BROSTI
ALA
J A R D U N I A N : J OA N I T O A Z K U E
HARTZAZU
S A KO N K I A R NA S E TA M U R G I L D U E U S K A R A Z
2001EKO URRIA XI. ALEA
&
34 6 7 10 12 14 17 18 19
atariko honetan
idaztea zaila egiten zait, beldur pixka bat ematen dit, agian erridikulua egingo ote dudan edo. Egunero beldur honekin gabiltza. Kalera irten eta eskaileretatik erortzen bagara, erridikulua egin ote dugun ezker-eskuin begiratzen dugu ea inork ikusi ote gaituen. Klasean ere ikasleak jende aurreko aurkezpenetan edo irakasleari galdera bat egin behar dionean, lotsa hori sentitzen du; edo azterketa batean ere erridikulua ez egitearren ez aurkeztea ere pentsatu izan du unibertsitario batek baino gehiagok. Kalean praketako kremallera irekita edo komunetik buelta egin ondoren emakumearen gona kuleroetan zintzilik duela konturatzean erridikulua egin duela pentsatzen du askok. Orain dela gutxi, Zestoa ez zen beste herri batean ezkontza aurreko agur edo despedida ugari zituzten koadrilak ikusi nituen. Jatetxean afaltzen ari ginela, neska talde baten algara eta garrasiek, nire begirada beraien mahaira zuzendu nuen. Tarta erotikoaz gain, hainbat opari zeuden mahai gainean: buruan jartzeko zakildun antenak, sexu arraren irudiarekin sukaldeko mantala, plastikozko gizonezkoa… Afalondoren han ikusi nituen kalean gora eta kalean behera erridikulua eginez. Eta hauen moduan beste lauzpabost koa-
drila. Antzeko opariekin, baina sexua aldatuta oraingoan. Eta neure baitan pentsatzen jardun nuen ea taldean erridikulurik ez ote den egiten. Beste gauza bat ere bai. Erridikulua egin ala sentitu egiten da? Bigarrengo honekin gelditu nintzen, alegia erridikulua bakoitzak berak sentitzen duela eta taldean egonik desagertu egiten dela. Orduan nire kezka edo burutazioa egunerokotasunera pasatzea pentsatu dut. Hau da, eskaileretatik erortzen banaiz, ez da ezer pasatzen (bueno, ipurdikoaz aparte). Denak, edo ia denak, erori gara noizbait kalean. Klasean ere, denoi iristen zaigu aurkezpenak egiteko ordua (batzuetan ongi, besteetan hobeto). Orduan, erridikulua sentitzeko arrazoirik ez dago. Hala ere, agian, zuk irakurle, pentsatuko duzu orri hau idazterakoan erridikulua egiten ari naizela. Agian arrazoia izango duzu. Hortaz bi aukera daude: bata, nik idazteari uztea eta bestea zuri d a n b o l i n aldizkarian idazteko gonbita egitea. Badakizu, taldean erridikulurik ez dugu egiten… edo ez dugu sentitzen… EDURNE KORTA
INKESTA
ENBIDOA
DANBOLIN- Z U L O
. . .E T A
A E K. . . MURGILDU!
JARDUNIAN: JOANITO AZKUE
ZESTOA INTERNETEN
BROSTI ALA
PORRUSALDA
AGENDA UDALEKO BERRIAK
Hainbestekoa da modaren boterea ezen, barregarria emateko beldurragatik, b a r r e g a r r i i z a t e r a b e h a r t z e n z a i t u e l a . Josefh Sanial-Dubay.
?¿
argitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 14 71 23 danbolin: Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Margari Eizagirre, Mireia Orbegozo, Joxeba Larrañaga
diseinua eta maketazioa: Eneko Aristi laguntzaileak: Lidia Aveiro, Arturo Rodriguez (argazkiak). inprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429
ZERBITZUAK
BALITEKE
HEGO HAIZEA IZATEA N I L E R R O H A U E K idazte-
ra eraman nauen arrazoia, badakizue, haizea buruan eta ibili munduan. Saiatuko naiz bertsolaritzari buruz zerbait idazten, nere ezjakintasunaren barruko arrazoitxoak konponduz, zuen gustuko idazlan ulergarri bat egiten, badago eta zer idatzia. Baditugu herrian bertsolari batzuk, hala nola Pello Lilibe, Olalde, Uztapide II.a eta, nola ez, Manuel Uztapide zena aipatu gabe ezin utzi, ezin utzi, bueno ezin kendu burutik gure herriko bertsolaririk onena, dudarik gabe. Bertsolarietan handiena, gizonetan gizonena, estimazio handiko herriko seme kuttun, ez zuen parekorik orduan. Zenbat plaza egin ote zituen garai hartan, Lasarte, Basarri zena... lagun zituela. Orain dela gutxi amaitu dut Manuel Lasarteren Uztapide gogoan liburua. Hunkitu ere bai, garai hartan jendeak bertsoarekiko harremana zenbat estimatzen zuen ikusirik. Lagunartea osatzeko, edozein bazkari, afari, omenaldi... egiteko bertsolariak behar izaten zituzten. Hura izaten zen jendearen gozamena, orain futbola dugun moduan. Hamaika saio egingo zuen bertsolariak entzulearen gozamenerako, hamaika, hamabi ere esan beharko genuke, motz geratzen baita hamaika. Egunean hiru
...
Gaizki, beti gaizki. Bai eskola garaian eta baita etxean ere. Beste era batzuk badaude, eztakit... uste dut positiboki hitz
Baina zeinek merezi du kastigua? Ahaztuta ere banitxion kontu hoiekin. Nik neuk ez det zigorrik izan; orain neuk seme alabei pagak askotan kendu
Gaizki, ikasleak bere eskubideak dauzka. Ez dakit... ni ez naute zigortu. Txemak behin bati zapla eman zion, baina neri gaizki iruditzen zait. Ikasleekin hitze-
Eskolako zigorrak, segun zer egoeratan. Segun eta zer arrazoirekin zigortzen dan. Kontua da zer zigor eta zergatikan jartzen dan zigor hori. Gu txikitan leihotikan eska-
Inkesta: Eskola garaiko zigorrak zer iruditzen?
dizkiet. Behin gin bai, baina jo egin eta gero akordio bat bila- batean, semeak ez. Beno, zigor tu gehienbat. Zi- Ipintzako arta- batzuekin gogogorrarekin ez da sorora sartu eta ratzen naiz, ba lidena txikitu zu- burutegira joan ezer lortzen. Inoiz ez da lortu ten. Gero keja eta ehun aldiz eta orain ere ez. etorri zitzaidan kopiatu eta hoLehen gehiago eta semeei esan rrelakoak jartzen zigortzen zan, nien: Orain zuen zizkiguten. Hori orain beste kul- paga jaiero eman- gaizki dago, tinta tura baten gau- go diozue Ipintza- asko gastatzen de. Ez det esa- ko Josepinixiri. dalako... EskolaHan joan zian ko gauzak beste ten nahi dana egiten utzi be- bi-hiru jaitan era batera izan har danik. Diszi- paga hori ema- behar lukete. Nopina bai, baina tera. Gauza la konpondu? Ba, hitz eginda. Nik hoiek egitea be- etxerako lan guikasleekin hala- harrezkua da. txiago jarrita, Nik ez nuen es- ikasleak gutxiago xe egiten det. Lehen eskuetan kolan ikasi, nire nekatu eta kasu jotzea izaten zen ondorengoak gehiago egingo zigorretako bat. bai. Mª Luisa lukete. Ni, gainera, ez- Olaizola, maisIrati kertiarrra nin- trarik onena eta tzen eta eskubia- hark ez zigun Aranguren rekin ikasteko... zigorrik jartzen. urte eskua atzean lo- Gero diferentzi tuta eduki edo haundia dago paretari begira umeak dauzkan egon‌ Horrela- maistra izan ko zigorrak jar- edo umerik ez tzen zizkiguten; duen bat izan. ordubete, bi or- Umeak dituenak errazago du... irakaslea konprenditzen aspertu arte du. hantxe!
13
Maixabel JuanKarlos Errazti Alberdi
38 urte
Neri ez diate sekula kastigurik eman. Formala? Eskolarako gogoa behar du eta gaur egun alperregia dago jendea. Errespeturik ez badago, eskolan jai dago. Handik ertendakoan liburuak eta leitu behar dira. Eskolan lan asko? Gure
57 urte
garaian etzan jatordurik eta ezer; eta gainera oinez joan behar hemendik Zestura, maristeta. Bueno...Clerisgos de San Viator eta haiek tokitako errespetua zuten. Lehenengo maristak eta gero hauek.. baina erakutsi lehengo haiek e? Gaurko hogeitalau urtekoak baino orduko hamabikoak gehiago zekien. Orain, zera, hogeitaka urte eta eskolan! Ordurako dirua irabazi behar da! Zigorra? Gaizki egiten bagenuen, belarritik heldu eta aidean gora altxatu ere bai makina bat aldiz. Hori izaten zan zigorra; eta baita eskuak jo ere, behatzak estututa jarrita. Baina behar du zerbait‌ bestela eztago.
Joakin Urteaga
74 urte
patzen ginan. Mahai baten gainian sila jarri eta leiho txiki batetik ihes egiten genuen. Gero belarritik tiraka ekartzen gintuzten. Behin Txemak goiz guztian pertsiana jaitsita eta kanpoko balkoian egotera behartu gintuen. Kristonak egiten genituen, bagenekien gaizki ari ginela eta askotan txokora bialtzen zigun.
Roman Artano
22 urte
Lehen maristak ziren Zestuan; mojak ere bai, orduan eta gogorrak. Gure eskola oraingoarekin konparatuta ez da ezer. Baztarrera begira jarri eta horrelakoak egiten zizkiguten. Gu eskolan ibili ginanian, gainera, geuk eramaten genuen makila eskolara. Makilakin ederrak ematen zizkigun Iretako maistrak. Orain, beldur pixkat bagenuen eskolako guk, e! Ikasi ez eta... komunioa egiteko beldurra ere bai. Dotrina ikasi ezina ea, hura bai beldurra! Apaizantzako beldurra... errespetua. Ehun orriko liburua buruz ikasi behar, bestela kalabaza eta etxera!. Eta erderaz, e? Mojak kastellanak zeuden Miserikordian ta gu erderaz gaizki ibiltzen ginan. Zestura joaten ginanian beti lotsetan ibiltzen ginan jendireakin, haiek erderaz gehiago eta guk gutxiago egiten genuela eta.
