Abendua 2016

Page 1

178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:37 Pรกgina 1

2016ko abendua

178 zk.


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Pรกgina 2

Ekainberrik aurten gure bazkideentzako emandako bigarren Ekain zintzilikaria Matilde Aizpuruari tokatu zaio. Semeak lagunduta jaso du Ekanberriko bulegoan. Zorionak!


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 PĂĄgina 3

34 6 10 12 14 18 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

I LU NPE TIK

ARGITARA ATE RA NAHIAN

LURPEAREN

BASERRITIK URRUN Zoroperiak gainean, emakume baserritarren inguruko artikulua dakarkigu Itsaso Zubiriak. Mundu horretatik zein urruti bizi naizen pentsatzearekin batera, umeekin etxe atzeko baratzera jaitsi, ilarra ereiteko ilarak egin eta haziak bota ditugu: binaka, atzaparkadaka eta tontorrak ere bai azkenerako. Bigarren ilararako nazkatu dira eta neuk jarraitu dut. Jakoba Errekondoren liburua esku artean, dena aldrebes egin dudan sentsazioa daukat, besteak beste, ilargiari begiratu gabe erein dudalako. Karakolentzat botika bota beharrean hozkailuan iraungitzear nituen garagardoak erabili besterik ez nuela ikasi dut, makilak eta sareak ere ez dakit ondo dauden, kanpin denda kanadar modura jarri ditut, ilarrak gora kiribilduta hazteko, sarea ere jarri diet bueltan-bueltan; gainetik beste sare bat ere jarri diet, txoriek ezer jan ez dezaten. Neu bertan ehizatuta gelditu ez naizenean! Errekondoren dozena inguruko belar izeneko zerrendatik, asuna, intsusa eta azeri buztana bakarrik ezagutzen ditudala konturatu naiz, belarrak dezente kontrolatzen nituela uste nuenean. Kalekumea naiz, unibertsitate garaian gaztelaniaz asmatu ezinda nenbilenean, askok usteko zutenaren aurka. Txikitan, igandetan, lagun asko baserrira joaten ziren, aitona-amonengana. Ni ez, guk ez genuen baserririk. Txaranga ordurako etortzen ziren bueltan. Haiek ez bezala, nik oso gustuko nuen soinean zekarten baserri usaina. Gogoan dut, noiz edo noiz, Olazabalen belar siloetara saltoka ibilia naizela. Nagorerekin Palaziora joaten nintzen sarri xamar. Oraindik ikusten ditut attitta Remigio artoa aletzen sukaldean eta amama Rosario ekonomikari goiko arandelak burdin luze batekin altxa eta sua zaintzen... Hura bai berotasun gozoa, pentsatze hutsarekin masailak eta belarriak gorritzen dituen horietakoa. Hantxe izan nuen nik baserri munduarekin lotura txiki bakarra. Patata ateratzera ere joan ginen behin, baina aitzur txikiarekin patata guztiak erdibitzen nituen. Hala behar ez denean bai punteria nirea! Denbora pasa, pasillo luze eta zabal hartan erratza pasatzen genuen; barrenbarrenean, ohol batek zulo txiki bat zuen eta xakarrak handik ukuilura erortzen ziren. Ganbara zoragarri hartan lehortzen ziren artoa, baba eta intxaurrak. Niretzat, baserri guztiak halakoxeak ziren, Lili jauregia bezain liluragarriak. Ez dut beste loturatik izan baserriarekin, baina beti maite izan dut mundu hori. Nire ametsa lursail koxkor baten jabe izatea da. Baserri bat gehitxo izango da, baina Opel Corsa saltzeko hileta eskelaz baliatu zen haren gisan, gelditzen zaizkidan karaktereak osatzeko hara nire iragarkia: *LURSAIL BAT EROSI NAHIKO NUKE. BORDA BADU, ASKOZ HOBE!* Bitartean, hor jarraituko dut baratzean, kontatuko dizuet ilarrik jaten dudan! Ongi bukatu urtea eta hobeto hasi hurrengoa!

d a n b o l i n EK

J

one bergara

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba LarraĂąaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

LILURA

DANBOLIN . E US

J ARDUNIAN KRISTO BAL GO GORZ A

ETXEKO L ANAK

A G E N DA

diruz lagundutakoa


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 4

Ez enbidoa

Ondo esan beharko!

kezkatu, Egoitz, oso ondo bizi baikara Bizkaia aldean, eta hedabideek erakusten digutena ikusita, ezin hobeto. Garai bateko euskaldunen “ondo esan beharko” hartatik aurrerapauso bat eman dugu, eta ez txikia gainera. Gure status honi eusteko, ordea, lan asko egin beharra dago, eta horren ingurukoak dira, nagusiki, Zestoara itzultzeko arrazoiak. Etengabe helarazten dizkiguten mezuak ikusita, entzunda eta irakurrita, zeinek ez du pentsatuko, bada, pribilegiatuak garela, eta egin beharreko guztia egin beharko genukeela gauden-gaudenean iraun dezagun eta beste lekuetan bizi dituzten egoerak gurera irits ez daitezen? Dudarik gabe, munduko beste leku askotan baino hobeto bizi gara alderdi askotan, eta batez ere, Zestoaren moduko herri txikietan. Gizalegez jokatzen saiatzen gara gehienok; badugu, gutxi-asko, bizimodu eroso bat izateko aukera; badugu nora jo laguntza behar dugunean; osasun eta hezkuntza zerbitzu publikoak ere baditugu... Horrek ez digu sinestarazi behar, ordea, gurea denik gizarte eredu perfektua, zailtasunik eta bazterketarik gabea, esportatu beharrekoa eta munduan diren guztiak epaitzeko erreferentzia. Badugu zertan hobetua. Sarritan pentsatzen dugu badirela gureak ez bezalako herriak, ohiturak, jarrerak..., badela zeri erreparatu gure mundu txiki honetatik kanpo, eta horretxegatik gustatzen zaigu, hain zuzen, bidaiatzea, badagoelako zer ikusia eta zer ikasia –argazkiak, azken finean, oroitzapenen erregistroa baino ez dira, aspaldian afizio ere bihurtu bada ere–. Zer-nolako zoro haizeak ote dabiltza leku horietan? Nola leuntzen ote dituzte haize horiek hangoen ezinikusiak? Nola urratzen ote dituzte haien ametsak? Ondo dago kanpoan idatzitakoak irakurtzea, itzultzea eta gurera ekartzea. Halaber, ondo dago kanpoko musikak entzutea, kanpoko filmak ikustea, kanpoko elikagaiez gure dendetako apalategiak betetzea... Globalizazioak atarian uzten dizkigun opari handi horiek baino aberasgarriagoak dira, ordea, errealitate horiek bizitzeak eta haien ahotsak zuzenean entzuteak dakartzan altxorrak, horiek baitira muinera iristen direnak, eta gure bizimodu ezin hobe hau hobetzen laguntzen dutenak. Esanak esan, ordea, gure esperientzia ez da asko aldentzen ohiko turistarenetik, eta gure herrian bada errealitate horiek beste ikuspuntu batetik ezagutu duenik. Horietako bat da Andoni Goikoetxea. Azken urteetan lana dela eta, hamaika lekutan izana da, eta berezko izaera kritikoa duen pertsona izanik, gustura irakurriko nituzke hark idatzitakoak. Zer diok, Andoni?

P

intada . Hondakinak biltzeko sistema.

I

manol salegi

Iritsi da abendua, eta abenduarekin batera 2016ko oroitzapenen kutxa irekitzeko garaia ere bai. Guri sentipen gazi-gozoak datozkigu. Urtea ederki hasi genuen, dagoeneko ohituta geunden hondakinak biltzeko sistemara eta, gainera, eskualdeko emaitzarik onenak zituen gure herriak. Hori gutxi ez eta mankomunitatean kexa gutxien duen herria da Zestoa. Bejondeigula! Bat-batean, maiatzean, udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzea erabaki zuen inori kontsultarik egin gabe eta mankomunitateko teknikarien aurkako txostena esku artean zuela. Horren aurrean 720 herritarrek gure desadostasuna erakutsi genuen eta gaur egungo sistema aldatzekotan adostasunez aldatzea nahi genuela adierazi. Udalean ordezkaritza duten bi alderdiekin elkartu ginen, hitz egiteko gure proposamena osoko bilkura batera ere eraman genuen, baina, hala ere, udalak ez digu jaramonik egin. Itxura denez ez gara nahikoa. Horren aurrean sinadura gehiago biltzea erabaki dugu. Beraz, oraindik eskaera sinatu ez baduzu, urtarrilaren 5ean, arratsaldean, herriko plazan zure zain izango gara!

