danbolin 2010/04
105. alea
herritik harrira
osinbeltz
zure iragarkiaren tartea modulu txikia urte osoan 135 orri osoa hileko 300
deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi danbolin@topagunea.com
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora
www.zestoaautoak.com
Euskarazko prentsa eta euskara bera erasotuak sentitu ditugu maiz…eta Egunkariaren auziko absoluzioak arnas pixka bat eman digu. Berri ona momentuz, Egunkariako zuzendari ohiak, Martxelo Otamendik, esan zuen bezala, partida ez baita oraindik amaitu. Ikusiko dugu Espainiako Auzitegi Gorenean zer gertatzen den. Justizia egin dela ezin esan, inoiz gertatu behar ez zuen injustizia gertatu zelako eta ondorioak lehenik akusatuen aulkian eseri direnek jasan behar izan dituzte eta baita beren senide eta lagunek ere, langileak ahaztu gabe, jakina. Euskal Herriak emandako erantzun paregabea lagungarri izan dela sinetsi nahiko nuke, baina nago beste askotan bezala orain ere erabakia politikoa izan dela. Egunkaria baino lehen Egin egunkaria eta irratia ere itxi zituzten eta batzuk oraindik espetxean daude. Adierazpen askatasuna ez dago beraz denentzat bermatua. Poztekoa da eta poztu egin gara jakina. Denok izan baikara modu batera edo bestera erasotuak, kaltetuak. Sententzia horrek berriro horrelakorik gerta ez dadin balio behar luke. Eta auziperatuek esan zuten bezala balio beza beste hainbat kasutarako ere. Guardia Zibilak ez dezala nahi duen bezala jokatu herri honetan eta kontrola ditzatela, ez baita samurra hainbeste urtetan euskaldun askori pasarazi dioten tratu lazgarria. Egunkariaren absoluzioa ikusita, “dena ETA da” mezuak ez duela balio dirudi, baina azken berriek berriz ere beldurra sortarazten dute. Orain abokatuak ere bai? Zein arlo ukituko dute hurrena, hezkuntza akaso? Irakasleak atxilotzen hasiko ote dira? Edota kirolariak, musikariak… herri honetan zapalduak diren hainbat eskubideren alde sinadura eman dutenak, injustiziari kantatu diotenak? Beldurra sortarazten dute bai, Egunkariakoek torturak salatu zituztenean, beste kasu batzutan baino sinesgarriago gertatu zen askorentzat, eta balio izan zuen begiak irekitzeko. Egunkari bateko zuzendaritzako kideak torturatu bazituzten, zer ez dute egingo hain ezagunak ez direnekin? Noraino iristeko prest ote daude? Turkiari ez diote Europako Batasunean sartzen uzten giza eskubideak urratzen dituelako, alderdiak ilegalizatzen direlako…Agian Espainia Europako Batasunetik kanporatu beharko lukete. Ametsa, ezta? Gure amets gaiztoak begiak irekitzeko balioko ahal die europarrei, Espainiarekin jai baitugu. Ea ba, haizeak gure aldera egiten duen laster, udaberria iritsi arren, herri honentzat eguraldia ikaragarri aldakorra baita.
M
d a n b o l i nEK
argari Eizagirre
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 9 13 14 18 19
UDABERRI BERRIRIK EZ?
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN MIKEL ODRIOZOLA
OSINBELTZ
DANBOLIN ZULO
AIZARNAKO ERRETORE ETXEA
UDALEKO BERRIAK
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. HERRIGINTZAN rai hartako San Jose eskola publikoaren eta Miren Jaione ikastolaren arteko bat egiteak herrigintzan garrantzirik izan zuen ala ez galderari erantzuterakoan, ez dut batere zalantzarik: izugarrizko eragina izan zuen! Ni San Jose eskolako Guraso Elkartean nenbilen garai hartan. Zestoako kaleetan euskaraz gero eta gutxiago hitz egiten zela konturatu ginen eta horren arrazoi nagusietako bat eskolaren baitan zegoela garbi genuen: irakasle ia denak erdaldunak, klaseak erdaraz, ‌ Nola egingo zuten ba gure umeek euskaraz! Hori horrela, galdera bat jarri genuen mahai gainean: guk zer egin dezakegu egoera hori aldatzeko? Horri erantzunez, gure indarrak eskolarako irakasle euskaldunak lortzera bideratu genituen. Hasiera batean auzoetan hasi ginen eta 1980. urtean Egin egunkarian niri egindako elkarrizketa batean azaldutako asmoei (eskola euskalduntzekoak) erantzunez, ikasketak bukatu berriak zituen talde gazte bat sartu zen eskolan. Nik esango nuke, ordurako bertan zeuden irakasleen ahaleginari berri hau gehitzerakoan hartu zuela indarra euskalduntze prozesuak. Ondorioz, eta honelako herri txiki batean bi eskola euskaldun izateak zentzurik ez zuenez, bien arteko elkartze prozesua hasi genuen. Esan beharra dago eskola bakarra lortzeko bidea ez zela erraza izan, baina merezi izan duela. Bukatzeko, zera esango nuke, Zestoako herria haurrek euskaldundu dutela! Baina herrigintzan hain agerikoak ez diren beste hainbat lan-talde dago herritarron bizi kalitatea hobetzeko lanetan aritzen direnak, besteei laguntzeko prest daudenak. Eta nik horrelako talde bati botako nioke hemen idazteko gonbitea. Zergatik odola eman? Mari Karmen Korta, zu urte askoan zabiltza Zestoako Odol Emaileen taldean lanean, izango duzu zer esana.
Ga
M
arkos Huegun
Zer esaten dizu zuri Santakutzetako danborradak? Anbiente polita egoten da, gure kaleko festak dira eta‌ ze esango det ba nik, asko gustatzen zait baina motxak izaten dira. Talde bakoitza atera eta denak Gurutzean elkartzen direnean. Santakutz eguneko meza eta prozesioa ere gustatzen zaizkit.
57 urte
Maria Luisa Zigaran
Ni bizi guztian atera izan naiz hemen bizi izan naizen garaian behintzat. Urte batzuetan lan kontuengatik atera gabe gelditu nintzen eta negar ere egin det. Nik danborrada bizi egiten det. Gurutzeko momentua da politena, ni hangoa naiz ta. Plazakoa ere polita da baina‌
47 urte
J. Ignazio GaztaĂąaga
5 Parrandarako aitzakia bat gehiago, elkarteko bazkideak juntatzeko eta desmadre pixka Ba Zestuko bat izateko, tarDanborrafesta, festa prin- teka ondo etordak? kriston juer- tzipalak direla tzen da eta. Poga, Zestoako fes- neretzako eta tarik onena, irai- gehien disfruta- litena afaria izaten da nere leko festarekin tzen direnak, ne- ustetan, ze dankonparatuta, retzako bai, bai borrada zuzen danborrada one- jotzen eta bai na. Danborradan ikusten, kanpotik egitea inposiblea ateratzea ederra eta barrutik. As- da, ez litzateke Zestoakoa izanda, dena da ona, ko gustatzen hasi zazpi terdie- zaizkit, Gurutzea go. tatik eta gaueko eta… Luis Igual hamabiak arte 52 urte onena eta gero Margarita Eizagirre ondorengoa ere 22 urte ona edo hobea.
