danbolin
2011ko martxoa
115 zb.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora
www.zestoaautoak.com
d a n b o l i nEK
j
on artano izeta
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 15 18 19
GERRA KONTUAK
Zergatik ez dakit baina gehien maite ditudan liburuak ‘benetako’ kontuak kontatzen dituztenak dira. Fikzioak baino errazago uzten dit arrastoa testigantzak, are eta gehiago lehen pertsonan kontatua badago. Eta, zergatik ez dakit baina, barrenak gehien mugitu dizkidaten autobiografiak gerra kontuak dakartzate. Fernando Arzallusek ale honetarako idatzi duen artikuluak (bien Fernando!) pare-parean jarri dit aukera liburu horiek eman didatenaz jarduteko. Ari gara pixkanaka zahartzen, hil honetan bete dira hamar urte soldadutza kendu zuela Jose Maria Aznarrek -horrek ere egin du zeoze naturala-. Gure kintako oso gutxi izan ziren egiazko intsumiso; soldadu joan zirenak baino gehiago hala ere. Ez daukat ahazteko koadrilakoak nola izan ginen Loiolako koartelean prórroga eskatzen. Beste aukerarik ez, zorionez, eta liburuetan egin ditut nik kanpainak, liburuetan ezagutu ditut fronteko lokatzak, zorriak, goseak, beroak eta hotzak. Latzak bezain ederrak dira Arturo Barea-ren La forja de un rebelde (baten faltan bi gerra ezagutu zituen: Marokokoa eta Espainiako Gerra Zibila), George Orwell-en Homage to Catalonia (boluntario etorri zen Orwell faxismoa borrokatzera. Bere lekukotasuna primerako analisi politikoa da, umorez zipriztindutako argazki ezin zehatzagoa), Primo Leviren Se questo è un uomo (Auschwitz-dik bizirik nola irten zen azaltzen du)... Auspoa sailean ere pagotxa dugu eskura: Nere lau urteko ibillerak, Gogoz kontrako pausoak, Neronek tirako nizkin... giza izaeraz eta historiaz makina bat ikasgai dago hor. Hain da zoragarria horietako euskera ezen iruditzen bait zait protagonistek belarrira kontatu dizkidatela beraien istorioak. Zestoarrak ere topatu izan ditut lerrootan. Iñaki Alkainek, Gerrateko ibillerak liburuan, kapitulu osoa eskaintzen dio “Pello Zestua’ko”ari. Munizioak karriatzen ibiltzen zen Pello bere burua baino gehiago maite zuen mando batekin, harik eta ‘paxisten’ abiazioaren erasoaldi batean mandoa jo eta txiki-txiki egin zioten arte. Abentura xelebrea bizi izan zuten Alkainek eta Pellok gero, “gerra irabazteko itxaropenak zeharo bukatu ziranean”. Jose Antonio Agirre lehendakariaren jaurlaritzak Carlton Hotelean ezarri zuen egoitza gerra garaian. Carlton Bilboko hotelik onenetakoa zen, -eta da. Bide batez, Carlton Hoteleko dekorazioa zestoar baten ardura da joan deneko urteetan-, eta eraikineko sotoan, edo bodegan, zegoen Agirreren bunkerra. Bada etsaiak Bilbon sartzear zirela Carltonera egin zuten biek eta... “Beintzat, jetxi gera biok zer ikusi beko bodegara, eta an bai guk bodega prisionero arrapatu genduala. Sekulako jatekoak eta edateko edaririk onenak zeuden alajañetan. Pello orrek onela dit: - Alkain, etsaiak ez dizkitek auek danak jan eta edan bear. Onenean, gaur azken eguna izango diagu, eta obe diagu askozaz ere naikoa jan eta edan eginda iltzea. Idiki zak onako txanpain au. Frantzi'ko onena dek. Nik kaja galleta bat idikiko diat. Auek ere frantzesak dituk. Bereala ustu genduan botella; gero bestea, eta gero bestea, eta ez dakit zenbat. Urdaiazpikoak ere bazeuden ederrak, serrano alajañetan. Nik labana txorrotx-txorrotxa banuan, eta ura jatea, urdai-azpikoa galleta frantzesakin! Ontatik naikoa egin genduanean, Hennessy botella pattarra, eta ia bukatuta gelditu zan. Arrapatu genduan melopearekin, Pello orrek bodegan bertan lo artu zuan; eta nik, eskalleretan gora abiatu eta eskallera-buruan lo seko artu. Alako batez, makillarekin zerbait joaz, etsaiaren bi soldaduk esnatu ninduten. Ni zutik, ez errez, bañan egoteko ainbat banintzan. Bañan Pello, beko bodega-zulotik bi soldadu aiek atera bear izan zuten. Eta, biraoa esateko oso oitura txarra baitzuan, Jesus!, arek bota zituan errenkadak! Eskerrak bi soldadu aiek naparrak zirala eta Naparroa'n, zenbait tokitan eta garai batean beintzat, olakorik esateko oitura aundia zala. Bestela, biok bertan iltzen gaituzte. (...)Onelakoxea zan gure Zestua’ko Pello jator ura. Biraozalea eta zurruteroa, bañan bere eginbearretan zintzoa”.
INKESTA
ENBIDOAK
G U R S: AHANZTURAREN BASOAK
INAUTERIAK
D A N B O L I N- Z U L O
AUZOETATIK
UDALEKO BERRIAK
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. TA N TA K A andako muxuak gustura hartu badizkinat ere... aitortzen dinat Kontxi, herriko tabernetan hik botatako enbidoek, gaurkoaren aldean, beste grazi bat egiten zidatela. Hi haizen amorraia!