MariaTerexa Etxaniz
68 urte
. . . saio egindako garaiak
ere izaten zituzten; goizean, eguerdian eta afalostean, baita arratsalde erdian ere tabernaren batean jendeak eskatzen bazien. Orain zer? Egin genuen aproba. Mollergi tabernan hasi ginen bertso poteoa egiteko asmotan, soinu jole eta guzti. Eta zer? Hamarretik bi bertsoak entzuten, beste guztiak elkarri galdezka: Zertan ari dituk hoiek? Badago gustatzen zaion jendea ere gure herrian, mordoxka bat gainera. Baita pixkat saiatuta bertsotan egitera iristeko ahalmena dutenak ere, izenik aipatu gabe. Bertso eskola bat ere badugu, oraindik izenik ez duena, baina bertso eskola deitzen diogu, ze bertsotan bertsotan... Aurreko astearte batean egin genuen lehendabiziko aldiz bertsotan, irakaslerik gabe. Lau bat lagun edo bildu eta abilidade librean gaiak jarrita edo jarri gabe saio koxkor bat egitera iritsi ginen. Aizarnazabalen landu ohi dut bat-batekotasuna gehien, hangoeskolan.. Lauzpabost lagun bildu eta rriki-rraka jarduten dugu bertsotan, batzuetan nahiko ondo, bestetan nahiko gaizki. Bertso guztiak onak balira ez genuke ona zer den estimatuko eta bertso txarra desastretzat joko genuke. Ez dakit gustuko izan dituzun lerro hauek irakurle, edo aspergarri egin zaizkizun, baina hor dago ahalegina. Saiatuko gara hitzaren kiENBIDOA rol nazionala guOSKAR ALBERDI re herrian bultzatzen, bestela ez dago ezer eta. Amaitzea erabaki dut luzatu ez nadin, bertsotarako horrelako etorria edukiko banu... auskalo ze oilarrek kantatuko lukeen nire eztarritik.
I:
S
enbidoa II.
BARRAN BARRUTIK
GABILTZANOK, BADAKIGU
inpatikoak izan behar dugula: kontuak esan, parre egin e.a. Baina beti horrela izatea zaila da, bestelakoak ere gertatzen zaizkigu: Festetan, jendea gainezka etortzen ikusten genuen. Gure belarriak handik eta hemendik buila entzuten ari ziren bitartean, kopeta izerditan blai, betiko artaldea barraren alboan dantzan, guri mesede baino kalte gehiago egiten , eta zurrunbilo horretan, honela dio batek: –Hi, kabreauta al hago??? Barran barrutik gabiltzanok, badakigu txukunak izan behar dugula: edalontzi garbiak atera, esku garbiak eduki eta arropa kuriosoa eraman. Baina bestelakoak ere suertatzen zaizkigu: Bezero bati kafea zerbitu eta azukrea kafean kutxarilarekin nahasten ari zela, plasta-plasta, kafearen erdia tazatik azpiko platertxora bota zuen. Hala ere, ez pentsa kafearen erdia bakarrik edan zuenik. Kikarakoa edan ondoren, platertxoa hartu eta... –Iiilluuggff!!!! Platertxoko kafea ere barrura. Barran barrutik gabiltzanok, badakigu pazientzia izan behar dugula: behar adina denbora hartu, haserretu gabe ibili, bezeroak mimatu e.a. Baina beti zaila da, bestelakoak ere gertatzen zaizkigu: Arratsalde partean egunero etortzen zen kafea hartzera. Beti bezala, edukazio oso gutxirekin eta ahots agintariarekin... –Hi, kafia!!! Baña fuerte-fuertia!!! Orain kafe txarra ateratzen dezue!! Nire laguna saiatzen zen kafeterako kargatzailea tope betetzen, eta ttanttakattanttaka, kafea ahal zen fuerteena ateratzen. Baina ondoren, betiko komentarioa entzun behar izaten zuen, kafezaleak barran gainean lagatako txanpon eta pezetak, bai pezetak, kontatzen zituen bitartean: –Hau kafia al dek, ba!!!! Jendeai honea ez etortzeko esango ziot!!! Laguna mutututa geratzen zen, nahiz eta kafezaleak utzitako txanponekin kafea ordaintzeko ere ez iritxi, behin baino gehiagotan. Besterik gabe, kafea amaitutakoan tabernatik ateratzen zen gure kafezalea. Hala eta guztiz ere, ez pentsa hurrengo egunean etorri gabe geratuko zenik. Hurrengo egunean, berriro ere han agertzen zen, betiko moduan eta bere ahots petral harekin: –Hi kafia!!! Baña fuerte-fuertia!!! Egunero errepikatzen zen egoera hura, egunero ensaiatzen diren antzezlanak bezala, eszena hura ere 24 orduoro bizitzen zen. Halako egun batean ordea, dena aldatu zen. Gure kafezalea tabernan sartu zenean, nire lagun tabernaria, mahaietako aulki batean eseri, hankak luzatu, eta eskuak sabel gainean gurutzatuta, brontzezko estatua balitz bezala geratu zen. Kafezalea barran zegoen zutik, baina barraren barruan inor ez. Une berezia huraxe, denak geldik, denbora bakarrik mugitzen zen, hura ere mantso. Isiltasuna nabarmena, ia-ia entzuteko modukoa. Kafezaleak kafe fuertea hartu nahi, eta zerbitzariak, haren txanponak kontatzeko gogorik batere ez. Azkenean kafezaleak martxa tabernatik. Brontzezko estatua parrez hasi zen... –Izorrai!!! Baina argi dago, tabernariak pazientzia galtzen duenean, bezeroak ere galtzen dituela. Bezeroak, barraren barruan zerbitzari sinpatikoa, txukuna eta pazientziaduna eskertzen duen gisara, zerbitzariok ere, barraren aurrean, bezero sinpatikoak, txukunak eta pazientziadunak eskertzen ditugula, jakinarazi nahi nizueke.
JESUS MARI ARAKISTAIN TXIXU
Joseba Alberdi
danbolinzulo
V
Dodecathlos
icente Larrea eskultoreak, egin duen eskulturarik handiena jarri dute Euskalduna Jauregiaren atarian, Bilbon. Gai honek, besterik gabe, ez du Zestoarekin harreman berezirik. Baina lau asteburutan Sorazu Luzuriagan fundizioan lanean jardun dutenek, ongi baino hobeto dakite aipamen honen zergatia. Bertan egindako saldaz bete baitituzte Larreak aurrez prestaturiko moldeak. Abandoibarra ontzioletako langileei eskainitako 70 tonako eskultura honek Dodecathlos du izena eta Herculesek jainkoen begirunea lortzeko igaro behar izan zituen frogak adierazten ditu.
b
P
...
Pablo Ibarren aldeko lantaldea osatu dute bere senideek. Pablo Ibar, Heriotz Zigorraren Aurka taldea irailean sortu zen heriotz zigorraren aurka egiteko asmoarekin. Xede horrekin aurkeztu zuen bere burua lantaldeak Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Heriotzaren korridorean dagoen Pablo Ibarri laguntzea ere helburu du taldeak eta gaztearen sendia hemengoa izanda, laguntza eske Euskal Herrira jotzea pentsatu dute. Taldeko bozeramaile Javier
...
Gonzalezek adierazi zuenez “Ibarren familiak Floridako fiskaltza presionatu nahi du, bidezko epaiketa lortu eta defentsa aurrera eramateko dirua biltzeko”. Horretarako euskal erakundeetara joko dute eta zozketak zein diru bilketak egingo dituzte. Taldeak Amnesty Internacional, Intolerantziaren Aurkako Mugimendua eta Ramon Rubila Fundazioaren babesa du. Halaber, hainbat alderdi politikoren oniritzia ere badauka. Zumaiako alkatea eta Donostiako Udaleko ordezkari batez gain, EAJ, EA, PSE, PP eta EBko kideak ere lagun izan dituzte lehen urratsetan. Pablo Ibar Urtain boxeolari ezagunaren iloba da. Heriotz zigorra 2000ko abuztuan ezarri zioten, 1994an gizon bat eta bi emakume hil izana egotzita. Broward konderriko fiskalaren arabera, Ibar eta Seth Peñalverrek Casimir Sucharski hil zuten, haren etxera sartu ondoren eta baita bertan zeuden bi modelo ere. Gertaera grabatuta dago baina erasotzaileek aurpegiak estalita dituzte. Pablo Ibarren defentsarako, sortu berri den taldeak abokatua ordaintzeko dirua bildu nahi du eta lehen bilketa ere egin dute Aizarnazabalen, San Migeletan jokatu den pilota partidan.
Iraetan gertatua, Joakinek kontatua
ehin oilo zahar bat zela eta egundoko iskanbila sortu omen zen Iraetan. Okerra beti egon ohi da zain eta oilo zahar bati harri bat bota omen zion mutiko batek. Hala, oilo hori zapo gelditu omen zen. Txokolate baserriko zaharra omen zen oilo horren jabea eta hura ezagututa nork esan oiloa hil zutenik? Hara eta hona pasian zebilen Luis Beltxarekin topo egin zuen nonbait mutikoak, eta ez arduratzeko esan omen zion, berak konponduko zuela harriarekin egindako okerra. Luis bere baratzera joan, oiloa ondo-ondo
lumatu eta afari ederra egiteko asmoz tabernara eraman zuen, Mantxurianera. Tabernariarekin tratua egin zuen Beltxak: batek oiloa jarriko zuen eta hura goxo-goxo prestatu besteak. Afaltzen hastera zihoazela hara non azaltzen den Txokolate Zaharra tabernan. Luis Beltxak azkar eta dotore esan omen zion: –Hi, Zaharra, oilo bat zaukau afaltzeko, afariko gastuak ordaintzen badituk, nik oiloa jarriko diat! Afaldu, purua erre kopatxo bat hartu eta kontu kontari ari zirela zer okurrituko Beltxari festa gehiago jartzeko eta, egia esatea erabakitzen ez du, ba.
