127 - 2012 apirila

Page 1

2012ko apirila

127 zk.

zezenak harrapatzen bazaitu‌



INKESTA

Baditut motiboak atariko honi gogoz heldu eta alai idazteko. Gure bizitzetan ohikoak izaten dira albiste txarrak, buruhausteak, haserreak, negarrak… baina, askotan ez bada ere, poztasunerako bideak zabaltzen dira gurean. Albiste pozgarri batekin ekin genion hilari; ia 25 urte espetxean igaro ostean, martxoaren 30ean askatu zuten Juan Mari Igarataundi. Ongi etorri! Zenbat buelta ematen dituen biziak! Egun batetik bestera, 25 urtetan zehar zure “etxea” izan dena utzi behar duzula esaten dizute, eta leku “arrotz” baterako bidean jartzen zaituzte. Horrelakoa da bizia. Beldurra… Horrenbeste denbora kanpoan egin ostean, herrira itzultzean aurkituko duzunaren beldurra… Horixe sentituko nuke nik. Aste Santuak joan zaizkigu, eta errutinara bueltatu beharrean gara. Batzuk “aingeru”, besteak “deabru”, bakoitza berera. Aste Santua tradizio baten oinarri den moduan, gurean eztabaida sortzen duen afera ere hala da, zezenketena. Gaiari heldu dio d a n b o l i nek hil honetan. Hainbat urtetan zehar herritarren artean gatazka sortu duen gaiarekin amaitzeko asmoz, nobilladen inguruko herri galdeketa egitea erabaki du Udalak. 345 urteko tradizioa kolokan; herritarren esku erabakia. Danbolinkide naizenetik lantzea gehien kostatu zaigun gaia delakoan nago. Oraingoz, giro lasaia sumatzen da herrian. Bi aldeak (zezenzaleak eta aurkakoak) mugitzen hasiak direla ematen du. Hori bai, bakoitza bere erritmo eta indarrarekin. Gainera, kontua herritik irten, eta Euskal Herri mailako hainbat hedabideren ahotan entzun ahal izan dugu. Telebista, irrati, prentsa… bazter guztietara iritsi da kontua. Saltsa polita aurreikusten da, eta herriko giroa ez gaiztotzea espero dut. Galdeketaren eguna eta formatua erabakita omen daude; lasterketa hasi da dagoeneko. Dena eman beharko dute bi aldeek, erabaki historiko baten aurrean aurkitzen baikara. Herriaren etorkizuna, eta herriko jaiena batez ere, baldintzatuko dituen erabaki baten aurrean gaude. Tarte hau aprobetxatuz, Gazte Asanbladako kideak zoriondu nahi ditut. Gaztetxearen XXIII. urteurrena ospatzen ari dira egun hauetan. Bejondeizuela! Asko da urte hauetan zehar herriari eman diozuena: ideia berritzaileak oinarri, herriko txoko guztiak aztoratzeaz arduratu zarete. Beste hainbeste bete ditzazuela opa dizuet. Jarraitu horrela! Borondatezko lanak duen meritua ez da makala. Zuen antzera dabiltza Txolarteko kideak ere, adimen urritasuna duten pertsonei beren denbora eskainiz. Ale honetan, haien jardunaz jabetzeko aukera izango dugu. Azken gauza bat amaitzeko; ez pentsa toreroz jantzita gehiago ikusiko nauzuenik, inauterietan ez bada behintzat!

d a n b o l i nEK

A

imar Etxeberria

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

34 6 10 12 14 19

DENBORAK AURRERA ETENGABIAN

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

ENBIDOAK

ZEZENAK HARRAPATZEN B A Z A I T U. . .

JARDUNIAN JOHNNY TAMAYO

DANBOLIN ZULO

E Z B E R D I N T A S U N E K A B ERASTU EGITEN GAITUZTE

AGENDA

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. L AG U N I K O N E N A B E S T E E S P E Z I E BAT E KOA I Z A N DA I T E K E rraren biziaren historian zehar bizidun guztiak aldatzen joan dira, ideia berriak sortuz, bizitzan sortzen diren arazoak gainditzeko. Espezie bakoitzak bide bat eraman du, eta darama, eboluzio bat. Bizimodu eta jokaera ezberdina, eginkizun ezberdina eta bakoitzak bere sena eta izaera mantentzen du. Gizakiak aspaldidanik etxeratu izan ditu animaliak: lanerako, garraiorako, gerrarako, jateko, laguntasuna emateko, aisialdirako, terapietarako… baina jarri al gara pentsatzen nolakoa den beraien bizimodua, gustura bizi al diren, lanean gogoz aritzen al diren? Zoritxarrez, animalia asko eta asko zapalduta bizi dira, bere egoera naturalean izango zuten bizimodutik oso urrun, estresak jota, beldurtuta, makilakada ez jasotzearren nagusiaren nahia betetzera behartuak, goseak jota, baztertuak… Zertan ari gara? Izaki bakoitzak, gu barne, ongizateko behar batzuk ditu, eta gurekin bizi direnak, guk emandakoa jasoko dute: Bizimoduak, inguruneak eta beraiekin dugun maneiuak eragin handia dute beraien jokabide eta ongizatean. Horregatik benetan garrantzitsua da geurekin biziko den animalia nolakoa den ezagutzea. Txakurra, behorra, katua, akerra, hontza, behia, mika, txerria… Bakoitza den bezalakoa errespetatzen baldin badugu, bere beharrak asetzeko aukera ematen baldin badiogu, bere seinale eta mezuak ulertzen ditugunean, berak ulertzeko moduan komunikatzeko gai garenean, lortuko dugu benetako lagun bat izatea. Gutaz fidatzen denean, hori lortzean, dena errazago eta ederragoa izango da. Lasai bizi denak, errespetatua denak, eginbeharrekoa gusturago egingo du, errazago ikasiko du, eta zu ikustean zuregana etorri nahi izango du. Eta hori ederra da, ba! Harreman berezia, hitzez azaltzen ez dakidana, sentitu beharrekoa… bizi poza izaten laguntzen diguna. …Eta oraingoan enbidoa Ander Gonzalezi botatzen diot. Udaberria hasi berri da, kukuak kantuan hasi dira…

Lu

V

anesa Ugarte

Aste santutan santu edo deabru? Deabru izan behar dugu. Disfrutatzera joan behar dugu, lanak egin behar dira baina disfrutatu ere egin beharko da ez? Ondo pasatu behar da; lagunekin jolastu, oporretara joan…

11 urte

Xabier Zabaleta

Nik uste dut aste santuak gaur egun oporretarako aprobetxatzen direla eta deabru izateko aukera ona izaten dela.

35 urte

Maider Ibarguren


5 “INDIAKO LUR GAINEAN ZUTUNIK, LASTOZKO SONBREROPEAN APALIK”

Santu izan behar dugu, amak bronkarik ez botatzeko. Ni santu izaten naiz pixkat.

8 urte

Maialen Aizpurua

Nola bost egun diren bi egun santu izango gara eta beste hiru deabru, edo goizean santu eta gauean deabru. Denerako denbora dago.

40 urte

Edurne Korta

Batzuetan santu izan behar da eta beste batzuetan deaUrte guztian bru. Ni deabru deabru izan eta izango naiz. aste santutan santu izateak ez Aritz Tamayo du ezertarako 15 urte balio. Hipokresia handia dago.

