danbolin 2011ko urria
121 zb.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora
www.zestoaautoak.com
Udazkenean bete-betean sartuak gaude. Eguzkiaren argia gero eta gutxiago ikusten dugu eta horrek eragin zuzena izaten du pertsonongan, nigan bai, behintzat. Urtaro honek errutina ekartzen dit gogora, uda garaiko askatasuna aldera batera utzi (nahiz eta aurtengo honetan horretarako aukerarik ez dudan izan) eta norberari dagokion jardun horretan murgiltzen gara buru-belarri, inguruan gertatzen ari denari begiak itxiz, askotan. Danbolin ere errutina horretan sartua da eta udako “oporren” ostean betiko lanari ekin dio. Ez dakit ohartu zareten edo ez, baina apaiz berria daukagu herrian. Askok oraindik ez duzue jakingo nor den, besteok, aldiz, tabernan ikusita ezagutuko duzue. Gutxi batzuk izango zarete aldare goian sermoiak botatzen ikusita ezagutuko duzuenak. Bernabe erretiratu eta apaiz gazte bat heldu zaigu herrira. Nonbait, gazte-gaztetatik omen zuen pentsatua apaiz izatea, horiek omen ziren eta ondoen bizi zirenak. Mitoa ala egia ote, baieztapen hori? Erantzun dezala ba berak. Mutil gazte bat apaiz, sinestun adina “moderno”. Gustura galdetuko nieke mezara joaten diren horiei zer pentsatzen duten apaiz berriaren inguruan... “Txima” horiekin, besoetan tatuajeak... inguru horretara sekula pentsatuko ez genituen moldeak iritsi dira. Bejondeiola! Hala eta guztiz ere, bere gaztetasun horretan dituen ideien berri jakin nahi izango nuke. Asko dira gaur egun eliza eta gizartea banatzen dituzten ezaugarriak eta gai horien inguruko aipamenak irakurtzeko irrikan nago. Ea Urkok “zaurian” eragiten duen eta apaizari mingainetik tiratzea lortzen duen. Instituzio horretako jendeak gaur egungo errealitatea onartzeko garaia dela iruditzen zait. Sinesmen kontuak alde batera utzita, sekulako meritua duten bi pertsona aurkezten dizkizuet: Esteban Telleria eta Xanti Sagartzazu. Hauenak bai animoak! Bigarren gaztetasun batean daude. Aste bukaeran kalera irten behar lagunekin eta, “ezin diat/ñat, estudiatu beharra zaukat/nat eta”. Estudiatzea gutxi ez eta matematika edota zuzenbide estudiatu behar, hori duk umorea hi! Gazte gehienok estudioak amaitzeko desiratzen egoten gara eta, hauek euren heziketa pertsonala aberastean pentsatzen dute. Egia esan, bat baino gehiago izango da lan munduan tokirik aurkitu ez eta berriro ere liburuak hartzea erabaki duena. Ez da egoera makala horiena ere. Amaitzeko zorionak eta bost muxu potolo Iraetako Auzo Elkarteari. Auzoari bizi pixka bat ematea lortu duzue eta lan horretan jarraitzera animatzen zaituztet txoko honetatik. Bizi garen gizarte, jendarte eredu honetan, urrea balio dute auzo txikiei bizia emateko proiektuek. Bete ditzazuela beste hainbeste!
d a n b o l i n EK
A
imar etxeberria
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 14 16 19
ATARIKOA
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN KOLDO INTXAUSTI
5 0 URTEKO UNIBERTSITARIAK
D A N B O L I N- Z U L O
KORTADIREN PLATERETIK
“A
L O S M A D R I L E S” JOAN ZEN JUANITA
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. H AU X E D I L E M A y: Zestoa ezagutzen nuen eta leku polita iruditzen zitzaidan. Eta, horrela, besterik gabe, bi hilabetetarako etorri nintzen uda pasatzera. Nire asmoa Bruselara joatea zen, zirko pedagogia ikastera. Baina bost urte daramatzat hemen! Zestoa leku polita izateaz gain bi ezaugarri oso garrantzitsuak ditu niretzat. Lehena euskaldun giroa da. Denok ezagutzen dugu nola dauden euskara kontuak Nafarroan. Nik beti euskara ikasi nahi nuen eta Zestoa primeran dago euskaraz bizitzeko. Gehien gustatzen zaidana da antzinako bizimodua eta bizimodu modernoa nahastuta daudela. Edozein egunetan baserritar bat ikus dezakegu abarkekin bere zelaia segaz mozten edo gaztetxera joan gaitezke kontzertu batera edota Ekaingo kobazulora. Bestalde, hemengo jendea eta, batez ere, umeak. Hemengo haurrak asko gustatzen zaizkit, herri txikietan gauza gutxi dagoenez, umeak hirikoak baino jatorragoak direlako, irudimen, sormen eta jolasteko gogo asko dutelako. Bukatzeko zirku eta antzerki ekintzak faltan botatzen ditudan arren Zestoan benetan sentitu ditut bertan geratzeko gogoak eta hutsune hori betetzeko nire aldetik dagoen dena jarriko dut!
Pu
Jorge: Niri oso herri polita eta erosoa iruditzen zait. Madriletik etorrita Zestoa errazagoa iruditzen zait, esate baterako, herriko jendearekiko harremanak, edo udalarekiko harremanak, ez dira hotzak. Azken finean, herri txiki batean bizi gara eta gizarteko harremanetan nabaritzen da. Hemen, bistaz behintzat, denok elkar ezagutzen dugu, eta oso normala da ezezagun bati agurtzea, eta hori niri asko gustatzen zait. Egia esan ez dut gauza handirik falta sumatzen, gehienak herrian bertan lortu daitezkeelako, eta nik gainera, ez dut ezer berezi behar eguneroko bizia eramateko, ezta zerbitzu gehiagorik ere .Nire ustez taberna dezente daude, baita dendak ere, medikuak... beno, agian udan, herriko plazan udako zinema jarriko nuke edo antzerki-lan gehiago... Ez daukat ezer berezia eskatzeko herriari. Orain dela bost urte etorri nintzen eta ez naiz asko sartu herriko bizian. Bai, ordea, Argizulon eta herriko pertsona batzuekin; eta ezagutzen dudanarekin oso pozik nago. Baina ez dut hainbeste ezagutzen eguneroko herriko bizitza. Beraz, eskatzeagatik, eskatuko nieke herritarrei ez galtzeko herri txikiaren xarma. Gu euskara ikasten ari gara eta horra enbidoa AEKan irakasle dabilen Xabirentzat, nolakoak izan dira zure lehenengo egunak irakasle lanetan?
J
orge Ortega eta Puy Oses
Zer iruditzen hispanitate egunean jai egitea? Beti jai egun baten zain egoten gara eta aitzakia ongi etortzen da baina jai egun hau espainolena da eta euskaldunentzat lan egun normala izan beharko luke. Bakoitzak erabaki behar du zer egin.
39 urte
Edurne Korta
Berez jai eguna tokatzen da baina toki askotan ez delako hemengo jai eguna kontsideratzen lan egiten da. Niri jai egitea tokatu zitzaidan baina ez dela gure jaia uste dut eta aukera ematen den lekuetan bakoitzak erabaki beharko luke zer egin.