O

ndo egiten jarraitu nahi dugu herri ekimena


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 PĂĄgina 5

5

botalibrean

Ez adiorik, komandante!

Jakin berritan, albisteak hondoratuta utzi nau. Zure egurrezko ohe soil horretan irudikatzen zaitut, behin eta berriz. Eta ni hemen, etxeko atarian, munduari zer esango pentsatzen, malkoak nola ezkutatu pentsatzen. Publizistaren batek esango luke hobe dela malkoak erakustea, mitoak malkopean sortzen direlako. Baina mitoak ez dira malkoetatik sortzen. Zu kanpalekuetako bandera eta metraila kolpez bilakatu zara izen handi. Irakurle laGuduak gure lurraren gun, berriz ezkontzea erabaki dut. Nire emaztea, zu bezalaerraietan egiten du min. xe, lerro hauek irakurriz ari da berria jasotzen. Espero dut Zeharka dezakegun geez didala ezezkorik emango. ografia zati bat, geu zeNire erabakiaren arrazoia harkatzen gaituen hori baita gure benetako lurra, eta sinplea da: txepel xamarrak horrek egin baitzaitu mito. izan ginela egiaztatu dut. Gure Zortedun sentitzen naiz, aulki honetara zahartukuadrillakoen adina eta astebuta iristeagatik, espetxealdi eta torturak jasan arren; on ruetan lana egitearen ondorioz, puska aurpegia ez zait aldatu. Aurpegiera horrexek salbodetako zirkuitutik kanpo asbatu nau zuk bizitako eskarnio publikotik, abertzale paldi gelditu nintzen. Alegia, ureta traidoreen artean borrokatzera behartua izatetik, tean ezkontza mordoxka bat tirano deitura jasotzetik. Ez dut, zure moduan, erauntsi izateari aspaldi utzi niola. horren kontra tinko ibili beharrik izan, eta ez dut, hori, Eta orain, bizpahiru egumunduaren aurrean modu eredugarrian egin beharrik nen barruan, ezkontzen inguruizan. Nik kreditu txartelen munduari egin behar izan ko pare bat kontu iritsi dira bat-batean nire belarrietara. diot aurre, kontsumitutako bizien kontra, horretarako Whatsapp bidezko gonbidapena ikusi dut. Zer iruditu zaigerrillarik ere ez dagoen honetan. Arretaz entzun didadan? Nire lagun batek esan ohi duen moduan, "Gustatu egin te, irri egin didate, txalo jo, baina euren bizitza hutsak behar". Gaur egun gonbidapenarekin batera kontu korronkontsumitzen dituzten gauzekin betetzen jarraitzen teko zenbakia, zenbatekoa, eta dirua sartzeko epea. To, tiro dute. Eta zuri Kuba gelditzen zaizu, analfabetismorik bakarrarekin txori sarda osoa behera! gabe, osasun publiko sare ezin hobeagoarekin, kontiBestelako pasadizoa ere entzun dut irratiz, ez dakit non nenteko hezkuntza bikainenarekin. Eta ni oraindik hegertatua: ezkondu eta lau hilabetera banandu den bikotearena. men, gudu zelaian, ahanzturaren kontra. Pentsatzen aritu naiz: horrelakoetan zilegi ote da gonbidatuak Bolibartar kontinentearen ilusio 2017 KO LANEN kontu korrontearekin mezu bat bidaltzea eta jarritakoa bueltan apurra agortu da: Hugoren joanareEGUTEGIA OSATZEN eskatzea? Agian kalte-ordainak eskatuz epai bidean jarri behar kin, Dilma eta Cristinaren irteerareHASI GARA . gonbidatzailea, hori ere ikusiko dugu berandu baino lehen. kin, nire jarleku bakarrerako konfi- B OTA LIBREAN ATALEAN IRITZIA EMAN Beraz, nire erabakia irmoa da (lerro hauek gehienbat namenduarekin. Umezurtz utzi NAHI BADUZU IDATZI emazteari interesatzen zaizkio): boda ultramodernoa nahi gaituzunean, mundu honen zeninfo@danbolin.eus dut. Gonbidapenak whatsapp, twitter, eta skype bidez soitzugabekeriak berriro jango gaitu. HELBIDERA . lik. Hiru menu aukeran: ehun eurotan goi mailakoa, hogeita Iluna segika daukagu, eta gaur, lahamarrean plater konbinatua, hamabostean bokata. Star gun maite, zu bazoaz. Bukatu dira maiWars zalea izanik, Arroabeko frontoia Halcon Milenario tasuna eta garaipena zerien zure berriketalbihurtuko dugu. Lan horretan laguntzen duenak %2ko desdi amaigabeak, gaztetua eta amildegi handienari aurre kontua kontu korrontean sartu beharreko zenbatekoan. egiteko indarra ematen zidaten berriketaldiak. EntzuGonbidatu guztiak mozorrotuta: Yoda, Chewakaa, Darth Vaten ari natzaizu: “Ei xaharra, ez duk tristezian erortzeder... aukera zabala dago. Ni Han Solo kapitaina, eta emazko unea! Haragi eta azal honi begira egoteari utzi eta tea Leia printzesa. Inor haserretzen bada, Donostian Beniborrokan segitu behar duk!�. Ekinez azken borrokara toren abestiarekin gertatu zen moduan, benetako laser eziritsiko garela? Zaila... baina ez ezinezkoa. Bitartean, pata pare bat prest izango ditugu. Karibeko izar horri, agur eta ohore, eta garaipen eguBehin hau argitaratuta, edozein egunetan izango duzue nera arte! (Fidel Castro hil berriari norbaitek sare sozialetan nire berri. Watsappa bidaliko dizuet, adi: "Orain dela denbora idatzitako gutuna. Eguberrien atarian, erosi behar burugaasko, asko... urruneko galaxia batean (Getaria ez dago hain beak eta karitate merkeak gaixotzen gaituzten guztioi esurrun, baina tira), Leiak eta Hanek elkar ezagutu zuten...". Ezkainia.) kontza udaberrian edo udaran, eguraldi onarekin behintzat. Ez adiorik, komandante.

Bai, Leia, nahi dut.

K

epa iribar

E

stitxu elduaien


ILUNPETIK ATERA NAHIAN Emakumea eta baserria ideiatik hasten da erreportajea. Oinarrian hori du. Ezagutzea eta ezagutaraztea emakume baserritarrak asko izan zirela eta gaur egun ere belaunaldi gazteek lanean jarraitzen dutela, eta noski, Euskal Herriko emakumeen historia orokorretik lupa Zestoaren gainean jarrita, hemen ere lehen izan ziren moduan, orain ere badirela emakume baserritar horiek. Zoroperiak gainean ditugu, eta hori ere banuen aitzakia polita gaiari heltzeko. Santa Luzia eguna ere orain gutxi pasatuta...