39 urte
Ainhoa Alberdi
Ba oso ederra dela Zestoarako. Ez dakit zergatik baina neretzat jendeari asko gustatzen zaion festa da ta jendea animoso ibiltzen da ta giro ona izaten da. Plazan denok elkartu ta jotzen degun momentu hori, gaueko hamabietakoa asko gustatzen zait
45 urte
Iñaki Ibarguren
i
BILTARIA naiz azkenean, lautada eta gailurrak zeharkatu eta bi mundutan barrena nabil mendiak eta Euskal portuetako itsas haizea alde batera utziz. Mundu berri bat ardatz bihurtu dut, baina bihotz bakarreko herritarra izaten jarraitzen dut. Betaurreko berriak jantzi eta beste lente batzuen bidez ikusten dut egunerokotasuna. Laster, 2009ko irailean intseguritatez bete nituen maletak, oroitzapen eta sentsazioz beteko ditut. Erasmus “orgasmus” diote askok, ezin uka esan hori, baina horren atzean bada hazkunde pertsonala, non Zestoatik ihes egiteak pertsona berri bat bilakatu nauen. Babes-zirkulu batean bizi izan naiz hogei urtez, eta orain beste babes-zirkulu batean murgildu naiz. Italiari buruz zer esan, mundu aldrebesa dirudit. Maiz, fundamenturik gabeko indibiduoekin topatu naiz. Milaneko “Universitá Cattolica del Sacro Cuore” famatuko ikasle bilakatu naute, Italiako unibertsitate prestigiotsuenetariko baten partaide. Bertako lorategi eta antzinako eraikinen artetik ibiliz, “Non ote nago?” Pentsatu dut maiz. Eseak eginez, italiar “figetti”ekin (“pijoak”) gurutzatzen naiz. Bat batean, kostata nire ikasgela aurkitu dut. Bertara sartu eta idazten hasi naiz, burua ikasgaian zentratu beharrean, euskal kazetaritzaren falta sumatuz. Nire DANBOLINeko lantxo eta gorabeherak gogoratu ditut. Haien omenez, beraz, hitz hauek. Alboko neskatoak, ilean arrosa beltza eta makillaje zakukada aurpegian, harriduraz begiratzen ditu nire euskarazko hitzak (gustuko dut momentu honetan dudan sentsazioa, harro nago euskalduna izateaz!). Horrelako momentuak, mila. Milanen, modaren kapitalean, hiri artifizial honetan, naizen bezalakoa izaten ikasi dut. Aireportu bat inoiz zapaldu ez duen zestoarra izatetik, aireportuei atxikia egotera heldu naiz. Faltan botatzen ditut ibai eta txorien soinuak, eta gauetako isiltasuna. Izan ere, urrunetik ikusten dena da gehien maite duguna. Orain, anbulantziak, gauetan igarotzen diren tranbiak eta autoak dira nire sehaska-kantak. Erasmusari beraz, eskerrak. Mila festa bizitzeaz gain, ibiltari bilakatu nauelako eta euskara eta Euskal Herriaz maitemindu nauelako. Ciao Zestoa! Laster arte!
E
nbido 2. Janire Diaz
J
ardunian
mikel Odriozola I
railean hamar urte beteko dira danbolinen lehenengo aleak argia ikusi zuenetik. Denbora horretan herritar ugari pasa dira orrialde hauetatik eta Mikel Odriozola izan zen danbolineko bigarren alean elkarrizketatu genuenetako bat. Orduan hamazazpi urte zituen eta Euskal Herriko gazteen txapelketan podiumera igotzea lortu zuen. Urte hauetan lehiatzen jarraitu du eta 2009ko abenduan berriz Euskal Herriko boulder txapelketa irabazi du helduen mailan. Orain hamar urte Mikel Nogalesekin batera elkarrizketatu bagenuen ere, oraingoan Mikel Odriozolarekin bakarka hitz egin dugu. Berarekin hitz egin aurretik nostalgia piztu nahian edo orain hamar urte egin genion elkarrizketa erakutsi diogu lasai irakurri dezan. “Asko” hitz egiten duela iruditu zaio irakurketa amaitu duenean.
Orain hamar urte zenituen ametsak betetzea lortu duzu? Egia esan orain hamar urte egin genuen elkarrizketa irakurri ondoren gauzak ez direla horrenbeste aldatu ohartu naiz. Hemen irakurri dudanaren arabera ahal genuena egiten jarraituko genuela esaten genuen. Amets zehatzik ez nuen orduan, eskaladari esker bizi ahal izatea oso zaila baitzen. Gaur egun, gehienetan, orduan eskalatzen genuen Azpeitiko jende berarekin joaten jarraitzen dut eta gustura nabil, asko disfrutatzen dut. Profesionalki beste gauza batzuk egin ditut, ez naiz eskaladan zentratu, nire ikasketak egin ditut nahiz eta asko eskalatu. Nire bizitzako zati oso garrantzitsua izan da eta gaur egun ere izaten jarraitzen du. Iaz Euskal Herriko boulder txapelketa irabazi nuen eta horrekin agian nire helburuen artean ez nuen zerbait lortu nuen. Txapela etxean dut eta hemendik urte batzuetara Euskal Herriko txapelduna izan nintzela esan ahalko dut, nire curriculumean egongo da. Oso gustura nago lortu ditudan helburuekin. Asko disfrutatu dut eskalatzen, asko disfrutatzen dut eta asko disfrutatzen jarraituko dut etorkizunean. Hamar urte hauetan herriko egoera hobetu dela uste duzu? Orain hamar urte herrian zerbait egin behar zela esaten genuen eta asko-asko ez da egiten, baina nahiko gustura nago behintzat rokodromo bat egin delako. Entrenatzeko leku bat badago, ez oso ona, baina behintzat leku bat badago. Oraindik Azpeitira joaten jarraitzen dugu maila egokia duen rokodromoa baita hangoa. Baina denborarik ez dugunean, Zestoan ere badugu nora joan. Zer aldatuko zenuke zuk orduan Zestoan? Niri galdetuz gero Azpeitikoa hobetu arte gauzak gehitzen ibiliko nintzateke, baina udalak lan hori egiteko enpresa bat kontratatu behar du eta Azpeitiko maila duen rokodromo bat lortzea oso garestia da. Hori nik neurri batean ulertzen dut, udalak ez du dirua botako, eta poliki joango den prozesu bat izango da. Rokodromoa handitzea lortu zen eta ni gustura nago gutxienez zerbait badagoelako baina “Kampusa” edo gehiago etortzen bada hobe, kar, kar, kar... Batzuetan pentsatzen dut Azpeitiko lokalari laguntzea litzatekeela beste aukera apropos bat, Azpeitian eskalatzaileak inolako babesik gabe baikaude. Azpeitiko lokala azpeitiarrentzat bezala zestoarrentzat ere irekita dago.
