danbolin Espa単a,
Una, Grande y Libre sitsak janda 2010eko urtarrila
102 zb.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
www.zestoaautoak.com
telefonora
Herriko kultur taldeak kartolak jarritako astoak bezala gabiltzala iruditzen zait batzuetan: aurrera eta aurrera, inertziak bultzatuta, bakoitza berera; askotan, geure buruari ondo ari ote garen galdetzeko geldialdirik ere egin gabe. Hori dela eta, gainontzeko taldeak zertan ari diren jakitea ere interesgarria dela pentsatu genuen, eta harremanak sendotu asmoz edo elkarren artean gauzak antolatzeko intentzioz, udalari eskatu genion hilean behin kultur taldeen arteko bilera bat dei zezala. Hasiera bateko gure nahia sinplea zen: denon artean urte osoko plangintza bat osatzea; ondo banatutako ekitaldiz osatzea urtea, eta ez hilabete batean ekitaldi mordo bat pilatu —ordu berean ere bai, batzuetan—, eta beste hilabete batzuetan ezertxo ere ez egotea. Talde mordoxka bateko kideak elkartzen gara han (batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago), dozena inguru, batez beste. Eta zer esango dizuet, ba, gauzak oso desberdin ikusten dira horrela. Talde pila bat daude herrian, eta bakoitzak gauza mordoxka egiten du urtean zehar. Denon artean herriari ekarpen polita egiten diogulakoan nago. Batzuetan, taldeetan ere gorabeherak izaten dira, ordea, eta urtea ikastarotxo batekin hasi dugu. Kulturgintzako taldeok hausnarketetan gabiltza; zergatik parte hartu, norantz jo behar dugun… Nik gauza bat garbi dut, eta oinarri-oinarrizkoa dela esango nuke, gainera. Lagun artean edo familian, adibidez, zenbat aldiz gertatzen da afari edo bazkari bat antolatzeko elkarren artean xextran ibiltzea? Bat beti lanean ari dela; besteak, berriz, sekula ez duela ipurdia altxatzen… Gauzak gogoz egin behar dira; bestela, hobe ez egin. Gustura ari garenean, ez da esfortzua, eta lan handia hartuta ere, horrenbestekoa da satisfazioa. Ez zaigu batere kostatzen egitea, edo, behintzat, merezi du. Horrela izan beharko luke herriko taldeetan ere. Zestoan bada talde aukera; herri txikia izanik ere, begira zenbat talde dauden. Denok izango dugu gustuko talderen bat, parte hartu nahi izanez gero. Bilera eta antolakuntzan ezin bada, antolatzen diren ekimenetan. Oso garrantzitsua da herri batean talde ezberdinak izatea, herria biziago baitago horrela. Zenbait talde desagertu egin dira, eta beste zenbait erdizka ere badabiltza. Pentsa, Zestoan antzerki talde bat izango bagenu, ziurrenik gehiagotan gozatuko genuke antzerkiaz; edo bertso eskola indarrean balego, edo garai bateko zineforum taldea existituko balitz, edo… Zuk ere, irakurle, izango duzu afizioren bat. Zatoz herriko taldeetara; gurean zabal-zabalik duzu atea!
d a n b o l i nEK
J
one Bergara
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 13 16 19
ZERTAN ARI ZARA ZU?
INKESTA
ENBIDOAK
HAUTSAREN LAGUN
DANBOLIN ZULO
SANTA INESAK IRAETAN
ZAKURREN BEGIETATIK
JARDUNIAN OIER IRAOLAGOITIA
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. EUSKAL HERRITARRA HOMOFOBOA ETA XENOFOBOA? tabaida bitxi bat izan dugu aste honetan gure ikasleekin. Mahai gainean, gai zorrotza: euskal herritarra xenofoboa eta homofoboa al da? Segituan eskandalua eta boteprontoko erantzuna: noski ezetz! Justu kontrakoa esango nuke nik! Eta egia da gu ez omen garela azalaren kolorearekin mesfidati. Gizaseme bat beltza, txuria, horia, marroixka edo beste kolore batekoa bada, guri bost! Bestela, begira gure nerabeen gelatako hormak: futbol jokalari beltzen edo hegoamerikarren posterrak dauzkate, hip-hop mugimendu beltza gurea egin dugu, sexu joera edo kolore ezberdinetako abeslari eta artistak dituzte idolo gisa. Olentzerori atzerritar jokalari askoren futbol kamisetak edo AEBetako NBA ligako saskibaloikoak eskatu dizkiote. Gehien saltzen den musika ez da euskaraz ekoiztua, ezta gazteleraz ere. Zinemaldian edo kirol ekintza baten ostean, hainbat orduz itxaroteko prest gaude azal beltza, horia edo marroixka duen idoloaren autografoa lortzeko. Beraz, argi dagoela dirudi: azalaren kolorea, bost! Eta berdinberdin sexu joera ezberdinekin. Hori bai, kontu ezberdina da auzotik edo gure kaletik ikusten ditugunean izen eta ospe handia ez daukaten atzerritar guzti horiek; hala nola, top-manta saltzaileak, Marokoko langile xumeak, edo bazarretan lan egiten duen txinatar isil horiek, edo txapela atzeraka eta arropa zabalegia daramaten ekuadortar horiek. Horiekin kontuz ibiltzeko esaten diogu geure buruari. Horiek izan daitezke arriskutsuak: gure lanen bila omen datoz, edo lapurretara, edo auskalo zertara, baina ziur ez dutela ezer onik nahi. Orduan, argi daukagu ez garela azalaren edo sexu joera ezberdinen beldur, pobreziaz baizik. Beltza, horia edo marroixka izan, guri bost, batik bat artista edo pertsona ospetsua bada. Apika, gure hormetan edo gure musika-aparatuan, edota gure arroparekin gurtuko dugu. Hori bai, pobrea, eskalea edo antzeko zerbait bada, ahalik eta urrunen egotea nahiko genuke, ezta? Nik orduan argi daukat: ez gara homofoboak, ezta xenofoboak ere, txirofoboak baizik. Niko Etxartek argi esaten zuen bezala: Euskadi jator, goxo eta puta hontan.
Ez
I
ban Narbaiza
Zestoatik alde egitekotan zein herritara? Ba ez dut sekula pentsatu horrelakorik. Ba leku paradisiako batera, Indonesia adibidez. Lanean izanda nago, oso toki desberdina da kultura aldetik. Ez dago hemengo aberastasunik baina bai natura asko eta gutxi esplotatutako lekuak. Dena den, ez nuke alde egingo hemendik.