–Ba al dakik oiloa hire oilategikoa zala? –Ez, hori ez dek egia, goizean zenbatu dizkiat eta denak zeudean! –zaharraren erantzuna. Beltzak Mantxuriari esan omen zion: –Zer egingo diagu ba, nik behintzat ez zeukat konfesatu beharrik. Hala, gau hura pasa omen zen, baita Txokolate Zaharrak, badaezpada, oiloak kontatu ere. Hurrengo eguerdian ez omen zen giro Iraetako kalean.
aek eguna
euskaraz hitz egiten jakiteko. IĂąaki naiz zestoarra eta Zestoan bizi naiz. Hogeita hemezortzi urte dauzkat, mekanikoa naiz. Euskara ikasten ari naiz, nahi dudalako eta umeekin hitz egiteko. Hauek dira aurtengo ikasturtean euskara ikastera animatu direnetako batzuk. Eta gutxi bada ere, gutxi hori euskaraz erantzun nahi izan dute. Guk jakina euskara ikasteko zein arrazoi dituzten galdetu diegu. Lehenengo eta behin, beren aurkezpena egin dute batzuk, horixe baita lehenengo egunetan egiten ikasi dutena. Urte amaierarako euskara ulertu eta batez ere pixka bat hitz egitera iritsi nahi dute. Erosketak euskaraz egin, etxeko notatxoak euskaraz jarri, elkarrizketa motzak ulertu eta euskaraz egiteko gai izan, postalak idazten ikasi... Tartean orduak, zenbakiak, egunak, kantak, aditzak eta abar ikasiko dituzte. aur egun hiru talde dabiltza Zes- Jakin-min handia dute eta inportantetoan aek-ko klaseetan. Guztiekin ena denek gogo ikaragarria dutela lahitz egin ez badugu ere lehenengo nerako. mailan aurten hasi diren batzukin Euskara ikasteaz gain, klaseetan egon gara. Hona hemen esan diguteondo pasatzeko nahia azaldu digute, na. egunaren amaieran nahikoa gogorra Rakel naiz, zumaiarra eta Zestoan bizi baita euskarako klaseetara joatea. Monaiz. Hogeita zazpi urte dauzkat eta eus- mentuz gustura daudela esan digute kara ikasi nahi dut. Zestoan euskara asko eta gogoz ekin diotela ikasturteari. hitz egiten delako eta nahi dudalako. Noelia naiz, zumaiarra, Zestoan bizi naiz. Hogeita zortzi urte dauzkat eta eus-
G
a
Aek.. ...eta murgildu!
urtengo aek eguneko ekitaldi nagusienak hiru gunetan banatuko dira: Foruen Plaza –Plaza nagusia, alegia–, barnetegi aurrea eta, azkara ikasteko izena eman dut nigatik eta kenik, kiroldegia. Lehenbiziko bietan musika emanaldiak nagusituko badiumeagatik. ra, beste molde bateko ekintzak lekuJunior naiz eta euskara ikasten ari tuko dira kiroldegian. Izan ere, puznaiz Euskal Herrian bizitzeko. Ni Luis naiz eta euskara ikastera etorri garriak jarriko dira goiz-goizetik, etxeko txikienen gozamenerako. Ez naiz, baina batez ere aditzak. Uf! Hori hori bakarrik, bertan izango da Eriss oso zaila da. Ulertu bai baina ondo hitz mago sonatua ere, eguerdiko egitea zaila da. 12:00etan hasita. Gazte, heldu nahiz Emiliano naiz eta euskara ikasten ari zahar, guztien arreta erakarriko du naiz lanerako behar dudalako, euskara jakiteko eta hitz egiteko. Ulertu dena egi- artistak, urriaren 28rako prestatua daukan magiaz betetako erakustalten dut, baina hitz egin.... diaren bitartez. 14:30ean izango da Ni Juan naiz eta euskara ikasi nahi bazkaria, eta 17:00etan herri kirolak. dut, euskaraz hitz egiteko. Ni Eva naiz eta euskara ikastera etor- Bada non aukeratua, bai horixe! tzen naiz lanerako behar dudalako eta Zanpantzarrak eta txaranga ardu-
ratuko dira gure herri honetan aspaldian ezagutu ez bezalako eguna esnatzeaz, goizeko 10:00etan ekingo diote eta euren lanari. Harrera ekitaldia, berriz, Herriko Plazan izango da eguerdiko 12:00etatik aurrera. Zestoako Bertso Eskolako zein Itxaropena Dantza Taldeko kideek hartuko dute parte ekitaldi horretan. Eguerdia heldu bitartean, aurtengo Amabirjinetan entzun ahal izan genituen Bigira taldeko lagunek hartuko dute zanpantzarren eta txarangaren lekua. Behin 2001. urteko aek egunari hasiera ofiziala emanda, milaka euskalzale zein festazalek beteko dituzte gure herriko kale xumeak, perkusio
saio potente-potente batek animatuko duelarik berez gehiegi animatu beharrik izango ez duen giroa. Ez da, ez, giro izango! Ez da gutxiagorako, baina egun horretan Zestoara etorriko diren euskal musika taldeak ere ez baitira nolanahikoak. Esaterako, Muganix, Morau, Adunia Folk, Dr. Deslay eta Etzakit taldeen kontzertu bana entzun, ikusi eta gozatu ahalko dute arratsaldeko 15:00etatik aurrera Herriko Plazan gelditzea erabakitzen dutenek. Aukeratu beharra egongo da nahitaez. Halaxe diogu, barnetegi aurrean joko duten taldeak ezin ezagunagoak baitira gure artean: Harlax, Ken 7, Idi bihotz, EH sukarra... eta Eztanda. Azken talde hau da, hain zuzen ere, egun hau oinarritzat hartuz Jon Maia bertsolariak idatzitako aek ta murgildu abestiari doinua ipini diona. Talde hauek guztiek jende asko jarriko dute saltoka, asko eta asko etorriko dira euskal musikagintzan halako ospea erdietsitako taldeak bertatik ikustera. Horretara datozenak zein festazale amorratuak izan, batzuk zein besteek guztiek izango dute, besteak beste, berezitasun bat: euskalzaletasuna, euskararen normalkuntza prozesuan aurrerapauso bat gehiago egiteko nahia.
...
Helduen alfabetatzea Zestoan 30 urte baino gehiago historia laburra
e
Lehen urratsak. 1960ko hamarkada
kegu. Ikastolak sendotzen zihoazen heinean, euskara ikasteko edota alfabetatzeko beharra gero eta jende gehiagok ikusten zuen. Franco ere hamarkada honetan hil zen (1975) eta ondorengo urteetan behar eta grina uskal Herriko pertsona helduak hori areagotzen joan zen, euskara euskalduntzeko eta alfabetatze- ikasteko eta hobetzeko gogo berezia sortu zen. Bestalde, Euskaltzaindiak ko mugimenduaren hasiera 1960ko hamarkadaren erdi aldera kokatu ohi garai honetan sortu zuen “D” titulua, oraingo EGAren aurrekoa. da, Rikardo Arregiren gidaritzapean Urolaldeari eta Zestoari dagokiosortua, Euskaltzaindiaren babesean. Zestoan mugimendu hau noiz hasi nez, Euskal Herriko beste hainbat lezen zehaztea nahiko zaila gertatu zaigu, agiri idatzirik ez baitugu aurkitu. Hala ere, batari eta besteari galdetuz zerbait lortu dugu. Hasiera hartako berriak Agustin Gaztañagak eta Iñaki Azkunek eman dizkigute. Kontakizun horien arabera, badirudi Zestoan euskarako lehen klaseak kutan bezala joan zen aurreratzen. Jesus Gaztañagak, orduan Aizarnan apaiz zegoenak, eman zituela 1966-67 Bailara mailako antolaketa eta zeregin inguruan edo. Ikasleen artean, beste- honetan Ikastolako irakasleek izan ak beste, Agustin Gaztañaga eta Joxe zuten garrantzia aipagarria da. HaSagarzazu zeuden. Garai hartan Eus- markada honetako bigarren erdian kaltzaindiko lehendakari zen Manuel gau eskolako irakasle gehienak Ikastolako irakasle ere baziren. Helduen Lekuona etorri omen zen ikasle izan euskalduntze eta alfabetatzeak Urozirenei agiri edo titulua ematera. laldean ikaslerik gehiena izan duen Zerbait geroago Jose Luis Etxeberriak eman zituen alfabetatze klaseak aroa ere hauxe izan zen, Franco hil Zentroan. Ondoren Iñaki Azkune ibili eta hurrengo urteak, alegia. Zestoan Jesus Gaztañaga, Jose Luis zen langintza berean, pare bat urtez Etxeberria eta Iñaki Azkuneren ondo1969-1970 aldera. ren 70eko hamarkadan Manuel Arregi Zalantzarik gabe, garai zailak ziren, giro politikoak ere ez zuen erraz- ibili zen euskarako zenbait klase ematen bai Zentro handian eta baita Zentro tasun handirik ematen. Bestalde, letxikian ere (Idiazpin). Agustin Gaztahen urratsak zirenez material eta metodologia falta ere nabariak ziren, ñaga ere ibili zen zenbait klase emabaina abertzale euskaltzaleen ahalegi- ten, 1975 inguruan. Material faltaz eta metodologia na eta gogoa ez zen gutxiago izan. irizpide orokorrik gabe jarraitzen bazen ere, arlo honetan lehen urratsak ematen hasi ziren. Kontuan hartu behar da Euskara batuaren Arantzazuko biltzar aipagarri hura 1968an egin zela eta hizkuntza batasun bidean jartzeko lehen urratsak soilik eman zirela. Horrela, pixkanaka-pixkanaka elduen euskararen irakaskuntzaren lehen oinarri finkoak hamar- hainbat herritako jendea elkartzen hakada honetan ezarri zirela esan deza- si zen, elkarlanaren bidez eta elkarri
h
1970eko hamarkada. AEKren sorrera
lagunduz gauzak hobeto egin asmoz. Orduan sortu zen Urolako Gau Eskolen Elkartea. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako gau eskolek osatzen zuten. Hiru herrien artean egitarau bateratu bat antolatu zen, matrikulazio eta material irizpide berdinekin eta esan daiteke garai honetan hasi zela plazaratzen nolabaiteko antolakuntza minimo batekin helduen euskalduntzea eta alfabetatzea. Esan beharrik ez dago Urolaldean alfabetatzeak euskalduntzeak baino eragin handiagoa zuela. Aurreko esperientzietan ez bezala, urte batzuen buruan ikasleei matrikula kobratzen hasi zitzaien, oso gutxi bazen ere. Hortik aparte gastuei aurre egiteko dirutzarik gehiena bailarako udalek, kooperatibek eta enpresek ematen zuten. Franco hil ondoren horretarako aukerak zabaltzen joan ziren. Mankomunitateak ere eskaintzen zuen bere laguntza eta babesa.. Hamarkada honetan Zestoako eta Urolako ordezkariak Gipuzkoako beste herrietakoekin harremanetan jarri ziren eta elkartze horretatik sortu zen Gipuzkoako Gau Eskolen Elkartea. 1974-75 ikasturtea jotzen da Gipuzkoako Gau Eskola Elkartearen sorrera urtea. Goierrin (Ordizian, Lazkaon…) egiten ziren bilera gehienak. Han biltzen zen jendearen helburu nagusiak, euskara irakasteko materiala sortzea eta Gipuzkoako gau eskolak koordinatzea zen. Horrez gain, gau eskoletako ikasle, irakasle eta herritarrentzat hizkuntzari eta kultura gaiei buruzko hitzaldiak ere antolatzen ziren, Gipuzkoa mailan koordinaturik. Francoren garaian eta hura hil ondorengo lehen urteetan euskal erakunderik ez zegoen, elkarte ofizialak sortzea oso zaila zen eta helduen alfabetatzeko lehen urteetan bezala, Euskaltzaindiko Jagon sailak eman zion bere babesa Gau Eskolen Elkarteari ere. Gipuzkoako Diputazioan Euskaltzaindiak bere bulegoan lekutxo bat egin zion Elkarteari eta pertsona bat liberatzea ere lortu zen. Horrela, Goierrin egindako bilera haiek beren fruitua eman zuten eta Joxe Manuel Odriozola hasi zen liberatu bezala Gipuzkoako gau eskolak koordinatzen. Gure bailaran ere infraegitura pixkanaka moldatzen joan zen. Horrela,
Urolaldeko gau eskolek izan zuten lehenengo egoitza ofiziala Azpeitiko Enparan kalean kokatu zen, garai bateko sindikatu zaharrarenak izandako lokaletan. Apunte eta zirriborro itxurako zenbait materialen ondotik Euskalduntzen eta Alfabetatzen metodoak ziren gau eskoletan erabilienak. Geroxeago Jalgi hadi euskara ikasteko metodoa agertu zen. Gipuzkoa mailan lortu zen nolabaiteko koordinazioari esker, Urolaldean eta Zestoan ere euskararen irakaskuntzak gora egin zuen. Lehen aipatu bezala, antolakuntza eta administrazioa bailara mailan antolatzen ziren. 1970eko hamarkadaren azken
GUNE NAGUSIAK
Herriko Plaza: 11:00: Bigira 12:00: Harrera ekitaldia. Bertso Eskolaren eta Itxaropena Dantza Taldearen erakustaldia. 13:00: Aduna folk taldea 14:00: Morau. 15:00: Muganix. 17:00: Dr. Deslay. 18:30: Etzakit. Barnetegi aurrea: 14:00: Harlax. 15:00: Ken 7. 16:00: Idi bihotz. 17:00: EH sukarra. 18:00: Eztanda. Kiroldegia: Puzgarriak goizetik. 12:00: Eriss magoa. 14:30: Bazkaria. 17:00: Herri kirolak. Horrez gain f r o n t o i z a h a r r e a n Artisau Erakusketa egongo da ikusgai eta egun guztian zehar txaranga, zanpantzarrak eta trikitilariak ibiliko dira h e r r i k o k a l e e t a n zehar.
