danbolin
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Pรกgina 1
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Pรกgina 2
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 3
34 7 10 14 15 18 19 ENB I D OA BO TA L I BR E
P ELLO
LILIBE
Z ES TOA KO H UN GARIAR LILIA
IRAGANE TIK TIRAKA
GIZAKION JOAN-ETORRIA Zaila egiten zaidan arren, kanpoan bizi den lagunarekin harremana ez galtzen saiatzen naiz. Hartu dut mugikorra eta agurtu bezain pronto betiko galdera luzatu dit: “Zestoan zer barri?”. Betikoa erantzun diot: “Hemen betiko martxan!”. Inguruko asko ibili da kanpoan lanean edo ikasten. Bueltatzean, denek berdina esaten dute: “Herrian ez da ezer aldatu! Betiko jendea, betiko ohiturak!”. Betiko jendea? Gizakion joan-etorria etengabekoa da munduan, baita Zestoan ere. Gure mundutik eta mundura, herritik eta herrira dator eta doa jendea. Gure artetik joan berri da Pello Aizpurua Lilibe. Hirurogeita hamar urte zituen. Urte hauetan guztietan, haren etxe aurretik zenbat jende pasa ote da! Batez ere azken urteetan. Zenbat haur Sastarrainera, zenbat bisitari Ekainberrira eta Lili Jauregira! Pello joan zaigu baina badatoz belaunaldi berriak. Pello gure artera etorriko ez den arren, herriko haurrek Lilibe baserriko oiloei ogia botatzera joaten jarraituko dute. Gizakiak joan eta etorri ibiltzen gara. Egungo egoera ekonomikoa dela eta gazte ugari joan da lanera atzerrira. Baita etorri ere, jende asko etorri baita herrira bizimodu hobe baten bila. Gizakion joan-etorri hau, ordea, ez da azken hamar urteetako kontua. Lili Murati aktorea Hungariatik etorri zen Zestoara joan den mendeko berrogeiko hamarkadan. Bigarren Mundu Gerra amaitzean alde egin behar izan zuen bere herritik. Zestoan urtebete bizi izan zen, gero Madrilera joan zen. Maksim Grasmanek ere ondo daki zer den joan-etorrian ibiltzea. Ukrainarra da, Txernobyletik berrogeita hamar kilometro ingurura dagoen herri batekoa. Orain dela hamabi urte hasi zen Zestoara etortzen udan. Badira bi urte ikasketak hemen egitea erabaki zuela eta gaur egun Zestoan bizi da. Hala ere, joan-etorrian jarraitzen du. Garbia da: gizakion joan-etorria joera ia natural bat da. Zergatik sortzen ditu, ordea, horrenbeste gatazka eta ezinegon? Pasa berri da arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna. Teorian inor ez gara ez arrazista ez xenofobo, baina praktikan? Orain dela gutxi, atzerritik etorritako zestoar batek haur batzuen irainak eta jazarpena jaso omen zituen etxera bidean. Zer balore ari gara transmititzen haurrei? Gizakion joan-etorria ezinbestekoa eta aberatsa da. Badatoz eta bagoaz, bagoaz eta badatoz. d a n b o l i n EK
A
maiur Aristi Arregi
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
J ARDUNIAN M AKSIM G RASMAN
TEST
N O S TA L G I KOA
A G E N DA
diruz lagundutakoa
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 4
Be enbidoa
Bizimodu aldaketa
rotuta egon naiz enbidoari paso egiteko baina behatzarekin seinalatuta egongo naizela eta enbidoari euki egitea erabaki dut, musean bezala. Gurea kale baserria zen; horrek tranpa pixka bat bazeukan, kaletarra sentitzeko edo baserritarra izateko. Baserrian bizi izan nintzen bitartean baserritarra sentitu nintzen nahiz eta prototipoa puskatzen nuen (badakizue txima-luzea eta…). Garai hartan itxurari ere pixka bat begiratzen zitzaion; eskerrak kanpaña egindakoa ez nintzen, alegia, belarritakoduna, bestela akabo! Nire kalekumean, baserriko tresnak eta gauzak erabiltzen ikasi beharra izan nuen; behiak jaisten izan ezik beste dena ikasi nuen: aitzurrean, segan, eskuarea eta sardea erabiltzen... Egia esateko, gustura bizi izan nintzen baserrian. Orain kalean bizi naizela bizitza pixka bat aldatu zait, hobera esango nuke. Kalean bizitzeak beste ardura eta konpromisoak dauzka baina ez dut nahi konparaziotan sartzerik. Bakoitzak berea baitauka. Oraindik ere amak “petralito” nagoenean honela esaten dit: ”Ganajatekota jun beharrik ez daukak behintzat eta, gauzak egingo dituk moteil”; hori esaten dit lasaitzearren. Lagun bat badaukat justu alderantziz egin duena: kalean “ederto” bizi zena eta orain baserrian “ederto” bizi dena. Ostras hiiii!!!, gainera “Ederto”-n egiten dik lana. Baldintza hauek denak betetzen dituen Arkaitz Urangari botatzen diot nire enbidoa: “Aiztin baserrian ederto edo kalean hobeto?”
