117 - 2011 maiatza

Page 1

danbolin 2011ko maiatza

117 zb.

Ertxi単a Musika Eskola:

25 udaberri


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


Kultur etxeko eskailerak gustura igotzen nituen garai hartan. Pentagramen koadernotxoa eta arkatz bat printzesatxoen karpetan sartu, eta Maria Jesus Etxeberriaren solfeoko klasera. A ze garaiak! Oraindik atzo izan balitz bezala gogoratzen naiz une horietaz. Musika diktaketak astean behin egiten genituen, eta a zer beldurra genion une hari! Maria Jesus pianoan eseri eta melodia bat jotzen hasten zenean, ikasle guztiok dardarka heltzen genion arkatzari. Amaitu eta pentagraman idatzita geneukana zuzentzen zigun Maria Jesusek, hark jotako notak guk idatzitako berak ziren ala ez begiratuz. Iritsi zen norberak joko zuen instrumentua hautatzeko garaia; ezbairik gabe, zeharkako flauta zen nirea. Flautari putz egin eta soinua ateratzea ez zen lan makala izan. Oraindik ere argi gogoratzen dut nire flautako irakasleak esaten zidana putz egiteko garaian: “pentsa ezazu pipak jaten ari zarela eta pipa azalak ahotik botatzean ahoa eta mihiarekin egiten duzun mugimendu bera egin behar duzula”. Urteak pasatu ziren, eta semikortxeaz betetako partiturak jotzen nekien, baina, hamaika urte nituela, klarinetea jotzen ikasi nuen Juan Carlos Irizarrek —orduan, Musika Eskolako irakasle zen— gomendatuta. Nola liteke hain pattala zirudien instrumentu batek horrelako soinua ateratzea? Ba lortu nuen, eta bai gustatu ere. Askok esaten zidaten: “klarinetea musika banda ororen biolina da”. Eta harro nengoen. Klarinete ikasketekin zetorren orduan inoiz ahaztuko ez nuen unea. Barkarola abestia jo behar nuen urte bukaerako kontzertuan; gainera, neuk bakarrik. Piano akonpainamendua izango nuen, baina kasete batean grabatuta. Abestia zehatz-mehatz ikastea erabaki nuen. Baina hamaika urteko Janire lotsatia eta urduria zenez, ekitaldian bere txanda iristean, bihotza bizkortua zuen. Eszenatokiaren erdian jarri eta jotzen hasi nintzen, bat-batean kasetea geratu zen arte. “Shock” egoeran murgildu nintzen; isiltasuna zen nagusi kultur etxeko aretoan, eta ni lurrera begira geratu nintzen kasetea berriz ere jarri eta jotzen hasi nintzen arte. Bigarren aldiz jotzen hasi nintzenean, ez nekien zer jotzen nuen ere. Eskerrak txalo zaparrada handi bat jaso nuen. Bai ikus-entzule eskuzabalak! Musika Eskolaren inguruko milaka pasadizo kontatuko nizkizuke, danbolinzale. Ziur hitz hauek irakurtzen ari zarenean, milaka pentsamendu datozkizula burua: “niri ere antzeko zerbait pasatu zitzaidan”, “a ze garaiak haiek”… Musika Eskolak jada mende laurdena darama lanean. Gero eta haur gehiagok igoko dituzte Musika Eskolako eskailerak beren gustuko karpetekin eta pentagramen koadernotxoekin. Musika Eskolak mende erdia betetzen duenean, hango langileek igo ditzatela eskailerak, sarituak izan daitezen.

d a n b o l i nEK

J

anire Diaz

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 12 14 16 18 19

IN CRESCENDO

INKESTA

ENBIDOAK

ERTXIÑA MUSIKA ESKOLA

D A N B O L I N- Z U L O

TROSTAN ZALDI GAINEAN

KORTADIREN PLATERETIK

AGENDA

AUZOETATIK

diruz lagundutakoa


enbidoa I. S A K R I F I Z I OA L E M A G I S A siera guztiak izaten dira zailak, eta nahiz eta emakumearenak ez izan oso errazak, azken lau urte hauetan oso ekintza garrantzitsuak lortu dira. Emakumea trainerura iritsi da, edo trainerua, emakumearengana. Hori esaten dut, alde batetik, arraun munduan emakumea kopuru garrantzitsu batera iritsi delako. Horrek aukera eman du traineruak osatu eta estropada batzuk organizatzeko. Eta, bestalde, emakumeari aukera bat eman zaiolako, apustu gogor bat eginez. Baina iruditzen zait oinarriak nahiko ahulak direla organizazio eta araudi aldetik. Egia da arraun taldeen eta jarraitzaileen aldetik gorakada handia egon dela. Horren erantzule komunikabideetara iristea izan daiteke, baina pentsatu nahi dut emakumeok astebururo uretara iristen garenean lehiakortasun entretenigarria erakusten dugulako dela. Zailtasunak, batzuetan, nahiko handiak dira. Araudiak ez dira oso finkoak, eta iruditzen zait interes handien inguruan mugitzen garela. Bi estropada mota jokatzen ditugu: uretakoa eta bulegoetakoa. Gogorra da onartzea, baina esan genezake urtetan zehar arraun taldeek eta beste hainbat pertsonak eginiko sakrifizio guztiak bertan bera geratzen direla batzuetan. Horren adierazle, aurreko urteko Euskotren Ligan bi izan ziren txapeldunak: Gipuzkoa eta Galizia. Justuena ote da? Nire iritziz, ez. Eta, batez ere, arraunlari, arraun elkarte eta babesle aldetik egin den apustuarengatik. Argi dudan gauza bakarra da sakrifikatzen jarraitu beharko dugula. Hori bada bidea, sakrifikatzen jarraituko dugu, hemendik urte batzuetara horrelako akatsik gehiago egin ez dadin . Baina itsasoa zakar ageri da, nahiz eta emakume arraunlarien kopurua eta duten interesak esperantza txiki bat adierazi.