B

AINA LANA BIDEAN NAHASPILATU EGIN ZAIT PIxKA BAT, nik buruan nuenetik lortu dezakedane-

ra koska handia dago, eta hasieran beldurtu egin naiz: informazio eskasia dago bai ahozko edo idatzizko testigantza aldetik eta bai irudi aldetik... Batek baino gehiagok esango du, lerrook irakurrita, “Inuzentea zu! Lehendik ez al zenekien hori?�. Inuzentea ni, bai, uste bainuen egongo zela Zestoako edo Urola bailarako emakume baserritarren inguruko argitalpenik, garai bateko argazkirik, eta horrek irekiko zidala bidea. Bigarren buelta bilatu diot gaiari, ordea (norbere buruaren justifikazioa izango da akaso), eta pentsatu dut aurrera jarraitzea erreportajearekin, daukadanari helduta. Azken batean, ezagutzen dugun emakume baserritarraren historia ez al da bada historia ezkutua? Gordea? Ilunpean geratua? Premisa horretatik abiatuta, garbi dut orri hauetan inori ez diodala, lehengo emakume haiez ari naizen tartean behintzat, ezer berririk kontatuko. Baina uste dut oraindik ere, tamalez, gaiaz idaztea dela berritasuna, edo bai behintzat memoria egin eta emazte horiek oroitzeko modua. Gure amonaz gogoratu naiz (aitonaren lana gutxietsi gabe). Zenbat lan egin ote zuen emakume hark! Eta non geratu ote den belaunaldi horren, eta aurrekoaren, eta aurrekoaren esfortzua eta izerdia... Gizona soroan zela, sutondoan, haurrak magalean hartuta egoten zen emakumearen iruditerian, askotan. Beraz, erreportajean lotu ditut agian gure herria xx. mendean guztiz aldatu zuen 36ko gerra garaiko eta frankismoko kontuak, ez beti zuzenean baserriari lotuak, baina bai emakumeari. Salto egin dut orain urtebete inguru emakume nekazarien eskubideak arautzeko bidean Gasteizko Legebiltzarrak onartutako legera, eta Zestoara emandako saltoarekin bukatuko dut, Olatz Aranberri Elortza, Goikoetxeko baserritarrari egindako elkarrizketarekin. Horrenbeste lan egin zuten eta egiten duten ilunpetako emakume guztiengatik.

AZALEKO ARGAZKIA : HITZEZ . NET

178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 PĂĄgina 6


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 7

7 ATZEGUArDIA LEHEN LErrOrA EKArTZEN DENEAN...

LEZO. EUS

KULTURALDIA . COM

LURRA LANA, IZANA U SURBILGO EMAKUME BASERRITARREN AHOTSA DOKUMENTALA

ESNE PARTITZAILEA . ZESTOA

AZALEKO ARGAZKIA : HITZEZ . NET

Gerra garaira egingo dugu salto tarte txiki batean. Gure belaunaldiarentzat 1936ko gerra denbora urrutiko kontua da (Franco bizirik ez ezagutzeak egiten duen efektua izango da akaso), baina denboran neurtzen hasi ordez belaunaldika neurtzen badugu, hortxe ditugu gure aitona-amonak. Baina nola gogoratzen dugu garai hura? Historia liburuetan fronteaz hitz egiten da, nondik nora jo zuten erasoek, zer estrategia erabili zuten alde batekoek bezala bestekoek... Eta memoria kolektiboan ere gehiago jotzen da bide horretara: gerrara, fusilamenduetara... Dena dela, gaizki ulerturik egon ez dadin, horri guztiari ez diot garrantzirik kendu nahi; soilik esan nahi dut gerraren beste zati bat kontatzeko daukagula. Zer dakigu herrietan, etxeetan, gizartean gertatu zenaz? Nola egin zitzaion aurre urte horietan bizimoduari? Emakumeak izan ziren egunerokotasun horren lekuko. Gerra hastearekin batera, zenbait emakume armak eskuan frontera joan baziren ere, atzeguardiara bidali zituzten berehala. Gerrara zihoazen senarrak, aitak, semeak agurtu, eta haien gain geratu zen gizartearen martxa. Asko aurrez gizonek lan egiten zuten fabriketan hasi ziren lanean. Eta horrez gain etxea, familia... eta ia oihu egiten zuen gerraosteko isiltasuna. Baserrian geratu ziren emakumeek beste gehigarri bat zuten. Azienda eta soroa. Zenbaiten kasuan, jendearen mugimenduak medio, jaten emateko ahoak ere ugaritu egingo zitzaizkien seguru asko; izango zen izeba, lehengusu edo ilobaren bat... Hori kontakizun orokorra izanik ere, Zestoan eta inguruetan ere halatsu gertatuko zen. Ez nituzke aipatu gabe utzi nahi gertakari aski ezagunak: errizino olioa, ile mozketak, umiliazioak... Gerra hiru urtean pasa zen, baina ondorena ere ez zen samurragoa izan. Emakumeak etxera sartu zituzten, ugalketa lanetara, “emazte eta ama ona” izatera. Etxea txukun mantendu, haurrak zaindu, otorduak prestatu... Eta baserritarrek beste hamaika lan ere bai, baina onarpena zero; etxea eta familia gobernatzea, hori haien “betebeharra” zen. Guri ere “baserritarra” hitza esaten digutenean, zer irudi datorkigu burura? Gizona. Ariketa berezia egin behar izaten du gure buruak baserritar hitzarekin emakumea irudikatzeko, non eta ez den behintzat, bereziki emakume hitza zehazten. Baina nekazari munduan ere badira emakumeekin lotu diren lanak: salmenta, adibidez; azoka, esnea... Orain hilabete batzuk argitaratu zen aldizkari honetan esne partitzen ibilitako emakume baten testigantza. Txaperi baserrikoa, bera. Eta begira zer kasualitate, argazki zaharren artxiboan nekazari munduari lotuta emakumea agertzen den erretratu bakarra ondoan ikusten duzuen horixe izatea; Alondero etxeko atarian emakumea bi astorekin esne partitzen. Jakina, ez da gizarteak egindako lana ez onartzea bakarrik; horrek berez dakar juridikoki ere emakumea desagertuta egotea. Baserrian besteen pare lan egin bai, baina erabaki garrantzitsuak nork hartzen zituen? Gizonak. Hura zen, azken batean, baserriko nagusia; bai sozialki eta bai juridikoki. Etxea berea zuen. Ia beti, ondorengotza maiorazkoak jasotzen zuen. Nekazari edo baserritar moduan, langile bezala, paperetan gizona agertzen zen.


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 8

ETA GAUr EGUN NOLA DAGO LEGEArEN AUrrEAN EMAKUME BASErrITArrA?

Azken urteetan, beste alorretan bezala honetan ere aurrerapausoak eman dira parekidetasunaren bidean. Eta oraindik pauso gehiago behar badira ere, emazte nekazariaren kasuan ere badago zer kontaturik. Arlo juridikoari erreparatzen badiogu, agian saltorik aipagarriena Emakume Nekazariaren Estatutua onartzea izan da. 2015eko irailean onartu zen lege hori Gasteizko Legebiltzarrean. Emakume nekazarien eskubideak arautu, berdintasuna bultzatu eta andreek baserrian egiten duten lana aitortzea helburu hartuta eman zitzaion baiezkoa. Europar Batasunean mota horretako lehen legea izan zen. Emakume horiei babesa eman eta ahalduntzeko bidea irekitzeko asmotan onartu zuen 2014an Eusko Jaurlaritzak lege proiektua Araba, Gipuzko eta Bizkaiko aldundietako ordezkariekin eta emakume baserritarren inguruan lanean jarduten duten hainbat eragilerekin batera; hala nola, Landa xxI, Gure Soroa, Hitzez eta Arabako Emakume Nekazarien Sarea. Honela hasten da lege proiektua, eta garbi uzten du egoera bezala helburua: “Nekazaritzaren sektorean emakumeek jasaten duten bereizkeriari aurre egiteko beharragatik onartu da emakume nekazariaren estatutua: batik bat, profesionaltzat jotzeko, jendartean aintzat hartzeko eta beren eskubide profesional, sozial eta fiskalak egikaritzeko”. Nekazaritza ustiategien titulartasunari buruzkoa izango da, agian, legeak ekarritako berrikuntza handienetakoa. Emakumeak baserrien titulartasuna eskuratzea eta ustiategien titulartasuna partekatua izatea arautzen du legeak. 2015ean Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko ustiategi guztien %32 zegoen emakumeen izenean. Lege proiektuan lanean aritu direnek azpimarratzen dute horrelako legeek balio dutela beste emakume batzuk ere nekazaritzara saltoa egiteko.

