2010eko otsaila
103 zb.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora
www.zestoaautoak.com
Aspaldian ez zait egokitu orrialde hau betetzeko testua egitea. Hilero Danbolineko kide baten txanda izan ohi da, oraingoan nirea da ohorea. Otsailean besteak beste, inauteriak ospatu ditugu. Bada jendea inauteriak gustuko ez dituena, baina hori ez da nire kasua. Niri asko gustatzen zaizkit eta gainera azken urteotan hartzen ari den indarrak poz handia ematen dit. Inauterien gorakada hori herriko taldeei zor diegula esan daiteke, baina inoiz ahaztu ezin duguna da herriko jendearen parte-hartzea. Azken urteotan gero eta herritar gehiago animatzen da mozorroak soinean jantzi eta kalera irtetera. Aurtengoan krisi garaian murgildurik egon arren eta hotz ikaragarria egin arren, herritarrak ez dira beldurtu, eta hori erakutsi nahi izan dizuegu Danbolineko orrietan. Gaiez aldatuz, Lili jauregia ere hasi dira berritzen, halako batean. Bazirudien ez genuela sekula ikusiko berrituta. Proiektu ugariren berri izan genuen bai, informazio pila bat eta… Egia esan, zalantza handiak nituen ea benetan berrituko al zuten halako eraikin ederra. Baina, dagoeneko martxan dira bertako berritze-lanak. Historia handiko eraikina da, bertan kondeak bizi izan omen ziren eta, gainera, beren jabetzakoak izandako hainbat artelan Zestoako herriaren eskuetara pasa dira duela egun gutxi. Hori guztia azaldu digu Onintza Iruretak, Rosario Astigarragarekin izandako solasaldiaren ondoren. Rosariok oinordekotzan jaso zituen artelanak eta berak, herriari eman ostean, istorio interesgarri ugari kontatu dizkigu. Danbolinek ez ditu orrialde asko, eta badirudi ti-ta batean, lau lerrotan, bertan jaso diren gai guztien laburpen bat egin daitekeela. Agian egia da, ez du lan handia ematen Danbolineko gaien laburpentxo bat egiteak, baina orri horiek betetzeak uste duzuena baino buruhauste eta ordu gehiago eskatzen ditu. Nire sentsazioa da herritar gehienek asko estimatzen dutela “gure” Danbolin baina, egia esan, ez dakit orri horien atzean dagoen lan guztiaz konturatzen diren. Askotan entzun diet nire ingurukoei: “Danbolin komunean nengoela osorik irakurri dut!”. Horrek aldi berean bi ideia ekartzen dizkit burura: edo denbora asko pasatzen dutela komunean, edo Danbolin ti-ta batean irakurtzen dela. Egia da, ti-ta batean irakurtzen da, baina orri horiek betetzeko ia astero biltzen gara, ordubete inguru, gaiak adostu eta banatzeko. Hori ez da nahikoa izaten ordea; gaiak norberak etxean lantzen ditu eta banaketa egiten eta koordinatzen behar diren ordu guztiak gehituz, komuneko egonaldia baino askoz minutu gehiago dira. Kontuak kontu, gustura aritzen gara gure orduak Danbolini eskaintzen eta gustura arituko gara beste hainbat urtez zuen komuneko egonaldiak alaitzen. Baina ez ahaztu orri horien atzean ordu mordoska bat daudela! On egin Danbolinen otsaileko aleak!
d a n b o l i nEK
N
aiara Exposito Alberdi
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 14 18 19
KOMUNEKO EGONALDIAK ETA INAUTERIAK
INKESTA
ENBIDOAK
LOTURAK ASKATZEN
IÑAUTERIAK
DANBOLIN ZULO
JARDUNIAN ROSARIO ASTIGARRAGA
UDALEKO BERRIAK
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. AURREKO ZENBAKIKO JOSUNE IZETAREN ENBIDOARI ERANTZUNEZ… RTSO-ENBIDOA: Poteoa bezala, tabernatatik zebilen desafioa. Jaso dinat hire gaia, Josune, eta lehen aldiz zaila egiten zaidan idaztea. Bertsotan bezala, enbidoaren gaia ipinita, Danbolinekoak erantzunaren zain, eta ni mikro aurrean balantzan eta ahotsik atera ezinik. Hor doa ba… Galdera bikoitza eta labankada bota dizkidan: Raruk hitza erabiltzen al duten azpeitiarrek oraindik? Zalantza zaukanat raruk ala raruek erabiltzen duten; agian orokorrean raruk gaitun, eta pluralean raruek, ez zekinat… Arraroak ez gaitun behintzat, hori ziur… Arraroak al garen azpeitiarrentzat ere galdetzen didan. Nik uste arraroak garela haientzat, haiek guretzat arraro diren heinean. Gure bizitzako balioak eta haienak batzuetan txoke egiten dinate. Materialismoa eta lana beraientzat, eta gu humorea eta bizitza kaletarrarekin geldituko gaitun. Horrela ez zegon elkar gehiegi ulertzerik, baina fondoan ez gaitun guztiz gaizki eramaten, harroputzenak kenduta, bai hangoak eta bai hemengoak… Eta labankadaz, azpeitiarra deitzen ari al haiz? Ez den hainbeste urte hara joan naizela, lo egitera. Gaurko gazteak ez gaitun joaten bizitzera ondoko herrietara, lo egitera bakarrik. Bizitzaren lehen herena Zumaian ematen dinat, lanean. Bigarren herena Zestoan, eta gero tristura handiz buelta Azpeitira! Hire kezka bertako euskara galtzearena den, ezta? Irakasleak kanpokoak izanda ere, ni ez ninduken euskara baturarekin kezkatuko; Zestoako haurrak nintxundarrak izaten jarraitzen dutela iruditzen zaidan. Gainera ez zekinagu Ekaingo kobakoek yaka, xaka ala yeka hitz egiten zuten, xeka ez dinat uste (sinesten al dute eboluzioaren teorian?). Nonbaitera helduko den gure euskara. Gehiago kezkatzen naiten erdara eta ingelerak. Errepresio garaietan bitxi bat bezala kontsideratu dinagu euskara, baina errepresioa (egonik ere) mututu duten garai honetatik aurrera, ez al dinate ingelera bezalako hizkuntzek gain hartuko euskara? Musikan ere gertatu den, ingelerako kulturak guztia jaten din; ez ote da hizkuntzarekin horrela gertatuko? Haurrek Ekaingo zaldiei horseak deituko al zieten etorkizunean? Nik bukatu dinat nire hamaseiko handia ala hogeita hamabiko txikia, egun batean Iñakik [Koiotek] esan zinan bezala. Eta orain nire galdera Josebari [Illarramendi]: Hi rockeroa izanik, beste hizkuntza handi horiek arriskua al dira euskararentzat? Uot duiu sink abaut it?
