak akabatzen, neka-neka eginda eta lokatzez txerri, makina bat errekasto eta sasiarte pasa genituen bizikletak lepoan hartuta... Madarikazioak eta indarrak ahitzear geundela, ganadua zaintzera igotako gizon batekin egin genuen topo basoko agerrune batean. Hi-

riberriko Antxo zurginak “uskaraz gutti elekatzen” zela esan zigun. Gezurra galanta,

euskara ederrean azaldu zigun bide onetik gindoazela eta segituan Hiriberrira iritsiko ginela. Nahiko lan banuen nik erori gabe manilarrari eusten, baina lortu genuen nola-hala Garraldara itzultzea. Gauean bertso-afaria izan genuen. Aezkoara joandako estreinako aldia zuten bai Unai Agirrek bai Aitor Mendiluzek. Eta ezagun da arrotz-edo sentitzen zirela, berehala bildu baitziren beste bi gipuzkoarron ondora. Saio polita egin zuten hala ere. Gero Luzaidetik etorritako koadrila bat hasi zen haien ordez Xiberuako abestiak kantatzen. Mahaian eserita sustraiak botatzen hasi aurretik etxe hartatik irten eta Errota-Berrira joan ginen. Hori da han inguruan goizeko ordu txikiak arte zabalik egoten den ostatu bakarra. Etxeratzean arras arrail geundela bota zigun Garaziko neska batek. Arrazoi zuen, atxurra ezin disimulatuta etxeratu ginen. Biharamunean, lehengo legera gosaldu genuen. Asko. Horrek bezperako tragoek herdoildutakoa leunduko zigula esan ziguten Asierren etxekoek. Asierren ‘aitatxi’ itsua dago, urteek lausotu egin diote bista. Baina hala ere ondo moldatzen da

ikuiliko iluntasunean ardiak gobernatzeko.

Euskalduna den arren ia beti gazteleraz hitz egiten du. Jakin badaki hiloba euskaltzale sutsua duela eta hari mesederen bat eskatzeko bakarrik mintzatzen da aezkeraz. Etxeberria etxearen parez-pare Txanpurdia etxea dago. Hor bizi da Pablo Mandazen. Gu han izan ginenean euskaldun unibertsal saria eman berri zion Mandazeni Eusko Jaurlaritzak. Eta Aezkoako juntetxeak bazkari herrikoia antolatu zuen Garraldan hori ospatzeko. Bazkaritara ere ez genuen hutsik egin. Zestoara itzultzeko tenorea heldu eta han abiatu ginen lagunak agurtuta.

Bueltako bidea Irati ibaiari segika egin genuen: Olaldea, Orotz-Betelu, Artozki, Itoitz, Agoitz... Aezkoatik hegoaldera egin ahala aldatzen da paisaia. Batipat Itoitzen. Iratiko urei eusteko jasotako hormaren zuria eta hura gau ta egun zaintzen duten goardia zibililen berde iluna nahasten dira. Ikuskizun penagarria da.

Jon Artano Izeta


g

G U R E D A N B O R R A D A R E N I B I L B I D E L U Z E A K H A I N B A T D A T U, B I T X I K E R I A E T A O R O I T Z A P E N U T Z I D I Z K I G U H E R R I T A R R O I. O R A I N G O H O N E T A N, B E S T E A K B E S T E, K A R R O Z A R E N E D O G U R D I A P A I N A R E N I N G U R U K O A K P L A Z A R A T U N A H I G E N I T U Z K E, H A I N B A T A L D E R D I T A T I K B E G I R A T U T A:

Errexildarrak: belaunaldi Santakutzetako hiru itzaintzan erra aurretik hasita 1995. urtera arte gurdi apaina ganaduek tirata ibili izan da kalez kale, Santakutzetan gaur eguneko aurrerapenek eta abereen inguruan sortu diren arazoek traktoreari lekua egin dioten arte, betiere, baserri girotik atera gabe. Hasiera-hasieratik, karroza prestatzeko Arteaga baserriko Errexil familiaren gurdi-bolantea eta ganaduak erabili izan dira. Eta itzain kargua ere Errexildarrek (hiru belaunaldi) izan dute hirurogeitaka urtetan. 1930. urtean Joxepa Bolinaga (Labekoa) erregina zuela atera zen karroza Artiako behi pareak tirata ibili zen, Joxe Manuel Regil itzain zela. Gerra garaiko tartearen ondoren atera zen lehen karrozaren aurrean (1947) ere Joxe Manuel Errexil joan zen bere behi parearekin, erregina Rosario Gazta単aga zela. Horrela jarraitu zuen Joxe Manuelek 1960 ingurura arte urtero-urtero karrozako behi parearen itzain. Baina ordurako Joxe Errexil (Joxe Manuelen semea) hasita zegoen aitaren laguntzaile ofizioan. Horrela bada, 60. urte inguruan Joxe Errexilek aitari errelebua hartu zion Santakutzetako itzaintzan. Errelebua ez zen itzaintzan bakarrik gertatu, izan ere handik urte batzuetara Joxeren seme Fernando hasi baitzen aitaren laguntzaile. Gero, Joxe Errexil hil zenean, semeak hartu zion errelebua eta 1995a arte Fernando Regil ibili zen itzain. Azken urteetan, gainera, Artia baserrian uztarriko behirik ez eta Lopeneko idiak ibili izan dira gurdi apainari tiratzen. Haurren danborrada martxan jarri zenean, bi egunetan ateratzen zen karroza, Santakutz bezperan eta egunean bertan. Duela urte asko ez dela helduen danborradako karrozari utzi egin zitzaion eta harrezkero Santakutz eguneko karroza bakarrik ateratzen da, haurren danborradakoa, alegia. Itzainaren jantziari buruz ere zerbait aipatu beharra dago. Helduen danborradan itzaina beti baserritar jantziekin atera izan da, brusa beltza jantzita. Baina haurren danborradan itzai-

nak galtza zuriak eta brusa oso berezi bat eraman ohi zituen soinean. Hain zaharrak ez direnak ere ederki asko gogoratuko dira, bai Joxe Errexilek eta bai bere seme Fernandok janzten zuten brusa berezi harekin. Gaur egun, ondo zainduta gordetzen du uniformea Lurdes Joxeren emazte eta Fernandoren amak, hainbeste urtetan hainbat aldiz garbitu eta plantxatu ondoren. Brusa horrek ere badu bere historia. Urdin kolorekoa da eta aurrealdean eta atzealdean Mexikoko Azteken egutegia darama. Brusa hori Jose Azalora piano-jotzaile gabiriarrak bidali zion Artiako Juanitari Mexikotik bertatik, duela berrogeita hamar urte baino gehiago. Juanitak bere anaia Joxeri erregalatu zion, besterik gabe. Gero Joxe haurren danborradan brusa hori jantzita irteten hasi zen. Horrelaxe bihurtu zen brusa mexikarra Zestoako haurren danborradako ikurretako batean. Dozena erdi bat urte dituzte Santakutz jaiek itzainik gabe, baina lerro hauen bidez gure omenalditxoa eskaini nahi izan diogu Errexileneko hiru belaunaldietako itzainei. Dena dela, 1989an jaso zuen Errexil familiak herriak eskainitako itzainen omenaldia, urte gehiena egin zituen Joxeri egin zitzaion hil osteko omenaldian.Portu jatetxean.