ETA GAIA ZESTOArA GErTUrATU NAHIAN, herriko emakume baserritarren hitzak jasotzeko intentzioarekin ekarri ditugu Olatz Aranberri Elortzaren hitzak lerro hauetara. Zerbait argitu nahi dut aurretik, beste datu aipagarri batekin (ez da baserri mundura mugatzen, emakumeon jarrera eta izaeretara baizik). Danbolinetik ahalegindu gara herriko emakume baserritar batekin eta bestearekin elkarrizketak lortzen, baina gehienak, pena handiz, ez dira gure galderei erantzutera animatu. “Ni bezala asko egongo dira eta ez dakit ba...”, “Ni zein naiz ba, Danbolinen ateratzeko...”. Esan behar dut, inor minduta sentitu aurretik, erantzun horiek guztiz zilegi direla eta ulertzen ditugula. Baina bada baita ere emakumeon ibilbidearen eta bizipenen isla, lotsagatik, erreparoagatik atzera egiten dugu askotan. Olatz bera lehen ere elkarrizketatuta dago Danbolinen, eta oroitarazi digu; baina ausartu da galdera labur batzuei erantzutera. Mila esker, baietza bezala ezetza eman duzuen guztioi. OLATZ ArANBErrI ELOrTZA, 1966an jaioa, Goikoetxea baserrian bizi da. Azken hogeita hamahiru urteak daramatza han, hara ezkonduta. Kalean bizi izan zen bere haur eta gazte denboran, nahiz eta baserri mundua ez duen sekula horren urrutikoa izan; gurasoak baserritarrak zituen. Gaur egun zer zeregin duzu baserrian? Baserrian baditugu alde batetik behiak, eta bestetik baratzea. Ni bigarren horretan aritzen naiz lanean gehien bat. Behiekin oso tarteka eskua botatzen dut, baina normalean langileek egiten dute lan hori. Eta horrez gain, baserriko emakume asko bezala, etxeaz arduratzen naiz; haur eta helduen zaintzaz, batez ere. Nolakoa da zure egun normal bat? Goizean goiz jaiki eta lehendabizi sua pizten dut. Ondoren seme-alabentzako gosaria prestatu eta bukatzen dutenean alaba eskolara eramaten dut. Erosketaren bat edo beste egin ondoren, kafea hartzen dut kalean, normalean lagunekin, eta berriz ere etxera bueltatzen naiz bazkaria prestatzera. Goiza, beraz, etxeko lanetan pasatzen dut. Eta arratsaldean heltzen diot baratzeari, afaltzeko garaia iritsi arte. Zure gurasoak baserritarrak ziren. Nola gogoratzen duzu zure amaren baserriko jarduna? Orduan denetik egiten zuten baserrian emakume haiek. Normalean, gainera, gizonak etxetik kanpoko lana izaten zuen. Hura falta zela ere ganaduari jaten eman egin behar! Gure amak lan asko egiten zuen baserrian.


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Pรกgina 9

9

Eta ordutik hona asko aldatu al dira gauzak? Tira, tresna aldetik bai. Etxeko lanetako aparatuetatik hasi eta nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ditugunetaraino. Gure etxeko lanek ere ez dute zer ikusi handirik lehengoekin. Orain, adibidez, garbigailu elektrikoak dauzkagu! Baina emakumearen egoeraz ari bazara... Bueno, aldatu, gauza batzuk aldatuko ziren seguru asko. Baina oraindik ere gizonaren lana aipatzen da baserritar moduan, eta emakumea oraindik ere askotan ezkutuan geratzen da, bigarren mailan. Guk, ordea, jarraitzen dugu lehen bezalaxe (aparatu hobeak baditugu ere) baserriko lanak egiteaz gain etxekoez arduratzen. Nekez topatuko duzu lan horiek bere gain hartzen dituen gizonik baserrian... Lehen asko ibiltzen zinen azoketan. Bai, asko ibilitakoa naiz, gainera! Badira hamalauhamabost urte ordea, joateari utzi niola. Alaba izan nuen, aita zahartuta zegoen dagoeneko, osaba bat ere etxean geneukan ordurako... Eta horien guztien ardura norbaitek hartu beharra zeukan. Gero gizona ere gaixotu egin zen...

Etxekoen zaintza lanen pisua hartu zenuen zure gain. Bai, hala tokatu zen. Eta Zoroperietan ere ibiltzen zinen garai hartan ezta? Oso gustura egoten nintzen egun horretan herriko plazako postuan. Herriko bakarretakoa izango nintzen, gainera, eta jende asko gerturatzen zitzaidan. Lehen postu asko jartzen ziren. Gaur egun pixka bat jaitsita dagoela esango nuke. Baina tira, nik oso oroitzapen onak ditut.

I

tsaso zubiria etxeberria

E RREPORTAJEAN ZEHAR AGERTZEN DIREN ARGAZKIETATIK BI BAKARRIK DIRA Z ESTOAN ATEREAK . O LATZ A RANBERRI E LORTZARENA GAUR EGUNGOA DA , ETA ESNE PARTITZAILEARENA DA , LEHEN ESAN BEZALA , DANBOLINEN ARGAZKI ARTXIBOAN DAGOEN ETA EMAKUME BASERRITARRA AZALTZEN DEN BAKARRA . D ATU AIPAGARRIA DA , EZ BAITA Z ESTOA KASU BAKARTUA . H ASIERAN AIPATU MODUAN , EZ DAGO GARAI BATEKO EMAKUME BASERRITARREN IA ARGAZKIRIK , ETA HORREGATIK JO BEHAR IZAN DUGU BESTE LEKU BATZUETAKO IRUDIAK HARTZERA .


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 10

lilura

RamoN maRtijak ERaZtuNaREN auRkikuNtZa ia miRaRiZkoa koNtatu ZiGuN apiRiLEaN. oRaiN bERRiZ, amabituRRiEtako kobaN uRRiaREN 8aN iZaNdako istRipua. HiRuRoGEita HamaR bat LaGuN ELkaRtu ZiREN: ERtZaiNtZako ERREskatE taLdEkoak, EspELEoLoGiakoak... dYak Eta GuRutZE GoRRiak kaNpaLEkua ipiNi ZutEN ERREpidE NaGusiaREN aLboaN. HamaLau oRdu EGiN ZituEN HaitZuLo baRRuaN. HaRRiak bi HaNkak HaRRapatu ZiZkioN; batEaN tibia Hautsi ZitZaioN Eta bEstEaN oRpoa kaLtEtu. makuLuEkiN, baiNa aNimoso HaRtu Gaitu. EspELEoLoGia du pasio.

Zuzen botata, hirurehun metrora zeunden. Nolako tokia da?

Sarrera oinez egiten da, erreka baten ondotik; ondoren, gorantz estugune batetik. Gero berriro bidea zabaldu egiten da. Galeria nahiko handi batean nengoen. Lohi asko zegoen, harriak ere bai, baina nahiko erosoa zen. Espeleolaguntzako kide naiz, eta istripua gertatu zenean, berehala irudikatu nuen nola joango zen guztia. Gutxi gorabehera, banekien zer gertatuko zen. Ez nengoen irteeratik urrun, baina estugunetik andak pasatzeko pasabidea zabaldu egin behar zen eta horrek atzeratu zuen dena. Leherketa txikiak egin zituzten harriak kentzeko, eta hori lan handia da. Hasierako une hartan sustoa hartu nuen, baina segituan neureganatu nuen egoera, eta ondo egon nintzen. Hasieran lagunekin, gero erizaina etorri zen, ertzaintza, janaria zegoen, edatekoa ere bai. Ingurua berotu zidaten, berriketan aritu ginen eta oroitzapen ona daukat.

Amabiturrietan zenbaterainoko bidea egitea lortu duzue? Zer egon daiteke han?

Eibarko taldekoek pasabide bat topatu dute eta egun hartan Jabier Manteca eta biok, Iñigo eta Igonerekin, ilusio handiz joan ginen. Aizarna aldeko eta Santa Engraziako urak hartu, Akoa zeharkatu eta Urola ibaira irteten da Amabiturrietako erreka. Sistema karstiko baten barruan dago. Aizarna aldetik sartu izan gara, baina ezin aurrera egin eta errekan gora saiatzea pentsatu genuen. Amabiturrieta oso interesgarria da: hidrologikoki erreka bat da, emari handia dauka eta hori esploratu eta, aldi berean, babestu egin nahi dugu.

Danbolinzulo haitzuloan duela hemezortzi mila urteko labar pinturak aurkitu zituzten 2015ean, Astuigainan eta Erlaitzen ere Paleolitoko garai bertsuko irudiak agertu ziren. Zenbat aztarnategi egon daitezke gure inguruan?