44 urte
Joakin Orbegozo
Ba ez dakit, ez dakit, Zarautzera? baina ez nintzateke joango, hemendik gustora bizi naiz. Hara joatekotan lagunak han ditudalako, ez beste norbaitek esango luken moduan kosta daukalako. Hemen ere badauzkat lagunak baina ‌
37 urte
Amaia LarraĂąegi
5 Iraetara. Lehen ere han bizi ginelako eta beZarautza. Auskalo, heno, ez dakit ba, Kosta asko gusrri txikiren batera han bizi ginenetatzen zaidalako, seguru asko. an hona etorlasaia da, plaia, Kostaldera, baina tzen ginen eta ibiltzeko eta Euskal Herrian. orain ba gutxi umeentzako leKapital bat ere joaten naiz, feskuak… Ni zugaizki ez. Ez datetan eta… aurmaiarra naiz baikit ba, Donostiaten ere joan bena… Zumaia ez ra edo agian, harko degu. Azzait gustatzen. izan liteke baina, peitira ere bai beno, ez dakit. igual, interesen Maripi Etxabe Donostiak ere arabera. 48 urte badauzka bere alde onak eta Mikel Iruretagoiena txarrak.
33 urte
Igor Odriozola
24 urte
Ba, ni kostara, ez dakit ba, herri handian agobiatu egiten naiz, Euskal Herritik atera gabe, Lekeitiora edo. Niri hango plaia baino gehiago hango giroa gustatzen zait, orain joan ezkero inor ez da egongo baina…
45 urte
Miren Iriondo
A
I AMA! Hau allau eziña!, beti ipurdia tira-tira eginda. Danbolinen “psikologoaren kontsulta” izeneko atala balego galdetu egin beharko nioke ea zergatik iristen naizen beti berandu hitzordu denetara. Ez da axolagabekeria, ez da despistea, ez da malizia…baina, marka da gero, ezin garaiz heldu inora. Enbido hau ere atzerapenakin bidali dut, enee… Kontuak kontu zutabe hau idazterakoan euskara batua erabiliko dut, bai, baina nekez entzungo didazue batuaz hitz egiten euskaldunberri batekin ez bada behintzat. Belarriko mina egiten dit euskaldunzahar baten ahotik batua entzuteak eta ezin dut ulertu zergatik geroz eta jende gehiagok aukeratzen duen horrela jardutea. Ez baita natulara geratzen. Irakurtzen ari balira bezala hitz egiten dute askok, fortzatuta, hobeto ari direlakoan, ahaleginean. Gurasoengan ikusten dut hau batipat, haurrei zuzentzerakoan eta pena ematen dit. Pena eta beldurra, urte batzuk barru zertan geratuko ote den gure herri-hizkera. Izan ere, haurrak ederki bereizten du eskolan eta eskolatik kanpo nola egin behar duen eta naturalki egingo du batuaz idazterakoan eta zestuarrez lagunekin edo etxean, erakutsiz gero. Pentsa, batzuei gustatzen ez bazaie ere haur-hizkera ere hor dago: apapa, bapo, ttatto…, horrelakoak esateagatik haurra ez da geldituko betirako hitz hauekin. Beraz kendu ez ezik aberastu egiten du. Zertarako hartu orduan batuaz egiteko lan hori seme-alabak hankamotz uzteko? Geuk hasi behar al dugu orain euskarari mugak jartzen? Ni Loiolako ikastolan ibili nintzen eta andereñoek batuaz hitz egiten baziguten ere, jolastokian ez genuen inork korrika egiten: guk saltaka, azpeitiarrek laixterka eta azkoitiarrek berriz antxintxike egiten zuten. Eta orain zer? Ismael, zuk denboralea daramazunez beraiekin bizitzen, azpeitiarrek oraindik esango dute “zestuarrak raruk dila” ezta? O H A R R A:
f o r m u l a b e r r i b a t j a r r i k o d u g u a u r t e n m a r t x a n . E n b i d o g i l e a k e r a n t z u n g o d i o n n o rb a i t a u r k i t u b e h a r d u . J o s u n e k , I s m a e l O l a i z o l a l o r t u d u , h o n e n e r a n t z u n a h u r r e ngo danbolinen irakurriko duzu
E
nbido 2. Josune Izeta
Hautsaren
lagun
Zestoako udaletxeko objektu bitxien bila Mundua zuria ala beltza, beste inolako aldaerarik gabe, ikusten duen batek pentsa dezake gizon-emakumeok bi multzotan banatzen garela. Eta multzo bakoitzak hitz bat duela gogoko: batek, “gorde”; besteak, “bota”. Lehenengoek dena gordetzeko ohitura dute: arropak, garai bateko lihozko oihal haiek, aspaldi erabiltzen ez den ontziteria hura, altzariak, bizitzan zehar jasotako oroigarri guztiak, giltzak, liburu zahar guztiak, argazkiak, binilozko disko haiek guztiak, kaseteak, funtzionatzen ez duten etxe-tresna denak, zinemarako sarrerak, treneko txartelak, era guztietako egunkari eta aldizkari ebakinak, gutunak, jostailu zaharrak, botoiak, botila kortxoak, munduko zintzarri klase guztiak, ardo etiketak, titareak, harri eta mineralak, postalak, seiluak, txanponak, orraziak, panpinak… dena gorde. Bigarren multzokoek, aldiz, bestelakoa egiten dute, dena bota: gaur-gaurkoak utzi, eta “balio ez duten traste zaharrak” bota.
7
Etxe guztietan aurki daitezke objektu bitxiak. Fermin Leizaolak, Zaharkinak erakusketarako, Zestoan baserriz baserri gauzak biltzen ibili zenean, esaten zuen “bere iraganaz edo historiaz lotsatzen den herri batek nekez egin dezakeela aurrera”. Gu udaletxean ibili gara zokomiran, hango traste zaharrei begira. Gauza dezente ikusi ditugu gainera. Baina bakar batzuk besterik ez ditugu ekarri lerro hauetara: bereziki, bakardadean, ahaztuak, dauden haiei erreparatu diegu; hautsaren lagun-min egin diren haiei.
Lumaren arintasun jasanezina.
Udaletxean aurkitu dugun gauzarik xumeenetakoa baina, era berean, interesgarrienetakoa izango da ondoren aipatuko dugun objektua. Hainbeste aldiz batera eta bestera mugitu dituzten XIX. mendeko kontabilitateko liburu zaharren artean, hantxe gordeta, aurkitu zen, duela hogei bat urte, objektu bitxi eta erabilera bikoitzeko hura: alde baterik, luma da, eta bestetik, zigilua bere tanpoi eta guzti. “Cestona. Secretario” jartzen du zigiluak. Letoizko objektu ederra, zilarreztatua, ehun urtetik gora izango ditu.