BE
I
smael Olaizola
Gurutzeko lanak bukatu dira eta zein lan egin beharko litzatekeela uste duzu orain? Bakoitzak tokatzen zaiona esango du eta nik haurtzaindegiaren arazoa konpontzea eskatuko nuke. Arroakoan egongo da lekua baina hemengoen beharrak ez dira betetzen eta daudenak ere arazoekin dabiltza, ume kotxeak sartzeko… Endoiako adin txikikoen etxearen bueltako horma hori kentzea ere komeni.
32 urte
Osane Larrañaga
Ze obra? ba ez dakit ba, pistina bat edo, baina… ez dakit ba. Hor kanpo futbola dagoen alde horretan edo egingo nuke, estalia negurako ere balio duena.
19 urte
Iñigo Perez
5 Ba parkea txukuntzea adibidez, lurreko goma hori berritu eta agian pixka bat handitu ere bai, komeniko litzateke bestela umeak elkarren gainean ibiltzen dira eta. Eta bidegorria luzatzea ere ondo legoke!
35 urte
IĂąaki Luluaga
Parkea berritzea. Hau oso zaharra gelditu da, inguruko herrietan jolas beBa, nik uste rriak ikusten diederra izango li- ra eta koloretzatekeela bide tsuak. Gainera gorria ondo jar- haur asko ibiltzea. Azpeititik tzen dira eta Lasaoraino egin- beste parketxo da dago eta han- bat ere ondo dik Zumaiaraino egongo litzateegingo balitz ba ke. Eta eskatzen ondo egongo li- hasita aterpetxo tzateke ezta? bat edukitzea ere txarra ez. Koldo Ruiz Parke hau udan 43 urte beroa da eta neguan hotza
34 urte
Ainhoa Altuna
Polikiroldegia adibidez ezta? laster aterkiarekin sartu beharko degu. Eguraldi txarra egiten duenean eta umeekin hor ibiltzen gara eta itokinak daude eta‌
40 urte
Manoli Garcia
M
ARTXOAREN 8 hau krisiaren uholdean erabat murgilduta dator. Etengabe esaten dute krisi ekonomikoaren aurrean "estutu" eta denok egin behar dugula bat egoera honetatik irteteko. Irten norantz? Emakumeok aspalditik gaude krisi egoeran. Gure eskubideak murriztuak, diskriminatuak eta gutxituak dauzkagu aspalditik. Sistema hau ez da guk aukeratu duguna, sistema hauxe delako emakumeok zapaldu eta hiltzera ere eramaten gaituena. Emakumea 50 eta 60. hamarkadan sartu zen lan munduan, gerra ondorengo kapitalismoaren gorakadan, eta etorkinekin antzera eskulan merkea izan da. Azkenaldian emakume langileen kopurua handitu egin da produkzio katean zeuden hutsuneak betetzeko. Egun genero berdintasuna ziurtatzeko legeak egon arren, emakumezko langileok oraindik ere langile klaseko multzo esplotatuena eta zapalduena gara. Iraganean klasetan banatutako gizarteak zera eragiten zuen emakumearengan; politikarekiko axolagabeak izate, ez antolatzea eta, batez ere, izaera pasiboa izatea. Baina emakumeak gizartean duen papera eraldatzen doan heinean, aldatzen da bere egoera eta egun ikus dezakegu herrialde kapitalista garatuetan behintzat, gero eta gutxiago direla ezjakintasunean bizi eta gizarteak ezarritako papera (eliza, etxea eta haurrak) pasiboki betetzeko prest dauden emakumeak. Krisiarekin diskriminazio egoerak areagotu egin dira. Emakumearekiko diskriminazioa lan elkarrizketetatik bertatik hasten dela. ÂŤEsaten da lan elkarrizketetan ezin direla galdera pertsonalak egin. Baina hori ez da sekula betetzen. Emakumeoi beti galdetzen digute umeak ditugun edo izan nahi ditugun. Gizonezkoei ez dakarkie ondoriorikÂť. Haurdun geratzeagatik kaleratu, edota agindutako eszedentziak agortu ondoren kaleratuak direla ikusten ari dira emakume asko. Ez bakarrik haurrak izan dituzten emakumeekin. Kapitalismoa nagusi den gizarte patriarkalak erabaki du une honetan ez dela interesatzen emakumeak lan merkatuan egotea, eta etxera bidali nahi gaituzte. Gobernuak krisi ekonomikoa gainditzeko hartzen ari diren neurri gehienak gizonezkoen sektoreetara bideratuak daude (etxegintza, autogintza...) krisiaren genero eragina ez dute kontuan hartu, eta betikoa agerian geratu da; emakumearen ikusezintasuna. Batere onurarik ekartzen ez duen berdintasun mezu faltsu bat hedatu da jendartean. Lanketa ideologiko bat ondo dago, baina berdintasun honi aurrera eramateko tresna errealak abian jartzen badira.
E
nbido 2. Nerea Linazasoro
Loturak
askatzen Gizabanakoak droga menpekotasunaren aurrean babesteko helburuarekin jaio zen Gizakia Helburu orain dela 25 urte. Mende laurdena bete berri du otsailean, eta hainbat saio egin ditu atzera begiratu, gogoeta egin eta beste 25 urte lanean segitzeko. Drogak eta giza izaera elkarrekin doazelako. Gizakia Helburuk Zestoan dauka bere etxeetako bat, Lasaon hain zuzen ere. Han izan gara, zer lan egiten duten bertatik ezagutu nahian.
