danbolin hgora arria eta
behera
2010eko abendua
112 zb.
www.zestoaautoak.com
Etxetik irten aurretik leihora begira jartzen naiz. Urrutitik ikusten dudana urrun sentitzen dudala dirudit, eta hala jokatzen dut. Hala, pertzepzioei jarraiki nire ekintza guztiak kateatuta doaz: berokia hartu, etxeko atea ireki, amari “ayooo” oihukatu eta kalera. Baina a zer zaplaztekoa hartzen dudan beti Groenlandiatik datorren haize hori sentitzean. Zelako hotza! Eta gero betikoa... Zenbat maite dudan uda! Hotza, berorik eza, tenperatura baxua edo oso baxua, bero-gabeziak gorputzean eragiten duen sentsazioa. Sahararrek gustura dastatu nahiko lukete momentu honetan zer den sentsazio hori (ustez, guretzat desatsegin). Uda izan, udaberri, udazken zein negua, Zestoan beti senti daiteke saharar espiritu hori. Oraingoan inoiz baino gehiago. Ehun milaka lagun errefuxiatu kanpamenduetan ditugu mendebaldeko Saharan. Egoera makala benetan. Maroko sekulako genozidioa burutzen ari den bitartean, bertako herritarrentzat egun bakoitza tortura jasangaitza bilakatu da. Munduaren ahanzturan dagoen herrialdea da Sahara eta nazioarteak eskuak garbitzen ditu, bertan hainbat eta hainbat pertsona torturatu eta bortxatuak izaten ari diren bitartean. Kolono eta zibilengatik erabat kontrolatuta daude. Fronte Polisarioak su-etenean hemeretzi urte daramatza, baina su-etenerako hitz eman zitzaien zenbait gauza ez dira betetzen. Guztiz inkomunikatuta daude, desinformazioa da nagusi, zapalketa, inpotentzia… Ahotsa kendu diete, alegia. Baina Zestoak beste zentzumen bat du eta euren ahotsak entzun ditzakegu. Gure herria beti izango da Sahararen anaiarreba. Eskuak zabalik ditugu eurentzat eta egunetik egunera ziurtatzen digu. Saharak hegoak zabaldu eta hegan egin beharko du. Euskal kulturaren beste aita batek ere hilabete honetan hegan egin digun bezala. Xabier Lete joan zaigu. Euskal kantari eta poeta handi hau gabe geratu da Euskal Herria, baina bere presentzia bere lanek mantenduko dute. Hari ere ez zion izutzen negu hurbilak, uda beteko beroan bazekielako irauten zuela orainak ere geroan. Garbi dio esaldian, oraina mantenduko da oraindik ere beretzat, dagoen tokian egonda ere bertan da Xabier. Handia zen gero, eta bere handitasuna azpimarratzeko beharra sentitu dut hil honetako danbolinean. 2010ak hotz egingo du ihes, baina bihotzak bero ditu Zestoak. Urteko azken danbolin hau ere goxo dator, zeuek ere egiazta dezakezue. Bitartean hurrengo danbolinerako buruari bueltak ematen jarraituko dugu, gabon afari zein bazkarietako bitxikeriek inspirazioa emango diguten esperoan (tripa beteta askotan hobeto pentsatzen da!). Kilo bat edo beste hartuta, garuna ere beteko dugula espero dugu. Baina beti Zestoaren osasunerako. Goian bego Lete, gabon onak izan Zestoa eta urte berriari harrera ona egin!
d a n b o l i n EK
J
anire Diaz
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 8 10 12 16 18
ATARIKOA
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN NEREA MENDIZABAL
HARRIA GORA ETA BEHERA
ATEZ ATE HERRIAN ZABORRA GUTXITZEN
ZER URRUN DAGOEN SAHARA
L I L I- I D I A K E Z
UDALEKO BERRIAK
diruz lagundutakoa
enbidoa I. H AU N D I R A EUKI E TA ORDO T X I K I R A torren hizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu, munduaren aurrean… Hi Turbos afariarena eginda zagok, Aitor Morenasekin hitz egin diat eta bion artean preparatuko diagu. Ertxinpe sozidadian izango duk eta data jarriko diagu. Ona 28an izango huke, inuxente egunean, baina azkarregi izango duk eta aurrera begira beste data bat jarriko diagu. Morenas ezagututa data bat baino gehiago jarri beharko diagu, berak esaten duen bezala “e, e, e, datorren ostegunian ingoiu, nere sozidadian”. 29an ezingo diagu egin, Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka lagun arteko partidua jokatzen dik eta San Mamesen. Tamalez, aurten ere lagun arteko partidua izango duk. Baduk garaia herri honek Euskal Herri osoko izaera duen selekzioa edukitzeko; Lapurdi, Zuberoa, Behe Nafarroa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa hartzen dituena. Abestiak dioen bezala “munduaren aurrean” nazio bat bezala agertzeko. Nazio izaerarik ez duen selekzio batek jokatuko du aurten ere. Euskal Futbol Federazioak partidua antolatzeko eman dituen arrazoi eta urratsekin jokalariak ez daude ados, baina jendea animatu nahi dute eta nik ere halaxe egin nahiko nuke. Euskal Herritar bezala, San Mamesera joan eta partidu hori kirola, festa eta aldarrikapenak bat egiten duen momentua izatea. Etorkizun motzean, nazio bat garenez, lagun arteko partiduak jolasteaz gain, bai Europan eta bai mundu mailan dauden txapelketa ofizialetan ere parte hartzeko eskubidea daukagulako. Gu euskaldun bezala han egongo gara, baina beste askok, arrazoi desberdinengatik, ezingo dute. Hik Errota (Juan Mari Igarataundi), Zestoako Nelson Mandelak, 23urte daramatzak espetxean eta ez duk ikusi ez aurreko partidurik, ezta 29an jokatuko den partidua ikusiko ere. Datorren urtekoa ikusteko moduan izango ote haiz?
Ai
P
intada.
Aitor Irure
Nori botako zenioke elur bola bat? Onena apaizai botatzia, gaiztuenak hoiek izaten dia ta! Ta bestela... ba gaixtuai. Orain... zein dan gaixtua? Asko...
65 urte
Martzelino Mantzisidor
Ba mutilen bati edo, nerekin gaizki portatu diren mutilei botako nieke. Eta Zapaterori ere bai, merezi du eta!
18 urte
Elene Arruti
Nork ez ditu ezagutzen Orioko baleari jarritako bertsoak? “1900 ta lehenengo urtian,…”, edo nork ez ditu ezagutzen Santa Agedako kopla ezagunak? Nork ez ditu garai bateko bertsolariak ezagutzen? Basarri, Lazkao Txiki, Lasarte ... Eta bertsolari gaztexeagoak? Lizaso, Egaña, Peñagarikano, Maia, Maialen… Eta nork ez ditu etorkizuneko bertsolariak ezagutzen? Amets Arzallus, Julio Soto, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Jone Uria eta abar. Azaroaren 27an, Erralla familiakook afaritarako hitzordua jarri genuen eta, kalean afal aurreko poteilloan genbiltzala, jendeak harritu samar begiratu eta honela galdetzen zigun: “Ze juntadizo klase dezue ba?”. Nonbait herritar denek ez zuten Errallaren berri. Hala, zuritotik zuritora esplikazio batzuk eman ostean, Fernando Errexilek prestatutako afari mundiala jan genuen Lauiturrin. Afalostean, hainbeste gustatzen zaigun hitzaren kirolean mingaina astindu eta gero, kalera buelta bat egitea otu zitzaigun, eta hara eguneko sorpresa nagusia: Erralla bertsoeskolak, beste elkarte guztiek bezala, lehendakari bat zuela jakin genuen. Eta hark ere harrituta galdetu ez zigun ba: “baño bertso eskolan oindik juntatze altzeate ba?”. Badakigu ez garela lehen aipaturiko bertsolari ezagun horien mailara iristen, baina hala ere asteazkenero 6etan Kultur Etxean elkartzen jarraituko dugu, euskarari eta bertsoari gure apurra emanez, beraz, etorri nahi duenak anima dadila. Izan ere, bertsoaren aitzakian mahai baten bueltan elkartzen garenok lagun talde bat baino zerbait gehiago osatzen baitugu, Erralla familia osatzen dugu.