Em
Lau ertz hauen artetik zer diodan galdetzen didan... eta egia esan behar badinat, betiko moduan atzerapenez eskuratutako etxeko egunkariei, begirada gainetik kendu ezinik harrapatu naun: “Olatu perfektuaren bila. Aizarnazabalen eraiki dute makinaren lehen prototipoa”, irakurri dinat batean. “Olas de màxima calidad “made in Aizarnazabal”, zion beste batek. To, gure auzotarrak! Naturak ematen diguna nahikoa iruditu ez, eta tubo itxurako olatuak egiteko makina asmatu dine. Joien adarra! Tubo itxurako olatu horiek, ez ditun ahuntzaren gauerdiko eztula izango ziurrenik, baina eskatzen hasita... nik nahiago dinat uholde eder bat. Herritar uholde sendo eta ausarta. Gure herriaren izate bera ukatzen dutenen gainetik igaro, eta askatasunerantz eramango gaituen uholde erraldoia. Baina ongi dakigun bezala (eta nahi duenak entzuteko ozenago esanda), horretarako makinarik ez zagon... irtenbidea berriz norberaren izerdian. Sinetsi egin behar, denok zertxobait emanez gero, iritsiko dela tanta batek gainezka egin eta uholdea sortuko duen unea. Agian, zu zeu zera Danbolinzale, hain beharrezko dugun tanta horren jabe. Urak mugitzeko ilargiaren ahalmena ezaguna izanik; Ilargierdi, zein ditun hire amets eta erronkak? Besarkadak!
Marian Aramendi
Zeren usaina gustatzen zaizu? Txokolate beroaren usaina gustatzen zait. Asko gustatzen zait txurroekin jateko eta… ez det asko askotan jaten, tarteka, baina asko gustatzen zait.
8 urte
Maren Zubelzu
Arkume errearen usaina gustatzen zait. Amama Rosaritok, amama Kontxik, amak eta osaba Pablok prestatzen dute goxo goxoa denen artean.
9 urte
Aimar Agirre
5 K A R T O I Z KO K A R T Z E L A
Larrosen usaina gustatzen zait. Lorategitan Ba gehiena eta ikusten ditugustatzen zaidan Menta usaia danean asko usaina nere amaren koloniarena gustatzen zait, gustatzen zait. mentazko txiEskolan ere bada, asko gustadaude eta usain tzen zait eta ba- klearen usaina tzuetan goizetan eta‌ mendian goxo goxoa daumenta hostoak kate. eta bota egiten eta daudenean det. ere gustatzen Elene Goenaga Maialen Aizpurua zait horren usai4 urte na
7 urte
8 urte
Aimar Uria
Makarroien usaina gustatzen zait, oso goxuak egoten dialako tomatea eta txorixoarekin eta nere amak oso oso goxuak preparatzen dituelako.
8 urte
Enaitz Orbegozo
i
KUSI ZINTUDAN lehen aldian, nire begirada guztiz harrapatu zenuen. Ez zen begirada labur bat baino izan, baina ezin izan zaitut ahaztu. Zu han zeunden, etzanda, denen aurrean lo, inongo lotsarik gabe. "Zer da lotsa?" Galdetu zenidan begiekin, ahoa ireki gabe. "Inork geure buruaz harro ez gauden zerbait ikusten duenean sortzen zaigun sentimendu antzeko bat da lotsa". "Bai? Orduan, nire bizitza osoa lotsa handi bat baino ez da", esan zenuen ezer esan gabe. Benetan zaila behar du lotsa gainditzea gau eta egun kartoien artean bizi zarenean, kanpotik euriak bustita, barrutik ardo merkeak egiten duen bezala. "Zer da urguilua?" Eta nik, nire ispilua zugan aurkitzen nuelarik, diruak ezin eros dezakeen zerbait dela esan nahi nizun. Nahi bai, baina ezin. "Zein da nire bekatua?" Eta nik ezin aurkituz biok ditugun bekatuen arteko aldea, isiltasun konplize bat baino ezin izan nuen mantendu. "Justizia, zu goian, ni behean; nor da epailea? Nork kondenatu nau?". Eta ni berriro ere isilik. ‌ Kartoiak, zure kartzela; ardoa, zure kondena; kaleko jendea, beti presaz dabilena, solidaritatea 10 euroko billete bat dela sinesten duen hori, zure borreroa. Inoiz ezin izan zenuen ulertu jendea, Kosovo, Afganistan edo Ruandaren egoerak aipatzen zituena zu hor alboan izanik. "Herriaren lotsa irudikatzen dut; horregatik, ez naute aurpegira begiratzen", zenioen beti. ‌ Gaur goizean, telebistan atera zara. Protagonista izan zara: egunkari askotako lehen orrialdeak bete dituzu, eta irratiek zure kasua eztabaidatu dute. Zure heriotza behar izan da hori guztia lortzeko. Baina parrokia horretako atean bildu den lore sorta horien gainean zure irudia ikusi dut, negarrez, burua astintzen eta marmarka. Badakit ez dugula ezer ulertu, arazoa ez dela gazte kuadrilla neonazi horren egoera, zu bezalakoak diren beste horiena guztiena baizik. Eta berriro negarrez aldentzen ikusi zaitut, burumakur, zure heriotzak ezertarako balio izan ez duenaren segurantzaren tristurak jota‌
E
nbido 2. Iban Narbaiza
Gurs: ahanzturaren basoa
“Baso ilun bat, pixka bat erasokorra, lur zingiratsua, haizearen hotsa, txorien kantua. Eta, hala ere, miseriazko benetako herri bat irudikatu behar da hemen, unibertso itxi bat, denetik apartatua, zuhaitzik eta berdetasunik gabeko kanpamentu bat, udan itzalik gabekoa, neguan haizealdi eta euri-erasoetatik babesteko ezer gabekoa. Bakardadea irudikatu behar da, hotza, gosea, eta miseria. Etengabeko estualdia irudikatu behar da, heriotzaren larritasuna, deportatua izateko estualdia. Naturak estali egin du dena. Baina, hala ere, hemengo metro karratu bakoitzak ezagutu zuen oinazea. Ahaztu al dezakegu?�
Horrela dio Zestoatik 180 kilometro eskasera dagoen Gurseko kontzentrazio-esparruko panel batek. Gaur egun, paisaiaren edertasuna nabarmentzen da han. Negu aldean joanez gero, handik hurbil ikusten diren elurrez zuri-zuri egindako mendietara (Pirinioak) joaten zaizkizu begiak. Igande goiz seinalaturen batean joaten bazara, berriz, zaldi erakustaldi zoragarriak ere ikus daitezke. Gehienetan isiltasuna da nagusi paraje haietan. Baina bazterrak miatzen ibiliz gero, oinazearen aztarna franko bila daiteke han: urdeposituei eusten zieten hormigoizko zapata haiek, barrakoi gunea bitan banatzen zuen errepidea, pasonibela‌ Eta denen artean nabarmenena, kanposantua. 1.073 hilda-
7
ko daude han, ia denak judutarrak, gutxi batzuk espainiar errepublikarrak. Zestoar bat baino gehiago egon zen han. Gehienek antzeko ibilbidea egin zuten: gerra denboran gudari izan, gerra amaitzera zihoala Frantziara alde egin, Katalunia aldetik, eta handik, ibilian-ibilian, denek Gursen egin behar izan zuten denboraldia. Denera, 200.000 lagunetik gora sartu zituzten hainbat kontzentrazio-esparrutan. 70 urte pasa dira ordutik. Gero eta zailagoa da haien nondik norakoak jakitea. Zer gogoratzen ote dute beren jaiotetxeetako senideek?