35 urte

Neritz Karrera

I

NDIARA PATXI Lopez lehendakaria iritsi zen egun berean ailegatu nintzen, martxoaren 16an. Krisia, lan erreformak, greba eta ezkortasun ekonomikoa nagusi dira Euskal Herrian eta nonbait lehendakariari abagune ona iruditu zitzaion herrialde honek eskaini ditzakeen aukerak bertatik bertara aztertzeko. Negozio munduak ez nau ni hainbeste erakartzen eta egun berean iritsi bai, baina, Lopezen eta nire bidaiaren kointzidentziak datan hasi eta bukatzen dira. Orain bizi naizen hirian, Punen, euskal enpresak “jauzi egitera” animatu zituen Lopezek, “arrakasta eta aberastasuna” lortzeko. Indian oraindik “esploratzeko” asko dagoela nabarmendu zuen, “esplotatzeko” esatea baino txukunago geratzen da, bai. Esplotatuta sentitu dena nire pisukidea da; Puneko lantegia Lehendakariak in person “inauguratu” behar zuela-eta 15 egunez jarraian lan egitera behartu baitzuten. Gero, buruan lastozko kapela jarrita agurtu zuen lagunak Lehendakaria. Gertakari horiek txikikeriak dira merkatu munduan, nik ordea ezin ditut ulertu makroekonomia kontzeptuak; eta ezinegona sortzen didate gizarteak normaltasunez onartu dituen enpresa praktikek. Esan “globalizazioa” eta kito, hitz handi horrek babesten du, besteak beste, beste herrialdeetara eskulan merke bila eta merkatu berriak konkistatzera irteten diren enpresek egiten duten prozesua. Nik horrela laburtuko nuke: jatorria aberastu eta ostatu den herrian kapitalismoari eragin. Eta esango dizuet nola bizi diren hemen deserriratuak, horietako biekin bizi naiz-eta. Bada, lan ordu asko dituzte. Ikaragarri. 10en bat ordu bai, baita larunbatetan ere. Hortik kanpora bai, bizimodua ez da txarra, hiriko klase altuena ez bada ere, Euskal Herrian nekez izango duten bizi maila dute. Eta elite horretan ezagutu dudan jendeak, euren denbora librea mendebaldekoen gustura egokitutako lekuetan pasatzen dute. Eta askok hitzetik hortzera darabilte Indioen alferkeria, nik imajinatu nezakeena baino arrazoibide xenofobo larriagoarekin. Perspektibarik gabeko iritzia, esker onik gabeko jarrera, kolonizatzaileen jarduna dirudi. Eta pentsatzen dut: nola liteke jokabide hau 25-30 urteko gazte baten bueltan? Buruan rastak, poltsikoan supermugikorra eta bihotzean egozentrismoa. Kontuz ibiliko naiz horrelakoez ez kutsatzeko. Momentuz ez dut lanik bilatu(ko), ama.

E

nbido 2. Mari Artano Izeta


...jo ta bertan G

urean, gurasoak ere zaleak ziren, txikitatik ikusi ditugu. Koiotenean balkoia izan arren, sarrera erosi eta udaletxe azpira joaten naiz. Inguruko herrietako zezenketetara ere joaten saiatzen naiz. Pentsatu ere ezin dut egin kendu litezkeenik. Errespetatzen dut ez egotea ere, baina herriarentzat kristoren ostikada izango litzateke. Horretarakoxe hazitako zezenak dira, txahalak harategirako bezalaxe. Maria Angeles Izeta

N

i izatez kanariarra naiz, nire kulturan ez da inoiz zezenketarik egon, baina, tauromakia beti iruditu izan zait ankerkeria bat, gizakiak dituen beste hainbat bezala, zaletasun arriskutsu bat, eta ez nago ados, zezenagatik, toreatzaileagatik eta eragiten duten gastu ekonomikoagatik. Gutxienez eztabaidagarria iruditzen zait gastua diru publikoak bere gain hartzea; anbulantzia, plazaren asegurua... gustatuko litzaidake guzti horren kostua jakitea. Sinesia Caballero

hilko zaitu Z

ezenketak urte luzeetako tradizioa dute Zestoan baina baliteke, ekainaren 3an egingo den eskaera-jasotzearen ondorioz, Pio Barojak aipatu izan zituen gure herriko zezenketak gehiago ez ospatzea. Bilduk, iazko hauteskunde-programan, zezenketei buruzko galdeketa egingo zuela agindu zuen, eta hala egingo du: “Udal programa osatu genuenean jarrera desberdinak egon ziren, zezenketak zuzenean kendu edo galdeketa egin, eta azkenean galdeketa egitea erabaki zen”, dio Ruben Alberdi zinegotziak. Galdeketa prestatzeko, hainbat bilera egin dira eta herriko hainbat eragilerekin batera, han hartu dute parte Ruben Alberdi (Bildu) eta Josetxo Mendizabal (EAJ) zinegotziek. Alberdik ez du espero galdeketa egiteagatik hurrengo hauteskundeetan zigor politikorik jasoko dutenik. Leire Etxeberria alkateak dioenez, berriz, normala da hautesleak programako puntu guztiekin ados ez egotea, baina “gure alde bozkatu dutenek programa irakurri dute eta bertan garbi azaltzen zen galdeketa egingo genuela”. Herriko beste edozein talde edo alderdietan bezala, ezker abertzalean ere zezenzale franko dagoela pentsa daiteke. Leire Etxeberriak dioen bezala, “ezker abertzaleak mila bototik gora jaso zituen aurreko hauteskundeetan eta normala da herriko ekitaldietan-eta gehiengoa izatea. Bai zezenzaleen artean, bai aurka daudenen artean ere”. Gatazka arriskuez galdetuta, galdeketaren eguna hurbildu ahala saltsa sortuko dela uste du Alberdik, baina ez dela istilu handirik izango. Bildu, zezenketen aurka agertu bada ere, ez du kanpainarik egingo hurrengo asteetan: “Gure interesa galdeketa honetan ahalik eta jende gehienak parte hartzea da; kanpaina, zezenzaleek eta Muu-koek egin dezatela”, dio Etxeberriak. Ekainaren 3an jasoko diren eskaeren arabera, udalak pausu batzuk edo besteak emango ditu. “Baliteke gutxiengo partaidetzara ez iristea [boto eskubidea dutenen herena], baina 500ek edo zezenketak kentzeko eskatzen badigute, balorazio bat egin beharko dugu”, dio Etxeberriak. Galdeketaren ondorioak zein izan daitezkeen aztertzeko asmoz,


7 A

hainbat bilera egin dira. “Asmoa zen talde bakoitzak zer eskatzen zuen ikustea, eta erabaki bakoitzaren ondorioak finkatzea”, dio Etxeberriak. Alberdik, berriz, gehitu du “jendeak garbi izan behar duela alde edo kontra egiteak zer dakarren. Aldeko iritziak irabazten badu, zezenketekin jarraituko da. Baina zein baldintzatan argi gelditu behar du”. Udalaren papera zein den galdetuta, alkateak dio gaur egun udala izaten dela zekorketen antolatzailea eta gastuak berak ordaintzen dituela: “Plazaren asegurua, toreroen kontratu eta aseguruak, zezenak Toledotik ekartzea, hiltegiko gastua, Toledora bidaiak, zezenzaleek kazetariekin eginiko bazkariak, Gurutze Gorriaren anbulantziak, baimen guztiak sinatu… Eta zezenketa egunean udaleko ordezkari batek arduradun egon behar du, zerbait gertatzen bada ere”. Legezko antolatzailea eta arduraduna udala izaten da baina zezenzaleek ere parte hartzen dute ikuskizuna gauzatzen. Horiek aurkeztu zituzten gastuen inguruan egon zen eztabaida ez zela konpondu dio Etxeberriak eta “azkenean berearekin” atera zirela. “Sarreren diruarekin zenbait faktura ordaindu ostean, so-

beran dagoen dirua udalera ekartzen dute baina beste faktura asko zuzenean udalak ordaintzen ditu” argitu du Alberdik. “Zezenketek bere burua ordaintzen dutela diote, baina hori ez da horrela”, baieztatzen du Etxeberriak. Nolanahi ere, zezenketen aldeko iritziak irabazten badu gastu eta diru sarrerak gehiago kontrolatuko dituztela azpimarratu dute udal ordezkariek. “Eta ez da kasketaldi bat, kontuak garbi eraman behar direla uste dugu”, esan du Etxeberriak.

