Urtarrila 2017

Page 1

179.qxp_55 22/1/17 21:25 Pรกgina 1

2017ko urtarrila

179 zk.


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Pรกgina 2


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Página 3

34 6 10 12 16 17 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

J ARDU NIAN E UGEN IO ALKORTA

BA DOA PILOTARI BEL AUNALDIA

IKU RRINA LEGEZTATU ZU TELA 40 URTE

BAKOITZAK BERE FILTROA DU Urtarrilaren bukaeran gaude dagoeneko. Abiatu ditugu urte hasieran jarritako asmoak, eta horietako batzuei eustea ere lortu dugu (oraindik behintzat). A ze barietatea dagoen munduko desioetan: bikotekidea hobeto zaintzea, familiarekin denbora gehiago pasatzea, erretzeari uztea, puntuala izatea lortzea, gorputzeko pisu egokia berreskuratzea, hurrengo leherketak gertu ez harrapatzea, lan berri bat topatzea, kale gorrian bizitzeari uztea, etxea apaintzen bukatzea, semeak gaixotasuna gainditzea, hizkuntza berri bat ikastea, ama kartzelatik ateratzea, hezur-muin bateragarria aurkitzea, aita izatea, bikotekidearen erasoei aurre egitea, poesia-liburu bat idaztea, Gibraltarko itsasartea zeharkatzea, sukaldari ikastaroa egitea, desintoxikazio zentroan sartzea… denetik. Zein baino zein desio-kolore desberdinagoak, baina denak DESIOAK. Danbolin etxean jasotzen duzuenok ere oso desberdinak zarete bata bestearengandik baina berdin-berdin jaso du buzoian alaba izan berri duenak, laguna galdu duenak, etxea erosi duenak edota lanik gabe gelditu denak. Eta, noski, bakoitzak bere sentsibilitatearekin irakurriko du ikurrinak 40 urte bete dituela edo Eugenio Alkortaren hainbat kontu, baita Iñaki Azkuneren azken lanaren lehenengo atala ere, edo Bota librean, enbidoa eta abar. Bakoitzak bere filtroarekin irakurriko du aldizkariaren zati txikiena ere, bizitza norbere filtroarekin begiratzen dugun bezala. Pozik, triste, nekatuta, beldurtuta, nazkatuta, ilusionatuta, kezkatuta, haserretuta, urduri, minduta… egon zaitezke, eta zuri gomendioak emateko ni inor ez banaiz ere, atrebentzia edukitzera noa: bizitza dastatu, onaz gozatu eta gainontzekoaren aurrean, lagun baten hitzak oparitzen dizkizuet: GORA BIHOTZAK!

M d a n b o l i n EK

aialen kortadi iparragirre

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

IRAGANE TIK TIRAKA

DANBOLIN . E US

A G E N DA

diruz lagundutakoa


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Página 4

Ha enbidoa

Bidaiak

la duk bai, Imanol. Hamaika lekutan izana nauk jada lanaren ondorioz. Izaera kritikoa aipatzen duanean, ez nagok ziur ez ote den eztabaidarako grina besterik, baina tira.

Lehengora bueltatuz, leku behartsuak eta aberatsak, herrialde aurreratuak edo duela 60 urteko bizimodua daramatenak ezagutzea suertatu zaidak. Natura ikusgarriak dituztenak, zibilizazio exajeratuak, edo biak ederki uztartzen dituzten herrialdeak. Denak aberasgarriak, bakoitza bere ñabardurekin. Amerikako Estatu Batuak, Errumania, Polonia, Finlandia, Suedia, Txina, Brasil… Norberak lotu ditzala herrialdeak lehen aipatutako adjektiboekin. Anekdotak mila, baina bidaiez zerbait azpimarratzekotan, ditugun aurreiritziak zein oker egon daitezkeen erakutsi izana da. Estatubatuarren gertutasunak beraiei buruzko iritzia “irenstera” eraman ninduen. Ez behin, askotan. Gabonak bakarrik ez pasatzearren, langile batek bere familiarekin igarotzeko gonbitea ere jasoa dut! Errumanian, bertakoen eskuzabaltasunak harritu ninduen, euren egoera ekonomikoagatik aurrez pentsatu nezakeena bertan behera utzi zuelarik. Badira, hala ere (edo hala iruditu zait niri), estereotipoak betetzen dituzten herrialdeak. Herrialde nordikoen jarrera hotzagoa, lanerako fintasun apartekoa… Brasildarren lanerako baino bizitzeko edo festarako gogoa… Ez nituzke denak zaku berean sartu nahi, baina nire bizipenak halakoak izan dira. Aurreiritziekin jarraituz, askotan entzun behar izan dut “zuek bai ondo, mundua ezagutzen!” erako esaldiren bat. Munduan zehar “turisteoan” gabiltzala dirudi. Ez dut ukatuko horretarako aukerarik ez denik, baina asko urruntzen da errealitatetik. Urduritasunak, ardurak, askotan bakardadeak, komunikazio zailtasuna, lanordu amaigabeak… ikusten ez diren bidaiaren parte dira. Bizitza familiarrean duen eragina ere aipatzekoa da. Seme-alabak dituzunean, gehiago. Ez da erraza familia eta bidaiatzea uztartzea. Ez da erraza niretzat, ez semealabentzat, are gutxiago bikotekidearentzat. Hemendik doakio nire miresmen eta esker ona. Duela urte batzuk, era honetan ibilia da Eneko Iribar ere. RockStar-a, muntaian ibilia, eta orain Lan Mobeleko komertzial dotorea (je,je). Ze esatek Eneko? Asko aldatu al zaik bizitza ordutik? Faltan botatzen al dituk muntaia egunak?

P

intada . Aukera polita.

A

ndoni goikoetxea

Hogeita bat urte bete dira aurten etxe aurrean kotxe batek harrapatu eta berriz jaio nintzenetik, sei urte nituen. “Mediku etxera” iristeko nahi eta nahi ez zeharkatu behar da herritik pasatzen den errepide nagusia. Aukera polita bazirudien ere, jarri berri dituzten semaforo eta zebrabideak ez dute gure etxeko irismenaren arazoa konpondu. Ziurrenik arrazoi teknikoren bat egongo da, baina ez dakit proiektu hori egitean gure etxearekin inor gogoratu zen. Azaroaren 23an sartu genuen udaletxean arazo honi konponbidea emateari dagokion eskaera, eta kontuan izango zutela erantzun ziguten. Espero dut, 1996ko urtarrilaren 15ean gertatu zen bezalako beste istripu bat pasa aurretik hartuko dela neurriren bat; pasabide bat jartzea ez bada ere, gutxienez abiadura muga errespetatzea bermatuko duena. Izan ere, dakizuenez, errepide horretan inork gutxik errespetatzen du eta 50km/orduko abiadura muga.

N

erea odriozola larrañaga


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Página 5

5

botalibrean

Ametsetako hezkidetza.

