123 - 2011 abendua

Page 1

2011ko abendua

123 zb.


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora


Urtea amaitzear eta oraindik negua apenas dastatu gabe. Batzuen zorionerako eta besteen zoritxarrerako –eskiatzera joateko irrikan egoten diren horiez gogoratzen naiz-, udazkenak bere izenari egin dio kasu, eta udaren azkenaren trazarekin agertu zaigu orain arte. Hotzari leku handirik utzi gabe eta hegotik datorren haizearen goxotasunarekin. Hotza ez bezala, baina, euria urteko edozein garaitan etor daiteke, dela zirimiri tankeran, dela, bat-bateko ekaitz jantziarekin, eta udazkenean ere egin du agerpena, nola agertu ere. Azaroko lehenengo asteburuan ur-jasa etengabekoa izan zen, pausarik gabekoa, eta hainbat herritarri eragindako oztopo eta kalteez gain, bestelako ondorioak ere utzi zituen gure inguruneetan. Sastarrain bailaran gora egitea nahikoa da ikusteko euriak eta honek sorrarazitako ibaiak nahi zuten guztia eraman zutela aurretik, baina baita hainbat txoko ‘garbitu’ ere egin zituztela jabetzeko. Urak ‘gure paisaia’ aldarazi egin du, eta orain arte modu batean zena bestelakoa izango da aurrerantzean. Eta bitxia bada ere, paisaia berrira egokituko gara, beti horrelakoa izan balitz bezala. Plano batean idatzia balego bezala. Hain zuzen ere, nolakoa zen orain dela 200 urte, XVIII. eta XIX. mendeen bidegurutzean, Zestoa? Sastarrain eta bainuetxeko bideek oraingoen antzik ba al zuten? Zaila egin ahal zaigu orduko herria irudikatzea, baina horretarako daude planoak. Une jakin batean eta proiektu zehatzetarako eginiko planoak. Hilabete honetan, hain zuzen ere, d a n b o l i n-ek duela bi mende atzera egiteko aukera emango dizu, 1778an edota 1801ean eginiko proiektuen berri ezagutzeko. Haietako batzuk egin ziren eta beste batzuk moldatu egin behar izan zituzten, baina zer pentsatua ere ematen dute. Alde batetik, nola aldatu den ingurunea ikusten dugu, nola azpiegitura erraldoiek eta modernitateak ezkutatu dituzten garai batean hain garrantzitsuak ziren bide eta bazterrak. Bestetik, proiektu guztien atzean baliabideak eta dirua daudela erakusten digute. Hau da, zenbat azpiegitura gelditzen diren, gaur egun bezala, limboan, dirua eskas denean. Egunera etorrita, Danbolin-en urteko azken ale honetan bestelakoak ere aurkituko dituzue, besteak beste, arranoak domatzen dituen petsona bati eginiko elkarrizketa eta Aizarnan urteak eman duenaren berri. Urte bukaeran egonik, errepasoak egiteko ordua iritsi baita.

M

d a n b o l i nEK

ikel Lizarralde

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 16 18 19

ATARIKOA

INKESTA

ENBIDOAK

GARAI BATEKO BAZTERRAK

DANBOLIN ZULO

JARDUNIAN DAVID MONTERO

KORTADIREN PLATERETIK

AIZARNATIK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. G R I P E A Z G O Z AT U ? rk botako enbidoa eta oraindik ezagutzen ez dudan Xabik. Aurkezpen ona izan da zeure buruaz egin duzuna, euskararen inguruan jarduera itxaropentsu baten asmoak azalduz. Eta itxaropena eta bestelako giza ezaugarriak kutsakorrak direnez, horrelako kutsaduren nahian eta beharrean gaude guztiok. Zure enbidoan gripe hitza irakurtzeak nire burura ekarri duena kontatuko dizuet. Osasunaz pentsatzen dudanean, gizartearen osasuna lotzen dut nirearekin, eta gizartea, gure planeta, gaixorik sumatzen dudan heinean, ni ere ez naiz osasuntsu sentitzen, eta alderantziz. Gripea eta beste hainbat motatako ondoezak zera ikusten ditut: daramagun bizimoduaren aurrean guregan gertatzen diren erantzun gisa. Gure osasuna mantentzeko egiten ari garen ahaleginaren ondorioz, atsedena eskatzen digu gorputzak, jateko gogoa galtzen dugu... Gorputzak momentu horretan behar duena da atsedena –arlo fisiko zein emozionalean– eta elikagai esentzial deitzen ditugunak –ura, bitaminak, mineralak…– barruko toxikoen eliminazio lana eraginkorki egin ahal izateko. Hori batzutan zaila egiten zaigu, gure ohituretan normaltzat hartzen ditugun hainbat osagai/elikagai eta portaera kaltekoak baitira gure osasun fisiko eta psikikorako, eta horiek uzteak gaizki sentiarazten baikaitu. Gaizki sentitzeak, ordea, beti ez du esan nahi gaizki goazela. Batzutan, hain zuzen, biderik egokiena hartzen dugunean sentitzen gara okerren: adibidez, kafea edo/eta gatza utzi eta gaizki sentitzeak ez du esan nahi gaizki egiten ari garenik. Sentipenak hartzen ditugu gehienetan gure portaeratarako gida, baina sentipenak asaskatzen ditugunean pentsamendu logikoa garatzen dugu eta hori da gida fidagarria gure ekintzetarako zein gure buruarekiko, eta baita ingurumenarekiko ere. Ingurumena aipatuta, adibidez, nahiz eta jakin zero zabor dela guztiok nahi duguna, hori epe motzera ezinezkotzat jotzen dugu. Eta etsipen horretatik bilatzen ditugu azaleko garbi itxura emango duten irtenbide kutsakorrak; esate baterako, baliagarri diren gaiak erre eta toxiko bihurtzeko irtenbideak; edo/eta zaharkitze programatuaren bidez gure sistema ilogiko honi eusteko, gure hondakin informatiko eta abarrak hirugarren mundura bidaliz; edo haien lurrak eta ondasunak, gure ustezko beharrak asetzeko erabiliz... Eta jarduera horrek, banaka eta sozialki, gaixotu egiten gaitu gizakiok. Hala ere, sinisten dut gizakion adimenean eta antolatuko garen itxaropena badut, nahi dugun bezalako bizitza eta planeta berreskuratzeko. Eta ingurumeneko gaia aipatu dudanez, Itziar Sagartzazuri botatzen diot enbido hau, Ingurumeneko zinegotzi zarenez.