h

Gurdiaren aita

aurrak dituzten zestoar gehienak Santakutz eguneko danborradari so izan ziren aurten, urtero bezala. Bazen erretratu makina eta bideokamara kale-bazterretan. Giroa ez zen baretu paparazzi bakoitzak bere kuttunari do-


zena bat argazki egin zizkion arte. Karrozaren 'aita', Carlos Alkorta, ere ikusi omen dute gurdiari argazkiak egiten. Baina horretarako ez zen kalera jeitsi. Leihoko gortinen babesean, ezkutuan egin bide zituen argazkiak. Zaila da Santakutz egunez Carlos kalean ikustea. Ia ezinezkoa. Izan ere ikaragarri lotsatia da bera. Eta lotsaren lotsaz etxean gatibu izaten da egun horretan. Carlos umea zela, Jose Joakin Korta aritzen zen herrian egiten ziren antzerkientzako dekoratuak-eta egiten. Danborradako gurdia ere Kortak egiten zuen eta haren aldamenera gerturatzen zen Carlos ahal zuen bakoitzean. Komeriak ere izaten zituen ordea afizio horrengatik. "Garai hartan lan asko izaten zen etxean eta begirazun latzak bota ohi zizkidan aitak horretara nindoala esanez gero. Harekin ez zegoen bromarik!". Ondo gogoratzen du Carlosek aurrenekoa egin zuen orga. "Larrosa gorri handi

bat egin nuen eta barruan erregina, nire arreba Maria Pilar". Ordutik aritu izan da Carlos gurdi apainketan. Errege bezperako kabalgatako gurdia ere Carlosek apaindu ohi du. "Han ibili izan gara urteetan gasolindegiko mangerarekin Akua-Arretxeko gurditxoari zimaur kiratsa kendu ezinda ". Garai hartan Santakutz bezperako gurdia Santakutz egunez ere ateratzen hasi ziren. Haurren danbo-

rradan desfilatu zuen lehenengo karrozaren gaia "pottokiak" izan omen zen. Artean ez zuen Carlosek egiten umeen danborradarako karroza. Baina segituan bururatu zitzaion perretxiko erraldoia nola egin. "Itxura emateko hondartzako guardasol handi horietako bat paperez forratzea besterik ez duzue! esan nien. Eta orduan ideiak banituela eta lan hori nik hartu beharko nukeela esan zidaten. Eta horrelaxe hasi nintzen". Geroztik haurren danborradan ikusi ditugun gurdi denak Carlosek egindakoak dira. Gurdiak apaintzeko gauza gutxi erabiltzen ditu Carlosek: oilotegietako alanbre-sarea, irina eta ura egosiz egindako kola, egunkari orriak eta zeta paper zati txiki mordoa. "Beste gauzarik ez dut izango baina imajinazioa...". Beharko imajinazioa eduki hain material urriekin egiten dituenak egiteko. Askotan azken orduan estu ibiltzen da Carlos gaia aukeratzeko. Hori izaten omen du "lanik okerrena. Pasa da aurtengoa eta dagoeneko hurrengorako zeozer pentsatzen hasi beharra daukat.". Aurten MarĂ­a Angeles Goyak gogorarazi omen zion aspaldiko ideia bat: indioilarra egitearena alegia. Carlos oso gustura dago aurtengo gurdiarekin. Iturriarena Karmeloren burutazioa izan omen zen. "Hi, iturria jarri behar zioagu honi! esan zidan Karmelok. Eta han azaldu zen karabanatik hartutako ur-bonba batekin". Iturriaren inguruko harriak marrubi kaxekin egin dituzte. Ibili zuten karroza pare bat orduz gora eta bera herriko kaleetan urtero legez. Eta orain herriko eskolan dago. "Santakutz biharamunean dena puskatu eta harrika bota beharrak pena handia ematen zidan niri. Orain kolegiora eramaten dute eta horri ondo deritzot.". Izan ere lan hori dena "umeengatik eta por amor al arte" egiten du Carlosek. Garbi esan digu ez lukeela batere penarik hartuko norbaitek ordezkatuko balu. Izan ere "aspertuta" dago hainbeste "buruhausterekin". Eskertxarreko

...


S

lana dela ere pentsatu izan du. "Ofizialki eskerrak eman dizkidaten lehendabiziko aldia iaz alkateak bidali zidan gutunean izan da. Ilusio handia egin zidan eskutitzak."

Haurren danborradak ditu, Donostikoak adina41 urte bete antakutz egunean jai izan arren lanean aritzen den lagun talde bati eskerrak egiten da Zestoan urtero haurren danborrada. “Parranda latza bota izanagatik sekula ez dugu hutsik egin santakutz egunean” esan digu Olga Goyak. Hamahiru urte zituenean danborradan desfilatzeko handiegia zela, eta txikienei laguntzeko eskatu zioten. Ordutik haurren danborrada antolatzen aritu izan da Olga etenik gabe. Gorabehera mordoa ezagutu ditu hainbeste urtetan. Lana ere asko egin du eta estimatuko luke gazte koadrila batek erreleboa emango balio orain arduratzen den taldeari. Hala ere gustura aritzen direla aitortu digu. “Merezi du honetan saiatzeak,

Donostikoak bezainbeste urte ditu-eta Zestoako haurren danborradak”. Jende gehiago elkartu zitzaien arte Migel Zulaika eta biak arduratzen ziren haurren danborrada antolatzeaz. Eta estuasun bat baino gehiago pasa omen zuten: “Ahal genuena egiten genuen. Behin baino gehiagotan Migel bera Donostiraino joan eta bere dirutik erosi behar izan zituen derrigorrez behar genituen panderoak edo beste zerbait... Gizon horren grinagatik izan ez balitz urte batzuetako etena izango zuen seguruenera Ssantakutz eguneko danborradak.”.

Aspaldi batu zitzaien Migel eta Olgari koadrila bat urteroko zereginetan laguntzeko. Buru-belarri aritzen dira Pedro Gorospe, Eva Sanchez, Karmelo Larrañaga, Mitxel Orbegozo, Marikruz Arzalluz eta Maria Angeles Goya, Olgaren ahizpa. Santakutz egunean neska-mutilei laguntzen jende gehiago ere aritzen da gainera. Haurren danborradan ia-ia herriko ume guztiek hartzen dute parte. Sei eta hamabi urte artean dituztenetatik oso gutxi geratzen dira kanpoan. Horregatik antolatzaileek antzeman diote urtean urtean haur gutxiago jaiotzen dela Zestoan. “Gero eta ume gutxiago daudela igartzen da. Lehen Donostira joaten ginen jantzi eta danbor bila; iaz ez genuen joan beharrik izan”. Azken urteetan beste aldaketa nabarmen bat ere izan du haurren danborradak. Duela gutxi arte mutilek jotzen zuten danborra eta neskek berriz panderoa. Orain denek danborra jotzen dute. Neskek beraiek eskatuta egin da aldaketa hori. Aldaketa horrek pena eman ziola aitortu digu Olgak: “ez dakit ba... desberdina zelako edo beti horrela egin izan zelako... nik pena hartu nuen”. Orain mutilek larrudun danborrak jotzen dituzte eta neskek berriz zurezko kupelak, baina ez dira ika-mikak bukatu. “Umeen arteko inbidia kontua dela uste dut nik. Izan ere larrudun danborrak jo behar dituztela eta tematuta daude orain neskak. Hori bai, kantinera izateko eta gurdian joateko amorratzen egoten dira. Gainera nahiago dute gurdian mutilik jartzen ez badugu, horrela aukera handiagoa dutelako zozketan”.