Hemen nago orri zuri baten aurrean iritzi interesgarri bat idatzi nahian. Sentitzen dut, baina zure interesen berri ez dudanez, niri interesgarri iruditzen zaidanari buruz arituko naiz. Bi gai datozkit: Hezkidetza (genero markarik gabe heztea) eta ametsetan jartzen dugun desira (bizitza bizigarri egiten duen indar hori). Horra hor ba gaia: “Nire ametsa: gure haurrak hezkidetzan haztea”. Aurreko urtean, Urki (nire semea) eta Zazpi. Urtarrilak gaur zazpibiok larunbat goiz batez garrena du eta dagoeneko eman genion nahiko ongi etorri. hezkidetzako ekitaldi Zazpi. Gutxienez zazpi aldiz pentsatu ondoren eman diot onbatera joan ginen, peregi etorria Danbolini. Zazpi. Katuek zazpi bizi izaten omen diza ederrarekin joan ere. tuzte, ziur denak dituztela ongi Nik, agian, nahikotxo nekiela pentsatzen nuen, eta Uretorriak. Zazpi. Zazpiek osatzen kiri berriz, bere lagunak kale egin zion. Sexua dituzte hain maiteak ditugun (neska/mutila izatea) eta generoa (neska/mutil izate bazterrak, hauek ere, zein baino hori nola betetzen dugun) bereizi zizkiguten lehenik. zein hobeto etorriak. Zazpi. ZazNola apaintzen garen, nolako gorputz jarrerak ditugun, pi omen ziren ipotxak, Edurne genero bat edo bestea nola antzezten dugun azaldu Zuriri ondo baino hobeto etorri zuten. Genero berak, kultura batean edo bestean, zitzaizkion haiek, bai. Zazpi. Bat, ezaugarri desberdinak hartzen ditu. Ez baita berdina gibi, hiru, lau,... Real! Zazpigarren zon euskalduna edo gizon magrebtarra, esate baterazazpia. Ados egon ez arren, heko. Aurreko batean, trenean nindoala, Magrebekoa zirri mailan zortearen zenbaki berudien mutil gazte koadrila elkar agurtzen ikusi nuen, zala ezagutzen duguna. eta haien besarkada eta musuak… Nik ez ditut mutil Aurtengoa, atzetik begiratuz gero zazpia dugu. Tikiseuskaldunak horrela agurtzen ikusten. Ondoren, etxemikis-en bat ariko da honezkero “zazpia ez, hamazazpia” ko egongela marrazteko eskatu ziguten eta gero azalpentsatzen. Ok, ados. Niri ordea hitz hauek idazten nituen bitzeko. Zeri ematen genion garrantzia, haurren jolasari, tartean beldur superstizioso moduko batek sorgindu nau eta ordenagailuari, telebistari, siestari, liburuei? Eta nor ez dakit zuek, baina nik badaezpada zazpiari heldu nahi diot. non esertzen da? Nork du ahulki erosoena, epelena, laAbenduko azken eguneko azken segundora arte zazpia niresaiena? Guri, etxean, lagungarri egin zitzaigun ariketa. kin edukitzeko nire baitan dagoen guztia egingo dut. HorreNahi baduzue zuek ere proba egin. la, zorteak leku guztietara lagunduko nau eta ondorioz, mota Bestalde, eta nire ametsera bueltatuz, nire hezguztietako ongietorriez gozatuko dut! kidetzako ametsetan, printzesaz mozorrotu nahi duen Hori izango da nire aurtengo proposamena; jarrera mutiko bat daukagu eta arrosa ikusi ere egin nahi ez kontua dena, alegia. Edozeren aurrean norberak hartzen duen neska bat. Hori ez da betetzen, baina amets asduen jarrerak guztia aldatu baitezake, bai zazpiaren zortea korekin gauza bera gertatzen zaigu, irudimenaren bieta baita ongietorrien nahia (edo nahi eza) ere. dez gure desioei irudiak jartzen dizkiegu, gauza konEz naiz ni hasiko azaltzen zorte ona edo txarra ikuskretuetan zehazten ditug, eta horri lotzen gatzaizkio. puntu bakarra ez ote den, zortea zeri baldintzaturik dagoen Desioarekin gauza bera gertatzen da, gure sentimendu edo existitzen ote den (bai Amaiur, 2.000 karaktere baino eta indar horretaz baliatu, eta hori landu ordez, desio ez!), baina egia da askotan zortetzat edo zoritxartzat jotzen dugun objektura lotzen gara. Baina bizitza desiratzen ditugun zenbait gauza gure jarrerak dakartzala. edo amesten dugun objektu edo egoera hori lortzea Erabakiak edo aldaketak ongietorriak izateak, ezezaedo ez lortzea baino dibertigarriagoa da. Eta nik hegunei ongietorria egiteko arazorik ez izateak, errefuxiatuei men jarraitzen dut gure haurrak diren bezala onartu ongietorria eman nahi izateak… denak dakar bere zazpia. nahian, beraien desberdintasunean berdin hezteko Eta azken batean, eduki nahi ditugun ongietorriek, nahiz ametsari helduz, betaurreko moreak ahaztu gabe. eduki nahi ez ditugun haiek, ari dira gutariko bakoitzaren zazpia eraikitzen. Horregatik, ez konfunditu, ez dugu katuen zorte (edo zoritxar) bera, guk bizi bakarra dugu. Eman ongietorria zazpiari eta senak eskatzen dizun horri!

Ongi etorri.

M

aria uria

L

ierni arrieta


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Página 6

J

ardunian

ALKORTA Alkorta taberna Portale izango da aurrerantzean. Hamabost urte dira hango pastelak bukatu zitzaizkigula. Gozotegia eta taberna ere ez ziren, ordea, betikoak. Aurretik zalgurdientzako ukuilua izan zen, 1926an Urola trena martxan jarri baino lehen Zumarragatik Arroara zihoazen bidaiariek atseden hartzen zutenean.

Aldamenean zegoen Alkorta fonda Erdikale barrenean, egun banketxea dagoen eraikinean. Pío Barojak han hartu zuen ostatu Zestoara iritsi berritan. Besteak beste, 1917ko Juventud, egolatría liburuan dator pasartea: “Comí opíparamente, bebí con algún exceso y animado por la buena comida decidí quedarme allí”. Barojaren lagun Azorinek ere idatzi zuen ostatuaz, bertan egindako egonaldi baten ostean: isil-isilik hiru platerako otordu mamitsuak ematen dituzten herri txikietako ostatu garbi eta atsegin horietakoa zela zioen. Gazteleraz hitz egindakoan, irribarre egin eta begiak kliskatzen zituen amama bat ere bazela zioen. Taberna hogeiko hamarkada bukaeran zabaldu zuten, berritze lanak eginda. Herrian “Barrera” noa esaten zutenean, Alkortaz ari ziren. Ez zioten taberna esaten. Gozo-dendako mostradorea kristalezkoa zen eta herriko umeek kosk-kosk jotzen zuten txanponekin gozokiak erostera joandakoan. Eugenio Alkortak Zarauzko etxean hartu gaitu. Erdikaleko pinturak ditu hormetan, eta istorioak kontatzen laguntzen duten dokumentu zahar sorta ederra ere badu, urrea bezala gordeta. Eugenioren aita –hura ere Eugenio– herriko alkate izan zen 1936an, eta aitona Blas ere bai, mende hasieran. Eugenio Alkorta semeari askotan proposatu zioten alkategai izatea, bai EAJn egin zituen urteetan, baita EAn egindakoetan ere, baina ez zuen inoiz onartu. 82 urte ditu eta bihotza beti 81 taupadatan, minutuko kolpeak makinak jartzen dizkionetik. Labea berotzen jarritakoan bezala, kontu-jaten jardun dugu, petit choux eta errege-opilaren anis usaina gogoan.