Ha

Emakume arraunlarien egoerarekin hitz bat lotu beharko bagenu, sakrifizioa izango litzateke. Nire azkena Santakutzak izan dira. Joseba Regil: zer esan nahi dute zuretzat gure herriko jaiek? Inoiz sakrifikatuko al zenituzke? Eta zergatik?

Atsegin Odriozola

Sinisten al duzu politikoengan? Nik uste politiko asko egon direla oso akomodatuta eta komeni dela jende gazte eta berritzailea, gogoarekin dagoena sartzea. Behe behetik hasitako jendea, egunerokoan dagoena eta ez hitz politak, herritarrengandik gertu daudela esan, baina gero hori ikusten ez dena.

Ba ez dakit ba, denetarik egongo da baina telebistan ikusten denagatik bakoitzak gehiegi pentsatzen duela esango nuke bere buruarengan eta gutxi herritarrengan eta ez daukat fede handirik beraiengan.

19 urte

Jon Alonso

44 urte

Iñigo Uria

intada .

Azterketa garaia da eta ikasleok, urte bat gehiago, ikasteko tokirik gabe. Etxean ikastea baino gauza okerragorik ez dago: hozkailuak mehatxu egiten dizu, telebista, ordenagailua... tentazioz betetako ingurua da. Ezinbestekoa da herrian ikasteko gela bat. Ikasleok isolamendua behar dugu, lau hormako gelatxo bat, asko eskatu gabe. Liburutegi berriarekin ikasleok esperantza berriak genituen: “ikasteko gela bat ere sortuko dute, azkenean”, baina hori ez da inoiz iritsi. Halaber, asko joan izan gara herriko liburutegira isiltasun bila, baina ezinezkoa da. Adin aniztasuna eta bertako espazioa mugatu gabe egotea, besteak beste ikasleontzat oztopo larriak dira. Azterketa garai hauetan herritar asko eta asko Loiolako liburutegira mugitzera behartuta gaude, eta beraz autoa hartzera. Lotsagarria! Ikasteko gela bat egunerokorako oso beharrezkoa da eta ez zaigu iruditzen udalarentzat esfortzu gehiegirik suposatzen duenik mota honetako espazio bat instalatzeak. Zertarako daude, ostera, erabilerarik ematen ez zaien udaleko hainbat lokal? Zer gertatu da liburutegi zaharrarekin? Ba horiek izan litezke ikasgela. Ea orain borrokan dabiltzan alderdi politikoek gai hau kontuan hartzen duten, ikasleok erabat suminduta baikaude.

Maria Uria, Jugatz Landa, Begoña Gaztañaga, Janire Diaz, Imanol Ugarte, Aintzane Diaz, Aimar Etxeberria, Ainhoa Bermejo


5 BAI GOGORRA DELA ZESTOARRA IZATEA!

Ba askorik ez. Gauza asko agintzen dituztelako baina gero gutxi betetzen dituztelako, ikusten denez egoera onenean ez daudelako edo…

Ba gehiegi ez, ze orain gauden egoerara iristea iruditzen zait oso tristea dela. Eta honaino iritsi bagara ba izan da ez direlako politikaMaialen Etxeberria riak eguneroko17 urte an egon…

34 urte

Igone Rezabal

Ez, ez dut sinesten. Denak ustel batzuk dira, beraien buruarengan bakarrik sinisten dute, herriko politikariak agian ez baina… Badut botoa emateko aukera baina ez naiz joango.

39 urte

Kevin Penman

Ez, batere ez, inorengan ez, ez dute ezer egiten, beraien patrikak ondo bete bakarrik, besterik ez, beraientzat dena. Ez dut batere sinisten.

65 urte

Pili Aizpurua

A

UPA, danbolinzaleok! Ez dakit zuen herriko aldizkarian lekurik izango ote den mota honetako bitxikerietarako. Nolanahi ere, eta zuen baimenarekin, azalduko dizuet zer gogorra izan daitekeen zestoarra izatea, edo, gutxienez, zestoarra izaten ahalegintzea. Hasi bezain laster, bataio ekidinezina. Antza denez, nire jatorrizko izena hemen bertan ez da oso esanguratsua. Hori dela eta, ez zuen denbora gehiegi igaro behar izan ezizen egokia jasotzeko. Oraingo honetan, Kabestani izan zen hautatutakoa. Batek daki zergatik! Bueno, egia esan, badaukat ideia txiki bat. Hala ere, Kabestani bera ezagutu arte, nire zalantzak airean geratuko dira. Horretaz gain, azken bolada honetan, hamaika ezizen entzuten ari naiz, eta, gezurra iruditu arren, egoera honek ez dit eragozpenik sortu. Ez dakit nola baina gehienetan esandako ezizena niri dagokidala jabetzen naiz. Nire egokitzapena ondo bideratua zegoela pentsatzen ari nintzenean, hurrengo ustekabea eman zidaten. Taberna batean poteatzen ari ginela, Herri Krosean parte hartzera bultzatu ninduten. Mota guztietako aitzakiak jarri banituen ere, azkenean, nor eta ni krosean agertu nintzen. Ai, ai, ai… ¡quién me ha visto y quién me ve! Ez dakit nola, baina lasterketa bukatzeko gai izan nintzen. Alabaina, ez da nahikoa izan. Badirudi, hau egin ondoren, Ondarbasoko igoeran parte hartu behar dudala. Bueno, ahal bada, behintzat, saiatu egin beharko. Baina hori burututakoan, zein izango da hurrengo erronka? Zestoarrek badaukazue mugarik? Ezetz pentsatzen hasia naiz. Horrela bada, agian, irundarra izaten jarraitu beharko dut. Aupa Zestoa, gora Irun. Ea hurrengo zenbakian nor ausartzen den zestoar peto-petoen dekalogoa edo 10 betebeharrak argitaratzen.

