HAUTSAK KENTZEN: Jatorriarekin zilbor-hestea ebaki gabe

Page 1

166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 6

JATORRIAREKIN

ZILBOR-HESTEA

EBAKI GABE

Jatorri arabiarreko 17 haur arabiera ikasketak egiten ari dira Zestoan. Gurasoen saiakeraren ondorioa den ekimenak bi hilabeteko bidea darama, baina denboran luze irauteko osagai guztiak ditu. Ikastaroak larunbat eta igandetan badira ere, gustura joaten dira umeak; badakite euren zuhaitz genealogikoaren erroak non dauden.

Eseri gara ekimenaren sustatzaileak diren gurasoekin euren seme-alabak arabieraz ikastera eramateko dituzten motibazioen inguruan galdetu asmoz. Jarri bezain pronto mugikorrak jo dio bati; errezorako ordua da eta. Errezoak eskatzen duen moduan jantzita ez daudela eta, elkarrizketarekin jarraitzeko eskatu digute. Lehenengo komentarioa Parisko sarraskiaren ingurukoa izan da, “horrek ez dauka islamarekin zerikusirik, guri ere min ematen digu”. Sartu gara gaian, eta hasi zaizkigu kontatzen zergatik abiatu duten arabiera ikastaroa. Fatima Garrabi omen da guztiaren erruduna; bera da, era berean, Zestoan denbora gehien daramana. Bere seme-alabek arabieraz ikas zezatela nahi zuen, eta kosta ala kosta lortzeko prest zegoen, “baita ikastaroa nire seme-alabek soilik antolatu behar banuen ere”.Udaletxeko arduradunekin zenbait hartu-eman izan zituzten, eta lortu zuten kulturetxeko gela bat larunbat eta igande arratsaldetan bi orduko bina saio egiteko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
HAUTSAK KENTZEN: Jatorriarekin zilbor-hestea ebaki gabe by DANBOLIN - Issuu