Erralla familia.
Erralla bertso eskola
5 E K A I N H AU R - E S KO L A Nik Eneko semeari botako Elur bola bat nioke gustura, inori ere ez, baiCandanchura na beti eduki edo Astunera joizan det gogua, an eta han elubarrerak jarrita rretan gaudela. daudela, ZunzuHorrek eskiatzen negi aldean gogaudela esan raino igo eta nahiko bailuke! arrautza mordoska bat hartu eta Mikel Etxeberria baten bati edo 52 urte besterik gabe plazara botatzeko.
50 urte
Lurdes Arregi
Elurra egiten dun egun baten, mendira juango nintzake lagunekin eta han nerekin jolasian dabilenetako bati botako nioke.
11 urte
Maider Goncalves
Hemen etorri zarete eta hori papeleta jarri didazuena. Onena zuei botatzia, momentu hontan gehiena zuek merezi dezue ta!
19 urte
Joseba Regil
H
ONELAXE Salonikako (Grezia) arte garaikidearen museoan gaude, greziera ikastaroko taldearekin bisita egiten. Hainbat eskultura-lan ikusi ondoren, gidak artista izatera gonbidatu gaitu. Plastilinazko irudi bat egiteko eskatu digu, sentitzen duguna adieraziz. “Zer sentitzen duzue?â€? Uf, gauza asko‌ Mila ideia pasa zaizkit burutik, etxetik kanpo emandako bost hilabeteetan eta gelditzen zaizkidanetan pentsatuta. Beldurra sentitzen nuen, hona iristean zer aurkituko nuen ez nekienean. Bakardadea, hemen inor ezagutzen ez nuela konturatu nintzenean. Bigarren egunerako, baina, hobeto sentitzen hasi nintzen. Lagun onak egin ditut, jatorri, adin, estilo desberdinetakoak. Toki asko ikusi ditut, Grezian eta atzerrian: Istanbuleko (Turkia) kolore, usain eta soinuek liluratu naute eta Bulgarian parrandan ibili naiz. Inpotentzia sentitu dut, etxe azpiko amonak hitz egin eta laurdenik ulertu ez diodanean. Era berean, nolabait komunikatzeko gai naiz grezieraz, eta izugarrizko animua ematen dit horrek. Bost hilabete hauetan gauza asko aldatu dira nire buruan, baita kanpoaldean ere. Eta aldaketa horiekin bizitzen ikasi dut, beste aukerarik ez dudalako. Hala ere, bizimodu honi erraz hartzen zaio gustua, zalantzarik gabe. Ez dit inork esaten zer egin behar dudan eta nola, ezta aholku jakintsurik eman ere; bestalde, araurik ez dit inork jartzen, eta asteazken batean parrandarako gogoa izanez gero lasai asko irtengo naiz; eta bi astez bidaiatzeko, klaseak galtzen baditut inork ez dit kontrakorik esango. Etxe-mina sumatzen dut batzuetan, baina nire erara bizitzea asko gustatzen zait. Izan ere, urrutitik errazago ikusten da etxean duzuna, eta distantzia hartzeak beti laguntzen du: ona bada estimatu ahal izateko, eta hain ona ez bada aldatzen hasteko. Gelditzen zaidan beste urte erdian orain arteko esperientzia hobetzeko itxaropena dut, gehiago ikusi, gehiago ikasi, eta etxera itzultzean, gozatzen jarraitzeko. Asko pentsatu ondoren, eskuekin txori bat irudikatu dut, hegoak zabalik, habiatik hegan egiten. Hegaldi luzea eta oparoa izan dadila!
E
nbido 2. Mirari Uranga
J
nerea mendizabal
ardunian
Gaur egun zertan aritzen zara? Haur masajeko ikastaroak emateaz gain, gurasoentzat eta irakasleentzat formazioko hitzaldiak, guraso eskolak eta gai horien inguruko kontsultak erantzuten ditut. Prebentzioa eta komunikazioa lantzen ditut hitzaldi horietan. Orain, Orion ari naiz guraso eskolak ematen.
N
erea Mendizabal komunikazio eta haurren heziketaren inguruko hitzaldiak, ikastaroak eta guraso eskolak ematen aritzen da. Gizarte Hezkuntzan diplomatua, Psikopedagogian lizentziatua eta haur masajeko hezitzailea da. Lehenengo haurra ikasketak amaitu eta gutxira izan zuen, orduan konturatu zen haurren hezkuntzaren arloan egin nahi zuela lan. Geroztik, etengabe formatzen aritu da eta gaur egun haurren heziketan aditua dela esan daiteke.
“
Zein motatako komunikazioa lantzen duzu? Marshall Rosenberg adituak garatu duen Komunikazio ezbortitza, edozein harremanetarako balio du. Nire lanean gehiena, guraso, irakasle eta haurren komunikazioa lantzen dut, nahiz eta beste zenbait esparrutako profesionalekin ere esperientziak izaten ari naizen. Guraso eskoletan eta hitzaldietan lantzen duzun gaia nola laburtuko zenuke? Niretzat, oinarrizkoa errespetuzko komunikazio edo erlazio bat izatea da, batez ere haurrekin. Askotan, guraso edo hezitzaileok pentsatzen dugu heldua izateagatik guk gehiago dakigula, edo haurrak zer eta nola egin behar duen badakigula. Haurra, haurra izan arren pertsona bat da, eta gauza asko ditu esateko. Noski, heldu bezala, eredu edo erreferentzia batzuk markatuko dizkiogu, kontua ez da permisibitatean erortzea eta haurrak nahi duena egitea. Bere mundura jaistea da garrantzitsua, hortik abiatuta berea eta nirea kontutan hartuko duen zerbait sortzea.