No

I

tziar Larrañaga

Olentzerok ikatza ekartzen badizu, zergatik izango da? Ba gauza batzuk gaizki egin ditudalako… Ez ditut oso nota onak atera, kalea ere gustatzen zait… Horregatik agian.

16 urte

Andrea Arruti

Egia esan behar al da? Egia da aurten gauza dexente ez ditugula ondo egin eta hor goikoak ikusi baditu… Gero nahiko gozozalea naizela ere ikusiko du eta…

30 urte

Jon Etxeberria


5 EUSKARATIK ETA EUSKARAZ!

Ikaragarri Ba broma txintxoa naizelabat egiteko edo ko! Bikiak ere izan beharko lu- txintxoak dira; ke. Nire erreak- haiei ez diete zioa ikusteko ikatza ekartzen, edo, kristoren baina neri bai. parregurea emango lidake Joan(txo) Olaizola kar kar

51 urte

Mireia Etxabe

47 urte

Nik ez det uste ikatza ekartzerik merezi dudanik, baina beno, hala ekarriz gero, alferra eta parranda zalea naizelako izango da

19 urte

Aitor Zabala

Bueno… eskolan eta pixka bat alperra naiz, eta parranda zalea ere bai… Hala ere, txintxo ibiltzen naiz beraz…

16 urte

Nagore Armendariz

G

ARAI BATEAN, Euskal Herriko lurralde oso-osoan hitz egiten omen zen euskara. Erdi Aro hasieran espainiar probintzia ziren Burgos eta Errioxan ere hitz egiten omen zen, baita Kataluniara bitarteko Pirinioetan ere. Euskara, kasu bakarra Europako mendebaldean, ez zen baztertua izan eta gaurko garaietaraino ailegatu da bizirik. Nolanahi ere, indoeuropar aurreko hizkuntza berezi honi ez zaio dagokion merezimendurik eman, azkenaldian ez diogu behar adina fereka eta laztan egin eta oharkabean trakestu eta herdoildu egin zaigu. Euskaldunoi euskara hutsean mintzatzea kaltegarria eta atzerakoia izatearekin arbuiatu izan digute. Elebitasunari eutsi behar diogula entzutearekin gutxi ez, eta orain gobernu espainola hezkuntza eleanitzaren ereduarekin dator ate joka. Gauzak horrela, espainolek ere bi edo hiru hizkuntza jakin beharko lituzkete ezta? Badirudi, ordea, ideia hori euskaldunontzat bakarrik dela onuragarria… Herri batek ezin du bi hizkuntzez ongi hitz egin, hori herri izatearen kontraesanik handiena litzateke. Herri batek duen izaera eta berezitasuna elebakar izate horri zor dio. Ezinezkoa litzateke haur bat bi zilborresteri lotzea, edo hobekiago pentsatuko duen esperantzan pertsona bati lepoan bi buru itsastea. Euskal Herriak bi edo hiru hizkuntzekin aurrera egin lezakeela pentsatzea anakronismo hutsa da. Bi edo hizkuntza gehiago izan diren herrietan, denboraren poderioz bata nagusitu da bestearen heriotza eraginez. Horregatik, kontzientziatu beharko dugu, lehenago edo beranduago Euskal Herrian hizkuntza bat nagusituko dela, dela euskara, gaztelera edo frantsesa. Hori gure baitan dago noski, hiztunen buru eta bihotzetan. Zergatik dugu Euskal Herrian bizi garenok gaztelera edo frantsesa ikasteko obligazioa? Eurek ez al dute euskara ikasteko beharrik? Zergatik da hizkuntza bat bestea baino garrantzitsuagoa? Nork markatzen ditu parametro horiek? Miguel de Unamuno berak esana da euskara eta gaztelera bateraezinak direla: “Dígase lo que se quiera, y si caben individuos no caben pueblos bilingües; es éste de la bilingüilidad un estado transitorio...” Hizkuntza batek ez du luzaroan biziraungo herri aske batean bizi ezean. Kulturalki euskaldunak baina politikoki nafarrak garen guztioi, orain ia 500 urte munduaren aurrean askeak izateko aukera eta eskubidea kendu zizkiguten. Beraz, berandu baino lehen, bigarren aldiz garaituak izan eta arrain herria bihurtu ez gaitezen, historia ere gure paisaia delako, berreskuratu dezagun gure memoria historikoa izan zirenengatik, garenongatik eta izango direnengatik, euskaratik eta euskaraz!

