Otsaila 2017

Page 1

180.qxp_55 19/2/17 20:35 Pรกgina 1

2017ko otsaila

180 zk.


180.qxp_55 19/2/17 20:35 Pรกgina 2


180.qxp_55 19/2/17 20:35 Página 3

34 6 8 10 12 14 15 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

R O DEO

E L U R R A Z E S T OA N

2017RAKO HELBURUEN ZERRENDA Hurrengo orrietan irakurritakoekin urte hasieran egiten den datozen hamabi hilabeteetarako helburuen zerrenda-n sartzeko moduko hiru kontu datozkit burura. Egia esan ez naiz Gabonen ondoren (finenek paperean eta desastreagoek beren buruei hitz emanez) osatzen diren lista horien fan handiena, baina uste dut, gehiago edo gutxiago, denok erortzen garela helburu txatxu samarren tranpa horretan. Beti buruan bueltaka darabilen eta sekula egitera iristen ez den horri erreferentzia eginez, nork ez du sekula esan: “bai, aurten bai…” Zerrendaren bigarren fasean, jada otsail-martxoan sartzen ari garen honetan, murrizketak hasten dira. Errealitatea azaleratzen doa: “bueno, hau agian ez dut lortuko… eta aurten bi hauetatik bat behintzat egiten badut, ez da txarra!”. Ezagutzen al duzu gure burua engainatzeko esaten dugun esaldi hori? Antzeko puntu batean nago ni erreportaje eta elkarrizketa hauek irakurrita. Musika, kirola, bidaia… Denak ezin egin eta, orduan, aurten zer? Kirola, tira, uste dut zerrenda guztietan, modu batean edo bestean, agertzen den puntua dela. Nirean ere bai, noski. Baina arrauna… Ez al da gogor samarra izango niretzat? Argazkiak ikusi hutsarekin nekatzen hasi naiz, eta pentsatu dut itxura hobea izango dudala neska gazte hauen batelari ur-ertzetik begira, barruan arraunari eraginez baino. Beraz, arrauna da zerrendako lehen baztertua. Bidaiatzea, berriz, nori ez zaio gustatzen? Peio Iparragirrek (Pello porrito izenez ezagunagoa ziurrenik) ezezkorik ezin esango du, irakurri besterik ez dago non ibili den eta dabilen bueltaka. Gaur egungo parametroen barruan ez naiz, agian, izugarri bidaiatu duen horietakoa, baina baditut buruan zenbait geltoki. Hori izan daiteke 2017ko helburua? Bidaia eder bat? Mmm… ondo pentsatzen jarrita, poltsikoa gogoz beteta bai baina sosez larri! Isil-isilik, hankak lurrean jarri eta bertakoaz gozatzeko aukera aprobetxatu beharko dut. Hortaz, musika geratzen zait. Ez dut sekula musika talde batean parte hartu, eta onartu beharra daukat nire bizitzako arantza txiki bat dela. Oraintxe, lagunen bat edo beste irribarre txikia ahoan marrazturik imajinatzen dut, hor baitaukat gelan gitarra zorrotik aterata; gauero begiratu eta nire baitan esateko: “2017tik ez da pasako! Gitarra jotzen ikasiko dut!”. Instrumentua lortu dut, eta bada zerbait. Youtubeko lehen tutoretza-bideoak ikusi eta ikasi dut gitarra nola hartu behar dudan. Baina sokak aldatu behar dizkiot, eskuinen mundu honetan ezkertiok ez ditugu gauzak erraz. Hori bai, 2017ari zukua ateratzen badiot, kontuz! Agian datorren urtean Rodeok gitarra-jole berria izango du eta!

d a n b o l i n EK

I

tsaso zubiria

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

E ZKUTUKO

ARRAUN LARI GAZTEAK

DANBOLIN . E US

IRAGANE TIK TIRAKA

J ARDU NIAN P EIO I PARRAGIRRE

A G E N DA diruz lagundutakoa


180.qxp_55 19/2/17 20:35 Página 4

Ha enbidoa

Herrimina

u dek marroia, Ando!!... Ba bai, asko aldatu zait bizitza. Bizitza aldatu bai, baina etxera etortzeko gogoa, hori bai ez zaidala aldatu. Bidaia luze edo motz, konturatzen naiz lanera irten eta etxerako buelta azkarrago egiten dudala. Bai atzerrian (Brasil, Dubai, Kuba…), eta bai gertuago naizenean ere (Madril), etxerako buelta oso antzekoa gertatzen zait… Etxea, etxea, etxea… Nire lagun batek parrandan genbiltzanean esaten zuen bezala. Gazteagoak ginenean ere, Pirinioetara joan eta bueltan, kontzertu batetik bueltan gentozenean, furgonetan (hau da nostalgia)… herrira iristeko zirrara hortxe nuen gorputzean. Bidaiatzea asko gustatzen zait, eta zertxobait bidaiatu dut, baina hamabosgarren eguna da muga; hortik aurrera, zerbait pizten zait sabelean eta bihotzean… (“blandengue” bat naiz), edo hori uste dut lagunekin hitz egiten dudanean, berek ez omen dute-eta horrelako sentimendurik. Nik uste dut segurtasunarekin duela lotura. Etxeak ematen duen goxotasuna, lasaitasuna, familiakoak ikusteko gogoa… Horrek guztiak pisu handia hartzen du nigan. Bestalde, izan ditudan aldaketen inguruan, ba, adibidez, gaztelaniaz hitz egiteko soltura hartu dut, jende pila bat ezagutzeko aukera izan dut, psikologia pixka bat ere ikasi dut, bezeroekin terapia egitea oso ohikoa bihurtu baitzait, askotan nirekin husten dute-eta barrua. Gure lurraldea ezagutzeko aukera ere eman dit: hain txiki batzuetan, eta hain handi beste batzuetan. Errepidean zer esanik ez; kotxean ordu pila bat, eta bidezidor eta bailara asko ezagutu ditut. Jateko tokiei dagokienez, berriz, egunero etxetik kanpo jaten dut, eta jatetxe pila bat fitxatuta dauzkat, non etxekoa banintz bezala tratatzen nauten. Hori guztia horrela izanda, HERRI ETA ETXEMINA da aldatu ez zaidan gauza gutxienetakoa, eta ez zaidana aldatuko sekulan, nire esentzian baitago hori. Bukatzeko, nire ENBIDOA lagun min bati botatzen diot. Mendian, kalean, eta eszenatoki lagun izan dudan —hau bai benetako “Rock-Star-a”— Errexil (Joxe Manuel Regil) jaunari botatzen diot. Zenbat aldatu zaik bizitza baserritar izatetik kalekume bat izatera pasatuta?

P

intada . Udalari eskaerak.