‘Gatazka hau beti egon da kalean’ Zezenketen etorkizuna erabakiko duen eskaera-jasotze kanpaina prestatzen ibili direnen artean dago Iñaki Odriozola Muu Herri Ekimeneko kidea. Azken hilabeteetan egin diren bileretan parte hartu du eta erabiliko den sistema aukeratzeko garaian sortu diren eztabaidak albo batera utzita, “garrantzitsua herriaren iritzia ezagutzea” dela uste du, eta taldeak helburu horrekin partaidetza altua egotearen alde lan egingo omen du. Zezenketek urtetako tradizioa dute eta azken hilabeteetan eztabaidaren tonuak gora egin duela dirudi. Odriozolaren ustetan, “giroa pixka bat berotu da baina gatazka hau beti egon da hor. Orain gai honek azalera irten du, eta normala da bi aldeetan inplikatua dagoen jendea haserretzea, baina uste dut ez dela ona konfliktoak ezkutatzea gertatuko denaren beldur garelako. Azalera atera behar dira eta ahal den ondoen eraman”. Guztion artean gatazka handirik ez egotea lortuko dugula ziur da Odriozola. Zezenketak tratu txarrak badira ez dirudi zentzu handirik duenik galdeketa bat egiteak. Odriozolak dio “Zestoako Uda-

···

spaldian ez naiz joan baina zalea naiz. Bakoitzak nahi duena egin dezala. Herritarrei galdetzea ondo iruditzen zait baina drastiko jartzea ez. Zestoakoak ez dira beste munduko zezenketak, baina festa giroan oso ondo pasatzen dut. Festei zezenak kentzen badizkiogu grazia guztia kenduko diegu. Bezerradak ez zaizkit gehiegi gustatzen, eta zezenik ez badago, barrerak jartzea tontakeria iruditzen zait. Maria Jesus Uranga

B

iolentzia eta suntsiketaren apologia den momentutik ez da gorde beharreko tradizioa. Bestalde, ez zait egokia iruditzen Udalak galdeketa bat egitea horren inguruan. Zuzenean ikuskizun anker hori kentzeko ausardia izan beharko luke, gure ospakizunetan lekurik izan beharko ez lukeelako. Ez dut uste 5 egunetako festetatik guztira 3 ordu irauten duen ekitaldia kentzeak festak desagerraraziko lituzkeenik... Egoitz Irure


··· Z

ezenaren bizitza animalia askorena baino hobea da. Foie jatean ez da ahatearen sufrimenduan pentsatzen. Zezenaren bizitza toreatzailearena baino garrantzitsuagoa dela dirudi askotan. Flamenkoa eta zezenak bertsoa eta trikitixa baino nahiago baditut, euskaldun txarragoa al naiz? hori pentsatzeari atzerakoia deritzot. Koioteko barreretan Amparitoren zain nagoen momentu hori gabe, festak ez dira festak. Joseba Errasti

E

z daukat luzatu beharrik, ez ditut argudio asko behar nire iritzia emateko: zin dut ulertu, onartu, animalia baten sufrimenduarekin jolastuz gauzatzen den ikuskizuna. Zer plazer topatu dezaket zezena heriotzaraino eramaten duen oinazearekin? Eta norbaitek bilatuko balio, minutu batzuetako plazer horrek justifikatzen al dio zezenaren sufrikarioa? Merezi al dio ondo pasatzeak? Julen Mendizabal

e

lak Animalien Eskubideen Adierazpen Unibertsala sinatu zuela bere egunean; eta koherentziaz, denbora luzean eskatu diogu hori urratzen duen ekitaldi nagusia kentzeko zuzenean”. Orain arte, ordea, inor ez da ausartu pausu hori ematera: “Denok dakigu, udalean, alderdi bat edo bestea egon, inor ez dela ausartu ezer egitera bere hautesleen artean bi aldeetako jendea dagoelako eta erabaki horren aurrean erantzuna zein izango zen ez zekitelako”. Urtean zehar hainbat ekitalditan urratzen dira animalien eskubideak baina Muu taldeak odolean jarri du muga, “adostasuna” horrek sortzen duelako taldean. Zezenketen aurka egon eta bezerradaren aurka ez egotea jarrera epela dela onartzen du Odriozolak baina bien arteko sufrimendu maila ere desberdina dela uste du: “Zezenketetan, lehenik eta behin, banderillak jartzen zaizkio zezenari eta azkenean heriotza ikuskizun bihurtzen da. Bezerrada batean, berriz, zezena atera eta estresatu egiten da, sufritu egiten du, baina behintzat ez da hiltzen”. Hala ere, bere iritzi pertsonala zein den garbi utzi nahi du: “Niretzat ez da beharrezkoa animaliak erabiltzea aisialdirako, eta uste dut zestoarrak benetan kontzientziatuak daudela zezenketatik bezerradarako saltoa emateko, baina zezenketen inguruan sortzen den giroa galtzeko beldur direla. Kontua da benetan jende gutxik atsegin dituela zezenketak, giroa gustatzen zaiola”. Tradizioaren indarra handia bada ere, denborarekin alda daiteke: “Jendeak zezenketen inguruan sortzen den giroa atsegin du, eta festetako zati garrantzitsu bat da, baina urteekin aldatzen doan tradizioa da”, Odriozolaren iritziz. Aldaketek ere bere denbora behar dute eta “zezenketak eta bere inguruan sortzen den guztia egun batetik bestera kentzea traumatikoa izango litzateke, baina odolik gabeko antzeko ikuskizun bat jarriz gero, parafernalia guztia mantendu daiteke”. Beldurra galtzera eta aurrera pausu bat ematera animatu nahi du jendea Odriozolak: “Nik ezagutzen dut jendea zezenketen aurka dagoena baina barreren inguruan sortzen den giroa atsegin duena. Ez al da hobe atsegin ez duguna kendu eta bestea mantentzea?”.

‘Zezenketak kentzeko arrazoirik ez dugu ikusten’

Eztabaidaren beste aldean kokatzen dira Xabier Aristi eta Aitor Gonzalez, Buruzuri Zezenzale Elkarteko kideak. Galdeketa prestatzeko lehen bileran parte hartu zuten baina gehiago ez joatea erabaki zuten. Gonzalezek dioenez, “zezenketak kentzeko prozesu batean parte hartu dezagun nahi dute eta hori gure buruari harrika ibiltzea dela uste dut; ez da logikoa guk parte hartzea”. Garbi du orain arte bezala jarraitu nahi dutela eta dio: “Oraindik jendea plazara etorri egiten da eta ez dut ikusten zezenketak kentzeko arrazoirik”. Beraien lana zein den galdetuta, “antolakuntzan laguntzeko prest” dagoen taldea dela, dio Aristik, eta “ez direla inoren ordezkari edo zezenketa-promotore”. Bestalde, garbi dute Zestoan ezin direla zezenketak modu pribatuan antolatu. Zezenketen etorkizuna erabakiko duen eskaera-jasotzea “jendea engainatzeko modu bat” dela uste du Aristik, eta ez daude “joko horretan sartzeko prest”. Galdeketa prestatzeko moduarekin ez daude XABIER ARISTI ETA AITOR GONZA ados eta hori da BURUZURI ZEZENZALE ELKARTEKO bileretara gehiago ez joateko arrazoia. “Erreferenduma legalki eta ondo eginez gero, parte hartu beharko genuke, eta lehenengo bilerara asmo horrekin joan ginen, baina gauzak nola zeuden ikusita gehiago parte ez hartzea erabaki genuen”, dio Gonzalezek. Zezenketaren ordez bezerrada bat antolatzearen alde leudekeen galdetuta, ez dute oso garbi ikusten urtero antolatzea posible izango ote litzatekeen. Aristiren ustez, Zestoa bezalako herri batean “ezin da urtero bezerrada bat egiteko jende desberdina lortu; gauza puntual bat da, ez irtenbide bat”. Gonzalezen esanetan, “zekorketak Zestoako festen bizkarrezurra” dira eta gogoratzen du “orain hiru urte ongintza helburuarekin bezerrada bat antolatzea proposatu zenean, [festa batzordean] ez zela onartu; eta niri grazia egiten dit orain zezenketak kendu eta bezerrada egin nahi izatea. Absurdoa iruditzen zait”. Modu berean, Aristik uste du zezenketarik ez badago plaza muntatzea ez dela logikoa: “Futbolean ez jokatzeko, futbol zelaia egitea bezala da”.


9 RUBEN ALBERDI ETA U D A L O R D E Z K A R I A K.

LEIRE ETXEBERRIA

Z

alantzan dagoenak zergatik bozkatu behar du zezenketak mantentzearen alde?

ALL E Z , K I D E A K.