E

nbido 2. Ainhoa Odriozola Aldalur


D

uela berrehun urte gure bazterrak nolakoak ziren irudikatzeko, ez da antzinako planoak ikustea bezalakorik. Bai, egia da, ez dira guztiz zehatzak baina hala ere informazio ugari ematen digute: bateko bideak, besteko errekak, hango eta hemengo parajeak, etxeak… Orduak eta orduak pasa daitezke akuarela eta lapitzezko detaileei begira. Eta finean, oso ederrak dira: Jon Artanok esango lukeen bezala, “naximentua bezelakoak”, beren etxetxo eta guzti.

[ERREPIDE NAGUSIAREN ERAIKUNTZA LANEN BARNEAN] ZESTOAKO LURRALDEARI DAGOKION PLANOAREN AZALPENA. 1842. 39 cm X 11cm. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA (TOLOSA); AGG-GAO JD IT 355,2 Planoan aipatzen den errepide nagusia Bergaratik Getariarakoa da, eta Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Aizarnazabal zeharkatzen zituen. Proiektua 1799an onartu zen baina Lehen Gerra Karlista pasa arte (1833-1840) ezin izan zen gauzatu. Hemen aurkezten den bide zatia XVIII. mendean Gipuzkoako errepideek izan zituzten garapen izugarrien adibide aproposa da.


7 ITURRIA EGITEKO PROIEKTUA

XABIER IGNAZIO ETXEBERRIA. 1778 AKUARELA, LAPITZA ETA TINTA PAPEREAN, 49,5 cm X 31,5 cm ZESTOAKO UDAL ARTXIBO HISTORIKOA Zestoako Udalak Sastarraingo urak herrira ekarri nahi zituelaeta, Xabier Ignazio Etxeberriak oso proiektu handinahikoa eta garestia aurkeztu zuen baina, aldi berean, oso erakargarria. Iturria Gurutzeagan egitea proposatu zuen, eta haren txostena hobeto ulertzeko “iritzira” egindako plano bat erakutsi zuen. Gauzak korapilatu egin ziren eta azkenean zubi barrenean egin zen obra, baina hala ere Etxeberriaren plano ederra ez zuen haizeak eraman. Gesalagako edo bainuetxeko zubia egin aurretik, Azpeitirako bide nagusia Erretzabal aldetik Lasaoko Zelaitxikieta aldera iristen zen. Gero, zubi berria egin ondoren, Benta aldetik pasako zen bidea. Zestoako zenbait etxe: Artzubiaga errota, Arteaga, Lizarraitz, Ipintza, Iraeta etxea, Lizentziadokoa, hiribildu barruko etxeak, Ariztondo, Gurutzeaga, Gurutzeagatxiki, Atxarangoa, Ospitalea, Portalekoa, Lili jauregia, Zubiaurre, Gesalaga, Benta, Atristain, Sastarrain… Planoetako gauzarik oinarrizkoena orientazioa izaten da. “Ipar” geografikoa zehazteko orratz edo gezi moduko irudiak erabiltzen dira, edo hemen bezala, zortzi puntako arrosa delakoa. Landaredia irudikatzeak bere zailtasunak zituen antzinako planoetan, baina beti ahalegintzen ziren belardiak, zuhaiztiak nabarmentzen. Honetan, egileak garbi utzi nahi izan zuen Ertxiña oso haitz-tokia dela herri aldetik baina, aldiz, baso-gune zabalak zituela Pagio aldera. Landaredia, irudiekin ez ezik koloreen bidez ere azal daiteke, Txiribogakoan bezala (nabarrez ereiteko lurra, berdez gaztainadia…).

···


*

路路路

Plano b atzuk ez irudikat dute erli zen (Bed ebea u a k kasu) ba oa edo T ina best xiriboga e batzue koa egiten d tan nab ira men armend diak (Sa Horreta u starrain rako era ). rik zaha mendiak rrena ze albotik ra da, ikusita ir udikatz ea

*

izaten elaua t z a g a oin ema an sist rmalen e o d una. n n , e z en dug X. m ione z I k t l X o i . g b a n a e gun er emei d ro zitu gaur e ko sist 6 met , e 8 n z 7 t e r 2 z , u t l 0 Ne erabi llano); asi zen ie caste h p ( a r n r e a z art o ham metrik


9 IBAÑARRIETA GAINETIK BEDUAKO LONJA-ETXERA DOAZEN GURDI BIDEEN AZALPENA JOAN MANUEL ERRAZTI. 1832 URTEA AKUARELA ETA TINTA PAPEREAN. 32 cm X 22,8 cm ZESTOAKO UDAL ARTXIBO HISTORIKOA Plano honekin batera, Errazti lur-neurtzaileak Beaindik Beduara doan bide zaharra berritzeko aurrekontua aurkeztu zuen. Guretzat ez da erraza planoan argi eta garbi kokatzea tokiak baina errua ez da planoarena (nahiz eta guztiz zehatza ez den). Errua inguru horrek izan dituen aldaketek dute, batez ere A-8 autopistak. Ordi-erreka eta bide zaharra deritzana autopistak jan zituen. Beain ondotik Beduara zihoan bideak, berriz, garrantzi guztia galdu zuen.