Lasaoko San Millan jauregiko ate nagusia zeharkatzearekin batera, antzeman du bisitariak historia luzeko etxetzarrean ari dela sartzen. Altzari zaharrek eta eskaileran gora hormetan iltzatuta ikus ditzakeen argazkiek iragan loriatsuaren berri eman diote. Kanpoaldean baratzea eta lorategia utzi ditu; baita Tourseko San Martin baseliza ederra ere. San Millan markesaren etxea izan zenekoan sartu da bisitaria. Berora, elurrak dakarren hotza atearen bestaldean utzita. Markesaren sendiak aspaldi utzi zuen etxea. Mojek hartu zuten lehendabizi, baina haiek ere alde egin zuten duela zenbait urte, eta azken hogei urteotan beste bizilagun batzuk ditu etxeak. Aldatzen doaz, hamar bat hilabete besterik ez baitituzte egiten bertan, baina beti dago etxera sartzeko norbait. Gizakia Helburu programako erabiltzaile eta terapeutak dira, eta 1991tik Lasao dute bizileku. MENDE LAURDENA LANEAN Aurten Gizakia Helburuk mende laurdena bete du. 25 urte dira dagoeneko Gipuzkoako Caritasen inguruan Izan Fundazioa sortu eta Gizakia Helbururen lehenengo egoitza Donostiako Ulian ireki zutenetik. Helburua kalean ikusitakoak finkatu zion Izan Fundazioari. Drogen eragina, batik bat heroinarena, Euskal Herriko bazter guztietan nabaritzen hasia zen, eta egoerak egunetik egunera okerrera egiten zuen. Etenik gabe. Menpekotasuna kasu askotan, bazterkeria besteetan. Eta gaixotasuna nahiz heriotza miran. Eta hor hasi zen lanean Gizakia Helburu, gizabanakoa droga menpekotasunaren aurrean babesteko ahaleginean. 1985eko otsailaren 4an lehenengo egoitza ireki zuenetik 4.500 lagun igaro dira Gipuzkoako Gizakia Helburuk Donostian, Lasaon, Usurbilen
2 0 0 7K O
TXOSTENEKO DATU BATZUK
GIZONEZKOAK: % 76,4 EMAKUMEZKOAK: % 23,6 ADINA: GEHIENAK 30-45 URTE ARTEAN KOKAINA: % 40,78 ALKOHOLA: % 20,5 HEROĂ?NA: % 11,80 ANFETAMINAK: % 9,35 SPEEDA: % 6,61 HAXIXA: % 6,38 KANNABISA: % 2,96
INFORMAZIO GEHIAGO: www.izan.org/eus/index.htm
LASAON, IBILBIDE TRADIZIONALA Beste programetan aritzen diren erabiltzaileekin alderatuta, ibilbide tradizionalean sartzen direnak baliabide oso gutxikoak izaten dira. Askotan harremanak hautsi izan dituzte familiarekin –bai gurasoekin, bai bikotekideekin-, besteetan drogen
7
eta Hernanin dituen zentroetatik. Gaur egun hainbat programa edo ibilbide ditu Gizakia Helburuk, eta erabiltzaile bakoitzaren soslaiari edo diagnostikoari egokitutako terapia eskaintzen du. Ibilbide tradizionala deiturikoa da gehien erabiltzen dena -“gogorrena” ere bada terapeutek diotenez-, baina badira beste batzuk ere: Hernani ibilbidea, esaterako, drogak kontsumitu arren, gizartean eta familian integratuta jarraitzen dutenen premiei erantzuteko sortu zuten 1995ean, eta duela sei urte alkoholarekiko menpekotasunari aurre egiteko programa ere abian jarri zuen Gizakia Helburuk. Horietaz aparte baditu programa osagarriak, familiekin lantzekoak, besteak beste.
kontsumo motak delituak egitera eraman ditu eta auzi judizialak dituzte bizkar gainean. “Horrek guztiak bakoitzaren sare soziala hautsi egiten du” dio Lasaoko zentroko terapeuta batek. Gaur egun 35-40 urte ingururekin iristen dira Gizakia Helburura, eta askotan hogei urte daramatzate drogak kontsumitzen. “Urteetako kontsumoak ahuldu egin ditu, eta baliabide gutxi daukate gizartean mugitzeko”. Lasaoko zentroa ibilbide tradizional horren parte da. Aurretik, Donostiako harrera zentroan hiru hilabetetan motibazioa lantzen dute eta, era berean, oinarrizko beharrak asetzeko bideak irekitzen dizkiete. Janaria, arropa, medikurako paperak, botikak, auzi judizialak dituztenean ere, antolatu… Normalean oso egoera txarrean iristen dira harrera etxera, etxerik gabe, diru gabe... Donostiatik Lasaora egiten dute jauzi, komunitatera. Hor taldeka antolatzen dira eta, poliki-poliki, sare soziala berreskuratzen joateko lana egiteaz gain, terapia egiten eta eskolak hartzen hasten dira. Eta Lasaon hamar hilabete inguru igaro ostean, Usurbilera pasako dira, taldean, bergizarteratze fasera. Han banakako nahiz taldekako terapia egiten dute, baina pixkanaka banakakoa indartzen joaten da taldekakoa desegiten doan heinean. ZAZPI TERAPEUTA ETA BI IRAKASLE Gaur egun 41 erabiltzaile ditu San Millan zentroak –horietako bi besterik ez dira emakumeak-, eta azkar batean igartzen da jatorri ezberdinekoak direla. Gaztelaniaz hitz egiten dute beren artean, baina nabaria da bataren euskal kutsua, edo bestea Aragoikoa dela. Iritsi berri bati ongi etorria egin dio erabiltzaile batek: “Zer moduz? Zer zara, Marokokoa?”, “Ez, aljeriarra”, “Ongi etorri ba”. Postaria ere iritsi da, eta erabiltzaile batek egin dio harrera. Telefonoa ere berak hartzen du. Izan ere, lanak ondo banatuak dituzte. Batzuk sukaldean ari dira, bazkaria prestatzen, beste batzuk Azpeitira irten behar dira, erratza pasatzen ari da bestea, eta tailerretan edo eskolan ari dira beste asko. “Elkarbizitza baloreak sustatzen ditugu, errespetua, taldean hitz egitea, laguntasuna, askatasuna modu arduratsuan erabiltzea…”, adierazi du terapeuta batek.
Lasaon zazpi terapeuta daude lanean, eta horietaz gain, gizarte langile bat, bi mediku, abokatu bat eta boluntarioak daude erosketak-eta abar egiteko. Baita bi irakasle ere. Maite Sanchez da horietako bat. Matematika eta natur zientziak irakasten dizkie zentroko erabiltzaileei, eta astean hirutan izaten da bertan. “DBHko ikasketak edota eskola graduatua lortzeko klaseak ematen dizkiet. Baina baina alfabetatzeko ere. Kontuan izan behar da erabiltzaileetako batzuk etorkinak ere izan daitezkeela. Azken batean oinarrizko kontuak dira”. San Millan zentroa ireki zutenetik ari da lanean bertan, eta duela 19 urteko ilusioari eta gogoari eusten dio: “Oso lan
···
···
polita da. Ez da erraza, baina poztasun handiak ematen ditu. Inplikazio handia lortzen dugu ikasleen aldetik, baina hori lortzeak ere lana eskatzen du”. Sanchezek dioenez, “berreskuratu” egin behar dira ikasle horiek. “Erakutsi behar diegu estudiatzeko eta ikasteko kapaz direla”. Erabiltzaileen prestakuntza lantzen dute, Gizakia Helburu utzi ondoren lan mundura jauzi egin eta bakoitzak bere sare soziala zabal dezan. Nahiz eta badakiten gaur egun zaila dagoela egoera. Joana Gil gizarte langilea da, eta asko nabaritu du krisiaren eragina: “Orain arte lan bat bilatzera bideratzen genituen, baina orain, askotan, gizarte zerbitzuetara bidaltzerik besterik ez daukagu. Laguntza eske”. Gilek bi urte daramatza lanean Gizakia Helburun, eta Lasaoz aparte, beste etxeetan ere izaten da. Donostiako harrera etxean izaten du lehen harremana erabiltzaileekin. “ Hasieran itxaron egiten dut, ez delako erraza izaten datuak eskatzen hastea. Izan ditzakete zorrak edo kontu korronte bahituak eta eta ez da erosoa izaten hitz egitea. Poliki-poliki horiek konpontzen joaten gara”.