Haur guztiek ekartzen dute instrukzio liburua, baina jakin egin behar da irakurtzen. Zure haurrak esaten dizu une bakoitzean zer behar duen
�
Zein da adin-tarte zailena edo kritikoena? Askotan esaten da adin kritikoa nerabezaroa dela, zerbait lehertu egiten delako. Niretzat kritikoena 0-8 urte da, haurtzaroa. Hor eraikitzen da pertsonaren izaera. Horregatik da garrantzitsua garai horretan egitea prebentzioa. Horrek ez du esan nahi ondoren ezin denik ezer egin. Ezta krisi eta egoera zailik egongo ez denik ere. Niretzat haurtzaroa etxe bat eraikitzea bezala da, behar dituen zutabe guztiak kalitatezkoak ez baditugu jartzen, etxe hori oso baldintza kaskarretan eraikiko dugu. Haize bolada handiak etortzen direnean, erortzeko aukera gehiago izango du. Haurtzaroan haurrak behar duen guztia ez badiogu ematen, eta ez naiz behar materialez ari, eta errekurtsoak eskatimatzen ibiltzen bagara, arriskua dago lehenago edo beranduago sintoma desberdinak kanporatzeko. Ez nerabezaroan bakarrik, edozein egoeretan etorriko dira krisialdiak: anaia edo arreba jaio delako, eskolaz aldatu delako… Krisialdi horietan pertsona horrek ez baditu oinarri sendoak, zaila izango du konfiantzaz eta errekurtso indartsuez aurrera egitea. Zein onura ditu haur masajeak? MaEz da masaje terapeutiko bat, haurrarekin komunikazioan sartzeko tresna baizik: begiradak, aurpegiko espresioa, presentzia.... Adin horretan ezin gara hitzez komunikatu, baina bai kontaktuaren bidez. Lotura hori segurua eta konfiantzazkoa izatea oso garrantzitsua da. Askotan elikadurari garrantzi handia ematen zaio eta haurrak jaten ez badu asko kezkatzen gara. Baina masajea elikagai emozionala da, elikagai fisiologikoa bezain garrantzitsua. Masajea emateko denbora hartzen dugunean, haurrarekin egoteko denbora esklusiboa da. Badirudi egun osoa umearekin gaudela, baina benetan umearekin bakarrik gaude edota aldi berean bazkaria prestatzen, lagunarekin... Haurrak lehenengo urteetan atentzio esklusibo horren gose ikaragarria du, eta ez badiogu ematen bere jokaeren bidez, askotan guretzat desegokiak direnak, jakinaraziko digu. Oinarrizko behar bat da. Masajearen onuren zerrenda amaiezina da, onura fisiko ikaragarriak, sistema immunologikoa indartzen laguntzen du… Haur masajean ez dira teknika zehatzak ikasten, berarekin egoteko tarte bat hartu dudalako lasaitzen da haurra, feeling hori izan dugulako, barretxoak izan ditugulako, begiradak… Umeak pentsatzen du une horretan: “zerbait naiz nire ama edo aitarentzat, dena utzi eta tarte bat hartu du nirekin bakarrik egoteko”. Helduoi ere gauza bera gertatzen zaigu. Guraso berri bati zein gomendio emango zenioke? Askotan, bai umeak eta bai nik behar dugunari erantzuna emateko, gure instintuak eskatzen diguna egitea da zuzenena. “Umeak instrukzio liburuarekin etorriko balira…” esaten da. Haur guztiek ekartzen dute instrukzio liburua, baina jakin egin behar da irakurtzen. Zure haurrak esaten dizu une bakoitzean zer behar duen.
7
Ama izateak lagunduko zizun zure lanbidean ezta? Ikasten joan naizen dena, egoera praktiko batetik joan naiz deskubritzen, nire haurraren heziketatik. Nik uste dut horri esker teoriak esaten duena, praktikan frogatzeko aukera izan dudala.
Esnearen Ligan jarraitzen al duzu? Bai, orain Zumaian dut taldea. Hiru urte edo badira hilero biltzen garela. Garai batean sekta bat balitz ikusten zena, bere lekua egiten ari da eta satisfazio oso handia ematen dit. Duela aste batzuk Bilbon nazioarteko kongresu bat izan zen Esnearen Ligak antolatuta eta Osakidetzak 60 leku hartu zituen bere profesionalak bertan izateko, poztekoa da. Orain arte borroka bat izan da, Esnearen Ligak esaten zuena eta pediatrek esaten zutena askotan ez zen gauza bera… baina aldaketa sumatzen ari gara, nahiz eta oraindik bidea luzea izan. Ni ama banintz, zergatik joan beharko nuke Esnearen Ligara? Ama batek bularra eman nahi badu, informazioa eta babesa jasotzeko aukera ematen dio Esnearen Ligak. Haurdun zaudenean ez baldin badaukazu garbi, zalantzak argitzeko balioko dizu. Esnearen Ligaren funtsa amen arteko babesa lortzea da. Taldera joaten garenean ni han nago, baina niretzat askoz garrantzitsuagoak dira amek beraien artean dituzten elkarrizketak eta iritzi eta esperientzia trukaketak. Bularra ematean ere komunikazioa dago ama eta haurraren artean, begiraden bitartez, presentziaren bitartez… elikagai emozionala dago hor ere. Biberoia eman behar dutenek ere, landu ahal dute komunikazio hori. Biberoia titia emateko posturan ematea posible da eta oso garrantzitsua da hori lortzea. Titia amak soilik eman ahal dio, eta horrek lotura indartzen du. Biberoia edonork eman dezakeenez, lotura hori galdu egin daiteke, eta horregatik bere zentzua izan dezake amak ematea, erreferentea izatea. Aitaren paperaz ahaztu gabe, jakina, oso paper garrantzitsua dauka edoskitze garaian aitak, ama zein haurra emozionalki elikatu baititzake. Titia eskatu ahala eman behar dela esaten badugu, biberoia ere hala ematea gomendatuko nuke.
N
aiara Exposito Alberdi
hgora arria eta
behera
Abenduak 18. Zestoarren eta Zumaiako arraunlarien arteko gizon-proba. Jendetsua. 700 lagunetik gora. Giro ederra. 18:00. Pisatze lanak. Hotz, hiru bat gradu. Zortzikoteak 650 kilotan sartu behar; bestela, pasatako kilo bakoitzaren doblea erantsi behar harriari. Zestoarrak, hotzaren beldurrik gabe, malla motzetan, 641,6 kilo; zumaiarrak, galtzontzilotan, 641,2 kilo. 20:00. Lopenen idi parea, plazan, gora eta behera, plaza eta harria baldintza onetan zeudela baieztatzeko. Ondoren, leon-kastillo: zumaiarrak izango ziren lehen. Bigarren izateak, zestoarrentzat bentaja. 22:30. Juan Olaizola, Potte, aurkezle. Parte-hartzaile bakoitzaren izena entzun ahala, juezaren azterketa zorrotza: gorputza, zapatila azpiak‌ Dena ondo. Zumaiarrek soldaduen pare eman zioten hasiera: denak batera mugitzen ziren eta, azkarregi ez zihoazela zirudien arren, oso ondo eutsi zioten erritmoari. Emaitza, 51 plaza, 13 zinta eta 20 zm. Itxura batean, zestoarrek hausteko moduko marka, aurreko egunetako entrenamenduetan egindakoak ikusita. Jendea oso animoso. Jarraian, zestoarren txanda. Manuel Olaizola Uztapide IIa falta (entrenatzaile lanetan hain gustura ibili zena, baina azken momentuan gaixotu nonbait). Oso azkar zestoarrak, azkarregi agian? Jendearen kalkuluen arabera, erraz irabaziko zutela zirudien. Jesus Goikoetxea Fati artekaria, nabarmen zestoarren alde. Plaza kopurua aurrera baina indarrak gastatzen. Aurkezleak zenbat plaza eta denbora esaten zuen bakoitzean isiltasuna, jendeak kalkuluak egiteko hala beharko balu bezala. Halako batean “Zestoa! Zestoa!â€? hasi zen oihukatzen mundu guztia eta bukaeran dena eman zuten kirolariek. 49 plaza, 8 zinta eta 120 zm. Zumaiarrek 3 plazako aldea emana ziotenez, zestoarrak irabazle. Azkenean denak guztura: zestoarrak apustua irabazita eta zumaiarrak zestoarrek baino plaza gehiago eginda.
J
one Bergara
9
k
Abenduak 4
ale/bale KALE.
Hainbat talderen atxikipena lortu nahi duen Gernikako Akordioa aurkeztu zen
BIDEZARRA KALEAN,
ESKOLA PAREAN ISURI XELEBRE BAT IZATEN DA TARTEKA, LABAIN-LABAIN JARTZEN DU LURRA
Abenduak 9
BA L E .
