176.qxp_55 23/10/16 21:41 Pรกgina 1
176.qxp_55 23/10/16 21:41 Pรกgina 2
176.qxp_55 23/10/16 21:41 Página 3
34 6 10 12 14 18 19 ENB I D OA BO TA L I BR E
JARDUN IAN
J OSE L U IS G ALDONA
AGU R PU ERTEKOARI KAIXO KO NPIT TERO KOARI
UDAZKENA Udazkenean, ezin dira galdu zuhaitzetatik erortzen ari diren hostoek sortzen dituzten melodiak, ezta hotzak ematen dizkigun une goxoak ere. Gure bigarren udaberria da, non hostoak lore bihurtzen diren. Agian, beste iritzi bat izango du Jose Luis Galdonak, garai honetan ezin delako garia jaso, bustita egoten baita. Jendeak garia egiteari utzi zionean, Jose Luisek aise jarraitu zuen lanean nahiz eta sastadez josi eskuak, baina esku horietan ez zen ogi faltarik izan. Sustraiak ondo jarrita badaude urtaro honek badu gauza eder bat: bere bidea egin duten hostoak zimeldu, jauzi eta berriei tokia uztea. Aldaketen unea da, galdetu bestela Luis Mari Izeta eta Juanjo Puertekoari, erreleboa hartu dio Konpitterokoak Puertekoari. Tabernan nahiko lan ez eta orain denda izatera ere pasatu da. Herritarrak denda handietara joan ordez, herrian bertan erosteko aukera emango du. Iraganaz hitz egitean, oroitzapenetan murgiltzen gara, eta eskerrak gaitasun hori daukagun. Batzuei itolarria sortu arren, memoria hor dago, egiak kontatzeko, gertatu zena azaltzeko. Laurogei urte dira tropa frankistek Zestoa hartu zutela, hainbat testigantzen oroitzapenak protagonista bihurtu ditu Nerea Odriozolak. Ganaduak konfiskatu, herritarrak ihesi, Iraetako eta Lili aldeko fusilamenduak… Ez dakit zer izango den norbere herrian harrapatuta sentitzea. Tiro hotsek beti beldurtzen gaituzte, ordea. Urtemugei erreparatuz, Danbolinek hamasei urte bete ditu hilabete honetan. Zorionekoa zu! Bueno, zorionekoak denok! Guztion etxeetan jasotzen duelako ongi etorria. Batzuek oso-osorik irakurriko dute, beste batzuk soilik atalen bat… Baina helburua hori da, zuen etxeetara iritsi eta aldizkaria irekitzean informazio interesgarria jasotzea. Edo zerbait berezia eskaintzea. Batzuetan gustatuko da eta beste batzuetan ez hainbeste. Beldur horrekin hasi nintzen ni neu ere, duela urtebete. Zer esan? Nola esan? Buruari buelta gehiegi, jakinda bihar, gaur bezala, eguzkia aterako dela. Ez dakit gustuko izango duzuen udazkena, baina nik, adjektibo bakarrekin deskribatu beharko banu, ederra izango litzateke. Edertasuna baita denborak izorratu ez dezakeen gauza bakarra. Filosofia barreiatuko da, area bezala, pentsaerak sortu eta amaituko dira, udazkeneko hosto erorien erritmo horietan, baina edertasuna eternala da. Gu ez gara eternalak ordea, eta bizitza bi isiluneren arteko oihu bat besterik ez da. Halaber, badugu ahalmena edertasun hori sortzeko. Nik garai honetan, agian inkontzienteki hostoak loreen gisa ikusten ditudalako, gustura jartzen dut berokia hotzaren babes seinale. Eta oroituko naiz, nahi eta ahal dudalako. Ez nagoen egunean, norbaitek, agian, kontatuko duelako zer den niretzat udazkena. Orain bizi egin behar dut, hil baino lehenago. Aizue, zenbat gauza euria esplikatzeko. d a n b o l i n ek
M
ikel ibarguren
e z d u b e r e Ga i n h a rt z e n a L d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
DANBOLIN ZULO
1936
720
SINADU RA
A G E N DA
diruz lagundutakoa
176.qxp_55 23/10/16 21:41 Página 4
Ka enbidoa
Enbidoa 10
ixo Ainitze! Hain irakasle txarra izan al naiz enbidoa niri bidaltzeko? Je, je, je! Egia esateko, ni argazkilaritzan zaletu, duela dozena bat urte egin nintzen, karrera amaierako proiektua egiten ari nintzenean. Proiekturako, akuarioei buruzko informazioa biltzeko asmoz, Interneteko foroetara jo nuen eta han ikusi nituen akuarioen argazkiak gustatu zitzaizkidan. Foro horietako batek argazkilaritzako atala zuen eta baita oinarrizko ikastaro bat ere. Hor hasi nintzen nire kamera txikiarekin frogak egiten. Gero oporretan Perura egindako bidaia etorri zen, eta hango argazkiekin, Gasteizko lagun batek bultzatuta, hango “Los Herranz” tabernan jarri nuen argazki erakusketa. Hortik aurrera oinarrizko ikastaro bat egin, Interneteko informazioa bildu, argazkiak atera, besteen argazkiak ikusi, eta Azpeitiko Argazki Elkartera joaten hasi... A, eta garrantzitsuena, nire anaia bikiari zaletasun eder hori “itxatxi” nion. Hori izan da nire argazkilaritzako ibilbidea. Zer argazki ateratzea falta zaidan? Ba, agian akuario on baten argazkia, je, je. Egia esan, ikastaro batean, esne behiak gaitzat hartuta, proiektu txiki bat hasi nuen. Nahiz eta jada forma baduen, horri bukaera ematea gustatuko litzaidake; baita hiru urtetan Zestoako jaietan barrerei atera dizkiedan argazkien edizio on bat egitea ere. Zestoako Argazki Elkartean antolatzen ditugun ekintzez ahaztu gabe, jakina! Enbidoa botatzeko orduan xakea etorri zait burura, argazkiak ateratzen hasi aurreko nire zaletasunetako bat. Lehendabizi Durangoko Larrasoloeta taldean aritu nintzen jokatzen eta gero nire herriko Zaldi Baltza taldean. Gaur egun, hantxe jokatzen dute Elorrion bizi diren nire anaiek eta iloba batek. Eta lehengo batean haiekin hitz egitean zer jakingo eta aurten fitxaketa on bat egin dutela. Egoitz Irure, moldatu al zara Elorrixoko girora? Zaldi Baltzako taldekideekin ondo moldatzen al zara? Niri garai batean eman zidaten gomendio bat emango dizut, nahiz eta nik ez dudan etekinik ateratzeko aukerarik izan. Garai batean, Elorrixoko plazako iturritik ganaduari ez zioten ura edaten uzten, txoratu egiten baitziren. Ni asko edana naiz jada, eta ez dut erremediorik. Orain zuk ere badakizu, iturrira beharrean joan plazako tabernara! Je, je, je!
P
E
rkaitz regilaga
intada . Erizainaren agurra.
kaixo denoi! itziar Mujika naiz, orain arteko zestoako erizaina. idatzi honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuet herritar guztioi. hiru urtez aritu naiz zestoan lanean, eta oroitzapen politak dauzkat, ezin ahaztuzkoak. banan-banan agurtzea ezinezkoa da, eta horregatik erabaki dut hemen idaztea. inoiz oinazeren bat eragin badizuet, barkatu ez asmatzeagatik. beste aukera bat atera zait, eta onartu egin dut; horrela bada, hil honen 13tik aurrera hernaniko osasun zentroan ari naiz lanean. berriro ere, esker mila eta beste bat arte.
I
tziar mujika
176.qxp_55 23/10/16 21:41 Página 5
5
botalibrean
Idiotak.