EGUN OSOKO JARDUNA Erabiltzaileak goizeko 08:00ak aldera jaikitzen dira, eta gelak egin nahiz norberaren garbitasun lanak egin ostean jaisten dira gosaltzera. Ondoren, tailerretan edo eskolan aritzen dira batzuk, eta besteek etxeko lanak egiten dituzte. Batzuetan sendagilearengana joaten dira Zestoako anbulatoriora, baita botikara ere. Bazkalostean terapia egin eta aisialdirako tartea izaten dute eta afaldu aurretik guztiak biltzen dira solasean aritzeko. Egunak ekarri duenari errepasoa egiteko. “Elkarbizitza ez da erraza” dio terapeuta batek. Baina zehazten du: “Etxean, anaia-arrebekin edota gurasoekin ere, ez da erraza. Imajinatu 41 erabiltzaile eta 7 teraupeta daudenean! Pertsona bakoitzak bere nortasuna dauka. Baina terapiak ere horretarako balio du. Gatazkak konpontzen ikasi behar dugu gero sentimenduak kontrolatu ahal izateko. Hori da prozesuaren parte bat”.
Javier Aranguren Lasaoko
zentroaren zuzendaria
I
reki zutenetik bertatik ari da lanean Javier Aranguren (Donostia, 1965) Gizakia Helburuk Lasaon duen egoitzan. Ondo ezagutzen du Izan Fundazioak egiten duen lana, eta batik bat San Millan zentroan egiten dena. Baita drogomenpekotasunen arazoak 25 urte hauetan izan duen bilakaera ere.
25 urte betetzen ditu egunotan Gizakia Helburuk Gipuzkoan. Nola eta zer beharrei erantzuteko sortu zen? Italiako Huomo proiektuan oinarrituta sortu zen 1985eko otsailaren 4an. Garai hartan drogaren inguruan zegoen gizarte arazoa izugarria zen, beldurtzeko modukoa, eta kezka handia zuen jende talde batek zerbait egin beharra zegoela ikusi zuen. Horrela, pertsona batzuk Italiara joan ziren trebakuntza egitera 1984an. Garai berean, Madrilen ere kezka bera zuten beste batzuk ere baziren. 1984ko azaroan Madrilen ireki zuten Gizakia Helburu, eta bi hilabete geroago Gipuzkoan. Geroxeago ireki zuten Bizkaian ere. Oinarri bera izan arren, herrialde bakoitzean modu autonomoan lan egiten dugu.
“Heroinari
M
ikel lizarralde
beldurra zaio, kokainari askoz gutxiago”
1991n Lasaoko egoitza ireki zenuten. Behar jakinengatik aukeratu zenuten Zestoa komunitate zentroa irekitzeko? 1985ean lan lerro bakarra zegoen, eta 90eko hamarkadaren hasieran izugarrizko beharra ikusten genuen. Kalean ikusi egiten zen. Ordura arte terapiara bideratutako talde edo komunitatea Hernanin genuen, baina hura oso txiki gelditu zitzaigun. Zergatik Lasaon? Etxea utzi zigutelako; besterik gabe. Etxe hau ez da gurea, gotzaitegiarena da, eta eskaini egin ziguten. Eta gure proiektuarentzako baldintzak betetzen
9 dela, kontsumo motak ziklikoak izaten dira, eta ez dago jakiterik urte batzuk barru zer gertatuko den. Droga giza izatearekin batera doa; ez da desagertuko. Heroinaren kontsumoa marjinala izan zitekeen, baina kokainarena edo speed-arena, aldiz, ez. Kontsumoa publikoa da, bai. Gizartean oso barneratuta dago arazoak beti besteek izan ditzaketeela. “Nik kontrolpean dut; ez da arazorik” askotan aditzen da. Normalean drogen kontsumoaren ondorioak ez dira berehala antzematen, eta ez da zaila bizimodu bikoitz bat eramatea. Izan dezaket lan bat edo negozio bat, familia bat… eta era berean, asteburuetan leporaino jarri. Edo hilero. Kalera ateratzen naizenean, alegia. Baina zer gertatzen da irteteari uzten badiot… Kokaina oso droga engainaria da. Ondorioak denbora batera antzematen dira. Gainera, oso iltzatuta dago gizartean ondo pasatu edo dibertitu beharraren ideia. Eta modurik errazena bi segundutan ondo pasatzen hasteko droga kontsumitzea da. Horrek asko aldatu du Gizakia Helbururen erabiltzaileen soslaia? Bai, gaur egun gero eta ohikoagoa da droga kontsumoa eta buruko gaixotasunak elkarrekin etortzea. Lehen toxikomanoak eta buruko gaixoak bereizi egiten ziren. Orain, gero eta gehiago aurkitzen dira bi alderdiak pertsona bakarrean. Oraindik gizartea ez da horretaz jabetzen. Terapia ere asko aldatu da horren ondorioz? Soslaiak aldatzen joan diren heinean, terapeutok ere bide berriak bilatu behar izan ditugu. Etengabeko birziklatzea da. Oinarria beti da antzekoa, balore batzuk daudelako programan, baina gainontzean aldaketa ugari izaten dira. Guk, adibidez, garrantzia handia ematen diogu prestakuntzari. zituen. Guk garrantzia handia ematen diegu lantegiei; sukaldaritza, garbiketa, mantenua eta baita baratzea ere lantzen ditugu. Eta etxe honek aukera handiak ematen dizkigu. Zentzu horretan, gizartea oso ondo portatu da gurekin. Batek pentsa lezake Gizakia Helburuk beldurra eragin dezakeela leku batzuetan, baina, alderantziz, Inoiz ez da arazorik edo kexarik izan. Gizakia Helburu sortu zenetik hona, drogen kontsumoa asko aldatu da. Asko nabaritu duzue zuek hori? Erabat aldatu da. Hasiera hartan, kontsumitzen zen droga heroina zen. Gaur egun, aldiz, kokaina da droga nagusia, alde handiarekin gainera. Gizakia Helburura etortzen direnen % 35entzat kokaina izan da kontsumorako droga nagusia. % 9 baino ez dira heroina kontsumitzaileak. Izugarria da nola aldatu den. Zergatik? Alde batetik, merkeagoa da. Bestetik, aisialdia asko aldatu da 25 urteotan, eta horrek eraman du jendea momentu jakin bateko gozamena, leherketa, bilatzera. Hori kokainarekin elkarlotuta doa. Heroinak kondaira beltza ere badu. Bai, heroinari beldurra zaio. Kokainari askoz gutxiago. Kontsumo modu ohikoena ez da zainekoa, sudurrekoa baizik, eta horrek asko eragiten du. Kakotx artean, “atseginagoa” dirudi, nahiz eta benetan horrela ez izan. Dena