T E S T U A K:

MANUEL ARREGI (errexildarrak...); JON ARTANO (gurdiaren... / haurren...).


I

danbolin Ahuntzainarenezkontza

zenburu horrek Esoporen fabuletako bat dirudi, baina ez da horrelakorik, XXI. mendeko kontua da. Apirilaren 21ean Joseinazio Udabe (Juze) eta Eli Etxezarretaren ezkontzan gonbidatu bereziak agertu ziren nonbait. Duela hainbat urte ahuntzain ofizioa utzita Juze ezkontzera joan San Martin ermitara eta irteeran zein agertuko beste hainbat jende, senide, adiskide e.a-en artean eta Juzeren aspaldiko lagunak, bi ahuntz. Hauek ere beste gonbidatuekin batera eliz atarian itxoin zien ezkonbe-

ShishaPangma2001

Z

Afrika

estoa, Marruecos, Mauritania, Mali, Burfina Faso, Zestoa. Hori izan da laburbilduz Karlos Morkuende herritarrak eta beste lau lagunek Afrikan zehar egin berri duten ibilbidea. Urtarrilaren 3an irten eta martxoaren 28an bueltatu ziren. Hiru hilabete luzez herrialde honetako hainbat txoko eta jende ezagutu dute. Baina ez da lehenengo aldia afrikar kontinentera joaten direna. Izan ere iaz antzeko bidaia egin zuten, herrialde hauez gain, Senegal, Togo eta Gana herrialdeak ere bisitatuz. Lehenengo pausua Land Rover bat eros-

B

rriei. Eta noski etorkizunerako jasota geratuko den argazkian ere beren tokia izan zuten.

ortzirietako espedizio bezala izendatu badute ere, lau Beratarrekin batera Andoni Moreton zestoarra ere abentura honetako partaide dugu. 8046 metro dituen gailurra egitea dute helburu bost mendizaleek. Apirilaren batean ekin zioten tea izan zen, Marruecos zeharkatu eta Mauritaniara iritsi zirenean saldu egin zuten dirua ateratzeko. Gero bertako kamioi eta autobus zaharrak erabili zituzten batetik bestera ibiltzeko. Interesgarriena ezbairik gabe bertako jendea; hala esan digu behintzat Karlosek. Gertaera gogorrak ere kontatu dizkigu; eskorpioiak heldu zionekoa esaterako. Baina kontu horiek eta bidaian zehar izandako bizipenak hurrengo alerako utzi ditugu.

Nepalerako bidaiari eta espedizioak 30 edo 40 egun inguruko iraupena izango du. Lehendabiziko pausua Madrilgo aireportutik Katmandura joatea izan zen, Nepaleko hiriburura. Bertan azken orduko erosketak egin eta dena prestatu ostean Nepal eta Tibet arteko mugan dagoen Kodari herrira hurbiltzeko asmoa zuten. Hortik Nyalan izeneko herriraino dagoen bidea autobusez egin eta hiru egun oinez ibili ondotik, Shisha Pangmaren magalean, oinarrizko kanpamentua jartzekotan ziren, 5.250 metrotan hian zuzen ere. Dena ondo badoakie bertan izango dira dagoeneko. Momentuz hauxe da espedizio honen inguruan dakiguna. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak horretarako interneten ireki duten Wep orrira jo besterik ez du. Helbidea www.terra.es/personal5/shisha2001 da. Horrez gain, animoak bidali nahi dizkionak ondorengo helbide honetarako bidali beharko ditu: SHISHA2001@terra.es Maiatzaren erdi alderako hemen izango dira bost mendizaleak eta gu zain izango gara protagonisten ahotik jasotakoa zuei kontatzeko.

zulo


J

ardunian BEGOÑA UNANUE UNANUEK, txikienek esango luketen legez, “urte asko asko” daramatza belaunaldi berrien heziketa-lanetan, hogeita hamahiru pasa hain zuzen. Denbora honetan guztian makina bat poz eman omen diogu, baita hainbat buruko min ere. Zuk ez ala? Gezurti! Esanak esan, Begoñak oso gogo onez eta aurpegi alaiez kontatu dizkigu hezkuntzaren munduan, bere ikasle- zein irakasle-garaiei gainbegiratu bat emanez, bizi izan dituen eta bizi dituen gorabeherak. Egun hain gazte ez garen guztiok gogoratzen dugu Begoña oroitzapen urrun eta goxodun kutsuaz, horretan ez dago zalantzarik. Baina... sentipen bera iradokitzen ote diogu guk berari?

N O R Z E N B E G O Ñ A I R A K A S L E- L A N E T A N H A S I A U R R E T I K? Zestoako neska arrunt bat nintzen, oraindik ikasketak egiten ari zen neska bat. Halaxe jarraitzeko asmoa neukan gainera, harik eta andereño-lana eskaini zidaten arte. Eta beno, ondo pentsatu ondoren, oso lan polita izan zitekeela iruditu zitzaidan. Bestalde, nire ametsak-eta alderdi horretatik zihoazenez, hasi egin nintzen. U R T E P I L A D A R A M A T Z A Z U L A N H O N E T A N, E Z D A H A L A? 1967ko urtarrilean hasi nintzen Zestoako Ikastolan, hogeita hamalaugarren urtera noa beraz. Hasiera batean bi ginen irakasleak, andereño Pepita eta ni. Gero, handik bi urtera edo horrela, Karmele batu zitzaigun,... Nahiko urte zailak izan ziren haiek. Hastapenetan ez zegoen ez laguntzarik ez materialik. Lan asko egin behar zen, baina ilusio handia geneukanez, gustura aritzen ginen. ZE R

N O L A K O O R O I T Z A P E N A K G O R D E T Z E N D I T U Z U Z U R E I K A S L E- U R T E E T A Z?

T R A K?

ZE R

M O D U Z K O A K Z I R E N M A I S-

Ni mojatan ibili nintzen, hemen Zestoan. Baita Donostian ere, Villa Milagrosa-n, bi urtez. Oso oroitzapen onak dauzkat. Zigorrak izaten ziren, hitz egiten harrapatzen bagintuzten-eta. ...Gogoratzen dut nola “no hablaré en clase” idaztarazten ziguten hirurehun edo bostehun aldiz. Nolanahi ere, oso pozik joaten nintzen beti, eta oso ondo konpontzen nintzen bai lagunekin bai orduan irakasle ziren mojakin ere.

NOLA

IKUSTEN DUZU

A Z P I E G I T U R A?

NO L A

ZESTOAKO

E G U N G O H E Z K U N T Z A-

H O B E T U K O Z E N U K E?

