danbolin 2009ko abendua
101 zb.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
www.zestoaautoak.com
telefonora
J d a n b o l i nEK
oxeba Larrañaga
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 9 12 15 18 19
100!
Ia-ia konturatu gabe, “zentenarioa” egin eta 2009.urteari agur esateko garaia iritsi zaigu 101. zenbaki honekin. Ez dugu esango erraza izan denik, baina lortu dugu! Ez gara makalak! 100 egiteko gai izan bagara, zergatik ez beste 100! Horrelakoak izaten dira bizitzak ematen dizkigun une eta egoera goxo eta hunkigarriak: Zorionak Eiderri eta Moniki! Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapeldunak! Izugarria Egunkariaren aldeko mugimendua! Aminetu Haidar azkenean Aaiunen! … Baina egoera guztiek dute era berean bere alde iluna: Lanak direla eta ez direla, inplikazioa dela eta ez dela, jendearen atzetik ibili beharra, … Zenbatetan egon gara etsitzeko atarian, eh, Jone! Zenbat ordu entsaioetan! Nork daki Audientzia Nazionalak zer erabakiko duen! Ia-ia amarik gabe geratzen dira! Zenbat Aminetu geratu dira bidean! … Bizitza txuri-beltz honetan, ohituraz, alde beltza bakarrik ikusten dugu, baina ziur nago askoz ere gehiago direla une eta egoera goxoak gaziak baino. Bestela, hasi pentsatzen orain arte egindakoaz, bizitakoaz, … Baietz goxoak gaziak baino gehiago! Hala ere, eta nahiz eta erraza ez izan, bakoitzak bilatu eta aukeratu behar du bere bidea, bakoitza ahalegindu behar da besteekin bideak adosten, bakoitzak erabaki behar du zein bide jarraitu. Eta bideez hitz egiten ari garela, ba al dakizu zure etxeko helbidea? Ba al dakizu non bizi den zure lagun maitagarria? Ba al dakizu Errege Kabalgata nondik ibiliko den? Ba al dakizu ..? Ez? Ba, ale honetan duzu horren berri izateko aukera: Zestoako Kaletegia, Errege Kabalgatak izan duen ibilbidea, zein bide jarraitu behar izan duten txapeldun izateko, jendearen usteak, … Horrela joan gara alez ale osatzen esku artean duzun Danbolin aldizkaria; ba al dakizu…? guzti horiei erantzuna eman nahian edo, besterik gabe, informazio jaso eta zuen eskuetan ipini nahian. Baina hori lortzeko ezinbestekoa da zuen laguntza: bazkide eginez, lanetan parte hartuz, inkestak erantzunez, elkarrizketak eginez, … Badakizue, egoera guztiek daukate bere alde iluna eta denon partaidetza behar da iluntasun hori argitzeko. Besterik gabe, zoriontsuak izan eta bidea argitzen ahalegindu!
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN EIDER ETA MONIK K A L E A N G O R A, KALEAN BEHERA
HELDUEN ETA HAURREN ILUSIOA
DANBOLIN ZULO
UDALEKO BERRIAK
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. A B E N D UA E R E BA D OA teak eman behar ziguna eman du; beti uzten dizkigu oroitzapenak, eta Aizarnan ere utziko zituen. Abenduan, eguna luzatzen hasten da, eta gaua mozten. Mundua eguzkiari bira berri bat ematera doa; ziklo berri bat hastera doa, eta horregatik ospatzen dira egun hauek aspalditik. Jesusen jaiotza ere urte sasoi honetan ospatzen dugu. Hori irudikatzen duen jaiotza ugari jartzen da eliza, plaza edo etxe sarreretan. Kanta bereziak, janari eta edari ugari, erakustokiak apainduta, erregaliak, Olentzerorekin hasi eta Errege egunarekin amaitu arte. Egun horietan, txikienek gozatzen dute gehien, eta horiek gozatzen ikustean dator gurasoen gozamena. Krisiaren eraginak ez ditzala zapuztu ilusioz betetako jai hauek. Udalak Aizarnako plaza dotoretzen du egun hauetarako. Lehen, eskolako haurrek Olentzero bat jartzen zuten balkoian plazari begira. Baina eskola berria plazatik kanpora dagoenetik, Olentzeroren falta sentitzen da enparantza polit horretan. Egun hauek bakean ospatzen dira leku gehienetan. “Guda garaian” ere su-etenak sinatu izan dira egun hauetarako. Aizarnan ere berdin egin behar genuke. Tentsio handiko egun asko bizi izan ditugu elkartearen arazoak direla eta, hartu-emanak kolokan jartzeraino. Aizarnan Kultur Elkarte bat egiteko nahikoa eraikuntza baditu udalak, eta merezi ote du berez zailak diren hartuemanak okertzea arazo horregatik? Gobernu eta lehendakari berria ere izendatu dira aurten. Hori lortzeko elkarrizketetan, Aizarnako politikari bat ibili da; sarri ikusi dugu komunikabideetan. Orain artekoek bezala, denen gusturik ez du egingo oraingoak ere. Baina emaitza onik ez badute lortzen, iritsiko dira beste bozketa batzuk ere bakoitza bere tokian jartzeko. Gotzain berria ere izendatu dute. Aizarnakoa du ama, Potzueta baserrian jaioa. Haurtzaroan baserri horretan egoten zen oporrak pasatzen. Beraz, Aizarna ondo gogoan izango du oraindik. Aukeraketa horrek ere zeresan ugari eman du. Baina Elizak aukeratu du, eta elizaren inguruan dabiltzanek baloratu beharko dute bere lana. Urtean zehar Aizarnarekin lotura izan duten gertakizunak kontatzen saiatu naiz, nahiz eta idazteko abilezia handirik ez izan. Eguberri zoriontsuak eta Urte Berri on aizarnar guztiei!
Ur
J
on Egiguren
Gabonak gustatzen al zaizkizu? Ba gustatzen zaizkit jai delako eta ez dakit ba, festa asko daudelako eta famili giroa ere izaten da eta, jateko asko eta… opari kontua deterioratzen ari da urteekin batera baina…
20 urte
Nerea Odriozola
Ez, deprimente xamarrak direlako, derrigortzen dutelako faltsuak izatera eta gauza asko gogorarazten dituztelako, gauza tristeak eta…
24 urte
Goiatz Aristi
5 Bai, gustatzen zaizkit, kristaua sentitzen naizelako eta guretzat Eguberriek esan nahi handia dutelako.
39 urte
Ibon Ibarguren
Bai, ba opariak eta daudelako eta Erregeak eta Olentzero daudelako eta oporrak gainera eta…
10 urte
Amaia Subinas
Ez, batere ez, tristura puntua dutelako eta horrez gain ba faltsukeria bat iruditzen zaidalako.