39 urte
Xole Nieves
5 EDANAREN BILAKAERA
Niri ondo Nik jai egin iruditzen zait jai nuen baina ez egitea, arrazoiari nuke nahiko begiratu gabe, egin, gu euskal- jai den bitartedunak gera eta an…Horrela eshau espainolen kolara joan bejaia da, niri Esharrik ez eta painiako milita- beste igande barren eta desfileak ten moduan, labost axola gunekin eta kalera irteteko Lander Mantxola aprobetxatzen 17 urte dut
18 urte
Ane Pizarro
Berez ez da guri tokatzen zaiguna eta ez genuke egin behar baina jai ematen badute nik gustura hartzen dut
57 urte
Eladio Leturiondo
Lana egin behar da ez da eta gure eguna. Beste egun egokiago bat hartu beharko genuke jai egiteko
60 urte
Juan Lazkano pasata
B
ATZUEK mordo bat edaten dute astero; beste batzuek tartean behin edaten dute; beste hainbatek, berriz, kristorenak biltzen dituzte urtean pare bat egun berezitan. Alkoholaren inguruan dator hil honetako enbidoa. Gaur egun, gero eta gazteago hasten da jendea astoak uda edaten duen moduan edaten alkohola. Lehenik, kalimotxoarekin ekiten diote parrandetan; nahikoa izaten dituzte lau-bost bat, txoro moduan jartzeko. Denborak aurrera egiten duen heinean, “gustuak” aldatuz joaten dira. Nahiz eta mila aldiz mikatzago eta edaterako garaian txarrago izan, txupito gogorrak edateari ekiten zaio. Tabernetara joan, eta ahalik eta nahasketa fuerteena egiten saiatzen dira garai horretan. Oraindik gogoan dut taberna batera sartu eta nola ikusi nuen gazte kuadrilla bat TGV eta antzekoak eskatzen; hartu ostean, arrapalada batean kalera joaten ziren, barruak bero-bero zituztela, ez dago esan beharrik zertara… Bestalde, txupitoak, jendearen esanetan, ligatzeko arma perfektuak dira. Egia da alkoholak baduela halako zerbait normal gaudela egingo ez genituzkeen gauzak egitera garamatzana. Baina, neurritik igaroz gero, ez dut uste hurrengo egunean inor gogoratuko denik aurreko gauean zer egin zuen. Fase hori igaro ostean, “konbinatuen” garaia etortzen da. Behin afal osteko gin-tonicarekin hasita, gau osoa gin-tonicak eta antzeko konbinatuak edaten pasatzen den garaia da hori. Badirudi eskuan baso handia eta izotzen “klin-klan-klan” zarata horrek gizon sentitzera daramatzala batzuk. Aldiz, beste hainbatek alkohol nahasketa egiten dute. Haiek txupito, konbinatu zein kalimotxo edota zurito nahasten dituzte. Gaur egun, ordea, bada besterik; izan ere, alkoholarekin nahikoa ez, eta jendeak beste gauza batzuk behar ditu ondo pasatzeko: azkenaldian baratzeko porruez aparte famatu egin diren “porritoak” edota zerbait fuerteagoak diren drogak. Lehengora itzuliz, batzuk konbinatu eta baso handien fase horretan geratzen dira, eta, parranda bakoitzean, kartera hustuta bueltatzen dira etxera. Beste batzuk, berriz, merke mozkortzearen aldekoak dira; haiek dira, esaterako, gorri gasarekin mozkortzen direnak edota zuritoak esponjak ura xurgatzen duen moduan edaten dituztenak. Beraz, badakizue, mutil zein neska, ondo ibili parrandetan, merke edota garesti, txupito edota konbinatu, kalimotxo edota zerbeza edanaz beldurrik gabe, baina pasatu gabe.
E
nbido 2. Josu Urtubia Ibarguren
A
J
legian jaioa, 1975. urtean, thrash metal zalea, mekanika ikasketak egina, errugbi afizionatua, Erroman teologia ikasketak egin zituen hiru urtez eta bizarra eta tatuaiak ditu. Irailean iritsi zen gurera eta hemendik aurrera herriko apaiza izango da. “Prontxio eta Bernaberen laguntzari esker” guztia “errazagoa” egiten zaiola aitortu digu eta hurrengo asteetan herriari martxa hartzea espero duela. Momentuan, nondik nora joan behar duen ikasten ari da eta lanerako gogoarekin etorri dela dirudi. Berarekin genuen hitzordua egunez eta lekuz aldatu behar izan genuen, Arroabeko elizaren berritze lanetan buru belarri ibili baita. Arroako plazan santuak atzera eta aurrera, jendea eliza garbitzen eta pintorearen lixa makinaren zarata lagun dugula elkartu gara.
ardunian
“metaleroa Ezohikoa dene izate
da hori jartzea, b mole Herria ezagutzeko denborarik izan al duzu? Bai eta ez. Auzo eta txoko gehienak kotxez, oinez edo jendearekin ezagutzeko aukera izan dut. Gero, bertan ordu laurden edo ordubete baino gehiago egoteko betarik gutxitan. Herri txikia omen da, baina erabat zabala. Aizarnan errieta egiten didate denbora gutxi pasatzen dudalako bertan, baina esan diet pixka bat kokatzen naizenean denbora gehiago pasako dudala. Zerk harritu zaitu gehien oraingoz? Jendea oso sinpatikoa, hiztuna eta lagunkoia dela, jendea oso irekia da. Horrek harritu eta txunditu nau, baina gustatu zait, noski. Goierri aldean lehorragoak gara. Zer moduz hartu zaituzte herritarrek? Oso ondo, baina auzo guztietan, Lasaotik hasi, Aizarnan, Endoian, Zestoan bertan… leku guztietan ondo, ondo, ondo. Denek hartu naute ondo, bai elizara joaten direnek eta bai joaten ez direnek ere. Apaiz metaleroaren etiketarekin eroso sentitzen zara edo aldatu egingo zenuke? Nire etiketarik onena Koldo da, eta kitto, baina etiketa jarri egiten dizute eta ez da nik aukeratutako zerbait. Begi bistakoa da metal zalea naizela eta ez dudala ezkutatzen. Ezohikoa denez apaiz bat metaleroa izatea normala da etiketa hori jartzea, baina ez nau molestatzen. Aukeran Koldo bakarrik nahiago, baina hori jendearen baitan dago. Zer esan zuten etxean apaiz izan nahi zenuela esan zenuenean? Lehenik eta behin harridura azaldu zuten, baina harridura ona. Nire gurasoak oso gustura sentitu ziren eta asko lagundu zidaten. Aitak galdetu zidan ea
7
ez apaiz bat ea normala baina nau estatzen” ondo pentsatu nuen, ez zelako jolas bat eman behar nuen pausua. Gero, seminarioko prozesuak lagundu egiten dizu bide horretan eta etxekoen aldetik laguntza besterik ez dut izan. Non egin zenituen zure ikasketak? Nire ikasketa guztiak Donostiako seminarioan egin nituen.1997an sartu nintzen eta hamahiru ikasle ginen. Bukatu nuenean Lazkaora joan nintzen apaiz eta 2008. urtean, orduko gotzaina zen Joan Maria Uriartek Erroman teologia dogmatikoa ikasteko proposatu zidan. Hiru urtez egon naiz bertan eta aurtengo ekainean itzuli naiz teologian lizentziatuta. Zer nolako esperientzia izan da? Oso aberasgarria. Lehenik eta behin hizkuntza berri bat ikasi nuen, bigarrenik lurralde ikaragarria eta polita den Italia ezagutu dut eta azkenik mundu osoko jendea eta aniztasuna ezagutzeko aukera izan dut. Burua eta mentalitatea irekitzen dizun esperientzia aberasgarria izan da. Orduan, pertsona bezala aldatu egin zaituen urteak izan direla esan liteke? Aldatu ez dakit, baina agian nire izaera eta konbikzio batzuk indartu eta sendotu direla bai. Hizkuntza berri bat eta herrialde berri bat ezagutzeko aukera ere izan dut. Alde horretatik pertsona bezala aldatu baino gehiago hobetu egin nauela esan liteke. Erroman hiru urtean bizi izanik zein iritzi duzu Benedikto XVI. buruz?