“Oso gustura nago lortu ditudan helburuekin”
7 Zure estiloa helduagoa dela esan liteke? Bai, agian bai, heldutasunarekin indarra irabazten da. Gazteagoa zarenean argalagoa eta arinagoa zara, indar gutxiago izaten da eta indarren mugara iristen zarenean dardara agertu daiteke. Gaztetan dardara segituan agertzen zitzaidan, baina erresistentzia handia nuen, denbora askoan aguantatu nezakeen. Eskalatzen hasi zinenetik hamar urte baino gehiago pasa dira eta oraindik ikasteko gauzak gelditzen zaizkizu? Eskaladan beti dago zerbait ikasteko. Guk gainera rokodromo asko egin dugu eta nahiz eta harrian ibili garen gutxiago eskalatu dut harrian eta momentu honetan badut harrian eskalatzeko gogoa, beno ez dakit zenbat iraungo didan. Orain neguan izotzetan ere ibili gara, baina uda iristen denean harrian ibiltzeko asmoa dugu. Urte hauetan zure zaletasunari esker ze leku ezagutu dituzu? Lehen aldiz hemendik kanpora irten nintzenean hamalau urte nituen eta azpeitiarrekin batera Kataluniara joan nintzen. Ordutik gutxienez hilean behin kanpora irten naiz eskalatzera. Palentzian, Huescan, Frantzian, Italian eta Alemanian ere izan naiz. Horrez gain, ikasketak burutu nituen bitartean Grezian sei hilabete egin nituen eta Ekuador ezagutzeko aukera ere izan nuen.
Orain hamar urte eskaladatik bizitzea zaila zela zenion, horrela izaten jarraitzen du? Bai, gaur egun ia ezinezkoa dela esan liteke, horretara dedikatzen den jendeak egunean zortzi ordu eskalatzera dedikatzen baititu. Beraien mailara heltzea ez dago gure esku. Nik ez dut nire bizitzan eskaladara modu profesional batean dedikatzea pentsatu, hori hogei urterekin egin behar nuen, ez nuen egin orduan eta orain ez nuke egingo. Gustura eskalatzen dut, baina nire bizitza profesionala eskaladara bideratzea oso arriskutsua dela iruditzen zait, esfortzu handia egin behar den lana baita etekin txikia ateratzeko. Urteak aurrera joan diren neurrian beste modu batean ikusten da eskaladaren mundua? Nik eskalada berdin ikusten jarraitzen dudala uste dut, lagun giroan ibiltzen naiz eta eskalatzen dudanean barruan dudan guztia ematen dut. Teknika eta estiloaren aldetik, esaten didatenaren arabera, aldatu egin naiz. Hasieran dardarka eskalatzen nuen, erori egin behar nuela zirudien, baina gaur egun finago, politago, eskalatzen dudala esaten didate.
Zer moduzkoa izan zen ikasketak egiten zenituen bitartean beste herrialde batzuk ezagutu eta bertako jendearekin harremanetan ibiltzea? Grezian asko eskalatu nuen. Herrialde menditsu eta harritsua da eta iparraldetik hasi eta hegoaldera ibili nintzen, nahiz eta leku asko izan eskalatzeko jende gutxi ibiltzen da bertan eta horrek lagundu egin zidala esan liteke. Behin iparraldeko jendearekin kontaktuan jartzea lortu nuenean hegoaldeko jendearekin nola jarri harremanetan esaten zidaten eta ho-
路路路
路路路
rrek lana erraztu zidan. Ekuadorrera joan nintzenean egia esan behar badut ez nuen asko eskalatu harrian, ez baitago egokia den leku askorik. Hegoamerikan leku batetik bestera autobusean denbora asko behar ba, kasu batzuetan hamalau ordu ere bai, eta hori denbora asko da. Ekuadorreko hegoaldea bisitatu nuen, baina ez nuen eskalatu. Rokodromoan eskalatu nuen gehien bat. Egiten dituzuen bidaiak egiteko aberatsa izan behar da? Zenbat diru gastatzen dugun ideia bat egiteko txapelketa batera joan ginenekoa kontatuko dizut. Juantxorekin (Zabala) batera Granadan ospatu zen txapelketa batera joan nintzen eta bederatzi egunean bidaian, bertako egonaldian eta eskalatzen sei mila pezeta gastatu nituen orain hamar urte. Garai horretan federazioak bidaia eta inskripzioak ordaintzen zituen, baina nik federazioarekin hitz egin nuen eta egun batzuk lehenago joango ginela esan nien bidaia aprobetxatzeko asmoz baina ala eta guztiz ere sei mila pezeta gastatu genituen. Hemen inguruan ibiltzen garenean furgonetan joaten gara eta janaria etxetik eramaten dugu. Adibidez Huescara asteburua pasatzera joaten garenean hogei euro edo gastatzen ditugu, kostu baxuko bidaiak izaten dira gureak. Grezian ibili nintzenean Erasmus beka bati esker joan nintzen. Gainera lo egiteko eta bertako jendeak beraien etxera gonbidatzen ninduten eta lekurik ez nuenean lurrean lo egiteko arazorik ez nuen. Pentsa, behin, Atenasko parke batean egin nuen lo gau osoan. Hori bai, egunsentian aspertsoreak martxan jarri zirenean esnatu nintzen eta bertatik joan behar izan nuen. Eskaladan beraz lagun arteko giroan ibiltzen zarela esan daiteke? Bai, baina hori gutxitzen ari dela esan liteke, eskalatzaile kopurua handitzen ari den neurrian anonimoagoak bihurtzen ari baikara. Gaur egun gerta liteke nonbaitera eskalatzera joan eta jendea ez ezagutzea, lehen, bistaz bazen ere denak ezagutzen ginen.
Niretzat eskalada lagunekin konpartitzeko momentua da. Modan dagoen zerbait dela esan liteke. Eskalada zaletasuna denboran iraungo duen zerbait da zure ustetan? Indar handiagoa hartuko duen zerbait da. Instalazio egokiak dauden neurrian jende gehiago animatuko da hastera. Adibidez gu hasi ginenean Zestoan ez zen inor ikusten. Niri osaba batek erakutsi zidalako eta kiroldegian Mikel Irurek ikastaro bat eman zuelako hasi nintzen, baina ez zegoen jarraipenik. Orain behintzat rokodromo bat dago eta harrobia ere hor dago. Nik uste dut orain errazagoa dela eskaladan hastea. Orokorrean mendiko kirol guztiak gehiagora joango dira. Orain leku guztietan lehen baino jende gehiago ibiltzen da. Nola imajinatzen duzu zure burua hamar urtera? Puff, ez dakit non egongo naizen, baina ziur neurri batean edo bestean eskalatzen ibiliko naizela. Carak (Gorka Carapeto) esaten du hemendik berrogeita hamar urtera bera eskalatzen ibiliko dela, berdin duela non eta nola, baina bera eskalatzen ibiliko dela. Ni hemendik hamar urtera, uste dut, eskalatzen ibiliko naizela, gauza gogorragoak edo gehiago entrenatuta, baina eskalatzen jarraituko dut, nire bizitzako ardatz bat baita azken finean.
U
rko canseco
9 herritik harrira
osinbeltz Hainbeste urtetan zestoar askoren amesgaizto izandako Osinbeltz harrobia berreskuratzeko proiektua udaletxean da dagoeneko. Herritik hurbil-hurbil baina aldi berean hain alboratua izan den lekua ezagutaraztea da helburua, harrobia herriarentzat parke edo pasealeku eder bihurtzea.