J O S E M A R I E T A M A R I A D O L O R E S Z E L A I A L I Z A S O, BI K A N D I K O A K, L I Z A S O A G I R R E, LI S T O R R I T Z A G A K O A . TO M A S L I Z A S O R E N I L O B A K,
ZORTZI
ETA
F E L I X R I K A R D O A R R U T I I D I A K E Z, B E R E J OSE M ARIREN ARGAZKIAREKIN
H I R U R A K.
ANAIA
R I K A R D O A Z K U E L A R R A Ñ A G A, AK E R T Z A K O A, ( F R A NM A R I K ARMEN I M A Z EMAZTEA
T Z I S K O R E N I L O B A) E T A
URTEKO UME BATEN IBILERA
Rikardo Arruti Idiakezek (1928) ondo gogoan du familia osoak jasan behar izan zuen kalbarioa. Aita, Frantzisko, Arroaerrekako Zubeltzu-torrekoa zen; ama, Klementzia, Itziarko Sagarmiñakoa. XX. mende hasieran, biak Arroabera etorri ziren bizitzera, Frantziskok trenbidean egiten zuen-eta lana. Arroan bizi ziren garaian lau seme-alaba izan zituzten: Frantziska (1908), Abdon (1913), Domingo (1914) eta Jose Mari (1917). Arroan dozena bat urte bizi ondoren, Zumaiara joan ziren eta handik Irunera. Semealaba gehiago ere izan zituzten, esaterako Rikardo, gure solaskide izan dena: “36an, gerra lehertu zenean, 8 urte nituen eta nola gu ez gentozen bat erasotzen gintuzten haien ideiekin, ba alde egin behar izan genuen”. Jose Mari, anaia, Zestoako Bainuetxeko sukaldean zebilen lanean baina gerra hasi eta segituan Irunera joan zen. Gogoan du Rikardok: “Bere lagun denak eskopetekin zeuden hemengo mendi batean [Pikoketa]. Hamalau gizonezko eta bi emakume. Eta Jose Marik esaten zuen berak ezin zuela etxean geratu, bere lagunak han egonda. Hala, gure anaia Domingok itsasarmadan egin zuen soldaduska, eta haren txamarra eta gainerakoak hartu, eta Pikoketara joan zen”. Han, ordea, harrapatu eta fusilatu egin zituzten denak, 1936ko abuztuan. Hemezortzi urte egin gabe zituen artean Jose Marik. Rikardok dio Zestoan geratu izan balitz salbatu egingo zela, ia seguru; bere anaiek bezala, gerrara alde egiteko aukera izango zuela hark ere. Gauzak horrela, Rikardoren gurasoak, beren hiru semeak hartuta, Iparraldera pasa ziren. Frantzian, batetik bestera ibili ondoren, ordea, Espainiara etorri ziren Perpiñango muga pasata: “Izan ere, nire anaiek esaten zuten han ez zutela geratu nahi, Frantzian; haiek errepublikaren alde borroka egiten jarraitu nahi zutela”. Bartzelonara iritsita, 1937an Abdon ezkondu egin zen eta, ondoren, bi anaiak gerrara joan ziren. Gerra aurrera zihoala, familia dena sakabanatu egin zen: Abdon eta Domingo gerran; gurasoak, Abdonen emaztea eta ume jaio berria Espainian; eta Rikardo –anaia txikiena– Hendaian, arrebaren etxean. Halako batean, ordea, gerra amaitzear zegoela, denek elkartzea lortu zuten Gurs inguruan: “Han banatu ginen, gurasoak eta ni baserri batean, anaia Domingo eta arreba beste baserri batean, eta anaia zaharrena, emaztea eta umea beste batean. Sarritan ikusten genuen elkar, Idroneko esparruan sartu gintuzten arte. Gero, Gursera pasa gintuzten. Han hiru hilabete egon ginen. Alemanek Frantzia okupatu zutenean, gazte guztiak hartu zituzten eta lan-batailoietara eraman zituzten [Abdon eta Domingo, beste askoren artean, Arroxelako itsaspeko-basea eraikitzera]. Besteok, handik Adgera pasa gintuzten eta han sei bat hilabete egon ginen. Eta gero, berriz, oso izen poetikoa duen esparrura eraman gin-
tuzten: Campo de estancia vigilada de Noé. Handik alde egin eta Espainiara itzuli ginen”. Eta, hala, pixkanaka Irunera alegatu ziren berriro. GURS: ZESTOATIK
PARE BAT ORDURA
Gurseko esparrua Espainiako gerra ostean Frantziara alde egindako errefuxiatuak hartzeko sortu zen 1939an. Errefuxiatuak sartzeko esparrurik garrantzitsuena izan zen Frantzian. 1940an, alemaniar naziek Frantziaren zati bat okupatu zutenean, judutarrak ere sartu zituzten han. 1940ko urrian hasi zen Gurseko garairik latzena: Baden (Alemania) inguruko 7.500 judutar eraman zituzten hara, gehienak jubilatuak. Han egon behar izan zuten urtebete inguruan eta mila lagun baino gehiago hil egin ziren gaixotasunak, janari falta eta oinazeak tarteko. Lehen euskaldunak iristearekin batera (1939), atzerriko Eusko Jaurlaritzak laguntza handia eskaini zien han zeudenei. Ia 20.000 lagun har zitzakeen esparruak eta horietatik 6.000 inguru euskaldunak ziren. Gurseko kontzentrazio-esparruak 1.400 bat metroko luzera zuen eta 200 bat metroko zabalera. Bide bat zuen erdiz erdi. Esparru osoa partzelatan banatzen zen (200 x 100 m) eta partzela bakoitza (ilots) txarrantxazko hesiz inguratuta zegoen. Partzela bakoitzean 30 barrakoi eraiki ziren, denera 382. Oso barrakoi ahulak zi-
···
···