G

Bat etorri dira Gonzalez eta Aristi: “Ez dago munduan 344 urtean jarraian zezenketak antolatu eta oraindik ere bete egiten den beste plazarik. Gastuak, ukuiluarena albo batera utzita, sarrerekin ordaintzen dira. Eta eguraldi ona egiten duen Amabirjin egun batean plaza ez bada betetzen, neu izango naiz aurrena udaletxera joan eta antolatzeari uzteko proposatuko duena. Bitartean ez dut uste kentzeko arrazoirik dagoenik”

Orain hilabete batzuk eztabaida garratza izan zen zezenzale taldearen eta udalaren artean, zezenketako gastuak tarteko, eta ez daude ados udalaren jarrerarekin: “Udalak gezurtitzat jo gaitu eta guk baditugu gure burua defendatzeko frogak”, dio Aristik. Gonzalezek eramaten ditu dirukontuak eta “modu egokian” azalpenak eskatzera joaten den “edonorekin” hitz egiteko prest dago. Nolanahi ere, argi utzi nahi du sarreren diruarekin “gastu guztiak” ordaintzen direla, beti ere ukuiluarena albo batera utzita. Toledora egiten den bidaiak eta horretarako egiten dituzten gastuek zeresana sortu izan dute beti. Gonzalezek dio: “Aurreko urtean, bidai hori egin ez bagenuen, ez genituen lortuko zezenak 500 euro merkeago, edo toreroak aurreko urteko prezio berdinean. Gauza denak ezin dira telefonoz lotu eta bidaia bakar batean zezenak eta toreroak lortzen ditugu”. Gainera, garbi utzi nahi du, nahiz eta zazpi pertsona joan hara, soilik hiruen gastuak

IÑAKI ODRIOZOLA MU U HERRI EKIMENEKO

Z

K I D E A.

alantzan dagoenak zergatik bozkatu behar du zezenketak kentzearen alde?

Hauxe dio Odriozolak: “Dudan daudenei esango nieke, iruditzen bazaie Zestoako festetako giro bikainarentzat mantxa bat dela zekorketen egunean hondarraren gainean gertatzen dena. Eta gurekin batzeko! Eta gure helburua ez dela zestoarrei festa kentzea, festetako ekitaldi konkretu bat moldatzea baizik, animalia baten pixkanakako hilketaren alardea egin ez dadin”.

pasa zirela eta bidaia horretan egiten den aurrez-aurreko harremanari esker, baldintza hobeak lortzen direla. Esate baterako, “ganaduzaleari berez hilabeteko aurrerapenarekin ordaindu behar zaio, baina bera Zestoara etortzen denez, sarreren diruarekin ordaintzen zaio egunean bertan; hori harreman ona dugulako da”. Beste adibide bat ere jarri du Gonzalezek: “Deban zaldian paseilloa egiten duenak, 200 euro kobratzen ditu eguneko; Zestoan berriz, antolaketan parte hartu duten guztiek egiten dugun afarira gonbidatzen dugu; besterik ez zaio ordaintzen”.

U

rko Canseco

izakiak bere helburuetarako erabiltzen dituen animalien sufrimendua berdina da, sufrimendu mota desberdinen aurrean dugun sentsibilitatea aldiz desberdina. Horregatik ulertezina da (agian etorkizun batean…) gure herriko zezenketek (eta inguruko ekitaldiek) jartzen duten paregabeko giroa bizitzeko aukera ukatzea. Gure ondarea den giro hori da zezenzale bezala gustatzen zaidana, eta betirako galtzeko arriskuan dagoena. Julen Arrazola

Z

ezenketen aurka nago, bai Zestoan eta baita beste lekuetan ere. Animalia bat nola torturatu eta hiltzen duten ikusteak ez nau dibertitzen. Barrerak, beste ikuskizun eta ekintza desberdinetarako erabili daitezke eta gure herrian, Amparito Roca entzuteko edozein aitzakia da ona, zezenik odolustu gabe. Goiatz Aristi


J

ardunian

horiekin nabaritu ditut orain arte egindako aurrerapenik handienak. Horretaz gain, Martin Martinez andoaindarraren izena aipatu nahi dut. Martinez Euskal Herri mailako jaurtitzaile hoberena izan da denbora askoan, eta oso pertsona garrantzitsua izan da niretzat, asko ikasi dut berarekin. Fisikoki ere prestakuntza eskatzen du, kontuan izan behar da nik arkua zabaltzen dudan bakoitzean 27 kilo eta erdiko indarra egin behar izaten dudala, eta zabalik mantentzeko beste 11 kiloko indarra eskatzen duela nire arkuak. Hala ere, ni kulturismoan ibilia naiz eta hori abantaila handia izan da niretzat. Ordiziako taldean nolatan zabiltza? Hemen inguruan Donostiako edo Ordiziako taldean sartzeko aukera nuen. Donostiako klubak instalazio hobeak ditu, baina Ordiziako klubeko instalazioak ia erabat basoko jaurtiketara bideratuta daude, eta hori da niri gehien gustatzen zaidana, horregatik erabaki nuen Ordiziako taldean sartzea. Taldea nola dago antolatuta? 90 bazkide inguru ditu Ordiziako klubak, eta horietatik 15 pertsona inguru ibiltzen gara txapelketak prestatzen. Instalazioetan bi zirkuitu ditugu prestatuta urte guztian aritzeko, eta txapelketarik ez dugunean klubeko lagunekin elkartu eta apustutxoak egiteko aukera ematen digu horrek. Benetan giro bikaina izaten dugu horrelako egunetan. Konta ezazu Euskal Selekzioarekin izandako esperientzia. Euskal selekzioarekin oso esperientzia polita izan dut. Esperientzia politena Talavera De La Reinan (Toledo, Espainia) izan nuen, bosgarren postuan sailkatu ginen. Gainerako partaideekin hartu emana izan genuen, material berriak deskubritu nituen eta gaur egun ibiltzen dudan arkua handik ekarria da. Estatu mailako jendea ezagutu genuen, eta azken finean ikasteko aukera ederra izan zen. Hala ere pena txiki bat badut, aurreko urtean lanagatik ezin izan bainuen estatu mailako txapelketara joan.

Johnny Tamayo Lopez

A

rku jaurtiketa ez da oso kirol zabaldua gure inguruan. Baina Euskal Herri mailan dagoen arku jaurtitzailerik hoberenetakoa zestoarra da. Denbora gutxian palmares ederra egin du eta bere asmoa pixkanaka erronka zailagoei aurre egitea da.

Nolatan hasi zinen kirol honetan? Kasualitatez hasi nintzen arku jaurtiketan. Etxe berria erostean, auzokide berri bat ezagutu nuen, Oskar. Egun batean bere Zumaiako koadrilarekin afaltzera gonbidatu ninduen, eta afari hartan arku jaurtiketan ibiltzen zen lagun bat ezagutu nuen. Egun batean probatzekotan gelditu nintzen. Probatzera joan eta arku libreko pare bat jaurtiketa egitean “nik hau egin nahi dut” pentsatu nuen, horrela hasita lau urte daramatzat kirol honetan. Zein modalitate daude? Arku kurbatua, arku klasikoa, arku mekanikoa eta arku librea izeneko modalitateak daude. Nik arku librea praktikatzen dut eta horren barnean 3D baso ibilbideko arku tiraketa modalitatean jarduten dut, modalitate politena eta osoena da nire iritziz. Kontatu ezazu txapelketan zaudeneko jaurtiketa bat. Gure txapelketak mendian izaten dira, bertan hainbat baliza jartzen dira eremua mugatzeko. Eremu horren barruan objektiboaren argazkiak aurkitu behar ditugu, eta argazki hori aurkitzen dugunetik minutu bat dugu markatuta dauden bi gunetatik tiro bana jaurtitzeko. Jaurtiketaren zehaztasunaren arabera puntu gehiago edo gutxiago lortzen dira. Esan behar da, arku libreko jaurtiketa bat egitea errifle batekin tiro egitea bezalakoa dela, objektiboa gugandik zein distantziatara dagoen, lurrak zein oreka duen, zein motatako haizea dabilen… kalkulatu behar dugu jaurtiketa egin aurretik. Ze prestakuntza eskatzen du? Gehienbat burua landu behar da nire modalitatean. Euskal selekzioarekin jarduteagatik beka txiki batzuk jaso ditugu pare bat seminario egiteko. Jardunaldi horietako batean psikologia landu genuen, eta bestean estatu mailan jaurtitzaile hoberena den Pepe Duorekin ikasteko aukera izan genuen. Bi seminario

“arku libreko pare bat jaurtiketa egitean nik hau egin nahi dut pentsatu nuen”

IRUDIAN

IKUS DAITEKE

3D

M O D A L I T A T E K O O B J E K T I B O E T A K O B A T.