E

neko iribar

Lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke Zestoako Udalari pare bat eskari egiteko: Parke berria oso txukun jarri zuten eta gure haurrak oso gustura ibiltzen dira. Hala ere, neguan bereziki, oso ilun geratzen da. Hotz egin arren, haurrak gustura ibiltzen dira parkean baina bertako iluntasunak ez joatera bultzatzen gaitu askotan. Kiroldegi kanpoan jarritako estalpean, berriz, argiztapen oso egokia dago. Alkate jauna: ez al da posible estalpeko argiztapen berdina edo antzekoa jartzea parkean ere? Gure haurren segurtasunak merezi duela uste dut. Bestalde, eguraldi txarra eta hotza egiten duenean liburutegira joan ohi gara. Toki oso aproposa da haur txikientzat: apalak euren neurrira, lurrean esertzeko toki txukuna, mahaiak… Baina haurrak txikiak izanik isiltasunaren kontzeptua ez dute oso barneratuta, eta askotan alde egin behar izaten dugu liburutegiko gainerako erabiltzaileei molestatzen dietelako. Hori kontuan izanda, eta behin eskatzen hasita, herriko lokalen bat haur txikientzat egokitzea ere eskertuko genuke. Udalak izango du gelaren bat haurrekin jolastera joateko, ezta?

N

aiara exposito alberdi


180.qxp_55 19/2/17 20:35 Página 5

5

botalibrean

Akordatzen naiz. (I remember, Je me souviens).

Je me souviens txikitan indio eta bakeroka ibiltzen ginela auzoan, eta lehen pisuko Teodorori geziak sartzen genizkiola leihotik. Akordatzen naiz estankoan zigarroak erosi eta pinuetara joaten ginela erretzera; larruzko baloi astunarekin Akoako zelai zulatuan partiduak egiten genituela, Arkonada izan nahi nuela handitan, neguak negu zirela. I remember esHasierako lerro ne partitzaileak Olahauek hezkuntza sailari buruzkoak dira. Unibertsitatera irazabaletik, Etorratik, kasle ikasketak egitera joatean, lehenengo urtean esaten diLegoiatik, Akoatik... zute ikasleei ebaluazio irizpide guztiak eman behar zaizkiela. beren astoekin kalera Hau da, ikasleek egitekoari ekin etortzen zirela; kukuprakak esku gainean lehertzen, aurretik jakin behar dute zeren pendizetako marrubiak edo sasi arteko masustak jaarabera ebaluatuko diren. Cristiten genituela dut akorduan; Lokatza baserria zait na Uriarte hezkuntza sailburuak etorri bere bi behirekin, ohea busti nuela dut gogoesan du hasi berria den legeginratzen; Olazabal baserrian aitona Saturnino gogoratzaldian urtero irakasle oposiziotzen dut errosarioa entzuten sukaldeko txokoan. ak egongo direla. Oposizio hoAkordatzen naiz ez genuela eskola maite, besterik rietan idatzizko lanak aurkeztu gabe zoriontsuagoak ginela; Urola trena dut gogoan, behar dira, eta idatzizko eta eta billeteak mozten zituen Jomeini; igandeetan heahozko azterketak egin. Baina rriko zine aretora nola joaten ginen Tarzan ikustera; zer gertatzen da ebaluazio irizaitak ekarri zuen Simca 1200 gorria munduko kotxepideekin? Itxura denez, azterketa horiek zuzendu behar dirik ederrena zela. tuztenek prestatzen dituzte ebaluazio irizpideak, baina opoTelebista zuri-beltza etorri zait gogora, Franco sizioetara aurkeztu behar dutenei ez zaizkie ematen irizpide hil zen eguna, marrazki bizidunak botatzen zituztelahoriek. Nola egin aurre, orduan, oposizio horiei? ko. Urola ibaiko konportetan saltoka ibiltzen ginela Gaia erabat aldatuz, Ameriketako Estatu Batuetan bizi akordatu naiz, Marxismoa eta nazio ikuspegia izenburua zuen liburu zaharraren usaina dut gogoan; Gazden jatorri siriarreko familia bati buruz arituko naiz. NBC katearen arabera, siriar jatorriko bikote estatubatuar batek tetxeko garai eder eta intentso haiek; akordatzen naiz Euskadi askatzea jarri genuela helburu; herrian haien familiartekoak Estatu Batuetara joateko burubideak atxiloketa eta errepresio garaiak zirela; bisitatu nuen hasi zituzten 2003an. 2016an jaso dute hara joateko baimelehen kartzela Herrera de la Mancha izan zela; akorna, baina Filadelfiako aireportura iritsi orduko, bueltan bidali datzen zaizkit Kortatu, Barricada, Negu Gorriak; «oso dituzte. Estatu Batuetara joateko baimena jaso ondoren, latza izan da»; Sarrionaindiak Poetas originarios de Trump presidenteak zazpi herrialdetako etorkinak kanporaAmérica liburua bidali zidala gogoratzen naiz; desetzeko dekretua sinatu du. Zazpi herrialde horien artean dago rriaren ertz guztiez dut akordua; Zestoa dela nire Siria, bistan da. Baina orain dator inkoherentzia: ezetz asmaObaba, amestutako bideak etorri zaizkit kolkora; metu nori eman zion botoa jatorri siriarreko bikoteak? Trump moria goroldioa bezala dela oroitu zait; distantziaz jaunari, hain zuzen ere. egindako bizi puskez, iraganaz eta orainaz akordaHorrelako hainbat eta hainbat istorio idatz litezke, tzen naiz; dena dela ahula, ustekabekoa, ederra, gorbatzuetan ez da hil ala bizikoa izango koherentzia mantendina, perfektua, ez-perfektua, baina bizi beharrekoa. tzea, baina beste batzuetan… Dena den, koherentzia-inkoNorberak bizi beharrekoa. herentzia kontuak entzuten ditudanean lankide ohi batek Akorduz eginak garela akordatzen naiz. kontatzen duen istorioa datorkit burura. Haren arabera, koherentziaren manta oso txikia da gorputz guztia estaltzeko. Oinak mantapean izan nahi baditugu, besoak kanpoan geratzen dira; baina besoak estali nahi baditugu oinak hoztuko zaizkigu. Hauxe marka! Oinak ala besoak hotzak izatearen artean erabaki behar! Hala ere, ez al zaizue iruditzen, batzuetan, merezi duela esfortzu txiki bat egin, uzkurtu, eta mantapean epel-epel egotea?

Inkoherentziak.

M

M

aider arregi artola

ikel ibarguren


180.qxp_55 19/2/17 20:35 Página 6

Musika talde gazte bat aurrera pausoak emanez dabil Zestoan. Rodeo izena dute, Kyuss talde mitikoaren abesti ezagunenetako batek bezala. Rocka abiapuntu hartuta hainbat estilo nahasten ditu Mikel Illarramendik (gitarra eta ahotsa), Ortzi Alberdik (gitarra), Beñat Subinasek (baxua) eta Oroitz Urbietak (bateria) osatutako taldeak. Kanpotik begiratuta norbaitek esan dezake Zestoan musika taldeak “bakarrik” sortzen direla, baina Rodeo taldea hazten ikusi dugunok argi eta garbi dugu taldekideek esfortzu handia egin dutela dauden tokiraino iristeko.