Aldaketa handiak gertatu dira garai batetik hona: orduan gelak, materiala,... oso urriak ziren bitartean, egun oso hornituak gaude. Metodologia-aukera zabala da, eta giza baliabideak ugari dira: zailtasunak dituzten umeentzat laguntza bereziak bidaltzen dizkigute,... Zer egingo nukeen hau hobetzeko?... Beti egoten da zer hobetua! Irakaslegoa zenbat eta prestatuago egon, haurrentzat hainbat mesedegarriagoa izango da. Zerikusia du, era berean, gurasoen partaidetzak, haiekin bat etortzeak edo behintzat harremana egoteak.

ETZIKO

A L DUZU HAINBESTE

O H I T U E T A G E R O?

“ D E M O N I Ñ O N”

ARTEAN

Bai, nik uste dut baietz. Garaian garaiko gauzak. Urte askoan ari naiz ume artean lanean, eta oso gustura. Hala ere, erretiratzen naizenean etziko dudala iruditzen zait. Asko gogoratuko naiz umeetaz, baina bizitzako beste aldi bat izaten da eta halaxe hartu behar da. U M E G U T X I J A I O T Z E N D A E G U N, Z E R I R I Z T E N D I O Z U H O R R I? Oraingo gurasoek, lehengoen aldean, haur gutxi ekartzen dituzte. 2000. urteko “boom”az hitz egin izan da, eta nik uste dut izan duela bere eragina. Gurasoek ani-


matu egin beharko lukete ume gehiago ekartzera, hor... alferkerian egon gabe!

BA

A L DA G O DESBERDINTASUNIK ATZOKO E T A

G A U R K O U M E O N A R T E A N?

Batzutan esaten da oraingo umeek dena dakitela, begiak irekita jaiotzen direla,... Esanak esan, antzerakoak direla iruditzen zait: beti egoten dira ume bixkorrak, ez hain bixkorrak,... Gaur egun, bitarteko materialen aldetik-eta erraztasun gehiago dituzten arren, lotu xamarrak ere ikusten dira zenbait kasutan dantza dela, musika dela,...

H AINBESTE

U R T E Z I R A K A S L E I Z A N I K, B I T X I K E R I A X E-

L E B R E U G A R I I Z A N G O D I T U Z U G U R I K O N T A T Z E K O,

E Z? Bitxikeriak? Begira, nik asko ditut eta sarritan komentatu ere bai “hau apuntatu egin behar dugu”. Orain, bat-batean,... A! Badatorkit burura hiru-lau urteko ume baten pasadizoa. Hau euskara hobetzeko laguntza-klaseetara joaten zen orduan. Eta halako batean, etxe baten marrazkia erakusten niolarik, zera esan nion: “Hau etxea da”. Berak “casa” erantzuten zidan. Horrela aritu ginen bakoitza bereari eutsiz, teman, honelaxe esan zidan arte: “Será etxea, pero a mí me parece una casa”.

“IRAKASKUNTZA LAN ZAILA BAINA ZORAGARRIA DA”

MEZUREN

a

EZBERDINTASUNA BERDINKERIAREN G A I N E T I K rtikulu honen izenburua, heltzen zaion lekutik heltzen zaiola ere, polemika iturri izan daiteke. Izan ere, denok berdinak izate kontu hori, oso prezio merkean saltzen den produktua baita. Halere, aitor dezadan, berdintasunaren izenean sortzen ari den ideologia berri horrek goragalea sortzen didala. Mundu moderno eta aurre-

B A T I G O R R I N A H I I Z A T E K O T A N, O R A I N T X E

D U Z U A U K E R A. Alde batetik, gurasoak umeak edukitzera animatuko nituzke. Haur bat edo bi izatea oso gauza polita da. Bestetik, mundu honetan lanean diharduten guztiei hauxe esan nahi nieke: Animo, irakaskuntza lan zaila baina zoragarria da eta!

OLAIA SALEGI URBIETA

ratuan bizi garenok, mende berrian sartu garen honetan, sekulako aldaketak ikusiko omen ditugu. Ezbairik gabe, bizimodu berri bat datorkigu gainera, denok berdinak izatera kondenatuak egongo garen bizimodu berri bat. Laster, europarrok, xahuketarako ere diru berri eta berdina izango dugu eta mundu osoan hiru diru mota izango dira bizirik irauteko gai, Europan, zorioneko euroa, Asian, yen japoniarra eta Ameriketan, dolarra, zer bestela. Afrikara joateko, berriz, mundu modernoan bizi garenok, ez dugu dirurik beharko. Zerri-askara bota ohi ditugun soberakinak, dirua baliran, fianbreretan hartzea nahikoa izango da, Nairobiko burtsan nahi adina akzio erosteko. Oporretara joateko orduan, buruhauste bat gutxiago, esan lezake norbaitek. Berdintasunaren izenean,

kultura ugari desagerrarazi ondoren, beste horrenbeste desagertzeko zorian da. Hizkuntzalaritzan adituak diren hainbatek ere zera baieztatu du: egun, munduan hitz egiten diren sei mila hizkuntzetatik bi mila, mende berri honetan desagertuko direla. Hori omen da joera, gero eta kultura gutxiago, hizkuntza gutxiago, herri gutxiago, gero eta berdinago eta demokratikoago izan gaitezen, sortzen ari den paradisu berri honetan. Gure burmuinak ere, berdintzera joko dute. Umeei, ikastetxeetan munduko herri guztiek historia berdina izan dutela irakatsiko diete eta helduok pentsatu beharrik ez dugu izango, pentsalari apartak izango baititugu irrati telebistetako tertulietan, gure ordez pentsatzeko prest. Bidenabar, mayororejismoaz freskatu eta sendatuaz gure jariodun ganbarak. Gero, Gran Hermanokoek, PPko gizaki prototipo gaindiezin eta “políticamente correcto” bat aurkeztuko digute, eguneroko bizitzan denek hura imita eta maita dezaten. Horrela, Euskal Herrian jaiotako umeak ez dira gehiago terroristak izatera iritsiko, Cadiz-en jaiotako umeen “klonikoak” izango direlako. Pentsamendu bakar eta demokratikoa medio, gure desioak ere, aldatu egingo dira. Aurrerantzean, ezberdinak izateko eskubidea lapurtuko digutenez, hain berdinak izango gara guztiok, non elkar maitemindu ezinik ibiliko garen. Ondorioz, txakurrak, katagorriak eta kanposantu atzeko hontzak kortejatu beste erremediorik ez zaigu geldituko. Atera hadi zulotik Danbolin! Bazagok hemen hire premia eta, uholde globalizatzaileak gure izatea behin betirako hilobiratu ez dezan.