1 1

PALMARESA 2010: - Euskal “ligako” txapelketan: Urrezko domina. - Euskadiko txapelketan: Zilarrezko domina. - Gipuzkoako txapelketan: Urrezko domina. - Nazio arteko Ordiziako txapelketan: Zilarrezko domina. - San Migel saria (Oñati): Urrezko domina. - Españako txapelketan (Euskal selekzioarekin): 5. sailkatuak. - Arabako txapelketa irekian: Urrezko domina. 2011: - Euskal “ligako” txapelketan: Urrezko domina. - Euskadiko txapelketan: Zilarrezko domina. - Nazio arteko MESSANGES saria: (Frantzia): Zilarrezko domina. - San Migel saria (Oñati): Urrezko domina. - San Prudencio sarian (Amurrio): Urrezko domina. - VOMONO Txapelketan (Ordizia): Urrezko domina. 2012: - San Sebastian saria: Urrezko domina. - Gipuzkoako txapelketan: Urrezko domina. - Arco Norte Ligako (8 txapelketatik 2 jokatu dira momentuz eta bietan): 3. postuan. - Euskal “ligako” (5 txapelketetatik 2 jokatu dira momentuz eta bietan): 1. postuan.

TAMAYO EUSKADIKO LIGAKO

Azken urteetan kirol honen bilakaera nolakoa izan da? Pixkanaka goraka doala esango nuke. Izan ere, ehiztarien mundutxotik azkenaldian jende asko sartu da kirol honetara, gaur egun arkuarekin ehizatzea legala da eta gure modalitatea ehizaren simulazio moduko bat da. Baina momentu honetan gatazka batean dago modalitate hau, ehizatzeko materialak ezin baitira erabili Euskal Herri mailako txapelketetan. Lege berri horren ondorioz parte hartzaile kopuruak behera egin du azkenaldian. Beraz, denboraldi hau nahiko nahasia ari da izaten. Zer egin liteke Zestoan zaletasuna zabaltzeko? Jendeak kirol hau ezagutzeko, arkua hartu eta probatzea bezalakorik ez dago. Duela gutxi hasi ginen Sastarrainen ekintza batzuk egiten bertako gaztetxoentzat. Orokorrean harrera ona izan du ekimen horrek. Zestoan entrenatzeko tokirik ba al duzu? Aire librean entrenatu behar dudanean Sastarrain inguruan aritzen naiz, bertakoek uzten didaten toki batean. Baina eguraldi txarrak hastearekin batera, txapelketa gehienak estalian izaten dira, eta nik ere estalian entrenatu nahi izaten dut. Hasiera batean, Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko gimnasioan entrenatzeko baimena lortu nuen eta han bi urte egin nituen entrenatzen. Txapelketak irabazten joan ahala pentsatu nuen ez zela normala herrian entrenatzeko toki bat ez izatea, eta ondorioz eskaera bat egin nion udalari. Eskaera onartu zidaten eta gaur egun herriko ikastetxeko gimnasioa eta patioa libre daudenean bertan aritzeko baimena daukat.

T X A P E L K E T A N T I R A K E T A E G I T E N.

Aurrera begira ze asmo dituzu? Neure buruari beti erronka txikiak ipintzen saiatzen naiz. Lehenengo Gipuzkoako txapelketa irabazi nuen eta pentsatu nuen “ea orain Euskadiko txapelketa lortzen duan”, hori ere lortu nuen; “ea orain Euskadiko liga ateratzeko gai haizen”, Euskadiko ligak bost txapelketa batzen ditu, eta bostak batuta emaitza hoberenak dituena da garailea, hori ere lortu dut. Eta orain Arco Norte izeneko txapelketa bat prestatzen hasi naiz. Txapelketa horretan Euskal Herriko, Burgosko, Kantabriako eta inguruetako 10 edo 11 klubek hartzen dugu parte, eta estatu mailara begira erdi bideko txapelketa dela esan daiteke. Arco Norte txapelketan 100 arkulari erraz elkartuko gara, eta txapelketa horretan goiko posturen bat eskuratzea da nire erronka. Ilusio handia egingo lidake horrek, eta bide batez txapelketan postu on bat lortzea Udalari eskerrak emateko modu polita litzateke, entrenatzeko eman didan aukeragatik.

O

ier Arregi Artola


Turismo eta merkataritza gida kalean.

Ekaingo erreplika ikustera datozen bisitariak herri gunera erakartzeko informazio gehiago behar duela iritzita, gida komertzial bat argitaratu dute Zestoan Merkatari Elkarteak eta Udalak. Bertan jasotzen dira, besteak

Martxoaren 26a Malder musika taldea Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketako finalerako sailkatua

Martxoaren 29a Lan erreformaren aurkako greba eguneko manifestaldia

Martxoaren 30a

beste, bisitarientzat erakargarriak izan daitezkeen herriko argazki bilduma, erdiguneko plano komertzial eta turistikoa, oinez edota bizikletaz egiteko moduko sei ibilbide, herriaren historia laburra eta ondare arkitektoniko eta pertsonaia historikoen erreferentziak. Eskuko gida komertzial honen 10.000 ale argitaratu dira, eta komertzio eta turismo jardueretako edozein gunetan doan eskuratu daitezke. Horrez gain, herri sarreretan eta eraikin historikoetan panelak jarriko dira eta inguruko herrietako turismo bulego eta zerbitzu guneekin ere harremanetan jarriko dira gida honen bitartez gure herria promozionatzeko. Argazkian, Juanjo Allur, Siadeco-ko aholkularia, Josetxo mendizabal (EAJ), Leire Etxeberria (Bildu) eta Xanti Ugarte Zestoan Merkatari Elkarteko lehendakaria.

Miranda eta Txapei Gipuzkoa ekialdeko infantil mailako finalean

Juan Mari Igarataundi etxean.

1987an, ETAko kide izateaz akusaturik espetxeratu zuten Juan Mari Igarataundi. 2009ko apirilean kondena osoa bete zuen, baina Parot doktrina ezarri zioten 2017a arte zigorra luzatuz. Orain, ordea, Epaitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren ondorioz, aske utzi dute. Martxoaren 30ean egin zitzaion harrera, eta apirilaren 13an ongi etorri jaia.

Apirilaren 1a Zuhaitz eta loreak landatu ziren gurasoen laguntzaz

Apirilaren 1a Erramu eguneko bedeinkazioa Gurutzean


3

k

1

ale/bale KALE.

Apirilaren 10a

HERRIKO HAINBAT LEKUTAN

Gaztelekuan ekintza bereziak egin dituzte Aste Santuan

LURREKO BALDOSAK SOLTE DAUDE ETA EURIA EGITEN DUENEAN HAUETAKOREN BAT ZAPALDUZ GERO BLAI EGITEN DIRA OINETAKO ETA GALTZA BARRENAK!

BA L E .

UDAL IKASGELA JARRI DA

MARTXAN LIBURUTEGIAN HEMEZORTZI URTE-

TIK GORAKOENTZAT.

EKIN GOGOR, ORAIN EZ

DAGO NOTA TXARRAK ATERATZEKO AITZAKIA-

Apirilaren 16a Bainuetxeko geltokia Aranzadiren esku interpretazio zentro eta ikerketarako

RIK!

danbolin Udal aurrekontuak.

zulo

Bildu eta EAJ-PNVk aho batez onartu dituzte 2012rako udal aurrekontuak. Krisiaren ondorioz diru sarrera txikiagoak izango direnez, gastuetan ere murrizketak egin behar izan dituzte. Iaz baino 502.590 euro gutxiago ditu Udalak aurrekontuan, hau da %10 gutxiago. Krediturik ez eskatzea erabaki da gaur egungo egoera finantzarioa tarteko. Aurrekontua 4.413.021 eurokoa izango da. Inbertsioetarako 218.000 euro aurreikusten dira, iaz baino 400.000 euro (%60) gutxiago. Mantenu lanetara eta 2011ko uholdeek sortutako kalteen konponketara bideratuko dira batez ere. Gastu arruntean berriz,%15eko murrizketa eman da arlo guztietan. Orain arteko zor bizia 1.665.344 eurokoa izanik, urte amaieran 1.432.870 eurokoa izatea espero da.

Apirilaren 17a Azterkosta erakusketa pleno aretoan

Apirilaren 18a Ibai ertzak nola garbitu erabakitzeko bilera

Apirilaren 19a Argia dokumentala “Debekatuta dago oroitzea”


ezberdintasunek aberastu T

egiten gaituzte

xolarte ATZEGIren (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) 16 urtetik gorakoentzako aisialdi proiektu bat da. 1960an abiatu zen, eta, egun, 12 talde daude; haietako bat, Urola bailaran. Irribarrea ahoan eta goxotasuna eman eta jasotzeko prest joaten dira Esti Zabala, Itziar LarraĂąaga eta Ainhoa Lizaso herritarrak ia larunbatero Azpeitira, Txolartera. Inguruko gehienek jai izango dute larunbatean, eta arratsalderako planen bat prestatua, seguruenik, baina haiek, dudarik egin gabe, Azpeitirako bidea hartuko dute. Arratsaldea Txolarten igaroko dute begirale lanetan, baina, hori bai, musu truk. Ez zaie burutik pasatzen lanera doazela pentsatzea, Azpeitian lagun talde zoragarri bat izango baitute zain berekin arratsalde pasa polit bat igarotzeko prest; tartean, Jacinta Tamayo zestoarra.