“Aitonak jarri zuen taberna, nik uste gure aita Eugenio martxan jartzeagatik”

Hamabost urte dira erretiroa hartu zenuela. Gero semeari laguntzen ere jardun zenuen. Azkenekoz noiz jantzi duzu mantala? Oraintxe jardun dut alabari roskoa, errege-opila, egiten erakusten baina ez dut bestela batere egiten. Mantala kendu nuenean, erraz jarri nintzen beste gauzetara. Utzi egin nuen erabat, bestela bateko afari, besteko etxekoentzako, beti pastela egiten jardun behar. Ez dut egiten. Zein dira tabernaz eta gozo-dendaz dituzun aurreneko oroitzapenak? Ni hamasei urterekin-edo hasi nintzen aitari pastelerian laguntzen, eskola bukatuta. Anaia Karlos tabernan egoten zen eta arreba Pili dendan. Orduan jende asko etortzen zen meriendatzera eta txokolatea ematen genuen. Bolados esaten zaienak egiten genituen, azukre zurizko makila luze batzuk, uretan sartu eta gozatzeko. Aitak obradoreren batean ikasi zuen, baina nik ez. Udaran beti pasteleroa ekartzen genuen, ia beti Zaragozakoak izaten ziren. Bainuetxean ere sukaldari ibiltzen ziren, eta handik etortzen ziren, ekaina erdian hasi eta iraila erdira arte jarduten zuten. Haiek beti formula berriak ekartzen zituzten eta haiekin ikasten nuen. Hasieran bizkotxoa, madalenak, sagar tarta, hojaldrea, gauza errazak egiten genituen, floriturarik ez. Gero ikasi nuen Zaragozakoekin.


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Página 7

7 “zaragozatik ekartzen genituen pasteleroengandik ikasi genuen”


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Página 8

AZ ETA K ID AZM AK IN A NA STASIO A LKO RTA AT ZI H IL ABE TER A, RI ARE N 2 4 AN UR ER BED DA . H AN DI K IK AT XOA O N DO REN GO K RO N AIA E UG EN IO RI BU RU Z IDATZ ITA KOA AK IN A KON FISK ATU EG IN ZI O TEN . M AN E UN ID BER , AK AZ NB GAZTE LER 0 .3 2 4 ZE O -O LI VE TT I 4 A NA STASIO RI H IS PAN

1 93 6 KO

Aita pasteleroa zen orduan; aitona ere bai? Aitona Blas txokolateroa zen. Alkorta ostatua zen, fonda esaten zitzaiona, ondoko etxean. Azpian estankoa egon zen 1890etik 1928ra, eta baita txokolateria ere. Kartelak “Chocolatería y caramelos” jartzen zuen. 1928an “pastelería” errotulua erantsi zioten. Garai batean, orain taberna dena, ukuilua zen. Ostatura etortzen ziren bezeroak bazkaltzera-edo Zumarragatik Zumaiara bidean eta diligentziak han egoten ziren. Zaldiei jana eta edana emateko tokia zen. Atze aldean, txokolateria zegoen eta kakaoaren makina bat bazen rodiloak zeuzkana, astoak tirata ibiltzen zena. Gero aitonak, nik uste dut gure aita Eugenio martxan jartzeagatik edo, taberna jarri zuen. Pentsatzen dut gure gurasoak ezkondu zirenean izango zela. Pentsioa aparte zegoen, baina bi etxeak barrutik lotuta zeuden, pasabidea zegoen batetik bestera, eta Makazagatarrak goiko pisuan bizi ziren. Pasteleria errotulua 1928an jarri zuten eta hor nonbait zabalduko zuten taberna. Garai hartan, Blas aitonak ostatuko aurreneko pisuan ipini zuen Unión Patrióticaren egoitza (1927). [Unión Patriótica 1924an Miguel Primo de Riverak sortutako alderdia zen. “Monarkia, erlijioa eta aberria” zituen printzipio nagusi, karlisten “ jaungoikoa, aberria, erregea”-ren antzekoa. Boterea kontra izan orduko desagertu zen]. Aitona Blas alkate izan zen ( 1902-1906 ) eta nire aita Eugenio ere bai 1936ko otsailetik nazionalek herria hartu bezperara arte; Kongresurako hautagai ere izan zen gainera. Zestoan EAJk agintzen zuen orduan, eta gure aita independente bezala zegoen alkate. 1936an gerra etorri zen eta ihes egin zuen: Bilbora lehendabizi eta gero Mimizanera (Frantzia); Landetako herri koxkor bat da hori. Han errefuxiatu ereB LASEN GUTUNA , muan egon zen arduradun bezala HALABEHARREZ edo antolaketan, hango agintarieE RREGIMENA kin zubi-lana egiten. Angulak esGORAIPATUZ , TABERNA kaintzen omen zizkieten, Frantzian IREKITZEKO ez zekiten angula zer zen eta behin BAIMENA 500 kilo eman omen zizkieten. LORTZEKO Herriko gehiago ere baziren han Mimizanen, eta gu berriz, ama eta hiru anai-arreba, Maconen (Frantzia) egon ginen, Antoine Griezmannen herrian. Ni gazteena nintzen: bi urte, lau eta sei geneuzkan. Gure osaba Anastasio dena gordetzekoa zen eta hark zioen 100en bat lagun joan zirela Zestoatik ihesi.

Gerra lehertu eta alde egin behar izan zenuten hortaz. Zer gertatu zen zuekin eta negozioarekin? Aitari taberna konfiskatu egin zioten 1936ko azaroan, eta 5.000 pezetatako multa ezarri zioten. Aitona Blasek gutuna bidali zuen, eta gutun horretan konfiskatutakoa berea zela zioen eta agindua altxatzeko erregutzen zuen. Eta, hala, baimena eman zioten gure amari, 1937ko udaran zabaltzeko. Aitak gerra bukatutakoan bere burua entregatu zuen eta Ondarre-

tako kartzelan izan zuten preso. Aitona Blas 1941ean hil zen; aitari haren hiletetarako baimena eman zioten eta, gero, kartzelara ez zuela bueltatu behar esan zioten. Ez zuen denbora askorik egin kartzelan.


