167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 6
ARTZAIN BATEN
Kalean bizi garenontzat, oso urrutiko kontua da baserriko bizimodua eta artzaintza (gero eta gehiago). Bai, sarritan ikusi ohi ditugu artaldeak gure bazterretan, larrean, baina sekula ez baserri barruan, beren “intimitatean”. Aizarnako Sorabilberri baserrira etorri gara, eta Joxe Irure eta Karmen Irazusta izan ditugu bide-erakusle (Joxeren osaba Eusebio zena ere bai). Kafearen usain goxoarekin hasi dugu eguna eta ardien eta beren arkumeen arteko maitasun goxoarekin amaitu.
8
:00
Eguneko lehendabiziko argi izpiak ageri dira. Suaren goxotasuna eta kafearen usain goxotik urrundu, eta bagoaz ukuilurantz. Hortxe daude arkumeak, elkarren goxotasunean, beren amen babesean. Orain izaten da arkume sasoia, urritik otsaila bitartean edo. Ehun bat ardi eta arkume dituzte momentuan eta oraindik 15 bat ardi daude ume-egiteko. Etxekoak sumatu orduko, jateko eske hasi dira ardiak: Joxek pentsua eta belar-ondoa eman, eta gosaltzen utzi ditugu lasai. Bitartean beste lan batzuk egitera joan da Joxe, eta gu Karmenekin sukaldera itzuli gara. Osaba Eusebioren argazkia erakutsi digu, ardiz inguratua. “Bera bai zela benetako artzaina” dio Karmenek: “Orain urte batzuk hil zen eta geroztik Joxe eta bion artean ematen dugu baserria”. Oraintxe da ardiek atentzio gehien eskatzen duten ga-
24 ORDUAK
raia. Maiatza inguruan ekartzen dira ahariak, eta ardiak arkara jarri eta ernaltzen direnetik, bost hilabete behar izaten dituzte umea (edo umeak) egiteko. Beraz, sasoi honetan jaiotzen dira arkumeak. “Ume-egiteko dauden ardiak kanpoan daude, zelaian. Ikusten dugunean errapeak handituta dituztela, ukuilura sartzen ditugu, eta erne ibiltzen gara ume-egiten hasten badira ere. Askotan arkumeak oker irteten dira eta lagundu egin behar izaten zaie, jaiotzerakoan ez daitezen ito. Gauean hiru bat aldiz esnatzen gara ea baten bat ume-sentitzen (ume-egiteko zorian) ote dagoen ikusteko, eta behar bada ume-egiten laguntzeko. Batzuetan ez gara konturatzen ardi bat ume-egiteko zorian dagoela, eta, horrelakoetan, ukuiluan badago ondo, baina zelaian badago erne ibili behar izaten dugu putreek edo azeriek ez dezaten harrapatu”.