OSINBELTZ,
2004ko urtarrilaren hasieran, Zestoako Udalak amaitutzat eman zuen harrobiaren ustiatzailearekin zeukan errentamendu kontratua. Ondorioz, ustiatzaileak itzuli beharra zeukan udalaren jabetzako eremua, hau da, harrobi sarrerako instalazioak eta barruko zati handi bat. Eremu horiek erabiltzen jarraitzen du, ordea, ustiatzaileak eta ordutik hona isuna ordaintzen ari da udalari. Kontuak kontu, 2006an, Osinbeltz harrobia berreskuratzeko ideia lehiaketa bat jarri zuen martxan Udalak. Bederatzi proposamen aurkeztu ziren (ikus. Danbolin 68. zenbakia) eta horien artean Herritik harrira – harritik herrira izeneko ideia izan zen irabazlea. Handik gutxira, proiektua erredaktatzeko enkargatu zitzaien ideia onenaren egileei, hau da, Azule Paisaia Eraketa enpresari (tartean hiru zestoar daude: Eneko Aristi, Toni Ramos eta Celia Resano). Proiektua idatzi eta iazko azaroan entregatu zuten Udaletxean.
HAIN HURBIL, HAIN URRUN
Gutxi izango dira, Zestoako zelai eta mendi bazterretan, Osinbeltz baino leku ezezagunagoak zestoar gehienentzat. Bi pausotara dago baina guztiz baztertua du jendeak. Zer egin harrobiarekin? Nola berreskuratu? Askoren erantzuna: lurrez estali eta ahalik eta gutxien nabarmendu dadila, harrobi izan zeneko garai “latz” haiek ezkuta daitezela nola edo hala. Boteprontoan, horixe etortzen da burura. Baina posible ote iragana horrela, azkar batean, desagerraraztea? Berreskuratze proiektuan kontrako jarrera hartu da, alegia, harrobia berreskuratu bai baina harri-ateratze obsesibo hark utzitako arrasto ikaragarriak ezkutatu gabe. Lekuaren handitasuna, bolumen geometrikoa, harrizko eremuaren erakargarritasuna… eta zergatik ez!, tokiaren edertasuna azpimarratzen dira. Harrobiko elementu bere-
···
4
LANDAKETA Ertxiùa mendiko landaredia erabiliz, geratzen diren aldapak birlandatu. 6.000 zuhaitz inguru. 7 futbol zelai adinako azalera. Itxura desberdineko paisaiak sortzea, helburu artistiko edo eta didaktiko batekin (hariztiak, artadiak, baso mistoak‌). Ahalik eta mantentze lan gutxieneko basoa.
b o s t g a r r e n b a n k a d a estali egiten da
c. HARROBIAREN GORDINTASUNA
begiratokia. (trantsizio-puntua) toki ikusgarrienak: harrobia bera, zestoa eta izarraitz
b. NATURA, LANDAREDI
3 URBANIZAZIOA Helize moduko ibilbidea (2,5 km %6ko maldarekin), harrobiaren beheko plazatik goiko alderaino, harrobi osoa zeharkatzeko (disfrutatzeko) aukera emanez. Astialdirako, kulturarako edo/eta bestelako erabilerarako eraikuntza. Bisitaria erakarrarazteko gunea. Horretarako, behe aldeko siloak zaharberrituko dira. Siloak eta ondoko harkaitza eremu berria ezagutzeko ate. Harrobiko bankadak ez ezik silo horiek ere, ustiapen industrialaren lekuko aparta dira. Beheko plazan, aparkaleku txiki bat eta sarbideak.
iraeta GI-631
pla (trantsizio-puntu
1
1
1
HARROBIKO INSTALAZIOAK ERAISTEA eta bertako hondakinen gestioa (makina zaharrak, hondarra‌). H A R R O B I A E G O K I T Z E A eta segurtasun aldetik baldintza egokietan jartzea, bai lanak egiteko garaian, baita gero jendea dabilenerako ere.
a
arteaga auzora bide-zidorra
2
IA
BETELANA Horretarako hainbat hondeaketa lanetan sortutako material garbiak erabiliko dira (lurra eta harria). Betelana egin aurretik, harkaitz arteak-eta itxi egingo dira betelanak ez diezaion eragin lurpeko ur-iturriei (Osinbeltz). Herrilan handiak (autopistak‌) egiten direnean sortzen den material pila harrobi zaharretan pilatzen badira ez dago bailaratxoak erabili beharrik horretarako. 1.800.000 m3 (200.00 kamioika) Betelanarekin ateratzen den diruarekin finantzatuko dira geroko lanak.
aza. ua)
oinezkoentzako sarbidea, zestoa-osinbeltz. errepidearekin paralelo, sei metro gorago. harrobira iristean bitan banatzen da: bat beheko sarrerara, bestea eraikuntzaren gainekaldera.
a. GUNE URBANIZATUA zestoa Urola ibaia
···
zi asko hartu dira kontuan proiektuan, hala nola, barreneko zabalgunea, sarrerako haitza, errepide ondoko siloak eta, jakina, harkaitz eta bankada izugarri horiek. Horiek eta beste elementu berri batzuk konbinatuta, gune funtzional eta erakargarria sortu nahi da. Hara eraman nahi da jendea, harrobia ezagut dezan. Kuriositatea eragin nahi da. Siloek eta ondoko harkaitzak sortzen duten atea zeharkatu, eta paseatuz barruko paisaia bereziaz disfrutarazi bere osotasunean.
FINANTZAZIOA Tankera honetako harrobiak itxi aurretik, urte batzuk lehenagotik, ustiatzailea behartua egoten da diru-fondo bat sortzera gero eremu osoa berreskuratzeko. Hemengo harrobiaren kasuan, ordea, ez da horrela izan eta, ondorioz, ez dago inongo finantzaziorik lan horietan hasteko. Hori dela-eta, berreskuratze lanak autofinantzatu egingo dira, nolabait. Azal dezagun hori, pixka bat. Lehendabiziko lana izango da harrobiaren zati batean betelana egitea; betelan horretan jarriko dira, gero, zuhaitzak eta landareak; gune horretan paisaia berri bat sortuko da eta jendearentzako ibilbideak ere bai. Betelan horiengatik zenbait diru sarrera lortuko dira eta horrek emango du gainontzeko obrak finantzatzeko aukera. Betelana esaten denean, kontua ez da Osinbeltz zabortegi bat bilakatzea, ahalik eta gehien betetzea. Ez, betelanak neurri zehatz bat eduki behar du, paisaiaproiektuaren araberakoa. Gainera, material garbia erabiliko litzateke, bakarrik: batez ere, herri-lan handietatik edo lur mugimendu handiak egiten diren obratatik ekarritako lurra eta harria.
Aurrera begirako gakoak Osinbeltz harrobia berreskuratzeko proiektua idatzia eta aurkeztua dago, baina oraindik denbora beharko da lan denak gauzatzeko. Lehenengo eginbeharra izango da berreskuratzearen prozedura administratiboarekin hastea, alegia, proiektua udalean ontzat ematetik hasi eta dagokion erakunde guztiek onartzera arte. Alderdirik konplexuena, ordea, harrobiaren lurjabearekin adostasuna lortzea izango da, seguruenik. Zati handi bat Zestoako Udalarena da baina bestea harrobiaren ustiatzailearena. Udalak azaldu dizkio hari proiektuaren nondik norakoak eta OSINBELTZ HARROBIA harremanetan dago berarekin, baina adostaLEHENGORATZEKO PROIEKTUAREN AURKEZPENA sunera iristeko oraindik urrats asko eman maiatzak 6, osteguna, 19:00etan beharko dira. Gauza asko daude argitzeko: Kultur etxean alde batetik, harrobiko instalazioak martxan jarraitzea oso garrantzitsua da bertako AZALPENAK HARROBIAN BERTAN langileren etorkizunerako, eta berreskuratze Irteera Gurutzetik maiatzaren proiektuak kalte eragin dezake haiengan. Bai9an, igandea, 10:00etan na bestetik, berreskuratze lan horien gestioa bera ere –jakina, udalaren kontrol zehatzarekin– oso interesgarria izan liteke ikuspegi ekonomikotik. Nolanahi ere, datozen egunetan egingo diren aurkezpen eta bisita gidatuek emango digute gauza gehiago jakiteko aukera.