Mikel Arregi


T I C H L A : B A B B A, BI G A

P

ETA

25

URTE ITXARO

Zestoa Tichlarekin anaikidetu zela badira zortzi edo bederatzi urte eta ordezkaritza bat baino gehiago izan da harrezkeroz Saharauiarren Aljeriako kanpamenduetan. Maiz egin diete bisita zestoarrek, baina lehendabizikoa berandu iritsi zitzaien, eta joan zirenean ondo gogoan du Antxelmok zer esan zieten: “ Zu anaia aberatsa zara eta ni pobrea, baina egunen batean alderantziz bagara ere, zure anaia izaten segiko dut, anaiak betirako izaten dira eta. Nahi baldin baduzue, izan eta bestela ez”. Zestoako oroigarria udeletxeko horman jarri zuten eta ordutik hemengo argazkiak urre gorria bezala gordetzen dituzte. Zestoarrak joaten direnean, 8 ordu edo behar ematen dituzte land robeALOMA M I L I A N O E R E Z E T A N direnak anaia besarkatu eta buelta T X E L M O S T I A Z A R A N rrean, egiteko bada ere. AHARAUIARREN LJE Tearen aparretan hartzen R I A K O K A N P A M E N D U E dute saharauiarrek atzerritarra, beTAN IZAN DIRA MAR ren xumean, ahalik eta ondoen. TXOA ERDIAN Aurten gainera, ospakizun urtea dute, martxoan bete ditu ErrepuA K MARTXOAN B I HILABETEKO Arabiar Saharar DemokratiEPEA EMAN ZION A blika koak 25 urte. 75ean utzi zuen EsROKORI ENDEBAL Mendebaldeko Sahara D E K O A H A R A R I F U N painiak Maroko eta Mauritaniaren esku, TSEZKO AUTONOMIA eta orduan hasi zuen amaitu ez EMATEKO duen burujabetzarako bidea. Frente Polisarioak 16 urte iraun zuen gerrari hasi zuen. 91ean suetena adostu zuten Maroko eta Frente Polisarioak eta bake planari ekin zioten, baina sahararren etorkizuna erabakiko duen erreferenduma atzeratuz joan da. Marokok erroldan esku sartu eta marokoarrek ere erabakitzea nahi izan zuen, eta Nazio Batuek prozesua etetea erabaki zuten 99an. Ordutik, Annanek epe bat baino gehiago eman dio Rabateko gobernuari, Mendebaldeko Saharari autogobernua emateko, azkena otsaila bukaeran emandako bi hilabetekoa. Bitartean, erbestean, Aljeriako Tinduf inguruko kanpamenduetan bizi dira saharauiar gehienak, 200 mila inguru, baina Mauritania eta Malin ere bat baino gehiago dira. Kanpamenduak lau gunetan daude banatuta, eta denek Mendebaldeko Saharako toki nagusien izenak hartu dituzte; Aaiún, Mendebaldeko Saharako hiriburua, Smara, hiri santua, Dajla, kostaldeko hiri nagusia eta Auserd, barrualdeko hiria. Gune bakoitza 6-7 herrik osatzen dute, Tichla hauetako bat. Herri artean desertuko hondarra besterik ez dago, munstro zein uso bihurtzen diren hondar aleak dira, baina Antxelmok dioenez “ingurua aldatuagatik, ondo dakite ondoko herria non dagoen eta gauez ere arazorik gabe ikusten dute”. Brujulaz eta argiz egina da basamortuan bizi den jendea. Baina Mendebaldeko Saharak eta kanpamenduek ez dute zerikusirik. “Sahara herri aberatsa da, arrantza

NBE

, E

S

P

A

,

.

S

M .

A A M -

SAHARA 1915. URTEAN


OPEN

asko du, eta abelzaintza ere bai” Antxelmok azaldu digunez. Kanpamenduetan berriz, ez dago belar bat ere, baina banaketa oso ondo antolatuta dute. Tindufa iristen den kanpoko laguntza, segituan banatzen dute herrietara, eta beren txikitasunean, alde handirik gabe bizi direla dio. “Bigaren etxean hobeto bizi dira, aita alkatea du eta”, hori dio Maite Kortak, baina denak berdintsu dira gehienean. Ospitale nagusian ahal dutena egiten dute, biriketako gaitza duten asko eta asko daude, eta kalean ere, umeek karameluak eskaten dituzte. “Kanpoan medikuntza ikasitakoak ere bat baino gehiago dira, KANTAURI ITSASOA SAHARARA ERAMATEKO ESATEN DIO BABBAK AMAMA PALOMARI BERAkanpoan egin dituzteREKIN TELEFONOZ HITZEGITEN DUENEAN. URA DU AMETS nak ere asko daudeBERAK, HAIN URRI ETA HAIN URRUN DUENA. ZESTOAN lako” Antxelmok dioeZEGOELA, LEHENBIZIKOZ KOMUNEKO BONBARI TIRA ETA nez, “baina beren URA ERRESKAN IKUSI ZUENEAN, BERE ESKU HAURRETAN kultura ere oso aberaGORDE NAHI ZUEN DENA, AHAL BALU ITSASOA ERE BAI. tsa dute”. SAHARAUIARREK BEREN HERRIAREN EGARRIZ ARGELIARA Mendebaldeko IHES EGIN BEHAR IZAN ZUTENEAN, URARI SEGIZ SORTU ZISahara aspaldi lotu TUZTEN KANPAMENDUAK. BEREN LURRETAN LURRIK EZ, ETA zuen Euskal HerriareDESHERRIAN URA ATERATZEKO MODUKO LEKUAK HARTU kin elkarkidetzaren ZITUZTEN BIZILEKU. BAINA HALA ERE, BABBAK KILOMEzilborresteak, eta kanTROAK ETA KILOMETROAK EGITEN DITU JOAN ETORRIETAN, pamenduetara taldeGOIZEKO SEIETAN JEIKITA UR BILA JOATEN DENEAN. HOren bat iritsi orduko RIXE IZATEN DU ESKOLARA JOAN AURRETIK EGIN BEHA“Kanarias, Balentzia, RREKO LEHENENGO LANA. Pais Vasco?” galdetzen ORRAZTU, APAINDU ETA ETXEKO ATEAN DITUEN OINETAdute Palomak dioeKOAK JANTZITA JOATEN DA ESKOLARA. AMAMA BIAK HAN nez. Herri askotara iriGELDITZEN DIRA BATA BESTEAREN ONDOAN, BAKOITZAK tsi da zilborrestearen BERE ERARA ZAINTZEN DUELA. AMAMA EUSKALDUNAK soka, eta Zestoan ere ARROPAK ERAMATEN DIZKIO, SAHARAUIARRAK ERANTZI, bada, Sahara herriareETA ZAPIZ ESTALTZEN DIO BURUA. AMA AITA ETA AITITAK kin Elkatasun taldea. NAHI EZ ZUTENEAN HARTU ZUEN AMAMAK BABBA. HAN Dozena bat lagunek PEKATARI DIRA BEHAR BAINO BELTZAGO DIRENAK, ZENBAT osatzen dute, eta aurETA ZURIAGO NAHIAGO DITUZTELAKO OINORDEKOAK, ten, Musika eskolako BAINA AMAMAK ZORIAREN KOLOREA BARKATU EGIN ZION umeek Santa Eskean ETA BERAREKIN BIZI DA. LOAK BERRIZ, AMAMA ZESTOAbildutako dirua ere RRAREN MAGALEAN HARTZEN DU, NEGARREZ ETA EZTITAN. hara bidali dute. Udan NAGORE TELLERIA DESERTUA GOGORRA DA ETA DESHERRIA, GOGORRAGOA. iritsiko dira Babba, eta Biga gehiago ere Zestoara, kanpamenduetatik 14 mila abiatuko dira eta familien etxeetara. Zilborresteak soka luzea dauka, eta norbaitek udan umeak hartuaz heldu nahi badio, taldeko norbaitekin hitzegin besterik ez dauka, soka denengana iristeko prestatuta dago eta.