180.qxp_55 19/2/17 20:35 Página 7

bertsio gauean Kyuss taldearen 4 edo 5 abesti jotzeko elkartu ginen. Eta ohartu ginenerako kanta asko genituen prest.

Beraz, talde horren bertsioak eginez gaztetxean kontzertu bat ematea erabaki genuen, bertsio gauetik kanpo. 2015eko martxoaren 27an Azpeitiko Kaluse taldearekin kontzertua eman genuen.

baina ez zen hor bukatu... Ez noski! Oso ondo pasa genuen eta lagunek ere esaten ziguten ea ez al genuen geure abesti propiorik sortu behar, gainera beste kontzertu bat emateko aukera ere sortu zitzaigun. Ordutik hona ez gara gelditu. Maketa ere atera zenuten... 2016ko otsailean maketa aurkeztu genuen. Manu Rodriguezekin grabatu genuen maketa eta ordura arte genituen kantuak grabatu eta pixka bat gure taldea ezagutzera emateko atera genuen. Kontzertu batzuk lortzea zen gure helburua, eta lortu genuen.

zein talderen influentzia izan duzue zuen soinua lantzerakoan? Kyuss taldearen bertsioak egiteko elkartu ginen eta talde bat esan behar badugu horixe da. Hala ere, gure kantuek ez dute hainbesteko antzik Kyuss taldearen abestiekin. Zaila egiten zaigu estilo zehatz batean kokatzea gure soinua, funtsean Rocka da baina hard-rock, psycodelia, stoner eta metal soinuak nahasten ditugu oinarri horretan. Karma To Burn, Truckfighters, Queens of thr Stone Age, Valley of the Sun, Brandt Bjork, eta Toundra bezalako taldeak oso gustukoak ditugu. Kontaiguzue pixkat disko berriaren grabaketaz... Urtarrilaren 2an hasi ginen disko berria grabatzen Eñaut Gaztañagarekin. Oso gustura egin dugu lana berarekin hilabete osoan zehar. Diskoaren masterizazioa Estanis Elorzak egin du eta jada diskoa amaituta daukagu. Ilusio handiarekin gaude, emaitza asko gustatu

7

noiz elkartu zineten? Kalean elkar ikusten genuenean askotan esaten genuen elkarrekin zerbait egin behar genuela. Ezagunak ginen eta antzeko gustu musikalak genituen. Zestoako Gaztetxeak antolatzen duen

baitzaigu. Horretan zerikusi handia izan du Eñautek, guk prestatutako kantuak gehiago landu ditugu berarekin, produkzio lan bikaina egin du.

zenbat abesti izango ditu disko berriak? Abesti guztiak berriak izango dira disko berrian, guztira 10 abestik osatuko dute gure lehen lan luzea. Eman ditugun azken kontzertuetan errepertorioan sartu dugu bat edo beste, baina gainerakoak guztiz berriak izango dira entzuleentzat. Gainera, hainbat lagunek kolaboratu dute gurekin disko honetan. Eñaut Gaztañagak (Grises), Joseba Illarramendik (LTT) eta Unai Eizagirrek (Voltaia) ahotsak egin dituzte kantu banatan, Mikel Ibargurenek kantu bateko letrak egin ditu, Jesus Perezek abesti baten gitarraren riffak sortu dizkigu eta Adrian Larrañagak perkusioa gehitu dio kantu bati.

lan asko egin duzuela ematen du... Azken hilabeteetan lan asko egin dugu, bai. Lokalean ordu asko egin ditugu diskoa prestatzen, kantu berriak egiten, letrak idazten... Gainera diskoa prestatzen ari ginela kontzertu batzuk ere izan ditugu, eta horrek momentu batzuetan prestaketa aldatzea ekartzen du. Horretaz gain, bideoklipa ere kaleratu dugu, kamisetak ere bai... eta taldekideon denbora librea bat etortzea zaila izaten da kasu askotan.

zer moduz moldatu zarete kontzertuak lortzerakoan? Ez da oso erraza izan kontzertuak lortzea. Zestoan eta alboko herrietan kontaktuak ditugu eta horri esker lortu ditugu kontzertu batzuk. Baina inork ezagutzen ez gaituen tokietan kontzertuak lortzea ez da batere erraza.

zenbatean behin elkartzen zarete lokalean? Astero bi entsegu egiten ditugu. Afal ondoren elkartzen gara normalean, eta saio bakoitza 2 edo 3 ordutakoa izaten da. Argi eta garbi ikusi dugu zenbat eta lan gehiago egin, orduan eta maila hobea ematen dugula zuzenekoetan. Konstantzia bat izatea beharrezkoa da,

kanpotik ikusten ez den lan asko egin beharra dago taula gainean maila emateko.

ba al duzue irakurleentzako mezurik? Gu baino gazteagoak direnak animatu nahi ditugu musika munduan sartzera. Gure atzetik oraingoz ez dago talderik herrian. Zestoan talde berriak sortzea gustatuko litzaiguke.

O MARTXOAK 3

disKO beRRiA AuRKezTuKO duTe

zesTOAKO GAzTeTXeAn. RODEOReKin bATeRA zesTOAKO AIOLILIPUT TAldeA ARiTuKO dA

ier arregi


180.qxp_55 19/2/17 20:35 PĂĄgina 8

1. Arroabea 1985. urtea 2. Arroagoia 2006. urtea (Argazkia Joxean Ulacia) 3. Zestoa 1985 urte ingurua. (Argazkian ezkerretik eskubira: Ibon Telleria, Lander Zabala, Saioa eta Naiara Landa). 4. Akoa 2005. (argazkia Josune Mendizabal) 5. Zestoa 1996. urtea. (Argazkian, Bermejo-Andres familia; Idoia, Ainhoa, Maitane eta Klaudio) 6. Zestoa 1996. urtea (Argazkian ezkerretik eskubira: Esti Korta, Nagore Olazabal, Eneko Korta, Ainhoa Canseco eta Dani Mayo) 7. Zestoa 1996. urtea (Argazkia Agurtzane GaztaĂąaga) 8. Zestoa 2006. urtea. (Argazkia Mertxe Merino)

1

3

Zestoa, txurituta 6


180.qxp_55 19/2/17 20:35 Pรกgina 9

9 2

4

5

7

8


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Pรกgina 10

ARRAunA enTzundA, GeHienOi udAKO

TRAineRu denbORAldiA eTORRiKO zAizue buRuRA. ez dA HARRiTzeKOA, esTROpAdA HORiei KOMuniKAbideeTAn pROTAGOnisMO HAndiA eMATen zAie eTA. bAinA neGuAn zeHAR, isil-isiliK enTRenATzen eTA leHiATzen duTen ARRAunlARiAK eRe bAdiRA. TARTeAn, zORTzi zesTOAR. zuMAiKO AiTA MARi KlubeAn dAbilTzA, bAKOiTzA dAGOKiOn KATeGORiAn eTA TAldeAn. GuK denAK OnTzi beReAn sARTu eTA beRen zAleTAsunARen inGuRuAn HiTz eGiTeKO esKATu dieGu.