E

nbido 2. Jabi Manteka Kabestani


Ertxiña Musika

25

Nork esango luke duela hogeita bost urte Ertxiña Musika Eskola zilarrezko ezteiak betetzeko zorian egongo zela eta, horrenbestez, “ezerezetik” irtendako proiektuak hainbesteko fruitua emango zuela? Juan Antonio Kortadiri atzera begirarazi diogu. Datu gutxi gogoratzen duela esan badu ere, gaurko Zestoako Musika Eskolaren istoriotxoan parte hartu zuenari entzun diogu, eta sorrera nondik norakoa izan zen argitu digu hark tartean izan ez ginenoi.

GURASOEN KEZKEI IRTENBIDEA Zestoa herri txikia baina musikaz blaitua izan da aspaldidanik, eta, musika eskolarik gabeko garai hartan, etxe partikularretan biltzen ziren musikarekiko grina zuten haurrak edo, hobeto esanda, guraso musikazaleen haurrak. Bakoitza bere aldetik biltzearen deserosotasuna zen gurasoen kezketako bat, eta, horri aukera bat bilatu nahian, batzarra deitu zuten 1986an. Oso jendetsua izan zen, eta argi zegoen erantzun bat eman behar zitzaiola gaiari herri gisa. Handik atera ziren, Juan Antonio Kortadi (elkarrizketatua) eta Miren Jaioren izenak. Musika ikasten zebiltzan haur eta familiei irtenbide egoki bat bilatzearen ardura hartu zuten, bada, eta Juan Antonio, “bere esku zegoena egingo zuela” hitz emanez, Udalarekin hartu-emanean, irakasle bila… jarri zen Mirenekin batera (urtebetera hark utzi, eta Karmentxu Zunzunegik jarraitu zuen). Josu eta Julen Lizaso anaiekin hasi zuten ibilbidea Idiazpiko geletan. “Orduan ez zen musika eskola batekin pentsatzen, ezta gutxiagorik ere”.


7 Eskola: NEREA LIZANASORO "Solfeoan eta koruan ibiltzen nintzen, eta txistuan ere bai Garikoitzekin Idiazpin. Kuadrillako gehienok elkartzen ginen, eta zoragarri pasatzen genuen". NAGORE OLAZABAL "Orduan ikasitako pieza asko oraindik buruan ditut, eta nota guztiekin ondo gogoratzen naiz; diana eta… mi-mi-sol-mi-mi-sol-fa-mi-sol-fa-mi-re-re".

20-30 haurrez osatutako taldea gogoratzen du Juan Antoniok, ia materialik gabeko gune berri hartan. Euskarri gisa txistua eta irakasleek ekarri ohi zuten gitarraren batekin irakasten zien solfeoaren oinarria, “txiki-txikiak baitziren”, eta horrela abiarazi zen gaur musika eskola sendoa bilakatu den erronka handi hura. ERREALITATE BERRIEI ERANTZUNA Urte eta erdi edo bi urte iraun zuen hasierako martxa horrek, eta, haur kopuruak gora egin zuenez eta hobetzeko plan guztiei irtenbidea bilatzeko asmotan zirenez, egokitzapenak egin behar izan zituzten, lehen trantsizio bilakatu zen horretan. Iragarki baten bidez, hamabost bat lagunek eman zuten izena proiektu berri horretan parte hartzeko; tartean, hautatuak izan ziren Juan Karlos Irizar eta Maria Jesus Etxeberria.

Ibilbidean aurrera egin ahala, gauza berriekin topo egitea tokatu zitzaien (kuotak, erabakiak, instrumentu berrien planteamendua, gurasoen kezkak…), eta “egunerokoak erakutsitakoarekin haziz” joan ziren. Irizarren planteamendu potoloa entzun zuten arte: bere parte hartzea musika eskola ofizial batekin egin nahi zuela aitortzea. Horretarako lan handia egin bazen ere, Juan Antonio eta Karmentxuk egin beharreko guztia egin zuten “papeleoa” abian jartzeko; Irizar tituludun irakasleak lortzeaz arduratu zen gehienbat; eta, halako batean, Zestoako Musika Eskolaren ofizialtasuna ospatzeko moduan zeuden, irakasle gehiagorekin, instrumentu eskaintza zabalagoarekin eta, noski, haur musikazalez beteta. Gurasoak gustura ziren, eta nabarmena zen, nola ez, proiektuan parte hartzen ari ziren horien guztien poza. Ofizialtasunaz geroztik, beraz, gauzak errazago bilakatu ziren Ertxiña Musika Eskolarentzat: dinamika batean sartu ziren, eta egunerokoarekin ikasten jarraitzea zen arduradunen lana.

IÑAKI MANTZISIDOR NEBERA “...Zarauzko maisu batekin hasi ginen gitarra jotzen, Angel izeneko maisu batekin, udaletxeko goiko pisuan, artxiboa dagoen gelan. Han ez dago leihorik, eta bero handia pasatzen genuen, baina gustura ibiltzen ginen...”

FABIO D E LAS MORENAS "Ondo gogoratzen naiz egun hartaz; uste dut Aitorren hizkuntza zaharra jo behar genuela, eta ez genekien kantua oso ondo, eta hor ibili ginen katigatuta".

···


··· ALOÑA ITURZAETA "Gogoratzen dut klarinetea jotzen Jose Luis Larrañaga Kanariok erakusten zigula eta lehenengo klase mordoxka behar izan genituela klarinetearen muturrarekin zarata ateratzen ikasteko bakarrik". JOSEBA OLAIZOLA "Idiazpin elkartzen ginen, eta Jesus Lizaso zen zuzendaria. Gogoratzen naiz Migelito Izetaren bitartez Ordiziara joan ginela festa batzuetara. Kuadrilla bakoitzak trikitilari edo musikariren bat jartzen zuen, eta Migelitoren lagun hori gutaz gogoratu, eta han joan ginen. Ez genuen pieza asko jotzen jakingo, baina…".