Ilargierdi taldeak emakumeen aurkako indarkeriaren salatzeko hainbat elkarretaratze deitu ditu denbora gutxian
HERRIKO FAROLA
EZBERDINETAN ENERGIA AURREZKO NEURRIAK HARTU DIRA.
Adinekoen Kontseilua Zestoan.
zulo
danbolin
Urola Kostako Adineko Kontseiluak hiru hilabetean behin egin ohi du bilkura Zestoan izan zen abenduaren 15ean. Adineko Kontseiluko ordezkariek Aldundia, udalak eta Adineko Kontseiluaren arteko harremana sendotzearen garrantzia azpimarratu zuten. Kontseiluak, kontsultarako soilik den organo bat bakarrik izan beharrean, parte hartzeko aukera duen organo bat izateko beharra aldarrikatu zuten. Modu honetan, adinekoentzat horren garrantzitsuak diren zerbitzu sozial eta beste hainbat arlotan parte hartze zuzena izango luketelarik. IKAVI enpresak ikerketa bat egin du Urola Kostako adinekoek zer behar konkretu dituzten diagnostikatzeko eta bertan aurkeztu ziren
Abenduak 11
TSko langileek manifestaldia egin zuten “TSko langileak tinko! Despidorik ez!� lemapean
Abenduak 12 Katamarrua natur taldekoak irteera Urtiaga haitzulora
Abenduak 13 Sutea Koiote taberna gaineko bigarren solairuan
atez ate Herrian
“
U r ko M a g e r
Hondakinek behar duten kudeaketa zuzena ematen, ahal den neurrian laguntzeko asmoz, gerturatu naiz taldera”
zaborra gutxitzen
*Atez ateko partaideen iritziak
“
Errausketa beharrezkoa izan ez dadin alternatiba posible bakarra ikusten dut”
M i ke l O d r i o z o l a
Errausketan oinarritzen den zabor kudeaketaren inguruko herri galdeketa egin ondoren, erabakitakoari erantzuna eman nahian sortu zen Atez-ate taldea. Interesa izan dezaken edonorentzat irekita dago taldea eta informazio gehiago nahi duenak Zestoako Udaleko ingurumen zerbitzura jo besterik ez du. Zaborrak kudeatzeko eredu jasangarriago bat definitu eta ezartzea da taldearen helburu nagusia, baina ezagutu dezagun talde hau gertuagotik. Ni natur
Lierni
“
taldetik nator gehien bat. Arrieta Zaborrari eman behar zaion gestioaren inguruan Zestoak errauskailuari ezetz esan zion. Guretzat nahi ez duguna Zubietakoentzat ere ez. Horri irtenbide bat eman behar zaio, zerbait egin behar da, ezin da inertzia horretan sartu eta ezer ez egin; atez atekoa irtenbide bat izan liteke”
Nondik hasi zineten? Lehenik zaborraren kudeaketaren inguruan dauden eredu eta informazio asko aztertu genituen (kostuak, emaitzak…). Bestalde, 2008an egin zen Zestoako hondakinen azterketak ere informazio baliagarria eman digu, Zestoako gune ezberdinetan sortzen den zaborraren karakterizazioari dagokionez.
Zein izan zen azterketaren ondorioa? Azterketaren ondorio nagusia zera da: emaitza onak lortzen dituzten sistemek, nolabait esateko, “behartu” egiten dute herritarra zaborrak modu jasangarrian kudeatzera. Sistema horien artean daude, besteak beste, atez atekoa edo/eta norberak sortu edo birziklatutakoaren araberako zerga politikak. Esate baterako, zaborrak nahasian jasotzen dituen edukiontzia kentzen bada, herritarrak zaborrak bereiztu eta birziklatzera behartuta daude.
u r e a n g
Iruditzen zait zaborraren arazoa arazo potoloa dela. Eta irtenbide bat eman behar zaio ez badugu nahi hemendik urte batzuetara zabor artean bizi. Bestalde, iruditzen zait irtenbiderik egokiena gaikako sailkapena dela eta hori ondoena egiten duena atez ateko bilketa dela”
Aitor Olaizola
“
Ig o r O d r i o z o l a
Zaborraren kudeaketak daukan garrantziaz gain, iruditzen zait gaur eguneko gizarte eredu hau ez dela jasangarria, eta ezinbesteko pausua dela kontsumo ohiturak aldatzen joateko eta beste eredu jasangarriago bat jartzeko”
“
E u ke n i
1
“
1
Ez dugu ahaztu behar orain dela urte batzuk erreferendum bat egin zela, errauskailuaren aurkazko erantzuna izan zuena, eta alternatiba bat falta zaio. Ezezkoa eman genion baina errauskailua egin egingo da Zubietan eta iruditzen zait atez atekoa aukera ona dela ingurugiroa kontutan hartzen duelako, birziklatu I b a r g u r e n egiten duelako…”
Zein da Zestoarako proposatzen duzuen sistema? Orokorrean atez ateko sisteman oinarritu beharko genukeela ondorioztatu dugu. Dena dela, horren barruan, aukera asko daude: atez ate zer eta noiz bildu, zein edukiontzi mantendu, larrialdiko guneak, eta abar. Gainera, seguru asko, sistema ezberdinak proposatuko dira eremuaren arabera. Horrela, herrigunerako edo auzo guztietarako ez litzateke sistema bera izango, ezta sortzaile guztietarako ere (etxebizitza, baserri, denda, industria...).
Noizko gauzatzea espero duzue hori guztia? Legegintzaldi hau bukatu aurretik, diseinu zehatz bat lantzeko asmoa dugu. Auzo edo/eta sortzaile ezberdinen arabera kudeaketa sistema zehaztuz. Dena dela, proposamen hori ez litzateke itxia izango. Herritar guztion ohiturak aldatzea dakarrenez, herritarren partehartze prozesu bat abian jarri beharko litzateke, horrela, behin betiko sistema ezarri aurretik beharrezko hobekuntzak egiteko. Bilketa edo kudeaketa sistemaz gain zehaztu beharreko beste hainbat kontu ere badaude: Urola Erdiko mankomunitateak ematen dizkigun zerbitzu eta kostuen berrikuspena, ontzien kudeaketa integratuko sistemetatik letorkeen dirua eskuratzea (ECOEMBES...), zaborrik ez sortzea eta birziklapena sustatzen duten zabor-ordenantzak garatzea, eta abar.
Behin betiko diseinua egin bitartean zer? Garbi daukagu proiektu honetan zenbait gauza aldi berean egin ditzakegula. Zentzu horretan, norberak konposta egitearen eta herritarren sentsibilizazioaren aldeko apustua egitea erabaki genuen. Oraindik zabor kudeaketaren alderdi denak guztiz zehaztu gabe dauden arren, bi atal horietan egiten dugunak ondorengo faseetan denbora aurreratzeko balioko digu. Momentu honetan, besteak beste, konposgintza bultzatzeko bitartekoak, konposgintza ikastaroa eta zabor kudeaketaren inguruko hitzaldi bat prestatzen ari gara.
Noizko, sistema guztiz jarrita? Lehen fase honetan sistemaren diseinua egingo da. Guri dagokigunez, ondoren ahalik eta azkarren martxan jar dadin saiatuko gara. Herriak bere nahia oso garbi adierazi zuen. Berriz ere herritarrok inplikatzen bagara, ez da egongo hori guztia geldituko duen erakunderik.