Bai, gustatu bai, giro ona izaten da eta jai giroa eta etxe giroa, famili giroa, familia juntatu eta, jateko onak Igor Rezabal eta kale giro ona 31 urte eta saltsa eta opor giro pixka bat ere bai eta…
45 urte
Jon Zulaika
A TERPE
P
RAKTIKAK etxerik gabekoekin egitea erabaki nuenean, ez nekien non sartzen ari nintzen; mundu berri bat ireki zait. Psikologiako karrera egiten hasi nintzenetik, banekien ez nuela hain ezaguna den klinikaren alorra ukitu nahi. Nik, besterik gabe, jendearekin egon nahi nuen; jendearekin hitz egin, eta gertuko harreman bat eduki. Hemen, hori guztia eta gehiago aurkitu dut. Aterpe Caritaseko proiektu bat da etxerik gabekoentzat. Han, jatorduak, dutxatu, ilea moztu, arropak garbitu eta denetik egiteko aukera dago. Aterpez gain, beste mila proiektu daude. Guztietan lortu nahi dena ez da etxerik gabekoak bazterketa egoera horretara egokitzea, hortik ateratzea baizik, eta minimoki bizi normal bat izatera iristea. Eta esango duzue, kalean bizitzera egokitu? Minimoki bizi normal bat eduki? Pentsatu behar dugu Aterpen dauden gehienek urteak daramatzatela kalean. Eta zenbaitek ez duela ezer egin nahi hortik ateratzeko. Eta hainbeste urte kalean igaro eta gero beren bizia hobetzea lortzen dutenak ere ezin direla gizarteratu beste edozein bezala, duten neke fisiko eta psikologikoa handia baita. Badakit hau guztia ulertzea zaila dela; bizi beharra baitago dena barneratzeko. Nik hiru hilabete pasatu ditut haiekin, eta, hala eta guztiz ere, argi dut ez dudala dena ulertzea lortu. Mundu hori bereziki konplexua baita. Baina, kasu honetan, Caritas egiten ari den lana izugarria da. Berau elizaren “agindupean” dagoela esan dezakegu, eta hori jakinda bakarrik ni bezalako mesfidatiak dardarka hurbiltzen gara bertara. Baina, gero, erlijio, pentsaera eta ideologia guztien gainetik gizabanakoak daudela ikusten da. Eta eliza eta sinesmendunak oso desberdinak direla. Niretzat oso esperientzia aberasgarria izan da: hain jende desberdina, denak helburu bakar batengatik elkartuak; baztertuen bizi kalitatea hobetu nahia, alegia. Eta hori ikaragarria da. Edozein animatuko nuke horrelako esperientzia bat izatera. Izan ere, zer erraza den ezagutzen ez ditugun pertsona, proiektu eta denaren inguruan gaizki hitz egitea, eta zer zaila, gure buruarekin zerikusirik ez duen beste zerbaitetaz arduratzea eta aldaketak planteatu eta martxan jartzea…
E
nbido 2. Larraitz Etxabe Manzisidor
J
ardunian
Getariako trikitilari gazteen lehiaketan txapeldun atera
zutenekoa
Monik Valor
Eider Iraola Z
Txapela buruan...
estoan musika zale ugari dagoela gauza jakina da, talde asko sortu baita herrian azken urteetan. Musika eskolan ere jende ugarik hartzen du parte. Azaroaren 29an Monik Valor eta Eider Iraola trikitilariek Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XVIII. lehiaketa irabazi zuten Zaldibarren. Beraien esanetan trikitixa elkarrekin jotzen dutenetik “urterik onena” dute aurtengoa. Txapela kentzeko moduko urtea egin dute lau txapelketa irabaziz. Urtea amaitu aurretik Soroperitan azken saio egingo dute Lehenik eta behin zorionak bioi danbolinen izenean Eskerrik asko (biak batera)
“
Epaimahaiak txapelduna nor izango zen esan aurretik espero zenuten irabazleak izango zinetela edo ezustekoa izan zen zuentzako? Monik: Azken pieza amaitu orduko emaitzak eman zituzten eta irabazleak izan ginela jakin genuen. Ez genuen espero inondik inora. Eider: Gainera azken piezan aurrekoan baino baxuago atera ginen eta “berdin dio” esan genuen, “disfrutatu eta aurrera”.
Eiderrek Euskal Herriko txapelketan pandero jole onenaren saria ere irabazi zuen”
Nork proposatu zizuen txapelketan parte hartzea? M: Saioa Lizarralde gure maisuak galdetu zigun ea lehiaketan parte hartu nahi al genuen. Bera ere lehiaketetan ibilia da eta berak animatu gintuen. Euskal Herriko txapelketan parte hartu duzuen lehen aldia izan da? M: Ez, hamabost urterekin hartu genuen parte lehenengo aldiz. Kanporaketa batera aurkeztu ginen baina ez ginen sailkatu finalerako. Pasa den urtean finalera sartu ginen, zein postutan amaitu genuen? E: Zazpigarren sailkatu ginen finalerako eta gero postu bat aurreratu genuen, seigarren amaitu genuen.
Nolakoak izaten dira Euskal Herriko txapelketako kanporaketak? M: Bi herrialdetan kanporaketa bana izaten da. Hemezortzi urtetik beherako edozein bikotek eman dezake izena eta ez dago inolako mugarik bikoteen kopuruari dagokionean. Ondoren, zozketa egiten da eta erdi eta erdi banatzen gaituzte eta kanporaketa bakoitzeko puntuazioaren arabera finalerako zortzi sailkatzen dira. Txapelketatan normalean bikoteak neska-mutilez osatuak izaten dira? M: Denetik ikusten da, baina normalean mutilak gutxiago izaten dira. Hori bai, kopetan beti mu-
7 modu horretan lanak amaitu eta beste bikoteen ekitaldia lasai ikus dezakezu.
tilak azaltzen dira, bai soinua, bai panderoa jotzen. Matxismoa. Nolakoa izaten da txapelketa bateko finala? M: Beno, ni behintzat ez naiz irabaztera ateratzen bestela okerrago izaten da, nerbio gehiago izaten ditut. Bestela ere nahikoa izaten dira. E: Ondo pasatzera irteten dugu, hori da garrantzitsuena, eta jendeak ere ondo pasa dezala gurekin. M: Oso ondo jotzen duen jendea dago baina gero ez duena transmititzen, eta hori nabaritzen da. Trikitixa lehiaketa batean zein da burutu beharreko lana? M: Zortzi bikoteek lau pieza jo behar dituzte; Trikitixa, Porrusalda, Fandangoa eta Arin-Arina. Bikote bakoitzak lau piezak bata bestearen atzetik jo behar ditu eta amaitzen duenean puntuazioa ematen zaio. E: Ordena erabakitzeko finalerako sailkatu diren zortzi bikoteetatik puntuazio baxuena duena hasten da eta altuena duenak azkena, gu azkenak izan ginen ateratzen. Lehiaketa 17:30ean hasten zen eta zuek azkenak izanik denbora luzez zain egon beharko zenuten, abantaila edo kalte egin zizuen horrek? M: Ba arratsaldeko sei eta erdietan eta zazpiak bitartean hasi ginen, beste bikoteek zer egin zuten bagenekien eta guztia geure esku zegoen. Ez dakit zer den hobeagoa, presioa handiagoa da. E: Bai, beste bikoteen nota guztiak genekizkien hasterako eta horrek presioa sortzen du. M: Nik pertsonalki nahiago dut lehenengoetakoa izan,
Euskal Herriko txapeldunak zinetela ospatu zenuten? E: Bai, Koiotenera joan ginen ospatzera kar, kar, kar. Jendeak zorionak eman zizkigun txaloka. M: Ni lehenik eta behin amonarengana joan nintzen poz handia hartzen baitu eta gero goiko auzokideengana, haiek ere asko pozten dira eta. Zenbat denbora behar da horrelako lehiaketa bat prestatzeko? E: Berez denbora asko baina guk azterketak izan genituen aurretik eta kontuan izan ez garela honetara dedikatzen, gure ikasketak ditugu, klase partikularrak, Monik futbolean ere ibiltzen da. Horrek guztiak denbora asko kentzen du. Azkoitiko kanporaketa azaroaren zortzian izan zen eta finalerako hiru aste falta zirela kontuan izanik prestaketa zaila izan zen? M: Badaezpada aurretik hasi ginen entseguekin. Bestela lau kanta hiru astetan ikastea oso konplikatua da. E: Lau egunetan jardun genuen bete-betean eta aurretik ahal genuenean elkartzen ginen, aste horretan azterketetan geunden eta. Bakoitzak bere aldetik ikasten ditu kantuak edo nola egiten duzue? E: Nik normalean berarekin batera bestela panderoa bera bakarrik... (barre egiten dute biek batera) M: Nik aurretik kantuak prestatu beharra izaten dut. Gainera abestu beharreko kantak ere ikasi egin behar dira.