Lasaoko zentroaren erabiltzaile ia guztiak gizonezkoak dira. Hori gizartean gertatzen denaren isla da? Nik uste dut ezetz. Kontsumitzaile gehiago dira gizonezkoak, baina ez horrenbesteko proportzioan. Esaten da emakumea, toxikomanoa denean, askoz estigmatizatuagoa dagoela gizona baino. Gizonak, toxikomanoa denean, arazo bat dauka: gaixoa da. Emakumeari, toxikomanoa denean, askotan emakume eta ama txar gisa begiratzen zaio. Erruduntasun sentimendu handia dago, eta horren ondorioz kosta egiten zaio laguntza eskatzea. Ama direnean, eta ume txikien karga handia dutenean, saiatzen gara Gizakia Helburuko lerro irekiagoetara bideratzen. Baina beti, aita edo amaren kasuan, saiatu behar dugu harreman hori ez galtzen. Nolakoa izaten da erabiltzaile batentzat kalerako itzulia? Ez da bat-batekoa izaten. Aurretik ere, asteburuetan, irteten joaten dira. Helburua beti da kanpoan dauden sare sozialak indartzea, familia, bikotekide sentimentala…Bergizarteratze fasean sakondu ahal izateko. Gizarteratzea ez da erraza; gogorra da. Diru gabe eta baztertutako auzo batean bizi bazara, eta ondoan, bizilagun, trafikatzaile bat bizi bada… ez da erraza. Baina helburua da ikasitakoak balio izatea bizitzeko. Drogen legeztatzearen inguruko eztabaida aspaldikoa da. Zer iritzi duzu zuk horren inguruan? 1991 inguruan, kokainazale batek esan zidan: “Kontsumoa errazagoa izan balitz, orduan eta beranduago etorriko nintzatekeen Gizakia Helburura”. Droga eskuragarri badago, kontsumoa erraztu egiten da, eta ondorioz drogaren larritasunaren kontzientzia gutxitu. Jakina, eztabaida konplexua da, eta irtenbidea ez da debekua edo baimenarekin konponduko. Balore batzuk sustatzeko lana egin behar da. Legezko droga batengatik, alkoholarengatik, etortzen dira asko. Bai, horrela da, eta alkoholari zuzendutako programa zehatz bat ere badugu. Baina alkohola beste kontsumoekin ere nahasten da. Kokaina kontsumoa, adibidez, alkohol kontsumoarekin guztiz lotuta joaten da.
1 1
Hilaren bian kandelario.
Urtarrilak 29 The Last Fight talde zestoarraren lehen kontzertua gaztetxean
Aurten lehen aldiz, goizean goiz Santa Engraziko ermitan izan ziren zenbait santa-eskale Agedari lore sorta bat eskaintzen. Gero, gainontzeko taldekideekin elkartu eta urteroko itzulia egin zuten. Etorra aldean goizean, haize hotz askoarekin eta bazkal ondoren giro goxoagoarekin Akoa aldean. Bukatzeko, Lili auzoa eta ilargiarekin batera herriko kale eta tabernak. Baserriz baserri ibiltzeak badu bere enkantua, koplak urtetik urtera berdintsuak izaten badira ere, batean kafea, bestean txorixoa, hurrengoan ardo tragoa, azkenerako… Tabernetara iristen direnerako, egun luzeak bere ondorioak ekartzen ditu eta santa-eskaleei ahotsean ere antzematen zaie kantatzeko indar falta. Gari eta Oskar bertsolariei ez zitzaien horrelakori antzematen ordea eta azken orduan ere kopla eder eta barregarri askoak entzuteko aukera izan zen, tabernetan ez zen inor libratzen, bat burusoila zelako, bestearen gerri buelta edo kiloak eta azkenean baita hortzik ez zuenari ere. Aurten Caritasentzat zen bildutako dirua, datorren urtean agian hortza postizoak falta zaizkionarentzat bilduko zela ere entzun zen koplaren batean.
Urtarrilak 30 Puzgarriak Iraetako Santainesetan
Urtarrilak 30 Pailazoekin ere gozatu zuten txikienek Iraetan
Otsailak 4 Santa eskean Ertxiña musika eskolako trikitilariak
Argizuloko festa. Otsailak 6 Andoaingo V. piano jaialdian urrezko domina Julia Urreagak eta brontzea Karmele, Andrea eta Mariak
VII. urteurreneko festa antolatu zuen Argizulo barnetegiak urtarrilaren 29tik otsailaren 6a bitartean. Hamaika bertuteko Uxue Alberdi, Mantxi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin saio bikainaz gozatzeko aukera izan zen. Baina bertsoez gain izan dira jornada antimilitarista, umeentzako animazio eta txokolatada, sexua eta generoaren inguruko tailerrak, janariaren ingurukoak Uztaro Kooperatibaren eskutik… Eta ospakizunari amaiera emateko DJ festa ere bai. Sasoiko dago barnetegia oraindik nonbait!
k
3
zulo
danbolin
1
ale/bale KALE.
Otsailak 12 Ertxiña musika eskolako perkusio taldea gogor inauteri bezperan
APARKALEKU PRIBATUAK
EREMU PUBLIKOETAN?
Otsailak 16
BA L E .
AURREKO “KALE”, FAROLAK PUSKATU (?), ORAINGO “BALE”, FAROLAK KONPONDU (UDALAK). HURRENGOAN, NORK PUSKATU, HARK KONPONDU, ALA?
Euskal Herriko Hazien Sarea Herri Eskolako ikasleekin. Antzinatik erabiltzen ziren eta galtzen ari diren haziak berreskuratzeko helburuarekin sortu zen Euskal Herriko Hazien Sarea. Izan ere, azken urteotan bioteknologia multinazionalek genetikoki eraldaturiko haziak ekoizten dituzte. Eta urteetan landa munduan ohikoak izan diren haziak errentagarriak ez direnez, baserritarrek eraldatutako haziak erostera jo dute, ondorioz, bertakoak galduz doaz. Hazi hauek berreskuratu asmoz, elkarte honek ekimen asko egiten ditu, horien artean, udaleko ingurumen sailak eta Herri Eskolak elkarlanean antolatutako tailer hau. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek izan dute tokian tokiko eta garaian garaiko hazien ereiteak duen garrantziaz zertxobait gehiago ikasteko aukera. Ikasleek haziak ezagutu eta nola erein eta landu ikasi dute: azelgak, tipulak, letxua ... Orain, jarraipen lana egin beharko dute ikasle beraiek: hiru egunetik behin ureztatu, kanpora atera... Ea jateko moduan ateratzea lortzen duten!