Idazmakinen kliki-klaka ederrean. Underwood idazmakinak ospetsuak izan ziren garai batean, eta oraindik ere oso estimatuak izaten dira bildumazaleen artean. Zestoako Udalekoa, gerraostean erosia, beranduko modeloa da. Underwood 5, made in U. S. A. izan zen aurrenekoa, XX. mende hasieran. Hark izan zuen arrakasta gehien eta hark ezarri zituen idazmakinen ezaugarri estandarrak. Joan zen mendeko erdi aldera arte fabrikatu ziren, baina handik aurrera Olivettik eta IBMk hartu zioten aurrea. Zestoako hori erosi zen garai beretsuan asmatu omen zuten zaratarik ateratzen ez zuen idazmakina, baina egundoko porrota izan omen zen: dirudienez, idazmakinen kliki-klaka berezi hura oso gustukoa zuten erabiltzaileek. 1920ko hamarraldian hasi ziren idazmakina erabiltzen Zestoako udal langileak, eta hurrengo hamarkadarako erabat nagusitu ziren makinaz idatzitako agiriak.
Kirurgia-tresnen ikara. Pio Barojak kontatzen du Zestoara iritsi eta handik gutxira andre zahar petrikilo edo enplastugile bat ikusi ohi zuela, sarritan, belarrak biltzen Osinbeltz aldean: “Mutil koskor zarpail eskale tankerako batek, herrena, eta beti lurrera begira ibiltzen zen batek lagundu ohi zion. Andre zaharrak ezin omen zituen aurrean ikusi medikuak. Seguruenik, molestatu egingo zuten, tontamentean, lanbide-pedantekeriagatik. Ni baino lehenagokoengatik –bat herritik alde egina zen ordurako– zera esaten omen zuen, basoerdiren batzuk gainean zituenean: –Mediku berri hori eta kastillanoa biak barrika batean sartu, eta Ertxiñako puntatik behera botako nituzke…, danba…, danba…, danba”. Egun batean aguazila joan omen zitzaion Barojari etxera; Osinbeltzera joan behar zutela, andre bat erori zela-eta harrobiaren goikaldetik: “Aguazila, tipo baldar samarra, farol batekin zetorren, niri laguntzeko. Herritik
irten eta Iraetako bidetik joan ginen harkaitzetara iritsi arte. Lurra beltz zegoen eta are beltzagoa ibaia. Gorpua zegoen tokira iritsi nintzenean eta farol-argiarekin aurpegira argi egin nioenean, haren ile zuria eta jantzi beltzagatik konturatu nintzen petrikiloaren gorpua zela. Belar sorta bat zeukan estu-estu hartuta behatz artean. […] Hurrengo egunean autopsia egin behar zitzaion, alferrikako gauza, ez zegoen-eta heriotzaren zergatiaren zalantzarik. Hainbat tokitan puskatuta zeukan buru-hezurra [harkaitzetik erorita hilko zen]. Aguazila eta biok kanposantuko gorputegian autopsia lanetan genbiltzala, andre zaharrarekin ibiltzen zen mutikoa azaldu zen, eta behin eta berriro galdetu zigun ea hildakoaren arropak miatu al zitzakeen. Baietz esan nion. Miatu zituen arropak. Ez dakit zeren bila ibiliko zen. Liburutxo bat atera zuen eta bizpahiru tx-
···
akur txiki. Gero galdetu zidan, oso misteriotsu, amonaren gorpua ireki behar al nuen. Erantzun nion hala agintzen zuela legeak, bortizki hildakoei hiru barrunbeak irekitzea, baina ez nuela hala egingo, ez zelako behar”. Gaur egun, autopsia zerbitzuak hainbeste profesionalizatu eta hiriburuetan zentralizatu diren garai hauetan, ahazturik gelditu dira autopsia tresneria guztia egurrezko kaxatxo batean kabitzen zen garai haiek; autopsiak kanposantuan bertan, hala-moduzko baldintzatan, egiten ziren garai haiek. Bai, haiek atzera geratu dira, eta Zestoan ere, “Artilleria” inskripzioa duten metalezko kaxa hura eta bertako erremintak udaletxeko bazter batera kondenatu dira, hantxe hauts artean egotera.
España, Una, Grande y Libre sitsak janda. 1936ko irailaren 21ean, astelehen hartan, erreketeak (Tercio de Requetés) Akoa aldetik behera iritsi eta herriaren jabe egin zirenetik, asko ugaritu ziren zapelatzak herrian. Ez, ordea, hegaldi miresgarria duten hegazti horiek, eguzkia ezkutatzen ez zen Inperio hura irudikatzen zuten avechuchoak baizik (RAEren hiztegian, “Ave de figura desagradable”, edo “Sujeto despreciable por su figura o costumbres”). Astelehen hartatik aurrera, bi koloreko bandera (oraindik irakurleren bat konturatu ez bada, Espainiako banderaz ari gara) kale eta erakunde guztietan, nonahi, ikus zitekeen. Egun seinalatuetan, gainera, derrigorrezkoa zen etxeetako balkoi eta leihoetan jartzea bandera nazionala. Horrez gain, berehala agindu
9
zuten eskoletan-eta, gurutzeak berriro jartzea, eta laster irakatsi zitzaizkien umeei Himno Nacionala eta Cara al Sola. Eskolatan liburu desegokiak sutara botatzeko batzordeak berehala sortu ziren. Gizon-emakume osasuntsu baten biziaren erdia baino gehiago iraun zuen garai hartakoa da Zestoako Udalak egurrezko maletan gordeta, abandonuan, daukan oihal bilduma, sitsaren habi edo gordeleku aparta. Zapi klase askotako bilduma da gainera: udaletxeko balkoiak estaltzeko oihalak (bi pisuetan zituen balkoiak lehengo udaletxeak) bizpahiru bandera… Ikustekoa izango zen udaletxearen itxura apaingarri horiek denak jarrita. Attrezzo bikaina, ondorengo perla fin hau gordetzeko: “Ondoren, Estatuburu eta Ejertzitoko Jeneralisimo Gorentasun Francisco Franco Salgado-Araujo Txit Gorenak, bere Koronel Idazkari Militar eta Partikular-
raren bidez, bidalitako gutun adeitsuaren berri izan du Udalak. Bertan, Jeneralisimoak eskerrak ematen dizkio Alkate jaunari, Estatuburu izatera goretsia izanaren bigarren urtemuga ospatu dela-eta, bidali dion zorion-gutunagatik. Jeneralisimoak, gainera, eskerron horiek Udalbatzari eta herritarrei zabaltzen dizkie” (1938ko urriaren 13ko akta).