Intelektual bat da eta nik esango nuke gauzak ondo egiten saiatzen ari dela. Gero, hortik gauza guztietan asmatzen ote duen, ba nik ezetz esango nuke, baina gauza guztietan denen gustura asmatuko duenik ez da sortu eta ez da sortuko. Elizari bere estiloa ematen saiatzen da, orain, bere estiloak leku guztietarako berdin balio ote duen dudak ditut, baina hori normala da. Nik errespetatu egiten dut, azken finean gure Aita Saindua da eta kitto. Nik onartzen dut. Bere lanaren emaitza, orain baino gehiago, etorkizunean ikusi beharko dugu. Aukeratu zutenean trantsizioko Aita Saintua zela esan zuten… Nik uste dut trantsizioa baino zerbait gehiago egiten ari dela. Adinagatik bere momentuan hori esan zen, baina bere izaera propioa ematen saiatzen ari da eta ez nuke esango trantsizioko Aita Saindua denik.
···
Jende askoren iritziz Vatikanoa urrun dagoen erakundea da, Erroman bizi zinenean beste eliza bat ezagutu zenuen? Vatikanoa, Vatikanoa da eta Erroma, Erroma da. Ez du gurearekin zerikusirik, mundu osoko katoliko-
···
behin San Juan egoitzara joango naiz, hiletak ere egoten dira eta ezkontzak ere izango dira.
ak daude eta harantz joaten bazara eliza gertukoa egiten zaizu, katolikoa bazara. Nik beti esaten dut badugula gertuagoko eliza bat. Zestoar batentzat eliza, parrokia edo Gipuzkoako eliza da, bere osotasunean, ez Vatikanokoa. Zestoar batentzat gertuko eliza ni edo Zestoako kristauak dira. Ikasketak bukatu zenituenean zeuk eskatu zenuen Euskal Herrira itzultzea edo eskaini egin zizuten? Eguberrietako oporretan etorri nintzenean Gotzaindegitik zer egin nahi nuen galdetu zidaten. Nik herri txiki eta euskaldun batera joatea gustatuko litzaiakeela esan nien, baina erabakitzen zutena beteko nuela. Gero, bete-betean asmatu zuten. Ekainaren 28an Zestoa proposatu zidatenean, esaldia bukatu aurretik baietz esan nien. Aizarnan zer moduz moldatzen zara? Oso ondo edo gutxienez saiatzen naiz. Saltsa txiki bat egon da, edo oraindik badago, baina nik ez dut izan inolako arazorik aizarnarrekin oraingoz. Arazo bakarra, eta arrazoi guztiarekin, Aizarnan denbora gutxi pasa dudala da, baina ez nahi ez dudalako. Irailaren 4an hasi nintzen lanean eta oraingoz bizitza estresagarria bizi dut, baina hurrengo hilabetean, gauzak lasaitzen diren neurrian, denbora gehiago pasatzea espero dut.
Zenbat jende joaten da? Normala den bezala auzoetan jende gutxi bizi da eta orduan gutxiago joaten da, baina aurrekoan bataioan eliza beteta zegoen eta hiletetan ere bete egiten da. Orain arte, beste leku batzuetan topatu dudan jende kopuruaren antzekoa etorri da. Gaur egun, jendearen bila elizara baino tabernara gehiago joan beharko zenuke? Ni bietara joaten naiz, bestela ere tabernara joatea gustukoa dut eta. Herri txikietan elkartzeko modua izaten dugu bai elizan, bai elizatik kanpo tabernan ere. Nik zestoar asko elizatik kanpo ezagutu ditut eta normal-normala iruditzen zait, eta horrela izan behar du. Bakoitzak bere erritmoa jarraitu behar du. Nik ongi hartuko ditut elizara joaten direnak eta ez direnak joaten. Elizak bere lekua galdu du gizartean? Bai, galdu egin du eta ez du galdu. Lehen zuen presentzia garrantzitsu hori galdu egin du, baina beste alde batetik gure herriaren zati baten aurrean oihartzuna eta prestigioa, noski, ez ditu galdu. Elizari dagokio gizarte berri honen aurrean elizak berak bilakaera bat izatea eta gizarteari bere zerbitzuak eskaintzen jarraitzea. Gero eliztar eta ez eliztarren artean aniztasunean bizitzen ikasi behar dugu eta nik uste dut gure gizartea oraindik berde xamar dagoela kontu horretan.
“Irtenbide bat bilatzeko nire ahalegina eta lana
Munillaren familia jatorriz Aizarnakoa dela kontatu dizute? Bai, bere ama Aizarnakoa da. Ez didate familia aurkeztu, baina lehengoan kotxean nindoala Juliantxo bere lehengusuak gelditu eta tabernara zerbait hartzera joatera behartu ninduen. Beste lehengusu bat ezagutu nuen nire ongi etorri bazkarian, baina zehatz-mehatz ez didate familia aurkeztu oraindik. Erdi brometan Jose Ignacio nire eliztarra dela esaten dut.
eskaintzen dut”
Jendea hurbildu al zaizu elkartearen inguruan hitz egitera? Oraindik zuzenean ez dira niregana etorri, baina kalean edo tabernan gaiak modu normalean irten du. Badakit etortzeko asmoa dutela eta niri gustatuko litzaidake jendea etorri eta hitz egitea. Hori bai, gero kontuan izan behar da, auzoan esan dudan bezala, eta alkateari ere bai, kontu honen negoziazioa zuzenean Gotzaitegiaren eta Zestoako udalaren artean egin beharrekoa dela. Bertan egonik ni naiz lehen interesatua negoziazioak eta afera honek guztientzat duina den irteera izateko, eta asmo horrekin nire ahalegina eta lana eskaintzen dut. Arroabeko eliza berritzen bukatzen duzuenean beste batekin jarraitzeko asmorik? Bai, urte batzuetarako etorri naiz eta gero beste elizekin jarraitzeko asmoa dut. Adibidez Aizarnakoa oso ondo dago, Arroagoian badaude konpondu beharreko kontu batzuk eta Zestoan bertan, ez berehala, hemendik hiru edo lau urtetara, kutxara dirua sartzen hasi beharko dugu koruaren aldean zaindu beharreko zatiak badaude eta. Gure etxe zahar hauek beti dute lana eta etorkizunean ere beste elizak txukuntzen saiatuko naiz. Zenbat meza ematen dituzu astean? Orain Prontxio eta Bernaberen laguntza onari esker hiru meza ematen ditut gutxienez, baina gero bakarrik gelditzen naizenean lau ere eman beharko ditut. Larunbatetan beste bat, hamabost egunean
Bukatzeko, zer iruditu zaizu Morbid Angelen azken diskoa? Ez zait batere gustatu. Beste talde batzuk nahiago ditut, gainera azken diskoa oso arraroa da. Abuztuan Txekiar Errepublikan egiten den Brutal Assault jaialdian ikusi nituen eta Morbid Angel ez da niretzako. Gero, jakin dut fruterian lan egiten duena eta taxilaria metalero puruak direla eta ez da nire burua zuritzeagatik baina 2.100 disko ditut eta musikaz zerbait badakit. Gustura jardungo dut musikaz, diskoak trukatzen eta aholkuak jasotzen eta ematen.