ren, ez zuten hotz-beroaz babesten, ez zeukaten leihorik ez apalik, ez ezer. Barrakoi bakoitzak 25 metro karratu zituen eta 60 lagun ere sar omen zitezkeen. Hango egoera ez zen laneko edo hilketa helburuarekin sortutako kontzentrazio-kanpoetakoa bezain larria; ez zegoen exekuziorik ezta sadismorik ere zaintzaileen partetik, baina ez pentsa bizimodu erosoa eramaten zutenik han. Gurseko bizimoduaz galdetuta, Rikardo Arrutik esaten digu: “Ba, gogoratzen dut lokatza. Lokatzez leporaino egoten ginen. Eta gero, jateko, ba joaten zinen ontziarekin eta botatzen zizuten… bueno, botatzen zizuten… zortea baldin bazenuen, tokatzen zitzaizun. Bizimodu gogorra zen… arropa, gosea…” Hamaika-hamabi bat urte izango zituen orduan Rikardok. “Eta zer egiten genuen? Ba hantxe egon. Jakina, gurasoek denok elkarrekin egotea nahi zuten baina bananduta geunden. 3 urtetik 15 urtera arte, gurasoengandik bananduta egoten ginen. Gero, 15etik aurrera gizonengana pasatzen zinen. Emakumezkoak alde batean eta gizonezkoak bestean. Alegia, ez zegoela harremanik senar-emazteen artean, ezta, guraso eta umeen artean ere. Gune bat eta bestearen artean alanbre-garrotxa, eta han tartetik ikusi behar elkar. Nire inguruko barrakoietan poloniarrak zeuden, madrildarrak, kataluniarrak… Bat edo beste ni baino zaharxeagoak baina ia denak adin beretsukoak ginen, helduagoak lanera eramaten zituzten-eta”. I Z E N A,
J A I O T U R T E A, L A N B I D E A
ABDÓN ARRUTI IDIAKEZ (Arroa, 1913), sukaldaria
DOMINGO ARRUTI IDIAKEZ (Arroa, 1914), sukaldaria TOMAS LIZASO MENDIZABAL (Aizarna, 1914), okina F RANTZISKO L ARRAÑAGA A RAKISTAIN (Arroa, 1907), baserritarra
JOAN MARI MUJIKA AGIRRE (Aizarna, 1911), baserritarra
I B I L B I D E A,
K O N T Z E N T R A Z I O- E S P A R R U T A N
Arles-sur-Tech (Ekialdeko Pirinioak). Le Barcares esparrua (Ekialdeko Pirinioak), 1go eremua, 1939-03-02. Arles-sur-Tech (Ekialdeko Pirinioak). Le Barcares esparrua (Ekialdeko Pirinioak), 1go eremua, 1939-03-02. Gurs (Pirinio Atlantikoak), 193903-27; D gunea (sukaldea). Frantziar ospitaleko sukaldera irteten da (1939-08-19). Saint Cyprien (Dordoina), 16. eremua. Gurs (Pirinio Atlantikoak). Gipuzkoara itzulia.
Argeles-sur-mer (Ekialdeko Pirinioak), Gernikaberri izeneko eremuan 1939-02-12. Gurs (Pirinio Atlantikoak), A gunea, 12. barrakoia. Behizain lana egitera ateratzen da Rochefort-era (Savoia), 1939-06-04. Berriro Gursen, lehengo barrakoi berean, 1939-08-03. Argeles-sur-mer (Ekialdeko Pirinioak), Gernikaberri izeneko eremuan 1939-02-12. Gurs (Pirinio Atlantikoak), A gunea, 17. barrakoia. Behizain lana egitera ateratzen da Les Echelles-era (Savoia), 1939-06-04. Berriro Gursen, lehengo barrakoi berean, 1939-08-03.
AKERTZA
ETA
SORABIL,
ELKARREN LAGUN
Arroako Akertzako Frantzisko Larrañaga (1907) eta Sorabilgo Joan Mari Mujika (1911) elkarrekin ibili ziren gerran eta elkarren ondoan jarri zituzten Gursen ere. Pare bat hilabete egin zituzten han, 1939ko apirila eta maiatza, nahiko egoera kaskarrean: jateko ezer gutxi; jendea apurtutako arropekin eta asko oin-hutsik; barruko arroparen aztarnarik ere ez; osasun baldintza negargarrietan (ez botikarik, ez medikuntza tresneriarik…). Milaka pertsona, txarrantxazko hesiz inguratuta, batere koltxoirik gabe, mantarik gabe asko… Animaliak bezala. Ekainaren hasieran, ihes eginda edo baimena lortuta –ez dakigu nola– Gursetik 800 kilometrora joan ziren, Grenoble aldera, lanera. Bi hilabete geroago, ordea, abuztuaren 3rako, berriro Gursera itzuli ziren. Ezin jakin zer dela eta joan ziren haraino, norbaitek lana eskaini ote zien… Kontuak kontu, handik egun gutxira libre geratu ziren. Akertzan, Frantziskoren iloba Rikardo eta honen emaztea bizi dira gaur egun. Zerbait gogoratzen dute oraindik: gerran ibili zela eta Frantziara ihes egin zuela. Handik denbora pixka batera “hotelen batean edo hasi omen zen lanean, eta gero hotel
9
hartako emakume bat ezagutu eta han ezkondu omen ziren. Lau seme-alaba izan omen zituzten, bi neska eta bi mutil”. Rikardok beste oroitzapen hau ere badu: “Behin akordatzen naiz nola esan zuten etxean, Frantzisko fronterara etortzekoa zela eta ama eta aita eta koadrila joan ziren. Egun bat jarri omen zutela, zera, libre izango zutela hemengoak hara, eta hangoak hona… Hori zer urtetan zen-eta arrastorik ez daukat; ni mutil koskorra izango nintzen. Baina hara joan eta alde batetik eta bestetik dena poliziaz josita omen zegoen eta ikusi edo ezagutu egin omen zuten [urrutira] baina hitz egin ez”. Rikardoren ama asko akordatzen omen zen Frantziskoz (anai-arrebak ziren): “Gure ama zenbat aldiz akordatzen zen! ‘Gure Frantzisko’ eta ‘Gure Frantzisko’. Eta ni akordatzen naiz kartak bidaltzen zizkiola hark gure amari. Han egoten ziren, komedore gainean, karta mordoska. Hemen bazen Joxe, Agoteko tabernakoa, Agoteko abokatua esaten genion guk, eta ni akordatzen naiz hark irakurtzen zizkiola kartak”. Gero argitzen du frantziarrez idatzita egoten zirela karta haiek, eta Joxe horrek beste norbaiti ematen zizkiola irakurtzeko eta hala jakiten zutela Frantziskoren berri. Noizbait, gauez, etorriko zela etxera jartzen omen zuen kartetan, baina ez omen zen inoiz azaldu.