Zilarrezko bitxiak. Gipuzkoako Batzar Nagusiekin eta udal bilkurekin lotutako hainbat objektu ere aurki daitezke udaletxean. Horietan, nobleena, zilarrezko ontziteria: tintontzia, salbadera (tintaz idatzitakoan botatzen den hauts lehorgarria gordetzen den ontzia) eta bozketetarako bi ontzi. Denek herriko armarria dute grabaturik. Bozketarako bi ontzi horietan, ezkur itxurako pilotatxo batzuk sartzen ziren –intxaurraren tamainakoak– haien barrura papertxoa sartu eta itxi ondoren. Zilarrezko pieza horiek guztiak 1782. urtean enkargatu zizkion Zestoako Udalak Azpiazu zilargile donostiarrari, eta udaletxean gorde izan dira gaur arte. Multzo horren parte ziren, baita, gurutze bat eta kanpaitxo bat, zilarrezkoak haiek ere, baina gaur egun galduta daude. 1960ko festetako egitarauan ikus daiteke multzo osoaren argazkia. 1974ko egitarau batean, berriz, aipatu bakarrik egiten dira pieza horiek eta 1977koan, argazkia ageri da berriro. Handik aurrera, ahanzturak, sasiak bezala, dena jan zuen. Beste objektu berezi batzuk. Udaletxe zaharreko barne errotulazioa (Secretaría; Alcaldía; Salón de Juntas; Oficinas) • Festetako egitarauen inprimatze-plantxak • Haustestontzi zaharrak • Garai bateko Gramolaren disko-jogailua eta diskoak • Larruzko eskribautza (tintontziak, lehorgailua, mahai gaineko karpeta, gutun-kutxa…) • Liburuak, besteak beste, Derecho Administrativo provincial y municipal. Abella. 1877. 6 tomo / Diccionario de formularios. 1881 / El despacho y su organización. 1954 / Txomiñ-Ikasle. Gipuzkoeraz. Itu⁄iotz’tar Pirmin. Irakasle Apaiza. 1931 / Zenbakizti-lengaien ikastia. 1933 / España ante el mundo. Veinticinco años de Historia. 1962 / Biblioteca Colección Cisneros. 1944. 100 tomo / España. Tomo XXI de la Enciclopedia Espasa. 1935.
F
ernando Arzallus
Soroperiak. Abenduak 24 Auzoetan ere gabon kantari
Hilabete azkar pasatzen den arren urruti gelditu zaizkigu soroperiak. Eguraldiak ez zuen asko lagundu baina giroa bikaina izan zen, bai plaza inguruan eta baita frontoian ere. Ikusi bestela argazkietan Monik eta Eider trikitilari txapeldunak jo ta fuego, Mikel Goùi pilotaria Zestoako bere zaleei ikuskizuna eskaintzen, hortzekin txingak altxatuz‌
Abenduak 24 Elizan gabon antzerkia
Abenduak 24 Jaiotza biziarekin ateratzen den taldea kantuan
Urolako itzulia. Abenduak 27 Ziklokrosa Iraetan
Urtarrilak 06 Erregeak bere laguntzaile eta guzti
Agiro mendi taldeak iaz osatu zuen GR 121 Gipuzkoako itzuli osoa. Etapatan itzuli bat egite hori jendeari gustatu zaiola ikusita aurtengorako beste batzuk egiteko asmotan dira, hala nola, Urolako itzulia, Zezenen bidea eta Aralarko itzulia. Horrez gain, urteroko irteerei ere eutsiko zaie. Urtarrilaren 17an eman zieten hasiera Urolako itzuliari lehen etaparekin, Zumaian hasi eta Azkaraten bukatu. Informazio gehiago nahi duenak kiroldegira zuzendu dadila edo 943 147 942 telefonora deitu.
1
k
1
Urtarrilak 10 Elurrarekin gozatzen gaztetxoak
ale/bale KALE.
BENTAPELIGROTIK BAI-
NUETXERA BIDEKO FAROLA MORDO BAT
PUSKATU DITUZTE, ENTRETENIMENDU POLITA BURURIK EZ DUTENENTZAT.
BA L E .
Urtarrilak 14 Guraso elkarteak antolatuta Eskola 2.0 programari buruzko hitzaldia
IZEN BERRIA DUEN EZ-
TIOLA KALEAK, ITXURA ERE BERRIA HARTU DU.
BUKATU GABE DAGOEN ARREN,
TAN-
KERA POLITA HARTZEN ARI DA ETA KURIOSO GELDITUKO DELA DIRUDI.
Urtarrilak 15 “Preso bat egunkari bat” elkartasun musa
zulo
danbolin
Urtarrilak 21 Talde bikaina pilota eskolan
Urtarrilak 23 Wadna taldeak Sahararako janari bilketa
Santa
inesak
iraetan Bi asteburutan banatzen dira Iraetako festak. Inprenta kontuak tarteko, lehen asteburuko berri emango dizuegu danbolin honetan. Santa Ines eguneko meza eta Gure Ordeka elkarteko bazkideen bazkariak eman zieten jaiei hasera urtarrilaren 21ean. Baina larunbatean hartu zuten indarrik handiena festek, auzoen arteko “futbol 7� txapelketan ez zen sestrarik falta izan, azkenik iraetarrak azpi txapeldun eta zestoarrak garaile. Denak ez dira konforme izango noski. Triki-poteoa eta afari bikaina frontoian. Kanpoan hotz bazen ere barrua berotu zuen ikatz gorriak, sagardoak ere lagunduko zuen. Ondoren erromeria giro paregabean. Igandean, diana, meza eta helduei omenaldia Joxe Agirreren bertsoek alaituta. Vamosalfronton famatuarekin pilota txapelketako finalak ondoren. Aitzol eta Kixkurra txapeldun, bejondaiela! Hemen ere ez zen zalapartarik falta izan. Eta arratsaldean jendetza galanta II Errota harriaren bueltan punta puntako harri-jasotzaileak ikusten. Datorren asteburuan gehiago! ostiralean mus txapelketa eta larunbatean umeen eguna erraldoi, buru-handi, pailazo, puzgarri eta txokolatada eta guzti!