INSTRUMENTUAK LORTZEA, EZINBESTEKOA Begiak itxi eta imajinazioarekin Idiazpiko etxabe hartara joz gero, Juan Antoniok nekez pentsatuko luke gaurko musika eskola sortzea lortuko zenik, instrumentu ugari eta haurrei eskaintza zabala aukeran jartzen dizkiena. Proiektuak hasierako unetik izandako bilakaerak, ordea, pixkanaka lorpen berriak egitea ekarri du, eta Ertxiñak aukera eman du hogeita bost urte hauetan besteak beste hainbat musika jotzaile hazteko. Urteroko asmoa hori bilakatu zen, bada, haurrek musika ikasteko aukera izatea (irakasle prestatuak, instrumentu ezberdinak aukeran…) eta pixkanaka instrumentuak gehituz joatea, herriko haurrek kanpora jo ez zezaten bertan ez zeukatenaren bila, hasieran egin ohi zuten bezala. Hasierako baliabideak urriak zirela gogoratzen du Juan Antoniok, eta dio planteatzen zen aurrekontuaren zati bat instrumentu berriak erosteko erabiltzen zutela, berak garrantzizkoa ikusten baitzuen eskolan bertan instrumentu baliabide minimo (edo ez hain minimo) bat izatea. Beraz, maiz bigarrengo eskukoak ere lortzen zituzten, eta horrela joan ziren pixkanaka bilduz. Instrumentuak lortzearekin batera, haurrei eskaintza zabalduz joan zitzaien, eta bakoitzak ziurrago egiten zuten aukera eskolan bertan probatuta. GURASOEN ETA UDALAREN IRUDIA Juan Antoniok azpimarratu nahi izan du lortutako guztian ezinbestekoa izan dela guraso eta Udalaren laguntza. Aitortu du gurasoentzat batik bat gogorra izan zela, proiektu ezezagun batean apustu sakon bat egitea baitzekarren; kezka asko zeuden tartean (kuotak, haurren etorkizuna instrumentuekiko, haurrak aspertzeko kezka…), eta, familia askotan, ongi baloratu beharrekoa izan zen. Horrez gain, bileretako parte-hartzea, inplikazioa oro har… txalotzen ditu. Bestalde, Udalaren irekitasuna ere goraipatu du, karguan edozein zegoela ere (izan ere, berak musika eskolan igaro dituen 20 urteetan zehar batekoak eta bestekoak tokatu zaizkio). Musika eskolako proposamenak beti entzunak izan diren sentsazioa du, eta ez dauka ahazteko ekonomikoki asko erraztu diela. Kultura musikalarekiko errespetuak zailtasun guztiei aurre egitea lortu du, eta horrek bide eman du Ertxiña Musika Eskolak 25. urtemuga ospatzeko.


9

OROITZAPENAK Oroitzapen politak gordetzen ditu Juan Antoniok, eta pozik agertu da ezer lortu gabe egotetik egindako lan handiak eman duen fruituaren aurrean. Lehen unetik proiektuaren parte izateak lan asko eta ugariak egitea ekarri du. Irakasle gisa ibiltzea ere tokatu zitzaion; hasiberriei klarinetea erakusten ibili zela gogoratzen du, “denean eman behar zela eskukaldi bat, eta instrumentuarekin hartuemanean jartzen lagundu” zien ikasle batzuei pare bat urtean. Orain, hunkitu egiten da ibilbide hasieran ikusi zituen haiek musikari bilakatuta ikustean. Satisfazio izugarria dela aitortzen du. GAUR EGUNGO BEGIRADA Betidanik egon da musika munduan Juan Antonio. Familiakoek jarraitu ez izanaren saiakerak balio ez badio ere, musika eskolan eta hortik aparte izandako esperientziek bete dute hutsune hori, eta, orain, gustura dago hogeita bost urte luze hauetan lortutako guztiagatik. Bost urte dira musika eskolatik urrundu zela aparteko lantokian hartu zituen ardura batzuk zirela medio. Nahikoa jende bazebilen ardura bat eta bestea hartzeko, eta dudarik ez du lan ederra egiten jarraituko dutela. EKITALDIA Ekainaren 4ko ekitaldi handiaren aurrean, garai hartakoak gogorarazi dizkiogu, eta lehenengo ekitaldia oroitu du, hasi eta pare bat urtera Elizondo zinema jendez goraino bete zenekoa. Haurrek zekiten gutxia aurkeztu zuten herriaren begiradapean, eta, esperientzia horren ondoren, urtero egin da ekitaldia. Ondorio gisa, poztasuna da Juan Antonioren sentsazioa: “jendeak ezin du imajinatu duela hogeita bost urte egin zen planteamendu horren aurrean gauzak nola zeuden, zenbaterainoko hutsunea zegoen musika eskola bat sortzeko, baina garbia da gogoak eta esfortzuak fruituak ematen dituztela”.

BEGOÑA AIZPURUA "Ez naiz gauza gehiegirekin akordatzen. Irakasle Marijo Azkue Lasaokoa genuen, eta zoragarri konpontzen ginen; oso jatorra zen".

M

aialen Kortadi

Oharra: Argazki hauekin eta gehiagorekin Ertxiña Musika Eskolak DVD bat kaleratuko du ekainaren 4an

EIDER GOMEZ “... Pianoa hartu nahi nuen, baina klarinetea aukerarazi zidaten gero bandan jotzeko bide moduan. Hasieran ez nengoen oso pozik, baina gero asko gustatu zitzaidan. Maisuarekin oso ondo moldatzen ginen, eta gaur egun oso gustura jotzen dut instrumentu hori. Hori bai, azkenean pianoa ere probatu nuen, eta koruan ere aritzen nintzen…”. MAITANE PEREZ "... Afizio handia zegoela gogoratzen naiz. Klarinetearekin egin nituen urte gehienak, eta, geroago, banda txikian jotzen hastetik sekulako ilusioarekin herriko bandan jotzera ere iritsi nintzen. Tartean pianoa eta panderoa ere jo nituen, eta lehenarekin badut pieza ahaztezin bat oraindik ere piano bat parean tokatuz gero jotzea gustuko dudana…".