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Página 9

9

Geroko urteak nola joan ziren? Herrian guztiek elkarrekin bizi behar? Tabernara etortzen ziren Franco agintzen jarri eta herriko jabe egin zirenak, eta aita ere “normal-normal” joaten zen haien negozioetara generoa-eta behar bazuen, nahiz eta ondo zekien nortzuk izan ziren bere aurka egiteko esan zutenak. Akordatzen naiz nola egiten zieten omenaldia irailaren 21ean, Iraetan gorriek fusilatu zituzten zazpi karlista azkoitiarrei. Jende pila bat etortzen zen handik, trena beteta. Guri aitak ez zigun sekula gorrotoz hitz egin. Gerraz hitz egiten zuen bisita jakinen bat zegoenean, baina guk kasu gehiegirik ere ez genien egiten.

“Zinematografoa izaten lehendabizikoak”

etortzen zen herrira, Azkoititiketa trena bete-bete eginda ailegatzen zen eta denek nahi izaten zuten batera zerbitzatzea. Aita eta osaba bai, haiek ibiltzen ziren pilota partidak eta zezenketak antolatzen. Zoroperia ere gure aita udaletxean zegoenean, zinegotzi zenean, hasi ziren egiten, 1933an. Elgoibarren Urte Zaharretan eta Deban urte hasieran egiten zutenaren antzeko ospakizun famoso bat nahi zutela, eta pilota, musika eta idi probak antolatu zituzten. Idatzietan ez du Zoroperi edo Soroperi jartzen, ganadu feria jartzen du gazteleraz.

1895ean egin zuten lehen zine emanaldia Parisen, eta zinea asmatu orduko zuen aitona Blas hasi omen zen ematen... 1908an, Alkorta ostatuko kafetegian jarri zuten zinematografoa eta urte harZu beti futbola, pilota eta ehiza kontuekin tan bertan, herriko festetan, irailean espektakulua egiteko proposatu zioten udaBerrogeita hamar urte egin nituen Errea- letxeari, 125 pezetaren truke. Sei pelikula txiki eman eta tartean bandak jotzeko leko bazkide eta gogoratzen naiz tabernan baimena eskatu zuten. Azkenean plazan ez, udaletxean eman zituzten pelikulak. txikiteoa bukatu eta autobusean joaten gi- Argindarra udaletxeak ordaindu zuen. Gaueko hamarretarako bukatuta. nela Atotxara. Ordu baterako bukatuta egoten zen hemengo lana, eta segidan Donostiara. Partidak goiz izaten ziren oso, hiruretan-edo, argirik ez zegoen-eta. Pilota partidak ikustera jende mordoa

UNI A L K OÓ N

PA T R IÓ T I R TA CA OST AT U R E N E G O IT Z AN

(192

7)

A

E RR EF U X IAT U E REM UA M IM E U G EN IO A LK OR IZ A N - EN (1 93 6) : TX IK I , J U LI AN TA A ITA , MA RT IN I RIO N DO MA RT IN E TX A N IZ B EN TT A , A M Z IR EN L IZ A ERI RR AI ZK OE K ET A RA N LEH EN G U SU EK IN

JOA N

N TA

E U G E N IO EST O N A J AVI E R C E

A R R A IO IT U E N G ATE N Z ER A ) A ER A M A ER UK X B ET A B A IN U RK A D U R Z A LE A KA (1 9 2 0 K O H A M A U Z ER B IT Z

agore telleria


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Pรกgina 10

BADOA

BIZI IZAN ZITUZTENEN Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte betetzen zituela eta, "Frontoi Zaharraren harrizko mintzoa (1906-2006)" liburua argitaratu zuen Danbolinzulo kultur elkarteak 2006an. Xabier Unanue, Manolo Sagarzazu eta Xabier Iriondo izan ziren Danbolinen bueltako kide batzuen laguntzaz libururako informazio pila bildu eta borobildu zutenak.

Hamaika urte pasa dira ordutik eta lehen pertsonan beraien oroitzapenez hitz egin ziguten pilotari protagonista asko falta dira gaur gure artean. Zestoak pilota munduan izan duen garairik oparoena bizi izan zuten pilotarien azken belaunaldiaren zati handi bat badoa gure artetik. Azken urte honetan bertan bat baino gehiago. Gainontzekoak ahaztu gabe, hil berriena den Fidel Etxabe ekarri nahiko genuke gogora. Etxabetarren dinastiako 11.ena. Berak omen zioenez, pilotaria izan beste erremediorik izan ez zuena. Afizionatuetan, probintzia nahiz estatu mailako zenbait txapel irabazi zituen, besteak beste Uruguain 1955ean egin zen Munduko Frontoiko Binakako Eskuzko Txapelketa, Ezkurra (Koteto Ezkurraren aita) bikotekide zuela. Profesionaletan 21 urterekin jokatu zuen lehen partidua Bergaran eta 45 urterekin erretiratu zen, 1980an. Bere ezaugarri nabarmenetakoa partida kopuruarena izan zen, 100 partidutik gorako batez bestekoa zuen urteko. Garairik onenean, 25 partidu jokatu zituen bat bera ere galdu gabe. Fidel Etxabez eta orduko pilota giroaz galdetzeko elkartu gara Xabier Iriondo eta Andoni Ibarguren Txonirekin. Bideoa ikusgai jarriko dugu www.danbolin.eus webgunean. Xabier Iriondok ondo gogoan du Fidelek bere lehen trofeoa bikotekide Xabier bera zuela nola irabazi zuen. Gerora, Xabierrek, pilota mundutik aldendu ez bazen ere, osasun arazoak tarteko jokatzeari utzi beharra izan zion. Txonik berriz, ez dauka ahazteko nola 15 bat urterekin, Don Pablo apaiza eta beste batzuk animatuta, Urretxuko Afizionatuen Txapelketara joan ziren. Sudupe eta Etxezarreta aurkariek hauek galtza motzetan ikusita barre egin omen zieten, baina azkena barre egiten duenak hobeto egiten omen du, alde egin zien barregureak partidua 22-11 galdu zutenean. Bizkarrera igota atera zituzten zestoarrak frontoitik, hura festa! Txonik gazte garaiko pilotarako irrikizio hura ere ekarri du gogora. Igandetan, goizeko zazpietarako mezetara joan eta bukatu baino bost minutu lehenago ateratzen zen elizatik korrika San Josetako frontoia okupatzera joateko, zaharragokoek bestela ez zietela jokatzen uzten eta. Orduko materialez ere aritu gara, bi pezetako pilotez eta gomazko oinetakoez. Frontoia nola diru gehien eskaintzen zuenari lagatzen zitzaion, hark gero bi hilabete pasatxoan egunero partiduak jokatuko zituzten pilotariak inguratu behar izaten zituen. Ze jendetza elkartzen zen, eta beste zenbait kontu polit, baina ez dugu dena kontatuko, horiek bideo koxkor horretan entzun beharko dituzue.