TXIRIBOGA ETXEAREN PLANOA JOSEPH ANTONIO GESALAGA. 1775 URTEA AKUARELA, LAPITZA ETA TINTA PAPEREAN. 30 cm X 46 cm VALLADOLIDEKO ERRET KANTZELARITZAKO ARTXIBOA Gaur egun, baserrietan gero eta normalagoa da norbere lursailen planoak izatea: izan ere, zaharrak joan ahala gazteak ezjakin geratzen dira, askotan, etxeko mugarri kontuetan. Orain dela ehunka urte, ez zen hain erraza etxeko lurren planoak edukitzea, baina diru pixka bat zuena beti ahalegintzen zen, lursail aberatsenak bederen, plano batean jasoarazten. Txiriboga, bere errotarekin, ez zen edozein etxe garai hartan eta hango mugarriak txukun eta garbi jarri nahi izan zituen. Guk, 236 urte geroago, muga kontuak ez ezik, inguru hura nola aldatu den ere ederki asko ikus dezakegu. Errekak (H) Iraetaren eta Pagioren sailak bereizten ditu. 2, 3, 4 eta 5 zenbakiek Joango Akoaren sagardia deritzana mugatzen dute, garai batean Araneta etxearena izan zena. 5etik hamarrera, herri-sailarekin egiten du muga. Hamarretik aurrera, Errege-bidea zeharkatu eta Altzolarats errekarainokoak, Indoetxerenak bereizten ditu. Eta gainontzekoan, Txiriboga etxe honetako sailek Urola ibaiarekin eta Altzolarats errekarekin egiten dute muga, pintura gorriarekin seinaleztatutakoa izan ezik. C: Txiriboga; K: Indoetxea; A: Araneta; P: Pagiolarrea; J: Jauregietxea; O: Auspandegi; R: Txiribogako borda; R: Bengoetxeko zubia; M: Urola ibaia; N: Altzolarats erreka; H: Mendiko erreka; S: Errotaren presa; Y: Antepara edo ur-depositua; T: Ereiteko lurra (kolore nabarra) eta berdez, handiena gaztainadia eta txikiena otadia; G: Mendiko errekako zubia; E: Ignazio Atristainen eta Katalina Aranaren labore-lurra; F: Errege-bidea, Zestoa eta Iraetatik Zarautzera, Aizarnazabalera doana. Horiz dagoen dena Txiriboga, Indoetxe eta Auspandegiko 3 etxeen bideak eta ataurreak dira.

ARTZUBIAGAKO PRESAREN KONPONKETA BERRIETARAKO PLANOA ETA PROFILA

MIGEL ANTONIO SARASOLA. 1801 AKUARELA, LAPITZA ETA TINTA PAPEREAN 35 cm X 28 cm ZESTOAKO UDAL ARTXIBO HISTORIKOA Oso errota garrantzitsua zen Artzubiagakoa. Zestoako Udala eta Iraetako dukea ziren nagusi, erdibana. Ura zubiaren inguruan biltzen zen eta handik kanal bat zihoan, Idiazpitik barrena, errotara. Arduragabekeriak erdi-erditik puskatu zuen arte, nahiko ondo –planoan jasota dagoen antzera– kontserbatzen zen presa bere egurrezko hezurdura eta guzti.

F

ernando Arzallus


Muu! herri ekimena.

Datorren udaberrian burutzekoa den zezenketen inguruko herri galdeketaren harira, zezenketen aurka dauden hainbat herritar bildu eta lanari ekin diote ideiak adostuta. Horrela, Muu! herri ekimena sortu eta aurkeztu dute.

Azaroaren 25a Bertso afaria Iraetan Andoni EgaĂąa eta Unai Iturriagarekin

Azaroaren 27a Eider Iraolari Euskal Herriko pandero jotzaile onenaren saria eman zioten

Euskararen eguna Zestoan ere festa giroan ospatu zen.

Julio Soto eta Uxue Alberdirekin bertso poteoa izan zen eguerdian, arratsaldean haurrek euskararen aldeko mezuak zabaltzeko aukera izan zuten pin tailerrean eta egunari amaiera antzerkiarekin eman zitzaion. Jai giroz gain, “Euskaraz bizi nahi dut� leloa izan zen protagonista.

Abenduaren 2a Presa bat Egunkari bat mus txapelketa Lau Iturri elkartean

Abenduaren 2a DJ festa Gaztetxean


1 1

Abenduaren 6a “Konstituzioari ez� lemapean herri eskolak toril azpian

Angel Goikotxeari omenaldia.

Santa Zezilia eguna aitzakiatzat hartuta herriko bandak kontzertua eskaini zuen udaletxe azpian. Bertan Angel Goikotxea omen zuten bandan daramatzan urte hauengatik guztiengatik. Ondoren, afari ederraz gozatzeko aukera izan zen Gure Txokoa elkartean.

danbolin

zulo

Martxan da INFOREG sistema Zestoako Bake Epaitegian eta, ondorioz haur jaioberrien inskripzioak eta beste tramite asko egin ditzakegu euskaraz. Ez hori bakarrik, kanpoko herrialderen batean aurkeztu behar baditugu, hainbat hizkuntzatan ere ematen ditu agiriak programa horrek.

Abenduaren 6a Tango eta milonga dantzaldia Baztango tango eskolaren eskutik

Zestoako Bake Epaitegia lehenengoetariko bat izan da INFOREG sisteman sartzen. Eta horrela izan da, hainbat familiek erantzun ziotelako Udalak, UEMAk eta Behatokiak martxan jarritako kanpainari eta beren haurra euskaraz inskribatzeko eskaera egin zutelako. Izan ere, Justizia administrazioak lehentasuna eman die eskaerak zituzten herriei.

Zorionak eta eskerrik asko eskaera egin zuten familia horiei, beraiei esker jadanik badaukagulako haurrak euskaraz erregistratzeko modua.