路路路
路路路 Nork laguntzen dizue kantuak aukeratu eta prestatzen? M: Gure lagun Eneritz Eizmendik laguntzen digu bertsoekin eta Saioa Lizarralde gure maisuak proposatzen dizkigu guretzat egokiak izan daitezkeen kantuak eta prestatzen laguntzen digu. Lehiaketetan edo kalean entzun eta gustukoak ditugun kantak ere prestatzen ditugu. Txapelketan jo behar zenituzten kantak nola aukeratu dituzue? M: Bikote guztiek antolakuntzak aurrez banatzen duen fandangoaren partitura bera interpretatu behar dute. Beste hiru piezen hautatzea bakoitzaren esku gelditzen da. Txapelketa gehiagotara aurkeztuko zarete? E: Bai, ahal dugun bitartean behintzat bai baina hemezortzi urte egingo ditugu laster. M: Hemezortzi urtetik gorakoentzat txapelketak badaude baina askoz gutxiago. E: Bat edo bi bakarrik. Zergatik hasi zineten biok batera trikitixa jotzen? E: Hamabost urte genituen trikitixan batera hasi ginenean. Oroitzen naiz nik panderoko klaseak amaitu eta pare bat urtez utzi egin nuela. Monik eta Aintzane Diaz laguna, taldean jotzen hasi ziren eta pentsatu zuten pandero bat ongi etorriko litzaiekeela eta niri aipatu zidaten. Gero, irakasleak esan zigun ea lehiaketetara joan nahi al genuen. M: Guk ez genekien nolakoak ziren txapelketak ordea. Joan ginen lehengo txapelketan ez genuen ideiarik ere eta gainera lehenengoak irtetea tokatu zitzaigun, ez genekien zer egin behar genuen ere. Bosgarren amaitu genuen. Zuen lehengo txapelketa horrek orduan asko ikasteko balio izan zizuen? E: Beste bikoteek zer egiten zuten ikusteko balio izan zigun. Hauek horrela egiten dute, guk horrela egingo dugu... Euskal Herriko Txapelketa irabazi duzue, zuen momenturik onena dela esan liteke? M: Urte hau bai, aurten lau txapel irabazi ditugu eta ez genuen uste bakar bat bera ere irabaziko genuenik. E: Lehenengoa Getarian irabazi genuen, ezustekoa izan zen eta jarraian Oiartzun, Arroabea eta Euskal Herriko txapelketak. M: Eta Eiderrek Euskal Herriko txapelketan pandero jole onenaren saria ere irabazi zuen. Entseguak etxean egiten dituzuenean familia kexatu egiten da edo animoak ematen dizkizuete? M: Entseguak egin nahi baditugu ez dago beste irten-
biderik, gelan sartu eta hor egon, kar, kar, kar... Nire ama hor egoten da entzuten eta batzuetan amona ere gerturatzen da entzutera. Gustura egoten dira. E: Etxekoek laguntzen digute, babesa beti eman digute. M: Ez digute esaten orain ez, geldirik egon... Nik beti sariak amonari ematen dizkiot. E: Nik ere amonari eskaintzen dizkiot sariak. Beti gustura entzuten digute eta Euskal Herriko txapelketara ezin zutenez joan, beraien etxera joan eta beraien aurrean jo genituen txapelketarako prestatuak genituen kantak. Zergatik aukeratu zenuen, zuk Monik soinua, eta zuk Eider panderoa? M: Nik hasiera batean gitarra ikasi nahi nuen, eta orain ere nahiko nuke, asko gustatzen zait. Baina, ez dakit, txikitako kontuak izango dira, lagun bat hasten dela... eta Aintzanerekin batera apuntatu nintzen. Hasieran beldur pixka bat nuen baina orain gustura nabil. Lehiaketak prestatu behar direla, leku batetik deitzen dizutela... E: Ni ere txikitan hasi nintzen, koadrilako beste bi lagunekin batera. Zazpi urte nituen hasi ginenean, txikia, Jon Rezabal Munatxo zen gure maisua eta oso pozik ibili ginen. Gero, Munatxok utzi eta beste irakasle bat etorri zen. Lagunak denborarekin utzi egin zuten eta nik jarraitu. Biok ikasten hari zarete, nola daramatzazue ikasketak eta trikitixa bateragarriak egitea? M: Ondo ez, kar, kar, kar... E: Antolatuz gero ondo eraman daiteke. M: Hori da, antolatuz gero dena da posible. Gu batxilergoan gabiltza eta lehenengo mailatik bigarrengora salto handia izan da. Urtea amaitzeko Soroperitan trikitixa jotzen ibiliko zarete? E: Goizean zehar plazan ibiliko gara eta gaztetxetik ere deitu digute bazkari garaian jotzeko. M: Horrelakoetan gustura ibiltzen gara. Nahi duzuna jo dezakezu, oraintxe kantatzeko bat, oraintxe Kepa Junkeraren bat... Hori bai, herrian urduriago ibiltzen gara txapelketetan baino, lehengo kantuetan behintzat!
U
rko Canseco
9 Kalean gora,
kalean behera... du lehenengo zenbakia. Horrexegatik aldatu dira, esate baterako, Elizkaleko atari zenbakiak.
Hasi dira iristen izen berriak herriko izkinetara. Eta datozen egunetan ere jarraituko dute udaleko langileek plaka berriak jartzen. Kolore eta letra tipo berria batzuei politak iruditu zaizkie, beste batzuek letra txikiegia dutela diote, beste batzuek altuegi jartzen ote dituzten... Ohitzen joango gara, poliki-poliki, eta zenbat eta azkarrago hobe. Udaleko teknikariek diote, ezin zela gehiago atzeratu kaleen berrantolaketa. Askotan nahasi egiten ginen –kanpokoak zein bertakook—helbideekin: San Juan kalea eta San Juan bidea ohiko nahasketa iturri ziren, landa lurreko etxebizitzetara iristea oso zaila zen ezagutzen ez zuenarentzat –mediku, anbulantzia, eta suhiltzaileak arazoak izan zituzten hainbat kasutan–.