J

one bergara


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Pรกgina 11

1 1

DO

E TA

I RIO NND O KO A ER X A BI L E L IZ O PA RT ID U F I D E N T O I AN 1 9 4 8 I A , K F R O U TA . GA Z E AR AT UR T J O K RU K O B AT U IN G LE K 1 3 F I D E E N E K OA U ZI T

G U RE N A ND ONI I BAR

1954 KO H ERNANIKO KIROL BERRIPAPER BATETIK HARTUA

O

K E RR E K AB E ( EZ F I D E L E T X) , 1 9 5 5 EA N ) IA R R U G UAY PI LO T A E O N (U M O N T E V IDO B I N A K A K O M U N D U K T A IR A B A Z I T X A P E L K EA Z U E N EK O

T XO NI

E TA

N DA X AB IER I RI O


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Página 12

gorria UrtArrilAren 19An Bete Ziren 40 Urte ikUrrinA Berriro leGeZtAtU ZUtenetik. eUskAl Herriko Beste HAinBAt UdAletxetAn BeZAlA, ZestoAn ere, eGUn HArtAn ZintZilikAtU Zen ikUrrinA UdAletxeko BAlkoiAn. kAsUAlitAteA, orAin delA GUtxi iritsi ZAiGU eskU ArterA eGUn HArtAn ZestoAn eGin Zen osoko BilkUrAko irUdiAk BiltZen ditUen BideoA. irUdiAk etA UrteUrrenA PAre-PAreAn, leGeZtAtZe eGUneko Zein AUrreko etA ondorenGo Beste ZenBAit kontU ere BildU nAHi iZAn ditUGU. kontUAn iZAn, orAin delA 40 Urte BAino GeHiAGoko GertAereZ AritU GArelA, HAinBAt HerritArrek BUrUAn ZitUZtenAk, eZkUtUAn eGindAkoAk GeHienAk. BerAZ, BAliteke, BildUtAko GUZtiA ZeHAtZ-ZeHAtZA eZ iZAteA, nAHAsketAren BAt eGoteA edotA dAtUren BAtZUk AireAn GerAtU iZAnA. HAU irAkUrri etA norBAitek informAZio GeHiAGo BAlU, GUstUrA entZUnGo dUGU.

O SOKO B ILKURA UDA LET XEA N (1977): A MA IA I RURE ETA I GNA ZIO O LA IZOL A IKURRINA ARE TO NAG USIRA S ARTZ EN

40 URTE IKURRINA BALKOIRA ATERA ZELA Legeztatu zuten egun berean zintzilikatu zen ikurrina Zestoako udaletxeko balkoian. Legeztapena Bergarako alkate-taldeak Madrilen egin zituen presioen ondoren izan zen. Jose Goikoetxea garai hartako Zestoako alkatea ere, talde horretakoa zen. Zestoan, arratsaldeko zazpietan egin zuten Osoko Bilkura. Udalbatza osatzen zuten hamarretik zortzi ordezkarik hartu zuten parte bilkura berezi hartan. Han izan ziren Jose Goikoetxea alkatea eta zazpi zinegotzi: Jose Antonio Iturgaiz, Migel Larrañaga, Xabier Unanue, Patxi Urbieta, Migel Iribar, Fernando Gorospe eta Antonio Iriondo. Legeztatu baino egun batzuk lehenago, alkateak esan zuen egun batetik bestera legeztatuko zela eta ikurrina handi bat lortu behar zela. Behin legeztatuta, donostiarrak baino lehenago jarri nahi zuten Zestoan. Legez kanpokoa izanik, ordea, ez zen hain erraza ikurrin bat esku artean izatea. Patxi Urbietak esan zuen berak bazekiela bat non zegoen eta ekarriko zuela. Zumaiako Olaizola familiakoak lagunak zituen. Haien etxean ikusia zeukan, lehendik ere, ikurrina handi bat koadro moduan jarrita. Haien etxera joan eta eskatu egin zien ikurrina. Emango ziotela, baina kontrolen batean edo gelditzen bazuten, jainkoagatik ez esateko nondik atera zuen. Patxik, lasai egoteko: zerbait gertatzen bazen, bere aita zenaren opari bat zela esango zuela, zin egin zien. Ikurrina Zumaiatik Zestoako udaletxera ekarri zuen kotxean. Huraxe zintzilikatu zuten balkoian eta han eduki zuten egun batzuetan. Gero, berri bat enkargatu zuten udaletxerako.

E RTX INAN IKUR A MA IA I RURE (


179.qxp_55 22/1/17 21:25 Página 13

E RTX INA N IKURRINA . A MA IA I RURE ( EZKE RREAN )

ETA

L U RDES A RRE GI

3

Udal ordezkariez gain, herritar ugari bildu ziren udaletxeko areto nagusian. Alkatearen eta zinegotzien ondoren sartu zuten ikurrina, txistu doinuz lagundurik. Amaia Irurek eta Ignazio Olaizolak, alde banatatik helduta, sartu zuten aretora; 17 eta 16 urte zituzten. Amaia Irurek esan digu gaztea zela eta ez dela oso ondo gogoratzen: “Ez dakit nolatan eraman nuen nik baina oso urduri nengoela gogoratzen naiz”. Garai hartako herriko mugimendu abertzalean ibiltzen zirela dio eta, hala, norbaitek eraman beharko zuela-eta beraiei aplikatuko zitzaiela. Beste udaletan aurkeztutako mozio bera irakurri zen Zestoan ere, eta zera proposatu zen: “Ikurrina ofizialki onartzea Euskal Herriko ikur eta gure foru-nahien adierazgarri gisa eta udaletxeko balkoi nagusian jartzea, bandera nazionala eta herrikoarekin batera, jarraian ospatuko dugun ekitaldian, zeinetara Zestoako herri osoa gonbidatzen den”. Aho batez onartu zen mozioa eta bilkura amaitu bezain laster jarri zen ikurrina udaletxeko balkoian. Osoko bilkura nagusi hartako irudiak grabatu egin zituen Jesus Izeta Koiotek. Irudietan ikus daiteke soinua grabatzen ere saiatu zirela baina arazo teknikoren bat medio, irudiak bakarrik hartu ziren. Gerora, 2002an edo, Xabier Unanueri bururatu zitzaion irudiei soinua jartzea. Manuel Gutierrez zinegilearekin harremaneE RT XINA N IKU RRINA . tan jarri eta hala egin zuE ZKERRE TIK E SKU IN ERA , B ENA NT ZIO G A RAIZA BA L , ten. Ordurako Jose GoikoJ OAN A NTON IO K ORTA , etxea hilda zen, baita J E SU S M ARI I BARGU REN , L U RD ES A RRE GI ETA J OS E egun hartan idazkari laneL U IS U GA RT E tan aritu zen Ignazio Andres ere. Horrela bada, Joseren ahotsa anaia Anjelek ipini zuen eta idazkariarena Fernando Arzallusek. Musika ere gehitu zitzaion.