urteetan Urolako gau eskoletan 350 ikasle matrikulatzera iritsi ziren, horietatik 70-80 inguru Zestoan. Gure herrian hasierako urteetan klaseak Zentroan ematen ziren, baina gero gela gehiago behar zirenez, San Jose Ikastetxe zaharrean 1970eko bigarren erdian. Euskalduntze eta alfabetatze mailak ematen ziren eta irakasle bezala Joxe Mari Aranberri, Manuel Arregi, Gotzon Lizaso, Xabier Zubizarreta‌ ibili ziren. Hamarkadaren amaiera aldera Ikastolako eta beste zenbait ikastetxetako irakasleez gain bestelako zenbait jende ere hasi zen irakasle lanetan, lehen urteetako ikasle izandakoak ere bai tartean. Urte hauetan Gipuzkoako Gau Eskolen Elkarteko ordezkariak eta Bizkaikoak elkartzen hasi ziren. Aipagarriak dira Arrasaten egiten ziren bilerak. Horrela sortu zen gaur egungo AEK. Izen hori bizkaitarrak erabili zuten hasieran, 1976an, eta Gipuzkoako Gau Eskolekin 1979an bat egin zuten. Hori jotzen da AEKren sorrera urte bezala. Beraz Urolaldeko gau eskolak eta Zestoakoak ere bai, jakina, AEKren sorreran parte hartu zuten. 1980ko hamarkada hasieran irakasle berriak sortzen hasi ziren eta Ikastolako irakasleak zeregin hau uzten joan ziren. Horrelaxe hasi ziren gau eskoletako eta euskaltegietako benetako profesionalak sortzen. Urola bailaran lehen Korrikaren antolaketaren ardura 70eko belaunaldikoen esku izan bazen ere, handik aurrerakoak irakasle profesionalagoen esku joan izan dira, beste hainbat eta hainbat herritarren laguntzaz, jakina.
h
1980ko hamarkada amarkada honetan AEK sendotuz eta hedatuz joan zen, Urolaldean Ikastolako irakasleen belaunaldiak beste talde bati egin zion leku: Mari Jose Etxaide, Mari Karmen Uranga, Joxe Gaztaùaga, Ixiar Lazkano, Joxe Manuel Uranga, Marian Korta‌ izan ziren irakasle. Garai honetan San Jose Ikastetxe zaharrean ez ezik Arroan Behean ere eman zituzten
euskarako klaseak. AEK mailan koordinatzaile pedagogikoa martxan jartzea aurrerapauso nabarmena izan zen. Koordinazioa asko zehaztu zen. Gipuzkoa mailako jardunaldiak ere egin izan ziren Zestoan, Artetxe hotelean egindakoa, adibidez. Garai honetan hasi ziren HABErekiko harremanak ere, sarritan ez oso gozoak, gainera.
Pare bat urteko etenaldiaren ondoren, udalaren ekimenez, berriro alfabetatze eta euskalduntze klaseei ekin zitzaien 1987an. AEKren babesean Kontxi Iruretagoina izan zen garai honetako arduraduna. Horrela bada, 1989 ingurura arte jarraitu zuen AEKk Zestoan. Orduan etenaldi bat gertatu zen Zestoako helduen alfabetatze eta euskalduntze eginkizunetan. Giroa hoztu egin zen nonbait, eta matrikulazio eskasaren ondorioz, bertan behera gelditu ziren euskarako klaseak.
1
1990ko hamarkada
992an ekin zitzaion berriro euskarako klaseak emateari. Oraingoan Azpeitiko Udal Euskaltegiak hartu zuen lan hau bere gain. HABE eta Udalaren laguntzarekin Ane Irure ibili zen klaseak ematen 1996ra arte. 1997. urtean, berriz, AEKrekin sinatu zuen hitzarmena udalak eta 2000. urtera arte urtez urte berritzen joan ziren kontratuak. Aurten AEK-k eta udalak bi urterako hitzarmena sinatu dute eta beraz 2003. urtera arte AEKren esku geratuko da Zestoako alfabetatze eta euskalduntze lana. Azken aldi honetako koordinazioa eta ardura Margari Eizagirreren gain joan da.
.
J
uanito Azkue Irastorza , Aizar
toar askok agoazil edo sereno unifo to, eta baita bere Vespa motorraren udaleko agiriak banatzen kalez kale Gaur egun Amillubiko indar-etxean ez lanetik erretiratua, nekazaritzan tzen baitu Amillubi baserrian bizi d Urolaren ertzean oso txukun prestat tok eta hantxe aritu gara jardunian kide izandakoa, eta hirurok mokadu Bere bizimodua eta bizitzaren berri gozoan, hainbat pasadizo, gertaera
AIZARNAKO ETXELUZEN JAIO ETA AMILLUBIKO INDAR-ETXEAN NOLATAN BIZI DEN GALDETU DIOGUNEAN BERE BIZITZAREN LABURPENTXO BAT EGITEN HASI ZAIGU.
ORAIN
Ni, berez, indar-etxe honetara 1960an etorri nintzen, zentralaren ardura hartuta. Baina aurrez zazpi urtean ibilia nintzen arratsaldetan etorriz, nire aurretik zentralaren ardura zuen Bittorri laguntzen. Indar-etxe hau Uriarte Zubimendi enpresarena zen eta hemendik Beduako iraulika fabrikara botatzen genuen argindarra.
BERAZ, JUANITOK BERROGEITA BAT URTE DITU GARAI BATEAN URIARTERENA ETA DUELA ZENBAIT URTE BERAK EROSI ZUEN ETXE HONETAN BIZITZEN. ALBOKO AMILLUBI BASERRIAN ARREBA BIZI DU EZKONDUTA ETA HORREK ERE ERAGINA IZANGO ZUEN UROLA ERTZEAN SUSTRAIAK BOTATZEKO. BAINA AIZARNA ERE, EZ DU AHAZTUA, EZ DIO INOIZ UKO EGIN AIZARNAR JATORRIARI ETA ORAINDIK ERE HARA BUELTAKA IBILI OHI DA. HASIERAKO KONTAKIZUNARI JARRAITUZ, BESTE XEHETASUN BATZUK BOTA DIZKIGU. 1970eko hamarkada
hasieran Beduako fabrika ez zebilen oso ondo ere, eta, gainera, autopista egiteko fabrika bota egin zuten. Orduan paroan gelditu nintzen. 1973an autopista martxan jarri zutenean, Elgoibarko peajean lana eskaini zidaten, geroago Arroara etorriko nintzela aginduz. Baina hemen ganaduak ere banituen eta autopistako lanari uko egitea erabaki zuen. Lanerako beste eskaintza batzuk ere izan nituen: trenbiderako, papelerarako… Jendeak esaten zidan nik ez neukala paroan egoterik. Halaxe, iluntze batean joan nintzen udaletxera eta Zubiak, laguna nuen, esan zidan: “Hi lehenago ere agoazil ibili haiz Aizarnan eta hemen orain agoazil falta zegok; etorri hadi”.
“
bizikleta b jaisten ginen Aiz
Hala, uniformerik eta ezer gabe, hurrengo egunetik hasi nintzen agoazil lanak egiten.
HORRELA BADA, AGOAZIL LANAK LEHENAGO ERE EGI-
NAK ZITUEN.
Amillubira erabat etorri nintzen arte, agoazil lanak egiten nituen 1957 eta 1960 bitartean: kaleak garbitu, udaleko oharrak entregatu, tabernariei fielatoa kobratu… Enterratze lanak ere egiten nituen, baina hori aparte zen, kanposantuaren ardura elizarena baitzen orduan. Garai hartan Lobatok sekretarioak ordena eman zidan egunero buelta bat emateko udaletxetik Aizarnako enkargurik ba ote zegoen ikusteko. Hutsa ematen zidaten lan hargatik, hogei duro edo hileko. Ibilbide hori bizikletaz egiten nuen: Aizarnatik hona jaitsi, gero aiuntamentura joan Aizarnako enkarguak jasotzera eta ondoren gora berriz.