LISTORRITZAGAKO
OKINA
1939ko udarako, frantziar gobernuak ahalegin guztiak egin zituen hainbeste euskaldun gainetik kentzeko, nola edo hala. Hala, Eusko Jaurlaritzaren bidez, asko Ameriketara bideratu zituzten, itsasontziz. Beste askori, batez ere politikoki oso aurrean ibili ez zirenei, atzera beren jaioterrira bueltatzeko gomendioa ematen zieten. Akertzakoak eta beste askok Iparraldean geratzea erabaki zuten; Sorabilgoak ere hala egin zuela uste dugu. Tomas Lizaso, ordea, atzera Aizarnara bueltatu zen. Bere familiakoek diotenez –Bikandiko Jose Mari akordatzen da ondoen– “hotsak izan ziren hil egin zela eta hil egin zela, eta gero bizi omen zela berriz-eta…. Nik aditu izan dut Fidel Lizasoren bitartez etorri zela, paperak-edo hark zuzenduta [Fidel Lizaso, aizarnarra, udaleko alkateordea zen]. Gero, hona etorrita, pasako zuen, igual hilabete bat-edo hemen, eta gero Hondarribira joan zen. Han beste anaia batekin panaderia zuten. Gero, hura saldu eta Tomasek taberna hartu zuen, Bar Alameda (emaztea izango zen jabea edo han egingo zuen lan, eta hara ezkondu zen). Seme bat eta bi alaba izan zituzten. Beste anaiak almazena jarri zuen. Tomas urtero etortzen zen baserrira, udazkenean sagarretara edo…” GURSEKO
BASOA
Gurseko esparrua ez zen euskaldunak alde egindakoan, itxi. Naziek Frantzia okupatu zutenean, bete-beterik egon zen hura, eta milaka lagunetik gora hil zen han. 1945ean, betirako itxi zutenean, arrasto denak desagerrarazi egin nahi izan zituzten. Kontzentrazio-esparruko 400 barrakoiak zeuden tokian zuhaitz mordo bat landatu zuten; baso bihurtu zuten Gurs, ahanzturaren basoa.
Zestoarrak Gursen (Iturria: Abertzaletasunaren Agiritegia, Artea, Bizkaia)
GURSEN
F PRESO EGONDAKO ARTISTA BATEK HAN
EGINDAKO MARRAZKIAK
ernando arzallus
2011
inauteri
iak
Otsailak 25 Aizarnako mus txapelketan, Mikel eta Eneritz Lizarralde, txapeldun eta Jose Mari Bergara eta Aitor Irureta, bigarren.
Martxoak 4 ErtxiĂąako Banda Txikia kaldereroz mozorrotuta, kalejiran.
San jose eguneko herri krosa
arratsaldez izan da aurten. Ez dakigu lasterkariek zer esango zuten, horrela hobe ote zen edo ez. Txikienei ez zitzaizkien behintzat berehala iritsi arratsaldeko lauak eta gero minutu pare bateko kontua; hasi eta bukatu. Giroa ona izan zen behintzat. Poztekoa helduen mailan herritar emakume mordoxka ikustea ere, bejondaiela!
Martxoak 9 LABeko Pentsiodunen Elkarteko eskualdeko bilera eta elkarretaratzea
Martxoak 11 Ilargierdik antolatuta, emakumeen luncha plazan
Martxoak 12 Euskal Herria – Palestina eguna (apirilaren 2an izango da) aurkezteko prentsaurrekoa.
3
k
1
Martxoak 13
ale/bale KALE.
22 emakume zestoarrek hartu zuten parte Donostiako Lilatoian
ZUBIMUSU BASERRIA ETA AROCENA HOTELAREN ARTEAN, IBAI ONDOKO ZELAIAN, ESERLEKU BAT DAGO ASPALDITIK BOTATA ZUHAITZ ARTEAN. EGUZKI GOXOA HARTZEKO, BERE LEKUAN ALDE EDERREAN ZEGOEN!
BA L E .
Martxoak 13 Haur mordoxka bildu zen Lili inguruko lurretan zuhaitzak landatzera
UDALETXE AZPIKO ARKUAK TOLDOZ TXUKUN-TXUKUN IXTEKO SISTEMA BERRIA JARRI DUTE.
danbolin Opariak.
zulo
Aitor Salegi herritarra ofizialki lehen aldiz aritu zen bertsotan jendaurrean Gaztetxeko II. bertsolari gazteen saioan. Ez zituen faltan izan herritar lagunen txalo eta animoak. Ez eta alboan eserita zuen Julio Sotoren gomendioak ere. Unai Olaizola gai jartzaileak puntua botata erantzuten jarri zituen bertsolariak. Hauexek Aitorren azkar asko botatako erantzunak Unai Olaizolak Ailatu zaizu Aitor debutan eguna Aitor Salegik Puntu dexente zaila Jarri duk laguna Mutilak egingo du Hementxe ahal duna Beno gustatu al zaizu Nere erantzuna Unai Olaizolak Hauek ez dira izan Zu baino hobeak Aitor Salegik Gorritu arazi dizkit Nere koloreak Honek botatzen dizkit Kristoren loreak Baina nere aldean Oso dotoreak
Martxoak 13 Agiro Mendi Taldeak antolatuta Sonportera irteera fondoko eskia egitera.