Oporretan Madrilen, Idiota antzezlana ikusten. Bi aktore, bat Eli Gelabert Etxaniz, zestoarra neurri batean behintzat: ama aldetik familia zestoarra eta, gainera, sarritan bisitatzen gaitu. Antzerki-kritikari batek esanak: “Ginebra baia izoztu eta sutsuak bezalako begi horiek” edo “Zenbat ñabardura aldakor eduki ditzake Eli Gelaberten irribarre batek?”. Ba, horixe: IdioIgogailua hartu eta azkenengo pisura igo gara, afalostean, ta. Agertokiak telebistripa bete eta telebistaren konpainiarekin egunaren errepata pantaila baten ansoa egitera. Goxo, etxean bezala. Ez da baserriko sukaldea, tza du eta barrualdefamilia osoa batzen duen plazaak lehiaketa plato edo mediku kontsulta dirudi. txoa, baina espazio hau geureEdertraud psikologoak, Gelabertek, gizon bati bere ganatzen ari gara, ezta amona? buru eraginkortasuna neurtzeko hainbat proba eginZestoako San Juan egoitzako go dizkio. Dirutza eskaini diote “lehiakideari” esperiazkenengo pisuan, amona Mamentuan parte hartzeagatik, baina hasieran arazo riaren jardunak entzuten ari naiekonomikoak konpontzeko sekulako pagotxa diruzela etorri zaizkit lerro hauek diena, lehiaketa edo kontsulta aurrera joan ahala, idazteko desirak. Zenbat istorio, amesgaizto bihurtuko da. Finean, jakin nahi da zenzenbat liburu eta zenbat bizi baterainoko sufrimendua jasan dezakeen pertsona partekatzen diren pareta hauen batek diruagatik. Edo beste era batera esanda, zentartean! baterainoko idiotak izateko prest gauden, zenbat Gizartea aldatuz doan neurrian, estereotipoak ere alumiliatu gaitzaketen, noiz arte iraun dezakegun madatzen doaz eta zahartzaroa ikusteko moduak ere eraldatu hai gainean zartakoa eman gabe... Gure psikologoa egin dira, eredu familiar berriei lotuta. Badirudi lehen basekabroi hutsa da: oraintxe tratatzen du normal “parrian amona edo aitona orain baino errazago integratzen zezientea”, oraintxe bihurritzen dio lepoa edo pistola la eta orain berriz, familiako “zama” izatearen mamua sortu batekin mehatxatzen du. Batzuetan erruki edota lada. Mamu inutila, baina hor dabil bueltaka gure aitona-amoguntzeko aurpegia ere jartzen du, baina ikusleoi zanengan, industrializazioa eta gizartearen erritmo horrek sorlantza sortzen zaigu jarrera hori benetakoa ote den tuta. Eta beldurra diot mamu horri, aitona-amonak gainetik edo beste tranparen bat ez ote den. kentzeari, haiek kargatzat ikusteari. Bitartean, amonari begiAntzezlana komedia moduan egina dago, bairatzen diot eta irribarre egiten dit, elkarri ezer esan gabe. na serio aztertuz gero, komediatik ez du ezer. Gaur Irribarrea itzultzen diot. egungo krisia eta murrizketen bueltan, ez ote zaizkiGure sistema honetan guztiz beharrezkoak dira haingu horixe bera egiten ari guri? Ez ote dira gu probabat zaintza eredu, hots, zahar egoitzak, etxez etxeko laguntzen ari noraino iristeko kapaz garen? Ez ote gara, gu tza eta eguneko zentroak, besteak beste. Baina tamalez geu, mundu mailako telebista lehiaketa bateko idiooraindik ere badirudi ezkutatu nahi diren bizitzak jasotzen dita? Antzerkiko “lehiakidea” bezala, txotxongilo bat tuzten komunitateak direla, kolektibo baztertuak. Hausnarsentitzen hasi zara. keta horretan, burua altxatu eta egongelari begiratu bat boKultura da (entzutea, ikustea, irakurtzea, partatzen ari naizela, aitona-amonak begira ditudala ohartu naiz. te hartzea...) tratamendurik onena amesgaiztotik Maitagarriak dira. onik ateratzeko, idiota totalak ez bihurtzeko. HorreEta zahartzaroaz hausnartzen jarrai nezakeen luze eta tan dabil danbolin, hil honetan hamasei urte bete bezabal, baina azken lerro hauek etxe horietako protagonistei rritan. Urte askotako lana opa diot, tontolapikoen zuzenduko dizkiet. Amona Maria (amonatxo maitea, irribaaurkako tratamenduan. Baita Eliri ere, jakina! Ea Eusrrea), Kanario (klarinetista, banda-kidea), Ignazia (amona pinkal Herri aldera etortzeko modurik izaten duzuen! pirina, Azpeitiko missa deitzen diote), Pako (Getariako arrantzalea, abeslaria), Consuelo eta Esperanza (Extremadurako amonak), Juanito eta Mari Kruz (Aizarnazabalgo anaiarrebak) eta gainontzeko guzti-guztiak. Bakoitza berearekin, bere istorioarekin eta bere abenturarekin, garrantzitsuak direla ozen esan nahiko nuke; behar zaituztegula.
Amonatxo ilobaren poz.
F
J
anire diaz
ernando arzallus
176.qxp_55 23/10/16 21:41 Página 6
J
ardunian
GALDONA
Auzoz auzo eta baserriz baserri ibili zen Etxeberriko (Arroaerreka) Jose Luis gari jotzen. Garia etxe gehienetan bai, baina matxakarik ez. Makina eskura zuen ordea, Jose Luisek eta erabiltzen jakin ere bai. Etxez etxeko lantegi haiek zer ziren kontatu digu Etxeberrikoak. Adin batekoek ederki ulertuko dituzue haren azalpenak, gazteagoei berriz, Danbolinek egindako bideoa ikustea gomendatzen dizuegu, Jose Luisen kontakizuna hobeto ulertzeko. Etxeko sukaldean eseri eta berriketan hasi gara. Garikoak, matxakak, eta aurrera pasatzeak gora eta behera. Ikusi gabe Jose Luisen hariari segitzea ez da hain erraza eta halako batean berak, “bideoan ikusi al duzu?”. Eta kazetariak: “Ez ba”. Mahaitik altxa eta makineria guztia ikustera joan gara. Sekula gari jotzen ikusi ez duenak hobeto ulertuko duelakoan. Han ikusi ditugu matxaka, garia garbitzekoa, motorra… (azken hori Jose Luis jaio baino lehenago ekarritakoa). Urkiaundi baserrian zeuden. Haiek kendu egin nahi zituzten, baina ez bota. Nik berriz, hartu egingo nituzkeela.
Iaz nola izan ziren zuen etxean gari jotzen Beizamakoak? Guk belarra saldu egiten dugu eta gehienetan Sastarraingoek eramaten dute. Orain Beizaman landetxea daukana hor zebilen lanean eta belarra eramatera etorri ziren. Ikusi zituzten makinak, zer ziren ez zekiten, nik esan nion nola garia jotzekoak ziren, koño, beraiek ere egin zutela garia. “Nola jo duzue ba?” galdetu nion, eta hark: “Txanketan”. Zuk ba al dakizu zer den txanketa? Garia jotzeko modua… Emakumeak arropa jotzen ezagutu al dituzu? Harria goitik behera jarri eta emakumeek arropak nola jotzen zituzten. Putzuan sartuta, busti eta garbitu. Garia ere horrela jotzen omen zuten, txanketan. Orduan esan nion: “Hurrengo urtean egiten baduzue eta ni bizi banaiz joko ditiagu, eta ez diat kobratuko”. Nik neuk etxeko makinak probatzeko gogoa neukan. Orduan ez zidan ezer esan, baina hark artean garia eduki, jo gabea, eta handik bi astera edo deitu egin zidan. Ea joko genukeen garia. Zapatu bat jarri genuen eta semea, auzoko bat edo bi… elkartu eta horrela egin genuen gari jotze hura. Beizamatik garia ekarri eta zuenean jo. Ez zeukaten asko, eta aurten ere antzeko, gutxi. Aurten berriz jo duzue. Iaz pribatuan izan zela esango dugu eta aurten berriz jende aurrean. Urkiaundikoek gari jotzea ikusteko edo erakusteko gogoa zuten eta Beizamakoekin berriz egin dugu.