HAINBESTE ERATAKO LANAK EGINEZ BASERRITAR KOXKOR SAMARRA IZAN OTE DEN SUSMOA AGERTU DIOGUNEAN, BEREHALA ADIERAZI DIGU KONTRAKOA: Baserritar bezala beti segi izan diot. Aizarnan beti eduki izan ditut behiak eta hemen ere baditut. Orain ere nekazaritzan nabil: segadorarekin jorna belarra ebaki, patata atera eta baratzeko lanak ere bai, gero Zestoara eramateko; Miantxanera eramaten ditugu barazkiak.
ERRETIROA HARTU AURREKO AZKEN LAZESTOAKO KALEAN EZAGUTU GENUEN; OFIZIALKI AGOAZILA BAZEN ERE, NEAN JUANITO
BESTELAKO MAKINA LAN EGIN BEHAR IZATEN
ZUEN. Indar-etxea itxi zenean, 1973an, Zestoako udalean hasi nintzen lanean, 1993an erretiroa hartu nuen arte. Denetik egitea tokatu zitzaidan: agoazil, enterratze lanak, sereno, ur-sarearen konponketan… Udaletxean ez zegoan orain hainbat jende eta klase askotako lanak tokatzen zitzaizkigun. Azken hiru urteak egin
rnako Etzeluzen jaioa 1928an. Zesrmearekin gogoratzen dugu Juani n gainean ere, batera eta bestera, e eta auzoz auzo. bizi da, erretiroa hartuta, baina n eta baratze lanetan gogor segi den koinatuari laguntzen. tu duen etxean hartu gaitu Juani n Imanol Etxabe, Juanitoren lan utxo bat eginez. eman digu Juanitok, bere hizkera eta iritzi emanez.
”
berean bi lagun zarnatik
nituen agoazil bezala soilik.
EZ AHAZTEKO MODUKO PASARTERIK ERE BADU KONTATZEKO JUANITOK: Urik ez Aizarnan eta han
genbiltzan behin Santa Engrazi aldean aitzurrean. Guardia Zibilak gu ikusi eta pentsatu dute, nonbait, zerbait gordetzen ari ginela edo… Beherago, Aizarna aldera, han eduki gintuzten eskuak jasota eta hankak zabalduta. Lanera joan eta hala ibili behar gero!
ALDE BATETIK BESTERA IBILTZEKO IBILGAILUAK ERE, ORAINDIK GORDETA DITU… Hasieran bizikletaz
ibiltzen nintzen, Orbea bat nuen, Uriarte enpresako gerente Luis Otañok emandakoa, berak erabiltzen zuena, hain zuzen. Hasieran zentralera bizikleta berean bi lagun jaisten ginen Aizarnatik, Ibarreko Boni eta biok, hura aurrean manejatzen eta ni atzean. Gorakoan berriz, oinez joaten ginen bizikleta eskutan hartuta Autzo gainera arte. Gero bizikletatik motorrera pasa nintzen, hiru motor izan ditut.
BERE INGURUKO HISTORIAZ ERE KEZKATUTA IBILI
IZAN DA BETI JUANITO:
Gure Aizarnako etxeak Unzeta palazio du izena eta hor inguruan ibiliak izango ziren Iraetako dukea edo dena delakoa eta Granadakoa ere bai, seguru asko. Etxe horrek ez dauka ezer berezirik, baina zergatik ote du izen hori? Gauza garbirik ez dago, baina bai Granadak eta bai Altzolarasek Aizarnan etxeak omen zituzten. BERE AFIZIOEN BERRI ERE EMAN DIGU. Kantuan egiteko afizioa betidanik izan dut, elizako koroan kantatu nuen urte askotan. Elizako kontuak aipatuta, mutil koskorretan elizako organoaren hauspoari haizea ematen ere ibiltzea
tokatu zitzaigun, organoak behar zuen haizea hauspo baten bidez ematen zitzaion.
SERENO IBILI ZENEAN BERRIZ, HERRIKO SARRERA-IR-
TEERAK KONTROLATU, ESTAZIOKO PARKEKO GAUETAKO
EGONALDIEI ZEHARKA BEGIRATU… ETA HORRELAKOAK
BAI, BAINA HORTIK GORAKO LANIK APENAS EGITEN ZUTEN.
GAIZKILEEK EZ ZUTEN IZANGO ZESTOAKO SERE-
NOEN BELDUR HANDIRIK.
Gau batez Xiriya eta biok hor harrapatu genituen bi lagun lapurretan, eskola berria egiten ari ziren obran, detenitu eta udaletxera ekarri genituen. Izenak hartu eta alde egiteko esan genien. Baina bai zera! Gau berean Arteaga aldean berriz lapurretan hasi ziren, kotxeren batetik irratia harrapatzen edo…
AIZARNARREN ETA ZESTOARREN ARTEBERA BEHINTZAT, EZ OMEN ZEN SEKULA LISKAR HORIEN ZALE IZAN; DENEKIN ONDO KONPONTZEN ZEN NONBAIT. Lehenago KO IKA-MIKAZ ERE GALDETU DIOGU.
gehiago ziren kontu horiek, orain inork ez dio kasurik egiten gauza horri. Garai batean bai, orduan pike handia zegoen aizarnarren eta zestoarren artean. Hori gero kiroletan eta apustuetan nabarmentzen zen. Behin, gogoan dut Don Emeterioren garaian, orain Eliz-Ondo zinema dagoen lekuan frontoia zegoenean, nola jokatu zen txapelketa bat, duela berrogei urte baino gehiago. Pilota partidu batean Aizarnatik Julian Puertokoa eta Intziña ziren eta Zestoatik Karmelo eta Florentino Exkerra. Aizarnatik jarraitzaile asko joan ziren eta ikaragarria izan zen, aizarnarrek irabazi zuten 22-20. Hori baino lehengo ere izugarria omen zen aizarnarren eta zestoarren arteko pikea edo lehia. Nik aitari entzun nion, nola palanka-apustu bat jokatu zen, Aizarna Zestoaren aurka. Akuako Zelaikoa omen zen zestoarren ordezkari eta Aizarnako Alkatekoa bestea. Okerren bat izan eta urtebete inguru auzitan pasa omen zuten, batak besteari lapurra deitu omen ziolako. Lapurra ez laburra deitu ziola esaten omen zuen besteak. Apaizen batek ere esan omen zuen behin, “Zestuarrak aizarnarren ume batzuk zerate.” Zestoarrei gaizki iruditu nonbait eta Xapateroko Paskaxio atera omen zitzaion apaizari erantzuna emanez: “Aizarnarrak goratu behar badituzu, goratu; baina zestuarrak beheratu gabe”.
LERRO HAUEXEK ATERA DITUGU AMILLUBIKO INDAR-
ETXEAN UDAKO ARRATSALDE BATEZ EGIN GENUEN SOLASALDITIK.
GAUZA ASKO GERATU DIRA GORDETA, BAINA
NAHIKOA, GARAI BATEKO KONTUAK BERRITZEKO.
MANUEL ARREGI
d
atu bitxia iruditu zitzaidan herritarrak Turismo Bulegora hurbiltzea, beti ere bertako informazioaren bila zihoazela. Zestoarrak Zestoari buruz ez al daki bada nahikoa? Turismo Bulegora jo beharra ere! Aurreko alean atera zen informazio horren azken bi lerroek honakoa zioten: "Askotan kanpokoa hobea dela pentsatzen dugun arren, etxe inguruan ere txoko ugari izaten da ikusi eta ezagutzeko!". Bai horixe! Herritarrak bere herriaz gozatu beharko luke, baina horretarako ezagutu ere egin behar da. Bainuetxea, Irikaitz, Ekain, Lili palazioa... entzun, askotan entzun ditugu hitz hauek, baina zer gehiago dakigu hauei buruz? Urrian Turismo Bulegoa irekita ez dagoenez eta etxetik mugitzeko gogorik ez dudanez teknologia berrietan fede pittin bat jarri eta Interneten nabigatzea erabaki dut. Segidan pare bat orduz nabigatu ondoren Zestoari buruz aurkitu ditudan kontuak dituzue: Inondik ere internauta iaioa ez naizenez, bilatzaile bakarra erabili dut eta pare bat hiru bat hitz jarrita egin dut bilaketa osoa. www.google.com bilatzailea erabili dut eta sartu ditudan hitzak "Zestoa" (euskaraz sartu
zestoa internet.en
danbolinen aurreko aleak zestoako turismo bulegoak udan izan
duen harreraren berri jaso zuen. uztaila eta abuztua
bitartean turista ugari hurbildu omen zen.
kanpotarrak asko, noski, baina herritarrek
ere sarritan jo omen zuten udaletxe azpiko gelara.
nafarroako informazioa eta landa turismoko
gidaren bila zebiltzan batzuk, baina herrian bertan
ibilbideak egiteko informazioaren bila ere asko ziren.