Gauza asko ari da agertzen eta esploratzeko asko dago. Ertxiñan adibidez, meazulo asko dago, haitzuloekin bat egiten dute, hori aberastasun handia da. Baina gu ez gara profesionalak. Pasio handia daukagu, baina asti askorik ez. Zeregin horietan, herrian, ez gabiltza asko.

Euskal Espeleologoen Elkargoa ere badago. Haitzuloak behatzera joan aurretik zer informazio izaten duzue? Nola moldatzen zarete?

Elkargoarekin eta taldeekin badugu harremana, Antxietakoekin ere bai. Arkeologia aldetik zerbait interesgarria topatzen badugu abisu ematen diegu, eta haiek guri ere bai. Baina bereizi egin behar dira arkeologia eta espeleologia. Aranzadiko informazioarekin, nolabait, berresploratzen ari gara, datu gehiago ateratzen eta berriak ere dezente aurkitu ditugu. Geologia, hidrologia, biologia, paleontologia… ikuspegi horiek hartzen ditugu kontuan. Haitzuloek gauza asko daukate, guk uste baino gehiago. Ikusten ez den eremua da mundu hori, baina ekologian garrantzi handia dauka. Gizakien isurketak jasaten dituzte eta asko eragiten diete. Amabiturrietan zehatz ez dakit zenbat tokitatik etorriko den ura, erreka handia etortzen da, bere bizia du, baina kutsatuta dago. Denek dakite, Aldundiak ere jakingo du eta Zestoako Udalak ere bai. Guk, ahal den neurrian, beti aldarrikatu-


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 PĂĄgina 11

Geologo bat ere baduzue taldean, Jabi Manteca. Zein da haren lana, hori guztia paperera pasatzea?

Fitxa hartzen dugu, izena, kokapena, ezaugarriak. Ahal dugun neurrian, espeleologian gero eta jantziago gaude eta Jabik gauzak interpretatzen asko laguntzen digu. Espeleologiak zientziatik asko du. Irakurtzen aritzen naiz, eta egin ditut ikastaro batzuk ere, baina ikusten dut pila bat dagoela ikasteko. Pasioa daukagu, bestela ez ginateke horrela ibiliko. Kirola da, baino askoz ere gehiago da, beste diziplina bat.

Lekeitioko Armintzan Paleolitoko grabatuak aurkitu dituzte. Aldundiak eman du berria eta espeleologoek esan dute, ez ziratekeela sekula aurkituko haien lanagatik izan ez balitz. Gutxietsi egiten dituztela bai teknikari funtzionarioek, bai biologo profesionalek eta baita arkeologoek ere. Nola ikusten duzu hori?

Euskal Herriko ia talde guztiak ezagutzen ditut, Gernikako ADES taldekoak ere bai. Gogoz egiten dugu lan, baina instituzioen partetik badaude hobetzeko gauzak. Denborarekin espeleologoen lana gehiago balioetsiko dela uste dut.

Erlaitzeko koba Ekaindik oso gertu dago. Orain hogei mila urteko zortzi animaliaren pinturak, orein zein zaldienak aurkitu orduko itxi egin zuten. Margolanak ikusteko benetan abila izan behar omen da, argiekin konbinazioak eginez. Gerta liteke hamabost aldiz sartu eta ez ikustea.

1

ko dugu gauza horiekin kontuz ibili behar dela. Ondarea da, herrikoa, denona. Gu laguntzeko prest gaude, instituzioekin elkarlana egiteko, geodibertsitate hori babesteko. Harremanak badaude, baina kontua makal doa.

1

Bai, nik ikusi izan ditut aztarnak behin baino gehiagotan eta ez konturatu, gero jakin. Grabatuak ikusteko batez ere, zertan ari zaren jakin behar duzu. Antxietakoek horretan begi zorrotza dute. Horiek beste arlo batean aritzen dira. Gu esploratzera joaten gara, toki batetik abiatu eta aurrerantz egiten dugu. Azken finean, Erlaitz eta Danbolinzulo arkeologikoki oso interesgarriak dira, baina espeleologia aldetik oso motzak. Gu karst inguru baten barruan zer dagoen aurkitu nahian ibiltzen gara. Amabiturrietak asko dauka egiteko eta paleontologia ikuspegitik ere badaude hainbat gauza. Ez dakit zenbateraino emango duen.

Aizarnan bada ilargi esnezko ubide bat, “moonmilk�, hirurehun metroko gibbsita ibai zuria. Zu izango zinen?

Bai, aspaldi. Hor geratu da ez dakit zer balitz bezala, baina nik ematen diodan garrantzia ematen diot. Denborarekin herrian dagoen kuriositatea asetzeko modua egongo dela uste dut, ari gara lanean. Gure helburua da Aizarna inguruan meategiek eduki zuten historia eta balioa erakustea. Oinez bisitatzeko moduan ipini meazuloak, edo interpretazio zentro txiki bat ireki Aizarnan. Utzita dago dena. Ez dugu soilik pentsatu behar zeinen polita den Zumaiako flyscha kostaldean. Barrurago hemen gaude gu, sekulako baliabide naturalekin ezer egin gabe. Herritarrok eta instituzioek garrantzia eman behar diogu horri guztiari. Askotan pentsatzen dut, nik disfrutatzen dudan bezala zenbatek gozatuko luketen gure biodibertsitate honekin. Erraz irudikatu dugu gure burua ubideez, haitzuloez eta urak egindako bideez ramonek emandako azalpenak entzuten: ilargi esne ibaian kaltzita erori eta harri bihurtu beharrean esne-gain bihurtu zen‌

N

agore telleria


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 12

danbolin.eus

Eskola txikien Festaren antolaketa aurrera doa

Hogeita hamarren bat lagun bildu ziren azaroaren 12an Arroabeko Guraso Elkarteak eskola txikien festari begira egindako herri batzarrean. Sakulupe Guraso Elkarteak balorazio positiboa egin du bileraz: “Jendearen parte hartze maila eta informazio partekatzea egokiak izan baitziren”. Orain arte egindakoa azaldu zuten lan taldeek. Lotuta dauden gauzak eta aurrera begira dauden ideiak. Iritzi berriak eta era askotakoak jasotzeko aukera egon zenez, batzarraren helburua bete zela azpimarratu du Guraso Elkarteak. Denek argi adierazi zuten festa ondo aterako bada elkarlanagatik izango dela, guraso, eskolako irakasle, eta auzotarrak oro har, denak beharrezkoak dira. Norbaitek antolakuntzara hurbildu nahi badu, batzordeak zabalik daude eta Guraso Elkarteko kideengana ere jo dezake. Hilabete barru inguru beste herri batzarra egingo da prestakuntza lanak nola doazen baloratzeko.

Eromen produkzioak taldeak azpeitiko Euskal antzerki topaketetako publikoaren saria irabazi du

Zestoako Eromen Produkzioak taldeak Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako ikusleen saria irabazi du, Sweeney antzezlanarekin. Saria harriduraz eta pozez hartu dute, “Baldintza prekarioetan gabiltza lanean, eta horrelako sariak erakusten dute esfortzuak merezi duela”. Sorpresaz hartu dute berria: “Ikusleek bozkatzen dute, eta ez duzu pentsatzen talde amateur bati emango diotenik bozka”.

2017ko maiatzaren 7an gure etorkizuna erabakiko dugu

‘Nahi al duzu izan Euskal Estatu Burujabe bateko herritarra?’ galderari erantzungo diogu Zestoako herritarrok 2017ko maiatzaren 7an. Azaroaren 13an Zarauzko Modelo aretoan egindako ekitaldian eman zen Urola Kostako zortzi herritan izango den galdeketaren berri. Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako 16 urtetik gorako herritar guztiek izango dugu galdeketa horretan parte hartzeko eskubidea. Guztira 60. 000 herritarrek. Erabakitzeko eskubidearen aldeko “uholde” hori Gure Esku Dago dinamika herritarretik sortu da. Horrela, 2016ko azaroaren 19an Hitziturri talde eragilearen aurkezpena egin zen Zestoan. Talde hori Zestoan “erabakitzeko eskubidea gauzatzeko” sortu da eta orain sinadurak biltzen hasiko da.

jubilatuen astea arrakastatsua izan da

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra Zestoako Jubilatuen Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu, “Jubilatuen astearen” barruan. Jexux Odriozola, elkarteko lehendakariak, adierazi digu aste horren helburua elkartea sendotzea eta jubilatuen artean giroa sortzea dela. Aurten lehengo aldiz, herriko adinekoen bi egoitzetan ere ekintzak antolatu dituzte, egoiliarrak integratzeko asmotan.