Txikienentzat jolas aukera inauteritan
Otsailak 18 Sasikoipetsu ospatzeko ohitura berreskuratu dute eskolan
Otsailak 19 Portalekoa etxearen ondasuneko lau margolan eta argazki-erretratu baten dohaintza ekitaldia
Otsailak 20 Urola Kosta Mendebaldeko Sahararen aldeko elkarteek 9400 kilo janari bidali dituzte Tindufeko errefuxiatu kanpamendura bidaltzeko
O
J
ardunian
Rosario Astigarraga
tsailaren 19an, udaletxean ekitaldi berezia izan zen. Maria Luisa Lili-Idiakez kondesaren ondasun izan ziren lau koadro eta argazkia erakutsi zituzten. Urte asko dira koadro horiek Rosario Astigarragak Zestoako Udalari eman zizkiola, baina orain egin dute esku aldatze formala. Esteban Olazabal Rosarioren senarra kondesaren administratzailea izan zen eta senarra hilda Rosario aritu da Lili-Idiakezen testamentuan idatzitakoa kunplitu nahian. Koadroen kontua aitzakia ederra izan da Rosariori Zestoan egin duen bizitzaz eta kondesaren kontuez galdetzeko. Rosariok ez zuen ezagutu kondesa, baina Lili-Idiakez familiaren kontuak ederki dakizki. Administrazio kontuen aitzakian paper zahar asko irakurri du eta buruz dakizki paper horietako kontuak. Kondesak ondasun asko herriaren esku uztea nahi zuen, erabilera publikorako alegia, eta Rosario agindu hori bete dadin saiatu da azken urteotan. Gustura dago, poliki-poliki ondasunak esku onetan geratu direla ikusten duelako. Arnasa lasai hartu du bost koadroak modu aproposean Zestoako Udalaren esku geratu direnean, alegia, herritarren esku.
O
nintza Irureta Azkune
5 1
“Errusiara eraman nahi Noiz jaio zinen? 1927an, Elgoibarren. Hiru urterekin Ormaiztegira eraman ninduten bizitzera, ni ez naiz akordatzen. 1929ko krisian izan zen, krisi ikaragarria izan zen hartan. Aita lanik gabe geratu zen eta orain Iberdrola den horretan hasi zen lanean, orduko Hidroeléctrica Ibérican. Zentralean bizi ginen. Gurasoak nongoak zenituen? Ama Elgetakoa eta aita Osintxukoa [Ber-
gintuzten”
batzuk botatzen zituen Bergaran eta Bilbora bueltatzen zen. Ze gauza, nolakoa izan zen gerra hura! Gurasorik gabe geundenez Errusiara eraman nahi gintuzten. Eta gurasoak non zeuden ba? Aita Burgosko kartzelan zegoen eta ama Ormaiztegin bakarrik [gero jaio zen ahizpa]. Eta nola lortu zenuten hemen geratzea? Baserriko osaba Bilbora joan zen eta hark hartu zuen gure ardura. Eskerrak! Bestela orain Errusian biziko zinateke... Zeinek daki! Baina nik hankak ondo pegatuta dauzkat Euskal Herrian. Gerra bukatuta Ormaiztegin segi zenuen bizitzen. Bai, bizimodu normala, bueno, normal-normala... Gerraondorena txarra izan zen. Hiru urte iraun zuen gerra garaian ez zen ezer egin, ez erein ez landatu. Jatekorik ez zegoen, razionamentua, kontrabandoa...
garako auzoa]. Gerrarekin oso ondo akordatzen naiz. Anaia eta biak udara pasatzera amamaren baserrira joan ginen, gerrak han harrapatu gintuen. Gerra Bergaran gelditu zen, frontea han zegoen, eta gu Elgetan geunden. Elgetan besteak zeuden, gudariak. Zazpi hilabete iraun zuen hark eta hildakoak eta dena izan ziren. Ondo akordatzen zara garai hartaz. Zortzi-bederatzi urte izango nituen. Gudariek, gorriak deitzen zieten orduan, abioi bakarra zeukaten eta “el abuelo” deitzen zioten, klon-klon klon-klon ibiltzen zen. Bonba
Baratzea bai, ordea. Bai, baratzea, oiloak... Noiz etorri zinen Zestoara? Bainuetxean udara bat pasa nuen pelukerira lanera etorrita eta orduan ezagutu nuen nire gizona, Esteban Olazabal. Bainuetxeak kategoria izugarria zeukan, toreroak, eskritoreak, operako kantariak, militarrak, politikoak... egoten ziren. Alamedarekin akordatzen naiz eta nola jendeak paseatzen zuenean esaten zen: “agua paseada”. Lanean segi al zenuen? Ez. Udara huraxe egin nuen. Gizona ezagutu eta hogei urterekin ezkondu nintzen. 1948an etorri nintzen Zestoara ezkonduta.
···
···
“Kondesaren enkarguarekin
Zein zen zure gizona? Nire gizona Esteban Olazabal zen. Banco Guipuzcoanoko langilea eta Maria Luisa Lili-Idiakez kondesaren administratzailea. Bere aita izan zen administratzailea eta alondigako langilea. Alondigan herrira ekarritako produktuei zerga jartzen zitzaien. Gizonari Alonderonekoa deitzen zioten eta niri ere “Roxario Alonderonekoa” esaten didate oraindik.
bukatu behar genuen”
tzat eta beste erdia administratzailearentzat. Baina nire gizonak esaten zuen: “Halako batean neskatxak haserretzen baldin badira...” eta etxeko ondarea hirutan banatu zuen. Eta kustodia? Ba al dakizu zer den kustodia? Aste Santuan ateratzen zen prozesioan. Etxeko bitxi guztiak hartu eta kustodiari jarri zitzaizkion. Brilianteak-eta zeuzkan. Asko balio du horrek.