“
Bilera hauetara etortzen hasi nintzen errauskailua Arroan ipini behar zutela jakin genuenean. Orduan izugarrizko mugimendua sortu zelako eta ni tartean ibili nintzen eta oraindik ere interesa badut. Usurbilgo sistema ezagutu dugu eta niri asko gustatu zait, ez dakit onena izango den edo ez, hobetzekoak edukiko ditu baina asko gustatu zait”
Patxi Urbieta
Zer
urrun dagoen
Sahara! Zer moduz Saharan? Iskanbila handia al zegoen? Arriskurik bizi izan al duzue? Horrelako hamaika galdera entzun behar izan genituen azaroan, Tinduf errefuxiatu kanpamentutik etorri ginenean. Guk arriskurik sentitu edo bizi izan ote genuen? Baina iskanbila guztia Sahara okupatuan izan zen eta! Ez ote dira konturatzen —genion batak besteari— gu ehunka kilometrora geundela? Tinduf kanpamentua Aljeriako lurraldean kokaturik dagoela? Askok eta askok ez dakite Sahara okupatuan, Marokoren menpe dagoen lurraldean, edo errefuxiatu kanpamentuan bizitzearen arteko aldea zein den. Errefuxiatu kanpamentua Aljeriako lurretan egoteak babesa ematen die 200.000 sahararri, Marokok ezin baitu horiengana joan eta haien anai-arrebei lurralde okupatuetan egiten ari zaizkien basakeriak egin. Eskerrak! Gai hau zertxobait argitzeko asmoz, hona hemen zenbait argibide: Saharako lurraldea bi pusketatan dago banatua; Sahara okupatua, lurralderik aberatsena, Marokoko armada eta poliziaren menpe dago 1975. urtean militarki menperatu zutenetik. Hor gertatu dira (eta gertatzen ari dira) lehen aipatutako basakeriak (ehunka hildako, desagertu, torturatu…). Beste batzuk lurralde librean bizi dira, militarki okupatua ez dagoen zatian, zati pobrean. Lurralde hori 2.600 kilometro luze den harresi batez banandua eta bost milioi minaz inguratua dago. Eta azkenik, beste asko, 200.000 lagun inguru, Tindufeko basamortuan bizi dira (Aljeriak utzitako lurretan); hor bizitzeari “bizitzea” esaten badiogu, behintzat! Kanpamentu horietan izan gara gu, eta handik etortzen dira uda pasatzera geurera.
Sahara okupatua eta Tindufeko kanpamentuen artean bost bat orduko bidea dago. Errepideak oso txarrak dira. Kanpamentuetan lasai egon ginen; bagenekien beste estatu bat zela eta Aljerian ez zirela sartuko. Baina tentsioa nabaria zen; beren senitartekoak ari ziren jipoiak jasotzen eta desagertzen. Kontuak kontu, han bizi den egoera politikoa eta giza eskubideen urraketetan ez naiz sartuko; bakoitzak ulertuko ditu bere erara. Dena den, merezi du aipatzea zenbait herritar boluntario gisa egiten ari den lana:
3 1
WADNA
TALDEA Agian, herritarrontzat, Wadna taldea da ezagunena. Talde horren bidez etorri ohi dira gaztetxoak urtero Zestoara (Tindufeko kanpamentutik), Oporraldiak Bakean programaren baitan. Horrez gain, Tinduf kanpamentu errefuxiatura bidaltzeko janari bilketa egiten dute urtero. Eta inguruko herrietako janari bilketetan ere parte hartu ohi dute. Hitzaldiak eta Saharako egoera hobeto ulertzeko kanpainak ere aurkezten dituzte, umeen ongietorriak ere antolatzen dituzte… Kanpamentuetako beharrei erantzuten saiatzen dira ahal den neurrian. Zenbait urtetan, eguzki plakak bidali izan dituzte, eta jartzera bertara joan ere bai…
TEBAL Herritar taldetxo batek sortu zuen Tebal elkartea duela bost urte, orain taldea handitu egin bada ere. Orduz geroztik, isilpeko lanean ari dira amets bat egi bihurtu nahian. Bi hitzetan esanda, eguneroko elikadurak —barazkiak, batez ere— basamortuan bertan lortzea du helburu proiektu horrek. Benetan proiektu aurrerakoia da, hainbat buruhauste baina aldi berean pozak ematen ari dena. Sinesgaitza badirudi ere, ura dago basamortu horretako azpigune batean. Ura ateratzeko motoponpak, hazi bereziak, berotegiak eta antzeko teknologiak lortu, eta hara eraman dituzte; pixkanaka, guda irabazi diote basamortuari eta hango bero izugarriari. Horrekin batera, eskola bat ere eraiki eta martxan jarri berri dute, 400 bat familiak bere baratzea sortu eta aurrera atera dezan beren haima ondoan. Eskola horren bidez, baratze hori aurrera ateratzen erakutsiko zaie, gauzak nola egin, haziak nola lortu… Hurrengo erronka hiltegi bat jartzea izango omen dute, eguzki plaken bidez hozkailu erraldoiak ipintzea. Horrela, haragia oinarrizko osasun baldintzatan izango lukete.
Aipatzekoa inguruko zenbait talde eta enpresak proiektu horri eman dioten babesa; horien artean daude Saharautz eta Enkarterri taldeak, BBK, Bombas Azcue enpresa eta, azkenaldian, Zestoako Udala ere bai.
LEOK´K Eta, azkenik, nola ahaztuko gara, ba, Leok´k taldeko gure rockeroez? Horiek erakutsi digute hamaika era daudela sahararrei laguntzeko. Haiek musikaren bidez laguntzea erabaki zuten. Disko bat atera zuten denbora librean, eta horren salmenta eta zuzeneko emanaldietan lortutako diru guztia Saharako emakumeei laguntzeko erabiliko dute.
Rockero beterano horiek eredu hartuz, lagundu dezagun bakoitzak gure erara: batzuek, hara joanez; beste askok, hemendik ahal duguna bidaliz edo udan haurren bat etxean hartuz… Betiere herri berezi horretaz ahaztu gabe. Haiek hamaika aldiz esan ziguten gu haietaz ez ahaztea zela beren azken esperantza. Ni ez naiz ahaztuko; hitza ematen dizuet.
K
armelo Arrizabalaga
gaizka
kortadiren
plateretik ERREGE-ERROSKOA
Osagaiak : 300 g irin. 200 g legamia-ore edo masa madre (70 g irin, 25 g legami, 70 ml esne epel). 55 ml esne. 55 g ur. 100 g azukre (edo gehiago) 40 g gurin. 2 arrautza (bat masarentzat, bestea gainetik jartzeko). 30 g ron. 3 koilara txiki laranjondo-lore ur ( azahar ). Farmazian. Laranja eta limoi azal zatiak. Kanela-zotza
Prestaketak : 1.- Ontzi batean esnea, ura, laranja eta limoi azalak eta kanela jarriko ditugu berotzen. Irakiten hasten denean, ontzia kendu egingo dugu sutatik. Rona eta azahar ura botako ditugu eta epeltzen utziko dugu infusioa. 2.- Bol batean irina eta azukrea nahastuko ditugu eta horri aurrez prestatutako infusiotik 90 g gehituko dizkiogu, baita arrautza bat eta legamia-orea ere (masa madre). Ondo nahastu dena eta ur gehiago behar badu, gehitu infusiotik masa arin bat lortu arte. Eragin eskuz 20 minutu inguru eta utzi 5 minutu atsedenean. 3.- Gehitu gurina eta oratu masa berriro, leun-leun geratu arte. Olioarekin igurtzitako bol batean harrotzen (fermentatzen) utzi 14 orduz. Denbora hori pasatzen denean, berriro oratu errosko forma emanez. 4.- Gainetik igurtzi arrautzez eta sartu labera (200 gradutan 20 minutuz).