BAKOITIAK
EZKERREAN ETA BI-
KOITIAK ESKUINEAN, BAINA BADAUDE SALBUESPENAK
KALE BATZUEN HASIERA ETA BUKAERAK ALDATU DIRA Denborarekin, etxe berriak eta errepide berriak egin izan diren neurrian, herriaren itxura aldatuz joan da. Kasu batzuetan, bi kale zirenak, denborarekin bat bihurtu ziren (non bukatzen zen Portale eta San Juan kalea hasi?), eta beste kasu batzuetan, berriz, kale bakarra zena zatitu (inork ba al daki San Juan kalea non bukatzen zen?). Lehenengo lana, kaleak definitzea izan zen, non hasi eta non bukatzen zen kale eta bide bakoitza. Kale eta bideen izaera, mapaz gain, bertan ere, fisikoki, nabaria izan behar du, baita Zestoa ezagutzen ez dutenentzat ere. KALEAK, BIDEAK ETA AUZUNEAK Kaleek eta bideek lerro forma dute, zuzena ala okertua baina lerroak dira eta normalean alde bietan dituzte atariak. Auzuneek, aldiz, trazatu bihurra dute, multzoa dira gehiago lerroa baino (Arteaga, Idiazpi...). HIRU “0 KM” Kaleen trazatua definitu ondoren, horien hasierak non dauden erabaki da, hots, atariak nondik zenbatzen hasiko diren. Horretarako “0 Km-a” izendatzen da, zenbatze-abiapuntua. Zestoaren kasuan, erabaki zen egokiagoa zela hiru abiapuntu izendatzea: Foru plaza, Aizarnako plaza eta Arroako Santa Ana plaza. Dagokion 0 Km puntu horretatik hurbilen dagoen atariak izango
···
Orokorrean horrelaxe da, zenbaki bakoitiak ezkerrean eta bikoitiak eskuinean. Baina bide batzuen kasuan,
··· etxetik etxera tarte oso handia dagonean, agertzen diren ordena errespetatzen da, bidearen zein aldetan dauden kontuan hartu gabe, adibidez, Ekainbidea. Plazetan ere, atari zenbakiak jarraian agertzen dira, erloju-orratzen noranzkoan. KALE
ETA BIDE
GUZTIEK DUTE IZENA
Hori izan da irizpide nagusietako bat berrantolaketa berrian: helbideak argi eta garbi adieraztea izendatzen duten atari hori non dagoen, eremu urbanoan zein landa eremuan. Horretarako, errepikapenak konpondu egin dira (San Juan, Lizarraitz esate baterako), izena jarri zaie lehen ez zeukaten kaleei eta bideei, etxeei sarrera duten kale horretan eman zaie helbidea (Larrain kaletik sarrera duten etxeen kasu) eta diseminados gisa agertzen ziren etxe bakoitzari, dagokion bidearen helbidea eman zaio. JATORRIZKO IZENAK, BERTAKO TOPONIMOAK ETA ZESTOAR AIPAGARRIAK
Jatorrizko izenak berreskuratzea izan da beste irizpidetariko bat. Horrela, jatorrizko Gurutzeaga berreskuratu da azken 20 urtetako Gurutze izenaren ordez; ahaztu samar zeuden beste izen ba-
Zaharrak diren izen berriak
ENEKOSAUZTEGI Zestoako harizti bat zen. Kokapen zehatza ez badakigu ere, agirietan agertzen da herritik Akoara bidean zegoela. Gainera, garai hartako harresietatik balezta-tiro batera omen zegoen. Udaletxea eraiki aurretik, herritarrak Enekosauztegi hariztian elkartzen ziren herri batzarrak egiteko, eta bertan hartzen zituzten Zestoari zegozkion erabakiak. Enekosauztegin hartu zen, 1601ean, herrian udaletxea eraikitzeko erabakia. Gipuzkoan eraiki zen lehenengoa izan zen.
LARRAIN Batzuek gogoratzen dute oraindik, horrela deitzen ziotela geltokira doan bidearen ondoko lursailari. Iñaki Azkunek honela dio: “Garia jotzeko makinak, Ajuria markakoak, urtero etortzen ziren gure haurtzaroan eta gaztaroan oraingo Pio Baroja plazara, eta inguruko baserri eta kale-baserrietako gariak hortxe jotzen ziren. Makina horiek etorri aurretik, ordea, herriko larrainean eultzi egiten ziren, gainean ganadua bueltaka erabilita, eta gero haizatu egiten zen garia, alea eta lastoa banatzeko”. KORROPEA Gure zaharrengandik jasotako izena da, horrelaxe deitzen baitzioten elizaren atzealdeari. Hor lotzen zituzten astoak herrira zetozenek. ALONDERO Alonderoko etxean, Portalekoan, alondegia zegoen. Hor biltzen ziren
tzuk jaso dira: Gesalaga, Ipintza, Eztiola, Alondero, Lorbidea, Astotxikibidea, Kalbariobidea... Izen berriak aukeratzeko, bertako toponimoek izan dute lehentasuna (Larrain, Olaeta, Enekosauztegi, Ipintza, Zurbano), eta horiek gabe, nabarmendu diren herriko seme-alaba batzuen izenak erabili dira: Axun Arrazola, Narkis Balentziaga, Marduxarra. Izen horiek guztiak berreskuratzeak lan handia eta astuna du atzetik. Dokumentu zaharrak bilatu eta arakatzea, bertakoek diotenarekin alderatzea, eta, askotan, bertaratzea eta egiaztatzea. Izan ere, batzuei inoiz entzun gabekoak iruditzen zaizkien izen horiek, ez dira asmatu, aurkitu egin dira, berreskuratu. EUSKALTZAINDIAREN
IRIZPIDEEN ARABERA
ZEHAZTU DA IZENAK NOLA IDATZI
Behin toponimoak, izenak, definitu eta ge-
Zurbano, Eztiola, Gesalaga, Ipintza, Lizentziadonekoa, Olaeta Etxe izenak dira guztiak, batzuk dagoeneko desagertuak. Izena daraman kalea etxea zegoen tokian, edo bertako lurretan edo hortik oso hurbil dago. AUTSORO “Aisoro” abizenetik datorren hitza da, XV. eta XVI. mendeko hainbat agirietan agertzen dena. Hitz beretik dator “Autsoetxe” (Ausoroetxea)
Zestoar aipagarriak AXUN ARRAZOLA Maria Asuncion Arrazola Etxeberria, Ama Arrazola, 1912-1995. Lekaime, irakasle eta ikerlari zestoarrak izaera irekia eta aurrerakoia zuen. Bere ikerlan eta argitalpenen artean El Renacimiento en Gipuzkoa da inportanteena, 1967an argitaratua. NARKIS BALENTZIAGA Narkis Balentziaga Altuna, arroarra, 1905-1935. Gaztea zela gaixotu eta luzaro egon zen ospitalean, eta orduan hasi zen marrazten. Zuloagaren ikaslea izan zen. Margolariaren gaineko informazio interesgarria Arroa-Behea auzo gazte baten historia liburuan.
www.euskomedia.org ORRITIK HARTUA argazkia Arroa-Behea auzo gazte baten historia liburutik hartua
MARDUXARRA Juan Jose Eizagirre Antia “Marduxarra”, arroarra, 19182000. Trikitilari ospetsua izan zen eta oso maitatua herrian.
Berri-berriak diren izen bakarrak Urzaleen kantoia eta Euskal Herria plaza dira. Lehenengoa, uren onurak erakarrita Zestoa bete zutenak eta gaur egun datozen horiek gogoratuz jarri da. Herriaren historian eta bizitzan garrantzia izan dutelako. Bigarrenak, Euskal Herria plaza, ez du azalpenik behar.
1
herrira ekartzen zituzten ardoak, eta udal zerga ordaintzen zuten horregatik. Alondegiko arduradunari “alondero” deitzen zioten.