3 1
zakurren begietatik Kuriositateak jota, zakurren antzera usnan gu ere, hilerri ondoan Caravan Park-eko jabeek duten lur eremura gerturatu gara. Aspalditik ikusi izan ditugu han, zakurrekin, Iñaki Mantzizidor Nebera eta bere laguna Asier Aranbarri Arana, azpeitiarra. Karabanak edukitzeko parkea edo horrelako zerbait zena zakur parke bihurtu dutela iruditu zaigu, hasiera batean, besterik gabe. Baina berriketaldia aurrera zihoan neurrian ulertzen joan gara zer diren han dauden tramankulu haiek guztiak. Neberak eta Aranak zakur hezitzaile ikastaroa egin zuten orain urtebete inguru. Irakaslea zakur frogetako epailea izaki, bi ikasleek ere joera hori hartu dute pixkanaka, horregatik ikusi genituen aldapa, gurpil, hodi eta eskailerak; lepoko ezberdinak eta saltxitxa mordo bat erabiliz ikasi dute nola landu zakurren oinarrizko obedientzia, baita zakurren beharretan gehiago erreparatzen ere.
lidergoa aplikatu behar du ahal den neurrian, gutxienez ordu erdiko buelta bat egin behar dute, jabearekin harremana izan behar du txakurrak eta noski, pertsonak erabakiko du zein ibilbide egingo den. Ondoren, ondo irabazi duen gosaria emango zaio txakurrari.
OINARRIZKO OBEDIENTZIA Behar beharrezkoa da zakur batek ondoan joaten jakitea, behar den lekuan eserita egotea, etzanda egotea eta deitutakoan etortzea. Zakurraren jabeak jakin egin behar du, ordea, hori dena nola erakutsi. Ikastaroan, irakasleak jarrera arazoak zituzten zakurrak bi hilabeterako hartzen zituen eta azken hamabost egunetan jabeari erakutsi egiten zion. Gorputz posturek zer esan nahi duten ere ikasi zuten: zakur bati buztanera begiratzea nahikoa da beldurtia den edo dominatzailea antzemateko. ZAKURRAREN LEKUAN JARTZEAREN GARRANTZIA Askok pentsatzen dute zakurra pertsona bat bezala dela, behar berdinekin: etxean egotea gustatzen zaiola eguraldi txarra dagoenean, lo egitea, sofan etzanda egotea, onetik jatea… Baina horiek pertsonen gustuak dira, ez zakurrenak. Pertsona gisa ditugun beharrak zakurrekin bete nahi izaten ditugu; batzuek umerik ez dutelako, beste batzuek emazteak edo senarrak ematen ez dion maitasuna behar dutelako… Esate baterako, askotan zakurra besarkatzen saiatzen gara baina zakurrei, berez, ez zaie hori gustatzen, sofan gurekin egotea ere ez, ohean etzanda gurekin egotea ere ez... Horiek pertsonen beharrak dira eta pertsonekin bilatu behar dira. Zakurrari berez behar duena ematen bazaio askoz orekatuagoa izango da jabearekiko. Canitxe batek, sanbernardo batek, doberman edo pekindar batek behar jakinak dituzte: denek ibili egin behar dute egunean pare bat aldiz, jan bere orduetan, eta lidergo bat behar dute; alegia, naturan libre daudenean bezala, taldean lider bat behar dute eta hark agintzen du. Etxean ere berdin. Jatekoa bilatzeko ere naturan ibili egin behar dute. Hori goizeko paseoarekin lotzen da. Baina ez du balio etxetik irten eta jabeak zigarroa erre bitartean zakurrak aurreko lorategian pixa egitea eta bueltan etxera. Ez, jabeak
···
Etxe barruan ere mugak izan behar ditu: ezin du komunera sartu, ezin du jabearen logelara sartu, ezin du bi pisuko etxe bat bada eskaileretan ibili… Muga horiek ez dute za-
···
kurra tristeagoa egiten, kontrakoa, zakurrak askoz lotura handiagoa sortzen du nagusiarekiko, badakielako nagusiak agintzen duela eta berak zintzo betetzen duela bere agindua. Zakurrak taldean ere ez du egiten nahi duena, liderrak esaten duena baizik. Jateko orduan ere, lehenengo pertsonak jango du eta gero zakurrak, bakoitza bere tokian beti, eta sekula ez zaio jaten eman behar mahaitik. DIZIPLINA Denborarik ez daukagun gizarte honetan, zakur bat geureganatzen badugu, kontuan hartu behar dugu zakur horrek hamabi edo hamalau urterako lotzen gaituela, egunero pare bat paseo egin beharko ditugula… Zakurra oso animalia monotonoa da, egunerokotasuna gustatzen zaio eta dena beti ordu berdinean egiten bazaio hobe. Ahal den mailan, noski, eta horretarako pertsonak ere diziplina behar du norberarekiko. Txalet batean, sarez itxitako hektarea bateko terrenoan, zakurra ez da zoriontsu izango bere beharrak beteta ez badaude. Etxe arrunt batean bizi den zakur bat txaletekoa baino hobeto egon liteke, egunero ateratzen bada. Gauzak ondo eginda, zakurrak beste harreman bat du jabearekin. ARAZOAK Zakurrak dituen beharrak betetzen ez direnean desorekatu egiten da eta ondorioz arazoak sortzen dira: zaunkaka egotea egun osoan, etxean pertsona bat bakarrik errespetatzea, jendearekiko oldarkortasuna, alde egiteko joera, gauzak puskatzeko joera… Izaera dominatzailea duen zakur bati nahi duena egiten uz-
ten bazaio, lorpen bakoitzeko hazi egiten da, eta lidergoa hartzen joaten da; sofan bere lekua hartzen du, etxeko txikienak menderatu egiten ditu, koskaka has daiteke, edo gauzak puskatzen. Azkenean nahi duen guztia egiten bukatzen du. Arau ezak ere desoreka sor dezake. Esate baterako, zakur bat hiru pertsonek zaintzen badute, denek ados jarri behar dute arauetan, batek sofara igotzen uzten badio eta besteak ez, gaizki. HEZIKETA Zakurrari momentuan zuzendu behar zaizkio gauzak, okerra egin eta hiru segundotara, bestela ez dute ezertarako balio gure ahaleginek. Etxeko zapatilak puskatzen badizkizu baina momentuan harrapatu ez baduzu, gerora alferrik da, ez du ulertuko-eta zertaz ari zaren. Edo zakur bat intzirika ari bada eta guk gerturatu eta mimoak egiten badizkiogu, gaizki erakusten ari gara: berak pentsatzen du egiten ari denagatik –alegia, intziri egiteagatik– saritu egiten ari garela eta hori dela egin behar duena. MODA KONTUAK Europa Ekialdetik zakur kamioikadak datoz zentro komertzialetara, eta “hiru pezetatan saltzen” dizkigute gabonetan zakurrak, inongo kontrolik gabe. Gero, kalean uzten ditugu, txakurtegitan leku arazoak daude eta urtero milaka zakur hiltzen dituzte. Zakurra ekartzekotan denak jakin egin behar du zertarako duen zakurra, ez zaio itxurari bakarrik begiratu behar. Huskyekin, esaterako, arazo handiak izan ziren garai batean. Modan egon ziren, begi argi politak zituztelako; zakur horiek, ordea, nordikoak dira, elurretakoak eta tiraka ibiltzeko dira. Pitbullak ere, berdin, ez dira
5 1
berez arriskutsuak baina energia askoko zakurrak dira eta borrokarako gaitasun handia dute. Ezaugarri horiek dituzten txakurren erabilera okerra egiten bada arazoak sortzen dira. Arraza guztiak pertsonak sortutakoak dira helburu edo zeregin jakinetarako eta, ondorioz, zakur mota bakoitzari beraren araberako lana eskaini behar zaio. Doberman bat, adibidez, laneko zakurra da eta etxean sartuta ezin du egon, bestela seguru etxea puskatu edo etxean sartzen den norbait erasoko duela frustrazioaren ondorioz.