1

1977 KO

BideoAren fitxA ZUZENDARIA ETA KAMARA: JesUs iZetA GIDOILARIA ETA LAGUNTZAILEA: xABier UnAnUe TXISTULARIA: GArikoitZ mendiZABAl AHOTSAK: AnJel GoikoetxeA, fernAndo ArZAllUs MUNTAIA: JUAn miGel GUtierreZ

IRU DIEI AHOTSA JARRI ZIT ZAION EA N (2002. U RT E IN GURUA ) BIZIRIK ZIREN ZIN EGOTZ IA K ELKA RT U E GIN ZIREN . G OIA N , EZKERRE TIK ES KUINERA , A N TONIO I RIOND O, M IG EL I RIBA R E TA X A BIER U NA NU E . B EHEAN , M IGEL L A RRAÑA GA ETA PATX I U RBIETA

LEGEZTATZEA EZ ZEN IZAN DENEN GUSTUKOA Behin legeztatuta ikurrinak jarri zituzten herriko bi sarreratan. Baina, itxura denez, gauez nahiko sarri desagertu egiten ziren. Ez ziren denen gustuko, nonbait. Konturatu gara gai hark zeresan handia eman zuela prentsan. Ikurrinen lapurreta zela eta ez zela, hainbat albiste argitaratu ziren. Irakurri dugu Jose Manuel Etxabe Errotatxok harrapatu zituela lapurrak eta, beraz, onena berari galdetzea dela pentsatu dugu. Sereno lanean ibiltzen zen garai hartan, eta ikusita gauez norbaitek harrapatzen zituela ikurrinak, gau batean zelatan geratzea pentsatu zuen. Zumaia aldeko herri sarreran pasa omen zuen gaua; aurrena belar meta baten atzean egon zen ezkutatuta eta gero kotxean, eserlekua atzera botata. 2:30ak aldera agertu omen zen kotxe bat, eta gelditu ere bai, baina berriro arrankatu omen zuen Ertxiñondoko okindegi aldera. 4:30ean, berriro azaldu zen, nonbait, alde hartatik Zumaia aldera. Etxabek, ordea, harrobi inguruan ez zuen argirik ikusi, kotxea ez zen handik pasa. Arteagako zelaian kotxea utzi, eta bi gizon saiatu omen ziren ikurrinak kentzen. Serenoak, ordea, ez zien utzi. Etxabek irainak, kolpeak eta mehatxuak jaso behar izan zituen baina azkenean bat harrapatu zuen. Paperen arabera, sevillarra eta txoferra. Udaletxera agertu behar izan zuen Sevillako gizonak, eta polizia batek lagunduta joan zen; lagunak omen ziren. Gizonak esan zuen ez zela ikurrina lapurtzera joan, koloreak egiaztatzera baizik. Gizonak ikurrinak ordainduta konpondu nahi izan zuen gertaera baina alkateak ez zuen onartu eta Gobernu Zibilean denuntziatu zuten. Jose Manuel Etxabek nahiko argi dauka gizon sevillarra ez zela txoferra. Seguruenik poliziak izango ziren ikurrinak kentzen ibili ziren bi gizon haiek.


179.qxp_55 22/1/17 21:26 Página 14

LEGALIZATU AURRETIK EZ ZEN BETI EZKUTUAN EGON Ikurrina legez kanpo zegoen garaian, hainbat aldiz agertu zen herrian ikurrina modu klandestinoan. Ondoren jaso ditugu pasarte batzuk baina gehiago ere izango ziren.

1959an, ertxiñako gurutzean

agertu zen ikurrina. Orduan Labeko etxean zeuden guardia zibilek kendu zuten.

1967an, Zestoako euskal Jaietan

Donostiako Oinkari dantza taldea ari zela, plaza nagusira ikurrin txiki pila bat erori zen bonba japonesa deritzan jaurtigailuen bidez botata. Ondoren, beste bat lehertu zuten, eta ikurrina handi bat jaitsi zen zerutik herriko plazaraino. Garai hartan EGIko gazteak ibiltzen ziren herriz herri horrelako ekintzak egiten. Donostiarrak omen ziren Zestoan aritu zirenak, Oinkariko dantzarien gertukoak ziren. Seguru, herritarren bat edo beste ere izan zutela laguntzen.

1975ean, Gabon bueltan, Zestoan,

ikurrinaren aldeko manifestaldi batean, ikurrina eraman zuten haga luze baten puntan. Garai hartan, Korreoseko etxean guardia zibilek kuartela zeukaten eta handik pasatzean, ikurrina Alberto Mendiak zeraman. Alberto atxilotu eta kuartelera eraman zuten, ondoren Azpeitira. Ispezioan eduki zuten atxilotuta. Han zegoela Jose Goikoetxea eta Patxi Urbieta agertu ziren (Zestoako alkatea eta zinegotzia). Beraiek egingo zirela kargu-edo esan zieten guardia zibilei; haien gestioen ondoren, Alberto Mendia aske utzi zuten. Hamabi bat ordu egin zituen atxilotuta.

1976ko Aberri egunean eliz parrokiko

leiho bateanagertu zen ikurrina. Joxe Alberdi Aittolaren ideia izan omen zen; Manuel Arregi ere tartean zen. Helburua, kanpandorrearen puntan jartzea zen. Elizara sartu ziren eta barruko atea itxita zegoenez, ezin izan zuten goraino iritsi. Orduan, Elizkale aldera dagoen leihotik zintzilikatu zuten. Guardia Zibilek kendu eta su eman zioten.

1976ko euskal Jai egunean

berriro agertu zen ikurrina Ertxiñako gurutzean. Joan Antonio Kortadik eta Mikel Palaziok jarri zuten, gauez, bezperan. Marifer Landak eta Xanti Ugartek kontatu digutenez ikurrina Joanita Goitiak eta Axun Solaberrietak egin zuten, bien amek. Joanita hasi omen zen josten baina erdi bidean edo makina hondatu eta Axuni eman zioten bukatzeko. Plazatik ikusten omen zen ikurrina. Herritar batzuek gorria zela esaten zuten, komunista izango zela, besteek ikurrina. Prestaketetan eta ikurrina jartzen ibili zirenak ere plazan zeuden, haiek ondo zekiten ikurrina zela eta han ibili omen ziren, ezin esan beraiek izan zirela baina, “ez, ez, hori ikurrina da berdea eta zuria ere garbi ikusten dira”. Amaia Irurek eta Lurdes Arregik beraiek ere plazan zirela kontatu digute. Hamasei urte zituzten orduan. Ikurrina ikusi Ertxiñako gurutzean eta zeuden bezala, baserritarrez jantzita, koadrilan igo omen ziren. Argazki kamera eta guzti igo ziren propio, baita, Jexux Mari Ibarguren Lokatza, Joan Antonio Korta, Benantzio Garaizabal eta Jose Luis Ugarte ere. Ertxinondo aldetik igo ziren. Plazatik ikusi egiten zituen jendeak, Akoa aldetik gora zihoazen guardia zibilak ere bai. Plazara jaitsi zirenean esan zieten guardia zibilak ere han zebiltzala. Itxura denez, gazteak alde egindakoan iritsi ziren guardia zibilak gurutzera eta ikurrina kendu egin zuten. Aittolak esan digu, amorratuta ikurrina kendu zutelako, Joxe Iriondok eta berak berriro jarri zutela berriz ikurrina egun hartan. Bigarrengo hura Ertxiña erdian jarri zuten, plaza garbi-garbi ikus zitekeen tokian. Nahita, plazatik ere ikurrina ederki ikusteko moduan.