1
ro, horiek nola idatzi behar diren erabaki behar da. Aurkitutako dokumentu idatziak eta ahozko agiriak oinarri, Euskaltzaindiak zehaztutako irizpideen arabera proposatu da izenen grafia. Hots, izenak nola idatzi. Hori ere kontu handiz egiteko lana da. Gainera, izenak direlako, arau zehatz batzuk dituzte. Zalantzazko kasu batzuk egon dira, eta Euskaltzaindiaren onomastika batzordeak espreargazkia: suki landu Gipuzkoa mundi. Gipuzkoako Foru ditu. Aldundia, 2006 Izen guztietan errespetatu dira Euskaltzaindiaren irizpideak, hirutan izan ezik. Horregatik paperean argitaratutako mapetan, idazkera bikoitzarekin agertuko dira Arroa Behea/Arroabea, Arroa Goia/Arroagoia eta Arroa Erreka/Arroaerreka auzoen izenak. Lehenengo formak, izena banatuta agertzen dutenak, Udalak 2003an onartu zituen, hainbat herritarrek eskatutakoari kasu eginez. Bigarrenak, Euskaltzaindiak zehaztutakoak eta Zestoako Euskara Batzordeak proposatutakoak dira. Euskara Batzordeak ez du izen horien gaineko eztabaida berpiztu nahi izan, ezer berririk ez zuelako ekarriko; eta forma biak ontzat jotzea proposatu du. Honela erabiltzea gomendatzen du Euskara Batzordeak: izenak banatuta, horrela erabili nahi duten herritarrek, eta beti ere herri mailako erabilerarako; bestea, hitz bakarrekoa, aldiz, herritik kanpoko erabilera guztietarako. Izan ere, argitaletxeek, komunikabideek eta itzultzaileek Euskaltzaindiak zehaztutako irizpideak betetzen baitituzte. Oharra: Atari bakoitzean informazio orriak jarri dira jendeak jakin dezan udalak zein erakunderi eman dion aldaketaren berri. Zerrenda horretan agertzen ez direnetaz bakoitzak arduratu beharko du.
N
ora Palmitano
Helduen haurren
g
urean
eta
ilusioa
bizkarrean hartuta
Gabonak gainean ditugu, eta, Olentzerorekin batera, Erregeak ere etorriko dira Zestoako haurrentzat eta helduentzat opariak ekartzera. Zalantzarik gabe, horrelako ekitaldiak ez lirateke posible izango hainbat herritarren lanik gabe. Herriko belaunaldi ugari aritu dira Zestoako Errege Kabalgata antolatzen, eta gaur egungo antolatzaileek ez dakite zehazki zein urtetan izan zen lehen kabalgata, baina aspaldi dela bai, helduek betidanik ezagutu dutela diote eta. Zalantzarik ez dute hainbat herritarren lanik eta pazientziarik gabe ez litzakeela posible izango gaur egun ilusioz jantzitako egunaren ohitura mantentzea.
12 herritar dabiltza Kabalgata antolatzen, guztiak gurasoak, eta antolatzen duten seigarrena izango da 2010eko Kabagalta. Aurretik zebilen boluntario taldeak erreleboa eskatu zuen, beste batzuk animatu ziren, eta, ordutik, urteko hiru hilabeteedo eskaintzen dituzte herriko haur eta helduentzako egun handi hori antolatzen. Ziztu bizian igarotzen den ekitaldiak prestaketa handia eskatzen du aurrez eta egunean bertan: ia 200 herritarren lana. Bandako kideak, arropak lisatzen eta garbitzen laguntzen duten gurasoak, adorazioan parte hartzen duten haurrak, Kabalgatan ateratzen direnak‌ Beharrezkoak dira guztiak, baita denen lana eta borondatea ere. Horregatik, antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte egunean bertan parte hartzera edota aurrez prestatzen laguntzera.
3 1
Don Manuel apaizak Antton Korta urtebeteko haurra du besoetan. Erregea Jesus Goikoetxea Fati 1961 urte inguruko argazkia.
URTERO, HOBEKUNTZAK Kabalgata antolatzeko dirua ematen du Udalak —2.000 euro inguru—, eta, horrez gain, elizan borondatea biltzeko otartxoa ere jartzen dute. Hala ere, ezer gutxi jasotzen omen da, eta nahiko lan izaten dute urteroko gastuei aurre egiteko. Izan ere, urtero ahalegintzen dira berrikuntzaren bat egiten. Adibidez, pajeen botak berritu zituzten duela gutxi, eta Kabagaltaren atzetik sorbalda gainean eramaten duten oparien gurdia arintzeko hainbat aldaketa egin zituzten. Urteroko gastuak ere ugari izaten dira: 76 kilo goxoki; zuziak (antortxak) urtero erosten dituzte; Kabalgatari asegurua egiten zaio; zaldiak; Erregeen estalkiak garbitegian garbitzea… Kabagaltara herrian bizi ez diren zestoarrak ere etortzen dira beren haurrekin. Izan ere, eskualdeko gainontzeko herrietan Errege Kabalgatak “hotzagoak” dira: pajeak edo Bizar Zuri joaten dira bezperan gutunak jasotzera. Zestoan, Erregeen mantalean eseri, muxu eman eta argazkiak ateratzeko aukera dute, eta hori asko eskertzen omen da.
berezia da; herritar orok lotzen du abestia Errege Magoen etorrerarekin. Akoatik jaitsi, eta lehenengo geldialdia San Joan Zaharren Egoitzan izaten da. Hango egoiliarrei opariak ematen dizkiete, eta herriko musika bandak hainbat abesti jotzen ditu. Antolatzaileek adierazi dutenez, herriko bi egoitzetako bisitak une hunkigarriak izaten dira. “Haurren poztasuna ikustea zoragarria da, baina aitonaamona horien guztien begirada bihotzera iristen da”, azaldu du Errege atera izan den taldeko kide batek. Zaharren egoitzetako egoiliarrei ematen dizkieten opariak Caritasek eskaintzen ditu, eta, ondoren, Erregeak arduratzen dira opari guztiak banatzeaz: “Aitona-amona guztiak elkarrekin jartzen dituzte Erregeak iristen direnerako, eta ohetik altxatzerik ez dutenen logeletara ere joaten dira. San Joan egoitzatik, Elizan egiten duten adoraziora joaten dira. Kabalgata Erdikaletik iristen da plazara, eta, handik, Gisasola Egoitzara. Bigarren geldialdiaren ostean, berriro Erdikaletik igotzen da elizan bukatzeko. Erregeak iristen direnerako, gainezka egoten dira plaza eta