J

david montero

ardunian

Gizakiaren lagun handiena txakurra dela esan ohi bada ere, artikuluko protagonistak badu txakurra ez den beste animalia bat lagun: arranoa, hain zuzen ere. Burgoskoa da David, baina, egun, Zestoan bizi da, eta arrano hezitzaile gisa aurkeztu ahalko genuke. Bere lagun bitxi eta elegantearen presentziarekin egin dugu elkarrizketa, eta haien harremanaz gehiago jakin ahal izan dugu.

Nola bururatzen zaio bati arrano hezitzaile izatea? Oinarrizkoena animalia zalea izatea da. Niri beti gustatu izan zaizkit animaliak, eta, arrano munduaz gehiago jakiten hasi nintzenean, guztiz sartu nintzen honetan. Hasiera batean, nire kasa, Felix Rodriguez de la Fuenteren liburua hartuta. Gerora, mundu honetan gero eta gehiago sartzean zaletasuna partekatzeko aukera izan dut, eta horrela joan naiz ikasiz. Zaletasun hau partekatzeko da. Liburuetan datorren informazioa nahiko orokorra izan ohi da, eta, gehiago sakondu nahian, informazio hoberena jendearekin hartu-emanean atera dut. Ikastaroak ere egon badaude, baina edozein hegazti harrapatzaile aditurekin asko ikas daiteke. Ikasketa handiena, ahoz ahokoa, alegia. Arrano munduan sartzearekin batera, erosi egin zenuen animaliaren bat? Bai, animaliaren jabetza izateko, beharrezkoa da erostea. Itxian hazten dituen batena jota erosten dira. Gipuzkoan, animaliaren paperak egoki edukitzea nahikoa da. Beste autonomia erkidego batzuetan, ordea, baimen zehatz batzuk eskatzen dira. Hemen, nahiko librea da.


3 Garestia izango da horrelako animalia bat erostea, ezta? Garestia den ala ez erlatiboa da. Hasteko, ez da erosten; jabez pasatzen da, eta prezioa, trukea egingo denarekin adosten da: animalia haztea kostatzen denaren araberakoa izaten da balioa. Nik daukadana, adibidez, hegazti migratzailearen eta ipar belatzaren arteko nahasketa da. Lehenengoa hemengoa da, eta nahiko erraza da hazten. Arrak 500 euro inguru balio du, eta emeak, 1.200. Ipar belatzak, ordea, bere zailtasunak ditu hazteko orduan; arrak 6.000-10.000 balio lezake, eta emearen prezioa 15.000-20.000 eurorainokoa izan liteke. Non dauzkazu? Etxean. Haientzat egokituriko gela bat daukat, eta, han, bi belatz eta hontz txiki bat dauzkat. Askok hegazti harrapari gehienei arrano deitzen badiete ere, 50-60 bat espezie daude, eta nik ditudanak belatzak dira. Orain, hegaldi garaia bukatzear dago, eta, segidan hazkuntza eta lumaberritze garaian sartuko direnez, kaiola handi gisako gela bat prestatu ohi diet. Zer jaten dute? Era guztietako hegaztiak. Modu onean lortzen ditut gainera; izan ere, zooetan saltzen dituztenek guri ere saltzen dizkigute, eta nahiko merke ateratzen da. Izoztua etortzen da; nahiz eta arranoari bizirik gehiago gustatuko litzaiokeen, beste animaliarekin pentsatzen da, eta hura salbatzen da. Zer beste zainketa behar izaten ditu? Bainatu egin behar da bi edo hiru egunetik behin, eta, noski, leku eroso bat izateaz arduratzea beharrezkoa da: batetik, mugitzeko espazio handia ahalbidetu behar da, eta, bestetik, lumaberritze garaian, jarrita egongo diren gainazal apropos bat egokitu. Garai horretan, geldirik denbora luzez egoten direnez, gainazala aireztapen minimo batekin egokitu behar zaie, egonaldi luzeekin animaliaren oinak mindu ez daitezen.

1

Ausartzen zara etxetik ateratzen eta aske uzten? Bai, jakina. Horretan datza animaliarekin gozatzea. Aske utzi eta nola bueltatzen den ikustea oso pozgarria da. Berak beti kontrolatzen nau: Izarraitzerainoko hegaldia egin dezake, eta nire keinu batekin segidan bueltatu daiteke. Bere beharrak errespetatuz gero, normalean ez dago ihes egiteko arriskurik, nahiz eta edozein animaliarekin bezala beti dagoen arrisku hori. Hala ere, hor dago gakoa: hark hegan egitea beharrezkoa du, eta nik, era berean, harekin ondo pasatzen dut. Bere bidetik ematea ezinbestekoa da. Posible da nik akatsen bat egitea, noski, baina ahalik eta egokien eginez gero, ez dago arazorik. Hala ere, arriskua hor dago, eta, hori kontrolatzearren, burdinatxo bat jartzen zaie GPS bat ezartzeko, telefono mugikorrera koordenatuak bidaltzen dituena. Buztanean ipintzen zaien beste burdinatxo batean, telemetria igorle bat jartzen zaie; hala, baliza deritzon seinale bat jasotzen da hargailu batekin. Zer egiten du hark hegaldietan? Zer asmorekin egiten du hegan? Beharren arabera, besterik gabe egin lezake hegan, edo helburu gisa ehizatzea izanik. Hau (berarekin ekarri duen belatz arra) oraindik ez da hasi, gaztea baita; 8-9 hilabete ditu. Hurrengo urtean hasiko da. Hala ere, ehizatzeko prestatzea lehiaketetarako izan ohi da, eta hori ez da nire

“Etxean egokituriko gela bat daukat, eta, han, bi belatz eta hontz txiki bat dauzkat”