“Gariak lan txarra du, ebaki, bildu, jo… lan zikina eta txarra” J OSE L UIS G ALDONAK BERRITU AURRETIK HORRELAKO ITXURA ZUEN MATXAKAK
Lagun asko behar al da garia jotzeko? Ondo egiteko hogei bat behar dira. Bai zera! Ondo egiteko bai. Jo eta garbitzeko? Bai. Zuk zer uste duzu, lastoa hasten denean… piloa joaten da. Makinari jaten eman eta eman egin behar ezta… Dena aurrera bidaltzen dugu, lastoak eta gariak, denak aurrera pasatzen dira makinan. Gutxi pasatzen baduzu ez duzu jende asko behar, baina asko pasatzen baldin baduzu, han aurrean ateratzen dena astindu egin behar da eta ondorengo lanei ere segida eman behar zaie. Baina bueno, gelditzen baldin bazara ez da ezer gertatuko ezta? Gelditzen bazara, egon. Gaztetan etxez etxe ibiltzen nintzen. Egunean hiru bat etxetakoak jotzen ziren. Oikian nintzen batean. Hirugarren etxea ere bai, eta nekatuta jendea, eta bat hara eta bestea hona, jendea dena gutxitu. Makina geratu egin behar izan nuen. Etxeko gizonari honela esan nion, “Zer egin behar dugu, garia jo ala laga?”. Bat handik eta bestea hemendik azaltzen hasi ziren eta hala segi genuen. Egunean hiru. Ordu batzuetako lana orduan? Zer kantitate den. Hiru etxe ez oso handiak behar ziren hiru egiteko, bestela bi. Lana txarra, benetan! Zergatik? Hautsa eta zikina, eskuetan eta. Gainera, beroarekin egiten zen gehienean, uda izaten zen eta. Bustiarekin ez du balio. Irailean? Abuztuan gehienean. Garia uztailaren aurrenean heltzen da. Zuk esandakotik atera dut etxe guztiek ez zeukatela garia jotzeko makina. Ez. Herri bakoitzean bat edo bi izango ziren. Ni neu Zumaian ibilia naiz. Askizun, San Prudentzion garia jotakoa naiz, Oikian ere bai, eta hemen bertakoak. Zer egiten zuten, eskatu?
176.qxp_55 23/10/16 21:41 Página 7
7 “Gari jotzea ondo egiteko hogei bat lagun behar dira”
Behin bat hasten zenean, jakinekoa izaten zen, auzo dena egiten zen. Halako egunetan halako, bihar halako, etzi halako. Askotan etxekoandreek jatordua eman behar izaten zuten, batzuk aurrez jakin nahi izaten zuten, beste batzuk gerotxoago jakinda ere moldatu egiten ziren. Gero kobratu egingo zen. Bai. Orduko ibiltzen ginen. Etxe batzuetan bi ordu, hiru-lau ordu, bost pasatakoak ere bai. Zu ez zara aitarekin eta osabarekin ibili, baina haiek elkarrekin bai. Berastegin ere ibili omen ziren. Tokitan dago Berastegi. Bai, baina orduan makinarik ez bazterretan. Itziar, Oikia, Aizarnazabal… denak jotzen omen zituzten. Artean makina gutxi zen. Eta zu nola hasi zinen? Ni hasi baino lehen Ibañarrietako lehengusu bat ibiltzen zen. Urte hartan motorra aberiatu edo egin zitzaion. Guk etxeko lanetarako motor bat geneukan eta hura hartu, lehengusuaren matxaka hartu eta Ibañarrieta eta Arroagoikoak jo genituen. Nik 22 urte nituen. Hurrengo urtean, osabak beste makina egin zuenean, bakarrik hasi nintzen hara eta hona. Gero, garia egiteari utzi egin zion jendeak. Nik hamar-hamabi bat urte segituko nuen gari jotzen. Zein urtetan zenituen 22 urte? 1947an. Gerraondorena. Beharra orduan. Tokia zegoen guztietan egiten zen garia. Zertarako zen, irina egiteko? Ogia etxean jateko. Etxean egiten zen. Garia egiten zuenak ogia jaten zuen, eta egiten ez zuenak, kalean dirua zeukan jendeak ere, ez zeukan ogirik urte haietan. Dirua eduki eta ezin erosi. Gerraondorena zen eta generorik ez zegoen. Baserritarrak horixe bentaja. Orduan baserritarra ondo. Garia egiteari utzi zitzaiola esan diguzu. Jendea ganaduarekin diru gehiago egiten hasi zen. Gariak lan txarra du, ebaki eta bildu, jo… lan zikina eta txarra. Lantegi txarra zen. Zenbat hauts jaten zen! Orduan ez zen ibiltzen ez eskularru ez ezer eta gariak izaten zuen arantza mehedun kardulatza, hari eskuarekin heldu egin behar izaten zitzaion. Sastada ederrak egiten zituen. Baina, eskua ere horrela egiten da. Alea kendutakoan suziriak egiteko erabiltzen omen zen. Jose Luis. Lastaikoa esaten zitzaion horri. Garikoa izaten da toki batean lotuta, eta lastaikoa
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Página 8
egiteko beste lotura bat ematen zitzaion, estuago jartzeko. Zenbat eta estuago den gutxiago erretzen da. Erabiltzen ere jakin egin behar izaten da. Gora begira ipintzen baduzu gutxiago erretzen da, behera begira errazago. Irene Makazaga ( Jose Luisen andrea). Sua hartu ezin zuenean bueltan eragin eta piztu berriz. Jose Luis. Asko erabiltzen zen, argia ikaragarria egiten zuen. Hala ere, gehiena ganaduak jaten zuen. Garia nola mozten zen, segarekin? Lehen-lehen igitaiarekin. Igitaiarekin ebakitzen zirenak aurrera eta atzera ateratzeko izaten ziren. Jeneralean, igitaiarekin oso txukun ebakitzen zen. Hala ebakitzen zuenak, eskua handi xamarra zuenak (nik ez nuen egingo), bi atzaparkarekin txorta bat, gariko bat, egingo zuen. Eta lotzailea. Gero jendea segarekin hasi zen, ordurako baserrian jende gutxiago ere bai. Segarekin narrasago jasotzen zen garia, eta orduan hasi ziren dena aurrera pasatzen. Batera heltzen al zen garia? Jose Luis. Soro denak ez ziren batera heltzen, batzuk igual astebete lehenago. Irene. San Pedro eguna tokatzen baldin bazen garia helduta, eskatu egin behar. “Eskatu” horrek zer esan nahi du? Irene. Baimena eskatu behar ebakitzeko! Jose Luis. Herriko apaizari.
irene Makazaga: “Garia egiten zen etxetatik hamarretik zortzi nagusiarenak ziren, hari eman behar izaten zitzaion dena””
Bai? Biek. Bai! Mezetara ez joateko egun horretan? Jose Luis. Jaiegunean lana egiteko! Irene. San Pedro eta horrelakoak egun handiak izaten ziren. Garia igual egoten zen zeharo helduta, gero igual esaten zuten, “Hego haizea omen zetorrek!”, hura deskuiduan ebaki gabe harrapatuz gero... Horregatik, elizara joan eta apaizari baimena eskatzen zitzaion. Jaiegun hartan ebaki badaezpada ere, jalki ez zedin. Orain ulertu dut baimenarena. Hasieran pentsatu dut San Pedrori eskatzen ote zenioten baimena. Nola jasotzen zen garia? Jose Luis. Bi gariko jartzen ziren, eta hemendik eta hemendik bilduta lau, eta horrela hamabi osatu arte. Zenbat pilo egin zituzten kontatu egiten zuten. Irene. Hori baino oker handiagoa zen, garia egiten zen etxetatik hamarretik zortzi nagusiarenak ziren, hari eman behar izaten zitzaion dena. Askotan etxerako ezer asko geratu ez eta haiei eman behar. Jose Luis. Iraetara joanda nago aitarekin ‘Graneroa’ esaten zaion etxera garia eramatera. Gerra hasi zenez gero ordea, ematea geratu egin zen. Dirua kobratzen hasi ziren. Irene. Garia etxean jateko geratzen zen, eskerrak.