eliza. Han, herriko haurren gutunak jasotzen dituzte, eta askok argazkiak ateratzeko ere aprobetxatzen dute. Kabalgataren sorrerako urteetan, Erregeak ez ziren elizara sartzen; udaletxe azpian jasotzen zituzten herriko haurren gutunak. Baina, urte batean, euri zaparrada hasi zuen une horretan, eta apaizak eliza barrura sartzeko baimena eman zien; antza denez, ideia gustatu egin zen, eta, ordutik, urtero elizan ematen zaio amaiera Kabalgatari. BITXIKERIAK Sekula pentsatu al duzue Kabalgatako zuziak nola pizten dituzten? Banan-banan pizgailuarekin piztea ikaragarrizko lana izaten zen, eta soplete batekin hasi ziren pizten. Orain, ziztu bizian pizten omen dituzte. Zuziek arrisku handia dakarte; izan ere, sua oso erraz piztu daiteke haizearekin eta arropa berezi horiekin. Kabalgatako antolatzaileak horretarako prestatuta daude, ordea, eta antolakuntzako bi kide motxilan su-itzalgailuak dituztela joaten dira Kabalgataren ondoan, badaezpada. Eta ibilbidean zehar Erregeak goxokirik gabe geratuko balira? Hori ere pentsatuta dute antolatzaileek: auto bat joaten da atzetik goxokiak eta zuzi berriak eramanez, zuziak azkarrago gastatzen baitira eguraldiaren arabera. “Haize handia egon den urteetan, zuzi gehiago gastatu izan dugu; haizearekin berehala joaten dira”, dio antolatzaileetako batek. Horrelako ekimenak herritar guztiek dituzte gogoko, baina, ohitura ez galtzeko, antolatzaileek herritar oro animatu nahi dute ahal duten neurrian laguntzera, bai Kabalgatan parte hartuz, bai antolakuntzan, arropak garbitzen edo lisatzen, goxokien poltsatxoak prestatzen, Kabalgatan parte hartu behar
···
LEHENENGO GELTOKIA: SAN JOAN ZAHARREN EGOITZA Badira urteak Kabalgata Akoatik hasten dela. Zirraragarria da mendiko ilunpetan suzirien argiak ikustea. 18:15 inguruan abiatzen dira herrirantz pajeak, hiru Errege Magoak eta beren laguntzaileak. Urrutira entzun ohi da danbor eta adarraren soinua. Musika bandaren abestia ere Agustin Gaztañaga, Gregorio Etxaniz eta Karlos Orbegozo (erregeak) Jose Antonio eta Jabier Cestona, don Emeterio Isasti, Iñaki Etxaniz eta Manolo Altuna (inguruan), Jesus Goikoetxea eta Ramon Etxaide (beltzez). 1959-01-05
Arroabeko Kabalgataren urrezko ezteiak
¡¡¡
duten herritarrei janzten eta margotzen laguntzen. Errege eguneko ilusioak bizirik jarraitzea nahi baduzu, jarri zuk ere misterio puntua. KABALGATAKO DATUAK Antolakuntzan 12 herritar Musika Bandan 45 herritar Laguntzaileak 17 herritar (arropa garbitzen eta lisatzen‌)
Adorazioan 18 herritar Kabalgatan 60 herritar Jasotako eskutitzak 360 Goxokiak 76 kg Goxoki poltsatxoak 400
N
aiara Exposito Alberdi
Arroabean ere Errege Kabalgata egiten dute urtero. Aurten, gainera, 50 urte beteko ditu. Patxi Urbieta da lehenengoan Errege atera zen herritar bat, eta Danbolinek berarekin hitz egin du Arroako Kabalgatari buruz. Urbietarekin batera Errege atera ziren bi herritarrak, Jesus Zalla eta Jesus M. Iparragirre, duela hainbat urte zendu ziren. Urbietak adierazi duenez, gustatuko litzaioke hiruak berriro Errege ateratzea, baina ezinezkoa denez, beste bi lagunekin aterako da 2010eko Errege Kabalgatan, eta, lehenengo Kabalgata hartan bezala, Meltxor izango da. Ilusio handia egiten diola onartu du Urbietak. Duela 50 urte lehenengo Kabalgata hura antolatzearen ideia apaizarena izan zen, don Ramonena, eta herriko hainbat emakumek eta gaztek lagundu zuten guztia prestatzen. Herriko emakumeak arropak prestatzen aritu ziren batik bat, eta gazteak, berriz, Kabalgatako pertsonaiak izan ziren. Erregeen arropak, adibidez, ohe-estalkiekin egin zituzten, eta galtzak, berriz, oheko burukoen azalekin. Gerora arropak erosi eta josi dituzte pixkanaka, eta, gaur egun, arropa dotoreekin ateratzen dira Erregeak. Garai hartan, zaldi gainean etortzen ziren Erregeak Tellendi ingurutik, baina arriskutsua zenez, trenez etortzen hastea erabaki zuten urte gutxiren buruan. Gaur egun ere trenez etortzen dira. Gurdi gainera igo, eta tren geltokitik herriko plazara joaten dira elizarantz. Eliz atarian, adorazioa egiten dute, eta, handik, eliza barrura sartzen dira herriko haur guztiekin elkartzera. Arroabeko Kabalgatak duen bereizgarrietako bat da Erregeek eskura ematen dizkiela opariak herriko haur guztiei. 10 urtera bitarteko haur guztiek Erregeen eskutik jasotzen dute oparia; Erregeek izenak ateratzen dituzte zozketa bidez, eta elizan jarri dituzten opariak aukeratzen joaten dira haurrak. Ez dira herri asko izango hori egiten dutenak! Opari horiek erosteko, Elizak txartelak jartzen ditu salgai, eta Gabon eskean lortzen duten dirua ere horretara bideratzen dute. Herriko haurrez gain, adinduek ere opariak jasotzen dituzte Gabonetan. Hainbat herritar eta apaiza etxez etxe joaten dira 82 urtetik gorakoei opariak emanez. Egoitzetan daudenak ere gogoan izaten dituzte, eta haientzat ere opariak banatzen dituzte. Kabagalta asko aldatu dela adierazi du Urbietak: hasierako urteetan, 40 lagun inguru ateratzen ziren, gazteak asko. Gaur egun, berriz, 20 inguru ateratzen direla eta gehienak haurrak direla azaldu du. Hala ere, Errege Kabalgatak ez du galdu garai hartan zuen xarma eta ilusioa, eta urte mordo bat geratzen zaizkio oraindik. Izan ere, ekitaldia herriko txikienen gurasoek antolatzen dute. Urtero txandakatuz joaten dira gurasoak, eta, etorkizunean herrian haurrik faltako ez denez, Kabalgata antolatzen jarraituko dute.