1976ko festetan, berriz, kanpandorrearen punta puntan

agertu zen ikurrina. Aberri Egunean ekintza ez zenez behar bezala irten, hilabete batzuetara berriro saiatu ziren kanpandorrean ipintzen. Oraingoan ekintza ondo prestatzea pentsatu zuten. Sakristiako giltzak eskatu zizkioten apaizari baita barruko ateak irekita lagatzeko ere. Beraz, gorainoko bidea libre zuten. Jose Alberdi, Manuel Arregi, Imanol Etxabe eta Jesus Zigaran Karpi ibili ziren antolaketa lanetan. Jose Alberdi, egun batzuk lehenago kanpandorrea ikustera joan zen, neurriak eta hartzera. Igotzeko modukoa zela ziurtatu zuen. Orduan obratan ibiltzen zen lanean eta hango materialarekin igotzea pentsatu zuen. Bestalde, Jesus Zigaranen lankide zumaiar bat, Josu Agirre, eskaladan ibiltzen zen eta hari ere laguntza eskatu zioten. Ikurrina Arteagagaraikoan (Ertxinondo) prestatu zuten. Irailaren 7an, igo ziren kanpandorrera. Afari garaian igotzea pentsatu zuten, kalean jende gutxiena orduan izango baitzen. Bostak kanpaiak dauden lekura igo ziren, handik Josu eta Jose goraino igo ziren, beraiek jarri zuten ikurrina. Metro batzuk beherago geratu ziren beste hirurak laguntzen. Behin ikurrina jarrita, txistu bizian jaitsi ziren behera, Imanol Etxabek dioen moduan “geuk izango dugu elizako errekora”. Sakristiatik atera eta bakoitza bere aldetik alde egin zuten. Aittolak dio, ikurrina jarri ondoren Ikastolako tabernara joan zela afaltzera. Berak, ustez, inork ez zekien zein ziren ikurrina jarri zutenak baina batek honela galdetu zion disimuluan: “Zer moduzko giroa egiten zuen han goian?”. Amabirjina eguneko eguerdira arte iraun zuen ikurrinak kanpandorrean. Kostata baina Guardia Zibilek kendu egin zuten. Plazan jende pila bat bildu omen zen, zeresan handia eman zuen, berehala zabaldu zen ikurrina zegoela elizaren puntan. Errepidetik pasatzen ziren kotxeak ere gelditu egiten omen ziren ikurrina ikusita. Ikurrina jarri zutenak, ordea, bakoitza bere etxean, ez omen ziren atrebitu ere egin goiz hartan kalera irtetera.

A

maiur aristi arregi


179.qxp_55 22/1/17 21:26 Pรกgina 15

5

1

G UA RDIA ZIBIL A IKUS DAIT EKE KAN PA ND ORREA N ARGA ZKIA KENT ZEN . A RGAZ KIA I RAETA ET XE KO BA LKOITIK ATE RATAKOA DA I KURRINA IKUS DA ITEKE A RGAZ KIA E RDIKALET IK

KA NPAN DORRE AN . ATERATA KOA DA


179.qxp_55 22/1/17 21:26 Página 16

Abenduaren 17an, Iñaki Azkune Mendia herriko semeak Zestoa mendetan zehar obra aurkeztu zuen Zestoako Udaletxeko areto nagusian. Jende asko bildu zen bertara jakin-minak bultzatuta. Obra handi eta oso interesgarria zela azpimarratu zuten guztiek. Handiegia iruditu zitzaidan herritar gehienok erabil genezan. Gehiago jakitun eta teknikoentzat irakurle arruntentzat baino. Eta liburuaren aurkezpenean Fernando Txuekak esaten duena egia delakoan (“Nehork ez du maite bere sorterria handia delako, berea duelako baizik”), "liburu" mardul honetan azaltzen diren zenbait alderdi bitxi edo azpimarragarri urtean zehar aterako ditugu Danbolinen aleetan. Guztion eskura jartzea interesgarria dela pentsatu, eta horretan saiatzea erabaki dugu.

Izan ere, Zestoa herriaren historia da liburu honetan jasotzen dena eta iraganik gabeko orainaldirik ez dagoenez, izan garenaren ezagutza nahitaezko baldintza dugu gaur nor eta zer garen aitortzeko, dio aurreraxeago Fernandok hitzaurre horretan. Hau da horien artean lehenengoa, eta uste dugu polita dela lehen liburukian azaltzen den zenbait datu jasoz hastea. Iñakiren lanari esker han-hemenka barreiatuta azaltzen diren zenbait datu bertan jasota baitauzkagu. Jakina bada ere, Zestoa Urola bailaran dagoela esango dugu lehenik; Gipuzkoan dauden ibai arroen artean metro karratuko prezipitazio gutxien jasotzen duena, bataz beste, 1.330mm. Azalerari dagokionez 43,69 km2 ditu Gipuzkoako 11.a delarik (handiena Oñati da 107,31 km2-rekin). Zein da mendirik altuena? Erlo esango du askok, baina mendi horren tontorra ez dago Zestoan. Beraz, gailurrik altuenak Sañoa (581), Santa Engrazia (507) eta Indamendi (452) dira. Gauza jakina da, bestalde, haitzulo ugari dagoela Zestoan: liburuan, nagusiak soilik kontuan hartuta, 54 leizezulo kokatu ditu mapan. Sarri haitzuloekin lotuta egonik ere, ugariak dira meatzeak, batez ere, Ertxiña mendiaren inguruan, bai Aizarna aldetik eta bai Akoa aldetik ere. XIX. mendean hasi eta XX. mendearen 60. hamarkadara arte luzatu zen ustiapena. Handia izan zen meatzeen arteko desberdintasuna, baina ez zirela emankortasun handikoak izan esan daiteke. Lignitoa izan zen gehienetan ustiatzen zena, nahiz eta zinka edo burdina ere atera zen batzuetatik.