ZAKURRAK LOTUTA. Zakurrari deitu, geldiarazi eta geuregana ekartzeko gai ez bagara lotuta eraman behar da, baita mendian ere. Xoxoteneta, esaterako, debekatuta dago zakurrak libre eramatea, ardiekin arazoak izan direlako. Lotuta eramateak ez du esan nahi ez duenik disfrutatzen. Bukatu egingo da zakurra lotu gabe ibiltzea, eta horrela behar du gizarte honetan gainera: lehenengo gizona dela ikusi behar da eta gero zakurra. Zakur jabeak ulertu egin behar du batzuei zakurrak ez zaizkiela gustatzen eta beldurra ematen dietela. Pertsonari eman behar zaio, beti, arrazoia. Zakurra, zakurra da, txikia izan edo handia izan. Lan handia dago egiteko, ikasteko asko daukagu. Zenbait tokitan zakurrentzako parkeak ikusten dira, beharrezkoak dira zakurrak libre ibiltzeko, beste zakurrekin, eta zakur zaleak elkarren artean erlazionatzeko. Badago interesa, jendea galdezka etortzen zaie Nebera eta Aranari. Orain arte beti meritua zakurrarena zen, baina hori bukatu da: zakur ezberdinak badaude baina jabearen heziketan dago meritua.
BITARTEKOAK FALTA Zakurrak beti egon dira eta egongo dira gure artean. Gizakion eta zakurren arteko harremana nola uztartu da arazoa. Badirudi bitarteko batzuk jartzen hasiak garela, poltsak jarri dira kakak jasotzeko, debekuak ere jarri dira, ezin dugu garraio publikoetan zakurrekin sartu, ezta leku publikoetan ere, lotuta ibili behar dira, muturrekoak jarri behar zaizkie‌ eta hori oso ondo dago baina debekuen aurretik heziketa beharrezkoa da. Alemanian, esaterako, zakurrentzako hezitzaileak daude nonahi beraien lan eremuekin. Hemen, ordea, lanbide arrarotzat jotzen dugu, baina etorkizuna hori da. Han zakur-kume bat ekarri aurretik asko informatzen dira profesionalei galdetuz eta ikastaroak ere egiten dituzte. Zakur horiek normalean ez dute arazorik ematen eta han ez dago horrenbeste debeku, autobusetan zakurrak normal sartzen dira eta tabernetan ere bai. Etxejabe batzuk kexu badira zakur batek eguna zaunkaka pasatzen duelako, normala da kenarazi nahi izatea, baina egokiago litzateke hezitzaile batekin ikastea zergatik pasatzen duen eguna zaunkaka, bete gabeko zein behar dituen eta zergatik dagoen desorekatuta. Modu horretan zaunka egiteari utziko lioke eta denak gustura. ZAKUR KAKAK. Lehen inork ez zituen jasotzen, norbere burua degradatzea zela uste zen, baina laster, jasotzen ez dituena izango da oso gaizki ikusia. Lorategietan zakurrek kaka egitea ere, narraskeria da han ibiliko diren ume eta langileentzako. Gainera, zakur guztiak ez daude parasitorik gabe eta txerto guztiak jarrita eta, beraz, osasun aldetik ere arazo bat sor daiteke. Kaka jaso egin behar da beti, egiten duten lekuan egiten dutela beti jaso, baita belarretan egiten badute ere.
J
one Bergara
J
ardunian
iraolagoitia oier
B
izikletak udaran ibiltzeko direla esan izan da, baina badago bestelakoa pentsatzen duen jendea eta neguan ere bizikletan ibiltzen dena. Oier Iraolagoitia, hamazazpi urteko iraetarra, horietako bat da. Udaran, errepidean ibiltzen da bizikletarekin, eta, negu partean, ziklo-krosean lehiatzen da; aurtengo denboraldian, modu bikainean, gainera. Gazte mailan ibili da, eta Espainiako kopa irabazi du aurten. Espainian lehiatu den lasterketa guztietan igo da podiumera, batean izan ezik —laugarren amaitu zuen—, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioak kaleratu egin zuen urtarrilaren 15ean. Espainia mailako ziklo-kroseko txirrindulari onenen zerrendan, lehenengo postuan zegoen, gazte mailan. Urtarrileko azken asteburuan Txekiar Errepublikan jokatuko den munduko txapelketan parte hartzeko aukera handiak zituen, eta berarekin hitz egin genuen, Espainiako hautatzailearen deialdiaren zain zegoen bitartean. Dena den, hautaketa egina zegoen, eta berriak ez dira onak izan. Noiz jakingo duzu munduko txapelketara joango zaren? Ez, azkenean ez goaz munduko txapelketara. Istiluak izan ditugu, eta ez gara joango. Galdetu daiteke zergatik ez zoazen munduko txapelketara? Bai. Urtearen amaieran, abenduaren 29an eta 30ean, Espainiako selekzioarekin bi lasterketatan parte hartu nuen Belgikan. Espainiako selekzioak lau txirrindulari eraman behar ditu munduko txapelketara, eta aukeraketa egiteko esan zuten Espainiako txapelketako lehengo hirurak postua ziurtatua dutela eta laugarrena hautatzaileak erabakiko zuela. Espainiako txapelketako podiumean bi euskaldun zeuden, eta nik laugarren postua lortu nuenez, hirugarren euskalduna izango nintzateke. Pentsatzen dugu haien ustetan euskaldun gehiegi izango direla, bestela ez baitute ni kaleratzeko arrazoirik. Azalpenak eskatu dizkiegu, eta esan digute Belgikan egon ginenean gogorik gabe hartu nuela parte, ez nituela beroketak behar bezala egiten, eta hori gezurra da, ni izan bainintzen beroketak egin zituen selekzioko txirrindulari bakarra.