5 1
Elkarlana,
nagusi topaketetan
Jakingo duzuen bezala, pasa den azaroaren 27, 28 eta 29an, gazte mugimenduaren topaketak ospatu ziren Zestoan. Bertan, hainbat eragile desberdinetako gazteak bildu ziren, hala nola, aisialdi eremukoak, gaztetxeetakoak, emakume taldetakoak eta gazte independentistak.Topaketa hauek elkarlana izan dute filosofiatzat, filosofia horretatik sortu zen “Ekin dezagun batera leloa�. Jendea iritsi ahala, sekulako joan etorria nabaritzen zen Zestoako kaleetan. Kanpotik zetorren jendea kiroldegira inguratzen zen lotarako txokoaren bila, gero handik eztabaidetan izen ematera... hori dena musikak giroa berotzen zuen bitartean. Aurkezpen ekitaldi batekin eman zitzaien topaketei hasiera, giro goxo eta epelean. Topaketetan eman diren eztabaidak, lau gairen ingurukoak izan dira: amalurra, feminismoa, klase-zapalkuntza eta lurraldetasuna. Igor Arroyo, Nafarroako LABeko bozeramailea saiatu zen lau gai horiek sakon azaltzen. Azalpen bakoitzaren ondoren, gai bakoitzaren inguruko ekitalditxo sinbolikoak egin zituzten. Ekitaldia amaitu bezain laster aisialdiari egin zitzaion tartea Abiadura Handiko Trenaren inguruko antzerki-parodia batekin. Hurrengo goizean, bezperako ajearekin, gazte andana martxan jarri zen; lantaldetan banaturik, eztabaida ezberdinak egin ziren Zestoako hainbat txokotan. Presaka bazkaldu ondoren herria hustu egin zen, guztiak Bilbora joan baitziren aste hartako atxiloketen harira, proiektu guztiak, eskubide guztiak lemapean, egin zen manifestaziora. Bilbotik bueltan, aisialdirako tartea zen berriz ere. “Kumuneko paperaren poesia� izeneko monologoa izan zen entzungai, eta horren ondorenerako kontzertu batzuk prestatuta bazeuden ere, azpiegitura arazoak medio, ez ziren egin. Horrela bukatu zen larunbata, arratsalderako prestatuta zeuden tailerrak egin gabe. Igande goizean, berriro ere ajearekin, gazteak taldeka banatuta, eztabaidei jarraipena eman zieten. Eguedian, bi orduko atzerapenarekin, amaiera ekitaldia egin zen. Gogora ekarri zituzten aste hartan bertan atxilotutako gazteak, topaketa hauen bilakaeran eragin nabarmena izan baitute atxiloketek. Ekitaldiaren
ondoren herri bazkaria egin zen, eta arratsaldeko kontzertuekin eman zitzaien bukaera topaketei. Gundestrak talde zestoarra izan zen taldeetariko bat. Hasiera batean topaketetara 600-700 pertsona etorriko zirela espero bazen ere, 300tik ez ziren pasa, eta aste hartako atxiloketek izan zuten zerikusirik. Antolakuntzan zebiltzan gazteetako asko atxilotuak eta atxilotuen gertukoak ziren, beraz hutsune handiak zeuden. Gainera, larunbat arratsaldeko manifestazioaren ondorioz arratsaldeko ekintza guztiak bertan behera gelditu ziren, eta ekintza haiei lotuta zeuden igandeko eztabaidak azken momentuan moldatu behar izan zituzten. ORAIN HERRIAREN TXANDA DA Abenduaren 29 eta 30ean herri mailan egingo dira gazte topaketak, nazio mailako topaketen ildoari jarraiki. Batez ere, asanblada inguruko jendea espero da, baina asanbladaren helburuetako bat adin tarte zabalago bat elkartzea da. Horretarako, Herria Topatu, Herria Mugitu dinamika hasi dira lantzen. Beraz, herriko gazte eta talde eragileei dei egiten die asanbladak datozen topaketetan parte hartzera.
N erea Odriozola eta Aimar Etxeberria
zulo
danbolin abenduak 1 Urkulluk hitzaldia eskaini zuen batzokian
abenduak 11 TS Fundicioneseko langileak kalera atera ziren
Hamabi urteko espetxe zigorra Marian Aramendi eta Julen Eizagirrerentzat
abenduak 11 Lakrikunen antzerkiak arrakasta. Barkamenak sartu ezinda gelditu zirenei
abenduak 13 60 zestoar autobusez BECeko bertso txapelketako finalera
abenduak 16 Hondakinen inguruko aurkezpena
Marian Aramendi eta Julen Eizagirre 12 urteko espetxe zigorrera kondenatu ditu Frantziako Auzitegi Kriminalak, ETA erakunde armatuko kide izateaz akusaturik. Abenduaren 7tik 10era egin zen epaiketa. Fiskalak 13tik 15 urte bitarteko zigorra eta Frantzian egoteko behin-betiko debekua eskatu bazuen ere, 12 urteko zigorra eman diote bakoitzari. Frantziako Auzitegiak ezarri duenez, bikoteak zigorraren bi herenak bete beharko ditu espetxean eta epe hori betetzean Frantziatik kanporatuak izan beharko dute. Behin behineko espetxealdian 5 urte eta erdi igaro dituzte eta orain Parisko Fresneseko espetxean daude, baina oraindik ez dakiten beste espetxe batera eramango dituzte laster. Epaiketak iraun zuen bitartean, Marianek eta Julenek ez zieten fiskalaren galderei erantzun; Marianek behin bakarrik hitz egin zuen eta espetxean bizi duen egoera txarra salatu zuen. Fiskaltzak bi polizia anti-terrorista eraman zituen deklaratzera. Defentsaren aldetik, aldiz, Marianen aldeko informea egin zuen psikiatra batek, eta Zestoako Alkate Alazne Olaizolak eta Le Journal egunkariko gerente eta Aramendiren lagun Antton Etxeberrik deklaratu zuten. Igande gauean autobusa atera zen Zestoatik bikoteari elkartasuna adierazi nahi zioten 40 lagunekin. Epaiketan bikotea agurtu eta hitz batzuk egin ahal izan zituzten beraiekin. Epaiketa amaitzean, atxilotuek eta herritarrek Eusko Gudariak abestu zuten. Azken egunean, epaiketa bukatzean, ikurrina atera, bertso bat kantatu eta aurreskua egiteko aukera izan zuten. Autobusaren kostu ekonomikoak arintzeko, 130 herritarrek bonoak erosi zituzten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du «frantziar estatuko auzitegia ez dela inor herritar euskaldunak zigortzeko, kondenatu dituzte, baina ez epaitu». 2004an atxilotu zituztenetik, bost urte eta erdiz epaiketaren zain egon direla gogorarazi dute eta bitarte horretan semearekin telefonoz hitz egiteko baimenik ez duela izan salatu dute, «ez semearekin ez familiako beste inorekin». Semea hilean behin soilik ikusteko aukera izan dute. AAMk, bestalde, errepresioaren bidea ez dela konponbidea adierazi du, «errepresioarekin ez da inongo gatazkarik konpontzen, konpontzeko bide demokratikoak hartu behar dira eta herriari hitza eta erabakitzeko eskubidea aitortu behar zaizkio».
7
k
1
abenduak 17 Gabonetako jaialdia Ertxi単a musika eskolaren eskutik
ale/bale KALE.
ATEA IREKITA EDUKI-
TZEKOTAN SARRERAKO HIRU BEROGAI-
LUAK ALFERRIK DAUDE BERO-BERO, IKAS
DEZAGUN ATEA IXTEN!
BA L E .
abenduak 18 Preso bat egunkari bat elkartasun musa
GAZTEEN INTERESEKO
INFORMAZIOA ESKAINIKO DUEN TAULA EDER BAT JARRI DUTE
AXUN ARRAZOLA
PLAZAN, KULTUR ETXEKO SARRERA PA-
REAN, BADAKIZUE GAZTEOK!
abenduak 19 Urte bukaerako kontzertua elizan hotzagatik
Egin zaitez bazkide! Dakizuen moduan, urtero landetxe batetan asteburua zozketatzen dugu gure bazkideen artea. Aurten Inazio Olazabali tokatu zaio. Zu ere joango zinateke ezta? Bada badakizu, bidali zure datuak danbolin@topagunea.com helbidera edo deitu 943 147 123 telefonora.