Lignitoa Zestoa-Zumaian hain garrantzitsua izan zen kare hidraulikoa (inguruan iraulika izenez ezagutua) lortzeko erabili zen Ibañarrietako harriarekin nahastuta. Gaur harrobi bat bakarra dela Zestoan (Osinbeltzekoa) uste du askok, baina Iñakik bat baino gehiagoren berri ematen digu: Artzabaleta azpikoa, aurrekoaren parez-pare; Autsorokoa, Aizarna aldean; aipatu berri dugun Ibañarrietakoa eta, horiez gain, obrak iraun zuten bitartean egindako batzuk: Aizarnara bidekoa, Zestoako ur-depositua egiteko erabilia... Gaurkoa bukatzeko denok ezagutzen dugu Urola ibaia, Zestoan 11,5 km egiten dituena; baina, zenbat erreka dago Zestoan? Hori ere argitzen digu Iñakik: Lasaoerreka, Gallaritxo edo Gallegitxoerreka, Sastarrain erreka, Altzolaraskoa edo Granadaerreka. Horiek guztiek Urola ibaira isurtzen dituzte urak eta esan beharra dago izen desberdinak erabiltzen direla horiek izendatzeko. Bada Zestoako lurretan urak itsasora zuzenean isurtzen dituen erreka bat ere, Arroaerreka. Eta ur kontuekin bukatzeko bi aipamen labur: Aizarna eta Akoako urak ibairatzen dituzten Amabiturrieta eta Osinbeltzeko ur emariak eta, nola ez, Zestoa hain famatu bihurtu duten Bainuetxeko urak.

J

exux odriozola


179.qxp_55 22/1/17 21:26 Pรกgina 17

7

danbolin.eus

1

santa inesak iruditan


179.qxp_55 22/1/17 21:26 Pรกgina 18

Bi PertsonentZAko AfAriA BAZkide sAritUA: nereA AlBerdi BeristAin

Zenbatgarren Korrika duzue? Txikitatik hartu dugu parte, beraz, 12 edo 13.a. AEKide moduan, Uxoarentzat 4.a, Garazirentzat lehena. Zer da Korrika zuentzat? Lana... kar-kar! Baina oilo-ipurdia jartzen duen festa, negar malkoren bat ateratzea ere lortzen duena eta euskararentzat aldarrikapen oso Garazi eta Uxoa indartsua, arnasa. Zestoako AEK-ko irakasleak Maitasunez gogoratzen duzun... ...edizioa: 16. Korrika. Urola Kostan ordu ona egokitu zen, jendetza izugarria bildu zen eta ai...Gasteizen ze ondo pasa genuen! ...abestia: G: Laboa eta Ruperren 'Gero bat gaurdanik'. U: Maixa eta Ixiar, Alex Sardui eta Kepa Junkeraren 'Bizi ganoraz' ...leloa: 'Mundu bat euskarara bildu' Lekukoa nori? Goiztiarrak taldeari.


179.qxp_55 22/1/17 21:26 Página 19

27•

OSTIRALA

Barbantxo Aizarnan (16:30ean eta Zestoan 17:00etan. Sexualitate tailerra nerabeentzat Gaztelekuan•22:30ean mus txapelketa Iraetako Bekoetxe merenderoan. Izen ematea 22:00etan.

28

LARUNBATA

Santa Inesak iraetan. 13:00 Pintxo lehiaketa Gure ordeka elkartean. 14:00 pintxo bazkaria elkartean. 18:00 Futbol 7 txapelketa futbol zelaian. 21:00 afari herrikoia frontoian: salda, txorizoa, sahieskia, postrea eta txotxa, 10 euro. 23:00etan berbena Trikidantz taldearekin.•F11 argazki taldekoek antolatuta irteera Zumaiara argazkiak ateratzera. Gaia: Itsasoa.

OT

SAILA

03 •

OSTIRALA

Barbantxo Arroabean 17:00etan eta Iraetan 17:30ean. Sexualitate tailerra nerabeentzat Gaztelekuan.•F11 argazki taldeak antolatuta, Juan Joxe Agirre argazkilariaren emanaldia Gurutze jubilatuen tabernan 19:30ean.

04

LARUNBATA

Santa Ageda taldekoak 9:30ean aterako dira Gurutzetik. Bi taldetan banatuko dira batzuk Etorra aldera joango dira eta besteak Lili bailarara. Aurten bilduko den dirua Zestoako Caritasentzat izango da.

08

ASTEAKZENA

Jubilatu eta pentsiodunen erlkartetik irteera egingo dute Ordizialko azokara eta Petritegi sagardotegira. Otsailaren 2rako eman behar da izen edo bestela autobusa bete arte. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute. •Argazki marko tailerra 6-9 urtekoentzat Gaztelekuan, 17:00-18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara.

10 12

OSTIRALA

Barbantxo Aizarnan eta Zestoan IGANDEA

II. Kobaz Koba Trail, 9:30ean irteera plazan. Aurtengo edizioan bi proba izango dira, Artzei bidea (17km) eta Zaldei bidea (25km) 230 partaiderekin bakoitza. Lehengo urteko ibilbidearen oso antzekoak izango dira; oraingoan Santa Engraziko ermitatik igaroko dira. Artzei bidea eta Zaldei bidea bi

age 1 nd a

9

UR

TARRILA

galerien omenez izendatu dituzte. Artzei, Izotz Aroan Zestoa inguruko leizeetan bizi ziren hartz haien omenez, eta Zaldei, zaldien erresistentzia eta edertasuna aintzat hartuaz. Proba bakoitzeko lehen hiru sailkatu gizonezko eta emakumezkoek saria izango dute eta parte hartzaile guztiek korrikalariaren poltsa jasoko du lasterketaren oroigarri eta abarrekin eta honez gain parte hartzaileen artean beste hainbat sari zozketatuko dira probaren amaieran. Aurtengoan gainera, probak Naturalki Minimal Runner kategoria berezia izango du eta modalitate hau praktikatzen duen edozein probako lehen sailkatua ere sarituko du. Plazan azoka bat jarriko da. www.kirolprobak.com-en eman daiteke izena.

17-19 17 24

OSTIRALA

Barbantxo Arroabean eta Iraetan. RA

Agirok antolatuta iraupen eskia egitera irteera.

Barbantxo Aizarna eta Zestoan.•Ertxiña musika eskolakoak kaldereroz jantzita San Joan egoitzara joango dira banda txikiarekin batera. Kaletik bueltatxo bat ere emango dute. OSTIRALA

25

LARUNBATA

Inauteriak: 17:00etan merendola Gure Txokoa elkartean Ekain guraso elkarteak antolatuta. F11 argazki elkarteak photocall-a egingo du.

28

ASTEARTEA

Inauteriak. Merendola 17:30ean Gure Txokoa elkartean.

•f

amilia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eskatzeko aukera dute. Agiriak ekartzeko azken eguna: otsailaren 28a. Ekarri beharreko agiriak: Familia ugariaren ziurtagiria (Gipuzkoako Foru Aldundiak emana) 2015eko diru sarreren egiaztagiria eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).


179.qxp_55 22/1/17 21:26 Pรกgina 20

Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com

943 148 061


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.