O
nintza irureta azkune
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Página 9
ASKO! IK R R E K S E , BI URTE ZUEKIN
IDE N, BAZk E r A E L BA LLuS EurOkO A ArZA 0 L 5 O T N r A LILI DEND rITuA: EuxEBIO A SA
Esan bezala, h egoera horren ilabete honetako etxeko la dugun jarrer aurrean dugun eta hartu netan az hausnartz n ea eskatzen ahi dizuegu.
Azken asteetan sare sozialetan ikusi dugun bineta baten harira, hausnarketa sortzea otu zaigu hilabete honetan. Binetan honako hau ikus daiteke: ezkerrean eserita dagoen gizon batek 'Es de mala educación responder en euskera cuando te hablan en castellano' esan dio pareko aulkian dagoen agureari. Hark 'Ados, orduan utzi niri hasten eta ikusiko dugu nor den edukazio txarrekoa' erantzun dio.
Horretarako, hemen dituz ue zenbait g ·Agurearekin aldera: ados egon arr en , ez al diogu gizonaren es sarritan anari men eg it en? ·Zenbat aldiz aldatzen du gu lagun ta hizkuntza eu ldeko skara ulertz en ez duen b dagoenean? at Gaztelania u lertzen ez du egiten al dug en bat bada, u aldaketari k? ·Euskaraz h asi eta gazte laniaz erantz digutenean, uten errespetu falt a dela uste a ·Nola jokatu l dugu? beharko genu ke halako ego eren aurrean ?
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Página 10
IrAILEAN ITxI ZITuEN ATEAk PuErTEkOAk. ASkOk IZENEZ EZ DuZuE EZAGuTukO, BAINA AIZArNAkO DENDA DELA ESANEZ GErO, ZIur DENOk jAkINGO DuGuLA ZErI BuruZ ArI GArEN. BIZITZA LANEAN PASATu OSTEAN ErrETIrOA HArTu ETA ATSEDEN HArTZEkO GArAIA IrITSI ZAIE AGIrrE ANAI-ArrEBEI. ErABAkIAk EZuSTEAN HArrAPATu DITu ASkO AIZArNAN. BAINA DENDArIk GABE GELDITukO ZIrELA PENTSATZEkO ASTIrIk ErE EZ DuTE IZAN, PuErTEkOAk ATEAk ITxI BEZAIN AZkAr BErE LEkuA HArTu BAITu kONPITTErOkOAk. ALDAkETA HOrrEN ATZEAN juAN jOxE AGIrrE ETA LuIS MArI IZETArEN ArTEkO SOLASALDI BAT BAINO GEHIAGO EGON DA. PuErTEkOArI AGurrA EMATEkO, jON EGIGurENEk DANBOLIN.EuS wEBGuNEkO kOMuNITATEA ATALEAN ArTIkuLu BAT IDATZI ZuEN. OrrIALDE HAuETAN, EGIGurENEN ArTIkuLuA ETA OrAIN kONPITTErOkOAN DENDA jArTZEkO ArDurA HArTu DuEN LuIS MArI IZETArI EGINDAkO ELkArrIZkETA DAuZkAZuE. 2016KO IrAILArEN 10EAN, JON EGIGUrENEK DANBOLIN.EUS wEBGUNEAN ArGITArATUA:
Puertekoa taberna eta saltokiari agurra
Iraileko lehen egunean itxi ditu ateak Aizarnako Puertekoa saltoki eta taberna izandakoak. Izen hori oso ezaguna da gure bailara eta inguruetan. Adinean aurrera doazenek gehienek ezagutu dute etxe hori, eta hara sartu-irtenen bat egin dutenak ere, ugari izango dira seguru asko. Gaur egun denda bakarrik zegoen martxan, ia-ia ezinbesteko zerbitzua zen Aizarnarako. Baina etxe horren iraganari begiratzen badiogu, historia luzea dauka kontatzeko. Nik ez dut dena ezagutzen, baina dakidan neurrian saiatuko naiz orri honetan azaltzen. Etxe horrek artisautzan ere egiten zituen produktu batzuk, ezagunena txokolatea izango zen seguru asko. Bazuen txokolate tableta ugari egin zuen makina dotore bat. Chocolates Aguirre izena zuten handik ateratzen ziren tabletek. Aizarnan bertan ez ezik, Azpeitian ere oso estimatua izatera iritsi zen Aizarnako txokolatea. Gogoan dut oraindik erakusleihoko irudia txokolate tableta dotoreekin. Beste artisau produktu bat ere gogoan dut: kandelak, hain zuzen. Santu Guztietan eta Aste Santu inguruan zenbat kandela egiten zen, batek daki. Elizarako gehien bat, baina etxean ere ezinbestekoa zen kandela, urtean zehar motibo asko izaten baitzen kandelak pizteko: ekaitza zenean, deboziozko santuari ipintzeko, etxez etxe ibiltzen zen Ama Birjinari jartzeko… Eta argindarrik gabeko gauak ere askotan izaten ziren. Auzoko ogia hornitzea ere etxe horrek egiten zuen. Zestoatik ogia ekartzeko astoa erabiltzen zuten. Askotan ikusi nuen
Julian zena galtzada zaharrean gora otarreak bete-bete eginda zituela. Hori guztia autoak Aizarnara iritsi aurretik, jakina, geroztik furgonetak egiten baitzuen lan hori. Bide batez, gainera, Zestoako lantegietara aizarnarrak eramaten zituen. Jatetxe eginbeharra ere ondo bete du Puertekoak. Etxe horretan familiarteko bazkari edo ospakizun asko egin dira, erromeria ondorengo afari ugari ere bai. Beti jan goxoa prestatutako fama zuen Euxebi zenak, eta hori nik ere baieztatu dezaket. Jatetxe betebeharra ondo bete izan duela esan dugu; bestalde, tabernarena ez da gutxiago izan. Batek daki Aizarnakoak garenok zenbat ordu pasatu ditugun taberna horretan otorduak, tragoak eta lagunarteko tertuliak tarteko. Tokia eta lagunartea oso baliagarria da horretarako, baina seguru alkoholak ere laguntzen zuela...! Erosketak egiterakoan, berriz, zenbat harreman izan ote zen erosleen artean, zenbat albiste eta berri jasotzen ote zen! Auskalo! Esan daiteke, gizaldi oso bateko lanak ari garela aipatzen eta aipatu gabe asko utziko nituen seguru asko. Urte asko dira saltoki batek bizirik irauteko eta zaila egiten da gizaldi bat bi lerrotan irudikatzea. Dena dela, ondo merezi dute Ixiarrek eta Juanjoxek erretiratu osteko bizimodu lasaia. Goza dezatela! Itxi da Puertekoa, baina nik barruan eramango dut bizi naizen bitartean, han momentu eder asko igaro ditudalako eta momentu haiek ezin dira ahaztu ate batzuk itxi direlako. Agur Puertekoari. Amaitzeko, esan behar Puertekoak utzi duen hutsunea orain Konpitterokoak beteko duela.