“Ez dute
ni kanpoan uzteko arrazoirik�
Eta nondik atera du argudio hori? Asmatu egin du, ez baitu arrazoirik ni kalean uzteko, kirol emaitzak kontuan hartzen badira. Nire ordez joango den galiziarra urte guztian gurekin ibili da, baina Espainiako txapelketan matxurak zirela-eta 54. postuan amaitu zuen; nik, berriz, Espainiako kopa irabazi dut zazpi probetatik bostean parte hartuta, Espainiako Challenge-an nagusitu naiz, eta Espainiako txapelketan laugarrena izan naiz. Beste urte batzuetan, Espainiako txapelketa eta kopa irabazi dituztenak zuzenean eraman dituzte munduko txapelketara, baina aurtengoan, ez. Ziklo-kroseko mundu txapelketara dagoeneko bi euskaldun doaz kategoria bakoitzeko (elite maila, 23 urtetik beherakoa eta gazte maila), eta, ni joanez gero, hiru izango ginateke gazte mailan.
Desilusio handia izan da munduko txapelketatik at gelditzea? Pixka bat bai. Urte guztia horretarako prestatzen ibili gara, eta, gainera, emaitzak onak izan dira. Aurkariak nire aurretik ibili izan balira, ba, ez zen ezer gertatuko, baina Jon Ander (Insausti) bakarrik ibili da nire aurretik. Espainiako txapelketan nire aurretik gelditu zen beste euskaldunak nire atzetik amaitu du beste lasterketa guztietan.
7 Denboraldia hasi zenuenean munduko txapelketara joatera bideratu zenuen prestakuntza? Irailean, Belgikara joan ginen hilabetez entrenatzera —eskolara joan gabe ibili nintzen—, eta sasoi ona hartu genuen han. Hona etorri ginean, oso ondo genbiltzan: munduko txapelketara joateko aurretiazko hautaketan sartu gintuzten, eta beharrezkoak diren dopin kontrolak pasatu genituen. Hala ere, azkenean, ez zen ezertarako izan. Munduko txapelketara joan gabe gelditu naiz. Esan didate lehen ordezkoa naizela, baina munduko txapelketara joateko aukeratu duten norbaitek mina hartzen badu, ez dut hegazkineko txartelik, eta ea nola joan behar dudan. Gertatu den guztiak ziklo-krosean jarraitzeko ilusioa kendu al dizu? Ez. Ziklo-kroseko denboraldia amaitzeko bi lasterketa gelditzen zaizkigu: aste honetan, Itsasondon [urtarrilaren 17an; bigarren postuan amaitu zuen], eta, hurrengo astean, Ispasterren [lasterketa egin aurretik prestatu da ale hau]. Ziklo-kros denboraldia amaitzen denean, agian, pista prestatzen hasiko naiz. Munduko txapelketara joaten direnek prestakuntzarekin jarraituko dute, baina nola nik ez dudan zer eginik, baliteke pista prestatzen hastea. Orain, Donostiako belodromora joaten gara astean behin pista egitera. Denboraldian hain ondo ibiliko zinela uste zenuen? Aurreko urteetan ondo ibili naiz, beti lehengo zazpien artean, baina aurreko urteetan aurrean ibili den jende askok kale egin du, nire ustetan. Aurtengoan, maila ona ekarri dugu Belgikatik Jon Anderrek (Insausti) eta nik, eta lasterketetan ihes egiten genuen. Aurreko urteetan, aurrealdean ibiltzen zen taldea handiagoa izaten zen. Ziklo-krosa egiten genuen errepideko denboraldia prestatzeko asmoarekin, baina, aurtengoan, ziklo-kros denboraldian lehiatzeko asmoarekin hasi genituen entrenamenduak. Ezustekoa izan zen Espainiako kopa irabaztea? Belgikan ginela esan ziguten aurten ez zela Espainiako koparik egingo; Euskadiko hautatzaileak ere gauza bera esan zigun. Azkenean, ordea, aldaketa askoren ondoren, Espainiako kopa egingo zela erabaki zuten. Gu Belgikan ginela egin ziren kopako lehengo bi
···
···
lasterketak, eta kopa galdutzat ematen genuen. Izan ere, zazpi proba besterik ez dira, eta Belgikan ginela ezin izan genuen parte hartu lehengo bietan. Hona itzuli ginean, Karrantzan irten nuen, eta hirugarren amaitu nuen. Hurrengo biak irabazi egin nituen, eta hirugarren jarri nintzen kopako sailkapen orokorrean. Azkeneko bi lasterketetan, arriskatzera irten nintzen; ea aurkariek kale egiten zuten. Azkeneko proba hasi aurretik, sailkapen orokorrean hirugarrena nintzen; liderra bi puntura nuen. Irabazi egin behar nuen, edo nire bi aurkariek nire atzetik amaitu. Hirugarren postua eskuratu nuen, baina kopa irabazteko aukerak zituztenek nire atzetik amaitu zuten. Puntu bateko aldeagatik irabazi dut kopa. Belgikan egindako prestakuntzak kopa irabazteko balio izan dizu? Bai. Orain arte, beste modu batean entrenatzen genuen. Pentsaera desberdina dugu han eta hemen. Guk ziklo-kroseko bizikletarekin asko entrenatzen genuen; Belgikan, aldiz, errepidean gehiago entrenatzen dira, erresistentzia lantzeko asmoarekin. Goizero, korrika egiten dute, eta gero, errepidean ibiltzen dira bizikletarekin. Ziklo-kroseko zirkuituetara astean behin edo joaten dira. Belgikan, behin betiko zirkuituak izaten dituzte herri askotan, entrenatu ahal izateko, eta gu ere astean behin joaten ginen zirkuitura. Hango zirkuituek ez dute hemengoen antzik. Hemen, ordekarik ez dago, eta behiak ibiltzen diren lekuetan sartzen gaituzte. Han, ez; ordeka badago, eta aldapak eraiki egiten dituzte. Nola izan zenuen Belgikara joateko aukera? Euskadiko federazioarekin joan behar zuten lau txirrindularietatik bik gazte mailakoak behar zuten, baina bat dagoeneko bertan zen; bere kontura joan zen entrenatzailearekin prestatzera, eta bere etxean gelditzen zen lotan. Orduan, leku bat libre zegoen, eta hautatzaileari deitu genion eta nik joaterik banuen galdetu genion. Erantzuna izan zen gogoa banuen joan nintekeela. Nolakoa izan zen Belgikan hilabete bizitzearen esperientzia? Esperientzia ona izan zen. Hasieran, okerragoa izango