U
rko Canseco
9
auzo etatik
iraeta IRAETA DENON ARTEAN: BOST URTE ETA HASI BAINO EZ! Orain dela bost urte inguru, kezka nabarmena bizi zen Iraeta aldean. Bizitza askorik ez zegoen, festen gainbehera nabarmena zen, eta, emeki-emeki, Iraeta “barrio-dormitorio” bilakatzen ari zen. Hori horrela izanik, iraetarrok biltzea proposatu genuen: batzar ireki baten deialdia egin genuen. Batzar hartan, auzo elkarte bat sortzea erabaki zen, denon artean lan egiteko (hortik dator elkartearen izena, IRAETA DENON ARTEAN). Hiru helburu nagusi finkatu genituen: 1) Iraeta biziberritzea, jendea mobilizatuz; 2) Udaletxera aho bakarrez joatea; 3) Adin guztietako jendearentzako ekintzak antolatzea. Bost urte hauetan, gauza asko lortu dira. Lehenengoa, Iraetan bizitza eta giroa berreskuratzea. Horretarako, gauza asko antolatu dira frontoiaren, parkearen eta soziedadearen inguruan, jende askoren inplikazioari esker. Urtero bertso afaria antolatzen dugu, eta soziedadea jendez gainezka izaten dugu. Handik, Egaña, Xabi Paia, Peñagarikano, Mañukorta, Irazu, Sustrai Colina, Barandiaran eta Iturriaga pasatu dira, besteak beste. Soziedadean eta frontoian ere kontzertu ugari eman dira: Txuma Murugarren, Sorkun, Stockholms, Ruper Ordorika, Tximeleta, Drindots, Trikizio… Kantu afariak ere antolatu dira, eta iraetarron talentua bete-betean agertu izan zaigu halakoetan. Ez genituzke ahaztu nahi gure adinekoen alde egindako omenaldiak, jaio berriei ongietorriak, bazkari eta afari herrikoiak, auzoen arteko futbol7 txapelketak, Errota harriaren inguruko demak punta-puntako harri-jasotzaileekin, Olentzeroren etorrera Gabon kantaldien ostean —Arroagoiko gure lagunekin batera—, Korrikaren inguruko jaialdiak —azkeneko hori ere Arroabekoekin batera—, ziklo-kross txapelketa ofizialak, txirrindulari gazteen karrerak, umeentzako parkeak eta jaialdiak, txokolatadak, zuhaitz-landaketa auzoko umeekin, pilota eta pala txapelketak, San Joan gauean biltzen gaituen festa eta giro magikoa, etab. Harrotasun handiena eragiten digun lorpena ez dago, ordea, aurretik aipatutako horien artean. Ez. Gure lorpenik politena, benetan harro sentiarazten gaituena, gure jendearen inplikazioa da, eta horrek berekin ekarri duen giroa. Nola ulertu jaiak, jaialdi edo ekitaldiak auzotarron auzolanik gabe? Ikurrinak jartzen, kamisetak saltzen, txokolatea egiten, partidak arbitratzen, kroketak prestatzen, gaiak jartzen edo muntaketak egiten… denok hartu dugu parte, nola edo hala. Horri guztiari esker, Iraeta herri bilakatu dugu berriz, eta hau hasiera baino ez da. ZORIONAK ELKARTEARI ETA ELKARTEKIDEEI!
I
ban Narbaiza
50 urteko unibertsitariak
Egun, oso ohikoa da 17-18 urterekin Batxilergoko ikasketak amaitu eta unibertsitate karrera bat hastea; ikaslea eta gaztea terminoak lotura zuzena dute gure artean. 50 urtetik gorakoak, oro har, irakasleak izaten dira unibertsitatean, baina herrian baditugu adin horretako ikasleak. danbolinek Esteban Telleriarekin eta Xanti Sagartzazurekin egoteko aukera izan du. Bata Zuzenbide ikasketak egiten ari da; bestea, aldiz, Matematika. Haiena bai meritua!
50 urte pasatu, eta unibertsitatean. Zer dela eta? Xanti: COU bukatu eta karrera bat aukeratu behar zela, eta Zuzenbidea aukeratu nuen. Ez nengoen oso seguru, baina‌ Donostian hasi nintzen; oso urte onak pasatu nituen, baina ikasi asko ez, eta zazpi urte pasatu, eta hiru ikasturte neuzkan gaindituta. Uztea erabaki nuen. Orain dela bi urte, 50 urteko krisia etorrita edo, irekita utzi nuen ziklo hura ixtea pentsatu nuen. Alabek ere animatu egin ninduten, eta enteratzen hasi nintzen nire espedientea nola zegoen, UNEDek zer aukera ematen zituen‌ Hiru ikasturte osatzeko ikasgai bat falta zitzaidanez, lehenengo zikloa gainditu gabe nuen, eta 2000ko planean sartu beharko nuela esan zidaten. Uste baino ikasgai gehiago egin behar, eta estutu egin nintzen, baina gero pentsatu nuen helburua izango zela urtean hiru hartu eta poliki-poliki gaindituz joatea. Esteban: Ni Ingeniaritza ikasten hasi nintzen, nire COUko lagun batek bultzatuta. Ez nengoen motibatuta; uste dut Teologia bakarrik gainditu nuela. Gero, itsasoan hasi nintzen, eta, Diputazioan lana aurkitu nuenean, datu askorekin-eta egin behar izaten nuen lan. Orduan piztu zitzaidan Matematika ikasteko gogoa. Gainera, guri matrikula ordaindu egiten digute funtzionarioak izateagatik, eta, dohainik izanda, animatzea erabaki nuen. Lehenengo eta bigarren ikasturteak gainditu nituen, eta, orain, hirugarrena egiten ari naiz. Nongo unibertsitatean ari zarete zuen ikasketak egiten? UNEDen ari gara biok. Bergaran egoitza bat dauka, eta han ditugu irakasleak, tutore lanak ere egiten dituztenak, baina, berez, irakasleak Madrilgoak dira. Eskolak hamabostean behin izaten dira, 40 minutukoak. Presakakoak izaten dira, baina, behintzat, zalantzak argitzeko balio dute. Internet bidez funtzionatzen dugu gehienbat; han daukagu beharrezko informazioa (programak, azterketen egutegia, edukiak, azterketa motak‌). Materiala ere han saltzen da, apunteak ere bai, eta ez dira oso merkeak gainera.