176.qxp_55 23/10/16 21:42 PĂĄgina 11
1
1
Luis Mari Izeta: “jendeak denda handietara joateko ohitura du, baina herritarrak hemen bertan geldi daitezen saiatu nahi dugu�
Noren ideia izan da denda irekitze hori? Langabezian nengoen, eta arratsaldero Juanjo Puertekoa eta biok Erdoiztara joaten ginen oinez. Halako batean, aipatu zidan erretiroa hartzekoa zela eta denda itxi egingo zutela. Nik lokala banuela eta animatzeko, ea zergatik ez nuen denda zabaltzen. Nik ez nuen neure burua egunero dendan ikusten. Dendarekin bakarrik soldata ateratzea zaila izango zela ere esan zidan, baina tabernarekin batera soldata bat atera nezakeela. Zer esan zuten etxekoek denda irekitzeko aukera zegoela azaldu zenienean? Etxekoei kontatu nien Juanjok esandakoa, eta andreak esan zidan ea nola ikusten nuen neure burua. Zalantza handiak nituen, baina pixkanaka berotzen eta animatzen joan ginen etxekoak. Juanjorekin hitz egin, eta haiek ixten zutenean guk irekiko genuela erabaki genuen. Inaugurazio ofiziala hilabetea bukatu aurretik egin nahi dugu. Taberna bakarrik izatetik denda ere izatera pasatzea aldaketa handia izan al da? Oraindik urduri nabil, ez bainaiz sekula lan horretan ibili aurretik. Ni beste aldean egon izan naiz beti. Lehen baino genero gehiago jarri dugu. Jendeak denda handietara joateko ohitura du, baina herritarrak hemen bertan geldi daitezen saiatu nahi dugu. Hasiera honetan zer erantzun jaso duzue? Hemen gehienek estimatzen gaituzte, nahiz zaharrek, nahiz gazteek. Ogia baserriraino eramatea asko estimatzen dute. Aurreko igande batean, adibidez, hortxe etorri zitzaizkidan gazte batzuk. Haragia eta jatekoa erosi eta elkartera joan ziren afaltzera. Zer ordutegi daukazue? Denda, berez, goizeko bederatzietan irekitzen dugu, baina goizeko zortzietan Zestoara jaitsi eta baserritarako ogia hartu eta banaketa egiten dut. Batzuetan jendeak deitu egiten dit eta hurrengo goizean, ogiarekin batera, laranja batzuk edo olioa eramateko eskatzen didate. Dendako gauzak eramateko, alegia. Jendeak asko eskertzen du. Uste dut jendea orain hasi dela konturatzen Puertekoak zer zerbitzu eskaintzen zuen. Denda handietan gauzak erosten dituzu, baina beti dago ahazten zaizun zerbait. Hemen gauden bitartean denda irekita dagoela esan liteke. Zein dira zuen hornitzaileak? Bertako produktuak saltzen al dituzue? Ahal dugun guztia bertako produktua saltzen dugu: berdura, arrautzak, gazta‌ Bertako produktuak dauka lehentasuna. Gero, jakina, badaude nahitaez kanpotik ekarri behar dituzun produktuak ere. Denda irekitzeko beharrezko administrazio tramiteak egitea konplikatua izan da? Tabernako kontuak eramaten dizkigun aholkularitzak
lagundu digu, bestela ezinezkoa izango zen guretzat. Denda ireki aurretik ere ikuskatzailearekin hitz egin nuen osasun aldetik eskatzen zituzten baldintzen berri jakiteko. Guztia behar bezala eta baimen guztiekin ireki dugu. Obra handia egin behar izan al duzue denda ireki aurretik? Zerbait egin dugu, baina ez horrenbeste. Ikuskatzaileak jarri zizkigun baldintzak betetzeko, adibidez, harraska bat jarri dugu, baina apalak nik neuk egin ditut egurra erosita. Hozkailuak eta izozkailua Deban itxi berri duten denda bati erosi dizkiogu, bigarren eskukoak, modu onean.
U
rko canseco
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Página 12
danbolin.eus
Agiro Mendi klubeko kideak Nepalera joan dira espedizioan
Urriaren 3an, Agiro Mendi Klubeko kideak Nepalera abiatu ziren. Aizarnako eta Zestoako mendizaleak, Zumaiako, Hernialdeko eta Iruñeko mendizaleekin batera abiatu dira espedizioan. 7.161 metroko Pumori mendia igotzeko asmoz. Abiatu aurretik, Zestoako Agiro Mendi Klubak 1.000 euroko laguntza eman zien aurreko urtean lurrikara baten ondorioz kaltetu ziren nepaldarrei. Gainera, espedizioak 2001. uretan Pumorin hil ziren bost mendizaleak oroituko ditu. Argazkian, Arantxa Gurrutxaga (duela hamabost urteko espedizioan hil zen Beñat Arrueren ama) eta ramon Martija Agiro Mendi Klubeko kidea ageri dira.
Eskola Txikien jaia antolatzeari ekin diote Arroabean
2017ko ekainaren 11n, Arroabean, Eskola Txikien Jaia izango da. Herritarrak antolaketa lanetan hasi dira. Eskola Txikien Jaia antolatzeko zazpi batzorde eratu dira: koordinazioa, protokoloa eta komunikazioa, ekonomia, salmentak, ikuskizunak, zerbitzuak, trafikoa eta bazkaria eta herri hezitzailea. Batzordeetan parte hartzeko deitu 943 147 044 telefono zenbakira edo guraso elkarteko epostara idatzi: sakulupe@gmail.com
Langabetuei zuzendutako bilera izan zen udaletxean
Iraurgi Berritzenek eta Zestoako Udalak antolatuta, langabezian dauden herritarrei zuzendutako bilera egin zen urriaren 14an udaletxean. Lehenik eta behin, Zestoako egoera ekonomikoari dagozkion hainbat datu eman zituzten Iraurgi Berritzeneko kideek. Ondoren, Iraurgi Berritzenek eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman zuten. Iraurgi Berritzeneko hainbat zerbitzu azaltzeaz gain, azaldu zuten urriaren 20rako espero dutela webgunea martxan izatea. Gipuzkoa eta Urola bailara mailako lan eskaintzak, orientazioa eta formakuntzari buruzko informazioa eskuragarri izango dela adierazi zuten.
Giro polita izan da aurtengo Arroa Biran
Adin guztietako 80 pertsona inguruk hartu zuten parte urriaren 9an Arroa Biran. Goizeko 9:00etan elkartu ziren parte hartzaileak Arroabeko auzo elkarteak antolatutako txangoan. Bi ibilbide egiteko aukera zuten, bata luzea (12 km) eta bestea laburra (5 km pasatxo). Antolatzaileen hitzetan, “arrakastatsua” izan da aurtengo Arroa Bira. Ibilaldia bukatuta, Ederki Elkartean hamaiketakoa egin zuten parte hartzaileek, giro ederrean.
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Pรกgina 13
2017ko udaberrian egingo da Gure esku Dagok sustatutako galdeketa Zestoan
Azpeitian egindako prentsa agerraldiaren bidez, Azpeitiak Urola Kostako sei herriri lekukoa pasa die. 2016ko ekainaren 5ean azpeitiarrek herri galdeketa egin zuten, eta Zestoa, Azkoitia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrei lekukoa eman zieten urriaren 20an. Herri galdeketa Gure Esku Dago herri dinamikak sustatutakoa izango da eta herri bakoitzean batzorde bat eratu da galdeketa antolatzeko. Zestoan ere batzordea sortu da eta lanean hasia da 2017ko herri galdeketa antolatzeko helburuarekin.
3
Argazki galeriak komunitatean: herriko taldeen eta herritarrn ekarpenak
1
Laiak dendak ardo dastaketa antolatu zuen
Laiak dendak III. Ardo dastaketa antolatu zuen urriaren 22an. Eguerdiko 12:30etik 14:30era arte, jende ugari hurbildu zen Lizentziadonekoa plazatxora. Hamar upategitako ardoak eta Zamorako La Antigua gaztandegiko gaztak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Herritar ugari bildu zen mokadutxoa egitera, Eibarko Ustekabe txarangak giro ederra ipini zuen.
Berriztagarrien II.azoka
urola kostako odol emaileak omendu zituzten igandean
Urriaren 16an, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak Urola Kostako odol emaileak omendu zituzten Loiolan. Hiru sari mota banatu zituzten: zilarrezko domina (25 ateraldi egiteagatik), urrezko domina (40-50 ateraldi egiteagatik) eta Emaile Bikainaren Saria (60-75 ateraldi egiteagatik). Omenduen artean, herritarrak ere izan ziren. Zilarrezko domina jaso zuten Adiel Zabalak, Pedro Aizpuruak eta Angel Artetxek. Urrezkoa, berriz, Aitziber Gorrotxategik.