ONINTZA IRURETA
dut hitza, baina gaztelerazko, frantsesezko eta ingelesezko orrietara ere eraman nau), "Balneario de Cestona" eta "Ekain cave" izan dira. Ibilian-ibilian informazio xelebrea ere atera zait. Konturatu gabe Euskotreneko orrialdera sartu naiz eta Zestoatik autobusak zein ordutan pasatzen diren irakurri dut. Eta gogoratzen Bainuetxe ondoko errepidean gertatu zen gasoil isurketa? Bada, hango berri ere noiznahi ageri da. Horrelako informazioarekin ordea, herria gehiago ezagutzeko aukerarik ez dudala-eta fundamentuzko informazioa bilatzea erabaki nuen, baita topatu ere! Webgune askotan informazio oso zehatza dator: batzuetan bainuetxeari buruzkoa soilik dator, beste batean Ekaingo kobari buruzkoa, baina Udaletxeak daukan gunean sartu naiz eta informazioa nahiko osatua duela iruditu zait. Iragana eta oraina uztartzen dira webgune honetan. Zestoako herriaren historia irakurgai dago eta kultur ondarea nabarmentzen du. Segidako hitz hauei buruz jakin nahi baduzu sartu www.gipuzkoa.net/zestoa/hizkuntz.htm helbidean: burdinolak, auzoak, bainuetxea, Lili palazioa, Irikaitz, Ekain, eliza, portikoak, Udaletxea... Richard Ford, Francisco de Paula y Madrazo, AzorĂn eta Pio Baroja ere hor dira. Bidaiari eta idazleen titulupean ageri dira hauek eta arrazoi batengatik edo bestearengatik Zestoa ezagutu zutenak dira. Gehienek bainuetxeak
herrian eragiten zuen giroa nabarmentzen zuten. Francisco de Paula y Madrazok esate baterako, Gipuzkoako hiru bainuetxeen artean (besteak Aretxabaletakoa eta Santa Ageda ziren) Zestoakoa hobesten zuen, kutsu aristokratikoa zuelako. Hori guztia iraganari dagokionez. Baina ba al zenekiten Zestoako arotzak, harakinak, arkitektoak, ileapandegiak, tabernak, bankuak eta gainerako guztiak interneten daudela? Agian herritarrok nekezago erabiliko ditugu, baina ziur kanpokoarentzat lagungarria dela mota honetako informazioa. (Dena den, Udaletxearen webgune honek astinaldi bat behar du datu batzuk zaharkituta geratu baitira). Udaletxeko webgunetik kanpora abiatzen bazarete herriko hotelak ere Interneten daudela ohartuko zarete. Espainiako hotel guztien berri ematen duen webgune batean (http://interhotel.com/spain/es/localidades/461.html ), Zestoako hiru hotelak agertzen dira: Arozena Hotela, Artetxe Hotela eta Zestoako Bainuetxeko Hotela. Hiruren berri duzue helbide horretan, baina jakina, Bainuetxearen informazioa helbide gehiagotan agertzen da. Hotelak berak badu webgune propioa (www.balneariocestona.com) eta lo egiteko prezioez gain sendaiturriei buruzko informazioa eta gainerako osasun programa guztien berri duzue. Azken urte hauetan bainuetxera bai kafea hartzera eta baita bertako ur zorrotadak eta sauna probatzera joaten direnak gero eta gehiago dira, baina oraindik izango dira bateren batzuk Bainuetxeko zerbitzuen berri ez dutenak. Aukera polita da horretarako Internet. Alferrean egoteari utzi eta ipurdia mugitzeko asmoa izanez gero, Interneten aurkituko duzu aukera. www.geocities.com/cantabriq/imagenes/ibilaldiak.html helbidean sartu gara eta hara non Zestoa inguruan egin daitezkeen bost ibilaldiren berri ematen zaigun. Bidaurretako galtzada, Santa Engrazi, Lili-Eskapaio, Arroa-Igartza-Arroa eta Iraeta-Iba単arrieta-Iraeta. Ibilaldi bakoitza nondik nora egin behar den azaltzen zaigu eta ibilbide bakoitzaren perfila ere agertzen da. Ibilaldi guztiak biltzen dituen mapa ere badago. Agian ibilbideak ezagunak egingo zaizkizue, baina ba al zenekiten bide hori egiterakoan zenbaterainoko aldapa igotzen zenuten? Eta nabigatzen aritu naizen bi ordu horiek amaitzen ari zirela "Ekain cave" terminoa sartu
dut google.com bilatzailean. Ekain koba ingelesez idatzi dut, batik bat hitzkuntza arrotzean, ia mundu guztiak ulertzeko moduan, Ekaini buruz zer dagoen jakiteko asmoz. Bada, egia esan, webgune ederrenetakoa (www.muse.or.jp/spain/Eng/Basque/Ekain/Ekain1.html) bide honetatik aurkitu dut. Webgunea japoniarrek egina dela dirudi, informazioa ingelesez eta japonieraz dagoelako. Dena dela, ez dakit zergatik Ekaingo kobari buruzko atalean testua ez den irakurtzen. Hori bai, Ekaingo kobaren mapatxo bat dago lau zona markatzen
ditu eta horietako hirutan klikatuz gero (EK 1, EK 2 eta EK 3) argazki zoragarriak ikusi ahal izango ditugu. Bakoitzaren gaineran klikatuz gero handiagoak agertzen dira gainera. Benetako kobako argazkien lilura pasata erreplikaren bila abiatu naiz eta baita aurkitu ere. Webgune honetan erreplikaren kokagunea agertzen da eta baita eraikina nolakoa izango den ere. Horrez gain, barruko erreplikaren maketa zatiak ikus daitezke. Jakina, benetako kobako marrazkien argazkiak ere badira. Helbide honetara zuzenean sartu naizenez ez naiz konturatu www.sastarrain.com helbidean ari nintzela nagibatzen! Sastarrain baserri eskolarena da webgune hau eta musika eta guzti agurtuko zaituzte. Frantsesez bilaketa egitea ere pentsatu dut erreplikaren barruko kontuak alde horretan egiten ari direla jakinda, baina Euskaltel-en presioa (prezioa ote?) sorbalda gainean sentitu dut eta deskonektatzea erabaki dut.
HE
Brosti Ala
rrian ere bada lamentuen horma Frontoi Zaharrean, eta hantxe zetzan esaldia. B r o s t i A l a , Americanos asinos. Norbaitek bazuen hangoaz zeresanik.
N
ew Yorken eta Washingtonen izandako atentaduen ondoren, Afganistanera begira jarrita gaude azken hilabete pasean. Bonbak eta entzuten ez diren leherketak. Biharamonean agertzen diren misilak eta tarteka erakusten dituzten zaurituak. Gerra imajinatzen ikasten hasita gaude. Urrutikoa zaigu gehienoi Afganistango lurra, baina badira Zestoan hura oso gertukoa dutenak. Pakistandarrak. Saudi Arabiarekin batera talibanen agintea onartu izan duen lur bakarrenetakoak. Bederatzi ari dira Zestoan lanean, eta beraekin hitz egin nahi izan dugu Askatasun iraunkorra operazioaren atarian.
“A
merikarrentzako argazkirik ez” esaten dute erdi brometan. Ezagun dute ez direla gutaz fido. Erantzunak erdizka ematen dituzte. Komeni ez zaienean edo erantzun nahi ez dutenean, galdera ez dutela ulertzen esaten dute. Begirazunak, ahopean urduz, Pakistango lau hizkuntza ofizialetako batean esandako hitzak, isilaldiak eta erlojuaren aitzakia. Pare bat lagunekin hitz egin nahi dugula esanda, bederatzi lagunek hartu gaituzte, mesfidantzaz. Tariq Alik egin ditu bozemaile lanak, berak hitz egiten omen du gazteleraz ondoen. Tarteka Nasir Bashirrek ere erantzunen bat ematen du, motz baina argi. d - Nola bizi duzue Afganistanen gertatzen ari dena? Handik gerra hotsa besterik ez dator eta zuen familiak Pakistanen, oso gertu daude. t - Lasai gaude. Gu beti lasai gaude, gerraren aurrean lasai gaude eta gure lurretan dena beti bezala dago. Beste arazo batzuen aurrean, ordea, ez gaude hain lasai, lanaren aurrean... baina gerraren aurrean lasai gaude. d - Pakistanek Afganistanen aldean egon beharko al luke? t - Egin behar dutena ez da Afganistan bonbardatu. Irailaren 11ko atentatuen errudunak
TALIBANEN TROPAK
AK-47 KALASHNIKOV fusila
Erasorako fusila; 78 herrialdeetan erabiltzen da. •Zeregin nagusia, arerioaren infanteria suntsitzea. •Mikhail Kalashnikov-ek diseinatu zuen 1947an Sobiet Batasunean. •Aire konprimituarekin funtzionatzen du eta m43 kartutxoan oinarritzen da. •Prezioa: 60.000 pezeta.
A R O M U S U L M A Ne k o 1 4 2 3 . u r t e a = K R I S T O o n d o r e n g o 2 0 0 1 . u r t e a
bilatu eta zigortu egin behar dituzte, baina ez Afganistan bonbardatu. Han beraien artean borrokan ari dira, baina Afganistangoak ez dira inorekin sartzen. Ez dute ezer egin, Ben Laden errefuxiatu besterik ez dute egin. Egunero bost palestinar hiltzen dituzte eta hortaz ez du inork ezer esaten, Palestinak ez duelako indarrik. Israelek bai. d - Zergatik du Ben Ladenek hainbeste jarraitzaile eta Al Kaedak,ustez atentaduak egin dituen taldeak, halako babesa? Herri musulmanengatik asko egin al du? t - Jendeak ez du ideia zipitzik. Ben Laded - Emakumeek ezin dute eskolara joan, nek ez du ezer behar jendea hiltzeko, ezta drogak saltzeko ere. Dirua soberan dauka nahi ezin dute lanik egin, tapatuta joan beharra duduen edozer egiteko. te... d - Kashmir (Katxet - Nork esaten Manikeismoa da gaur egungo munduamira) aspaldidanik ari du ez direnik eskoren egoera hobekien adierazten duen hitza. Manik sorda independentziaren lara joaten? Afgaturiko doktrina honen arabera mundu-ikuskera ongiaalde. Nola ikusten dunistanen azken 50 ren eta gaizkiaren artean banaturik legoke. Eta zue Indiarekiko harreurtean gerran ari harrezkero, neurri batean, gutxiago ala gehiago, denok mana? dira eta ez dute ez gara manikeoak. Historiari begiratu bat ematea nahit - Aspaldidanik ari eskolarik, ez errepikoa da aipatzen dudana frogatzeko. Eta nahi izan ezkedira independentzia derik, ez ospitalero, gainera, Biblia bertatik has gaitezke ongiaren eta eskatzen, baina India rik, ez dute ezer. gaizkiaren arteko talka hori ikusten. Adan eta Ebak d - Ohitu al zarelurralde handia eta inezin hobeto adierazten baitute goian aipatu mundute hemengo emadartsua da eta ez du ikuskera hori. Gero beltzen eta zurien artekoa etorri kumeak aurpegia utzi nahi. Kashmiran zen. Erroma zibilizatuaren eta herri barbaroen arteagerian dutela musulman ugari daukoa. Mairuen eta kristauen artekoa. Indio eta bakeroen ikusten? de eta Pakistanekin elartekoa. Nazi eta juduen artekoa. Gorri-komunista eta t - Etorri nintzekartu nahi dute. Pakisfrankistena. Eta horrela, gaur egungo biolento eta detanek beti izan du nean ez nekien ermokrata garbien arteraino. deraz, eta hemengo Kashmiraren laguntza Ongia eta gaizkia bata bestearen aurka beti. Jakina, kultura erabat arrogerrarako. gaiztoaren papera ere beti herri(tar) zapalduoi edo d - Talibanen erregitza egin zitzaidan baztertuei egokitu izan zaigu/zaie. Marka da gurea gemena zer moduzkoa eta ez zitzaidan ro! iruditzen zaizue? gustatu. DenboraDena dela, manikeismo horren bertsio berria (eta hona n - Oso ona. Erlijio rekin bai, ohitu heldu nahi nuen) lehengo irailaren 11n estreinatu zualdetik oso ona. Gure egin naiz, baina haten. Zalantzarik gabe. Eta esango dizuet: talibanak ez erlijioak ez du esaten sieran harritu egiditut batere gogoko eta musulmanak, oro har, gutxi inor hil behar denik, ten ninduen asko. ezagutzen ditut, nahiz eta Pariseko kartzelak musulman - Hemen emadenok bakean eta onnez eta afrikarrez beteak ezagutu ditudan. Ez naiz audo bizi behar dugula kumeak oso aske sartzen iritzi jakin bat ematen. Zer esango dizuet, ba. esaten du. bizi dira. Gu bezalakoak dira, baina diferenteak. Haiek guregatik gauza bera esango dute. Ez dut dudarik, baina iritzi horrek (aurreiritzia?) edota uste horrek ez narama, ezta ESTATU BATUEN TROPAK hurrik ere, EEBBak santutzera. Santu izatetik urrun baiUH-60 “APATXE” helikopteroa tago. Hiroshima eta Nagasaki bakarrik ekarriko ditut Erasorako helikopteroa. Zeregin nagusia lugogora. Motz gelditzen naizela jakin arren. rreko ibilgailu eta tropak suntsitzea. •30mmko kanoia, pilotuaren buruaren mugimenduak Ez dut nazioarteko analistaren papera bete nahi. Motza jarraituz egiten du tiro. •Kohete-jaurtigailua, izan arren (ez axolagabea ordea) argi eta garbi baitago ez-gidatua. •Hellfire misilak. Gerra-gurdien aurkako konagusiak hezitako zakurrak berak egiten diola kosk heteak, laserrez gidatuak. EEBBei. Izan ere, nork sortu, finantzatu eta bultzatu di•Prezioa: 2.700 milio pezeta. tu talibanak? Zer helbururekin? Tontoak bai, baina tonto-tontoak ere... Baina jakina, eta hemen dago la madre del cordero, ongia zibilizazioak osatzen du (garai batean Erromak bezala), demokraziaren inperioak, estatubatuarren
enbidoa III.