1 1
Azkenean, norberaren lana da ezinbestekoa. Foroak ere badaude ikaskideekin gauzak partekatzeko. Azterketak ere Internet bidez egiten al dituzue? Ez, presentzialak dira. Bergaran bertan egiten ditugu, eta, gero, Madrilera bidaltzen dituzte zuzentzeko. Gogorra egiten ari al zaizue? Xanti: Bai, nahiko gogorra da. Azterketa garaiak, batez ere, lehengo garaiak gogorarazten dizkidate: urduritasuna, zer galdetuko ote didaten jakin nahia… Zuzenbidea asko memorizatzeko karrera da, eta hori oso gogorra egiten da. Esteban: Garai batean, irakasle bat neukan niretzat ikasgai batean, eta hark asko lagundu zidan. Orain, ordea, berriz ere bakarrik ikasi behar izaten dut, eta ez da lan erraza liburu potolo horietan agertzen diren kalkulu ariketei bakarrik aurre egitea. Egia al da gazteek errazago ikasten dutela? Esteban: Gazteek erraztasun handiagoa dute gauza berriak asimilatzeko eta memorizatzeko. Guri memorizatzea kostatzen zaigu gehienbat. Behin eta berriz irakurri behar izaten ditugu gauzak, eta forotan ere begiratzen ditugu ikasketa teknikak. Hala ere, eguneroko kontzeptuak errazago ulertzen ditugu, eta hori abantaila bat da. Inoiz damutu al zarete karreran orain hasteaz? Xanti: Nik, adibidez, ez daukat ikasteko behar natural hori; hasieran itxi gabe utzitako zikloari amaiera bat eman nahi nion. Zure gustuko gauzak alde batera uzteak (nire kasuan, mendia) eta libretik ikasten ibiltze horrek nekatu egiten zaitu, eta “zertan ari naiz edo zertarako?” galdetzen diot neure buruari askotan. Nola uztartzen dituzue lana eta ikasketak? Xanti: Berez, goiz eta arratsaldez egiten dut lan, baina, horrela gaizki moldatzen nintzenez ikasteko, lantegiarekin adostu, eta goizeko ordutegia jarri zidaten hilabete batzuetarako. Hala, hiruretarako libratu, eta arratsaldea ikasteko aprobetxatzen dut, egunean lau ordu. Esteban: Nik goizez egiten dut lan, eta arratsaldeak ikasteko aprobetxatzen ditut. Etxekoak aspertuta izango dituzue ba… Xanti: Denak “kokoteraino” ditut. Andreak beti galdetzen dit ea noiz amaitu behar dudan. Esteban: Andreak esaten dit baimena ematen didala jubilatu arte jarraitzeko. Azterketetatik gustura ateratzen diren horietakoak al zarete? Esteban: Gogoratzen dut azterketa bat egin eta zazpia espero nuela, baina, azkenean, hirua jarri zidaten. Bero-bero eginda egon nintzen, eta erreklamatu egin nuen. Hala ere, ez nuen ezer lortu; emaitza ondo neukan, baina ariketa osoa ez. Xanti: Nik, berriz, ederra egin nuen behin… Esan zidaten orri zehatz bat erabili behar nuela azterketa egiteko. Azterketa egin eta gustura joan nintzen etxera, baina, alabari azterketa orria erakutsi nionean, bera konturatu zen egin behar ez zen orrian egin nuela. Une horretan, hura agonia! Urduritasunarekin, departamendura deitu eta deitu ibili nintzen, baina, azkenean, lasai egoteko esan zidaten. eta azterketa kalifikatu zidaten.
Zestoako ikasle talde batek ikasgela bat eskatu du azterketa garaietarako. Zuek beharrik ikusten al duzue? Xanti: Niri kosta egiten zait jendearekin ikastea; ez naiz ondo kontzentratzen. Baina ez zait gaizki iruditzen Zestoan ikasteko gela bat jartzea; probatuko nuke. Esteban: Nik badakit asko Azpeitira joaten direla ikastera. Nik ere etxean ikasteko ohitura daukat, baina batzuetan beharko nukeen isiltasunik ez dago. Horrelakoetarako ondo legoke ikasteko gela bat; joango nintzateke tartean behin. Kalean denetik entzungo zenuten, ezta? Xanti: Bai, batez ere kuadrillan: “Orain estudiatzen hasi ber al dek?”. Pentsa, nik behin irailaren 8an, arratsaldeko seietan, egin nuen azterketa. Orain dela urte batzutan nork sinetsiko zidan hara joango nintzela? Azken urteetan, hainbat aldaketa egin dira unibertsitateko ikasketetan. Zuek zer planetan zabiltzate? Xanti: Ni 1953ko planarekin hasi nintzen; orain, 2000koan nabil, eta, segur aski, Bolognak harrapatuko nau. Nire kasuan, Bologna ondo etorriko zait, horrela ikasgai gutxiago izango baititut. Esteban: Ni oraindik plan zaharrean nabil; Matematikak 1979tik-edo plan berarekin jarraitzen du. Orain, ordea, Bolognak harrapatuko nau agian. 2015era arte astia daukat! Helbururik ipini al diozue zuen buruari? Xanti: Nik 58 urterekin pentsatzen dut amaitzea, hemendik 3-4 urtera. Esteban: Niretzat lau urtean ateratzea gehiegizkoa izango litzateke; denak oso ondo joan beharko luke horretarako. Nik, hemendik sei urtera amaitzea espero dut. Etorkizunean matematikari eta abokatu ikusten al duzue zuen burua? Esteban: Ba nik eskola batzuk eman izan ditut (ilobari, adibidez), eta, gainera, gainditu egin zuten. Izugarrizko satisfazioa izan zen niretzat. Xanti: Nik, berriz, nire burua ez dut ikusten abokatu lanetan, baina ez dago jakiterik. Izatekotan, “de causas perdidas” edo…
A
maiur Aristi / Janire Diaz / Nerea Odriozola
Josetxo Mendizabal UEMAko Zuzendaritza batzordeko kide.
Urriaren 8a eskualdeko preso eta iheslariei omenaldia Xoxoten
Urriaren 1ean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Batzar Nagusia egin zuen Zestoan. Gai Nagusia Batzordeko 10 kideak eta UEMAko lehendakaria aukeratzea izan zen. Zuzendaritza Batzordeko kideak UEMAko udalerrietan izandako hauteskundeen emaitzen arabera aukeratu ziren. Josetxo Mendizabal (EAJ) herritarraz gain, Mikel Ansotegi (Aulesti, Bildu), Jon Abril (Bera, Aralar), Asier Mujika (Arama, independentea), Lexuri Arrizabalaga (Gatika, EAJ), Oibar Egia (Gizaburuaga, independentea), IĂąaki Agirrezabalaga (Zumaia, Bildu), Maren Belastegi (Bergara, Bildu), Miren Irigoien (Oiartzun, Bildu) eta Eneka Maiz (Etxarri-Aranatz, Bildu) izango dira 10 kideak. Maren Belastegi izendatu zuten lehendakari.
Urriaren 9a Agiro Mendi Taldekoak Gorbeia eta bere inguruetan
Urriaren 12a Grises musika taldeak “parfait� bideolipa kaleratu du
Urriaren 14a Txilipurdika Aisialdi Taldekoek gogoz ekin diote ikasturteari
Zebain-erreka iturria berritu dute.
Arroarrekako zebain-erreka iturria, lehen ibarrolako iturria ere deitua, berritu egin dute. Orain dela hirurogei bat urte eginiko iturria da baina azken urteetan nahiko utzita zegoen. Iturriari konponketatxo batzuk egitea erabaki zuten eta azkenean, uste baino lan gehiago emanez, lau hilabeteren buruan bukatu dute. Ospatzeko, iturria bedeinkatu eta hamaiketako ederra egin zuten gerturatu zirenek.
k
3
zulo
danbolin
1
ale/bale KALE.
ZUBIMUSU KALEKO ZEBRABIDEAN AUTO BAT BAINO GEHIAGOK APARKATU OHI DUTE, ZEBRABIDEA OINEZKOENTZAKO DA!
BA L E .
ARROABEKO AUTOBUS
GELTOKIA BERRITU DUTE, BAZUEN PREMIA
EDERRA.
Urriaren 15a gaztelekuan krep goxo-goxoak egiten
Urriaren 18a ezohiko udalbatzarra burutu zuten udaletxean
Odol emaileen bazkaria.