AN E ITURRIA "Idiazpi Auzuneko gela batean hasi ginen, eta gero kultur etxean jarraitu genuen. Musika tresna bat jotzen ikasteko garaia iritsi zenenean, garbi nuen: klarinetea. Hasieran oso zaila egin zitzaidan, baina ikasten jarraitu nuen bandan jotzeko. Koroan ere abestu nuen, baina urte gutxi. Musika eskolan oso gustura jardun nintzen. Oraindik nolabaiteko lotura ere badut, klarinetea jotzen jarraitzen baitut".




Apirilak 29 Senda Viva irteera Gaztelekutik.

Ikastaroak.

Apirilak 29 Peña Bartzelonistak bere lokala inauguratu zuen

Maiatza hasieran bi ikastaro izan dira kultur etxean eta arrakasta handikoak gainera biak ere. Lehena, elikadura energetikoari buruzkoa, Silvana Huegunen eskutik, talde mardul askoa osatu duena gainera eta Migel Santamariak eskainitakoa bigarrena, argazkigintzari buruzkoa. Danbolineko argazkiek hobera egiten dutela ikusten baduzue beraz, badakizue zein izan den arrazoia. Eta hila bukatu aurretik hirugarren ikastaro bat ere izango da liburutegian, haurrei ipuinak nola kontatu ikasteko aukera paregabea. Gero herri honetan ez dagoela ezer esatera ausartuko da bakarren bat!

EAJ/PNV

4

7

Maiatzak 2

BILDU

Puzgarriak plazan umeen gozamenerako

Maiatzak 2

2011ko Udal Hauteskundeak. Zestoa

Gaztetxoen pilota txapelketako finalak

0 2 107 60 1 5 1 1 177

ARROAGOIA

PP PSOE BILDU EAJ ARALAR HAMAIKABAT ZURIAK NULOAK

Maiatzak 2 “Eskubide guztien alde ilegalizaziorik ez” lemapean kontzentrazioa

5 9 112 104 12 5 1 4 252

ARROABEA

2 4 147 69 4 9 1 2 238

AIZARNA

3 12 280 193 53 51 8 6 606

ZESTOA-A

3 13 382 169 56 53 1 5 682

13 40 1028 595 126 123 12 18 1955

ZESTOA-B GUZTIRA


3

k

1

ale/bale KALE.

Maiatzak 7 Bertso saio ederra aspaldiko partez frontoian

IRAETARA OINEZKO BIDEAN,

URAK BERE LANA EGIN DU ETA DENA ZULATU DU.

URA BIDERATZEKO ZULOAK EDO IREKI

BEHARKO LIRATEKE GEHIAGO PUSKATU EZ DADIN

BA L E .

Maiatzak 12 SEINALE BERRIAK JARRI

Liburutegiaren aurkezpena eta elizako organoa ezagutzen 5 urtekoak

DITUZTE BASERRI BIDEETAN

danbolin

zulo

Maiatzak 13 Talo-jan arrakastatsua Arroabean

Infantil futbol taldea Gipuzkoako txapeldun.

Denboraldi osoan zehar zoragarri ibili ondoren maiatzaren 14an 10 eta 0 irabazi ondoren txapeldun dira Pepe Valor eta Juani Zunzunegik zuzentzen duten Infantil taldea. Eguraldiak asko lagundu ez arren jende mordoska bildu zen Iraetako futbol zelaian. Partidua amaitu zenean, garaikurrak eta kopa jaso zituen taldeak, futbol federazioko arduradunen eskutik. Zorionak !!!

Maiatzak 13 Euskal kanta ezagunak entzun gai Pio Baroja plazan

Maiatzak 13 Marasma saretzen aurkezpena, afaria eta kontzertuak Gaztetxean


g

urean

Trostan zaldi gainean Trosta Zaldi Elkartea 2010eko martxoan sortu zuten herriko hainbat zaldi zalek. Lagunarteko ideia bat izan zen, aurretik ere elkartzen ziren zaldian ibiltzeko baina legalki taldea duela urte bete inguru sortu zen. Taldea sortzearen arrazoietako bat, antolatzen dituzten irteeretara adibidez, bailarako jende gehiago gonbidatzeko aukera izatea zen, eta lortu dute. Izan ere taldea sortu zutenez gain, gaur egun zaletasuna konpartitzen duten beste hainbat kiderekin bat egiten dute ia astebururo egiten dituzten irteeretan. Gaur egun elkartean 10 bazkide dira eta bada jende gehiago sartzeko gogoz dagoena. Taldearen helburua lehenengo eta behin, zaletasuna sortzea da, ikastaroak egiten dituztenak taldera gerturatzea, ikasi dutenarekin eta Trostaren laguntzarekin zaldun onak izateko aukera izan dezaten eta aldi berean, bailaran zaldien inguruko zaletasuna zabaltzea da. “Bailaran jende asko dago zaldian ibiltzeko zaletasuna duena, asko bakarrik ibiltzen dira mendian eta gure helburua guztiok elkarrekin ateratzea eta ekarpen berriak lantzea da. Beste helburuetako bat bestelako ekitazio aukerak (domak, lasterketak, heziketa naturalak, etab.) ikastea eta praktikatzea da. Pixkanaka ari da jendea elkartera hurbiltzen eta gustura gaude�, azaldu du Eric Ugarte elkarteko idazkariak. Gaur egun Trostak bi zaldi ditu bere jabetzan eta horrez gain, elkarteko hainbat kidek euren zaldiak dituzte. Sastarrain Baserri Eskolarekin hitzarmen bat sinatuta dute eta hainbat irteeretan, zaldi gehiago behar dituztenean kasu, bertako zaldi eta pottokak erabiltzen dituzte. Zaldian ibiltzea erraza dirudiela diote, baina, hain sinplea ez dela azpimarratu dute. Zaldia eta zaldunaren arteko harremana, komunikazioa sendotzea garrantzitsua dela adierazi dute, eta elkartearen helburua hori ere badela azpimarratu dute. Zaldia ezagutzea garrantzitsua dela adierazi dute; izan ere, zaldia kezkatzen duen edozer bada inguruetan urduri jartzen da eta hori zaldunak antzeman egin behar du.