Baina gustatzen zaizu hori esatea, ezta? Bai, bai. Kale honi [bere etxean gaude, Portalekoaren parean] Alonderoko Aldapa izena jarri diote. Donostiako San Telmo museoan ere ba omen dago zer edo zer. Alatxako kondearen artxiboa. Berez ez da horretarako tokia museo hori baiGure familiak gizonaren aitaz akordatzea ondo na ondo gordeta omen dago artxiboa. Hara ailegatu baino lehen badakigu hartu du. paperen bat edo beste galdu dela, baina dagoena ondo gordeta omen dago. Orduan, kontua da kondesaren administraOsorik ez bada ere 1380ko armadura ere badago han jasota. zio kontuak zuregana heldu direla gizona Aiako baserrien planoak ere agertu dira. administratzailea zelako. Bere aita zen administratzailea, Joxe Leon Olaza- Portalekoa etxea botatzeko zorian zegoela agertu ziren Aiako baserrien plabal. Hura hil zenean nire gizonak hartu zuen lan hori. Zu kondesarekin akordatzen al zara? Nik ez nuen ezagutu. Hura 1945ean hil zen eta ni 1948an etorri nintzen. Kondesa neguan Donostian Sarriegi plazan bizitzen zen eta udaran Zestoara etortzen zen Portalekoa etxera [Alonderonekoa]. Goiko pisuan bizi zen bi neskamerekin eta behean nire gizonaren aita eta ama jarri ziren bizitzen. Bost ume izan zituzten, lau ahizpa eta nire gizona. Zein lan egin behar izan dituzu kondesaren ondarea dela-eta? Hil zenean Donostian enterratu zuten. Ez zuen oinordekorik izan. Handik urte batzuetara, nire gizona hilda zegoela, koinatarekin joan nintzen Donostiara kondesaren hezurrak Zestoara ekartzeko. Donostiako panteoia milioi eta erdi pezetetan saldu genuen, erdia zahar etxe baterako eta beste erdia eliza baterako. Zestoako elizako kriptan daude bere hezurrak. Kapera gaizki dago, guk hezurrak jaitsi genituenetik inor ez da jaitsi eta hezetasun handia dago. Oso-oso erlijiosa izan behar zuen, testamentuan dio bere arima baino ez zeukala aitortzeko, gainerako ondasun guztiei uko egin zien. Kondesa igandero mezetara joango zen neskaren batekin, bere kaperara. Han aulki ederra zeukan. Orain sakristian dago. Puskatzen hasia zegoen eta bateren batek esaten zuen: “Silloi zahar hau!” eta nik: “Aizu, hori ez da zaharra hori antigoala da”. Kaobazko aulkia, ederra, aurten konpondu dugu. Zer gertatu da Portalekoa etxearekin? Kondesak erabilera publikoa izan zezan nahi zuen. Orain behe horretan liburutegia egingo omen dute. Etxeko ondasunak berriz, kondesak erdibana egiteko eskatu zuen, erdia neskameen-
noak, ia Aia guztiak berea izan behar zuen. Planoak Donostian daude orain. Isats erdiko pianoa eta klabezina ere saldu ziren. Kondesak ez zeukan dirurik, errentak mixerableak ziren. Lasaoko markesarengatik esaten zen, garai batean, Lasaotik Donostiara joan zitekeela oinez bere terrenotatik irten gabe. Hil zenean esan zen, gehiago iraun bazuen miserikordiara eraman beharko zutela. Hark diru kontuak ez zituen ondo egin eta kondesa honek ere ez. Kondesaren familiari eguneroko meza eskaintzeko agindua genuen, bada ez zegoen dirurik horretarako. Hori hitzartu zutenean mezak bost pezeta edo gutxiago balioko zuen. Guk diru bat geneukan prestatuta horretarako eta noizean behin meza bat egiteko modua egin genuen. Paper artean ondo moldatzen zarela igartzen zaizu, gustatzen zaizula. Hainbeste urtean aritu naiz kontu hauekin azkenerako gustatu, ez dut ezer ulertzen, baina gustatu. Ez da egia ez duzunik ulertzen, ederki asko dakizkizu kondesaren kontuak eta arte kontuak ere gustatzen zaizkizula ematen du. Pintura gustatzen zait. Pintorea zein den jakinda erakusketa ikustera joaten naiz, baina pintura modernoa ez zait batere gustatzen. Altzari modernoak ere ez zaizkit batere gustatzen. Hotza da. Gauza zaharrek bestelako sakontasuna daukate, sentitzen duzu. Jauregia daukat gogoan, eskapa ederra egin du, erortzeko zorian zegoen. Horixe da nire azken desioa, jauregia konpontzea. Kondesaren agindua zen jauregia negozio iturri ez izatea, orain esku onetan dago. Kondesaren ondasunak esku onetan uztearen kezka izan duzu beti. Gauzak ondo egin nahi genituen eta ahal dugun ondoen egin ditugu.
7 1
GOIAN DAUDE ROSARIO ASTIGARRAGAK ZESTOAKO HERRIARI DOHAINTZAN EMANDAKO ARTE LANAK. EZKERREAN, VICENTE LILI-IDIAKEZ, ERDIAN, ARMARRIA ETA ESKUINEAN VICENTEREN SEMEA, MANUEL
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak udaletxean erakutsi diren lau koadro eta argazkiarekiko interesa agertu du. Kontua da koadro horietako batean azaltzen den Vicente de Lili-Idiakez Elkartearen sortzaileetakoa izan zela eta gainera gizon honetaz dagoen erretratu bakarra dela. Litekeena da Elkarteak koadroren bat edo beste zaharberritzea. Ondoko lerroetan koadroen esku aldatzeko sinadura ekitaldian irakurritako artikuluaren pasarteak dituzue.
Vicente Lili-Idiakez Gaur Lili sendiaren ondarea jasotzen ari gara: Vicente Lili, Manuel Lili eta Ramon Maria Liliren erretratuak eta sendiaren armarrien bi pintura. Ondare honek Zestoako garai bikain baten oroimena dakarkigu. Lili-Idiakez familiaren oinetxe izan zen jauregia eraberritzen ari dira orain eta laster Erdi Aroko arkitektura ederreko etxe honek bere dotoretasun osoa eskainiko dio Zestoako herriari. Portalekua etxea ere berritu dute. Etxebizitza pribatuak egin dira eta beheko aldean udal erabilerarako gelak sortu dituzte. Baina eraikin bikain horiek ez lukete bizirik izango jabeei buruz ezer ez bagenu jakingo. Vicente Lili-Idiakez Lili jauregiko jauna, Alatxako kondea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzaileetakoa eta lehenengo diruzaina izan zen. Alacanten jaio zen 1731ko martxoaren 6an. Bataio agiria Zestoara bidali zuten berehala eta hor azaltzen da agiri originala valentzieraz dagoela idatzita. 10 eta 17 urte artean Itsas Eskolan ikasketa teknikoak eta zientifikoak egin zituen, hala nola, geometria, trigonometria, behaketa astronomikoa, nabigazioa, hidrografia, eta kartografia ikasi zituen. Margolaritza, musika eta dantza ikasketak ere egin zituen. 14 urterekin Alatxako konde bihurtu zen, maiorazkoa zen Francisco anaia Jesusen Lagundiko kide egin zenean. 1753an ezkondu zen Bergaran Maria Josepha Moyua Ozaetarekin. Bost seme-alaba izan zituen: Manuel Enrique, Miguel Lucas, Roque Lino, MarĂa ConcepciĂłn eta MarĂa Gertrudis. 1766. urtean alargundu zen.