Urriaren 23an Urola-Kostako odol emaileek bazkaria egin zuten Loiolan. Bertan 25, 40, 50 eta 75 aldiz odola eman dutenei intsigniak banatu zitzaizkien. Aurtengoan ere hainbat zestoarri egokitu zaie intsignia jasotzea. Mirari Aizpuruari zilarrezkoa, urrezkoa, M.Tere Alberdiri, Maritxu Aldalurri, Fernando Arzallusi, Jose Gomezi eta Karmelo Larrañagari. Imanol Etxaberi, berriz, intsignia berezia 75 aldiz odola emateagatik.
Urriaren 20a Julio Vila Albertek “La carta de Yon” eleberria aurkeztu du
Urriaren 23a Gaztetxetik Santa Engraziara irteera
kanela eta Osagaiak :
ogiatxokolatezko
500 g irin 8 g gatz 300 ml ur 200 g txokolate 1 kanela koilara 10 g legami fresko (okindegikoa*)
Aurreko egunean egiteko :
kortadiren
plateretik
*legami freskoa: ogia, opilak… egiteko *legami kimikoa (sobrekoa): bizkotxo, tarta, magdalenak… egiteko
Nahasi txokolatea ez beste guztia eskuz 10 minutuan. Gero, gehitu txokolatea zati txikitan, eta nahasi 1 minutuan. Gorde hozkailuan gau osoan, trapu batez estalita.
G o i z e a n , atera eta utzi 2 orduan masa epeletan esnatzen. Ondoren, eman forma 2 zatitan. Berotu labea 200 ºC-ra, eta eduki han 25 minutuan.
Osagaiak : 1 kg txanpiñoi 1 tipula 1 porru zuri 4 ale baratxuri l salda l esnegain Perrexila
txanpiñoi krema
Prestaketak : Txiki egin berdura denak (brunoise erara), baita txanpiñoiak ere, eta oliotan erregosi bigundu arte. Ondoren, gehitu salda (“Starlux” ez, faborez… Bueno, bale), eta egosi 20 minutuan. Azkenean, nahasi esnegaina, hartu gatz puntua, eta, perrexil pixka batekin, mahaira.
Osagaiak : 75 g gazta urdin 500 g boletus onddo 1 tipula txiki 4 arrautza 100 ml esnegain Ardo zuria Gatza eta piperrautsa
boletus eta
gazta
budina
Prestaketak : 6 koilara oliotan, erregosi tipula eta onddoak 20 minutuan. Gehitu gazta zati txikiak ardo zuri pixka batekin, eta eduki 10 minutuan. Azkenean, nahasi arrautzak eta esnegaina, eta nahasi irabiagailu elektrikoarekin. Jarri puntuan gatz eta piperrautsarekin. Jarri flan ontzi edo molde batean. Sartu labean (180 ºC) Maria bainuan (azpian ura duela; bazaki(n)at badakizuela), eta eduki 35 minutuan. Utzi hozten, eta eman buelta. Zorte on!
5 1
efe meri
deak
1953-10-14
Urolako urak oso harrotuta, La Guipuzcoana autobuseko 18 pertsona ito ziren Osinbeltz parean. Haiek salbatzera joandako Iraetako bi gazte ere –Joxe Olaizola eta Joxe Uria – eraman zituen urak. Hori dena gutxi balitz, Liliberen kontra zegoen Errotazar baserria erori eta beste hiru lagun hil ziren han.
1969-10-17 “Hegazti errusiarra, eraztunarekin. Duela egun batzuk, gure udalerrian, Agustin Arrazola herriko semeak txonta eme bat harrapatu zuen. Hegaztiak eraztuna zeraman honako inskripzioarekin: ‘S-399381 Moskwa’. Aranzadi Zientzi Elkateko egoitzan entregatu zen”. (J. L. Arrizabalaga, La Voz de España).
1980-10-3 “ Aizarnarrek eskola-autobusa ‘bahitu’ egin zuten, goialdeko auzoetara (Ibaiñarrieta, Erdoizta…) autobus zerbitzurik ez dagoelako. Ikasleen gurasoek hartu zuten jarrera hori, autobusa Aizarnara iritsi eta han geratzen delako, gora jarraitu gabe; ondorioz, 20 bat umek oinez joan behar izaten dute beren baserrietara. Atzo gauean, artean Aizarnan zen autobusa, gurpil bat zulatuta, eta herritarrek esan dute hala jarraituko duela egoera konpontzen ez den bitartean” (J. L. Arrizabalaga, El Diario Vasco).
irakurri
ARKADIA IRATZARRIA Kai Meller (Itzultzailea: Pello Zabaleta) – Alberdania 2011
berri dut
Jo k i n A l b e r d i AHAZTUEN MENDEKUA Alberto Ladron Arana. Lanean testu sakon eta astun ugari irakurri behar izaten ditut eta denbora-pasarako irakurgai arinak aukeratzen ditut askotan. Ez nuen erreferentziarik baina liburua esku artean hartu nuenean entretenigarria izan zitekeela iruditu zitzaidan. Hala gertatu zen, polizi nobela bat da azken finean eta hasieratik harrapatu ninduen jakin-minak. Euskal Herrian kokatzen da istorioa eta, zeharka bada ere, egungo gai asko ukitzen ditu: homosexualitatea, genero indarkeria, gizon-emakumeen rolak, negozioen ustelkeria… Betiko grinak ere bai: maitasuna, gorrotoa, traizioa, beldurra, mendekua...Gerra Zibileko izugarrikeriak ere aipatzen dira! Gauza gehiegi dirudi eta osagai horiek guztiak egoki nahastea ez da erraza, baina emaitza balekoa dela uste dut. Eta ez beldurtu, esan bezala polizi nobela entretenigarri bat besterik ez da. Lehen orrietan, eztabaida gogor baten ondoren, protagonistak emaztea Iratiko basoan galduko du eta... Senarraren bilaketak eramango zaitu bukaerako ezustekoraino.
Siziliako Mafiako bi familien arteko tentsio eta borrokez dihardu eleberriak. Alcantaratarrak eta Carnevare-tarrak dira tira-bira batean bizi diren bi familiak. Interes handiko negozioak, zikinak eta hilgarriak, daude jokoan. 18 urteko mutil eta neska bat, Alessandro eta Rosa, bata Carnevaretarra eta bestea Alcantaratarra, Ameriketatik bueltan hegazkinean ezagutu dute elkar. Ezagutza horrek arazo handiak dakarkie familia biei, eta harreman, maitasun izatera iritsiko dena, desegiteko eginahalak egingo dituzte. Baina ez dute lortuko. Bien etorkizuna familien oinordetzaz arduratzea zen. Baina...Tartean abentura harrigarriak gertatuko dira.
ZAMAONTZIA Iñigo Aranbarri. Susa, 2011 Gaztetako oroitzapenak eta gertakariak ekarri ditu akordura Nereak, orain dela hamabost urtekoak... Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, kapitainak eta armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, SOS aldarrika, hilabetetako soldatak kobratu gabe, bertoko jendeak emandakotik bizi behar izan zutenak. Iñigo Aranbarriren hirugarren nobela da "Zamaontzia", kontakizun asaldagarri bat, non gatazkan sartzen diren abandonuaren atsekabea, laguntasunaren babesa, doilorkeriaren destaina.
‘A los Madriles’
joan zen
Juanita Gesalaga baserrian jaio zen 1928ko otsailean “etxe berririk batere ez eta Zestoak naximentua ematen zuen garaian”. Maria Juana Izeta Legardaereño ditu izen-deiturak,“baina denek Juanita esaten didate”. Esanekoa, baina matraka xamarra omen zen umetan, akaso hortik antzerkirako ausardia. Juanita se va a los Madriles antzeztu zuen, eta handik urte batzuetara, ezkondu eta benetan joan zen Madrilera.