Zergatik arrauna galdera egin diegunean ia denek berdina erantzun digute: futbola gustatu ez edota futbola utzi ondoren zerbait egin nahi eta arrauna aukeratu dute. Olatz da denetan zaharrena, baita arraunean urte gehien dabilena ere. Futbola utzi zuenean aita zumaiarra duen lagun batek arraunean hastekotan zebilela esan zion. Bi aldiz pentsatu gabe, hastea erabaki zuen. Azkenean laguna ez zen animatu baina Olatzek dagoeneko laugarren denboraldia du. Nagore urtebete beranduago hasi zen. Azaldu digunez, beti gustatu izan zaio kirola egitea. Zumaian lagun kuadrilla zuenez eta haietako asko arraunlariak, animatu egin zen. Orain bere pasioa dela dio. Badirudi, gainera, anaiari kutsatu diola, Iker ere aurten hasi baita arraunean. Markelek, bestalde, bi denboraldi daramatza eta, Ikerren modura, Laida, Nahia, Noel eta Amaiur aurten hasi dira. Noelek futbolean ez zela oso abila kontatu digu, ez zela asko nekatzen, gehiago nekatzen zen kirol bat behar zuen eta arraunarekin probatzea erabaki zuen. Nahia inoiz ez omen da kirolean aritu, Amaiurrek arraunean hasiko zela esan zionean, ordea, animatu egin zen. Amaiurrek aspalditik zuela gogoa esan digu. Atsegin Odriozola eta Mirari Ibarguren bezala, berak ere arraunera joan nahi zuen baina oraindik gazteegia zen. Gainera, gogorra zela abisatu zioten. Aurten, azkenean, arraunean hasi da. Eta nola diren gauzak, Mirari du entrenatzaile.

NEGU HOTZEAN, URETAN

Urriaren hasieran eman zioten hasiera aurre-denboraldiari. Udazkena eta negua entrenatzen pasa dute: gimnasioan, korrika edota uretan. Orain dela hilabete hasi ziren lehiatzen, urtarrila erdian. Batel denboraldiak apirilaren hasierara arte irauten du. Denak batelean aritzen dira, lau arraunlarik eta patroi batek osatzen duten ontzian. Noel eta Markel patroi lanetan ibiltzen dira, besteak arraunean. Olatz, orain arte arraunean aritu da baina aurten patroi ere badabil.

OlATz beReziARTuA JAIOTZE URTEA: 2000 KATEGORIA: JubenilA DENBORALDIA: lAuGARRenA ARRAunlARiA/pATROiA ZER DA ZURETZAT ARRAUNA? MundiAlA, lAGun biKAinez, GiRO ezin HObeAn eGiTen den KiROl sOil bAT bAinO GeHiAGO. nAHiz eTA HAsieRA bATeAn AsKO esKATu, GeRO GeHiAGO eMATen du.

AMAiuR GARTziA JAIOTZE URTEA: 2002 KATEGORIA: KAdeTeA DENBORALDIA: leHenenGOA ARRAunlARiA ZER DA ZURETZAT ARRAUNA? KiROlA eGinez disFRuTATzeKO MOdu bAT.

MARKel leOn JAIOTZE URTEA: 2001 KATEGORIA: KAdeTeA DENBORALDIA: biGARRenA ARRAunlARiA ZER DA ZURETZAT ARRAUNA? GOzATzen dudAn KiROl bAT. GAineRA, GusTuRA nAGO niRe KideeKin.

lAidA lARRAร A JAIOTZE URTEA: 200 KATEGORIA: inFAnTi DENBORALDIA: leHe ARRAunlARiA ZER DA ZURETZAT AR KiROlA eGiTeKO MO

nAGORe FeRRAndO JAIOTZE URTEA: 2002 KATEGORIA: KAdeTeA DENBORALDIA: HiRuGARRenA ARRAunlARiA ZER DA ZURETZAT ARRAUNA? ARRAunA niRe pAsiOA, biziA dA. AFiziO edeR bAT

arraunlari


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Página 11

1

GOGORRA BAINA EDERRA

Arraunean hasterako denek abisatu zieten kirol gogorra zela. Gogorra baino denbora asko eskatzen duen kirola dela diote. Astean hiru edo lau entrenamendu egiten dituzte. Eta gero asteburuetan estropadak, gehienetan bi: larunbat eta igandetan. Esaerak dioen moduan, gustuko lekuan aldaparik ez. Ez dakite nola azaldu baina argi ikusten da gozatu egiten dutela, hitz politak bakarrik esaten dituzte: “eskolatik irten eta uretara joango naizela pentsatzeak eguna alaitzen dit”, “arrauna nire pasioa da” edota “olatuak daudenean zu eta itsasoa, hori ez dago azaltzerik”.

UDABERRITIK AURRERA TRAINERILA ETA TRAINERUA

Gehienek apirilaren hasieran bukatuko dituzte aurtengo lanak, batel denboraldiarekin batera, infantil eta kadete mailetan batelean bakarrik lehiatzen baitira. Olatzek, ordea, jarraitu egingo du, jubenila da eta. Trainerilan (sei arraunlarik eta patroi batek osatzen duten ontzia) eta traineruan (hamahiru arraunlarik eta patroi batek osatzen duten ontzia) arituko da. Ez daki patroi edo arraunlari jardungo duen. Orain biak probatzen ari da, ikusi egin behar zer komeni den.

1

Esan bezala, Olatz trainerurako ere prestatzen ari da. Izan ere, urtebeteko etenaren ondoren, Zumaiako trainerua aurten itzuliko da lehiara. Olatzekin batera, Gurutze Lopetegi eta Atsegin Odriozola herritarrak izango dira uretan. Atseginek badu esperientzia, aurtengoa bederatzigarren denboraldia baitu. Gurutze, berriz, berria da arraunean. Gogotsu ekin diote denboraldiari. Atseginek dio gazteak arraunean aritzea oso positiboa dela. Trainerua berriro ateratzeko ahaleginetan hasi zirenean, aurrena gazteekin elkartu ziren. Aurrera begirako asmoez jardun zuten eta gerora jarraitzeko asmorik bazuten galdetu zieten gazteei. Gazteengan pentsatuz egin dute aurtengo ahalegina, helburu nagusietako bat haiei bidea irekitzea da. Atsegini poz izugarria ematen dio herritarrak ere hor ikusteak: “argi dago arrauna ez dela kostakoentzat bakarrik. Txikitatik kalean ikusi ditudan haurrak orain arraunean ikusteak, ilusio berezia egiten dit”.