AURREIRITZI OKERRAK Beti pentsatu izan da zaldia izatea edo zaldian ibiltzea “aberatsen” kontua dela, baina Trostako kideek azpimarratu nahi izan dute hori ez dela horrela. Zaldian ibiltzeko ez dela diru asko behar azaldu dute eta zaldia izatea ere ez dela beharrezkoa adierazi dute. “Nik zorte ona izan dut, Europako zaldunik onenen artean kokatuko nukeenaren ezagutzak eta laguntzak sasi truke jaso ditut”, azaldu du Uriak. Herrian bizi ezkero zaldia izatea apur bat garestiagoa izan daitekeela diote, izan ere zaldia gordetzeko baserriren bat bilatu behar duzu eta zaldia zaintzeagatik ordaindu egin behar zaio baserritarrari. Hala ere Ugartek azpimarratu du hilean, gastu guztiak barne (asegurua, perrak, jatekoa…), 60¤ ingur u kostatzen zaiola. Hemen inguruan horrelakorik ez dagoen arren, azpimarratu dute klub pribatuetan zaldia gordetzea oso garestia dela eta badela jendea hileko soldataren zati garrantzitsu bat zaldiaren mantenuan gastatzen duena, asteburuak bertan igarotzen dituztelarik. Dena den, horiek gutxiengoa direla ere azpimarratu dute. Zaldien prezioei buruz galdetzean, berriz, denetarik dagoela azaldu dute, “gaur egun oparitu ere egiten

5

Elkartea pixkanaka hasi da lanean eta dagoeneko hainbat tramite ari dira gauzatzen besteak beste, lauhazka (galope) ikastaroak gazteek eta helduek Zestoan egin ahal izateko. Gaur egun ikastaro horietan lortzen den mailaren arabera hartu ahal da lehiaketetan parte. Orain arte ikastaro horiek eta azterketak egitera kanpora joan beste aukerarik ez zegoen; baina, epe laburrean, posible izango da Zestoan bertan, zehazki Sastarraingo azpiegituretan, titulu horiek lortzeko prestaketak eta azterketa bera egitea. Oraingoz elkarteak ez du aurreikusten azpiegitura propiorik izatea; izan ere, horretarako inbertsio handia beharko lukete. Iñigo Uria elkarteko lehendakariak azaldu duen bezala, askoz ekonomikoagoa zaie orain dauden bezala jarraitzea, alegia Sastarrain Baserri Eskolarekin elkarlanean jarraituz bertako azpiegiturak erabiltzea. Zaldiak, berriz, Zestoako larrerik finenetarikoak dituen baserri batean dituzte, bai elkarteko bi zaldiak, bai elkarteko hainbat kideren zaldiak ere.

1

dituzte denboraldi baterako edo kentzearren” azaldu du Uriak. Hala ere, norberak gastatu nahi duen guztia gasta dezakeela adierazi du, “zaldiak autoak bezala dira. Zenbat balio du auto batek? Segun eta zein auto nahi duzun ezta? Zaldiekin ere gauza bera gertatzen da”. ELKARTEAN PARTE HARTZEKO Zaldiekin sekula harremanik izan ez duten pertsonei, baina, zaldiak gustatzen zaizkienei gomendio bat egin nahi diete elkartetik, hau da, ikastaroren bat egitea horretarako prestatuta dauden lekuetan eta ondoren, elkartera jotzeko. Behin oinarrizko ezagutza batzuk izanik, elkarteko zaldiekin irteerak egiteko moduan izango dira. Zaldian ibiltzen dakitenek berriz, zuzenean jo dezakete elkartera. Eta

zaldia duten horiei ere dei berezia egin nahi diete, asko euren eran ibiltzen dira irteerak eginez, eta elkarteko kideei interesgarria iruditzen zaie guztiak elkarrekin ibiltzea. Elkarteak bi helbide elektroniko ditu martxan eta eurekin kontaktuan jarri nahi dutenek bertara idazteko aukera dute: trostazalditaldea@hotmail.es edo trostahipikaelkartea@hotmail.es. Nahiago dutenek telefonoz ere jar daitezke eurekin harremanetan: 635 759 490 (Eric) edo 696 987 903 (Iñigo). Zaldiek, autoek bezala, asegurua izan behar dute, eta hala dute. Bestalde, elkarteak ere beste aseguru bat du eta horri esker, gehienez 20 lagun/zaldiko taldean doazela zerbait gertatzen bada aseguru horrekin babestuta daude. IRTEERAK Ofizialki hilean irteera bat egiten du Trosta Elkarteak, baina, ahal duten guztietan zaldian ibiltzeko aprobetxatzen dute, bakoitzaren aukeren arabera, jakina. Batzuetan egun pasa joaten dira, bestetan goiz pasa… eguraldiaren eta planaren arabera antolatzen dituzte irteerak. Etorkizunean, maila ezberdineko irteerak antolatu nahi dituzte, eta gaur egun pixkanaka inguruak ezagutzen eta sailkapenak egiten dabiltzala azaldu dute. Gaur egun, irteerak egiten dituzten gehienetan paseoak egiten dituztela azaldu dute, izan ere, irteera horietan haurrek ere hartzen dute parte eta beraz, guztien mailakoak izan behar dute. Dena den, epe laburrean irteera luze samar bat prestatzen ari direla adierazi dute, Aralar zeharkatuz Baraibarreraino, adibidez.