...
...
...
aurpegi kolpatu eta minduak. Gaizkia, berriz, musulmanak. Musulman bizartsu eta zikinak. Fedearekin fanatizaturik dauden horiek. Eliza katolikoaren su inkisitoriala ahaztua nonbait. Ez da ordea pale egiteko oldua. Mahomak eta mendiak talka egiten dute. Hori bistan da. Eta talka horren dardarak gureganaino helduko dira. Eta demokraziak irabaziko du beste behin. Eta lehen kristautu egin gintuzten bezala, orain globalizatu egingo gaituzte. Globalizazioa inperialismoa esateko hitz akulturatua izan arren. Globalizazio hitzaren atzean inperialismo berrituaren aurpegia baino ez dago. Pentsamendu bakarraren uniformizazioa. Semantika kontua, alegia. Ona dago esan beharrean Ez dago txarra esatea bezalaxe , hain zuzen ere. Ixo! Dena dago pronto. Argiak itzali dira eta aretoa beteta dago. Filma hastera doa. Denok dakigu zein den gaiztoa eta zein den ona. Pantailan 50 izarreko bandera estatubatuarra agertu da eta erdian letra larriz JUSTIZIA AMAIGABEA ipintzen du. Film entretenigarria iragarri dute. Erreala oso, benetakoa. Duda bakar bat dut uneon. Filma ikusiz palomitak jan ala ez.
...
d - Emazteak tzen ginen. d - Zer da gogorreeta familia ekartzea buruan al duzue? na egin zaizuena? t - Ez, kultura Erlijioaren gaia. oso ezberdina da Errioxan musulman gurea, gure emazteasko dago eta mezkita ak gainera beloarebat egitekotan gara. kin ibiltzen dira eta Marrokiak ere han askontraste handiegia ko daude. d - Gustura bizi al litzateke. Gogorregia egingo litzaieke. zarete hemen? FundiBatzuk ordea hasi zioko lana ez al da dira emazteak ekaroso gogorra? t - Argi dago guri tzen eta igual egumikel ibarguren lan onik ez digutela nen batean gureak emango, besteek nahi ez dutena hartu beharere etorriko dira. d - Hemengo jendeak nola hartu zaituzte? ko dugu. Gustura bizi al garen? Lana egin bet - Kalean denek begiratu egiten digute, eta har denean lan egin behar da. NAGORE TELLERIA ez gaude oso eroso. Logroñon lasaiago ibil-
0 km
1000 km
2000 km
3000 km
EGUNERO IRAKURTZEN DUTE INTERNETEN URDUZ BEREN EGUNKARIA PAKISTANGO PERIODIKOEK ZER KONTATUKO. FAMILIAREKIN PARE BAT ASTEAN BEHIN HITZ EGITEN DUTE TELEFONOZ. ISLAMABADETIK OSO GERTU DAGOEN HERRI BATETIK ETORRIAK DIRA GUJRAT PROBINTZIAN DAGO BEREN SORTERRIA, CHINDALA HTHIRIF. AFGANISTANDIK ALDE EGINDA MILIOI ETA ERDI LAGUN DAUDE PAKISTANEN, BAINA BEREN HERRIXKARA EZ DIRELA IRITSI DIOTE, EKIALDEAN ETA MUGA NAGUSITIK HEGOALDERAGO GELDITZEN DELAKO. ZESTOAN LANEAN ARI DIREN PAKISTANDARRAK FAMILIA BEREKOAK DIRA DENAK. OSABA ETORRI ZEN LEHENDABIZI, 90EAN, ETA GERO GAINONTZEKOAK ETORTZEN JOAN DIRA PIXKANAKA. LAUTIK SEI URTERA BITARTE DARAMATE HEMEN. ERRIOXAN NEKAZARITZAN ARITU ZIREN LEHENDABIZI, ORAIN HEMEN FUNDIZIOAN. GAZTEAK DIRA OSO. OSABAK BERROGEIREN BAT, GAINONTZEKOEK HOGEITA HAMARRIK ERE EZ. TARIQ ALI-K 24 URTE DITU, EZKONDUTA DAGO ETA HIRU SEME ALABEN AITA DA. LAU URTE DARAMATZA HEMEN. BERE LEHENGUSUA BERRIZ, NASIR BASHIR HIRUTAN IZAN DA HAN SEI URTEAN. BEDERATZITIK BOST ARI DIRA FUNDIZIOAN, BESTE LAURAK ZERBAIT BILATZEKOTAN DIRA. AZKOITIAN BIZI DIRA. DENAK ETXE BEREAN. ARROA GOIAN OSTATUAN ERE DENBORALDI BAT EGIN DUTE, ETA ZESTOAN EZ DIRA GELDITU, EZ DUTELAKO ALOKAIRUAN ETXERIK TOPATU. “MARROKIAK BAINO LANGILEAGOAK DIRA” DIOTE BEREN LANKIDEEK. BISTAN DA. HAIEI EZ OMEN DIETE KONTRATURIK BERRITU ETA HAUEI BAI. ITXIAK ETA OSO BEREAK DIRELA ERE GAINERATU DUTE. BETI BERAIEN ALKONDARA LUZE HORIEKIN ETORTZEN DIRELA ETA BERERA EGOTEN DIRELA. ORAINGOZ EZ DUTE PAKISTANA ITZULTZEKO ASMORIK.
Izaskun Lertxundi Piper beteak OSAGAIAK 22 piper pikillo, 300 g haragi xehatu, 100 g urdaiazpiko, 10 txanpinoi, tipula erdi bat, bi baratxuri, bi koilarakada irin, basoka bat esne, 50 g gurin. SALTSA EGITEKO OSAGAIAK Hiru piper pikillo, bi koilarakada tomate, tipula bat, porru baten alde zuria, bi baratxuri, basokada bat ur.
Nolagaixotzengara? (CUÍDATE COMPA, Eneko Landaburu) Askotan gure gizartean erakusten dena zera da: gaixotasunaren iturria mikrobioak edo ondo ez dauden geneak direla. Ondorioz, gaixotasunaren aurrean zer eginik ez dugula iruditzen zaigu; jarrera honek, bakterio, birus eta gaixotasun genetikoekin lotuta dauden negozioei laguntzen die (txertoak, antibiotikoak, ingeniaritza genetikoa...). Gaixotasunak, gure hanka sartzeez ohartu eta horietatik ikasteko aukera ematen digu. Baina ez dugu hanka sartze horien errudun sentitu behar. Hanka sartzeetatik ikasten ez duenak, oker jarraituko du. Gure gorputzak tratu txarrak jaso ditzake. Batzuetan bat-batean erori eta besoa hautsi dugula, edo lurrikara bat izan dela, edo auto istripu bat... Beste batzuetan, bizi garen gizarte honetan ikusten edo jasaten dugun tratuak, lurreko ondasunen banaketa desegokiak, esplotazio ekonomikoak, zapalketa politikoak... gosea, gabe-
P R E S T A E R A. Saltsa prestatzeko kazuela batean olioa, tipula, porrua eta baratxuri txikitua jarriko ditugu. Pixka batean sutan eduki ondoren, ura, piperrak eta tomatea gehituko dizkiogu. Eduki su motelean, eta gero, guztia txikitu eta txinoan pasa. Beste kazuela batean oliotan, baratxuria, tipula eta txanpiñoiak txikituta jarriko ditugu. Ondoren, nahastu haragi xehatua eta urdaiazpikoa. Sutan denbora bat eduki ondoren nahastu gurina, irina, esnea eta gatz pixka bat eta hozten utzi. Piperrak bete eta saltsan jarri. 15 minutuz su motelean berotu eta mahaira!
On egin. . go al din!
zia, tortura, espetxea eta gerra dakarte. Horren guztiaren eraginez jende asko gaixotu eta hiltzen da. Bestalde, hor daude naturari egiten zaizkion erasoak, edo sortzen den kutsadura (naturaren parte bat gara), geure ezjakintasuna eta informazio eza…Baita gizarte honetan nahasmena sortzen diguten hainbat komunikabide, heziketa-mota eta guk geuk geure buruan ditugun oroimen txarrak. Gaixotasunaren jatorri anitza onartuta dago medikuntzan, baina eguneroko jardunean mikrobioetan eta herentzian arreta gehiago jartzen da. Ondo elikatzen bazara, behar duzun atsedena hartzen baduzu, zure gorputza ondo desintoxikatuta badago, pentsamendu baketsu eta baikorra baldin baduzu, osasun arloan heredatutako altxorrari etekin hobea aterako diozu, eta zure gorputzak hobeto gaindituko ditu mikrobioen erasoak.