Urtarrileko zenbakitik aurrera, Gaizka Kortadi sukaldaria edonork prestatzeko moduko errezeta goxoekin etorriko zaigu gurera. Abendua eta Gabon bueltak jaki goxo eta sukaldeko epeltasunarekin lotura zuzena dute, ordea, eta ezin ba zenbaki hau errezetarik gabe pasatzen utzi. Beroketa modura, erregeerroskoaren errezeta bat ekarri digu. Osagaien artean, Gaizkak jarri ez badu ere, gogoan izan babarrun bat eta figuratxo bat sartzea dela ohitura, broma modura. Babarruna tokatzen zaionak zorte txarra izango omen du edo, zenbaiten etxean, erroskoa ordaindu beharko omen du. Guk proposatzen dugun errosko hau etxean egindakoa denez, agian beste zigorren bat pentsatu beharko da, ontziak garbitzea edo besterik gabe kendu eta figuratxoa bakarrik sartu. Figuratxoa tokatzen zaion pertsona, berriz, egun horretan etxeko erregeerregina izango da. Ez du balio haur denen gustua egiteko figuratxo mordoska sartzeak, bestela ere etxeko haurrak nahikoa erregeerregina izango dira-eta. Ez du balio, ezta ere, mozterako orduan tranpak egiteak. Aurrez adostu arauak, jaki goxoak tartean direnean haserretzea azkena da-eta!
Apaingarri bezala almibarrez egindako edozein fruta jar geniezaioke eta betetzeko, berriz, esnegaina, krema edo biak, bakoitzaren gustura. Masa aurrez egin daiteke eta leku epelean gorde (20Âş tara)
Krema Litro 1 esne 7 arrautza 60 g maizena 150 g azukre Limoi azala Kanela
On egin!
- Esnea irakin limoi azala eta kanelarekin batera (esne pixka bat gorde bigarren pausurako). - Maizena (irina) aurrez gordetako esnetan desegin. - Arrautza eta azukrea nahastuz krema egin batidoran. - Dena nahastu ongi eta berriro irakin guztia. Gero, beste ontzi batera pasa hozteko.
Esnegaina Sukaldatzeko esnegaina erosi (%35 grasa), azukrea bota norbere gustura bota eta hagatxoarekin (barilla) astindu harrotu arte.
5 1
Danbolinzulo: izenaren jatorria Beste kontu bat ere badaukat aittittari entzundakoa. Pagioko Santumiel eta gure aittitta Praixku izan ziren Danbolinzulo topatu zutenak. Gure aittittak hamalauhamabost urte izango omen zituen, besteak hogeita lau edo hogeita bost. Esango dizuet zergatik deitzen zaion Danbolinzulo Ertxiñan dagoen koba horri. Koba hori Ertxiñako gurutzea baino dezente beherago dago, jende gutxik ezagutzen du. Gu han jolasean ibilitakoak gara. Garai batean, aittitta mutil koskorra zenean, ardiak faltatzen omen ziren Ertxiñondon eta Pagion. Gure aittitta eta Pagioko Santumiel beti elkarrekin ibiltzen omen ziren ardiak zaintzen. Egun hartan ere han ibiliko ziren Ertxiña alde horretan ardi zain, eta ilarrondokoa esaten diogun belar klase baten inguruan odol arrastoak ikusi omen zituzten. –Joño, odol-tantoak! Begira hasi, eta ilarrondo inguruan zuloa, zulo handi samarra ikusi zuten. Hartu zuten makila luze bat, eta sartu dute makila luze hori, baina ez jotzen bazterrik. Pagiora joan, kandela bedeinkatua, soka, eta etxeko beste mutilekin, atzera etorri ziren lau edo bost lagun zulo hori ikustera. Gure aittitta, mutil-koskorra eta deabruena ere bai, seguru asko, hura sartu omen zen sokari helduta, zuloan behera kandela bedeinkatuarekin argi eginez. Ez omen zegoen soka beharrik hara jaisteko, baina hori gero jakin zuten.
Barruan zer topatuko, eta egurra mozteko txungura edo trangaera itxura zeukan harria, baina baita kaxa batean ardi-okela gatzetan ere. Hantxe zegoen Ertxiñondotik eta Pagiotik faltatzen zen ardien okela. Gero, zain jarri dira zein etorriko, eta herriko danbolinteroa azaldu omen zen kobazulora okela bila; herrian Danbolin ezizenez ezagutzen zutena, alajaina. Arraioa, herriko danbolinteroa izan lapurra! Danbolinteroa hor bizi omen zen Elizkalean, gero Lokatzanekoak bizi izan ziren etxe horretan edo. Nonbait, ardiak harrapatu, hil, larrutu eta kobazuloan gordetzen zuen ardi-okela gatzetan. Gero pixkanaka ekartzen zuen okela etxera: hartu haragi pusketa bat edo bi otarrean kobatik, trapuan bilduta, eta Kobaundiko ardi simaurrez bete, etorri disimuluan behera, eta soroan edo baratzean husten zuen simaurra. Trapuan bildutako okela, berriz, jateko eramaten zuen etxera. Ordutik aurrera kobazulo horri Danbolinzulo deitzen zaio, herriko danbolinteroak harrapatutako ardien okela han gordetzen zuelako. Eta nola bukatu zen kontu hura? Kargu hartu ote zioten? Auskalo! Horrelako kontuak kontatzen zizkigun aittittak, berak bizi izandakoak edo entzundakoak. Gutxi fiatu, batzuk asmatuak izateko ere. Ipuinak ere bai, kontatzen zituen hark. Kantu ederrak ere bai. Bertsotan ederki egiten zuen.
E
lkarrizketa, transkripzioa eta moldaketa: Manuel Arregi, Jon Artano
Honekin amaitu da Joxe Ertxiñen traktoretik izenarekin argitaratu dugun kontakizun-saila
D ANBONLIZULO
B A R R U A N A T E R A T A K O A R G A Z K I A K,
1 9 8 0K O
HARMARKADA HASIERAN
Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/
Manuel
Lili-Idiake
Aurtengo otsailean, Lili-Idiakez sendiaren lau margolan eta argazki-erretratu bat eman zizkion dohaintzan Rosario Astigarraga herritarrak Zestoako Herriari: batetik, Bizente Lili-Idiakezen eta Manuel de Lili-Idiakezen erretratu bana, XVIII. mendekoak; bestetik, Lili eta Lili-Idiakeztarren armarri bana, XIX. mendekoak; eta azkenik, Ramon Lili-Idiakezen argazkia, 1903koa. Denetatik interesgarrienak lehenengo biak dira eta beren kontserbazio egoeraz kezkatuta, zaharberritu egin dira. Oso egoera txarrean zegoela-eta, arreta gehien Manuel Enrikerenari eskaini zaio eta hemendik aurrera itxura bikainarekin ikusi izango dugu erretratua. Baina zein zen, ordea, gure Manuel Enrike?