Energia berriztagarrien azoka izan zen Zestoako plazan urriaren 22an. Usurbilgo lanbide Eskolaren eskutik, energia berriztagarrien funtzionamenduari buruzko erakusketa ikusteko aukera izan zuten herritarrek; eguzki plaka termiko eta fotovoltaikoak, biomasa galdarak, auto elektrikoa... Hauez gain, Azpeitiko Udaltzaingoaren auto elektrikoa ere gerturatu zen. Barbantxo aisialdi taldearen eskutik, umeentzako birziklapen txokoa egon zen. Goiener, Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba ere bertan izan zen informazioa ematen.
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Página 14
1936 HERRITARREN Laurogei urte pasatu dira 1936tik eta laurogei urte bete ziren irailaren 21ean tropa frankistek Zestoa hartu zutenetik. Inguruko hainbat herritan ez bezala, Zestoan gaiaren inguruko ikerketa sakonik ez da egin oraindik, nahiz eta azken urteotan hainbat testigantza jaso eta dokumentatu diren. Egun haiek bizi izan zituzten batzuen testigantzak jaso ditugu artikulu honetan; hitz batean, memoria. Gerra garaia Zestoan pasatu zutenen memoria biltzen du artikulu honek, adinagatik edo emakume izateagatik frontera joan ez zirenena. Memoria, garaiko gertaera eta L A VO Z DE ES PA ÑA 1 egoerak baldintzatzen dutela 9 3 6- 0 9 - 2 2 kontuan hartu behar da, 40 urteko diktadurak eta irabazleen propagandak zeresana izan dezakeela.
GErrAUrrEKO EGOErA “Errepublika garaian EAJ/PNV zen herrian alderdi nagusia”, Maria Jesus Etxaideren arabera. Migel Larrañagak ere hala dio: “Herrian gehienak nazionalistak ziren, eta aberatsenak erreketeak zirela esaten zuten”. PNVkoek euskara klaseak ematen zituztela oroitzen du Maria Jesusek, “Iriondonean, lehenengo pisuan, sifoiak egiten ziren lekuan. Petrita Azpillagak ematen zituen klaseak”. Batzokia ere hantxe omen zegoen, euskara ikasten zuten lekuaren goian, “Martintxiki bizi zen eraikinean. Han egoten ginen, egongela moduko bat zen. Denetik egiten genuen, baina politikarik ez, gazteak ziren eta”. Migelen etxean politikari buruz ez omen zen hitz egiten, “Ez nazionalista, ez karlista, ez ziren aipatzen”.
EL
DI ARI O VAS CO
GErrArEN LEHEN BErrIAK 1936ko uztailaren 18an gerra hasi zenetik tropa frankistak Zestoara iritsi arte hiru hilabete paseak ziren. Denbora tarte horretan, sumatu zuten aldaketarik zestoarrek. Iraetan, esate baterako, kontrolak jartzen zituztela dute gogoan. rafael Larrañagaren hitzetan, “Perratzailekoan barrera bat jarri zuten kaseta batekin. Han egoten ziren guardian alderdietako besokoarekin: batzuk UHP, besteak CNT… PNVkoek ikurrina eramaten zuten besoko gisa. Txandaka ibiltzen ziren zaintzak egiten. Automobil guztiei alto eman eta dokumentazioa hartu eta… Lehendabizi ikusi genituen aldaketak horiek izan ziren”. Maria Teresak, berriz, Nafarroako berriak entzuten zituztela oroitzen du, “Ez dakit zenbat hil zituztela eta…”.
19 36- 09- 22
Maria Jesus Etxaidek, berriz, Hotel Arozenan karlistak preso egon zirela oroitzen du: “CNTkoek karlista batzuk preso hartu zituzten. Hil egingo zituztela esan zuten, baina Eugenio Alkorta alkateak bera egingo zela kargu esan zuen eta aske geratu ziren. Karlista haiek zestoarrak ziren”.
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Página 15
5 1
TrOPA FrANKISTAK IrITSI AUrrEKO EGUNAK
GANADUA KONFISKATU ZUTEN AKOAN Gerraren inguruan Teresa Arzallusek badauka oroitzapen bizi bat: “Ez naiz gogoratzen noiz. Etorri ziren soldaduak, ez dakit nongoak, ni oraindik gaztea nintzen eta. Etorri zen kuadrilla, eta ganadu guztiak atera zituzten. Asto bat genuen, asto handi bat, eta hark ez zuen joan nahi, esan zutenez, ze gu ihesi auzoko etxeren batera joanak izango ginen amarekin; asto hari egundoko kulata kolpe bat eman omen zioten eskopetarekin, baina hala ere ez zen joan, baserrian geratu zen, baina gainontzekoak eraman egin zituzten. Oiloak eta denak harrapatuta eraman zituzten. Gu bitartean auzoko baserri batean egon ginen. Kontatu zutenez, joan nahi ez zuen ganaduari tiroak bota, eta tratu txarra eman zieten, oso tratu txarra. Auzoko baserri bateko behia, joan nahi ez, eta arrapaladan erori zen Akuabarreneko etxe atzera, tiroa botata utzi zuten behia. Horrelaxe, tratu txarra. Esaten zuten beste batzuk zetozela atzetik, eta haiek iristerako eramango zituztela animaliak”. Matilde Aizpurua ere gogoratzen da nola egon zen irailaren 20ko arratsaldean Akoako ganadua plazan: “gau hartan, goizaldera arte milizianoak ganadua bagoietan sartzen ibili ziren”. Jose Lizaso Peñagarikanok ere ikusi zituen errepublikarrak, “gure auzoko batzuk zeuzkaten txerriak kanpora bidalita, beren kontura bizitzeko. Txerri haien bila bidali gintuzten hango nagusiek, eta Lasaon tontorra egiten duen saletxe batean, orduantxe zihoazen gorriak ihesi”.
Karmelo Larrañagak oroitzen du nola Akoatik konfiskatutako ganadu piloa nola pasatu zen Iraetatik, “Akoatik hartutako ganadua eraman zuten gorriek, Zubigoeneko idiskoa aurrean hartuta. Hainbat animalia eraman ezinik ibili ziren. Iraetatik pasatu ziren, eta gero Itziarren geldi xamarrik ere egon ziren”. HErrITArrAK IHESI Gorriak zirenak eta ez zirenak ekin zioten ihesari fronte frankista iritsi aurreko egun eta asteetan. Izan ere, hainbat familia nazionalista eta errepublikanoez gain, besterik gabe, beldurrak airean zegoen jendeak ere ihes egin zuen tropak iritsi aurreko egunetan. Bezperan izugarrizko mugimendua izan omen zen herrian.
Matilde Aizpuruaren anaia zaharrago bat izan zen alde egin zuenetariko bat, “Zestoako plazan hartu autobusa, eta nire anaia eta beste gazte asko joan ziren beste aldera, gorrien aldera, ihesi”. Matilderen anaia ordura arte Bainuetxean preso frankistak zaintzen egona zen. rafael eta Maria Teresa Larrañagaren hiru anaiek ere ihes egin zuten. Bi anaia berehala itzuli omen ziren, baina hirugarrena, Joxe, Alkortanean zerbitzari aritzen zen eta 17 urte zituen, Bilboraino iritsi omen zen: “Alkatearekin joan zen Bilbora ihesi gure anaia Joxe, eta han, bere adinaren inguruan gezurra esanda edo, Bilbo-Baiona ibilbidea egiten zuen barku batean ibili zen lanean, zerbitzari”.
Maria jesus Etxaide Esteibar
(1919ko ekainaren 26a) Zestoan jaio zen, Erdikalean. roman Etxaide eta Sabina Esteibarrek bost seme-alaba izan zituzten, eta Maria Jesus da zaharrena. Gerra garaian, Alkorta tabernaren gainean bizi ziren.
Maria Larrañaga Alberdi (1924ko abenduaren 8a)
karmelo Larrañaga Alberdi
(1927ko otsailaren 1a) Iraetan jaio ziren, Karmenenean. Balentin Larrañaga eta Teodora Alberdiren seme-alabak dira. Zortzi semealaba izan zituzten. Maria eta Karmelok gerra garaia Iraetan pasatu zuten, jaiotetxean.