UROLAKO

Nolatan hasi zineten Txolarten? Ainhoa: Familian adimen urritasuneko pertsona bat daukadanez, betidanik egon izan naiz sentsibilizatuta. Batxilerra amaitutakoan, seguru nengoen mundu horrekin loturaren bat zuen ikasketak egin nahi nituela, eta gizarteratzeari buruzko ikasketak egiten hasi naiz aurtengo ikasturtean. Estik animatu ninduen; beraz, hasiberria naiz. Itziar: Ni orain dela sei urte hasi nintzen. Nik ere Estiren bitartez izan nuen Txolarteren berri. Larunbat batean probatzera joan nintzen; gustatu, eta animatu egin nintzen. Esti: Ni orain dela zortzi urte hasi nintzen. Unibertsitatean hastean, hezkuntza berezitik jo nahi nuela ikusi nuen, eta, orduan, kasualitatez, Azpeitian aisialdi talde bat bazela jakin nuen. Behin probatu, eta aurrera egin nuen, gaur arte. Eta orain ikusten duzue, herritarrak animatzen. Larunbata, inguruko gehienek jai duten eguna, eta zuek lanera musu truk? I: Haiekin elkartzea ederra da: maitasuna ematen dizute, ireki egiten dira, ireki egiten zaituzte. Azkenean zerarekin konturatzen zara: nahiz eta zuk lagun kuadrilla bat eduki herrian, haiek ere zure beste kuadrilla bat dira; lagun talde bat osatzen dugu, eta edozein lagunekin egingo genituzkeen planak egin. E: Guk pentsatzen dugu aisialdiak ez lukeela ordaindua izan behar. Guk gure lagunei ez diegu ordaintzen gurekin arratsaldea pasatzeagatik, ezta? Guk ikusten dugu adimen urritasuna duten pertsonek laguntza edo erreferentzia bat behar dutela zenbait gauza egiteko, eta horretan laguntzen diegu. Helburua da guk ondo pasatzea, haiek ondo pasatzea, eta lagun talde berri eta askotarikoa osatzea. Guretzat, ez da lana. A: Gainera, adimen urritasuna duten lagunez gain, begirale kuadrilla ere biltzen gara. Lagun asko egiten dira. Eta zuen herriko lagunek zer esaten dizuete? A: Nireak harritu egin ziren hasieran. Boluntario larunbatetan, dirurik jaso gabe‌ baina nik beti esaten diet niretzat ez dela lan bat.


Orduan, larunbatetan biltzeaz gain, oporretara ere joaten zarete? Urtean zehar, gure taldeak bi oporraldi antolatzen ditu. Aste Santuetan, normalean, Donostiara joaten gara, ATZEGIk duen etxe batera. Konstituzioko zubian, berriz, Euskal Herriko beste aterpetxeren batera-edo joaten gara lau bat egun pasatzera. Gure taldetik aparte, abuztuan, beren oporrak izaten dituzte, urtean zehar Gureak tailerretan, beste tailer batzuetan edota eguneko

TXOLARTEKO

K I D E A K, L A R U N B A T E R O K O B I L E R A A M A I T U E T A B E R E N E G O I T Z A K O B E S A U L K I E T A N, P A T X A R A N.

zentroetan ibiltzen baitira. Hamabost bat egunetarako irteten dira. Aurreko urtean, adibidez, Saloura joan ziren, eta, aurten, Jacara doaz; kosta eta barnealdea txandakatzen dituzte. Urtean zehar, taldeetan dabiltzan begirale batzuk joaten dira irteera horietara, eta jende berria ere bai. Zerk betetzen zaituzte gehien? E: Egun daukagun harremana oso naturala da, eta giro horrek asko betetzen nau. Konpainia ona da: haiek gure gauzak dakizkiten bezalaxe, guk haienak dakizkigu; dantza egiten dugu, jolastu… Agian larunbat arratsalde batean, bestela, ez nintzen ausartuko taberna batean dantzatzera, baina haiekin, bai. Nire onena ateratzen dut. I: Gustura sentitzen naiz haiekin, eta bestelako kezkak-eta ahazten laguntzen didate ematen didaten maitasunarekin. Deskonektatu egiten dut. A: Mundu berri batean murgiltzen naizela uste dut, jende berri batekin, lagun berriekin. Zer egiten zaizue gogorrena? E, I, A: Gogorra? (Zerbait arraroa galdetuko banie bezala begiratu didate). E: Agian, gogorrena egiten zaidana da denboraren poderioz ikustea ez du-

A I N H O A L I Z A S O, ES T I Z A B A L A

E T A ITZIAR

L A RR A Ñ AGA, TX OLA R TEKO

B E G I R A L E A K.

5

E, I: Gurekin ohituta daude. Badakite larunbat arratsaldetan zer plan izaten dugun. Askotan hitz egin izan dugu; gehienbat, Txolarteko oporretatik bueltatu izan garenean. Hala ere, orain, gutxiago. Izan ere, lehen zerbait berria zen, baina, orain, gure errutinan sartzen da.

1

dala hasieran bezala bizi. Seguru nago ez dela gauza bera orain nik sentitzen dudana edo Ainhoak sentitzen duena. Hasieran nuen emozioak indarra galdu du. Hasieran ez duzu beste ezer buruan; itsututa zaude. Orain, ordea, zailagoa egiten zait larunbat arratsaldetako plan hori babestea. Ni aldatu naizen bezala, emozioak ere aldatu egin direla ikusten dut, eta gogorrena egiten zaidana da mantendu nahi dudan hori nola mantendu pentsatzea. Jendartean, nola ikusten dituzue adimen urritasuna daukaten pertsonak? E: Gure taldea oso ondo ikusten dugu: gu kalera asko irtetekoak gara, jendea biltzen den lekuetara joan, eta parte hartzen saiatu ohi gara. Ez dugu inolako erreakzio negatiborik ikusten. Oso talde finkoa gara, eta gehienek ezagutzen gaituzte. I: Kalera irteten garenean ikusten dugu haiek aparteko harreman ugari dituztela. Bidean goazela, jendearekin geratzen dira hizketan; aurrena bat, gero bestea. Gehienak oso autonomoak dira. Zuek ikusi al duzue bilakaerarik, jendartean, adimen urritasuna duten pertsonekiko jarreran? A: Egia esan, gu gazteak gara, eta ez dugu bilakaera ikusi; entzundakoa. Denok dakigu garai batean oso jarrera negatiboa zegoela pertsona horiekiko, baina, orain, oro har, egoera aldatu egin dela uste dugu. E: Nik aisialdian bilakaera handia ikusi dut. Orain, eskaintza asko zabaldu zaie: ikastaroak, kirol eta kultur ekintzak, oporraldiak… Urte gutxian, zerbitzuen kalitatea eta kantitatea zabaldu da. Bestalde,

···

TXOLARTE EGUNA, maiatzaren 12a, larunbata. 11:00 Ongietorria, udaletxe aurrean. 11:30 Ekitaldiaren aurkezpena frontoian eta oparien banaketa. 12:00 Antzerkia. 12:30 Elektrotxaranga. 13:30 Bazkaria Berdura Plazan. 15:00 Herria ezagutzeko aukera. 15:30 Musika frontoian, eta txokolatada. 17:00 Festaren amaiera.