Artalea ganbaratik sukalderaino erortzen zen, atera kontuak! Etxe xar-xar-xarra zen Gexala. Gu errentan geunden, baserriaren jabea Bainuetxea zen. Etxea berritzea nahi genuen, eta aitita bainuetxera joan zen baimena eta materiala eskatzera. Esan zion Don Pacori: «...materiala ematen badit eskulana geuk jarriko dugu». «Ondo dago», erantzun omen zion Don Pacok, baina ez zion agindutakorik eman. Gero joan zen gure aita: «Hemen nator ni Don Paco, ea materiala emango digun gure etxe xar hori konpontzeko». «Ederki dago», esan omen zion. Eta bigarrengoan ere kasurik ez zigun egin. Joan da orduan, gure ama. Han lanean egindako denboragatik estimu handitan zuen Don Pacok, eta han ikusi zuenean esan omen zuen: –Hara! Lehenengo etorri da aita, gero semea eta orain espiritu santua! Zer nahi duzu Maria? –Don Paco, materiala ematen badigu... Eta orduan bai. Hurrengo asterako materiala etxean. –Don Pacori, denek berorika? –Beharko! Zestoan, gerora ere, familia asko ziren berori esaten ziotenak gurasoei. Guk ere, aitari eta amari beti berorika egiten genien. –Berritu zenuten orduan Gexalakoa? –Bai, eta oso polita geratu zen. Don Fernando medikua etorri eta «Oso ederki dago!» esan zuen, eta gu gustura. Orduan hasi ginen kanpotarrak hartzen. Zumarragako estaziora joaten ginen kanpotarren bila, gainontzeko hoteletakoek egiten zuten bezala. Txandan-txandan bakoitzak bere hotela esaten zuen denek aditzeko moduan: Hotel Irure!, Hotel Asuncion! Hotel Lizaso! Hotel Oyarzabal! Pension Gexala! Denak parrokia eginez, ekain erdialdetik urriaren azkenera. Horrelako izango zen Juanitaren aurtzaroko Zestoa, “naximentua bezelakoa”
SERAFIN BAROJAREN
MARGOLANA
ESNEAREN TRUKE TXERRI-JANA... ETA PROPINA Etxean oso ganadu ederra edukitzen genuen: harro egoteko moduko bost edo sei behi, txahalak, hegaztiak eta txerri mordoa ere bai. Txerri txikiak erosten genituen eta gizenduta saldu. Horientzako txerri-jana Bainuetxeak ematen zigun esnearen truke. Anaia eta biok joaten ginen esnea eramatera, hamazazpi litro bi marmitatan. Behin esan zidan anaiak: «gaur earra eingoñau». Nik hamarren bat urte izango nituen eta berak pare bat gehiago. Esnea eraman ondoren, marmitak urez garbitu eta ardo-barrikak zeuden lekura joan ginen, ziria kendu, eta ardoz bete zituen marmitak. Ni beldurrak airean. Arre! astoari, eta bidean lau militarrekin topo. Orduantxe estuasuna! Baina paso eman ziguten, eta ondo. Hurrengo batean laranjak sartu zituen anaiak marmitetan eta nik: –Etzak egin holakorik Xebastian! Hau lapurreta dek! –Ez den lapurreta, esnea ez ziguten pagatzen eta. –Zer moduz eskolan? –Sufritu egin nuen. Maestra bat tokatu zitzaidan hain gaiztoa! Kontxita du izena, bizi da oraindik, 95 urte dauzka. Ni zazpi urte-
7
Gexalako familia: Ama Mutrikuko Olatz auzokoa. Maria. Bainuetxean neskame eta sukaldari jardundakoa; Aita Migel, alkateorde eta epaile izandakoa herrian, eta bañero eta botilategian jardundakoa Bainuetxean. Lau seme-alabak: Roman zaharrena, Anttoniren gizona zena; gero Xebastian, Australian egondakoa hamaika urtean; Jexuxa, nire ahizpa moja, Azpeitian dagoena; eta gero ni.
1
ko nexka koxkorra eta agintzen zidan leitzeko eta nahastuz gero bla! zaplastekoa. Behin aurreneko belarrondokoa hartuta ezin asmatu hurrengoetan, eta aspertu harte jotzen ninduen zapladan. Goizean esnatu eta beldurrak egoten nintzen eskolara joateko –negarrak irten dio Juanitari kontu hori berritzean–. –Eskolatik irtenda jolaserako libre izaten al zineten? –Ya lo creo! jolasten ginela. Hala ere, gustatzen zitzaidan noiz edo noiz itulan egitea, ahizpa señoritillagoa zen... Idien aurrean gidari joaten nintzen rara-ra, lurrean area pasatzeko. Osabarekin ibiltzen nintzen gustura, jatorra zen lanerako; aita petralxeagoa genuen; eta aititarekin, berriz, ene!, haren errieta egin beharra. –Eta jaietan zer, dantzan? –Bai, sueltoan egiten genuen. Egingo bai, gustura mutilekin baltseoan... baina aguantatu egiten genuen! Acción Católica eta Hijas de María-eta zeuden orduan, broma gutxi. –Behin ere ez mutilekin helduta? –Bai. Behin egin nuen baltsean, boda batean Hondarrabian, eta bekatua zela pentsatzen nuen! Gero, hemen atrebitu ez eta Azpeitira joan nintzen konfesatzera. Eta hango apaizak barre, jakina! Hogeiren bat urte izango nituen. TEATROA –Antzerkian ibilitakoa omen zara. –Teatro asko egin ditut. Ez bakarrik hemen; Azkoitian, Itziarren, Eibarren... Lehenengoa neskek bakarrik egin genuen, Engracia zuen titulua. Gero neska-mutilak denok batera, buenooo! ze berriketa izaten genituen... Entsaioak, astean bitan; zuzendari: Don Luis Suso, asko zekien eta oso ederki dirigitzen zuen. Banuetxera ofizinista etorri eta zestoar batekin ezkondu zen gero. –Zuk zein paper egin zenuen? –Ni nintzen una viuda alegre. –Hain gazterik alargunarena egiten? –Bai. Eta jendeari gustatzen zitzaion, kanpotiketa deitu zigutenean.