N

aiara Exposito Alberdi


hasi Osagaiak :

era

1 berenjena irina eztia (kanabera ezti iluna)

Prestaketak :

kortadiren

plateretik

1. Zuritu berenjena, eta zatitu hirukitan (komeni da aurrez ordu batzuetan esne eta gatzetan hozkailuan gordeta edukitzea). 2. Xukatu, pasatu irinetatik, eta frijitu (perfektuentzat, 190 º C, 1 min eta 30 s)

Aurkezpena : Busti platerean eztiarekin, eta gehitu Maldon gatz pixka bat.

Osagaiak : Arrain fumeta

∑ ∑ ∑ ∑ ∑ ∑ ∑ ∑ ∑ ∑

2 ale baratxuri 1 1/2 tipula 1 azenario 1/4 piper berde 1/2 porru 1 zopako pusketa 1 dl brandy 200 ganba 200 g egindako tomate

arrain

soup

On egin!

Fumet azkarra egiteko : Osagaiak: legatza, zapoa, itsas aingiraren hezur garbiak, porrua, azenarioa, tipula, perrexila… Jarri dena irakiten, eta, ondoren, eduki 45 minutuz su baxuan. Bitartean, joan aparra kenduz, eta, azkenik, iragazi.

Zopa egiteko : Txikitu berdurak, eta erregosi oliotan, ondo ilundu arte. Gehitu ganbak (azal eta guzti), zopakoa eta tomatea. Flanbeatu brandyarekin, su emanez. Nahastu dena, eta gehitu fumeta (30 min). Pasatu irabiagailu elektrikoan, eta iragazi. Azkenik, pasatu zartagin batetik arrain zati batzuk, txirlak, ganbak… eta gehitu zopari. Oharra: arrain zopa beti arrain zuriarekin egiten da.

Osagaiak : ∑ ∑ ∑ ∑ ∑ ∑

400 ml Laranja zuku (4 laranja) 400 ml esne gain 150 g azukre Laranja azal birrindu 2 koilara arto irin 4 gorringo

laranja krema

Prestaketak : Jarri ontzi batean berotzen zukua, esne gaina, laranja azal birrindua eta azukrea. Irabiatu ondo lau gorringoak esne gainarekin eta zuku pixka batekin (aurretik gordeta). Ontzian duguna irakiten hasten denean, gehitu gorringoak, eta joan nahasiz. Krema loditzen hasten danean, bota preparatutako laranjetara, baso edo kopa batera edo nahi denera. Bota gainetik azukre beltza, eta, errez gero, espexial! On ein!


7 1

efe meri

deak

1966-05-03

Txirrindularitzako Igo. Santa Kruz Txapelketa Nagusia. Proba Gure Txokoa elkarteak antolatu ohi zuen eta garai hartako txirrindulari onenek parte hartzen zuten, hala nola, Migel Mari Lasak (Fagor), Jabier Elorriagak (Kas)...

1930-05-03 Gaueko bederatziak laurden gutxitan eman zitzaion hasera Danborrada Nagusiari eta heraldo, kantinari, danborrari, upelari, Musika Banda, karrozak eta abarrek hartu zuten parte bertan. Umeen lehen danborrada, berriz, 1960an izan zen.

1972-04-30 “Cestona. La ‘cuchara’ respetó el histórico arco [‘Kutxarak’ errespetatu egin du arku historikoa]. Arretxe aurreko etxea botatzen ari zirela, makina bat jende beldur zen ondoko arkua ere eraitsiko ote zuten. Orduan ere, gaur egunean bezala, axolagabeek zera esaten omen zuten: “Honek ba al du ba baliorik? Traba ederra bai!”

irakurri

JOAN DA NEGUA Mikel Ibarguren Susa, 2011

berri dut

badut zuretzat zerbait gordea izu lokartua asaldatzen denerako elkarrengandik elkarrengana egingo dugunerako eserleku bat ondoan norabait egin dezagun (...) badut zuretzat denbora beteago bat ahurrean gordea

Na g o r e Te l l e r i a Autopsiarako frogak. Askotan entzun ditugu eskolan euskeraz hitzegiteagatik jartzen zituzten zigorrei buruzkoak. Eraztuna jantzi behar zuela kristianoz egiten ez zuenak eta gelakideak salatu. Gaelikoak bazuen bere aldaera igualtsua, lepotik zintzilik jartzen zieten sanbenitoarena. Berdin gutxietsita bretoieraz egiten zuten eskolaumeak. Tankerakoak kontatzen ditu Koldo Izagirrek liburuan, adibide gertukoenak aipatzearren, baina euskerari buruzko gogoetak, jarrerak, ekintzak eta kontraekintzak kontatzen ditu bata bestearen atzetik. Unamuno edo Pio Barojatik, Martin Ugaldera, eta gehiago. Euskera denboran ikuspegi orokorrarekin ikusita, segituan pentsatu dut Ertxinondon zuloa egitea, uste baino gertuago dagoela. Bai, zer pentsa haundia eman dit liburuak, benetan gomendagarria. Eta liburua kaleratu ezkeroz sortu dira kapitulu berriak, funtzio publikorako oposaketetan euskera eskakizuna kentzea, edota euskerazko komunikabideei dirulaguntzak murriztea.

ZER BARKATURIK EZ Alberto Ladron Arana Elkar 2011 Bolada txarra darama Mikel Izuk: andreak utzi zuen, lanean ez da agertzen depresioagatik, bere anaia Julenen alprojakeriak jasan behar ditu... Hain zuzen, anaiaren etxean behatz moztu eta odoldu bat aurkitzen duenean hasiko dira gauzak are gehiago okertzen eta aldrebesten. Saltsa loditzeko, beste hainbat osagai: Andaluziatik datorren neska pinpirin bat, II. Mundu Gerra garaiko mugaldeko abentura ahantzi bat, senar jeloskor bat, naziak eta juduak, droga trafikoan sartutako ukrainarrak, nora ezean dabiltzan foruzainak...


agenda ek 03 04

AINA OSTIRALA

Ertxiña Musika Eskolako entzunaldia Kultur Etxean arratsaldeko 18:30ean. LARUNBATA

Ertxiña Musika Eskolak 25. urteurren ekitaldi nagusia. 10:00etan kalejira txistulari eta trikitilariekin. 13:00etan ikasle ohien kontzertua; trikitixa, txistulariak, perkusioa eta konboak. 19:00etan Kontzertu nagusia; musika hizkuntzako ikasleak, Itxaropena dantza taldea eta bandaren emanaldia. 21:30ean afari herrikoia udaletxe azpian.