···

Jacintarekin Txolarten

etxebizitzak dituzte; lana, tailer espezializatuetatik atera dira, eta asko tailer arruntetan ari dira lanean…

Jacinta Tamayo zestoarrak 38 urte ditu. Ia denok ezagutzen dugu Jacinta, baina, aspaldian, gutxiago ageri da Zestoan. Urtetan Gureak tailerrean ibili da lanean, baina badira lau urte tailerra utzi eta Azpeitian, Antxietako pisu babestuan, bizi dela. Zortzi pertsona bizi dira pisuan, eta, haiekin batera, bi begirale. Antxietako pisuan eta azpian dagoen eguneko zentroan pasatzen du astea Jacintak, eta, asteburuetan, gurasoengana itzultzen da. Aurreko larunbat batean, erreportaje honen bueltan, Txolartera joan nintzen Jacintarekin hitz batzuk egin nahian; banekien han egongo zela larunbatero moduan. Atean elkartu nintzen Esti Zabalarekin, eta esan zidan zain-zain nituela denak. Haiek zeuden gelara sartu, eta denek banan-banan agurtu ninduten. Jacintak ikusi ninduenean, korrika jaiki zen aulkitik, eta besarkada bero-bero bat eman zidan. Denbora U R O L A K O T X O L A R T E T A L D E A, U R T E R O L E G E Z, ZE S T O A K O I N A U T E R I E T A N. zen ikusi ez nuela, orain Azpeitian bizi baita, baina aurpegi ezaguna egin zitzaion nirea nonbait. Haiekin Oraindik hobetzekorik egongo batera besaulkian esertzeko esan zidaten, eta hantxe jardun ginen berriketan; da ba? orduantxe, larunbateroko bilera bukatu berri zuten. Hasieran, bilera egiten E: Beti dago hobetzekorik. Lanean dute beti, elkarren berri jakin eta arratsaldeko plana zehazteko. Jacintari galjarraitu behar dugu; gehienbat, sentsiderak egiteko, Esti eta hirurok beste gela batera joan ginen. Jacintak larunbabilizazioan. Guk urtero egiten dugu tetan zer egiten duen kontatu zigun: dantza, Loiola eta Lasao aldera paseoak, sentsibilizazio kanpaina bat: Gipuzjolasak… Fideo ere aipatu zidan, baina ez nion ondo ulertu. Estik azaldu zidan larunbatero joaten direla Fideo tabernara eta han parrandetako musikarekin koako txoko guztiak betetzen ditugu jo eta su jarduten direla dantzan. Jacintari margotzea gustatzen omen zaio kartelez, baina sentsibilizazioa eguneroko lan bat da. Diren bezala onartu gehien, margotzea eta dantzatzea. Gustuko musikari buruz galdetu nionean, behar ditugu, eta mundu osoari ikusaez zuen bi aldiz pentsatu: Egan! Saltoka eta oihuka hasi zen Eganen musikarazi behar diogu nahiz eta ezberdintarekin pentsatuz emozionatuta. Gustatzen ez zaion zerbait ba al duen galdetu nioenean, berriz, ezetz; badirudi sun batzuk izan ez garela ezberdinak. dena gustatzen zaiola. AsteguMaiatzaren 12a egun berezia netan, eguneko zentrora joaizango da zuentzat, ezta? ten da; ostegunetan, sukaldaI: Txolarte eguna ospatuko dugu ritza ikastaro batera; eta, laAzpeitian. Urtero talde batek antolarunbatetan, Txolartera. Ez tzen du egun hori, eta, aurten, guri du aspertzeko betarik neska egokitu zaigu. Gipuzkoako talde honek! danbolinen aterako guztiak bilduko gara Azpeitian. Heldela esan nionean, korrika eta burua da jaiegun polit bat pasatu eta saltoka alde egin zuen, pozik, gure arteko harremanak sendotzea. beste lagunei kontatzera. AmaiUrte hasieratik ari gara antolamendu tzeko, argazkiak atera genituen. lanean denok batera: begiraleak, faEz dakizue nola posatzen miliak eta, nola ez, berak. duen Jacintak. Modeloen Besterik? pare jarri ez zen ba! A: Denok gonbidatuta zaudetela Guztiek irribarrea Txolarte egunera. Besoak zabalik ahoan zutela izango ditugu etortzen zareten guzagurtu ninduten; tiontzat. Azkoitia-AzpeiE: Txolarte egunerako bakarrik ez tia maratoi erdiko dugu egiten gonbita. Gogoratu larunkorrikalariak anibatetan biltzen garela. Probatzera matzera zihoazen. animatzen zaituztegu, inongo konNik ere irribarrea ahopromisorik gabe. Eta gugana ez bada an nuela hartu nuen ere, edozein lan boluntario egitera Zestoarako bidea. animatzen zaituztegu, pertsona bezala pila bat betetzen baitzaitu.

A

maiur Aristi Arregi


7 1

mira ikus oroimina “ C A S T I L L O D E L A C O N D E S A D E A L A C H A ” . HA U S E R Y M E N E T ( M A D R I L ) . 1 9 1 7 - 1 9 1 9 I T U R R I A: FE R N A N D O A R Z A L L U S E N P O S T A L B I L D U M A.

Hara! Zer argazki bitxia! Liliko ataria, kafetegi xarmagarria balitz bezala, bere mahaitxoekin, aproposa tertulia ederrean egoteko, freskagarri bat hartuz… Garai batean, anfitrioi bikainak omen ginen zestoarrak. Gaur egun, horixe falta zaigu seguruenik: kanpotik datorkigun jendea erakartzea, goxatzea, maitatzea… anfitrioi onak izatea. Enrike Zurutuza albaitari azpeitiarrak ondo ezagutzen zuen gure herria, eta hara zer zioen gure izaeraz: “Euskaldunok egiazale fama daukagu, baina hitz gutxikoak omen gara, zakar samarrak, zeremonia gutxikoak. Zestoarrak guztiz bestelakoak direla esango nuke nik. Udaldi exotikoaren mundutxoa eskola aparta izan dute oso erakargarria den jendetasun (don de gentes) batez janzteko. Gizonezkoa edo

U R T E A.

F

ernando Arzallus

emakumezkoa izan, han bere lanpostuan –dendan zein artisautzan edo lantegian– benetako zestoarrak, klase eta maila guztietako jendearekin tratatzen ohitua izaki, nolabaiteko maiordomo ingeles itxura hartzen du. Edukazio onekoa, beti laguntzeko prest, hitz egiten egokia eta gozoa, inoiz aldrebes ibili gabe, gauzak bere helburu eta nahietara eramaten dakiena. Esango genuke San Ignazioren diplomazia-modua erabiltzen duela: Harenarekin sartu eta zeurearekin irten”. Zestoako udaldi zoragarri haien ondoren gertatu zen etenaldiak (70eko hamarkada) berarekin eraman zituen anfitrioi bikaina izateko gurasoengandik semeengana, urtetan eta urtetan, etengabe, pasatzen joan ziren berezko jakinduria eta portaera haiek. Hura berreskuratzen, egin behar ditugu eginahalak. NARRASTIEN ERREGEAREN ERASOA Rex Stone, Mike Spoor. Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra Desclee 2011 Jamiek eta Tomek Dinosauroen Kobako sekretua aurkitzen dutenean, abenturaz beteriko mundua zabaltzen zaie aurrean. Mota eta tamaina guztietako dinosauroak daude toki sekretu horretan, baita T-Rex erraldoi bat ere, mutilak begiz jo dituena…

irakurri

berri dut

DINOSAUROEN GARAIA Mathilde Elie. Itzulpena: Bakun. Ttarttalo, 2011

A s i e r Z u l a i ka DINOSAUROEN KOBA 2. Hiru adarreko monstruaren ihesaldia. Oso marrazki ederrak dauzka eta erraza da irakurtzeko. Jamie eta Tom izeneko bi mutilek dinosauro talde baten bizkarrera igota egiten duten bidaia kontatzen du. Dinosauro ezberdinen izenak ere jartzen ditu. Asko gustatu zait.

Duela hainbat milioi urte gertatu zen. Lurrak ez zuen oraindik ezagutzen dugunaren itxuratik. Tiranosauroen eta beste izaki batzuen garaia zen. Egun, fosilen ikerketari esker, gure planetako biziaren berri jakin dezakegu. Irudi handiak, egiazkoak baino errealagoak diren berreraikitzeak, mapak eta ikerketen abangoardian dauden informazioak dinosauroen mundu liluragarriari buruz dena jakiteko.


auzo etatik arroagoia ARROAN ASPALDIAN IZANDAKO BERRITZE LAN HANDIENA Duela zazpi bat hilabete, herriko plazako galtzada-harriak eta herriaren erdi-erdian kokatzen den historia handiko eta erabilera anitzeko parkea berritu egin dira. Lehen genuen parkea petril batez inguratua zegoen. Erdian, harrizko iturria, harrizko beste bi mahai eta enbor lodiko dozena erdi zuhaitz. Herritarren biltokia izan da gune hori mendeetan zehar. Oraingoa ez da parkeak jasan duen lehen itxuraldaketa; izan ere, garai batean, ganaduak ura edateko aska bat ere bazen parke inguruan. Parke hark bizipen ahaztezinak gordetzen ditu makina bat herritarren oroimenean.