(1756-1805)
Orain zaharberritu den Manuel de Lili-Idiakezen margolanean titulu hauek azaltzen dira: Señor de Lili, Conde de Alacha, Socio de Número de la RSBAP, Caballero Maestrante de Granada [Liliko jauna, Alatxako kondea, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Osoa, Granadako Zaldun-elkartekoa]. Manuel Enrike Zestoan bataiatua izan zen 1756an. Seme zaharrena zen. Aita, Bizente Lili-Idiakez, Liliko eta Portalekoa etxeko jauna, Alatxako kondea. Ama, Maria Josepa Moyua Ozaeta, Rocaverdeko markesaren alaba. Guraso biak, Okendo, Verdugo eta San Millan oinetxekoen senitartekoak ziren. Aita, Bizente Lili, Peñaflorida kondearekin batera Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País) sortzaile izan zen. Elkarte hori Ilustrazioaren edo Argien Mendea deitzen zaion XVIII. mendean sortu zen mugimenduaren oinarri izan zen. Kezka garrantzitsuenak hauek izan ziren: zientzi baliagarrien irakaskuntza, herriaren hobekuntza eta irakaskuntza sistemaren erreforma. Bizente Lilik formazio ona eman zien bere semeei. Berak zioenez, 35.000 erreal gastatu zituen Madrilera egin zuen bidai batean, bere seme zaharrena, Manuel Enrike, Gortean aurkezteko eta bere bigarren semea,
7 1
Granadako Errege Zaldun-elkarteko (Real Maestranza) kide ere bazen Manuel Enrike. Hori aitaren aldeko aitonatik zetorren tradizioa zen. Elkartearen helburu nagusia, zaldizko artea zen; zaldi heziketaren bidez egiten ziren jokoak. Margoan azaltzen duen jantzia Errege Zaldun-elkartekoa da. Ama Birjina Sortzez Garbiaren debozioak eraginda, oihal urdin eta zilarrezko galoidun uniformea eta jaka zuria erabiltzen zituzten jendaurreko ekitaldietan. Bere ezkontzarako, familiak Madrilen aurkitu zuen etxe oneko neska bat. Ezkontza hitzarmenak aurrera eramateko, Valdelirios markesa izan zen Lili Idiakez familiaren ordezkaria. Maria de los Remedios RoAntzinako margolanek noizbehinka aztertu mero Muñoz neskatxaren familiarekin adostasuna lortu ondoren beharra izaten dute. Hala gertatu da Rosario Astigarragak dohaintzan emandakoekin ere. –30.000 dukateko ezkonsaria–, Manuel Enrike Madrilen ezkondu Horietako bi XVIII. mendekoak dira. Bizente Lilizen 1776. urtean. Neskak 18 urte zituen eta mutilak 20. Bizente Idiakezen erretratuari armazoia eta markoa aldatu Liliren babespean hasi behar izan zuten elkarbizitza Bergaran. Ezzaizkio. Manuel Enrikeren margolanak, berriz, kon bizitza laburra izan zen, ordea. Ezkondu eta hiru urtera hil zen zaharberritze osoa behar izan du. Oihala oso Maria de los Remedios. Haur bat izan eta berehala hil zitzaienez, ahuldua zegoen eta zuloak eta urratuak zeuzkan. hura erditzen hil zela ama pentsatu dezakegu. Manuel Enrike ez Margolanaren geruza babeslea, berriz, oso egoera zen berriro ezkondu, baina ezkontzaz kanpoko bost haur izan zitxarrean zegoen. Berotasun handiko gune batetik tuen. hurbil jarrita egon izanagatik, bere erretxina 34 urte bakarrik zituenean bere alde egin zuen testamentua aitak. naturalak sakabanatuta zeuzkan eta pusla ugari Antzinako ohiturei jarraituz, oinordekotza hartzeko zeremonia hau ere bai. Zaharberritzea ez da erraza izan. egin zuen Manuelek: Lili jauregira joan, ate nagusia ireki eta itxi, jauMargolanaren sendotasunari eman zaio regiko egongela eta logela nagusietan paseatu… Gero Portalekoa lehentasuna eta material itzulgarriak eta iraunkorrak aplikatu dira. Margolanari oihal etxera joan zen; han ere ate nagusia ireki eta itxi zuen, etxe barruan berria jarri zaio atzetik, eta bernizatu egin da paseatu eta, hala, epaile eta Zestoako gizon nagusien aurrean, bere jatorrizko pintura isolatzeko. Zaharberritzea jabegoaren kargu egin zen. Bi urte geroago, artean bere aita bizi zela, nazioarteko arauen arabera egin da. oinordekotza Migel Lukas bere anaia gazteagoari eman behar izan Lan horiek guztiak Ana de Santo Domingo zion. Ezkontzatik kanpoko seme bat zetorrela eta horrek oinordekoEnciok egin ditu; artelanen zaharberritze tzan sortzen zuen arazoa izango zela gakoa pentsatzen dugu. Gero kontuetan aditua da bera, eta San Telmo ama ezberdinetako beste lau haur gehiago etorriko ziren, denak Lili Museoarentzako egiten du lan. izenarekin onartuak. Seme-alabak hauek izan zituen Manuelek: Joan Santiago (Zestoa, 1790, ama Maria Bolinaga), Maria Kruz Josepa (Bergara, 1793, ama Josepa Martina Berroeta), Maria Kontzepzio Antonia (Antzuola, 1794, ama Josepa Martina Bezinoeta), Bizente Anas-
Enrike
ez
Migel Lukas, Errege Guardien erregimentuan sartu ahal izateko. Manuel Enrike eta bere anai Migel Lukasek, Peñaflorida kondeak sortu eta zuzendutako Bergarako Errege Mintegian egin zituzten ikasketak. Ikasketa programak goi ikasketa zientifiko eta teknologikoetara zuzenduta zeuden baina musika ikasketak ere kontuan hartzen ziren. Esate baterako, Manuel Enrikek biolina jotzen zuen eta Mintegiko jaietan sortzen ziren orkestretan parte hartzen zuen. Azterketa garaietan, ikasleek hitzaldi sutsuak zuzentzen zizkieten irakasleei, ikasgaiaz jabetu zirela eta bihozberak izateko eskatuz. Manuel Enrikerena gaztelaniaz izan zen, bere anaia Migel Lukasena, berriz, frantsesez, Luis M. de Salazarena latinez, Xabier M. de Egiarena euskaraz eta Antonio Muniberena ere euskaraz; hala azaltzen dira sailkatuta artxibategian. Manuel Enrikeren aita Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko sortzaile eta diruzaina izaki, semeak ere parte hartu zuen elkarte horretan.
tasio (Mendaro, 1798, ama Francisca Jabiera Atxotegi),; Maria Kontzepzio Josepa (Bergara, 1801, ama Manuela Eizagirre). Miguel Lukas anaiaren aldeko testamentuan, bere zor guztiak eta bere ezkontzatik kanpoko seme-alabenak ere ordaintzera behartzen du. Bere kontzientziaren lasaitasunerako, bere arimaren zuzendaria zen Aita Antonio Ostolaza frantziskotarrari eskatu zion bere semealaben ardura izatea. 1805ean, Manuel Enrike hil zenean, bere seme-alabek 4, 7, 11, 12 eta 15 urte zituzten. Nahiz eta Azpeitian hil, hurrengo egunean Zestoako parrokiko elizako Lilitarren kapera gotikoan hilobiratua izan zen. Familiako hilobiaren hilarri bakarrak, Manuel Enrikeren izena darama eta kaperako horma batean ipinia dago.
J
ulian Serrano
•
udaleko berriak ANBULATORIO BERRIA
2010eko azaroaren 25ean Udal Batzarrak buruturiko ohiko saioan gaur egungo anbulatorioak ez dituela baldintza egokiak betetzen aipatu zen. Azken urteetan hainbat hobekuntza egin diren arren, zailtasunak daude bertara iristeko (eskailerak) eta lokalaren neurria txikiegia da. Konponbidea topatu nahian, Udalak anbulatorio berri bat eraikitzeko lokal bat eskuratu du. Lokal hau Gurutzean egin dituzten etxebizitza berrietako 2. eta 3.eraikineko lehen solairuan kokatzen da. Osakidetzako arduradunen arabera lokal berri honek, eskatutako baldintzak betetzen ditu; oinezkoak eta ibilgailuak bertaratzeko ez dago arazorik, tamaina egokia du, argi naturala sartzen da, herri erdian dago... Saioan, aho batez onartu zen Zestoako etorkizuneko anbulatorioaren titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku dohainik uztea.
