HAUTSAK KENTZEN: Bi izeneko herritarrak

Page 1

Bi izeneko herritar

Ohitura batzuk ez omen dira sekula galtzen. Zestoan, inguruko herrietan bezalaxe, ezizenak jartzeko joera belaunaldiz belaunaldi mantendu da. Goitizen sorta bat bildu dugu orri hauetan. Gutxi-gustuarekin geratu gara, ia denak kanpoan utzi behar izan baititugu, kabitzen ez direlako. Ea lehenengo kapitulu honek jarraipena duen. Zuen laguntza eskertuko genuke. Nahi izanez gero, bidali herritarren ezizenak goitizen horien zergatiarekin danbolinera. Baldintza bakarra ipiniko dugu: ez daitezela iraingarriak izan. Neskei jarritako ezizenek bikoitza balioko dute; izan ere, zenbat emakume ezizen daude gizonenekin konparatuz gero?

plata/plati

Zuk ez al daukazu

O

nintza irureta

Mikel eta Iñaki Odriozola Lau Iturri elkarteko atarian futbolean ari ziren lagunak, askotan bezala. Arratsalde hartan, ezizenak asmatzen hastea okurritu zitzaien. Mikel Odriozola baldar xamar zebilen, nonbait, futbolean, eta Platano Irristakorra deitu zioten. Platanito Irristakorra izan zen ondoren; gero, Platanito; eta, azkenean, gaur egun kontserbatzen duen titulua eman zioten: Plata. Zortzi-bederatzi urte izango zituzten inspirazio handiko garai hartan. Orain, ia denek deitzen omen diote Plata; familiakoek eta neskak ez, eta lankideek ere ez, ez baitakite goitizena duela. Eskalada munduan ere Plata da. Ohitu egin da ezizenarekin, eta identifikatuta sentitzen dela esan digu. Anaiak bere goitizena heredatu duela esan diogu: “Nire kuadrillarekin ibiltzen hasi zen eta hura ere Plata zen. Etxera deitu eta ‘Plata hor al dago?’ galdetzen zuten... eta bi ginen...”. Horregatik da orain Plati”. Plati berari deitu diogu goitizenarekiko bere sentipenak azaltzeko aukera izan dezan: “Gaztetxeko garaian anaiaren kuadrillarekin hasi nintzen ibiltzen, eta bere kuadrillakoak hasi ziren niri Plati deitzen; bestela, bi ginen ezizen berarekin”. Horrela deitzea gustuko ote duen galdetu diogu: “Txikitatik daukat ezizena; aspaldi utzi nion Iñaki izateari”. Egia esan, bi ezizen ditu Iñakik, batzuk Plati deitzen baitiote eta beste batzuek, ohitura zaharragoei helduz, Plata.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.