abenduak 19 Zestoarrak Egunkariari elkartasuna adieraziz
abenduak 20 Katamarruaren irteera Akoa eta Aizarnara
udaleko berriak •
zaroaren 26ko Udal Batzarrean hartutako erabakiak:
A2009KO AURREKONTUEN ALDAKETAREN AURREAN, MAILEGU PROPOSAMENA
Alazne Olaizola alkateak azaltzen du 2009. urte hasierako aurrekontuak aldaketak izan dituela ohikoa den moduan. Zenbait alorretan, espero baino diru gehiago gastatu da; beste zenbaitetan —hiri ondasunei dagokien zergetan, adibidez—, espero baino diru sarrera handiagoa izan da. Aldaketa horiek kontutan hartuta, udal gobernuak proposatzen du 201.000 euroko mailegua eskatzea eta bi partida berri irekitzea, liburutegi berria ekipatzeko eta Kutxa atzeko Idiazpiko zatia txukuntzeko. Gaur egungo liburutegia Portalekuara pasatu, eta udaletxean libre gelditzen den gela egokituko litzateke dauden leku arazoei aurre egiteko: gizarte zerbitzua, bake epaitegia… Gorka Unanue EAJ-PNVko ordezkariaren esanetan, egoera nor-
malizatu batean bidezkoa izango litzateke aurreikusi gabeko diru sarrerekin gastu gehigarriak finantzatzea. Baina gauden egoeran ez du ulertzen aparteko diru sarrerak gastu berrietara zuzentzea. Liburutegiari dagokionean, aipatzen du bere udal taldea ez dagoela ados kokapen horrekin (Portalekua), eta gaineratzen du Idiazpi auzoko saneamendu sarea konpontzeko proposamena 2010. urteko inbertsioetan sar litekeela. Bukatzeko dio egokiena litzatekeela hiri ondasunen gaineko zergek sortu duten aurreikusi gabeko diru sarrera udalaren zorpetze maila jaisteko erabiltzea edo horretan ahalegintzea. Juana M. Astigarragak aipatzen du kontuan hartu behar dela Udalak 1.800.000 euroko zor maila duela eta bere epeetan Aldundiari itzuli beharreko diru zenbatekoak ere hor daudela. Haren hitzetan, aintzat hartu behar da ez dela bakarrik liburutegia hornitzea, udaletxean hustutako gela egokitu egin beharko dela epaitegiaren eta gizarte zerbitzuen beharren arabera. Alaznek azaltzen dio panel bidez egindako banaketa bat izango litzatekeela eta horrek ez duela gastu handirik suposatzen. Horrez gain, Joseba Alberdik adierazten dio datorren urteari begira pentsatzen ari direla Pio Baroja plazan Udalak duen lokala saltzen jartzea hortik diru sarrera bat izan daitekeelakoan eta bake epaitegikoek ere Jaurlaritzari dirulaguntza eskatu diotela lokala egokitzeko. Proposamena aurrera ateratzen da Alazne Olaizola, Joseba Alberdi, Arrox Etxabe, Kandido Aldalur eta Ainitze Urbietaren aldeko botoekin, Gorka Unanue, Gotzon Goikoetxea, Joxe Aranberri eta Unai Gonzalez Etxabarriren ezezko botoekin eta Juana M. Astigarraga eta Iñigo Lizasoren abstentzioarekin.
•
EGUNEKO ZENTROKO FUNTZIONAMENDU ARAUDIA ETA ONDOAN DAUDEN ETXEBIZITZA BABESTUEI BURUZKO ARAUDIA HASIERA BATEAN ONARTZEKO PROPOSAMENA Gizarteko behar eta eskaerentzako erantzunak herritarrengandik ahalik eta hurbilen kokatzearen garrantzia azpimarratzen da. Etxe babestuek eta eguneko zentroak familian eta gizartean behar duten integrazioa eskaintzen die bertan dauden pertsonei. Alazne Olaizola alkateak adierazten duenez, Ongizate Batzordeak ontzat eman du San Joan Zaharren Egoitzaren aldamenean kokatutako Eguneko Zentroaren eta etxe babestuen funtzionamendu araudia, eta Udal Batzarrari proposatu dio onarpen erabakia hartu eta jendaurrera ateratzea. Hamaika ordezkariek aho batez onartzen dute.
9 1
agenda ab 24
Ekain guraso elkarteak antolatutara hitzaldia 18:00etan kultur etxean. Gaiak: “eskola 2.0 programa, ordenagailuak eta wifi sistemaren ondorioak”. Hizlaria: Asier Arregi, GIEko kidea (Geoteknologia Ikerketen Elkartea)
ENDUA
ASTEAZKENA
santa inesak Iraetan
Olentzero Kantuz taldekoak goizeko 10:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzo ibiliko dira presoei laguntzeko dirua biltzen. Arratsaldeko 16:00etan, berriz ekingo diote Uztapide plazatik hasita. Jaiotza biziarekin ateratzen den taldeak, berriz, arratsaldeko 17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik.
21
23
27
IGANDEA
Euskal Herriko Ziklokros txapelketa. 10:00etan Master eta feminak eta ondoren kadete, junior eta sub 23. 15:00etan elite mailakoak.
ur 01 05
TARRILA
OSTEGUNA
Agiro Mendi Taldeak, urtero bezala, irteera antolatu du Erlora. ASTELEHENA
Errege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Lehenengo, San Joan egoitzan utziko dituzte opariak; 19:00etan herriko kaleetara gerturatuko dira.
L A R UN B A T A
17:00. Auzo arteko futbol txapelketa. 20:00. Triki poteoa. 21:00. Afari herrikoia frontoian eta erromeria goizaldera arte.
24
OSTIRALA
Soroperi eguna. 9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. XX. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XII. Ezti lehiaketa. XI. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak eta salmenta-postu franko. 11:00. Monik eta Eider trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 11:00.Gipuzkoako esku-pilotako txapelketako finalak, kiroldegian. Kategoriak: bigarren urteko alebinak, lehen urteko infantilak eta bigarren urteko infantilak..12:00. Sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. 12:30. Idiakaitz txistulari taldearen saioa, kalez kale. 13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan. 14:30. Bazkaria Gaztetxean.17:00. Goazen itsasora! Kantuz zipriztindutako ikuskizuna Iker Diazen eskutik, Kultur Etxean (4-9 urte bitartekoentzat).17:00. Herri kirol ikuskizuna, kiroldegian. Harrijasotzaileak: Miren Urkiola eta Idoia Etxeberria. Pilota partiduak: afizionatuak, Zumaiako Iribar anaiak Zestoako Azpeitia eta Odriozolaren aurka; profesionalak, Mikel Goñi / Sainz II – Koka / Keralt. Tartean, “Mikela” eta “Mixpita” gaztearen arteko lehia herrikoi ikusgarria. Ondoren, Laranjadi txaranga, afalordura arte. 22:00. Baleike berbena taldea udaletxeko arkupetan.
OSTEGUNA
10:30. Txupinazoa. Meza nagusia eta 14:30. Bazkide bazkaria.
•
26
14
OSTEGUNA
29 30
OSTIRALA
IGANDEA
10:30. Zestoako musika bandaren kalejira. 12:00. Auzoko zaharrenei omenaldia. Ondoren, esku pilota finala. 17:30. Errota harriarekin harrijasotze txapelketa. Euskal Herriko zortzi onenekin.
22:00etan Mus Txapelketa azkarra. LARUNBATA
17:30ean pailazoak, puzgarriak eta ondoren buruhandiak eta txokolatada frontoian. Tartean auzoko jaio berriei ongi etorria.
• Eak parte hartzera animatu nahi du jendea
rregeen kabalgata antolatzen duen talde-
kabalgatan ateratzeko nahiz prestaketetan laguntzeko. Interesa izanez gero, urtea bukatu aurretik jarri kontaktuan hauetako norbaitekin: Xabier Etxabe 943 148 134, Maite Korta 943 147 755, Koro Makazaga 943 148227, Lurdes Alberdi 943 148301, Joakin Orbegozo 943 148365, Juan Karlos Alberdi 943 147813 edo Marije Aizpurua 943 148212. kainberriko gabon tailerrak. “Ekaingo Familia” etxeko txikienei zuzendutakoa, eskulanekin kobazuloan bizi zen familia bat irudikatuko da eta “Suaren Bila” tailerra, linternekin Ekainberri ezagutzeko eta sua nola egiten zuten ikasteko aukera. 943 868811 telefonora deituta informazio gehiago.
•E