Horren harira, herriko zenbait bizilagunekin berriketan, askok ezagutzen ez genituen Arroako zenbait ohituren berri izan dugu. Esate baterako, herriko gazteek eliza aurreko plaza erabiltzen zuten pote-poteka jolasteko. Ezkutaketetan eta kaniketan aritzeko, berriz, gustukoago zuten parkea. Herriko beteranoek diotenez, neska-mutil gazteek eskolatik irten eta euren denbora librea hantxe pasatzen zuten (beti ere etxean edo baserrian lagundu beharrik ez baldin bazuten). Haurrak, herri guztian zehar ibiltzen ziren lasterka, batean zein bestean ezkutatuz, parkeko enbor

lodiko zuhaitzek xarma berezia zuten horretarako. Ezin aipatu gabe utzi, eliza aurrean zegoen errekarrizko zoruan asto probak jokatu izan zirela, noiz edo noiz, herriko festetan. Errekarrizko gune hori balio historiko handikoa zen, eliza egin zeneko garaietakoa edo. Azken urteotan parkeak eta plazak erabiltzaile ezberdinak izan dituzte. Herritarren ohiturak eta bizimoduak aldatzearekin batera, jendearen aisialdiko jarduerak ere aldaketa nabarmenak izan dituzte. Azken boladan, herriko aiton-amonen eta ez hain adinekoen bilgunea zen, askok pasa dituzte arratsalde zoragarriak hantxe, kontu-kontari, eta bertako ma-

haietan karta jokoan. Udako arratsalde sargoriei aurre egiteko, berriz, primerako aukera izaten zen parkeko zuhaitzek eskaintzen zuten itzal ederra. Parkeko iturriak berak ere, makina bat bisitari izan ditu: frontoian saioa egin ostean, edota bizikletaz mendi buelta egin eta gero, eztarria bustitzeko beharra izaten da eta, etxerako bideari ekin aurretik. Bati baino gehiagori entzun nion, parkea berritzeko obrak hastera zihoazela: “Ene ze pena‌! Gaztaroko gure bilerak‌!â€?. Egia da, baina, parkea zein eliza aurrea oso desitxuratua zeuden, zuhaitzak gero eta handiagoak egiten ari ziren eta haien sustraiek inguruko harlauza guztiak altxatzen zituzten. Parkerako sarrerak ere zaharkituta zeuden, eta iturria bera ere ez zen erosoena (koska bat igo behar zen ura edan ahal izateko). Beraz, bazuen premia. Parke berria garai berrietara egokitu da eta orain gozatzea besterik ez da geratzen.

M

irari Ibarguren


ap 27

IRILA OSTIRALA

21:00etan, Ezkaiztok antolatuta, bertso afaria Arroabeko Ederki elkartean, Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin.• 11:00etan, ”Gure ingurua landatuz” ekimenaren baitan, Aizarnako eskolako lorategian landaketa.• Txilipurdika taldearekin aisialdi ekintzak; 17:00etatik 19:00etara.

28

LARUNBATA

Gazte Asanbladak antolatuta 11:00etan ping-pong txapelketa. Ondoren triki poteoa eta bazkaria. Arratsaldean jolasak. 22:30ean Grises taldearen kontzertua.

ma 01 04 - 0 5 05 • IATZA

ASTEARTEA

Gurutze elkarteak anai arteko bazkaria Arozenan, 14:00etan. Aurrez meza bazkide hilberrien alde. ASTEBURUAN

Xaboi tailerra gaztelekuan. LARUNBATA

Eskola Txikien alde, Aizarnatik -Santa Engraziara. Amalda Abesbatzak, Gipuzkoako Haur Kantari jaialdian parte hartuko dute.

06

IGANDEA

Uholdeen ondorioz zikindutako ibaia garbitzeko auzo lana, 9:00etatik 12:30era. Ondoren hamaiketakoa izango da parte hartu duten guztientzat.

11 12 13 16 17 18 19

OSTIRALA

Txilipurdika aisialdi ekintzak 17:00etatik 19:00etara • Mikado mahai jolasa gaztelekuan. LARUNBATA

Harizko pultserak egingo dituzte gaztelekuan. IGANDEA

Agirok antolatuta, Lizarrusti-Lareo umeen irteera.

ASTEAZKENA

17:00etan, Puxka Muxka Zirkus Arroagoian.

OSTEGUNA

Kanpora. Tahrir plazako egunkaria. (Marc Almodovar, 2011). Argia dokumentala 20:00etan liburutegian.

-19

ASTEBURUAN

Birziklapen tailerra gaztelekuan; brik-diruzorroak.

-20

ASTEBURUAN

Ibañarrietako Itxurtxo elkarteak antolatuta Nafarroara asteburu pasa; Lumbier, Leireko monastegia, Xabier gaztelua, Uxue, Maximo Abete bodega, Olite... bisitatuz. Informazio gehiago 626559291 telefonoan (maiatzak 13 baino lehen).

20

IGANDEA

“Birziklatzea erraza da” kanpainaren baitan, erakusketa. Mago bat ibiliko da herriko kaleetan goizean zehar.• Agirok antolatuta, Udana-Katabera-ArtzanburuArantzazu egunpasa.

9

agenda

24 25• 26

OSTEGUNA

1

“Birziklapenean oinarritutako moda egiten” hitzaldia Kultur etxean. ra.

OSTIRALA

Txilipurdika aisialdi ekintzak; 17:00etatik 19:00etaDama txinatarrak gaztelekuan. LARUNBATA

Pazko jaia Aizarnan. Goizean artisau azoka bertako baserriko produktu eta eskulanekin. Eguerdian, txahal errea eta txotxa Eider eta Monik trikitilariekin. Arratsaldean aizkoran Aizarna - Segovia apustua.• Merendola gaztelekuan.

30 sa

ASTEAZKENA

Puxka Muxka Zirkus Iraetan 17:00etan.

ntakutzak Zestoan

02

ASTEAZKENA

16:00 puzgarriak. 17:30 Gaztetxoen Pilota txapelketako finalak. 19:00 Jasuziriekin, Idiakaitz eta banden kalejira. 22:30 Danborrada Nagusia. 01:00 Txaranga.

03

OSTEGUNA

10:30 Idiakaitzen diana. 11:30 alebin, infantil eta kadete mutilen Pilota Eskola txapelketako finalak. 11:45 Prozesioa Gurutzera Lignum Crucis-arekin. 12:00 Meza Parrokiko Abesbatzak abestua. 18:00 Umeen danborrada.

sa

ntakutzak Ibañarrietan

03 06

OSTEGUNA

12:00etan Meza Santo Kristo ermitan. IGANDEA

12:00etan Meza Santo Kristo ermitan. 13:00etan pote jokoa, bertso emanaldia Narbaiza eta Zeberiorekin. 18:00etan herri kirolak Iparraldeko jokoak mutrikuko taldearekin. Egun osoan Maite eta Feliz Astorkia trikitilariak

•P

ilota kontuak. Santa Kutz jaiak bitartean, igandero, eguraldi ona bada frontoi zaharrean eta bestela kiroldegian, Pilota Eskolako pilotarien txapelketako partidak izango dira. Ostiralero, kiroldegian 20:00etan, federatuen Gipuzkoako txapelketako partidak ekainera bitartean. Larunbatetan, 16:00etan, alebin eta infantil kategoriatan, Gipuzkoako pilotari hautatuen txapelketa, maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren erdi aldera arte. Aurten, Zestoak Gipuzkoako herriarteko txapelketan ere parte hartuko du. rtxiña Musika Eskolako 2012-2013 ikasturterako matrikulatzeko kanpaina zabalik dago maiatzaren 10etik ekaina 4ra arte. Informazio gehiagorako deitu 943147911 telefonora. daleku irekiak ekainaren 25etik uztailaren 13ra. Lau astekoak izatetik hiru astekoak izatera pasatu dira. Haurrek izena emateko epea eta begiraleen lan poltsan izena ematekoa berdinak izango dira: apirilaren 16tik maiatzaren 9ra. Udalaren web-orriaren bidez izena emateko aukera izango da (www. zestoa.net). malda Abesbatzean edota Kantuz Jolas-en (3 urtetik aurrera) izena emateko, astelehenetan 17:00tan eta ostiraletan 20:00tan Idiazpi auzunean edota 676 826 194 telefonora deituta.

•E

•U •A


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.