A

maiur aristi arregi

ARRAÑAGA RTEA: 2004 A: inFAnTilA DIA: leHenenGOA

RiA RETZAT ARRAUNA? TeKO MOdu dibeRTiGARRi bAT.

deR bAT

nAHiA zAbAlA JAIOTZE URTEA: 2003 KATEGORIA: inFAnTilA DENBORALDIA: leHenenGOA ARRAunlARiA ZER DA ZURETZAT ARRAUNA? KiROlA eGiTeKO MOdu edeR bAT. nOel MARTinez JAIOTZE URTEA: 2002 KATEGORIA: KAdeTeA DENBORALDIA: leHenenGOA pATROiA ZER DA ZURETZAT ARRAUNA? izuGARRi disFRuTATzen dudAn KiROl bAT.

iKeR FeRRAndO JAIOTZE URTEA: 2004 KATEGORIA: inFAnTilA DENBORALDIA: leHenenGOA ARRAunlARiA ZER DA ZURETZAT ARRAUNA? OndO pAsATzeKO AuKeRA eMATen duen KiROl bAT.


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Página 12

danbolin.eus

saharara bidean dira WAdnA elkarteak bildutako elikagaiak

Zestoako WADNA elkarteak Sahararen aldeko janari bilketari ekin zion duela aste batzuk. Kanpaina horren barruan, 4500 kg elikagai bildu dituzte. Piztu Itxaropena izeneko 13. Euskal Karabanan iritsiko dira elikagai horiek Saharara. WADNA elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten pertsona eta elkarte guztiei: Aizarnakoei, Arroabekoei eta Zestoakoei, Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxeari, Azkoitiko Eroskiri (janari bilketa egin zuten han, urtarrilaren 21ean) eta Zumaiako Darahli elkarteari. Saharako 10-12 urteko haurrak bi hilabetez “munduko deserturik gogorrenetik” irteteko helburua duen Oporrak Bakean kanpaina ere martxan dago eta harrera familien bila dabiltza. Kanpainaren inguruko informazio guztia, Oporrak Bakean webgunean.

Aitor salegi Gipuzkoako Herriarteko txapelketan

Azpeitia-Zestoa taldearen barruan, Aitor Salegi zestoar bertsolaria Gipuzkoako Herriarteko txapelketan parte hartzen ari da. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak lau talde aurkeztuko ditu txapelketara: Azkoitia (2), Azpeitia eta Azpeitia-Zestoa. Honako hauek osatuko dute AzpeitiaZestoa taldea: Oier Etxeberria, Jon Ander Iriondo, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi bertsolariak, Ane Iriondo gai jartzailea, Xabier Azpillaga epailea eta Eider Iturralde ordezkaria.

bezeroek erabiltzeko aterkiak eskainiko dira zestoan Merkatari elkarteko dendetan

Zestoan Merkatari Elkarteko establezimenduetan, bezeroek erabili ahal izateko aterkiak edo euritakoak eskainiko dira aurrerantzean. “Euria hasi eta aterkiaren beharra duten bezeroek beti izango dute Zestoako dendetan aterki bat, erabili eta berriro dendara itzultzeko”, adierazi dute. Zestoan uste baino gehiago da gaur aurkeztutako aterkietan irakur daitekeen esaldia. “Bezeroari zerbitzu eta tratu on bat eskaini nahian”, Zestoa bertako denda eta establezimendu txikiek abian jarriko duten ekimen honek oinarrian badu esanahi bat; “aterkia, euritik babesteko erabiltzen dugun tresna izanik, herri bertako dendek bezeroari eskaintzen dioten gertutasuna eta babesa adierazi nahi dira ekimen honekin”. Ekimenaren aurkezpena eginda, aterki zuri-beltzak jada Zestoan Merkatari Elkarteko establezimenduetan dira.

ertxiña Musika eskolako ikasleak sarituak izan dira Andoaingo Xii. piano Jaialdian

Otsailaren 4an egin zen Andoaingo XII. Piano Jaialdia. Zestoako Ertxiña Musika Eskolako ikasle Oihane Alberdik, June Karrerak eta Ioritz Agirrek parte hartu zuten piano jaialdi horretan. Gainera, hiru ikasleak sarituak izan ziren, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu baitzituzten.


180.qxp_55 19/2/17 20:36 PĂĄgina 13

3 1

sinadura bilketaren azken txanpa

2017ko maiatzaren 7an Zestoan egingo den herri galdeketa antolatzeko jaio den taldea da Hitziturri. Taldearen helburua “herri galdeketan ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da, Zestoako herritarren ideologia, sinismen eta kultura aniztasunaren isla izan dadin�. Zestoan herri galdeketa modu ofizialean egin ahal izateko, herrian erroldatuta daudenen %10en sinadura bildu behar dute, 400 inguru (dagoeneko 373 sinadura bildu dituzte). Hori dela eta, Hitziturriko kideek lokal bat ireki dute portale kalean eta herritarren sinadurak bilduko dituzte bertan otsailaren amaiera arte: ostiraletan 18:00etatik 20:30etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara. Otsailaren bigarren hamabostaldian auzoetan egingo dituzte sinadura bilketak eta otsailaren amaierarako beraien helburua aise beteta gelditzea espero dute.

ii. Kobaz Koba Trail

Otsailaren 12an, igandea, II. Kobaz Koba Trail lasterketa jokatu zen Zestoan. Eguraldi narrasak ez zuen giroa izorratu, eta kanpotik ere jende andana etorri zen gurera. Aurtengo berrikuntzetako bat izan da bi ibilbide izatea; Zaldei, 25 km-koa, eta Artzei, 17 km-koa.

Lasterketako sailkapena www.danbolin.eus orrialdean daude ikusgai.

santa eskeko ohiturak indartsu jarraitzen du

Aurten, larunbata tokatu da otsailaren 4a, eta, horren ondorioz, ikastetxeetan ostiralean ibili ziren gure gaztetxoak santa eskean; Arroabean kalean, taberna eta dendetan; Zestoan, berriz, ikastetxe handikoak txikiei kantatzera joan ziren eraikin batetik bestera. Larunbatean ere ez zen falta izan koplarik. Ikastetxeko zaharrenak Akoa, Iraeta eta Arroagoian ibili ziren goizez eskean, ikasturte bukaerako bidaiarako dirua biltzen. Lasaon, baserriz baserri zahar eta heldu elkar harturik, eta Santa Eskale talde "ofizialak" ere jo eta su jardun zuen egun osoz Caritasen alde dirua biltzen. Santa Eskeko taldean, erreleboa izan da. Urte mordoan antolakuntzan jardun duten Xabier Unanue eta Pello Alberdi kideek ondo merezitako omenaldi xume bezain hunkigarria jaso zuten eguerdian, Ipintza elkartean egin zen bazkal ondorenean.