10 12 17 23 24 25

OSTIRALA

Itxaropena dantza taldearen emanaldia kiroldegian gaueko 22:00etan. IGANDEA

Agiro Mendi taldeak antolatuta irteera umeekin. OSTIRALA

Ertxiña Musika Eskolako entzunaldia udaletxe azpian arratsaldeko 18:30ean. OSTEGUNA

San Joan bezperako sua, musika, ikuskizunak... OSTIRALA

Alima dantza taldearen kurtso amaierako emanaldia. LARUNBATA

Katamarrua natur taldeak tximeletak ikusteko irteera. Eguraldi txarra bada uztailaren 2ra atzeratuko da eta egun horretan ere txarra bada aterpean tximeletei buruzko jolas pedagogikoa egingo da.

26

IGANDEA

Euskaldunon memoria historikoaren alde Noaindik Iruñara martxa. Autobusak jarriko dira Zestoatik. Argibide gehiagorako 629932511 edo 649436186 telefonora deitu..

as

entzioak Endoian

02 04 05

OSTEGUNA

Asentzio eguna. Gaueko 21:00etan meza eta ondoren bertso afaria auzotarrekin. LARUNBATA

Afal ondorenean erromeria Baltzola anaiekin. IGANDEA

Goizeko 10:30ean Meza. Eguerdian, Itziarko dantzariak. 18:00etan herri kirolak eta poni eta zezen txikiak gaztetxoen gozamenerako Zelailuzerekin. Festei amaiera emateko erromeria trikitilari gazteen eskutik.

• Ahasiko dira eta iraupen eta prezio ezberdinak

lima dantzako udako ekintzak: ekainaren 27an

izango dituzte; ekialdeko dantza (sabel dantza) helduentzat eta haurrentzat, gorputz adierazpena (4 urtetik aurrera), pilates helduentzat, antzerki tailerra gaztetxoentzat eta free dance helduentzat. Ekintzaren batean interesaturik bazaude deitu zenbaki honetara 630 559 5 84 (Amancay).

•A

malda abesbatzak 2011-2012 ikasturterako ahots hezkuntza lantzeko, musika sortu eta sortzearekin gozatzeko aukera eskainiko du. Ostiralero 17:30etatik 19:30era, ekainak 23 arte, abesbatzak erabiltzen duen lokalean, Idiazpi auzunean. Izena emateko epea zabalik dago, honako eskaintza luzatuz: KANTUZ JOLAS TAILERRA (3-4-5 urteko haurrentzat), ABESBATZA (6 urtetik aurrera). Informazioa gehiago nahi izanez gero 680570588 edo 676826194 telefonoetara deitu.

•E

rtxiña Musika Eskolak 2011/2012 ikasturterako matrikula epea zabaldu du maiatzaren 16tik ekainaren 13 arte. Musika eskolako bulegora bertaratu beharko da astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara, edota 943 147 911 telefonora deitu ordutegi horretan bertan.

•A

rbitro eta entrenatzaileak behar dira datorren ikasturteko kirol eskolarrerako. Laguntzeko prest daudenak guraso elkarteko kideren batekin harremanean jartzea eskertuko litzateke.


9

1

auzo etatik ibañarrieta

S A N TA K U T Z A K I B A Ñ A R R I E TA N 2007an sortu zen, ofizialki, Ibañarrietako Itxurtxo Auzo Elkartea, baina lehenago ere bagenuen auzoan festak antolatzeko, auzoetako bilerak egiteko eta udalera zuzentzeko dinamika sortua. Elkarteko batzordea eta zenbait bazkideren artean, dozena erdi bat lagun elkartzen gara. Urteen poderioz lanak banatu samartuta ditugu: bat herri kirolen kargu egiten da, beste bat trikitilari eta musikaren kargu, besteak bertsolariak edo meza, udalarekin hartu-emanak… Aurten herri kirolen saioa izan da arrakastatsuena. Iparraldeko jokoak izan ditugu, Mutrikuko talde baten eskutik. Eta geuk antolatutako pote jokoak ere auzotar eta bisitarien artean saltsa sortu zuen, ea nork sartzen zituen fitxa gehien pote barruan; txapelketa polita. Jendea tamainan izan zen; normala, inguruko herrietan ere festak izanda. Eguraldi ederra egin zuen eta eskerrak, Ibañarrietan ez dugu-eta toki itxirik ekintzak ospatzeko. Bertsolariei dagokienean, Mañukortak ezin izan zuen etorri eta bere ordez Zierda etorri zen. Saio polita eskaini zuten. Berez, plazan kantatzeko antolatuta zegoen baina jendea meza ondoren trago bat hartzera Anttoni Urtainen tabernara joan zen, eta bertan egin zen saioa ere. Udalak dirulaguntzaz gain taulatua, argi kaxa… jartzen dizkigu, baina aurten haizeak hankaz gora bota zigun oholtza eta arriskurik egon ez zedin traktore bat prestatu genuen taulatu modura. Bukatzeko, gonbidapena luzatu nahi diegu auzotarrei Itxurtxo auzo elkartera gertura daitezen, ateak irekita daude-eta. Ea auzotarren arteko giroa hobetzea lortzen dugun, horrela auzoa babestu eta indartzea lortuko baitugu.

K

armelo Mendizabal

Itxurtxo auzo elkarteko kidea



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.