A
sier sudupe, celia resano, eneko aristi, toni ramos
3 1
Martxoak 26
Martxoak 26 Martxoak 26
Ertxi単a musika eskolakoen entzunaldia
Musika bandaren kontzertua
Presoen egoera eta senideei ezarritako katxeoen aurka protestan Zestoatik autobusa Leonera eta itxialdia udaletxean
Apirilak 8
Apirilak 10
Apirilak 11
Pausoz Pauso ekimenaren aurkezpena
Tamayo eta Berdaitzek apustua Erniora. Tamayo irabazle
Onintza eta Naiara Irureta Pariseko maratoian
Apirilak 17
Apirilak 18
Apirilak 19
XIX. Patxalo Mus Txapelketa Ipintza Elkartean, Azpeitia eta Vazquez txapeldun
Urolako zeharkaldiko irteera
Ipintza kaleko makalak bota dira gaixorik eta erortzeko arriskuan zeudelako
zulo
Apirilak 22 Ekain guraso elkartea eta zenbait guraso laguntzaile danborradako karroza egiten
Apirilak 24 Amnistiaren aldeko Pausoz Pauso ilegalizatuari erantzun indartsua
Apirilak 23
Apirilak 23
Gundestraken kontzertua Gaztetxean
Gaztetxearen XXI. urtemugako patata tortila lehiaketa
danbolin
KALE
Zergatik ez dituzte errespetatzen lorategiak ez gaupaseroek, ez kanpotarrek, ez helduek eta ezta haurrek ere?
BALE Idiazpi goiko aldetik Alonderoko aldapa bitartean galipota bota dute.
Aizarnako erretore etxea
Bi interes kontrajarri
Urteak dira Aizarnako Prontxio Auzmendi apaizak Aitzbarna elkartekoei erretore etxeko lokala lagatzeko eskatzen hasi zela. Elkarteko gehiengoa ez dago ados erabaki horrekin eta ez dute bere kabuz atera nahi izan egoitzatik. Martxoaren 12an, epailearen aginduz, elkarteko kideak atera eta itxi egin zen lokala. Orduz geroztik elkarteko hainbat kide barrura sartu da protesta gisa. Liskarrak gori dirau.
Ondo korapilatsua da azken hiru urteotan Aitzbarna elkartearekin gertatu dena kontatzea. Hemen ez dugu 2007tik hasi eta orain arteko gertakarien kronologia zehatzik egingo, liskarrean zerikusia duten aldeen iritziak eta arrazoiak azaltzen saiatuko gara. Liskarraren bi aldeetan ondokoak daude: batetik, Aitzbarna elkartea (guk Itziar Bergara, Kontxi Aizarna, Olatz Aldalur eta Aingeru Pikabea kideekin hitz egin dugu) eta bestetik, Aizarnako parrokia (bertako Prontxio Auzmendi apaizarekin egon gara). Bitartekaritzan ari den Zestoako Udaleko komisio buruari ere, Alazne Olaizola alkateari, eskatu diogu hitza. Bukatzeko, EAJ, EA eta ANVren iritzia ere jakin nahi izan dugu.
ELKARTE ERLIJIOSO-KULTURALA Egin dezagun 40 bat urte atzera. Aizarnako apaizek (Prontxio tartean) erretore etxean elkartea abian jartzea erabaki dute. Elkartean ume, gazte eta zahar bildu nahi dituzte, ezaugarri erlijioso-kulturalak kontuan hartuta; Zestoako zentroaren tankerako zerbait, esan digu Prontxiok. Apaizak ere elkarteko bazkide dira. Prontxio oraintxe arte izan da bazkide. ESKOLA ZAHARRA LIBRATU ZAIN Aspaldi ari zen Prontxio esaten erretore etxetik atera behar zuela Aitzbarna elkarteak. Alegia, eskola zaharra hutsik geratzen zenean, han tokia izango zuela elkarteak. Eskola berria eginda, zaharra hutsik dago orain. Aitzbarna elkartekoek ere aitortu digute “ezpata hori” hor izan dutela urtetan, “hortik irten egin behar zarete” esaten omen zuen Prontxiok behin eta berriz.
5 1
ERRETORE
ETXEA
AIZARNAKO
PLAZAN DAGO
PRONTXIOREN ASMOA 2007an gaude. Prontxiok erretore etxearen etorkizunerako prestatu duen zirriborroa aurkeztu du: lehenengo solairuan etxebizitzak, lur pareko solairuan apaiz etxea eta sotoan elP A N K A R T A K E T A T X I N T X A R R I A K kartea. Aitzbarna elkarteAlde bakoitzak ahal edo nahi izan dituen bideak koek esan digutenez, aukeratu ditu nork bereari eusteko. Aizarnan behin baino gehiagotan Aitzbarna ez ixtearen aldeko kartel asko dago. esan zuen Prontxiok Elkarteak elkarretaratzeak ere egin ditu protesta proiektua aurkeztu behar moduan. Erabilitako presio bideez galdetu diegu zuela, baina proiektu hori elkarteko lau kideei: “Pankarta eta ez omen zen inoiz iristen. txintxarriarekin elkarretaratzeak egin ditugu. Askotan eskatutakoa halaPankartan horrelakoak jarrita: ‘Konponbidea nahi ko batean iritsi omen zen. dugu’, ‘Elkarrizketa da bidea’. Isilik egoten gara Aitzbarna elkarteari ez zieta ez dugu mezu iraingarri eta pertsonalik tzaion batere gustatu apaierabiltzen. Plazako buelta egiten genuenean, zaren proposamena. OnProntxio zegoen tabernan, txintxarria jotzen dorengo lerroetan saiatugenion, han aplikatzen bazen, bestela ez genion ko gara azaltzen zergatik jarraitzen”. Pertsona bakarraren aurkako jarrera ez zitzaien gustatu elkargogorra ez ote den galdetu diegu: “Pertsona teko kide gehienei Pronbakarrak piztu du sua, gure haserrea eta txioren proposamena. desadostasuna nolabait agertu behar genituen, eta Elkarteak erretore etxean berarekin hitz egiterik ez dagoenez...”. Prontxiori segi nahi zuen ez zuelako galdetu diogu elkartekoek erabilitako presio bideez: “Pankarta jartzea onartzen dut, baina irainetara pasatzea ez: ‘Kua, kua pum!’ edo ‘Ataunera 60 kilometro’. Nik kalean agurtu egiten ditut, nik igoal “egunon!” eta besteak “miau!”.