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 13

3 1

iñaki azkuneren ‘Zestoaren Historia’

Iñaki Azkune historialari zestoarrak “Zestoaren Historia” ikerlana aurkeztu zuen abenduaren 17an Zestoako udaletxean. Zestoako eta inguruko Geologia, Historiaurrea, Antzinaroko Historia eta Goi Erdi Aroari buruzko azalpenekin ematen zaio hasiera lan horri. Gero, Zestoa hiribildu bihurtu ondorengo garaia (1383) askoz sakonago aztertu du Azkunek, eskueran zuen materiala ere ugaria zelako. Horrela, Historiaurretik 1544. urtera arteko historia bildu du Azkunek liburuan. Ikerketarekin batera, erabilitako dokumentu historiko garrantzitsuenen transkripzioa ere prestatu du eta, atala bukatzeko, aurkibide onomastiko eta toponimikoa. “Zestoaren Historia” CD-rOOMean argitaratu da eta ale bakan batzuk paperean, liburutegietan eta jartzeko.

Euskal Herriko musika bulegoak Rural Zombies taldea saritu du

Euskal Herriko Musika Bulegoak rural Zombies musika taldea saritu zuen azaroaren 24an. EHMBk jakinarazi duenez “Epaimahaiak lana sortu, interpretatu eta ekoizteko jardunari erreparatu dio nagusiki eta baita, jakina, azken emaitzari ere. Horretarako, hainbat balorazio erreferentzia erabili ditu: berrikuntza, originaltasuna, indarra, potentzialtasuna, sotiltasuna, sentsibilitatea, esperimentazioa, sonoritatea, estilo-estetikak eta artworka, besteak beste”.

Narrondo-Zestoa martxa

Narrondon hasi eta Zestoako plazan amaitu zen Bidegorria amaitzearen aldeko martxan, Herriak lotu, bidegorria amaitu lemapean, hainbat herritarrek Iraeta eta Narrondo arteko bidegorri zatia amaitzea eskatu zuten azaroaren 26an. Martxaren amaieran hiru eskari egin zituzten: · Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailari hasitako proiektua amaitzea eskatzen diogu, Bidegorri sarea amaitzea Aldundiaren ardura baita. · Urola bailarako udalei, eta bereziki Zestoako Udalari, herritarren aldarriarekin bat egitea eskatzen diogu. Elkarturik, denek batera indar eginez, proiektua amaitzea eskatzen dugu. · Martxan bildutakoei eta etxean geratu diren herritar guztiei lanean jarraitzeko eta gure esku dagoen guztia egiten jarraitzeko deia egin diegu. Geldirik egonda jai dugula jakiteko nahikoa eskarmentu badaukagulako, zoritxarrez.

Zestoan hasi da binakako pilota txapelketa

Zestoan jokatu zen binakako pilota txapelketa nagusiko lehenengo partida. Antolatzaileek nahi baino jende gutxiago hurbildu zela adierazi ziguten, baina ikusleek txapelketako partida politaz gozatzeko aukera izan zutela. Zestoako Pilota Elkarteak adierazi zigun horrelako jaialdiek herria mapan jartzeko balio badute ere, kostu ekonomikoak kontuan hartuta, aurrerantzean gisa horretako jaialdiak antolatzea zaila ikusten dutela.


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 14

J

ardunian

GOGORZA ARROITAONANDIA ESKUA denda txikia bezain handia dela garbi geratu zaigu Kristobalekin elkarrizketatu ondoren. Denda gehiago ezagutzen genuen Kristobal bera baino, izan ere, denda hor dago beti, gure eskura, baina Kristobalek han eta hemen jarduten du ikasten, irakasten, bezeroak zaintzen... eta denbora libre gutxi dauka. Tiburtzianeko Milagrosen eta Abeletxeko Luisen semea da Kristobal, Lasaokoa, hiru seme-alaben aita eta gauza askoz ere gehiago… Lanbideari dagokionez fisioterapeuta, osteopata eta Psikoneuroimmunologian (PNI) aditua. Irakaslea ere bai. Eta berak esanda bezala, berritzaile amorratua.

minez egon behar al da zuregana joateko? Ez da egon “behar” baina hala egon ohi da niregana etortzen dena. Badirudi beste erremediorik ez dagoen arte itxaroten dugula. Zer min tratatzen dituzu? Zein ez ditudan tratatzen esango dizut. Minbizia, adibidez. Gaur egun ez dakit tratatzen eta ez dut tratatzen. Zenbait gaixotasunetan ez ditugu emaitza onak edo ez nahi bezain onak behintzat. Kasu horietan, hasieratik garbi esaten diogu bezeroari, ez garela aukera onena. Aldiz, emaitza onak izaten ditugu bizkarreko, lepoko, sorbaldako eta horrelako minak tratatzerakoan, baita hesteetako arazoetan ere, herniak tratatzerakoan ere bai… Noiztik datorkizu osteopatiakiko interesa? Fisioterapia ikasketak 1992an bukatu nituen, eta pare bat urtera Osteopatia ikastea erabaki nuen. Garai hartan ez zen orain bezain ezaguna, baina ikusten nuen oso interesgarria zela osteopatiak ematen zuen ikuspegia osasun eta gaixotasun arloetatik begiratuta. Denborarekin egiaztatu ahal izan dut hala dela.

Non egin zenituen ikasketak? Fisioterapia ikasketak Zaragozako unibertsitatean egin nituen, Osteopatia Alcala de Henaresen eta PNI San Pablo CEU unibertsitatean, Madrilen. 18 urte nituenean Fisioterapia ezin zitekeen Euskal Herrian ikasi, orain dela urte gutxi hasi dira Bilbon eskolak eskaintzen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Osteopatia, gaur egun, Fisioterapiako graduondokoa bada ere, orduan ez zegoen araututa. Osasun profesionalei zuzenduriko Osteopatia ikasketarako eskaintzarik ez zegoen inguruan eta Alcala de Henaresera joan nintzen Escuela de Osteopatia de Madrid (EOM) eskola txiki batera, eta han 5 urte egin nituen. Eskola hori, gaur egun, munduko Osteopatia eskolarik handiena da, lau kontinentetan egoitzak dituelarik; horietako bat Donostian, noski, geuk ekarri genuen. PNI ikasketak bukatu ondoren, zabaldu beharreko ikasketak zirela sentitu genuen eta, gaur egun, Donostian ikasteko aukera eskaintzen dugu.


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 15

5

1 “Gaixotasuna azaldu aurretik, eta ondoren, erabakiak hartzen jakin behar dugu”


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 PĂĄgina 16

beraz, titulazio askoren jabe zara. Aipaturiko horiez gain, Fisiatria eta Kinesiologiako lizentziatura, Buenos Aireseko General San Martin Unibertsitatean eskuratuta, eta DEA ditut, Cadizeko unibertsitatean aterata. Oraintxe bertan doktoretza bat ateratzeko lanetan gabiltza, tesia bukatu eta Sevillako unibertsitatean aurkeztu behar dugu. Euskal Herritik kanpo asko ibili zara, orduan. arlo horretan murgiltzen den jende asko ezagutuko duzu, ezta? Profesional asko ezagutzen ditugu. Ikasle asko izan baititugu bai PNIn eta baita Osteopatian ere. Oraintxe bertan Donostian 140tik gora ikasle izango ditugu. Guk gehien bat fisioterapeutak ezagutzen ditugu, gure eskolan Osteopatiako Masterra fisioterapeutek soilik egin baitezakete. PNI ikasten, adibidez, badaude medikuak, psikologoak eta nutrizionistak ere. Horiek guztiak meritu ikaragarria dute, unibertsitateko ikasketak egin ondoren beste urte pila bat ikasten pasatzen dute motibazio bakar batekin: bezeroei ahalik eta zerbitzu hoberena ematea. Hori neketsua eta garestia da. Errazagoa izango litzaieke betiko jardunean jarraitu eta etxean lasai geratzea, baina formatzen jarraitzen dute etengabe. Osasun arloan jendeak uste duena baino bokazio eta profesionaltasun gehiago dago, eta askotan ez da behar den bezala baloratzen. Zer izan da ikasi duzun gauzarik garrantzitsuena? Oraindik ikasten ari naiz. Uste dut garrantzitsuena ikasteko dudala. Zer ibilbide egin duzu lan munduan? Hasieran Osakidetzan eta Osasunbidean egin nuen lana urtetan. Nafarroan plaza bat atera nuen Osasunbidean, baina neure kasaka kontsulta irekitzea erabaki nuen, eta Cristina emaztearekin Eskua sortu nuen Donostian. Kontsulta pribatu batek segurtasun gutxiago ematen du, baina lanerako askatasun gehiago. Dena den, lehenengo urte haien oso oroitzapen onak ditut; Lesakan, Beasainen, Mendaron, Lartzabalen, Azpeitian eta beste hainbat lekutan ibili nintzen.