Aizarnako eta Arroabeko ikastetxeetako haurrak udal ordezkariekin bildu dira

Eskolako Agenda 21 programaren baitan Josetxo Mendizabal alkatea eta Izaskun LarraĂąaga ingurumen teknikaria Aizarnako eta Arroabeko ikastetxeetako haurrekin bildu ziren otsailaren 16an. Auzoetako jolasparkeak, garraio publikoaren beharra eta bidegorria bezalako gaien inguruan iaz egin zituzten proposamenei jarraipena egin zitzaien bertan. Diagnostiko berri bat egiten ari dira orain eta maiatzean proposamen gehiago egingo dituzte.


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Página 14

Iñaki Azkunek bere lan ederrean ematen zizkigun zenbait datu jaso genituen aurreko atalean. Geografiari buruzkoak ziren denak; baina ez da hori Iñakiren lanaren funtsa, historiari buruzko datuak baitira aipagarrienak.

Dokumentu historikoak azaldu baino lehenagotik hasten du Iñakik bere ibilbide historikoa. Guk aipamen labur batekin pasatuko ditugu urte gehienak. Historiaurretik hasten da. Denok ezagutzen ditugun izen eta datuak dakartza, ondo jasoak eta laburtuak. Gu ez gara hemen horretan luzatuko, nahiz eta gustagarriak egiten zaizkigun Amalda, Idiakaitz, Ekain…izenak. Testu idatziak ditu Iñakik aztergai. Dena den, benetan gomendagarria iruditzen zait Iñakik kontatutakoa. Gauza bertsua esan daiteke Antzinaro eta Goi Erdi Aroari buruz ere. Nahiz eta interesgarria den ez dago han Zestoari buruzko aipamen zuzenik, eta Euskal Herri osoari egiten dio erreferentzia. Iñaki ezagututa, ez da harritzekoa gertatzen euskararen ingurukoari ematen dion garrantzia. Aipagarria egin zait, dena den, VII. mendeko Ravennako Ezezaguna izenez ezagutzen den dokumentuan azaltzen den Cistonia izenari buruzko gogoeta. Hipotesia besterik ez da; baina, agian, Zestoaz ari dela pentsa daiteke, “ad Devam fluvium versus” dagoela esaten baitu; hau da, Deba ibai aldera dagoena. Kuriosoa, era berean, Aralar ardatz harturik Zestoa eta ondoko herrietan eta Nafarroako zenbait lekutan azaltzen den toponimiaren antza. Baina oso airean geratzen da. Iñakiren lanarekin lotuta, XIV. mendea dugu benetan garrantzitsua, urte horietan hasten baitira datu fidagarriak (ez hain fidagarriak diren beste askorekin nahasturik) eta Iñakik jaso eta aztertzen dituen lehen dokumentuekin. Iñakiren ustez fidagarriak diren datuetan, lehenengo aldiz 1303an azaltzen da Lope Martinez d’Ayçarna izenekoa, eta horixe dugu daturik zaharrena.

Hortik aurrera, gero eta ugariagoak izango dira (nahiz eta ez ugariegiak) gaur Zestoarekin lotura duten izenak: Narruondo, Arroa, Irusta (Iraeta), Akoa…Zestoari dagokionean, 1348an azaltzen da seguru Zestoa lehenengo aldiz. Urte horretako agiri batean Azpeitian zinegotzi Martin Diaz de Çestona azaltzen baita. 1380ko hamarkadakoak dira Zestoari buruzko lehen agiri osoak: 1380ko bi agiri eta 1383ko Zestoako hiri gutuna, denetan garrantzitsuena, sorrera ematen dion gutuna baita. Lehengo biak Azpeitiko udalak Aizarna, Akoa eta Zestoako “kolazioekin” eginiko itun bat da. Kolazio bat etxe sakabanatuko auzune moduko bat zen, eta garbi dago, beraz, 1383koa baino lehenagokoa dela; bestela, ez zen Zestoa “kolazio” gisa azalduko, ordurako hiribildua baitzen. Interesgarriak dira horren inguruan Iñakik egiten dituen oharrak, baina ez dugu hemen horietan luzatzerik. 1383ko hiri gutuna da gure historiako unerik garrantzitsuena, eta uste dut horrek garapen handixeagoa merezi duela eta datorren hilerako uztea izango dela egokiena, hiribildua, hiri gutuna, Ahaide Nagusiak… gertaera historiko garrantzitsuak direlako. Sarri hitz egiten da gai horiei buruz, eta garbi dagoenez lotura zuzena dutela Zestoaren sorrerarekin, zer esan nahi duten argitzen saiatuko gara.

J

exux odriozola


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Página 15

5

J

1

ardunian

IPARRAGIRRE LIZASO Pedro María zen jaio zenean, Pedro geroago, eta, ondoren, Pello. Gaztaroan, Pello Porrito izendatu zuten (eta askok hala ezagutzen dute oraindik ere). Legalki, Peio izatera ere pasatu zen, izena euskaratuta. Esango genuke izen edota ezizen adina bizi esperientzia dituela, edo askoz ere gehiago. Orain, Latinoamerikan dabil, leku finkorik gabe, egunak eskaintzen diona bizitzeko asmoz.

zein zara itsasoan beste aldeko txoko horietan? Hemen, Peio naiz, Peio el vasco. nondik ari zara gure galderei erantzuten? Eguerdiko 12:00ak dira oraintxe bertan, San Crístobal de las Casas udalerrian nago, Chiapasen (Mexiko), baina, 16:00etan, Mexiko hirira noa. 14 orduko autobus bidaia daukat aurretik. Herri hau, San Crístobal de las Casas, magikoa da, indigenen herria da: beren arropak eta hizkuntza propioa dituzte. Interesgarria da oso hemen egotea. zeren arabera aukeratzen duzu hurrengo helmuga? Nik ez dut aukeratzen; lekuak aukeratzen nau. Askotan ez dut jakiten nora joango naizen edota nonbaitera joango ote naizen egun bat edo ordu batzuk lehenagora arte. Momentuaren arabera egiten ditut planak, ezagutzen dudan jendearen arabera; batzuetan, leku politen bat gomendatzen didatelako mugitzen naiz, eta, beste batzuetan, gonbidapena jasotzen dudalako. Beti daude arrazoi berriak batera eta bestera ibiltzeko. Nikaraguan nengoenean, Kolonbiara joateko asmoa nuen, baina ez zegoen autobusik, eta Venezuelara joatea pentsatu nuen. Baina ezin izan nuen; orduan, Mexikora bueltatu nintzen berriro, eta hemen nago. non hartzen duzu ostatu? Ba beste abentura bat izaten da ostatua bilatzearena. Kanpinetan, ostatu etxetan, autobusetan eta abarretan gelditu izan naiz. Inoiz ez dut jakiten non dagoen lotarako lekua. Baina galdetuta edozein tokitara irits zaitezke, eta, kasurik okerrenean, ba kalean! [kar, kar]

“lezio garrantzitsu bat da egun bakoitza”