inolako justifikaziorik ikusten Prontxioren planteamenduan: “Parrokiko etxe bat, herriko etxe bat, saldu nahi zuen esku pribatuetara, eta gainera, herriko etxerik dotoreenetarikoa. Astakeria iruditu zitzaigun. Sikiera ostatu edo Caritaseko emergentziako etxe horietakoren bat proposatu izan balu... Hala ere, edozer egin nahi izanda ere, herrian adostasuna bilatu beharko lukete”. Parrokiaren etxea herriko etxetzat hartzearen kontuak garrantzi handia dauka liskar honetan eta gehiago sakonduko dugu. Erretore etxea, legez, Aizarnako parrokiarena da. Aizarnako parrokiak edozer gauza egiteko Gotzaitegiaren baimena behar du, eta alderantziz, Gotzaitegiak Aizarnako parrokiaren baimena beharko luke erretore etxean zerbait egiteko. Beraz, erretore etxea Aizarnako parrokiarena da, baina jabetza Prontxiok (esan nahi da Aizarnako parrokiak eta Gotzaitegiak) era batera ulertzen du eta elkarteak beste era batera. Prontxiok horrela esan digu galdetu diogu-
···
···
nean norena den erretore etxea: “Hori polemika bukaezina da. Elizak garbi dauka, katastroan eta Azpeitiko erregistroan jartzen du Aizarnako parrokia dela titularra. Elkarteak dio herriarena dela, herriak egina dela. Hori ziurtatuko duen dokumenturik ez dago”. Aitzbarna elkarteak ordea, bestela dio: “Azken finean, herriaren ondarea da, jabetza ez du Prontxiok, ezta parrokiko juntak ere. Prontxiok jokatzen du berea balitz bezala eta ez da berea. Obrak egiten direnean sobrea pasatzen du, parrokikoak gara”. Elkarteak aitortzen du legez erretore etxea parrokiarena dela, baina honela dio: “Etxebizitzak egitea baino ez al da ikuspegi herrikoiagoa kultur etxea egitea?”.
ELKARTEA ETA KULTUR ETXEA Prontxioren proposamena entzunda, Aitzbarnak bi errebindikazio egin zituen. Batetik, elkartea ez kanporatu zegoen tokitik, eta bestetik, eta ikusita etxeUDAL KOMISIOA BITARTEKARI bizitza pribatuak egin nahi zituela, Aizarnako kultur beAitzbarnak Zestoako Udalari eskatu zion bitartekaritza harrak eta bestelakoak (medikua pasatzeko tokia, esate egiteko. Ondoko mozioa (laburtuta) udaleko hiru alderdi baterako) asetzeko tokia izatea erretore etxean. Guraso politikoek (EAJ, EA eta ANV) aho batez onartu zuten 2009ko Elkarteak ere bat egin du Aitzbarnak egindako proposairailaren 24an: 1) Aitzbarnak auzoan egiten duen lanari menarekin. babesa ematea, 2) Udal ordezkariek Gotzaitegiarekin biltzeko Aitzbarna elkarteak dio, Prontxioren helburua izan dela lan taldea osatzea eta 3) Gotzaitegiari urtebeteko epea beraiek erretore etxetik botatzea, baina etxea zertarako eskatzea behin betiko irtenbidea bilatu arte eta epaitegiak duen arrazoi handirik eman gabe, “hor dago apaiz etxea elkartea irtenarazteko ezarritako agindua ez gauzatzea. [Aizarnan elizak duen beste eraikina] egoera onean”. Ondoren, hirigintza batzordean maiztasun zehatzik gabeko Prontxiori galdetu diogu ea zein asmo zuen erretore segimena egin zioten, eta han biltzen ziren udaleko etxearekin eta ea bere iniziatiba izan den elkartea kanordezkariak eta Aitzbarnako kideak. Parrokiaren izenean poratzea (elkartekoek hori baitiote, bera tematu dela gai inork ez du parte hartu izan. honetan eta gotzaitegiak, bere kasa, ez lukeela mugitu Alazne Olaizola alkateak, komisio buruak, azaldu digu ere egingo kontua). “Elkartea hortik kanporatzea nire besteren artean nola elkartekoei aipatu zitzaien bazela Eusko proposamena izan da, parrokiko juntari esan nion eta Jaurlaritzaren Erein izeneko programa. Landagunetan baietza jaso nuen, eta Gotzaitegian kontsulta egin azpiegiturak diruz laguntzen ditu Ereinek, proiektu integralak nuen”. Prontxioren ustez, zerbait erabaki behar zen etxe dira, eta Arroagoiko kultur elkartea horrela egin zen. Alaznek horrekin eta bi arrazoi eman ditu horretarako: “Batetik, garbi dauka: “Erraza da esatea ‘bai, bai, kultur etxea egingo dugu. Kostu handia dauka eta diru eskasian gaude. Helburuarekin bat egiten dugu, baina ekonomikoki ez da garai ona”. Bitartekaritzan aurrera-atzera askoren artean, laburbilduz bi aldi aipatu dizkigu Alaznek: hasieran alde bakoitza ari zen esaten “hau gurea da”, eta ondoren, komisioak jabetza horizontala delakoa proposatu zuen. Alazneren iritziz, “txapel baten azpian uztargarriak izan zitezkeen bien interesak, elizak bere lokalak izatea eta udalak beste batzuk. Gero, noski gastu batzuei aurre egin beharko litzaieke”. Bere ustez, eskola zaharra hor egonda eta jakinda eraikina parrokiarena dela zalantzazkoa da Elizari erosten hastea, baina Alazne komisio buru da eta berak dioenez, “komisioari eskatzen bazaio negoziatzeko zerbait negoziatu behar du”. Jabetza horizontalaren proposamena elkartea itxi aurretik mahai gainean zegoen eta horretaz hitz egiten ari ERRETORE ETXEAREN ATZEALDEA ziren, kontua da elkartea itxi zenean Alaznek ez zuela batere argi Elizak negoziatzen segi nahi zuen ala ez. Gero ikusi du baietz, Prontxiok jabetza horizontalaren proposamen horri heldu baitio. Elkartea itxitakoan gotzain berriari, Joxe Inazio Munilla aizarnarrari, hitzordua eskatzea pentsatu zuen eta aldizkari hau itxi zenean, gotzainak aurrez aurre hartzeko zain zegoen, baiezkoa eman baitzion. Elkarteko kideak kalean gelditu berritan ondoko proposamena luzatu nahi izan zuen: eskola zaharra egin bitartean erretore etxeko lokala errentan irekitzea. Komisio buru gisa orain artekoa nola ikusi duen galdetu diogu: “Batetik dinbi! eta bestetik danba! izan dugu. Batzuek esan digute ez garela nahikoa mugitu eta besteek ‘zu haiekin MOZIOA ONARTU ZENEKO PLENOA zaude’. Itxi zenean hauxe pentsatu nuen: ‘Elizak, kosta ahala kosta, hortik bidali nahi zituen’. Biek pasa dute gaizki, bai Prontxiok eta bai elkarteak”.