Martxoak 15 Nabarraldek “Konfliktoaren jatorria” izeneko jardunaldiak eskaini ditu
Martxoak 18 Amaia Azkueren hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zen Ilargierdik deituta
2011n bazkide egindakoentzako zozketan (bi bazkari edo afari bi bikoterentzat) honakoei egin die irribarre zorteak:
Eneko Kortadi Arambarri Jagoba Astiazaran Korta
5 1
auzo etatik aizarna
IRAKASKUNTZA AIZARNAN Zestoako auzoek duten garrantziari leku gehiago ematea erabaki dute aldizkarian, nik ahal dudan neurrian Aizarnakoak egurastu nahi ditut eta lehen idatzia auzoko hezkuntza aztertzea izango da. Auzo hau nahiko isolatua egon da atzera begiratzen badugu, baina badirudi ez dela oztopo izan bailarako biztanleen heziketan. Auzoa isolatuta eta biztanleak sakabanatuta, egunero bide luzeak egin behar oinez, haize zakar eta euriak jasanez eskolarako bidean. Etxeratu orduko lanean ere lagundu egin behar eta derrigorrezko heziketa amaitu ondoren mailarik lortu ez baduzu, gau eskolara. Eskola hauek ere asko lagundu zuten auzoaren hezkuntza osatzen, bestela ez da erraza ulertzen eskolatu gabeko kopurua hain txikia izatea bailaran. Hau lortzeko landa eremuko bizimodua arazo izaten zen askotan. Etxean zeuden esku denak ere gutxiegi ziren urte garai batzuetan, eta haurren eskuak ere ondo etortzen ziren etxeko eginbeharretarako. Egoera honek hezkuntza formalak duen garrantziari jaramonik ez egitea sustatu dezake. Aizarnan ordea, ikuspegi aurrerakoia zuten, heziketak duen garrantziari lehentasuna emanez. Nik hogeigarren gizaldi erditik orain artekoa bizi eta ezagutu dut, baina gaztea nintzela izan dut hartu-eman ugari adineko biztanleekin ere. Denei heziketa egokia sumatu nien gizaldiaren hasieran jaiotakoak izateko, eta hau ez da lortzen eskola egokia antolatuta ez duen herrian. Eskola honetan laurogei bat umek hezkuntza formala jaso zuten garaiak izan dira. Kopuru majoa bi irakaslerentzako. Hala ere, derrigorrezko ziurtagiria denek lortzen zuten eta bada zerbait hogeigarren gizaldirako. Emaitza onak lortu dituen eskola izan dugu auzoan, garaiak kontuan hartzen baditugu. Nik nota eman behar eta bederatzi eta erdi emango nioke. Bestalde, hogeita batgarren gizaldiak hezkuntzan erronka handiagoa eskatzen du. Horretarako eraikuntza berria daukagu, kolore distiratsuekin margotuta berau. Barruan nahiko leku lasaiak ikusten dira, jangela eta guzti. Eskola emateko baliabideak ere gizaldi honetara prestatuak ditu, ez du zer ikusirik lehengo zaharrarekin. Gaur egun hogei bat haur dabiltza Aizarnako eskolan, hasi bi urtetik eta hamabira bitartekoak (Lehen Hezkuntzako 6. maila amaitu arte). Hiru irakasle lanaldi osoan eta bi lanaldi erdian ari dira momentuan. Erlijioak ere badu bere tokia, astean ordubeterako etortzen baita irakaslea, eta guraso elkarte bat ere badu laguntzeko beti prest dagoena. Bazkaldu nahi duenak berriz, ez du inora irten beharrik, dena prestatuta ekartzen diete eta jangela dotorean jarri besterik ez dute. Gizaldi honetako erronkari aurre egiteko prest dagoela ematen du gure eskola txiki honek. Derrigorrezko zikloa amaitzera irten egin behar kanpora, baina dudarik gabe hemen hartutako zimenduek asko balioko diete emaitzak jasotzerakoan. Nik ezingo diot garai berri honetako emaitzari notarik jarri, baina zaharrak lortu duena hobetuko duelakoan nago.
J
on Egiguren
bieirak
txakolin saltsan
Bieira faltan… otarrainxkekin, zapo pusketekin edo legatzarekin ere mundiala.
Osagaiak : 10 bieira 1/2 botila txakolin 1 tipulatx 1 tipula 2 koilara olio 2 koilara irin 1 kalabazin handi 2 koilara gurin Azafrai hari batzuk
kortadiren
plateretik On egin!
Prestaketak : 1. ontzia: Ebaki tipulatxa “brunoise”* eran, eta erregosi oliotan/gurinetan 15 minutuz (gehitu azafrai pixka bat). Gehitu irina, nahasi 2 minutuz, eta busti txakolinez. Fumeta edukiz gero, ondo; bestela, gehitu basokada bat ur, eta erreduzitu arte egon, 20 minutuz. Iragazi eta jarri gatza puntuan. 2. ontzia: Garbitu ondo kalabazina, moztu azalarekin “mirepoix”* txikian, eta eduki sutan, bigundu arte. Ebaki bieirak erditik, eta erre ontzi horretan bertan 2 minutuz. Muntaia: Jarri platerean 2. ontzikoa, eta “napatu”* gainetik 1. ontziko saltsaz. *Hiztegitxoa: Brunoise: behatzak harrapatu arte txiki-txiki ebaki… Mirepoix: dado formako pusketak Napatu: Zestoan, tapatu
marrubi
intxaur
eta
tarta
Oinarria egiteko :
Krema egiteko :
Muntaia egiteko :
500 g irin 250 g gurin 100 g azukre hautsa Limoi birrindua 1 arrautza
0,5 l esne 4 arrautza 50 g arto irin (“maizena”) 70 g azukre Kanela Limoi azala
Poteko marrubi marmelada 250 g marrubi 10 intxaur
Prestaketa :
Prestaketa :
Prestaketa :
Nahasi dena, eta jarri molde baten oinarrian, 180ºC-an. Eduki 10 minutuz labean (gainean, jarri garbantzu batzuk, masa ez igotzeko).
1.- Gehitu esneari kanela eta limoi azala, eta, irakiten hasten denean, itzali sua kanela infusionatzeko. 2.- Irabiatu arrautzak eta azukrea, eta gehitu esnetan diluitutako arto irina. 3.- Nahasi esnea eta arrautzak, eta berotu irakin arte. Pasatu beste ontzi batera, hozteko.