zela uste genuen, baina supermerkatu bat zegoen etxetik gertu, eta bertan egiten genituen erosketak. Aurrez prestatutako janaria saltzen zuten han, eta pasta geuk egiten genuen. Non bizi izan zineten Belgikan egon zinaten hilabetean? Hemendik joan ginen lau txirrindulariak batera bizi ginen etxe batean; txalet moduko bat zen. Beheko pisuan bizi zen andreak arropak garbitzen zizkigun, baina beste guztia guk egiten genuen. Datorren urtean Belgikara itzultzeko aukera izango duzu? Ez dakit. Orain, mementoan, errepideko denboraldia egingo dut, eta ea nola joaten den guztia. Datorren urtean, zaletu mailara pasatuko naiz, eta salto handia dago. Talde batzuek uzten dute ziklo-krosean ibiltzen, baina beste batzuek ez, lesioak izateko arriskua dagoelako. Ikusi egin beharko da zein taldetan ibiliko naizen datorren denboraldian. Munduko txapelketara ez joatea desilusioa izan da, baina urteko desilusio handiena Iraetan, etxean, ez irabaztea izan zen? Bai, baina presio handia nuen Iraetan; ezagun asko… Gainera, lokatz ugari zegoen, uste baino gehiago. Zirkuituaren zati bat oso gogorra izan zen, eta besteak hobeto moldatu ziren lokatzetara. Gurpilean zulaturik izan ez banu, bigarren izateko aukerak izango nituen, baina horrela suertatu zen. Lasterketetan horrelako gauzak gertatzen dira. Eskerrak ematea gustatuko litzaidake, posible bada, behintzat… Horixe baietz! Nori eman nahi dizkiozu eskerrak? Jokin Olaizolari, urte guztian masajeak ematen ibiltzen baita, eta izugarrizko lana egiten baitu; taldeko babesleei, bereziki Galdeano Eraikuntzak-i, bizikletan hasi nintzenetik gurekin jarraitzen baitute, eta hori eskertzekoa da gaur egun; nire lagunei eta familia guztiari, hor egoten baitira laguntzen eta animatzen; haiek gabe ez dakit zer egingo nukeen.
U
rko Canseco
9 1
agenda
16 20
sa
argizuloren 7. urteurrena
urnta inesak Iraetan TARRILA
29 30
OSTIRALA
Mus Txapelketa azkarra 22:30ean Bekoetxe merenderoan. Izen ematea 22:00etan hasiko da. LARUNBATA
Umeen eguna. 17:30ean pailazoak, puzgarriak eta ondoren buruhandiak eta txokolatada frontoian. Tartean auzoko jaioberriei ongi etorria.
30
LARUNBATA
Huancabelicaren lagunak taldeak Perurako jostailu bilketa egingo du. Udaletxe azpian goizeko 11:00etatik 13:00etara.
31
IGANDEA
Agiro Mendi Taldeak umeekin egiteko antolatutako irteera Ameztira (435 m). Goiz buelta.
ot 02 04
SAILA
ASTEARTEA
Kultur taldeentzako mintegia: arlo praktikoa. Kultur etxean 19:00etan. OSTEGUNA
Santa Ageda bezpera. Goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik eta Etorra aldean ibiliko dira eguerdira arte. Arratsaldean, Akoa eta Lili auzoetan arituko dira eta arratsaldeko 19:30ak alderako herrian jardungo dute. Bildutako dirua Caritasentzat izango da. Aurten lehen aldiz santaeskale beteranoak Santa Engrazira igoko dira Santa Agedari lore sorta bat jartzera.
07
IGANDEA
Agiro mendi taldeak antolatuta Urolako itzuliaren bigarren etapa. Azkaratetik Udanara. Irteera gurutzetik goizeko zazpiak aldera. Informazio gehiago 943 147 942 telefonora deituta.
13
LARUNBATA
Iñauteriak. Arratsaldeko 16:30ean umeentzako jaia. 19:00etan desfileak. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara eta 22:00etatik goizeko 1:00etara Laranjadi txaranga.
ASTEARTEA
Arratsaldeko 16:30ean umeentzako jolasak.
-21
ASTEBURUA
Agiro mendi taldeak antolatuta Sonportera (Aspe bailara) irteera, iraupeneko eskia ikasi eta praktikatzeko aukera. Izen ematea eta ordainketa kiroldegian egin behar dira . Joan nahi dutenen artean bilera bat ere egingo da. Informazio gehiago kiroldegian 943 147 942 telefonora deituta.
ur 29
TARRILA
OSTIRALA
Gaueko 21:30ean bertsoafaria Hamaika Bertuteko kideekin. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Mantxi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñaki Gurrutxaga. Gai jartzaile: Iker Iriarte.
30 31
LARUNBATA
12:00etan jornada antimilitarista. IGANDEA
Arratsaldeko 17:00etan umeentzako animazioa eta txokolatada.
ot 04 05 06
SAILA
OSTEGUNA
Arratsaldeko 19:00etan tailerra: “Gure sexua eta gure generoa”. OSTIRALA
Janariarekin jolasten. Uztaro Kooperatibaren eskutik “Isagaren degustazioa”. LARUNBATA
Gaueko 22:00etan festa DJ Korta y Pega, DJ Marek eta beste zenbait sorpresa.
• Otze jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Dohan
inarrizko internet ikastaroa antolatu du Guru-
izango da eta elkarteko bulegoetan eman behar da uzeba otsailaren 15a baino lehen.
•H
uancavelicaren lagunak taldeak saldutako loterian bi euro tokatu dira partizipazio bakoitzeko. Martxoa bitartean kobratu ahal izango da Azpeitiako Vasconialde bankuan edota Azkoitiako Banco Popularrean. Kobratzen ez den dirua Huancavelicaren lagunak taldekoentzat izango da eta beraz beraien proiektuetara zuzenduko da.