lokalekin zailtasun handiak izan ditugu Gotzaitegiarekin. Gaur artekoa ikusita, zalantzak ditugu zenbateraino zegoen prest Gotzaitegia adostutako akordiora heltzeko. Argi ikusi da elkartea hortik atera nahi zutela, eta abokatuak esandakoaren arabera, gero ere bazegoen negoziatzea. Azkeneko berrien arabera, etxebizitza sozialak egin nahi dituzte eta sotoan elkartea kokatu”. E A: “Bai mozioa onartu zenean eta bai gaur egun ere, gehienbat kezkatzen gaituena da Aizarnan bizikidetza ikuspegitik bizi izan diren momentu gogorrak. Horregatik azaldu dugu beti prestutasuna elkartearen eta elizaren arteko liskarrean bitartekari izateko, akordiora iritsi zitezen. Hala ere, esan behar da talde hori sortu sortu zela, baina ez dela ia-ia bildu ere egin. Elkartea itxita dago, agian gotzain berriarekin beste aukera bat izan dezakegu elkarrizketari heltzeko.” E A J: “Mozioa onartu genuen. Hirigintza batzordera Aitzbarna elkartea etortzen zenean han izaten ginen. Azken bi-hiru hilabetetan berriz, ez dugu informazio ofiziliak jaso eta beraz ezin dugu iritzirik eman. Pentsatu dugu komisioa lanean ariko dela [komisio buruaz, Alazne Olaizolaz ari da] eta gu zain gaude. Bitartean kalean entzundakoa dakigu”.
7
A N V: “Bai Lasaoko eta bai Aizarnako
1
elkartea desfiguratzen ari zen, helburu erlijioso-kulturalekin jaio zen eta irizpide eta jarrera haiek aldatu egin dira, hasierako izaera galdu du. Bestetik, Elizak ezin ditu ondasun denak mantendu eta batzuk saldu egin behar ditu. Etxe hori ez zegoen funtzionamenduan, elkartea zegoen eta gainerakoan geldirik”.
PERMUTA ETA BESTE Hasieran esan dugu 2007tik hona gertatu eta esan diren guztiak ez ditugula jasoko, lau orritan ez liratekeelako kabituko eta denen bertsioak ondo jasotzea ezinezkoa litzatekeelako. Hala ere, bi edo hiru kontu aipatuko ditugu. Prontxioren proposamenaz geroztik (sotoan elkartea, gainean parrokiarentzako lokala eta goian etxebizitzak) beste hainbat aukerez hitz egin zen, esate baterako permutaz. Hau da, elkartea erretore etxean geratu ahal izateko, Udalaren eta Aizarnako parrokiaren artean eskola zaharra eta erretore etxea trukatzea proposatu zen. Elkarteak proposatu zuen hori eta Gotzaitegiak ez zuen onartu. Udaleko komisioak beste pauso bat ere eman zuen: eskatu zien bai Elizari eta bai elkarteari norberaren beharrak zehaztea ikusteko ea erretore etxean biak nola uztartu. Negoziatzen, haserretzen, harremanak hozten (denetarik izan baita) aritu diren bitartean elkartearen kontua epaitegietara eraman du Prontxiok eta Aitzbarnakoek bazekiten ixteko agindua emana zegoela. Martxoaren 12an itxi zuten. ELKARTEA ITXI ONDORENGO PROPOSAMENA Gotzaitegiak esan omen zuen, “elkartea kanporatzeak ez du esan nahi negoziatuko ez denik”. Prontxiori galdetu diogu elkartea itxita egonda zein proposamen duen eta hauxe kontatu digu: lur mailako metroak parrokiaren erabilerarako, lehen solairuaren erdia apaiz etxea eta beste erdia Udalarentzat. Ganbara, sotoa eta baratzea Udalarentzat. “Udalarekin negoziatu beharko dugu, baina dirutan hartzeko moduko prezioak jarriko ditugu, batzuek ez dezaten pentsa guk aberastea nahi dugunik”. Prontxiori galdetu diogu, negoziatu bitartean ez al den komeni elkartea irekitzea: “Elkartea orain irekitzea gu inozotzat hartzea litzateke”. Danbolin inprentara joan zeneko azken berriak hauexek ziren: elkartea itxita zegoen, Prontxiok proposamen berria egin zuen eta udal komisioak negoziatzen segitzeko asmoa zuen. Aitzbarna elkartea ere negoziatzeko prest zegoen, baina Munilla gotzainarekin aurrez aurre hitz egin nahi zuen eta lehenbailehen elkartea irekitzea.
O
nintza Irureta Azkune
udaleko berriak
• Ubateko onespenarekin, 2010eko aurrekontuak DAL AURREKONTUAK.
Zinegotzi guztien aho
onartu dira.
S A R R E R A K €-- t a n :
1.- ZERGAK ETA TASAK 1.1.- Hiri ondasunen gaineko 1.2.- Ibilgailuen gaineko zerga 1.3.- Enpresa-jardueren gaineko zerga 1.4.- Erikuntza eta obren gaineko zerga 1.5.- Zabor bilketako tasak 1.6.- Estolderia 1.7.- Udal ur banaketa 1.8.- Eguneko Zentrua 1.9.- Etxe babestuak:erabiltzaileak 1.10.- Telefonika + Iberdrola 1.11.- Isunak 1.12.- Besteak 2.- TRANSFERENTZIA ARRUNTAK 2.1.- Estatu Fondoak: Gastu soziala 2.2.- Laqn Sustaketa:INEM 2.3.- Euskara Teknikaria: Eusko Jaurlaritza 2.4.- Gizarteratze Teknikoa 2.5.- GIZARTEKINTZA 2.6.- Eguneko Zentrua: Foru Aldundia 2.7.- Larrialdiko laguntza 2.8.- Itundutako zergetako partaidetza 2.9.- Besteak 3.- KAPITAL TRANSFERENTZIAK: SUBENTZIOAK 3.1.- Estatu Fondoak: Saneamendua, Aizarnako TDT 3.2.- Haur Hezkuntzako eraikina:Txanpinoia 3.3.- Musika eskola 3.4.- REZOLA 3.5.- Besteak 4.- MAILEGUAK 4.1.- Epe luzerako maileguak
4.920.176,23
2.067.627,00 600.000,00 210.000,00 79.000,00 150.000,00 220.000,00 85.000,00 370.000,00 30.000,00 27.480,00 60.000,00 50.000,00 186.147,00 2.081.305,23 60.553,84 15.000,00 10.000,00 12.000,00 75.000,00 75.000,00 34.000,00 1.768.000,00 31.751,39 517.244,00 309.822,16 66.000,00 25.770,84 100.000,00 15.651,00 254.000,00 254.000,00
G A S T U A K €-- t a n :
1.- PERTSONAL GASTUAK 1.1.- Soldatak 1.2.- Gizarte Segurantza 1.3.- Besteak 2.- GASTU ARRUNTA 2.1.- Kontserbazio eta mantenu lanak 2.2.- Kontsumoak(energia, ura, gasa,telefonoa,...) 2.3.- Garbiketa eta bestelako gastuak (ikastetxeak, udaletxea, kultur etxea, haur eskolak, ...) 2.4.- Kultur –Etxeak garatutako ekintzak 2.5.- Herriko jaiak 2.6.- Urola Erdiko mankomunitatea 2.7.- Turismoa 2.8.- Aholkularitza (hirigintza, juridikoa, ...) 2.9.- Eguneko Zentrua 2.10.- Etxe tutelatuak 2.11.- Zergak (Landa eta hiri ondasunenak, ...) 2.12.- Garbiketa azpikontrata 2.13.- Besteak 3.- FINANTZA GASTUAK 3.1.- Finantza pasiboen interesak 4.- TRANSFERENTZIA ARRUNTAK 4.1.- Beste erakundeekin harremanak (EUDEL, UEMA, URKOME,...) 4.2.- Gizarte OngizatekoLaguntzak 4.3.- Kiroldegiaren Udal Patronatua 4.4.- Euskara 4.5.- Zaharren egoitza:ustiapen subentzioa 4.6.- Kultur dirulaguntzak 4.7.- Presoen dispertsio gastuak 4.8.- Kirol erakundeei subentzioak 4.9.- Besteak 5.- INBERTSIOAK 5.1.- Bainuetxeko pasabidea 5.2.- Estatu Fondoak:saneamendua eta TDT 5.3.- Futbol zelaiko zuzendaritza 5.4.- Haur Hezkuntzako eraikina:Txanpinoia 5.5.- Musika eskola 5.6.- Arroabeko Mardu Xaharra kalea 5.7.- Berrikuntza lanak eta ekipamendua 5.8.- Besteak 6.- KAPITAL TRANSFERENTZIAK 6.1.- Ur Kontsortzioaren partaidetza-kuota 7.- MAILEGU AMORTIZAZIOAK 7.1.- Maileguen amortizazioa