ITZIAR LARRAÑAGA
a genda u rria a zaroa
ur 26 29 az 10 11 15 23 27
RIA
OSTIRALA
Bertso afaria izango da Arroagoiko Herri Etxean Jon Maia, Amets Arzallus eta Oskar Alberdirekin, 21:00etan. ASTELEHENA
Gernikako azoka ikustera egun pasa Jubilatu eta Pentsiodunen elkartekoek. AROA
LARUNBATA
Txotxongilo emanaldia izango da Arroagoiko frontoi nagusian arratsaldeko 18:00etan IGANDEA
•
San Juango egoiliarren eskualdeko irtenaldia Elgoibarra. San Martin jaiak Lasaon. OSTEGUNA
Hitzaldia Jubilatu eta Pentsiodunen etxeak antolaturik Kultur Etxean. Gaia: Bihotz osasuntsua. OSTIRALA
Santa Zezilia kontzertua eskainiko du Musika Eskolak Kultur Etxean. LARUNBATA
Milagrosa eguna ospatuko dute San Juan egoitzan. Bazkaria izango dute eta ondoren aspalditik jokatzen ari di-
u daleko be rriak
•
ren punttu partiden finala jokatuko da. Elizako erretaula zaharberrituen aurkezpena, arrtsaldeko 19:30etan: Meza nagusia Uriarte Gotzain jauna buru dela eta ondoren, Parrokiko abesbatzaren kontzertua.
29
OSTIRALA
Euroaren erabilerari buruzko jardunaldia Kultur Etxean, Jubilatu eta Pentsiodunen etxeak antolaturik; arratsaldeko 19:00etan.
•Idagoenekoz. Bertan bainika, punto de cruz eta borda-
az bezala, aurten ere josteko ikastaroa lanean hasia da
tuak egiten ikasteko aukera izango dute herriko edozein gizon eta emakumek. Ikastaroa astelehenero izango da. 15:00ak eta 18:00ak bitartean. Animatzen bazara, agertu Kultur Etxeko beheko aretora astelehenez. zaroaren 11n, urteroko Behobia-Donostia korrikaldia egingo da. Joan nahi duenarentzat autobusa izango da. iroldegiaren oharra. Santa Inesetako pilota txapelketarako izena emateko epea irekita dago. Finala Santa Inesetan jokatuko den arren, txapelketa laster hasiko da. ubilatu Etxeko tabernan hasi dira lanean arduradun berriak. Plater konbinatuak, hanburgesak, sandwichak eta eguneko menua emateko asmoa dute. Berezitasunen artean Andaluziako pintxo morunoak eta Montillako ardoa izango dituzte.
•A •K •J
S A R B I D E A K E R R A Z T U Z. Gipuzkoako Foru Aldundiak Zestoako hainbat lekutarako sarbideak errazteko planak bideratzeko Gizartekintza Departamentuari diru laguntza ematea erabaki du. Proiektu honetan, Zestoaz gain, Beasain, Elgoibar eta Errenteriak parte hartuko dute. Sarbideak errazteko E T X E B I Z I T Z A B E R R I A K. Herrian poliki-poliki plana aurrera eramateko kontratazioa eta jarraipena Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago da eta lau herrietako aurrekontua etxebizitza berriak eraikitzen ari dira. “Guztiok 34.208.880 pezetakoa (205.599,51 euro) da. Bat” Arean 21 etxebizitza, 45 garaje eta hainbat traste-leku eta merkataritza lokal T X A K U R R A K S O K A T I K, M E S E D E Z. Zestoako udalean txakurrek soreraikiko dituzte. Etxebizitza hauek Zestoako Promoziak, S.L. promototutako kalteen inguruan hainbat kexa jaso direnez, aurrerantzean herak sustatuko ditu eta Jose Carlos rriko kaleetan txakurrak lotuta eraman beharko dira, animalien eraAnasagassoak galarazteko E U R O P R O I E K T U A. ti Ormaetxea izanEusko Jaurlaritzak O S A M E N P R O I E K T U A. Proiektu hau, Zestoa, Zugo da eta EAEko hiru Foru Aldundiek, ONCErekin elkarlaarkitekto nean, euroa erabiltzeko arazo gehien izan dezaketen maia, Azkoitia eta Azpeitiko buruko gaixotasuarduradupertsonentzako ikastaroak antolatu dituzte. Adineko nak dituzten pertsonentzako eguneko zentroa da na . pertsonei eta bakarrik, gaixorik edota ezindurik bizi eta hainbat zerbitzu eskeintzen ditu: heziketa direnei begira antolatu dira ikastaro horiek. Tokian to- eta okupazional arloa; garapen pertsonala eta kiko premiak ikusi ondoren, horretarako bereziki harremanetarako teknikak; eguneroko gauzetaprestatutako boluntarioek emango dituzte ikastaroak rako laguntza; aisialdia eta denbora librea; janari gizarte zentroetan, zahar etxeetan, egoitzetan… zerbitzua; familiei atentzioa eta aholkularitza... Informazio gehiago nahi duenak, jo beza udaleko GiZentroaren inagurazioa urriaren 10ean izan bazarte Zerbitzuetara. zen ere azaroan jarriko da martxan eta 22 pertsonarentzat lekua izango du. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte Azpeitiako Jesus eta Maria komentuko beheko solairuan kokatuko da. Informazio gehiago, Zestoako Gizarte Zerbitzuetan.
zerbitzuak
E R A K U ND E E D O T O K I P UB L I K O A K
udaletxea udaltzaingoa gizarte zerbitzuak kultur etxea liburutegia hilerrietako zerbitzua asteburuetan musika eskola jubilatu eta pentsiodunen elkartea san juan egoitza sastarrain baserri eskola gizakia helburu parrokia postetxea suhiltzaileak zerga bulegoa inem urkome lapatx zabortegia kiroldegia ertzaintza OSASUNA
anbulategia farmazia gurutze gorria anbulantzia dya anbulantzia larrialdiak
KOMUNIKABIDEAK
DV berriemailea Arrate Irratia berriemailea Loiola Irratia IKASTETXEAK
Zestoako herri eskola ikasberri ikastola iraurgi urola ikastola GARRAIOAK
eusko tren la Guipuzcoana pesa piper u. elkartea TAXIAK
patxi Arregi "lopene" joxe mª Olaizola (uztapide) FARMAZIAK
urriaren 29tik azaroaren 4era mutiozabal (zumaia) alai, z/g. azaroaren 5etik 11ra fuldain (getaria) elkano kalea, 1 azaroaren 12tik 18ra otaño (zumaia) E. Gurrutxaga Enp. OKINDEGIEN TXANDAK
urriak 28 azaroak 4 azaroak 11 azaroak 18
943 147 010 656 784 867 943 147 132 943 147 123 943 147 062 656 784 869 943 147 911 943 147 091 943 147 019 943 148 115 943 148 069 943 147 001 943 147 621 943 151 313 943 811 368 943 140 402 943 816 500 943 815 505 943 147 942 943 851 000 943 147 231 943 147 006 943 813 297 943 222 222 943 813 849 943 464 622 112 943 147 133 943 812 632 943 814 458
943 147 977 943 151 246 943 810 210 943 150 228
902 543 210 943 811 159 902 101 210 943 852 587 607 186 006 670 431 906
943 860 022 943 140 441
943 861 104
romana apategi ertxin romana
autobusak JOATEKO
zestoa-donostia astegunak:
larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak: zestoa-azpeitia astegunak:
asteburua eta jaiegunak: zestoa-zarautz astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-zumaia astegunak:
asteburua eta jaiegunak: oharra:
zestoa-zumarraga astegunak: asteburua eta jaiegunak:
zestoa-bilbo-leioa astegunak: ITZULTZEKO
donostia-zestoa enpresa: astegunak: larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak: azpeitia-zestoa astegunak:
asteburua eta jaiegunak: zarautz-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak: zumaia-zestoa astegunak:
asteburu eta jaiegunak: oharra:
zumarraga-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak:
leioa-bilbo-zestoa astegunak:
la guipuzcoana 7:02(1)/8:00(1)/8:20(3)/9:12(1)/10:12/13:22(1)/14:12(1)/ 15:22/16:22/18:57(2)/19:57(2)
8:00/10:12/13:52/15:22/16:22/19:27 15:22/19:27
(1) “este”tik pasatzen da. (2) sarrera amaratik. (3)eskola egunetan.
eusko tren
6:15/6:45/7:15/8:15/9:15/10:15/11:15/12:15/13:15/ 14:15/15:15/16:15/17:15/18:15/19:15/20:15/22:15 6:50/7:30/8:30/10:30/11:10/12:30/13:10/14:30/ 16:30/17:10/18:30/19:30/21:30
la guipuzcoana
6:50/8:35/ 10:50/13:35/15:20/18:20 15:50/18:20/20:20
euskotren
6:40/7:20/8:25/9:20(1)/10:20/11:20/12:20/13:20/ 14:20/15:20/16:20/17:20/18:20/19:20/20:20/21:20 7:35/9:35(1)/10:35/11:55/12:35/13:55/14:35/16:35/ 17:55/18:35/20:35/21:35/22:15
(1)
Aizarnazabaletik pasatzen da.
euskotren
6:45/8:15/ 1:15/12:15/14:15/16:15/18:15/19:15 7:30/8:30/10:30/12:30/ 14:30/16:30/18:30/19:30
piper unibertsitarien elkargoa
6:25/7:10/13:10
la guipuzcoana
7:50/8:50/11:05/12:05/13:05(1)/14:05(1)/15:05/17:30/ 18:30(1)/19:30(1)/20:00(3)/20:30 8:50/12:15/14:30/16:00/18:00/20:00 18:00/20:00
(1) eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (3) eskola egunetan.
eusko tren
6:30/7:10/8:15/9:10/10:10/11:10/12:10/13:10/14:10/ 15:10/16:10/17:10/18:10/ 19:10/20:10/21:10 7:25/9:25/10:25/11:45/12:25/13:45/14:25/16:25/ 17:45/18:25/20:25/ 21:25/22:05
la guipuzcoana
7:15/9:00/ 11:15/14:00/16:00/18:45 16:30/19:00/21:00
euskotren
6:00/6:30/7:00/8:00/9:00/10:00/11:00/12:00/13:00(1)/ 14:00/15:00/16:00/17:00/18:00/19:00/20:00/22:00 6:35/7:15/8:15/10:15/10:55/12:15/12:55(1)/14:15/ 16:15/16:55/18:15/16:55/18:15/19:15/21:15
(1)
aizarnazabaletik pasatzen da.
euskotren
7:35/9:30/11:30/13:30/14:30/15:30/17:30/19:30/20:30 8:45/9:45/11:45/13:45/ 15:45/17:45/19:45/20:45
piper unibertsitarien elkargoa
12:55/14:00/ 18:00/19:00/20:00