Zer tratamendu eskaintzen dituzu? Nire tratamendua osteopatian datza, batik bat; fisioterapian oinarritua eta psikoneuroimmunologiarekin osatuta. Batzuetan tratamendua soilik behar izaten da, baina, beste batzuetan, eguneroko bizitzan zenbait aldaketa ere beharrezkoak izaten dira. Gure bizimoduak, estresak, jateko erak, ariketa ezak, emozioak eta gainerakoek eragin handia baitute osasunean. Eta, noski, pertsona batetik bestera asko aldatu daiteke tratamendua. definituko al zeniguke, labur-labur, osteopatia, fisioterapia eta pNi? Ez da galdera erraza‌ Fisioterapiako ikasketak dira osasun-profesional bihurtzen gaituztenak eta gaixotasunak tratatzeko baimentzen gaituztenak. Tresna ezberdin asko erabiltzen ditugu: beroa, hotza, korronteak, ariketa fisikoa eta abar. Guk erabiltzen diguna, batik bat, eskuzko terapia da. Osteopatiak manipulazio teknika propioak ditu eta ehunen arteko mugimendu finetan jartzen du arreta, batik bat, burezurrari eta erraiei dagokionean. PNIak, horiez gain, arlo gehiago hartzen ditu aintzat: psikologia, hormonen ardatz ezberdinak, eta abar. Beti gabiltza pertsona bere osotasunean hartzen; ebidentzia zientifikoan oinarrituz eta arazoaren sorrera aurkitzen saiatuz. Gaixotasun edo kalte fisikoen aurrean fisikoki interbenitzeaz gain emozionalki ere tratatzen al duzu bezeroa? Ondo dakigu emozioek eta psikologiak, oro har, eragin handia duela osasunean eta azaldu daitezkeen sintometan. Horregatik, batzuetan psikologoen premia ikusten dugu eta haiekin elkarlanean jarduten dugu.

“Nafarroan plaza bat atera nuen Osasunbidean, baina neure kasaka kontsulta irekitzea erabaki nuen�


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 17

7

medizina alternatiboaz zer harreman eta iritzi daukazu? Zenbait kasutan oso alternatiboak gara. Berrikuntza lanaren zutabeetako bat denean logikoa da hala izatea. Garai batean, osteopatia ere alternatiboa zen, eta orain fisioterapeutek unibertsitatean ikasten dituzte hain arrotzak ziren hainbat kontzeptu. Psikoneuroimmunologiarekin ere gauza bera gertatuko da edo gertatzen ari da; pixkanaka-pixkanaka, bere onurak agerian gelditu ahala, medikuntza ortodoxoan erroak botako ditu. Eta horretan ari gara gu lanean. Helburua ez baita alternatiboak izatea, geure neurri apalean, osasun zainketa gero eta hobeago baten bila joatea baizik. Azkenean, osasun zerbitzu onak izatea denontzako onuragarria da, neuretzat eta nire familiarentzat ere bai. Ezagutzen al dituzu biodeskodifikazioa, hipnosia, konstelazioak…? Erabiltzen al dituzu? Zer iritzi duzu horiei buruz? Ezagutzen ditut, neurri batean. PNI sakontzen 2003. urtean hasi nintzen, Madrilen, eta urte batzuk daramatzagu formazio hori eskaintzen Euskal Herrian. Zuk aipaturiko horiek oso tresna interesgarriak dira esku egokitan baldin badaude. Zenbaiti emaiozu bada, motozerra bat… Zer gomendio egingo zenioke fisikoki osasuntsu sentitzen denari? Osasuntsu sentitzen denari zorionak eman eta horrela mantendu dadila, bere burua pixka bat zainduz baina larritu gabe, beldurrik gabe eta osasun egoera hortaz disfrutatuz. Eta hala sentitzen ez denari? Galdetuko nioke ea zein den bere plana, “Zerbait egin beharko da, ezta? Edo larrialdietara joateko momentuaren zain gaude?”. Askotan badakigu zer egin behar dugun, beste inork baino hobeto, baina norbaitek esateko beharra izaten dugu. Eta ez baldin badakigu zer egin, bada, dakienari galdetu beharra dago, eta, gero, martxan ipini behar. Zestoan egun bakar batean egoten zara, ezta? Bai. Donostian ere kontsulta daukagu, ikastaroak ere ematen ditugu eta beste zenbait enpresatan ere elkarlanean gabiltza. Denera ezin iritsi… jakin dugu 2017ko urtarrilean sastarrainen eskainiko duzuela ikastaro bat: pNi eta kirola. Zeini zuzendutako ikastaroa da? Kirolean hobekuntza eraginkorra bilatzen duenarentzat izango da: kirolarientzat, horien laguntzaileentzat edota osasun arloko profesionalentzat. Bi eguneko ikastaroa izango da, urtarrilaren 14an eta 15ean, eta hiru modulutan banatuta eskainiko da. Interesa duenak naturalki.com webgunean aurkituko du informazio gehiago, baita izena emateko orria ere. Eta, jakina, nahi duenak ESKUAn galdetu dezake. Horretaz aparte, Koba koba trail probaren 2.edizoan babesle bezala egongo gara berriro ere.

1

Eskua belar denda bat baino gehiago da, ezta? ESKUA terapia zentro bat da. Osasun arloko profesionalak egiten dugu lan eta belar dendak kobertura egokia eskaintzen du osasun egoerara iristeko behar diren ohiturak eta bizi jarrerak izateko; elikaduran eta beste hainbat gauzatan. Zer zerbitzu dituzue? Belar dendan, elikagai ekologikoak, osagarriak eta abar edukitzeaz gain, podologia, dietetika, fisioterapia eta osteopatia zerbitzuak eskaintzen ditugu. Dena den, saiatzen gara ahalik eta zerbitzu zabalena eskaintzen eta etorkizunean profesional gehiago izango dira seguru asko. Zein da Eskuaren filosofia? Osasun arazoei ahalik eta erantzun egokiena ematea; erantzun hori guk eman ahal izanez gero, geuk eman, eta ezin baldin badugu, aukera onenera bideratu. Pazientea da garrantzitsuena. Zeinek hartzen dute parte Eskuan? Emaldik antolatzen du dena. Zestoako dendaren buru Jone dago. Nutrizionista Aitziber, podologo gisa Amaia eta fisioterapeuta Ainhoa. Donostian eta Zuatzun, Uxue fisioterapeuta eta osteopata, eta Cristina haur eta haurdunaldietan aditu moduan (fisioterapia, osteopatia eta PNI erabiliz). Donostian jendearekin harremanetan Sara. Ni fisioterapeuta, osteopata eta PNIn aditu gisa nabil Donostian eta, astean behin, Zestoan. Zein jende mota joaten da zuengana? Era guztietako jendea sartzen da gurera, gazte eta adineko gizon eta emakumeak, jende arrunta eta xelebrea… denetik. dendari dagokionean, zeri ematen diozue garrantzia? Ahalik eta zerbitzu onena eta profesionalena ematen saiatzen gara; gertukoa eta pertsonalizatua. Elikadurari ere garrantzia ematen diogu. Naturak osasuntsu mantentzeko aukera asko ematen dizkigu, hori beti gogoan dugu ESKUAn. Zergatik Eskua izena? 19 urte inguru nituenean, ikasketak burutzen ari nintzela pentsatu nuen “egunen batean zentro bat irekitzen badut ESKUA izena jarriko diot” eta halaxe egin nuen. Zer jakinarazi nahi zenukete? Osasun arloan proaktiboak izan behar dugula. Askotan, gaixotasuna noiz iritsi zain egoten gara eta gero harritu egiten gara etortzen denean. Gaixotasuna azaldu aurretik eta ondoren erabakiak hartzen jakin behar dugu, erantzukizuna norberarena baita. Horrenbestez, ondorioak norberak pairatzen ditu. Gu hemen gaude ahal dugun bezain beste laguntzeko prest.