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Página 16

Kalean gelditu izan zara inoiz? Bai, gutxitan, baina bai. noiz eta zergatik joan zinen latinoamerikara? 2015eko azaroaren 30ean irten nintzen Zestoatik. Bidaiatzeko gogoa nuen, eta kuriositatez beteta etorri nintzen Mexikora, besterik gabe. Ez nabil ezer konkretuaren bila. Orain arte ezagutu ditudan lekuak asko gustatu zaizkit: Kuba, AEB, Guatemala, El Salvador… Leku zoragarriak bisitatu ditut: itsasoa, mendia, herrixka txikiak, hiriak… Denak ematen dit atentzioa, hain da desberdina gurearengandik. zerk erakartzen zaitu gehiena? Bidaia honetako erakargarriena ziurgabetasuna da. “Zer izango ote da bihar? Zeinekin egongo naiz? Ze leku ezagutuko ditut?”. zertan zabiltza? Bizia bizitzen. Ikastaro batzuk ere egiten banabil. zeri buruzko ikastaroak dira? Reikiko 3. maila egin dut, eta baita Shanbalako ikastaro bat ere. Energia sendatzeak dira. Kontakturik ba al daukazu euskal Herrikoekin? Bai. Familiarekin eta hainbat lagunekin kontaktua mantentzen dut. Gainera, jasotzen ditut tarteka mezuak hango jendearenak. Oraindik maite nau jendeak, Zestoak maite nau; ez naiz hain kabroia izango [kar, kar]. nola definituko zenuke zure bizitza? Esperientzia gogorrez beteriko bizitza izan dut, batzuk osooso gogorrak. Baina bizitako guztiak balio izan dit ikasteko. zein izan dira zuretzat esperientzia gogor horiek? Ba, adibidez, hanka bat hemen eta bestea beste aldean eduki izan dut, drogengatik, istripuren bategatik… Denetik bizi izan dut.

beti izan al zara abenturazalea? Zalea ez dakit, baina hamaika abentura bizi izan dituen pertsona bat naizela esan dezaket, hori bai. zer oroitzapen dituzu txikitakoak edota gaztetakoak? Nire haurtzaroa abentura bat izan zen, eta gaztaroa, zer esanik ez. zer ibilbide egin duzu bizitzan, txikitatik orain arte? 14 urterekin lanean hasi nintzen Guztiok bat enpresan. 15 urterekin, okindegian jardun nuen. Gero, abenturaz abentura ibili nintzen Espainiako hainbat

“Helburu bakarra dut: bizitza bizitzea” lekutan, eta, urte batzuen buruan, berriro bueltatu nintzen herrira. Arrantzale lanetan jardun nuen Orion bost bat urtean, eta, gero, berriro joan nintzen Espainiako txoko desberdinetara. Zortzi-hamar urte pasatutakoan, Zestoara bueltatu nintzen, eta, ordutik, Mexikora etorri arte, Zestoa izan da nire bizilekua. zer egin zenuen 8-10 urte horietan? Puf, gauza asko egin nituen: mahats bilketan lan egin, patata biltzen ere bai, bidaiatu, neguan Andorrara joaten nintzen platerak garbitzera hotel batera, Ibizan eta Menorcan ere ibili nintzen garai baten lana topatu eta bizirauten, zerbitzari hainbat lekutan… Asko inprobisatu izan dut beti. drogak aipatu dituzu lehen. Gertutik ezagutu dituzula esan genezake, ezta? Droga ilegalekin hamaika abentura izan ditut, eta nahiko gogorrak gainera, baina irten genuen zurrunbilo hartatik ere. nola iritsi zinen, ordea, zurrunbilo hartara? zergatik? eta nola gogoratzen duzu garai hura? Irten nahi nuen eta ezin nuen.


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Página 17

7

1

eta droga legalekin, alkoholarekin esaterako, zer harreman izan duzu eta zer harreman duzu orain? Alkoholarekin, 15 urte ingururekin hasi nintzen, okina nintzenean. Lankideak ni baino dezente zaharragoak ziren. Denek edaten zuten; mozkortzea gizonen zeregina zen, eta “ondo” ikusia zegoen. Urte asko izan ziren, eta menpekotasun handia nuen. zer esango zenuke garai horri buruz? Nire bizitzako beste etapa bat izan dela, besterik gabe. Ez txarra, ez ona. Bizitza honetan, pertsona bakoitzari esperientzia jakin batzuk bizitzea tokatzen zaio, eta nik hori bizi izan nuen. Utzi aurreko azken urtera arte ez nuen batere sufritu; hobeto esanda, ondo pasatu nuen garai hartan. Baina azken urte hura txarra izan zen. zerk eraman zintuen mundu horretatik irten nahi izatera? Ba gaizki sentitzen nintzen, eta uztea erabaki nuen. Bueno, erabaki ez nuen egin; behea jo nuen, eta egun batetik bestera utziz joan nintzen. Neure buruari esaten nion: “Gaur ez dut alkoholik edango, ez dut inolako drogarik kontsumituko”. Eta, ordutik, hamar urte pasatu dira. Arreta egunerokoan jartzeak lagundu zidan, eta, noski, Mikel Irurerekin mendian ibiltzen hasteak. Mendia eta mendirako laguna edukitzea lagungarria izan zitzaizun orduan… Bai, aldatu egin nahi nuen, eta mendian asko gozatzen nuen. Asko lagundu zidan bizitza aldatzen. damurik edo penarik ba al duzu garai haiei dagokionean? Ez, bizitako guztiarekin ikasten da; hori argi daukat. laguntzeko beharra edo grina ere izan duzu hainbat proiektutan (elikagai bankua, Gizakia Helburu). nola sentitu zara horretan? Bai, hau ere beste etapa bat izan zen. Interesgarria eta aberasgarria egin zitzaidan esperientzia horietan murgiltzea. zein da zure bizitzako helburua? Ez daukat inongo helbururik. zein da ikasi duzun gauzarik garrantzitsuena? Egunekoa bizitzea, egun bakoitza baita lezio garrantzitsu bat. Atzokoa pasatu zen; gaurkoa da lezio garrantzitsuena. zerk motibatzen zaitu gaur egun? Bizitza izugarria da. Eta bidaiatzen nabilen honetan, dena berria da, eta hori latza da, IZUGARRIA!! Gero eta gutxiago dakit… bueltatzeko asmorik ba al daukazu? Bai, baina ez dakit bihar izango den, edo hurrengo urtean. Bitartean, gozatu egingo dut. Ikusi arte!

ez da erraza izan peiorekin komunikatzea. elkarrizketatu nahi izan dugun garaian, desertuan zebilen aste batzuk pasatzen, eta estaldurarik gabe zebilen askotan. bere hamaika abenturei zuku gehiago ateratzeko gogoarekin gelditu gara (batez ere, kontatu ez dizkigunei buruz eta kontatu nahi izan ez dizkigunei buruz), baina bueltatzen denean harrapatuko dugu, eta harrapatuko duzue nahi duzuenok, eta galdetuko diogu eta kontatuko dizkigu nahi dituen abenturak, mosto bat hartzen dugun bitartean.