Zatitu 250 g marrubi, eta eduki labean 5 minutuz. Igurtzi oinarria marmeladaz. Bete moldea kremaz, eta jarri gainean marrubiak eta intxaurrak. Distira pixka bat emateko, erreduzitu marmelada pixka bat uretan.
7 1
efe meri
deak
1954-03-07
Antzerki arrakastatsua. Ikusgarria izan omen zen Uste diĂąat euskal komedia, Cuadro ArtĂstico Femenino delakoak eskainia. Baita, ondorengo emakume-abesbatzaren emanaldia ere. Joxepa-IĂąasi en los Madriles elkarrizketarekin amaitu zen ekitaldia.
1980-03-19 Maratoi Txikiaren lehen edizioa. Hasierako urte haietan, lau talde egiten zituzten: 4-6 urte (kilometro bateko ibilaldia), 7-9 urte (bi kilometro), 10-12 urte (hiru kilometro) eta 13-14 urte (hiru kilometro). Parte hartzeko herrikoa izan behar zen. Helduena ere, nahiz eta antzinagokoa izan, egun horretan egiten zen. Hura herriko zein kanpokoentzat zen, eta 13 kilometroko ibilaldia zuen.
1983-03 Zestoa eta Aizarnazabalgo herrien artean erositako anbulantziaren bedeinkazioa, Zestoako eliza-atarian. DYA elkarteak hornitu zuen eta azpiegitura oso modernoa zuen gainera, hala nola, oxigenoa, sueroak, botikina, irrati-telefonoa... Autoa Talbot markakoa zen. Bistakoa denez, artean oso kaskarra zen Gipuzkoako anbulantzia zerbitzua eta, gurea bezalako herriak anbulantzia propioa edukitzera behartuta zeuden.
irakurri
ORDU BIETAN FRONTOIAN Jokin Ansorena Alberdania 2010
berri
Ordu bietan Frontoian ez da gustu txarreko nobela zatarra. Edozein erakundek nahiz Sorkundek homologatzeko moduko istoriotxoen batuketak ekarritako Istorioa da. G puntutik daukan ia bakarra egilearen izaera Gipuzkoarra eta Gastronomiaren presentzia dira. Hurbilago dago M puntuaren misteriotik, Maitasun istorioez beterik baitator: Teresa eta Andres, Daniela eta Mario, Raimundo eta Manuela, Magdalena eta Anizeto, Satis eta Bilboko Atletik? Memoriaren M puntua ere badauka nobelak eta M letrarekin hasten den beste zerbait ere bai: Memelo edo Mozoloa. Misterio hau argitzeko liburua irakurri behar.
dut
Maria Angeles Odriozola Egunsentiaren esku izoztuak. Asko gustatu zitzaidan liburua. Ez daukat poesia irakurtzeko ohiturarik, baina Xabier Leteren kantuen letrak asko gustatzen zaizkit eta horregatik irakurri nuen. Bere poesiak errukiaren eta itxaropenaren aldarrikapena egiten duela iruditzen zait. Gustatzen zitzaidalako, etxekoek oparitu egin zidaten eta orain berriro irakurtzen ari naiz pixkanaka-pixkanaka.
SURF Aitor Zuberogoitia Alberdania 2011 Ibilbide baten kronika da Surf. Bitakora-koaderno jakin batekin itsasoratu eta olatuek beste portu batzuetan barrena eroan dutenaren bidaia-kronika. Bizi-erritmoen azelerazioari buruzko kontakizun pertsonala da Surf. Azelerazio horrek eguneroko bizitzan zelan eragiten digun deskribatu gura du, esperientzia pertsonalak oinarri hartuta. Surf, horrez gain, azelerazio horren oinarrian dagoen garapen teknologikoari buruzko gogoeta ere bada.
udaleko berriak
GASTUAK €TAN: 4.861.323 1.- PERTSONAL GASTUAK 1.481.200
1.1.- Soldatak 1.105.000 1.2.- Gizarte Segurantza 340.000 1.3.- Besteak 36.200
Aho batez onartu dira aurten ere udal aurrekontuak. Diru sarrera garrantzitsuak egon dira Agoteko 2.- GASTU ARRUNTAK planeamendutik eta Rezolako etxebizitzetatik eta horri eskerrak ez da mailegurik eskatu beharrik izango. Krisi ga2.1.- Kontserbazio eta mantenu lanak raietarako berri ona beraz. Dena dela, konpromiso batzuk 2.2.- Kontsumoak (energia, ura, gasa, telefonoa…) hartuta badaude; Zaharren egoitzako 150.000 euroko obra 2.3.- Garbiketak (Ikastetxea, udaletxea, kultur etxea… ordaintzen joatea urtero kopuru bat jarriz (aurten 15.000), 2.4.- Kultur Etxeak garatutako ekintzak 2009ko likidazio negatiboaren ondorioz Aldundiari zor 2.5.- Jaiak zaiona itzultzen joatea… Baina inbertsioak egiteko ere 2.6.- Urola Erdiko Mankomunitatea izango da tartea; Kiroldegiko estalpea (170.000 € aurre2.7.- Turismoa kontua), Toribio Altzaga kalea berritzea, liburutegi azpiko 2.8.- Aholkularitza lokala formatu txikiko emanaldietarako egokitzea … 2.9.- Eguneko Zentrua 2.10.- Etxe Tutelatuak SARRERAK €TAN: 4.889.111 2.11.- Zergak 2.12.- Garbiketa azpikontrata 1.- ZERGAK ETA TASAK 2.278.804 2.13.- Euskara ekintzak 2.14.- Besteak 1.1.- Hiri ondasunen gaineko zerga: 600.000 3.- FINANTZA GASTUAK 1.2.- Ibilgailuen gaineko zerga 210.000 1.3.- Enpresa jardueren gaineko zerga 100.000 3.1.- Finantza pasiboen interesak 1.4.- Eraikuntza eta obren gaineko zerga 286.964 4.- TRANSFERENTZIA ARRUNTAK 1.5.- Zabor bilketako tasak 235.000 1.6.- Estolderia 86.530 4.1.- Beste erakundeekin harremanak (EUDEL, UEMA…) 1.7.