···


···

“Ezin duzu bera utzi eta joan; ardura eskatzen du. Nik gozatu egiten dut”

helburua. Nik gehiago gozatzen dut berarekin egoten, hegaldiekin, niregana nola bueltatzen den ikusten… Ehizatuko du, berak hori nahi badu, baina nik ez dut behartuko. Aipatu duzun lumaberritze garaia zertan datza? Garai horretan, luma aldaketa izaten da, eta ez da komeni kanpora ateratzea. Hegaldi garaian galdutako pisua berreskuratzen lagundu behar zaio animaliari, bere pisu normala hartu dezan lumaberritze garaia hasterako, eta, horrenbestez, prozesua egoki egin dadin. Zure lanbidea da? Ez. Asko gustatuko litzaidake honekin erlazionaturiko lanen bat bilatzea, aireportutako fauna kontrolatzen adibidez, baina, mementoz, afizioz egiten dut. Arraroa izango da, ba, afizioa, ezta? Bai. Ez da ohikoena, baina topatzen da jendea honetan sartua dagoena. Hemen gertu, hala nola Zarauzko zabortegian, faunaren kontrola egiten da. Baita Hondarribiko aireportuan ere. Legazpin ere ba omen dago hegazti harraparien aditurik. Gutxi badira ere, badaude. Herriko baten batek ere esan izan dit gustatuko litzaiokeela honetan aritzea. Etxean edukitzeak gehiago edo gutxiago bizitzea ondoriozta dezake? Ez, kontrakoa. Ematen zaion bizi kalitatearen araberakoa da, baina, gutxi gorabehera, 30 urte bizi izaten dira. Kalean, etengabeko biziraupene-

an daude, eta arrisku handiagoan bizi dira. Itxian hazitakoei, berriz, dena eginda ematen zaie. Horretan urteak daramatzatenek kanpoan bizitako hegaztien esker onaz dihardute, bizimodua ateratzen ibiltzetik bizi errazago batera egokitzeko izaten duten erraztasuna arrasto izanik. Bestalde, bizi kalitate hori bermatzeko haientzako gunea ondo egokituta edukitzen lortzen da, mugitzeko aukera emango dion espazioa emanez, hegaldi garaian entrenamendu onak eginez… Izan ere, urteroko lana da lumaberritze garaitik hegaldi garairako trantsizioan ikasitakoa birgogoratzea eta horretan entrenatzea. Zer da buruan daukana? Eta hanketan? Burukoa txano bat da. Narruzkoa da, eta animalia ez estresatzeko erabiltzen da. Esku ona eduki behar da honelakoak egiteko. Ikusgarriak daude, lumadunak eta abar. Funtzio garrantzitsua egiten du; izan ere, hau jarrita lasai egoten da, kanpoko estimuluek ez dute aztoratzen. Hanketan, berriz, heltzeko belatz uhalak eta torlojuak erabiltzen dira. Eta lua deituriko eskularrua, berriz, bera eskuan jartzeko erabiltzen da. Kuriosoa animalia, eta berari dagokion guztia. Bai, gustatu egin behar zaizu, baina sakrifizioa eskatzen du honelako animalia bat edukitzeak: zainketa egokia izan behar du, garbiketa ona, animaliaren erosotasuna lortzen saiatu behar da, elikadura zaindu, entrenamenduak egin… Ezin duzu bera utzi eta joan; ardura eskatzen du. Nik gozatu egiten dut.

M

aialen Kortadi Iparragirre



tapa, banderilla gabonetan, edo ibili... pintxo... Afariko mahaia betetze aldera, hemen dituzue ideia batzuk:

kortadiren

plateretik

Osagaiak : Olioa 2 baratxuri ale Salda Perrexila Baso ardo zuri 2 koilara irin

patata tortilla

saltsa

berdean

Prestaketa : Berotu 3 koilara olio, eta gehitu baratxuria txikituta. Baratxuria gorritzean, bota irina, eta eduki sutan pare bat minutuan. Gehitu ardo zuria, eta, ondoren, salda (2 baso) edo ura. Perrexila. Eduki sutan 10 minutuan, loditu arte.

zainzuri

gorriak Prestaketak :

Bildu zainzuriak argazkian bezala, eta frijitu, irin eta arrautzatan pasatu ondoren.

Osagaiak : 50 g gazta urdin 50 g Idiazabal gazta arraspatu 3 urdai xerra Arrautza Ogi arraspatua

gaztazko kroketa

Prestaketak : Nahasi 2 gaztak katilu handi batean sardexka batez, eta egin bolak. Bildu urdaiarekin, txotx batez helduz. Frijitu, irin, arrautza eta ogi arraspatutik pasatu ondoren.


7 1

efe meri

deak

1955-12-11 Loritoa trenbideko langile, Zestoan. Zestoako tren geltokiburuak epaitegira eraman du ondoko etxeko loroa. Izan ere, loroak estazio-buruaren txilibitua imitatu egiten zuen sarritan eta, ondorioz, trenak orduz lehen abiatzen ziren. Tren araudiak, ordea, garbi azaltzen du geltoki-buruak ez duela txilibituaren bidez eman behar bakarrik irteera, baizik-eta tren gidariak ikusteko moduko seinale baten bidez. Ondorioz, libre geratu dira loroa eta bere jabea. [ABC egunkaria]. 1917-12-11 Istripu elektriko handia Santa Engrazia inguruan. Argindar linearen kablea tiratzen ari zirela, jauzi egin zen nonbait hura, goi-tentsioko kable bat ukitu, eta sei langile elektrokutatuta hil ziren.