M

aialen kortadi iparragirre


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Pรกgina 18

Zenbatgarren Korrika duzue? Ikasle moduan lehenengoa edo hirugarrena. Bestela, betidanik hartu izan dugu parte, ahal izan dugun guztietan. Zer da Korrika zuentzat? Aldarrikapen bat; euskara bizirik dagoela / euskaraz bizi behar dugula festa-giro osasuntsuan adierazteko modu bat, euskaldun Goiztiarrak taldea izatearen harrotasuna kanporatzeko modu bat. Zestoako AEK-ko ikasleak Maitasunez gogoratzen duzun... ...edizioa: 3.a leloa eta abestia gogoratzen ditugulako eta 17.a gutako batzuek lekukoa eraman genuelako. ...abestia: aho batez Egan-en 'Korrika 3'. Zenbat aldiz dantzatu ote dugu?! ...leloa: 'Zuk ere esan bai euskarari' eta 'Euskaraz eta kitto!' Lekukoa nori? Elhuyar taldeari.


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Página 19

23 24

OSTEGUNA

Aizarnako Aranburu landetxearen aurreko jolasgunean Hitziturrik sinadura bilketa egingo du. OSTIRALA

Inauteri festa Arroabeko eskolan eta ondoren talo jana sozidadean •Hitziturrikoek sinadura bilketa egingo dute Arroabean. •Barbantxo Aizarnan (17:00) eta Zestoan (17:00) •Ertxiña musika eskolakoak kaldereroz jantzita San Joan egoitzara joango dira banda txikiarekin batera. Kaletik bueltatxo bat ere emango dute.•Euskal Preso, iheslari eta deportatuak Etxera lemapean elkarretaratzea plazan 19:30ean.•Portale Kultur Elkartearen lehen kultur ekimena. 20:00etan elkarte aurrean hasita poteoa herriko bertsolari eta trikitilariekin. 21:00etan luntxa elkartean. 22:00etan“Eider eta Monik”herritarren kantaldia elkartean.

25

age 1 nd a 12 15

LARUNBATA

Inauteriak: 17:00etan merendola Gure Txokoa elkartean Ekain guraso elkartearen eskutik. 17:30ean umeen mozorro desfilerako izen emateak. 18:00etan umeen mozorro desfilea. F11 argazki elkarteak Photocalla egingo du udaletxe azpian. 23:00. Ilargi Beltza erromeri taldea, arkupetan.

28

ASTEARTEA

Inauteriak. 17:00. Txokolatada, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. 17:30-19:00. Karaoke festa, Txatxilipurdi elkartearen eskutik, arkupetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.

MA

RTXOA

01

Argi itzalketa. Energia enpresa erraldoien gehiegikeriaren aurrean planto egiteko deia Astinduk.

16 17 19

22

OSTIRALA

Barbantxo Aizarnan (17:00) eta Zestoan (17:00) LARUNBATA

Gravni afizionatuen pilota txapelketa. Gipuzkoako selekzioak iaz bezala aurtengoan ere Zestoan izango du egoitza eta etxeko partidak bertan jokatuko dira: Gipuzkoa-Nafarroa. Hiru kategoriatan bina partida, eskuz banaka zein binaka, gazte, 22 urtez azpikoetan eta nagusietan. Apirilaren 2an ere izango dira partiduak.

ASTEAZKENA

Sendabelar tailerra, Aiora Urbietarekin. 6-9 urteko haurrentzat. 17:00, Gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da Gaztelekuan (688 684 029).

31

Jubilatuek Lekeitiorako irteera.

IGANDEA

Zestoako 39. Herri Krosa. Izen emateko epea irekita dago jadanik eta bi modu daude, Zestoako Kiroldegian edo herrikrosa.eus webgunearen bitartez. Nagusien lasterketei dagokienez, bi lasterketa izango dituzte aukeran parte hartzaileek: zirkuituari bira bat ematen dion 2.650 metroko ibilbidea edo zirkuituari hiru bira ematen dizkion 8.567 metroko ibilbidea. Lasterkari guztientzat oparia eta hamaiketakoa izango dira. Nagusien lasterketaren irteera 11:30ean izango da. 10:00etan hasita, gaztetxoen lasterketak ere izango dira.

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

Barbantxo Arroabean (17:00) eta Iraetan (17:30)

30

Emakumeen nazioarteko egunaren baitan 19:00etan ekitaldia plazan. Ondoren, afaria.

OSTEGUNA

Emakumeen nazioarteko egunarekin lotuta, 19:00etan Kultur Etxean: ibilaldia gune ilunak bisitatzera. Ze neurri hartu daitezke gune ilun horiek gune ilun ez izateko?

OSTIRALA

Barbantxo Arroabean (17:00) eta Iraetan (17:30) Rodeo talde zestoarraren kontzertua Gaztetxean. Diska berriaren aurkezpena egingo dute.

08 09 10 11

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

19:00etan Kultur Etxean emakumeen batzar irekia, gune ilunen inguruko hausnarketa egingo da bertan eta herriko gune ilunak identifikatzen hasiko dira.

03 •

IGANDEA

Eskolarteko ibilaldi neurtua, goiza pasa Zarautzen.

23 24 29

ASTEAZKENA

Familia garapenari buruzko hitzaldia Aizarnan Izar Arregirekin 17:30ean.•Burujabetza energetikoa. GoiEner energia berriztagarrien kooperatiba herritarraren hitzaldia Astinduk antolatuta, 19:00etan.

02

9

OT

SAILA

TIK APIRILAREN

1ERA

“Mosaikoa”10 urtetik gorakoentzat, Gaztelekuan. OSTIRALA

Barbantxo Aizarnan (17:00) eta Zestoan (17:00). Gaia: Natura ASTEAZKENA

Sendabelar tailerra, Aiora Urbietarekin. 6-9 urteko haurrentzat. 17:00, Gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da Gaztelekuan (688 684 029). OSTEGUNA

Portale kultur elkartean, “Laura esaten zioten” liburuaren aurkezpen-solasaldia. Miren Odriozolaren borrokak , Leire Ibargurenek idatzita. OSTIRALA

Txoribox, hegaztientzako habi-kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra. 6-9 urteko haurrentzat. Aurrez izena eman behar da udaletxeko ingurugiro sailean (943 147 010). •Barbantxo Arroabean (17:00) eta Iraetan (17:30). Gaia: Natura

•O

porrak bakean programaren baitan saharar

haurrak etxean hartzera animatzeko deialdia egin du Wadna taldeak. Iazko haur kopuru bera etortzea nahiko lukete eta horretarako harrera familiak behar dituzte.


180.qxp_55 19/2/17 20:36 Pรกgina 20

Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com

943 148 061


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.