Matilde Aizpurua Zubizarreta
(1926ko apirilaren 11) Lasaoko Turbinan jaio zen. Patxi Aizpurua eta Martzelina Zubizarretaren alaba da, sei anai-arreba ziren. Zazpi urte zituela aita hil zitzaien, eta Turbinatik bidali zituzten. Gerra garaia Zestoako plazako etxe batean pasatu zuen.
Migel Larrañaga Salegi
(1928ko otsailaren 4a) Correos kaleko hirugarrenean jaio zen. Bost anaiarrebetan laugarrena da (hiru lehenengoak ama batenak, eta azkeneko biak beste batenak). Antonio Larrañaga eta Maria Salegiren semea da. Gerra garaia Correos kaleko hirugarrenean pasatu zuen.
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Página 16
IrAETAKO FUSILAMENDUAK Iraetako fusilamenduena da, ezbairik gabe, garai hura bizi izan zutenei gerraren inguruan galderak egiten hasi eta gehienetan kontatzen duten gertaera. Azkoitiko kartzelatik ihes egindako zazpi errekete fusilatu zituzten miliziano errepublikanoek Iraetan. Irailaren 20koa da gertaera, tropa frankistak iritsi bezperakoa. rafael Larrañaga Iraetako eliz paretan pilotan jokatzen ari zen hainbat lagunekin, tiroak entzun zituztenean: “Kilometroan hil zituzten zazpi karlista. Igandea zen. Tiroak entzun, eta zer zen arrastorik gabe, hara joan eta zazpi gizon hilda ikusi genituen”.
Maria Jesus Etxaidek ogia erosteko ilaran zegoela ikusi zuen hildakoak hilerrira zeramatzan kamioia: “Igandea zen eta Iraetako Benitarekin hil zituzten lekua ikustera joan nintzen. Hortzetako eskuilak eta han zeuden oraindik”.
Maria Larrañagari aitak ez zion utzi hilketa gertatu zen lekura joaten, baina gogoan du egun hura: “Gorriak etortzen ziren ea benetan hilda zeuden ikustera”. MILIZIANOAK ErE FUSILATU ZITUZTEN Iraetan zazpi errekete fusilatu zituzten gau berean milizianoek, ganadu eta guzti, ihes egin zuten zonalde errepublikanora. Matildek oroitzen du gau hartako ihesaldian bi miliziano atzean geratu zirela, “estazioko bankuetan lo gelditu ziren”. Daukagun informazioaren arabera, bi miliziano bilbotar fusilatu zituzten Zestoan, pentsa dezakegu Matildek aipatzen dituenak izan daitezkeela.
Migel Larrañagak, berriz, Tolosan harategia zuen gizon bat fusilatu zutela kontatu digu, “mozkortu zen, eta hor bada ba zine zaharra, hor egon zen preso. Eta kartzeleroari gogoak eman zionean (zestoarra zen kartzeleroa), Errotatxora eraman eta hor intxaur arbolaren azpian bota zuten plat”, Lili Jauregiaren ondoan, alegia. Orain arte dokumentatuta dagoenaren arabera, bi miliziano fusilatu zituzten Zestoan; testigantza hauek entzunda, ondorioztatu dezakegu posible dela bi baino gehiago izan izana.
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Página 17
7
1
jose Lizaso Peñagarikano
TrOPEN PASEA
AIZArNA Migel Letamendia uria Hamaika urte egiteko nengoen gerra hasi zenean. Etxeko anaia zaharrena gerra hasieran eraman zuten soldadu, Madrilera. Gure aita zenak minetan egiten zuen lana, eta gerra hasi zenean itxi ziren minak. Guk txanponik ez, eta beste baserrietan lan eginez ibili ginen. Ni gurasoen etxean nengoen, gerra hasi ondoren joan nintzen Aldalurra (auzoko baserria) morroi. Aizarnatik tropak pasatu besterik ez ziren egin. San Pelaio aldetik jaitsi ziren, tropa piloa pasatzen ikusi genuen. Aizarnan geratu egin ziren. ZESTOA Matilde Aizpurua Umeak, hamar urterekin, aztoratuta ibili ginen “Badatozela erreketeak, badatozela!”, baina ezer ez. Akoa aldetik etorri ziren eta herritar ugari San Joan aldera igo zen ongi etorria egitera. Plazara etorri ziren tropa nazionalak, eta noski, han ere denetakoak. Gure anaia txikiari batek zahatoa eman zion ardoa ekartzeko eta beste batek kendu. Gure mutila negar batean ibili zen Kaleokerreko ateren baten ondoan, batek zahatoa kendu ziola eta. Maria jesus Etxaide Esteibar Tropak sartu aurretik Alkortanekoek alde egin zuten. Tropak sartu eta tabernan inor ez zegoela ikusita, dena txikitu zuten. Kortinak ere kanpora atera zituzten, kolore nazionalistak zituztela eta. Tabernari sua eman nahi izan zieten baina sorazutarrek ez emateko esan zieten, beraien etxea erretzeko arriskua baitzegoen. Eugenio Alkorta preso egon zen eta gero Zestoara bueltatzean ez zioten uzten barran lan egiten. Miguel Larrañaga Salegi “Gerra hasi, nola hasi zen ez naiz gogoratzen, baina hona nola sartu ziren bai. Eguna eta ez naiz akordatuko, baina hor goitik behera, Baiotik goitik behera, erreketeak zirela esaten zuten. Gu ez ginen mugitu ere egin, etxean geratu ginen. Igandea zen, eta ikusi egin genituen”. IrAETA karmelo Larrañaga Alberdi Nafarrak sartu zirenean, Iraetara Aizarna aldetik etorri ziren tropak, Aizarna aldetik nola jaitsi ziren gogoan dut, eta Iraetatik pasatu ziren. Maria Larrañaga Alberdi Hortxe kaminotik pasatu ziren, erditik pasatu ziren, orduan ez zegoen kanpoko errepiderik.
N
erea odriozola
(1925eko irailaren 14a) Aizarnako Olaberri baserrian jaio zen, nahiz eta baserria Lasaoko kaskotik gertuago egon. Frantzisko Maria Lizaso eta Zelestina Peñagarikanok zazpi semealaba izan zituzten, eta Jose bera zaharrena da. Gerra garaia Olaberri baserrian pasatu zuen.
Teresa Arzallus Alberdi
(1929ko urriaren 15a) Akoako Aurrekoetxe baserrian jaio zen. Fernando Arzallus eta Maria Alberdik bost seme-alaba izan zituzten, eta Teresa da zaharrena. Gerra garaia Aurrekoetxe baserrian pasatu zuen, Akoan.
Migel Letamendia uria
(1925eko irailaren 20a-2015eko apirilaren 21a) Aizarnako Elkoeta baserrian jaio zen. Jose Diego Letamendia eta Lorentza Antonia Uriaren semea da, hamaika senidetan seigarrena. Gerra garaia Aizarnan pasatu zuen, Elkoeta baserrian.
Maria Teresa Larrañaga Albizu (1922ko maiatzaren 13a)
rafael Larrañaga Albizu
(1924ko ekainaren 4a-2016ko abuztuaren 5a) Iraetan jaio ziren, Nagusikoa etxean. Daniel Larrañaga eta Concepcion Albizuren seme-alabak dira. Zortzi anai-arrebetan zazpigarrena eta zortzigarrena dira (hiru senide zaharrenak beste aita batenak dira). Gerra garaia Iraetan pasatu zuen rafaelek, eta Zarautz eta Iraeta artean Maria Teresak.
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Pรกgina 18
MAIATZArEN 26kO OHIkO uDALBATZArrEAN
EDukIONTZIETAN OINArrITuTAkO HONDAkINEN BILkETArA ALDATZEA ONArTu ZuEN uDALAk. ErABAkIAZ kEZkATuTA, HErrITAr TALDE BATEk BILErA BAT DEITu ZuEN EkAINArEN 7AN. SINADurA BILkETArI EkIN ZIOTEN ETA 720 HErrITArrEN BABESA LOrTu DuTE. TALDEArEN HELBuruEZ ETA ASMOEZ GEHIAGO jAkIN NAHIAN, GALDErATxO BATZuk ErANTZuTEkO ESkATu DIEGu.