1977-12-16 Joan Erentxun Onzalo hil zen. Zestoako historia eta genealogia ikertzaile handienetakoa izan zen eta liburu eta artikulu franko idatzi zituen. Bereak dira, besteak beste, Cestona (1970), Arrona, Aizarna‌ (1975), Hidalguías de la Villa de Cestona (1975) eta abar luze bat.

EGARRI EGUNAK PORTUALDEAN Koldo Izagirre Susa 2011

irakurri

berri dut

Oier Arregi Artola Telezailak. Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? Katixa Agirre, Koldo Almandoz, Harkaitz Cano, Irati Jimenez, Goizalde Landarbaso eta Xabier Mendiguren. Azken urteetan, telesailek protagonismo handia hartu dute ikus-entzunezko industrian. Niri ere hainbat telesailek kateatuta eduki naute eta naukate. Hori dela eta, liburu hau irakurtzea erabaki dut, eta gustatu zait sei idazleon ikuspegia. Liburu honetan, sei euskal sortzailek, telesailak aitzakiatzat hartuta literaturaren, gizartearen, historiaren eta beste hainbat konturen inguruko gogoeta egin dute. Telesailen “mundutxoa� gustuko duenarentzat oso gomendagarria eta erraz irakurtzeko moduko liburua dela iruditzen zait.

Egarri egunak, bai, 1977ko uda hartakoak: asean gozatu nahi ditu gazteria matxinatu batek askatasuna, maitasuna, berdintasuna, edertasuna. Egarri anitz honek gatazkan murgilduko du heziketa sozial eta sentimentalean aurreneko pausoak ematen ari den protagonista, hats kolektiboaren eta indibidualismoaren hartean bere ezintasun ahuldade eta ametsekin, gizontasun berri baten bila. Irudiak, ideiak, erreferentziazko mundu estetiko eta politiko bortitz bat osatuz luzatzen da nobelaren haria. Zehatz eta malgu idatzia, kontagaia ez ezik kontagailu bera bihurtu du narratzaileak irakurketaren akuilagarri, dastatzeko materia gordin bezain samurra, protagonista bezala antikonformista den hizkera narratiboan. Koldo Izagirreren lan bat.

TWIST Arkaitz Cano. Susa, 2011 Soto eta Zeberio baitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberio ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzunkizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.


auzo etatik Urte guztiek dute eragina herri baten bizitzan, eta Aizarna ez dugu salbuespena; beraz, egin diezaiogun berrikuste bat urtean zehar bizi izan ditugun gertaera, ekintza eta albiste guztiei. Abendua garai egokia da igaro dugun urte honek utzi dizkigun onura edo kalteak hausnartzeko. Hori egiten bada, bi aldiz harri berean estropezu egiteko askoz aukera gutxiago izaten da eta. Lehenbizi aipatu beharrekoa, ETAren erabakia dugu; inolako zalantzarik gabe, benetan poztu gaituen albistea izan da hori. Seguru nago izango duela bere eragina

gure eguneroko elkarbizitzan. Halaber, ezin dugu utzi aipatu gabe bakea lortzeko bide honetan Jesus Egiguren aizarnarrak egindako ahalegina. Espero dut ibili luze eta zail horiek igaro ondoren gizarteak aintzatespen garbi bat egitea politikari horri, eta hark historian bere lekua izatea. Prontxio apaizak, bestalde, aurten utzi ditu auzoko apaiz lanak, eta gazte moderno batek ordezkatu du. Aspaldiko argazkietan bakarrik ikusten dira apaiz gazteak Aizarnan, baina orain badugu aukera egiazko bat ikusteko ere. Elkarteko arazoaren ondorioak agerian eta fedea ahul dagoen garaian iritsi da, baina, apaiz gazte horiek hobeto moldatzen direnez gaur egungo gizartera, iritsiko dira egun atseginagoak herrira. Ongi etorri auzora! Jaietan ikusi genituen lepo zapiek "Elkartea zabalik, Herria bizirik" zuten goiburu, baina nahiz elkartearen

aizarna

eraikuntza itxita egon, herriak bizirik jarraitzen duenaren ezaugarri izan ziren haiek, jaien antolakuntza ikusita. Hala behar du gainera; horrelako oztopo batengatik ezin du gazteak kikildu eta ekintza kulturalak eta jaiak antolatzeari uko egin. Herria bizirik ikusi nahi badugu, arazoak gainditzen jakin beharra daukagu. Arazo horri irtenbidea aurkitzeko leku faltarik ez du Aizarnak, eta aukeratu ditugun agintariek arazo hori esku artean dutenez, itxaropen osoa dut luzaro baino lehen emaitzak ikusteko. Urte osoan egunero belarrira errepikatu diguten krisiak zer ondorio utzi dituen aipatu gabe ere ezin dugu urtea pasatzen utzi. Erakunde guztiek diru murrizketak ezarri dituzten urtea izanik, gurean ere herstura izan da nagusi. Nik dakidanez, ez zegoen plangintza berririk aurreikusita auzorako, eta neurri horiek ez dute eragin zuzenik izan Aizarnan. Poltsikoan nabaritu dugu ederki asko; hark bai erasan digula eguneroko bizitzan. Krisia dela eta, lurraldean dauzkagun lantokiek lan murrizketa ugari ezarri dituzte, eta, langabezia ugaldu egin denez, gehiengo batek sufritu du egoera honen eragina. Langile arrunt batek ez dakit zer zerikusi duen krisi honekin, baina bera ari da jasaten erasorik gogorrenak. Krisiak eta arazoak alde batera utzi, eta ospatu ditzagun Eguberri jaiak ahalik eta alaitsuen. Kontsumo murrizketak ez dezala zapuztu gure gozamena, eta urtea indarberrituta has dezagun. Tropelean ikastolatik kantuan irteten duten haur eta gurasoen kantak, eliza zaintzaileek jartzen diguten Jaiotza, kalean eta tabernetan ikusten diren apaingarri bereziak —argi eta guzti—, Gabonetako otarren zozketak, oparien zain dauden haurren aurpegi alaiak eta Olentzerok herrira sartzerakoan eskolako leihotik egiten digun agurra nahikoa dira urte garai honek duen xarma sentitzeko. Beraz, Eguberri zoriontsuak igaro ditzagun guztiok, eta urte berria oparoagoa izateko itxaropenik ez dezagun galdu, Aizarnak bizirik jarraitzen du eta. Urte berri on.