“ Inma Alkorta eta Rosa Irastorza: Ostiral goiz

batean udaleko g

“

GUTXI AITORTUTAKO LANA DA HAU

udaleko berriak .

Martxoaren 29an burutu zen batzarrean, E G U N E K O Z E N T R Uko proiektua onartzeko proposamena eta obrak kontratatzeko lehiaketaren oinarriak finkatu zituzten. Eguneko Zentrua San Juan Egoitzaren ondoan kokatuko da. Eraikuntza berriaren obrak sei hilabete iraungo dituela aurreikusten da eta 2002. urtean martxan espero da. Eguneko Zentruak 15 bat lagunentzako lekua izango du eta adinduek eguna bertan pasa ondoren gauez beraien etxeetara itzuliko dira. Proiektu honekin bakarrik aurkitzen diren hirugarren adineko ezinduek duten arazoari irtenbidea eman nahi zaio. Bestalde, A N B U L A T E G I R A igotzeko zailtasunei aurre egiteko asmoz, I G O G A I L U A jartzeko proiektua martxan jarri da. Gorabehera batzuek izan diren arren, desjabetze espedientea eta kalteordainak egin ondoren igogailua jartzeko proiektu teknikoa martxan jarriko da. Igogailua anbulategi azpian kokatuko da eta zuzenean anbulategi goraino igoko da inongo eskailetarik pasa beharrik izan gabe. Zestoako udalak Euskal Herriko Naziotasun aitormena bideratzeko araudia onartu zuen apirilaren 6an eginiko udal batzarrean. Hartutako erabakiaren arabera, Udalbiltzak bultzatutako E U S K A L H E R R I K O N A Z I O T A S U N A A I T O R M E N A R E N A G I R I A tramitatzen lagunduko du Zestoako udalak. Dokumentu horren helburua Euskal Herriko herritar izateko nahia eta borondatea adieraztea da, herritar orok naziotasuna libreki izateko duen eskubidea aintzat hartuz. Eskaera egiteko orriak Aberri Egunaren ondoren izango dira herritarren esku. Eskaera bakoitza Udalbiltzara bidaliko da eta erakunde honek esleituko du Naziotasun Aitormenaren Agiria. EAJ-EAko zinegotziak abstenitu egin ziren eta ordezko mozio bat aurkeztu zuten.EHko sei zinegotzien botoekin onartu zen udal mozioa.


garbitzailei elkarrizketa egiteko asmoarekin hurbildu nintzen bertara. Han Inma Alkorta eta ordezkaketa bat egiten ari den Rosa Irastorza topatu nituen. Beraien lanari buruz eta ea garbiketa kontuetan nola portatzen garen galdetu nien.

H E R R I G A R B I A A L A Z I K I N A G A R A? I N M A : Ez dakit; nik behintzat ez dakit beste herrietan nola den baina antzera izango dela pentsatzen dut. Festa ondorenean asko nabaritzen da. Orduan gehiago zikintzen da. Udaletxeko sarreran ondar ugari egoten da eta eguraldi txarra egiten duenean ere nabaritzen da, gehiago garbitu behar da. Eguraldiaren gorabeherak eragin izugarria du gure lanean. Z E I N D I R A O K E R R A G O A K U M E A K A L A H E L D U A K? R O S A : Zalantzarik gabe helduak. I N M A : Umeak umekeriak egiten dituzte baina helduak fede txarrez jokatzen dute; adibidez kulturetxean estintoreak ez dituzte umeak hustutzen, helduak baizik. Horrelako kasutan ikusten da helduak asmo txarrez jokatzen dutela. R O S A : Astebukaeretan okerragoa izaten da. SEKULA

H A S E R R E T U A L Z A R E T E N O R B A I T E K I N L A-

N E A N A R I Z I N A T E L A? R O S A :

Haserretu gara noiz

edo noiz. I N M A : Norbaitek esaten digunean ea zertan ibili garen edo zergatik behar izan dugun denbora ugari lana egiteko haserretu gara. Baina bestela ez, umeren bat zikintzen ari dela ikusten badugu zerbait esaten diogu eta kitto.

P R O P O S A T Z E N B A D I Z U E T E A J U R I A- E N E A EDO GUGGENHEIN MUSEOA BESTEAK BESTE G A R B I T Z E A J O A N G O Z I N A K E T E ? I N M A : Ez, leku

horietan zikina zikin izango da eta eginbeharrak ere berdinak izango dira. Ez dut batere jakinminik leku horietan zer dagoen. Gustura nago nagoen lekuan. R O S A : Neuk ere ez dut lekuz aldatzeko asmorik.

ZER

M O D U Z P O R T A T Z E N D I R A K A N P O K O B I S I-

TARIAK ZUEK LANEAN ARI ZARETELA IKUSTEN

D U T E N E A N ? I N M A : Alde

handirik ez, oso antzerakoak dira. Badaude batzuk ikusten bazaituzte galdetzen dutenak ea pasa daitekeen baina ez dago alde handirik. Kanpoak ez dira bertakoak baino txarragoak edo hobeagoak antzerakoak dira.

“ GR A N H E R M A N O� K O

E T X E A N S A R T U K O A L Z I N A-

TEKE GARBITZERA EDO

P A R T E H A R T Z E R A? R O S A :

Z E N B A T U R T E D I R A L A N H O N E T A N H A S I Z IN E T E L A ? I N M A : Hemezortzi urte dira udale-

txean lanean hasi nintzela. R O S A : Ni lan honetan urte asko daramatzat baina udaletxean ordezkaketak egiten hasi nintzela bost urte dira, noizean behin ordezkaketak egin ditut. L A N Z A I L A A L D A Z U E N A? I N M A : Lan zaila ez, nekagarria eta gutxi aitortutako lana da hau. R O S A : Ni ere ados nago gutxi aitortzen zaigu gure lana.

Ezertara, ez nintzateke sartuko ez garbitzera ez parte hartzera. I N M A : Bertan bakoitzak berea egin dezala, guk gure lana egingo dugu eta haiek berea. Z E R E S K A T U K O Z E N I O K E T E Z E S T O A R R E I? I N M A : eskatu ez dugu ezer eskatu nahi. Gauzak errespetatzea, bai bereak eta besteenak. Hori ez da eskatu beharreko zerbait. Denok egin beharreko zerbait baizik. Baliteke udalak baliabide ugari jarriz eta jendea ohartuz etorkizunean egoera hobetzea baina beti egongo da zikina eta oso zaila izango da. URKO CANSECO


OSAGAIAK Haragi xeatua libra 1, Tipula 1, Piper berde 1, Tomate 1, 3-4 berenjena, Bexamela eta Gazta railatua edo urtzekoa.

PRESTAERA Berenjenak hustu, eta barruko mamia zati txikitan ebaki. Mami hori zartagian jarri su bajuan, tipula eta piper berdearekin. Haragi pikatua nahastu, eta tomatea ere bertara bota. Behin berdura eta haragia eginda daudenean, bexamela nahastu, dena masa bat eginda geratzeko. Masa horrekin berenjenak bete eta gainean, gazta jarri. Berenjena beteak labean sartu 170 gradutan eta 5-10 minututan, jateko moduan egongo dira.

On egin diezazuela!