Ez gaude itsututa, ongi funtzionatzen duelako gaude sistema horren alde eta ez gaude aldaketen aurka. Funtsean, aldaketarik egitekotan hausnartuta eta hoberako izatea nahi dugu. BILDuTAkO SINADurA HOrIEkIN ZEr EGIN DuZuE? Uztaila amaieran udalean idatzi bat sartu genuen udalbatzarra osatzen duten bi alderdiekin bildu nahi genuela eskatuz. Ez zuten eskaria aintzat hartu, eta hauteskunde ondoren, berriro eskaera bera luzatu diegu. Oraingoan ahoz erantzun digute eta, itxura denez, urriaren 24an izango da bilera (elkarrizketa publikatzerako bilera eginda egongo da). Gero, azaroaren 3an, bilera ireki bat egingo dugu herritarrei udalaren erantzunaren berri emateko eta hurrengo pausoak zehazteko. ETA AurrErANTZEAN ZEr? 720 sinadura horiekin gure helburua hondakinen mahai bat osatzea da. Eztabaida arlo politikotik atera eta arlo teknikora eramango duen mahai bat. Gaur egungo sistema ezartzeko oso inbertsio txikia egin zen eta oso malgua da edozein aldaketa egiteko. Asko kezkatzen gaitu edukiontziak jartzeko inbertsio handi bat egiteak; izan ere, emaitza txarrak ematen baditu, urte askotarako hipotekatuta geldituko ginateke, atzera bueltarik gabe. Halako arazoak hausnartuko diren espazio bat lortuz gero, gure helburuak betetzat emango genituzke.
HErrITAr TALDE BAT BILDu ZINETEN jOAN DEN EkAINArEN HASIErAN. ZEr DELA ETA? Edukiontzien sistemara itzultzeko udalak hartutako erabakiak kezkatuta hasi ginen elkartzen. Gaur egungo sistema ezartzeko hondakinen mahaia antolatu zen, eta asko kostata, adostasunera iritsi ziren udaleko bi alderdiak, teknikariak eta hainbat herritar. Sistemaren aldaketak izugarri hobetu ditu atariz atariko kuboen sistema martxan jarri den guneetako bilketa datuak. Hori gutxi ez, eta gaur egungo udalak mankomunitateari eskatutako txosU RRIAREN 22 AN HERRITARREK OSATUTAKO tenean, ikuspuntu ekologiko eta ekonomikotik, sistema aldatzea erabaki okerra litzatekeela erantzun diete. Hori guztia hala izanda, ezin dugu inola ere ulertu udalak atzera edukiontzietara itzultzeko hartu duen erabakia, eta ezin dugu besterik gabe onartu. Are gutxiago adostasunik gabe eta eztabaidagune bat ireki gabe egin nahi duenean. 720 SINADurA BILDu DITuZuE. ZEr SINATu DuTE HErrITArrEk? Sinatutakoa lau puntu nagusitan oinarritzen da: emaitza onak ematen ditu; sistema adostua da eta liskarrik gabe ezarri zen, gainera, mankomunitateko herrien artean kexa gutxien Zestoan jasotzen da; zaborra desagertu da kaleetatik, lehen edukiontziak ondoan zituzten etxeetakoek urruntzeko eskatzen zuten eta orain kuboak etxe atarira gerturatzea nahi dute; sailkapena hurbilagotik kontrolatzen da, eta norbait nahastuz gero, biltzaileek momentuan zuzendu dezakete. Azken hori funtsezkoa da, baina iruditzen zaigu udala eta mankomunitatea erlaxatu egin direla bildutakoa kontrolatzerakoan (sistema aldaketan pentsatzen edo).
A
MOSAIKOA
H ERRITAR
TALDE BATEK EKAINAREN
maiur aristi arregi
7 AN
EGIN ZUEN BILERA
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Página 19
03
OSTEGUNA
Kerala ongizate txokoan, Silvana Huegun dietista eta nutrizionistaren negura begirako elikadura energetikoari buruzko bi orduko hitzaldi/tailerra, 18:00etatik aurrera; prezioa: 20 euro. •Hondakinak biltzeko sistemari buruzko bilera irekia 19:00tan Zestoako Kultur Etxean, sinadurak biltzen aritu diren taldeak deituta. •Bolumen handiko hondakinen bilketa, 20:00etatik aurrera papera eta kartoiaren edukiontzien ondoan.
04 08 10
age nd 14 a
OSTIRALA
Barbantxo Zestoan (17:00) eta Aizarnan (16:30). ASTEARTEA
Silo-bola plastikoen bilketa. OSTEGUNA
Odol ateraldiak osasun zentroan, 18:30-20:30. •21:00etan, Zestoa Herri Ikastetxeko urteko batzar nagusia. (Guraso Elkarteak idatzitako, batzarreko deialdi osatuagoa eta Guraso Elkarteari buruzko hainbat mamu uxatzeko helburuz egindako idatzia ikusgai daude danbolin.eus-eko komunitatean).
11 12 13
OSTIRALA
Barbantxo Arroabean (17:00) eta Iraetan (17:30). LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik aurrera. IGANDEA
Beñat-Benantxio ibilaldi neurtua azaroaren 13an Aizarnan. Irteera goizeko 7:30-8:00; ibilbideak 25 kilometroko luzera eta 1.300 metroko desnibela izango du. Parte hartzaileek bazkaltzeko aukera izango dute; bazkaria 14:00etatik aurrera izango da. Izen ematea www.herrikrossa.comwebgunean. Bazkaria+martxa: 15 euro. Martxa: 10 euro. Antolatzaileak: Aizarnako Herri Elkartea, Zestoako Udala eta Agiro Mendi taldea.
antolatzaileak: Zestoako EAK Euskaltegia Danbolinzulo Kultue Elkartea
9
AZ
AROA
1
ASTELEHENA
Aizarnako Kultur Etxean, 17:00etan, Erreka Mari txotxongilo emanaldia. •Kerala ongizate txokoan, sendabelar ikastaroa (xaboi solidoa) Garbiñe Larrearekin.
17 18 19 22
OSTEGUNA
Bolumen handiko hondakinen bilketa, 20:00etatik aurrera papera eta kartoiaren edukiontzien ondoan. OSTIRALA
Barbantxo Zestoan (17:00) eta Aizarnan (16:30).
azpian.
LARUNBATA
Zestoako Bandaren Santa Zezilia kontzertua, 20:00etan udaletxe ASTEARTEA
Santa Zezilia eguna ospatzeko, 18:00etatik aurrera, Ertxiña Musika Eskolako ikasleak eta irakasleak, kalez kale ibiliko dira, musikalean kanta jo eta abestuz trikien eta panderoen laguntzaz. OSTIRALA Barbantxo Arroabean (17:00) eta Iraetan (17:30). •Elkarretaratzea Zestoako Plazan Presoak, iheslariak eta deportatuak etxera lemapean 20:00etan.
25
•G 26
LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik aurrera. aztelekuko azaroko ekintzak:
•E
Azaroak 3-4-5: gatzaren eskulana Azaroak 17, 19 eta 24: sukaldaritza tailerra, patata-tortila. Azaroak 23: haurrentzako magia tailerra. rrigora kanpaina. Zestoan ere, Errigora kanpaina martxan dago azaroaren 8ra arte, 'NAFAr HEGOALDEKO UZTA EUSKArArI PUZKA' lemapean. Herriko dendetan, tabernetan, Herri Eskolan, Egoitzan, AEK Euskaltegian... eskura ditzakezue 50 euroren truke, Nafarroa hegoaldeko baratzetako produktuez osatutako saskiak (saski zuria nahiz saski beltza, xehetasunak argazkian), jasotako %25 Erriberako euskalgintzara bideratuko da.
176.qxp_55 23/10/16 21:42 Pรกgina 20
943 148 061