I

on Egiguren


ab 23

endua

OSTIRALA

Soroperietako esku pilota txapelketako final erdiak, 22:00tan kiroldegian. Andreu-Odriozola/Otamendi-Aizpuru eta Artetxe-Uzkudun/Iriondo-Loiola.

24

LARUNBATA

Urtero moduan Olentzero kantuz eta Jaiotza biziarekin irteten diren abesbatzek kantuz alaituko dituzte kaleak.uskararen eguna.

26

ASTELEHENA

Soroperi eguna. 9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.XXII. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XIV. Ezti lehiaketa. XIII. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak eta salmenta-postu franko izango dira.Goizen zehar, Zestoako merkatarien azoka berezia herriko kaleetan/11:00. Monik eta Eider trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira/12:00. Ertxiña Musika Eskolako trikitilari gazteen kalejira/12:30. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. Ordu berean, Idiakaitz txistulari taldearen saioa, kalez kale, eta Gaztetxeak antolatutako triki-poteoa/13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan/14:30. Baba jana Gaztetxean/17:00. Bikokote Ttinbila Ttanbala antzerki taldearen obra berria, Kultur Etxeko aretoan/17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangarekin/17:30. Esku pilota finala. Herri kirol lehia, Aizarna, Zestoa, Aizarnazabal nor baino nor. Ondoren, Laranjadi txaranga, afalordura arte/22:00. Trakets taldea udaletxeko arkupetan.

28

ASTEAZKENA

Gaztelekuak antolatuta futbito txapelketa eta ondoren merendola, 16:00tan kiroldegian.• Zestoako Idiakaitz Txistulari Taldeak autobusa antolatu du Euskalduna Jauregian izango den Bilboko TXISTU SYMPHONIC kontzertura joateko. Garikoitz Mendizabalek protagonismo berezia izango du kontzertuan baina Idiakaitz Taldeko beste bi txistulari gazte zestoarrek ere parte hartuko dute, Ortzi Alberdik eta Beñat Etxabek. Irteera, arratsaldeko 18:30ean, Gurutzetik eta itzulera, gaueko 22:00etan, Bilbotik. Prezioa: 20 € (kontzertua + autobusa). Izena emateko, Ekainberri/Turismo bulegoa (Portale 9, Zestoa), telefonoz: 656787574 (Gotzon) eta e-postaz: idiakaitz@euskale-

9

agenda

1

rria.org, abenduaren 26a baino lehen. • Euskal Herria-Tunisia partidua ikusteko autobusa antolatu da. Irteera goizeko 10:30etan gurutzetik, buelta partidua amaitutakoan. (22:30ak aldera Bilbotik). Prezioa 25€ (autobusa+sarrera).

29 30

OSTEGUNA

Gaztelekuak antolatuta flamenco eta funky fusioa, 16:00tan kiroldegian. OSTIRALA

Gaztelekuak antolatuta PINera (haurren gabonetako parkera) egun pasa. Irteera 9:30ean gurutzean eta itzulera 19:30ean, prezioa 10€.

31

LARUBATA

San Silbestre herrikoia. Izen ematea lasterketa egunean 16:00-16:45 plazan izango da. Irteera 17:00tan plazan. 12-15 urtekoak 1,3 km eta 16 urtetik gorakoak 3,5 km. Irabazleei urdaiazpikoa eta ardoa emango zaie, gaztetxoentzako ere egongo dira sariak eta partehartzaile guztien artean zozketa egingo da.okerra Gaztelekuan. • 19:30etan Kontzentrazioa plazan, “kaleak bete kartzelak hustutzeko” lemapean.ontzertuak Gaztetxean.

Ur 07

tarrila

LARUBATA

Bilborako manifestaziorako autobusak 16:00tan gurutzean.

•T

xilipurdika Aisialdi taldea. Abenduak 28, 29 eta 30 10:30-12:30 6-8 urteko haurrentzat. Urtarrilak 3, 4 eta 5 10:30-12:30 9-11 urteko haurrentzat. estoako Udalak, etxean konposta egiteko kanpaina jarri du abian. Kanpaina honetan parte hartzeko lorategi txiki bat edo baratzea izan behar da. Horrela etxean eta lorategian sortzen den gai organikoarekin etxean erabiltzeko konposta lortzen da. Erabat dohainik da eta parte hartuz gero, konposta egiteko ontzia, prestakuntza tailerra, norbanako konpostgintzarako liburuxka bat eta aholkuzerbitzua ematen dira. Animatu eta parte hartu, ingurumenak eta herriak eskertuko dizute!zena emateko: 943147010 edo ingurugiro@zestoa.net

•Z



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.