J

J

r

MARITXU ALDALUR BERENJENA BETEAK

AUTOA NOLA GARBITU 12 kanpokaldea

1 2 3 4 5

Ontziak garbitzean bezala, garbienetik hasi eta zikinenera egingo dugu garbiketa. Lehendebizi autoa goitik behera busti, aurrekaldeko eltxoak eta gainerako zikinak bigunduz joan daitezen. Ura, jaboia eta erratzarekin eta autoa itzaletan dugula, sabaia aurreko kristala eta kapota garbitu, ordena honetan. Gero albokaldeak. Lehendabizi kristala, gero ateak eta azkenean tapakubosak, gurpilak eta llantak. Aluminiozko llantak dituzten autoetan, frenoen pastilaren hautsa dela, tarteka komeni da pintzel txiki batekin zuloak garbitzea produktu berezi batekin. Noizean behin komeni da tapakubosak kendu eta barrutik ere dena ureztatzea. Barruko piezentzat txarra dela uste du jendeak, baina frenoai eta ez die kalterik egiten. Kristalak garbitzeko erratz txiki horietan ere ondo dator trapu busti bat pasatzea.

6 7

barrukaldea

Aspiradora pasa. Aurrekaldea, edo salpikaderoa garbitu grasa kentzeko bigun batekin. Silikona duten produktuak aukeratu ezkero, erreinua egiten dute gero kristalean eta hobe da horrelakorik ez erabilita. Kristala garbitu etxeko beirak garbitzeko erabilten dugun edozein garbitzekorekin. Amaitzeko, gurpiletan eta ispilu eta llantetako goma beltzari, briloa ateratzeko likidoa igurtzi, eta sekulako dotoretua hartzen du autoak.

3 4

Sebas Izeta

r


zer irakurri, zer entzun

IZENBURUA: E g u n d e n a k e z d i r a b e r d i n

EGILEA: X a b i e r E t x e b e r r i a . ARGITALETXEA: E l k a r l a n e a n SALNEURRIA: 2 2 0 0 p t a.

Tasio Ardanaz bizitzaz nazka-nazka egindako 27 urteko gaztea da. Larre motzean hazitako belaunaldiko beste askok bezala existentzia hitsa, eta hutsa, du Tasiok. Baina laino ilunek ikusten uzten ez dutenean ere, eguzkia alde batetik irten eta bestetik sartzen da. Eta halako batean... tapa! Auto-istripu batera laguntzera joan eta zeharo aldatuko zaio ordurarteko bizimodu patetikoa. Istripu horretan zeozer misteriotsua sumatu eta detektibe ahaleginetan hasiko da gure Tasio. Ahalegin patetiko samarra, dena esan behar bada. ) Miren, nobelako beste protagonista patxada tristean bizi da. (

...

( ) Haatik, bere oroitzapenek maitasun istorio samur eta mingotsa biziaraziko digute. Xabier Etxeberriak nobela majoa idatzi du. Etxeberria zarauztarra da, 26 urte ditu, eta bertatik bertara ezagutzen dituen giroak islatu ditu. Herriaren izenik ez dela azaltzen uste dut, baina Zarautzen lekutuko duzue istorioa nahi gabe ere. Elkarlanean argitaletxekoek “gaurko gazteriaren erretratu zorrotz bat” egin duela esanaz famatu dute egilea. Meritu askotxo deritzot horri. Baina egia da, nobelako pertsonaiak sinesgarriak behintzat badirela. Protagonistak bi gazte arrunt dira. Kontserbadoreek hauteskunde sasoiko telebista iragarkietan erakusten dituzten gazte perfekto horien batere antzik ez dute. Kaleko hizkera darabilte, eta beraien arteko elkarrizketak biziak dira. Tasio eta Miren ez dira HASIBERRIAK telenobelako surflari eta panpinen koadrilakoak. Hara hor aitzakiarik gabeko liburua. Heldu eleberrri honi, aidean irakurriko duzue eta.

...

ñ

Jon Artano Izeta

URRUTIRA JOAN GABE HERRIAN BERTAN EUSKARAZKO DISKOAK EROSI D I T Z A K E G U. PO T X O L O N E A N H I L A B E T E H O N E T A N I R I T S I D I R E N D I S K O E N A RT E A N H A U E K N A B A R I D I R A:

ñ

Talde berria dugu. Bertan “Goenkale”ko Sarak abesten du. Zestoako festetan izan genituen kantari eta jendea oso gustura gelditu zen. KD: 2800 pta. K: 1850 pta Negu Gorriak desagertu eta ondoren atera den bilduma lana. KD: 2200 pta. K: 1550 pta.

Triki Ta Ke: “Triki Ta Ke”

Negu Gorriak: “Ustelkeria”

Hemendik at: “Etorkizuna” Hau beraien diskoa berria da, musika “teknoa” jotzen

dute eta arrakasta handia lortu dute gazte jendearen artean. KD: 2800 pta. K: 1850 pta.

Betizu: “Bat, behi, hiru!” Hau ETBn dagoen “Betizu!” programak atera duen diskoa da. Gaztetxoen artean oso gustukoa. KD: 1950 pta.

Itoiz: “1978-1988” Hau Itoizek ateratako bilduma

da, beren abesti guztiak biltzen ditu zazpi CDetan. Single bat ere badu beren kantu ezezagun bat entzun daitekeelarik. KD: 9950 pta.


Nire ikuspegitik, oso garrantzi handia eduki du erlijioak bailara honetan. Aizarnako bailarak dituen eliza, ermita eta beste eraikinak begiratu besterik ez dago horretaz konturatzeko. Aipagarriena oso antzinakoa den Santa Engraziko eliza dugu. Bere sorreraz datu zehatzik ez badago ere, hamargarren edo hamaikagarren mendekoa dela esan dezakegu. Adituek diotenez, kristautasuna Euskal Herrira sartu ondorengo lehenengoetakoa da eta, gainera, eliza honek bere hilerria omen zuen. Oso toki berezian dago kokaturik, mendi puntan eta harri gainean. Baina toki deserosoan kokaturik egoteak badu bere esplikazioa: badirudi paganoek toki honetan ospatzen zituztela beren errito eta akelarreak; horregatik gero kristautasuna sartzean eliza bertan kokatu zen. Bigarrenik, herrian bertan kokaturik dagoen eliza nagusia dugu. Honen inguruan eraiki zen herria. Aizarnako gehienak bertako pontean bataiatuak gara, bertan egin dugu Lehen Jaunartzea eta dotrinak agintzen duen bezala baita Pazkoakoa ere, erretore-etxean azterketa pasa ondoren. Hirugarren eliza Santa Kutz deitzen dioguna da, herrian kokatuta hau ere, eliza nagusiari begira. Garai batean eliza hauek Tenplarioen ordenakoak omen ziren. Tenplarioen aberastasuna oso ezaguna izan da, eta egia esan, eliza hauek ikusita hala izango zela dirudi. Herritik irten edo sartzeko bide garrantzitsuenetan zehar dauden ermitak ere ugari dira. Aizarnatik Zestoarako bidean bi badira ezagunak. Bat Kalbario deitzen dioguna, gurutze donea du bere irudia, Jesukristoren pasioa gogoratuz. Aurrera jarraituz gero, bigarren bat ere bada, Kontzesio deitzen dioguna. Ama Sortzez Garbiaren oroimenez dago hau, bere irudia