•
UDALAREN WEB URRIA MARTXAN
•
ZESTOAKO MILA ARGAZKITIK GORA GURE GIGipuzkoako Foru Aldundiak PUZKOA WEB GUNEAN
Denbora luzez geldirik egon ondoren www.zestoa.net web orria, duela gutxi jarri dute martxan. Itxura eta zerbitzu berriekin etorri zaigu orrialdea. Herria era birtualean ezagutzeko aukera ematen du web-ak eta udaleko erabaki eta araudiaren berri izatekoa. Iragarki taula bat eta herrian burutuko diren ekintza eta ospakizunen agenda ere topa dezakegu. Herriko elkarteei buruzko informazioa eta telefono interesgarriak eskura ditugu. Turismoak badu bere txokotxoa, herria eta auzoak, monumentuak, ibilbideak, museoak, jatetxeak, tabernak, bitxikeriak,…agertzen dira. Hala ere, berrikuntza garrantzitsuena, udaleko tramiteak klik batean egiteko aukera da. Orain arte udalari eskaera bat egiteko; abisuak, kexak eta iradokizunak idazteko edo alkateari gutunen bat idazteko udaletxera joan beharra genuen. Hemendik aurrera, web-aren bitartez, etxetik mugitu gabe egin ditzakegu tramite hauek guztiak. Horrez gain web-orriak harpidetza egiteko aukera ere ematen du, nahi izanez gero web orri osoarena edo atalka ere bai. Modu horretan, harpidedutako atalean aldaketaren bat sartu edo zerbait gehitzen den bakoitzean, jakinarazi egingo zaie harpidedunei mail baten bidez.
sustatutako GureGipuzkoa.net argazki biltegi eta erakusleiho izugarria bilakatu da eta laster 90.000 argazki izatera iritsiko da. Horretarako, Gipuzkoako hainbat udalek euren argazkiak web gune horretan jartzea erabaki dute, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Ikaskuntzaren laguntzari esker. Hondarribia, Zaldibia eta Zestoa izan dira, euren herrietako argazkiak GureGipuzkoa.net-en jarri dituzten lehenak. Zestoakoak 1.200 bat argazki dira, hiru bildumatan banatuta: Batetik, herriko postal zaharrak (XX. mende hasieratik erdi aldera arte). Bestetik, Zestoako Udalaren enkarguz, Bizente Davila historialariak, 90eko hamarkada hasieran, egin zuen “Zestoa Patrimonio Histórico-Artístico” ikerlaneko ehunka argazkiak. Azkenik, Udalak 1989 inguruan, antolatutako argazkilaritza ikastaro bateko hainbat gaztek Urola behe aldeko zementu fabriken aztarnei atera zizkieten argazkiak. Argazki horiek denak, eskuragarri ditu jendeak web gunean bertan zehazten diren baldintzapean.
-
zure publizitatea jartzeko deitu
943147123
AB
ENDUA
24
OSTIRALA
Olentzero Kantuz taldekoak goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzo ibiliko dira. Arratsaldeko 16:30ean, berriz ekingo diote Uztapide plazatik hasita.• Jaiotza biziarekin ateratzen den taldeak, berriz, arratsaldeko 17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik. eta udaletxe azpiko arkupetan bukatuko du.
26
IGANDEA
Zoroperi eguna. 9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. XXI. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XIII. Ezti lehiaketa. XII. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak eta salmenta-postu franko izango dira. Goizean zehar, Zestoako merkatarien azoka berezia herriko kaleetan. 11:00. Monik eta Eider trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 11:00. Gipuzkoako benjamin, alebin eta infantilen esku-pilotako txapelketa, kiroldegian: Zestoa - Erniope. 12:30. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. Ordu berean, Idiakaitz txistulari taldearen saioa, kalez kale, eta Gaztetxeak antolatutako triki-poteoa. 13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan. 14:30. Baba jana Gaztetxean. 17:00. 3, 2, zast... egizu jolas! Lanku taldearen eskutik, bertsoa, koplak, txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia, Kultur Etxean (3-8 urte bitartekoentzat). 17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangarekin. 17:30. Herri kirol ikuskizuna, kiroldegian. Harrijasotzen, Jagoba Otaegi eta Jon Aizpurua (Mixpita). Tartean, Mikela Diazek erakustaldi espontaneo bat egingo du. Trontzan, Garikoitz Lopetegi eta Joseba Eizagirre akoatarrak Joseba Odriozola eta Mikela Diaz zestoarren aurka. Pilota: Mikel Goñi - Koka / Capellan - Lasa III. Ondoren, Laranjadi txaranga, afalordura arte. 22:00. Triki ta su taldea udaletxeko arkupetan.
31
OSTIRALA
Urteko azken ostirala. Kontzentrazioa Etxeratek deituta Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean arratsaldeko 19:30ean plazan.
TARRILA
05
9
agenda
UR
1
ASTEAZKENA
Errege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Lehenengo, San Joan egoitzan utziko dituzte opariak; 19:00etan herriko kaleetara gerturatuko dira.
sa 21 22 23 28
nta Ines jaiak Iraetan OSTIRALA
Santa Ines eguna. 10.30ean Txupinazoa. Meza nagusia eta bazkaria Gure Ordeka elkartean. LARUNBATA
Goizean zehar zuhaitz landaketa. 20:00etan triki poteoa. 21:00etan afari herrikoia frontoian eta erromeria goizaldera arte. IGANDEA
12:00etan auzoko zaharrenei omenaldia. Ondoren esku pilota txapelketako finala. Arratsaldean zalsi proba. OSTIRALA
Mus txapelketa azkarra Bekoetxe merenderoan gaueko 22:00etan.
hailipurdika Aisialdi taldearen ekintzak Tx
urrentzako gabonetako egitaraua
Kultur Etxean izango dira goizeko 10:30etatik-12:30etara. 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat. Ekintza hauetan parte hartzeko izena eman behar da gaztelekuan (informazio gehiago 688 684 029).
28 29 30
ASTEARTEA
Gaztelekuak antolatuta 12 urtetik gorakoentzat masaje tailerra goizeko 10:30etatik 12:30etara. ASTEAZKENA
Altxorraren bila jolasa 10:30etatik 12:30era Gaztelekuak antolatuta. OSTEGUNA
Gaztelekutik Paint Ball-era jolasteko irteera egingo dute Lasturrera.
• Etuzte. Interesa dutenak 675700341 edo 650197188 telefonotara
rrege kabalgatako antolatzaileek hamabi bat lagun behar di-
deitu.
• GGunean eskaintzen diren “Oinarrizko internet ezagupenak” izarte Zerbitzuak bi ikastaro antolatzen. Alde batetik KZ
ikastaroak. Hogei ordukoak izaten dira. Egutegia izena emandako jendearen beharren araberakoa izaten da. Doan izango da. Bestetik ElKOLAB enpresak eskaitzen duen “Elikagai manupulatzaile” ikastaroa. Prezioa jende kopuruaren araberakoa izango da. Bi aukera daude; arrisku altukoa, bi egun eta 6 orduko ikastaroa izaten da. Arrisku baxukoa: egun bateko ikastaroa, 3 ordukoa. Izena emateko Udaletxean munizipalen aurreko bulegoan edota telefonoz 943 147 010 telefonora deitu eta Leire Abanzabalegitaz galdetuta.