Memoria zauritua

Page 1

m e m o zauritua ri 1976.IV.12 FELIPE SUAREZ DELGADO

H

amar urte dira

abuztuan ETAk Joxe Mari Korta arroarra hil zuela. Irailean beteko da Xabin Etxaideren hilketaren 25. urtemuga. Aurten 30 urte, Zeferino Peña eta Inazio Lasa hil zituztela. Juan Sanchez Maixua, Felipe Suarez, Txomin Merino... Izen asko dira ez gogoratzeko. Indarkeriaren zazpi biktima gure herri txiki honetan. Sufrimendua era askotakoa daukagu inguruan oraindik, eta ez da gure asmoa minari neurgailua jartzea. Heriotzaren muga jarri diogu, atzera bueltarik ez daukanarena. Urteetan isilpean gorde dira gertaerak, gazteenek ez jakiteraino. Hori bera da tabua badenaren seinale eta, horregatik, politikaren izenean eraildakoez hitz egin nahi dugu danbolinen. Sufrimendua ulertzen saiatzeko, eta sufritzen dutenak aintzat hartzeko. Memoriaren ariketa zauriak sendatzeko urratsa delakoan.

El Diario Vascok eta La Voz de Españak labur-labur finikitatzen dute gaia, bertsio ofizialarekin. Zarautzen Guardia Zibilaren kontrolean jo eta aurrera egiteagatik tiro egin eta zaurituta eraman zutela Donostiako Gurutze Gorrira; bertan hil zela goizeko lauetan. Felipe Suarez Leongoa zen sortzez, eta zortzi hilabete egin zituen Zestoan telegrafista. Gero Palentziara eskatu zuen trasladoa. Andrea eta bi umeak hara joanak ziren egun batzuk lehenago eta, nola diren kontuak, zapatuan hil zuten eta astelehenean zen familiarengana biltzekoa. “Mutil majoa zen, ederra gizona. 28 urte zituen hil zutenean. Bazihoan eta ederra egin zioten, tiroa buruan!”. Federico Astilleros zihoan harekin autoan. Kontxita Izetak, Federen alargunak, kontatu dizkigu periodikoetan ez daudenak. “Esaten zuten igual ETAk hilko zuela, kastellanoa zelako, eta Guardia Zibilak hil zuen”. “Egun hartan despeditzeko afari-pasara egin zuten Zarautzen Fede eta biek eta, handik bueltan, Meagan izan zen. Fedek esaten zuen han ez zela guardia zibil bat ere, bide bazterrean ezkutuan egongo zirela. Irratia jarrita omen zeukaten eta bat-batean metraileta hotsa: ta-ta-ta-ta-ta! Guardia zibilak kotxera gerturatu zirenean Fedek, dena larrituta, esaten zien: «¡Este hombre está muy mal!», eta beraiek, lasai, «¡Ya vendrá la ambulancia». Harik eta dokumentazioa kendu zieten arte. Orduan konturatu ziren: «¡Que no son de ETA!, ¡Que es un funcionario de Correos!». Derrepentean aztoratu eta egundoko mugimendua hasi zuten guardia zibilek; hamar minutu baino lehenago jarrita zuten kontrola. Egun hartan hileta zen Zarautzen ETAko batena eta nonbait txibatazoa zeukaten Seat 124 zuri batean zihoala ETAkideren bat, Feliperen kotxearen iguala. Eta hura nahiko zuten akabatu... Ez zieten erruedatara egin tiroa, automobila gelditzeko, burura! Gainera, bala zen barruan lehertzen den horietakoa, medikuak ezin izan zuen ezer ere egin eta esan zigun: «¡No hay derecho!» Burua txikituta zeukan. Federi ezker besotik bala atera zioten; Felipek egunak eman zituen ospitalean. Nik ikusi dudan heriotza txarrena. Bihotzak segi egiten zion eta indarra zeukan. Kosta zitzaion hiltzea gizajo hari! Andreak, suminduta esaten zuen, ETAkoekin bat egingo zuela guardia zibilen aurka joateko. Orduan hasi zen Fede gaizki bihotzetik. Inork ez zigun barkamenik eskatu”.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.