erretaulan duelarik. Bada hirugarren bat ere bide beraren ertzean, Akua bailara pasa ondoren, baina ezezagunagoa da guretzat. Aizarnatik Errezil edo Tolosara abiatzen bagara, badugu Santiago Apostoluaren oroimenez eraikitako beste ermita bat. Aldarean du apostoluaren irudia. Eta Aizarnatik Zarautzerako irteeran berriz, San Pelaioren oroimenezko ermita dago, hau ere apostoluaren irudia barnean duela. Azkenik, San Joan ermita aipatu behar dugu, Zumaia edo Beduara bidean gelditzen dena. Eliza eta ermitak aparte utzita, Aizarnak baditu ondasun gisako beste eraikin batzuk ere. Erretore-etxea da bat, elizari elkartuta dagoena eta bertara pasatzeko pasabidea duena. Hormaz ondo hornituriko baratza bat ere badauka. Bestela, badira hemen apaiz-etxeak deitzen diegun bi edo hiru etxebizitza ere. Kristautasuna Euskal Herrian berandu samar sartu bazen ere, bailara honetan ondo onartua izan zela dirudi. Bere jarraitzaileek eraikin ugari landu zituzten erlijio honen izenean mendeetan zehar, Jainkoa beste aberastasunen gainetik jarriz. Atzera begira, badirudi eraikin hauek ondo bete zutela beren betebeharra, herriko biztanle gehienak izan baitira erlijio honen jarraitzaile. Aurrera begira, ez dut ikusten lehen bezain jarraitzaile ugari izango duenik, eta bide horri jarraituz, zer betebehar izango ote dute etorkizunean?

ERLIJIOAK IZAN DUEN GARRANTZIA AIZARNAN ETA BERE INGURUAN

JO N EGIGUREN



zerbitzuak

E R A K U N DE E D O T O K I P U B L I K O A K

udaletxea udaltzaingoa gizarte zerbitzuak kultur etxea liburutegia hilerrietako zerbitzua asteburuetan musika eskola jubilatu eta pentsiodunen elkartea san juan egoitza sastarrain baserri eskola gizakia helburu parrokia postetxea suhiltzaileak zerga bulegoa inem urkome lapatx zabortegia kiroldegia ertzaintza OSASUNA

anbulategia farmazia gurutze gorria anbulantzia dya anbulantzia larrialdiak

KOMUNIKABIDEAK

DV berriemailea Arrate Irratia berriemailea Loiola Irratia IKASTETXEAK

Zestoako herri eskola ikasberri ikastola iraurgi urola ikastola GARRAIOAK

eusko tren la Guipuzcoana pesa piper u. elkartea TAXIAK

patxi Arregi "lopene" joxe mª Olaizola (uztapide) FARMAZIAK

maiatzaren 7tik 13ra mutiozabal (zumaia) alai pol. z/g. maiatzaren 14tik 20ra fuldain (getaria) elkano kalea, 1 maiatzaren 21etik 27ra otaño (zumaia) Eusebio Gurrutxaga Enp. OKINDEGIEN TXANDAK

maiatzak 13 maiatzak 20 maiatzak 27 ekainak 3

943 147 010 656 784 867 943 147 132 943 147 123 943 147 062 656 784 869 943 147 911 943 147 091 943 147 019 943 148 115 943 148 069 943 147 001 943 147 621 943 151 313 943 811 368 943 140 402 943 816 500 943 815 505 943 147 942 943 851 000 943 147 231 943 147 006 943 813 297 943 222 222 943 813 849 943 464 622 112 943 147 133 943 812 632 943 814 458

943 147 977 943 151 246 943 810 210 943 150 228

943 150 677 943 811 159 943 212 699 943 852 587 607 186 006 943 147 476

943 860 022 943 140 441

943 861 104

apategi ertxin romana apategi

autobusak JOATEKO

zestoa-donostia astegunak:

larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak: zestoa-azpeitia astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zestoa-zarautz astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-zumaia astegunak:

asteburua eta jaiegunak: oharra:

zestoa-zumarraga astegunak: asteburua eta jaiegunak:

zestoa-bilbo-leioa astegunak: ITZULTZEKO

donostia-zestoa enpresa: astegunak: larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak: azpeitia-zestoa astegunak:

asteburua eta jaiegunak: zarautz-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak: zumaia-zestoa astegunak:

asteburu eta jaiegunak: oharra:

zumarraga-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak:

leioa-bilbo-zestoa astegunak:

la guipuzcoana 7:02(1)/8:00(1)/8:20(3)/9:12(1)/10:12/13:22(1)/14:12(1)/ 15:22/16:22/18:57(2)/19:57(2)

8:00/10:12/13:52/15:22/16:22/19:27 15:22/19:27

(1) “este”tik pasatzen da. (2) sarrera amaratik. (3)eskola egunetan.

eusko tren

6:15/6:45/7:15/8:15/9:15/10:15/11:15/12:15/13:15/ 14:15/15:15/16:15/17:15/18:15/19:15/20:15/22:15 6:50/7:30/8:30/10:30/11:10/12:30/13:10/14:30/ 16:30/17:10/18:30/19:30/21:30

la guipuzcoana

6:50/8:35/ 10:50/13:35/15:20/18:20 15:50/18:20/20:20

euskotren

6:40/7:20/8:25/9:20(1)/10:20/11:20/12:20/13:20/ 14:20/15:20/16:20/17:20/18:20/19:20/20:20/21:20 7:35/9:35(1)/10:35/11:55/12:35/13:55/14:35/16:35/ 17:55/18:35/20:35/21:35/22:15

(1)

Aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren

6:45/8:15/ 1:15/12:15/14:15/16:15/18:15/19:15 7:30/8:30/10:30/12:30/ 14:30/16:30/18:30/19:30

piper unibertsitarien elkargoa

6:25/7:10/13:10

la guipuzcoana

7:50/8:50/11:05/12:05/13:05(1)/14:05(1)/15:05/17:30/ 18:30(1)/19:30(1)/20:00(3)/20:30 8:50/12:15/14:30/16:00/18:00/20:00 18:00/20:00

(1) eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (3) eskola egunetan.

eusko tren

6:30/7:10/8:15/9:10/10:10/11:10/12:10/13:10/14:10/ 15:10/16:10/17:10/18:10/ 19:10/20:10/21:10 7:25/9:25/10:25/11:45/12:25/13:45/14:25/16:25/ 17:45/18:25/20:25/ 21:25/22:05

la guipuzcoana

7:15/9:00/ 11:15/14:00/16:00/18:45 16:30/19:00/21:00

euskotren

6:00/6:30/7:00/8:00/9:00/10:00/11:00/12:00/13:00(1)/ 14:00/15:00/16:00/17:00/18:00/19:00/20:00/22:00 6:35/7:15/8:15/10:15/10:55/12:15/12:55(1)/14:15/ 16:15/16:55/18:15/16:55/18:15/19:15/21:15

(1)

aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren

7:35/9:30/11:30/13:30/14:30/15:30/17:30/19:30/20:30 8:45/9:45/11:45/13:45/ 15:45/17:45/19:45/20:45

piper unibertsitarien elkargoa

12:55/14:00/ 18:00/19:00/20:00


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.