4.877.051,08
1.510.000,00 1.135.000,00 340.000,00 35.000,00 1.755.730,64 84.921,00 524.300,00 32.000,00 34.000,00 78.678,41 290.000,00 25.000,00 69.600,00 183.000,00 44.000,00 16.728,00 110.000,00 263.503,23 40.000,00 40.000,00 432.937,28 23.151,22 102.823,84 114.592,22 46.410,00 30.000,00 83.890,00 11.470,00 13.000,00 7.600,00 702.423,64 25.000,00 309.822,16 41.482,66 110.000,00 25.077,84 50.000,00 98.865,98 42.175,00 95.000,00 95.000,00 340.959,52 340.959,52
ap 30
IRILA OSTIRALA
Gaztelekuaren aurkezpena; norentzat izango den, ze ordutegi izango duen... Bertaratzen direnen proposamenak jaso eta galderak erantzungo dira. Gaztelekuan bertan, kultur etxeko bigarren solairuan. Arratsaldeko 17:00etan gaztetxoentzat eta 18:30ean guraso eta herritarrentzat orokorrean.
ma 01
IATZA
OSTIRALA
12:00etan Gurutze Jubilatu elkartearen eguneko meza eta bazkaria Arozenan. 22:00. Pilota partidak. Lau eta erdian banaka: Tainta - Flores. Bigarren partidua, binaka: Mikel Garrido - Mikel Goñi / Juantxo Kok - Lasa III aren aurka.
02 06 07
- 1 6R A
BITARTEAN
“Atzoko eta gaurko ofizioak” erakusketa. Udaletxean, Kutxa Kultura Ekintzak lagunduta. OSTEGUNA
Osinbeltz harrobiaren lehengoratze aurkezpena Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. OSTIRALA
Gaztelekuaren irekiera eta merendola. Zestoako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, gaztelekua irekiko da. Gaztetxoen txokoa izango da. Bertan, lagunekin egoteko lekua izango dute gaztetxoek; eta hainbat jarduera eskainiko zaizkie urtean zehar: tailerrak, irteerak, udalekuak...
09
IGANDEA
Goizeko 10:00etan Gurutzetik aterata harrobira irteera Katamarrua taldeak antolatuta. Han harrobiaren berreskurapenari buruzko proiektua aurkeztuko da.
20 21
OSTEGUNA
Arratsaldeko 14:30etatik 16:30etara organo pedagogikoa. OSTIRALA
Zestoako Ahotsak web-gunearen aurkezpena. 19:00etan, Udaletxeko pleno aretoan. Azken urteetan Zestoako euskara jaso eta lantzeko egin diren herritarren grabazioak (Zestoarren erretolika, Ardi txikia beti bildots bilduma, Andereño Pepita, Danbolinek egindako hainbat artikulu…) internet bidez kontsultatzeko moduan jarri ditu Zestoako Udalak Badihardugu elkartearekin lankidetzan.
29
LARUNBATA
Gaztelekutik Txuri-Urdinera irteera. Izen-emate epea: maiatzak 22.
santakutzak Zestoan 02
LARUNBATA
16:00 Umeentzako puzgarriak, plazan, 19:00ak arte. 19:00 Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, Idiakaitz Txistulari Taldearen eta banden kalejira. 22:30ean Danborrada Nagusia, herriko kaleetan zehar. Plazara iritsitakoan, presoen eskubideen aldeko aldarrikapena egingo da. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira. Ondoren, danborraritaldeek martxa guztiak joko dituzte. 01:00 Azpeitiko herri txaranga.
03
9
agenda
1
IGANDEA
10:30ean Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 11:15ean Lignum Crucis-aren prozesioa Gurutzera.11:30ean Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzak abestua. Ondoren Kalejira Idiakaitz Txistulari Taldearekin eta VIII. Santakutz Nesken Pala Txapelketaren finala, frontoi zaharrean (euria balitz, kiroldegian). Ondoren, sari banaketa, frontoi zaharrean bertan.18:00etan Umeen danborrada.
santakutzak Ibañarrietan 01
LARUNBATA
19:30ean Txupinazoa, kanpai-hotsak eta poteoa. 20:00etan Toka jokoa auzokide eta bisitarientzat: Lehen saria, bi txanpain botila. 21:00etan Auzo-afaria (Urtain Berrin). Afalostean auzoko plazan erromeria Arkaitz Allur eta Ixone Kerejeta trikitilariekin. Goizaldean baratxuri-zopa.
02
IGANDEA
Goizean Idiakaitz, txistulari taldearen kalejira. 13:00etan Meza Santo Kristo ermitan. 13:30ean Bertso emanaldia Mañukorta eta Narbaizarekin. 18:00ean Herri kirolak auzokide eta bisitarientzat: Artabilla eta Mirabilles asto-probak. Jesuskoa ahari-jokoa.
03
ASTELEHENA
Santakutz eguna 11:30ean Meza Santo Kristo ermitan.
•U
daleku irekiak. Ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango dira goizez (10:00-13:00) 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Herrigunekoez gain, Arroagoia, Arroabea eta Aizarnan ere izango dira. Horretarako, gutxienez 8 haurreko taldea osatu beharko da auzo bakoitzean. Lan poltsa: Begiraleak kontratatzeko lan-poltsa zabaldu du. Ezinbestekoa da; 18 urte beteta izatea edo 2010ean betetzea, OHO, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea izatea. Euskara jakitea. Eskabideak maiatzaren 7a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean; eskabide-orria beteta, nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua, lehiaketan baloratzen diren merituetako agirien fotokopia konpultsatuak. Haurren izen-ematea: Apirilaren 26tik maiatzaren 7ra ikastetxean edo Udaleko bulegoetan. Aurkeztu beharreko agiriak; izen-emate orria beteta, osasun txartelaren kopia, ordainketa agiria, familia ugariek: familia liburuaren kopia. 56?-ko ordainketa egin beharko da honako kontu zenbakian: 2101 0033 21 0000470062 (ordainagirian jarri “udalekuak” eta haurraren izen-abizenak). Familia ugarietako haurrek 46?-ko kuota ordaindu beharko dute. Informazio gehiago Zestoako udalean (943 147 010).