“Uste dut garrantzitsuena ikasteko dudala”

M

aialen kortadi iparragirre


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 18

bi pERtsoNENtZako GosaRi “koNpLEtoaREN” iRabaZLEak:

- iGoR aNdREs oLaiZoLa - josE maRi oLaiZoLa oLaiZoLa - iZaRo aiZpuRua iRuREta - ismaEL oLaiZoLa oLaiZoLa - aNdER bERGaRa ELoRtZa - maRGaRi EiZaGiRRE aRaNbuRu

·Hiztegia (eg

Urtea joan zaigu eta hau izango da aginduko dizugun azken 'etxeko lana'. AEKideok eskerrak eman nahi dizkizugu hilero gure aholku eta galderak irakurtzeko tartetxo bat hartu duzun horri, eta zerbait berria irakastea lortu dugula aitortzen badiguzu, horixe izango da egin diezagukezun oparirik onena! Azken jarduera honekin, beraz, urte sasoi honetan lagun eta familiakoen artean bidaltzen diren zorion agurrak idaztean izan ditzakezun zailtasunetan lagundu nahi dizugu:

un berezie n izenak idazten d letra larri ira): Gabo z nak, Egu gaua, Egu b erriak, Ga berri egun b on a, Urtezah eguna (iz ar gaua, U ena elkart rteberri uta; 'urte_ bereizita). _berri on!' ·Urte berri zo riontsua o pa dizut? Urte berri zoriontsu a izan dez Urte berri azun opa zoriontsu dizut? a izan dez Hirurak o azula opa ndo daud dizut? e! ·Kontuz gaz telaniazk o kalko ok 'que pasei errekin: s unas bu enas navi Gabon on d a des' > batzuk pa sa ditzazu Jatorrago: ela Pasa itzaz ue Gabon zoriontsu ak!

2017 zori ont denoi! Gog sua opa dizuegu or izango de atu Korrika urtea la!!!


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Página 19

27 28 29

ASTEARTEA

Gabonetako xake famili tailerra Arroabean. ASTEAZKENA

Gabonetako xake famili tailerra Arroabean. OSTEGUNA

Bertso-poteoa, Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariekin 12:30-14:30. •Gaztelekutik Barakaldoko Gabon parkera irtenaldia. 2. ziklotik gorako haur eta nerabeentzat. Irteera: 9:30 (Gurutzean). Itzulera: 19:00 (Gurutzean). Prezioa: 10 €. Izen emateak eta informazio gehiago: Gaztelekuan (688 684 029) - Gabonetako xake familia tailerra Arroabean.

30 •

OSTIRALA

Gabonetako xake familia tailerra Arroabean. Hitziturrik antolatuta, Erabakitzeko eskubidearen alde, Mus txapelketa Uztapide eta Mollergi tabernetan. Izen ematea 21:30ean. Hasiera: 22:00etan. Izen ematea: 30 €. Lehenengo saria: 500 €, bigarren saria: 250 €, hirugarren saria: 100 €, Laugarren saria: 50 €.

31

LARUNBATA

VII. San Silbestre Herrikoia 17:00etan plazan. Umeak: 150 metro. Helduak (16 urtetik gorakoak): 2,4 km. Izen ematea lasterketa egunean 16:00etatik 16:45era (doan). Antolatzailea: Zestoako Udala. Irabazle nagusiei urdaiazpikoa eta ardoa. Umeentzako gozokiak. Parte-hartzaileen artean beste sari batzuk zozkatuko dira. •Elkarretaratzea Zestoako Plazan Kalera kalera, Antton etxera lemapean 19:30ean.

9

AB

ENDUA

age nd 12 a 13 14

1

OSTEGUNA

Gaztelekuan, Karaokearen prestaketak. OSTIRALA

Haurrentzako jolasak Barbantxorekin, Aizarnan eta Zestoan. LARUNBATA

Bilbon, Euskal presoak Euskal Herrira lemapean Sarek antolatutako manifestaziora autobusak egongo dira Zestoatik.

17 19

ASTEARTEA

Silo-bola plastikoen bilketa.

Gaztelekuan, Karaokearen prestaketak. •Bolumen handiko hondakinen bilketa, 20:00etatik aurrera paper eta kartoi edukiontzien ondoan.

20 21 22 25 Sa 21

OSTEGUNA

OSTIRALA

Haurrentzako jolasak Barbantxorekin, Arroabean eta Iraetan. LARUNBTA

Arropa Solidario taldeak antolatuta, bigarren eskuko arropa denda zentroan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak arte. IGANDEA

Agiro Mendi Klubak antolatuta, Elgoibarrera irtenaldia oinez. Nazioarteko krosa ikusteko aukera izango da. ASTEAZKENA

Eskulan tailerra 6 urtetik gorako haurrentzat, Gaztelekuan.

ntainesak Iraetan LARUNBATA

10:00etan, Txupinazoa - Kale animazioa. 11:00etan, Meza Santua - Santa Ines. 12:00etan, Pilotako finalak. 14:00etan, Iraetako Gure Ordekan bazkide bazkaria. 16:30ean, Gorriti eta bere animaliak Bekoetxen. 18:00etan, Herri kirolak (Urrezko aizkora txapelketa).

22

IGANDEA

UR

TARRILA

01

IGANDEA

Agiro Mendi Klubak antolatuta Erlora irtenaldia Beren eskubideen alde, Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean.

05

OSTEGUNAA

rrege magoak Arroabean. 18:30ak aldera, estaziotik plazara joango dira errege magoak haurren danbor hotsek lagundurik. Plazako jaiotzan erreberentzia egin ondoren, elizara sartuko dira eta 2-9 urteko haurrei opariak banatuko dizkiete. •Errege magoak Zestoan. 18:45ak inguruan Akoatik herri aldera gerturatzen hasiko dira herriko bandaren laguntzaz. Bukaeran, elizan, haurren gutunak jasoko dituzte. •Bolumen handiko hondakinen bilketa, 20:00etatik aurrera paper eta kartoi edukiontzien ondoan.

10:00etan, Meza Santua. 11:00etan, Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa Gure Ordekan. 12:00etan, Zuhaitz landaketa/auzolana. 14:00etan, Babajana Gure Ordekan. 16:00etan, Jaioberriei omenaldia. 16:30ean, Umeen puzgarriak, tailerrak, jolasak. 18:00etan, Txokolatada.

27 28

OSTIRALA

22:00etan, Mus txapelketa. LARUNBATA

13:00ean, Pintxo lehiaketa. 14:00etan, Pintxo bazkaria. 18:00etan, Futbol7 txapelketa. 21:00etan, Afari herrikoia. 23:00etan, Berbena (Trikidantz).

•Z •H

estoako F11 argazkilari Elkarteak 2017ko egutegia argitaratu du. Baserri giroko gaiak jorratu dituzte. Gurutze Jubilatuen tabernan, Laiak dendan edo Koiote tabernan eskuratu daiteke 7 euroko prezioan. aurreskolan izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 9tik ekainera arte. Matrikulatzeko beharrezkoak diren paperak eskuragarri daude haurreskolan bertan. Haurreskolarekin kontaktatzeko deitu 943 897 150 zenbakira edo idatzi ekain.zestoa@haurreskolak.net helbidera.


178 moztuta.qxp_55 25/12/16 23:38 Pรกgina 20

Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com

943 148 061


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.