(1731-1805) Vicente Liliren bizitzako zereginak izan ziren bere ondarea gestionatzea eta gazteen prestakuntzarako sortua izan zen Bergarako seminarioarentzako diru-laguntzak lortzea. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuenetakoa izan zen Vicente Lili-Idiakez. 1764. urteko abenduaren 24an egin zuten Azkoitiko Intxausti jauregian lehen batzarra. Vicente diruzain aukeratu zuten 33 urterekin. Bere bizitzan zehar merkataritza inguruko jendearekin izan zituen hartu-emanez gain kultura munduan itzal handiko pertsonak ezagutu zituen. Esate baterako, XVIII. gizaldian, Ilustrazio garaian, pertsonaia oinarrizkoa izan zen Melchor Gaspar de Jovellanosekin (1744-1811) harreman estua izan zuen. 1753an Donostiako batzarrean Gipuzkoako diputatu nagusi hautatu zuten. 1756an Debako batzarrean berriz aukeratu zuten eta berdin Seguran 1760an eta 1767an Bergaran. Urte batzuk igaro eta 1793an Errenteriako batzarrean hautatu zuten eta baita Arrasaten ere 1794an. Orain ikusten ari garen margoan, itsas goardiako kasaka urdinez jantzita dago. Papar hegalak eta forruak gorriak ditu, urre koloreko galoiak eta kolore bereko botoiak. Kolore zuriko kiribildun ileordea darama, ohorezko ezaugarria. Manuel Lili, Vicenteren semea, Granadako Real Maestranza delakoaren zaldun jantziarekin azaltzen da. Urdina da, galoiak eta txalekoa zuriak. Vicente Lili-Idiakez 1805. urtean hil zen. Hilabete batzuk lehenago hil zen Manuel semea. Biak Zestoako Andre Maria Birjina Sortzez Garbiaren kapera gotikoan lurperatuta daude.
J
ulian Serrano
udaleko berriak estoako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urtarrilaren 26an buruturiko saioan, Toki Iraunkortasuna eta Enplegua Sustatzeko deialdian honako proiektu hauek finantzatzeko eskaera luzatzea erabaki zuen :
Z
•
ASUNTZIO ERAIKINA, ZAHARREN EGOITZA ETA ZESTOAKO ESKOLA HARTZEN DITUEN EREMU URBANISTIKOKO SANEAMENDU PROIEKTUA: Aurrekontua: 223.300 eurotako. Xedea: Bidezarra kaleko eraikinetako, San Joan Egoitzako eta Herri Eskolako ur zikinak Zubimuzu kaleraino bideratuko dira, saneamendu udal sarearekin lotzeko helburuarekin. Modu honetan Zestoa erdiguneko ur zikin guztiak Urola Erdiko Badiolegiko araztegira iritsiko lirateke.
•
IRAETAKO FUTBOL ZELAIAREN ETA ALDAMENEKO ETXE MULTZOETAKO SANEAMENDU SAREA BONBEOKO ESTAZIOAREKIN LOTZEKO PROIEKTUA:
Aurrekontua: 37.399,56 euro. Xedea: gaur egun Iraetan Urola ibaira isurtzen diren futbol zelaiaren eta eraikin berrietako ur zikinak Iraetan lehendik dagoen saneamendu sare orokorrarekin bat egiteko helburuarekin. Aurreko kasuan bezala, ur horiek ere Badiolegiko araztegira helduko lirateke.
•
AIZARNAKO TELEKOMUNIKAZIO ZERBITZUAREN AZPIEGITURAKO ZENTRO HARTZAILEA ETA BANATZAILEA HOBETZEA, WIFI SARE INALANBRIKOA GEHITUZ: Aurrekontua: 49.122,60 euro. Xedea: TDT sistema berriari egokitu asmoz, telekomunikazioetako Aizarnako azpiegitura eraldatu egingo da eta horrekin batera Wifi sistema inalanbrikoaren sarea instalatu.
•
“ZESTOAKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO KONTSERBAZIO ETA MANTENURAKO PROGRAMA” DEITURA DUEN INTERES SOZIALEKO JARDUNA: Aurrekontua: 60.553,84 euro. Xedea: Udalak lehendik bere gain hartuak dituen hainbat gastu (Zestoa erdiguneko, Arroabeko eta Aizarnako ikastetxeetako eta haur eskoletako zaintza, garbitasuna eta mantenu lanak) Fondo honen kargura finantzatuko dira.
9 1
agenda ot 23
19
OSTIRALA
XXXII. Herri Krosa. Goizeko 9:30ean aterako dira umeak eta 11:00etan emango zaio hasiera helduen lasterketari. 22:00etan Gaztetxean bertsolari gazteen saioa. Bertsolariak: Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Aitzol Barandiaran, Eneritz Arzalluz eta Ekhi Erremundegi.
•
SAILA ASTEARTEA
Arratsaldeko 17:30ean udal gizarte zerbitzuek antolatuta hitzaldia kultur etxean “Banaketa eta dibortzioa, aspektu legalak eta psikologikoak”.
24
ASTEAZKENA
Zestoan Merkatari Elkarteak bilera irekia antolatu du gaueko 21:00etan elizako zentroan bere egitasmoak ezagutzera emateko asmoz.
26
OSTIRALA
Arratsaldeko 19:00etan bideo emanaldia, Gazako bonbardeaketari buruz, gazako sarraskiaren urteurrena dela eta Zestoako Gazte Asanblada eta Palestinaren aldeko taldeak antolatuta.
28
IGANDEA
Agiro mendi taldeak antolatuta Urolako itzuliko 3. etapa Udanan hasita. Informazio gehiagorako zuzendu kiroldegira edo deitu 943 147 942 telefonora.
ma
RTXOA
emakume langileen eguna 05 07
OSTIRALA
Zestoako feminista taldeak antolatuta gaueko 22:00etan antzerkia kultur etxean. IGANDEA
Lilatoia Donostian.Izen ematea Kiroldegian martxoak 2.a baino lehen. Izenaematean fitxa bat bete beharko da bakoitzaren datuekin. Ordainketa egunean bertan egingo da dortsala jasotzerakoan. Ondoren sagardotegira joango gara eta buelta autobusez egingo da iluntzeko 22:00etan.
08 12
ASTELEHENA
Kontzentrazioa 19:30ean plazan. OSTIRALA
Herri afaria eta trikitilariak 21:30ean arkupetan.
gazte Asanbladak antolatuta: Drogen astea 22 24 25 27 da.
Etxean.
ASTELEHENA
Arratsaldeko 19:00etan Spun bideoa eskainiko ASTEAZKENA
Arratsaldeko 19:00etan Traspoittin filma Kultur OSTEGUNA
Gazte Asanbladak antolatuta, arratsaldeko 19:00etan drogen inguruko tertulia. latuta.
LARUNBATA
S agardotegira irteera Gazte Asanbladak anto-
• FZestoako familia ugariek aukera dute Hiri Onda-
amilia ugarientzat deskontuak OHZ/IBI zergan.
sunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eskatzeko. Agiriak ekartzeko azken eguna 2010eko otsailaren 26a da eta ekarri beharreko agiriak: Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana, diru sarreren egiaztagiria (azkena) eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).