···
···
GERRA Aurrena, milizianoak sartu ziren Zestoan, asko ziren. Haiek Bainuetxeko zubia puskatu zuten hiru bonba jarrita. Paxieroneko denda ere –Zestoan zenik-eta dendarik aberatsenetakoa– dena garbitu, sakeatu zuten gorriek. Eta orain Arocena dena lehen Hotel –Zer zen, komedia? Oyarzábal zen eta gure etxetik ikusten genuen nola botatzen zituz–Ez, hura ez. Baina barrez lehertzeko moduko ten platerak, koltxoiak, muebleak... denak leihotik kanpora. Hotel monologoak, bakarrizketak, ere egiten nituen. Erdi denak hustu zituzten. Gure tarteko bat ere ibili zen han, harrapakeeuskaraz-erdi erdaraz tan nagusi xamar, baina zen beste bat, eta izena isilik egotea hobe dut, ez Erreketeak eta herriko neska gazteak Arozena hotelaren atarian zuen Juanita se va a los dut-eta konplikaziorik nahi. Baserrietatik ere Madriles. Artean, usaitu ere ez nuen egiten, baibehiak eraman egiten zina gerora ezkondu eta tuzten eta larri ibili ginen, Madrilera joan nintzen, gure etxe atariko parral horra! Ni eszenarioan azpian jartzen zirelako eta mutil gazte denak lau-bost miliziano anix aurrean pare bat metrobotilatik edaten. Izeko ra, niri gustatzen ziegun guztia ganaduarekin tzaizkidan mutilak ere egoten zen ukuiluan jatebai. Lotsa-lotsa eginda na, ura eta behar zuten egoten nintzen. Bukaguztia ematen marrurik tzean ordea denak ¡Que egin ez zezaten; eskumuse repita! deiadarka. turra ahoan sartzen omen Gero kuadrilla elzien. kartuta, Kontxita eta Egun batean soldadu Mari Karmen Garaizabat sartu zitzaigun etxebal, Gaztañoneko Roxario eta Nikolas, Evaristo ra, afaltzen ari ginela. Mozkortuta eta fusila eskuan zetorren, garraLarrañaga, Teresita Trueba, Jesusa Etxabe, Gloria sika: «¿Dónde está el rubio!?» Gure aitagatik, guk ez zegoela eta: «¡Es que le quiero matar!». Sapaian ezkutatuta zegoen aita, belar artean; liAlkorta, Kontsuelo Anasagasti... egin genuen bratu zen orduko hartan. Hurrena, goizeko ordubiak-hirurak aldean euskarazko antzezlana; Trini Olazabalek zuzenjo dute gure etxeko atea. Hiru miliziano eta herritar bat: «¡Ramon tzen gintuen, pazientzia ederrarekin. Testua Iceta, alto, las manos arriba!» Gure aitita hartu eta kartzelara eraman ahaztuz gero-edo hark, da!, derrepente esango zuten bainuetxera. Gero, Carrascosok eta amadotarren aitak, errezigun esaldia. publikanoa zen hura eta gure aitita deretxatakoa, karlista, baina la–Eta etxean ondo iruditzen al zitzaien teatroarena? gun handiak ziren, eta ateratzeko eskatu zuten bihotzetik ahul ze–Etxean entsaiatzen nuen eta zein uste duzu goela-eta. Orduan aitita askatu eta aita eraman zuten preso. Eta aiizaten nuela laguntzen? Ama! Eta serio hartzen tak amari esan zion «Ez dakit bueltan etorriko naizen Maria». zuen gero. Sukaldean kortina bat bagenuen eta haAlamedan zuten kartzela eta egunero joaten ginen gu hara hiru ren atzetik irteten nintzen, eta horrela... adiz, otordu bakoitzean, aitarentzako janaria ematera, baina ez zi–Sekula pentsatu al zenuen hortik bizibiguten ikusten uzten. dea ateratzerik, zineko aktoreen moduan? Gero, erreketeak mendiz sartu ziren, Akoatik barrena. Plazan bildu ziren denak, asko ziren. Eta gure osaba Manuel Koioteko–Keba. Gainera, gu teatroarekin hasi ginenean ak, errepublikanoa izanagatik, zahagi ardoa atera zuen soldaduenartean ez zen herrian zinerik, gero hasi zen, nik tzat. Eta guk, neska koxkorrak, fusilen puntan loreak jarri genizkien 22-23 urte nituela. Zestoan ikusi nuen lehenengo denei. Baina erreketeak etorrita ere, Hotel Cristinan miliziano haiepelikula… Belinda. –Nolatan joan zinen azkenean Madrilera? tako bi mozkortuta geratu ziren. Erreketeek bi horiek harrapatu eta –Nire gizona izango zena urak hartzera etorri hiltzera eraman zituzten Errotatxoko pare horretara. Jende asko jozen Zestoara. Elkar ezagutu eta udara amaieran, an zen ikustera, guri ez ziguten utzi. Hil aurretik ¡Viva España! esadespeditzerakoan, esan zidan: «He venido a curarme narazi nahi izan omen zieten, eta ¡Viva Rusia! esan omen zuten. Deel hígado y me voy enfermo del corazón». Eugenio sastrea izan zen gerra; eta gerraondorena okerragoa: gosea! Gizengizen geundenak txotxak bezala geratu ginen. zuen izena, Madrilen bizi zen, eta berekin joan nintzen. Herrian zioten: «‘Juanita se va a los Madriles’ egin eta azkenean Juanita Madrilera joan den!». Salto handia izan zen. Gaizki pasatu nuen hasieran... Gora, nortera, begira egoten nintzen, Jesus! Orduz geroztik zenbat aldiz esan ote dudan esaldi bera: Yo he entrado en Madrid pero Madrid no ha entrado en mi.
J
on artano izeta
az
Me
ROA
ndi astea
08
ASTEARTEA
Iñaki Arratibelekin (sendagilea) solasaldia. Entrenamenduaren oinarriak, elikadura (mendian, mendi lasterketan). Kultur Etxean, 20:30tan.tak San Lorente auzoan.
09
ASTEAZKENA
Roman eta Jon Artano eta Garikoitz Arrizabalagak Georgian mendi bizikletaz ibili zireneko irudiak eskainiko dituzte. Kultur Etxean, 20:30tan.
11
18
9
agenda
OSTIRALA
1
Arratsaldeko 18:30etan kultur etxeko aretoan emanalditxo bat izango da Santa Zezilia dela eta. Bertan piano, talde instrumental, gitarra… emanaldiak izango dira. 2. maila bukatu dutenei diplomak banatuko zaizkie. • Gaztelekuan, Gu sukaldari: pizza tailerra.
19 25 26
LARUBATA
Agiro Mendi taldeak antolatuta haurrekin irteera, goiz pasa. OSTIRALA
Txilipurdika. LARUNBATA
Bandaren Santa Zeziliako kontzertua. 19:00tan kalejira eta 20:15ean kontzertua. Urteetan bandako partaide izan den Angel Goikoetxea omenduko dute. Ondoren, afaria Gure Txokoa elkartean, txartelak salgai ipiniko dira ohiko lekuetan.
OSTIRALA
Javier Manteca geologoaren ikus-entzunezko emanal dia. “Zestoa eta bere ingurune geologikoa”, 20:30tan Kultur Etxean.
11
OSTIRALA
Txilipurdika. • Gaztelekuan, fimo tailerra.
La saon San Martinak 11
OSTIRALA
11:30tan meza. Zestoako abesbatzak lagunduta.20:30tan bertso afaria Lizaso eta Soto bertsolariekin, Josune eta Leire trikitilariek alaituta.
12 13
LARUNBATA
15:30tan haurrentzat puzgarriak eta ondoren txokolatada. ASTELEHENA
11:30tan Idiakaitz txistulari taldearen kalejira eta ondoren auzoko nekazal produktuen eta abereen erakusketai
17
OSTEGUNA
Euskal Herriko Musika Elkartetik proposatuta herri ezberdinetan ordu berean eta denok kamiseta berdinak jantzita kalejira, arratsaldeko 18:30etan, trikitixa eta panderoekin musika eskolatik plazaraino eta bertan beste instrumentuen txanda izango da, saxoak, klarineteak eta flautak. Ondoren musika eskolara berriro ere kalejira.
•S
utondo, etxez etxeko otordu-zerbitzu berria martxan. Zerbitzua 65 urtetik gorakoentzat eta menpekotasuna duten pertsonentzat dago zuzendua. Komeni diren menuak (diabetikoentzat, gatz gutxirekin,…), pote berezietan etortzen dira eta potean bertan berotu daitezke, ondoren potea birziklatu egiten da. Informazio gehiago, 943 147 132 telefonoan (Gizarte Zerbitzuak)
•B
ehobia-Donostiako lasterketarako autobusa antolatu da. Izena kiroldegiam eman behar da azaroaren 9a baino lehen.