- Udal ur banaketa 370.000 4.2.- Gizarte larrialdietarako laguntzak 1.8.- Eguneko zentrua: egoiliarren ekarpena 35.000 4.3.- Kiroldegiaren Udal Patronatua 1.9.- Etxe babestuak: erabiltzaileak 25.000 4.4.- Euskara 1.10.- Telefonica eta Iberdrola 56.000 4.5.- Zaharren egoitza 1.11.- Isunak 55.000 4.6.- Kultur Dirulaguntzak 1.12.- Finantzaketa kanona 70.000 4.7.- Presoen dispertsio gastuak 1.13.- Besteak 149.310 4.8.- Kirol erakundeei subentzioak 2.- TRANSFERENTZIA ARRUNTAK 2.233.288 4.9.- Uraren kanona 4.10.- Besteak 2.1.- Lan sustaketa: Inem 15.000 5.- INBERTSIO ERREALAK 2.2.- Euskara Teknikaria: Eusko Jaurlaritza 10.000 2.3.- Gizarteratze Teknikoa 27.606 5.1.- Arroagoiko plazaren I. zatia 2.4.- GIZARTEKINTZA 75.000 5.2.- Kiroldegiaren berrikuntza 2.5.- Eguneko Zentrua 90.000 5.3.- Arroabeko frontoia 2.6.- Larrialdiko laguntza 28.667 5.4.- Baserri inguruetako konponketak; URKOME 2.7.- Itundutako zergetako partaidetza 1.965.522 5.5.- Toribio Altzaga kalea berritzea 2.8.- Besteak 21.493 3.- INBERTSIO ERREALEN BESTERENGANATZEA 200.000
3.1.- Hirigintza Probetxamendua 200.000 4.- KAPITAL TRANSFERENTZIAK: SUBENTZIOAK 177.019
4.1.- REZOLA 4.2.- EEErekin hitzarmena 4.3.- Baserriei ur hornidura 4.4.- Toribio Altzaga: E.J. 4.5.- Besteak
144.670 7.677 13.775 5.279 5.618
5.- MAILEGUAK 0
5.6.- EEErekin hitzarmena 5.7.- Bide gorriko kableatua 5.8.- Aizarnako lokala 5.9.- Herri hondakinei buruzko plangintza: konpostadora 5.10.- Besteak 6.- KAPITAL TRANSFERENTZIAK
1.794.312 148.701 548.800 23.300 34.000 92.925 297.605 25.000 57.600 173.000 35.000 17.500 110.000 39.028 191.853 28.913 28.913 441.845 19.960 28.667 114.592 23.486 30.000 61.800 15.500 14.727 20.000 113.113 603.962 200.000 170.000 60.000 39.121 25.369 18.118 20.000 10.000 5.000 56.354 115.000
6.1.- Ur kontsortzioaren partaidetza-kuota 100.000 6.2.- Egoitza 15.000 7.- LANGILEEN MAILEGUA 0
8.- MAILEGUEN AMORTIZAZIOA 396.091
9 1
agenda ma 25 26 - 2 7
RTXOA OSTIRALA
Puxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Aizarnan 17:00etatik 18:00etara. ASTEBURUA
Agiro mendi taldetik, Pirineotara eski zeharkaldia egitera irteera antolatu dute. asteburu pasa izango da, aterpe batean lo eginez eta Neoville inguruan izango da.
29
ASTEARTEA
Nabarraldek antolatutako “Konfliktoaren jatorria” jardunaldien baitan, Nabarralderen aurkezpena: gogoeta. Hizlaria Beñi Agirre. Kultur Etxean arratsaldeko 19:30ean.
31
OSTEGUNA
Ekain Guraso Elkarteak antolatuta “Mugak haurtzaroan” tailerraren bigarren zatia arratsaldeko 18:00etan kultur etxean.
ap 02
IRILA
OSTIRALA
Palestina-Euskal Herria eguna. 11:00etan sukaldaritza tailerra, kometa tailerra eta dantza tailerra. 11:30ean Txan Magoaren ikuskizuna. 12:30ean Joseba Tapiaren emanaldia. 13:30ean Porrotx pailazoaren ikuskizuna. 14:00etan bazkaria. Bazkalostean Nabil kantari palestinarraren kantaldia. 17:00 etan pilota partidak frontoian. 18:30ean dantzari palestinar eta euskaldunen emanaldia. 19:00etan ekitaldia. 21:00etan kontzertuak: Arramazka, La Mexikana klandestina, Harresian Zulo, Arrebote eta Esne Beltza taldeen eskutik. Ondoren, DJ Bull-en emanaldia...• Korrikako material salmenta.
08
OSTIRALA
Puxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Arroabean 17:00etatik 18:00etara. • Korrika bertso afaria udaletxe azpian Korrika batzordea eta Erralla bertso eskolaren artean antolatuta. Bertsolarian Iñigo Manzisidor Mantxi eta Iñigo Eizagirre.
zure ekintzen berri eman nahi baldin badiguzu, astindu telefonoa
943 147 123
edo posta elektronikoa
danbolin@topagunea.com
13 15
ASTEAZKENA
Korrika pasako da Zestoatik. OSTIRALA
Puxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Arroagoian 17:00etatik 18:00etara. • Ertxiñako emanaldia kultur etxean.
17
IGANDEA
Goizaldeko 05:00ak aldera pasako da Korrika Arroabetik.• Umeekin irteera Santa Engraziara (Agiro Mendi T.).
• Aekitaldi izango dira urtemuga hau ozpatzeko bai-
pirilean Gaztetxeak 22 urte beteko ditu. Hainbat
na oraindik zehaztu gabe daude. Kartelen bidez emango da horien berri egunak gerturatzen doazen neurrian. antakutzetako txikien danborradako karroza egiten ari dira Ekain guraso elkarteko kide batzuk. Herritarren laguntza gustora hartuko lukete ordea, jende gehiagoren artean, lana atseginagoa eta politagoa izango delakoan. Interesatuak guraso elkartekoengana zuzendu daitezke zein ordutan eta zein lekutan jarduten duten jakiteko. airi dendan (estanko alboan) Kilometroak 2011ko produktuak dituzte salgai. Azpeitian izango da aurten Kilometroak eta berau laguntzeko harropa eta produktuak izango dituzte bertan salgai.
•S
•M