P
intada . Bueltan da oporrak bakean 2017.
J
oxe Manuel Regil
LZestoako Sahararen aldeko Wadna taldeko kideak, Oporrak Bakean programako kanpainarekin gabiltza buru-belarri. Aurtengo leloa BUELTAN da. Bueltan etorri, bueltan joan, bueltan Mendebaldeko Saharara, buelta eman saharar banderari, buelta eman egoerari.... Ikusten duzuenez oso kontzeptu zabala da. Bakoitzaren eskuetan izango da leloak zer sorrarazten dioen pentsatzea. Apirilak 1 arteko tarte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 100 harrera familia berri animatu behar ditugu programan parte hartzera. Hori lortuz gero, 2016ko programan gurera etorritako haur kopuru bera etorriko litzateke aurten ere. Badakigu 100 familia asko direla, baina jakin badakigu gutako bakoitza aktibatu eta bila hasi ezkero helburua errez beteko dugula. Iazko udan gure artean egondako haur saharar kopuru bera BUELTAN etorri dadin, apirilak 1 baino lehen 100 harrera familia berri lortu behar ditugulako, BUELTAN da Oporrak Bakean 2017 kanpaina.
Z
estoako Wadna
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 5
5
botalibrean
Ezta, bai da, ezta, bai da... eztabaida.
Errezeloa daukat gizarteko zarata mailak gora egin duela. Xextraz xextra bizi gara, polemikaz polemika saltoka gabiltza, kalapitaz kalapita egunero. Hori bai, uste dut eztabaida hauek sarritan ez dutela balio izaten hainbat gairen inguruan hausnarketa sakonak eta lasaiak egiteko, beste iritzi batzuk entzun Martxoaeta norberarena ren 8a pasa berri den honetan… Duela bi urte pasa, alabaren osatzeko. Gehiago da jaiotzak nigan aldaketa handiak ekarri zituen: bizimoduan, aldazarata egitea, oihu keta fisikoak, ohituretan, lagun berriak, lan munduan… Bizitzeegitea, sare sozialeko modua beste era batera planteatu nuen. Erabaki asko, nik tan mezu ikusgarriena idaztea… eta horrela kontuhala nahi izan nuelako; beste baratzerako hurrengo polemikan gaude. Hori da bestzuk, egoerak behartuta. tea: egun dagoen abiadura. Berriak hamar minutuz Esnatu eta txikia kalenturadira berri, hainbat eztabaidak bizpahiru egun irauten rekin dagoela ohartu naiz; agenda dute, eta gero desagertu egiten dira, ahaztu egiten begiratu, eta bilerarik ez dudala ditugu, eta beste batera igarotzen gara. konfirmatu orduko, emaila idatzi Azken aste edo hilabeteetan soilik adibide asdut bulegora gaur etxetik lan ko daude: kale garbitzaileen EGA; Alavesek Bilbon joegingo dudala jakinarazteko. Zokatu nahi du kopako finala, Gun’s & Roses taldearen rionez, lan egiten dudan tokian kontzertua dela eta ezin ordea; lilatoiaren hasiera orberdintasuna, lana eta bizitza dua eta emakumeek etxeko lanak aurretik egin behapertsonala uztartzea… bermatuta dauzkagu. Zorionekoak gu. rra; Chrysalllis elkartearen kanpaina, eta handik aste Bulegoko mahaian eserita, ingurura begiratu, eta harro sentibatzuetara Hazte Oir elkartearen autobusa; Euskaldutzen naiz. “Bide onetik goaz” pentsatzen dut. Baina, kalera irna naiz, eta zu? saioan Espainiaren inguruan esandatetean, beste errealitate batekin egiten dut topo. koak eta ondorengo guztia… Eta zerrenda ia nahi Ama izatea nire erabakia izan zen, emakume izateak adina luza dezakegu. duen abantaila (batzuentzat, agian, desabantaila). Egia da gizoEztabaida guzti hauetan sekulako zarata sornek bizi ezin duten esperientzia bizitzeko aukera dugula, baitzen da, muturreko iritziak plazaratzen dira, komunina… inoiz ez al zaizue gertatu kalera irten ama izan ostean, lakabideetako mahai-inguru eta antzekoetan ez da gunekin-edo (haurrik gabe, noski), eta “Non duzu haurra?” galbestearen iritzia entzuten, norberarena inposatu dera egitea? nahi izaten da. Eta zarata egiteko moduak hain dira Nire bikotekidea kalean lagunekin ikustean norbaitek indartsuak! Komunikabideak, sare sozialak… erabiliz galdetzen ote dio hori? Ziur nago ezetz! Jakintzat ematen baita erraza da benetan! aita kalean bada, haurra amarekin dagoela. Haurren zaintza Eta ohitu egin gara horrela izatera. Polemika amari dagokion lana dela uste delako oraindik ere. Zoritxarrez, sortzen da, harrabotsak egun batzuk irauten du, eta gaur egungo gizarte gazteak ere horrela pentsatzen du, eta udako enbataren moduan, agertu ahala, desagertu batek baino gehiagok aitona-amonen ardura dela ere uste du. egiten da. Atera al dugu ondoriorik? Balio izan al du Egia da hasierako hilabeteetan amaren papera oso garrantzigizarteak gaiaren inguruko iritzia sendotu dezan? tsua dela, baina egoera hori ez da betiko. Zeuek erantzun galdera horiei. Ingurura begiratu, eta pentsatzen dut “Zenbat lan dagoBatzuetan gauzetara edo egoeretara ohitzea en egiteko oraindik ere”. Egun, emakumeek duten lan karga ez da ona. Normaltzat edo ohikotzat jotzen dugulaitzela da: haurren zaintza, etxeko lanak, etxetik kanpokoak… ko, agian, berez ez dena. Eta ohitu gara politikarien Kasu askotan elkarbanatzen direla uste dut, baina oraindik ere ustelkeriara, ohitu gara eskuin muturrak gora egiteez dira % 50ean banatzen. Askotan magia, hegan… egin behar ra, ohitu gara poloetako izotz geruza gero eta meheizaten dugu dugun zeregin eta ardura guztiak betetzeko. agoa izatera… ohitu esaten dudanean esan nahi dut Bai, badakit hauek detaile sinpleak direla, gaia askoz ere ezustekorako eta asaldatzeko gure gaitasunak goia sakonagoa dela, eta lan asko dagoela egiteko esparru ezberdijo duela, izugarrikeriak maiz-maiz ikusten ditugunez netan, baina berdintasuna lortzeko etxetik hasi behar da laneez zaizkigu hainbesterako iruditzen. an. Gure haurren heziketak garrantzi handia du zalantzarik gabe, baina gure etxeetan, gure bikote arteko harremanetan ere badugu zer landua oraindik ere. Beraz, emakumeok ez ditzagun geureganatu denonak diren lanak eta ardurak.
,
Erre egiten gintuzten, baina, guk hegan ikasi dugu.
N
aiara exposito
K
epa iribar
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 6
danbolin.eus
Zestoako turismo, merkataritza eta ostalaritza eskaintzen gidak
Lau gida berri kaleratu dira: Lehenak, bulego eta informazio puntu turistikoetan Zestoaren promozio turistikoa egiten du. Bigarrenak, Zestoko herriaren historia, ondarea, kultur agenda, baliabide natural eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzen du. Hirugarrenak, Zestoako herri guneko ondare historiko-kulturalaren planoa eta informazio gida dakar et laugarrenak berriz, mendi eta osasun bideen gida. Bestalde beste urrats batzuk ere egingo dira, www.zestoaturismo.net webgunea martxan ipiniko du udalak. Zestoan Merkatari elkarteak berriz “Zestoan uste baino gehiago” merkataritza eta ostalaritza gida argitaratuko du. Eta Itourbask sarearen barruan egongo da Zestoaren promozioa, Euskadi osoko gainerako turismo bulego guztietara informazioa zabalduz.
Zestoako 39. Herri Krosaren balorazio “oso positiboa” egin dute antolatzaileek
Zestoako Atletismo Taldeak, 39. krosa antolatzen lagundu duten bolondresei eta laguntza ekonomikoa eman duten komertzio eta enpresei eskerrak emateaz gain, zestoarren partaidetza altua eta zehazki Zestoako nesken partaidetzak nabarmen gora egin duela aurten azpimarratu du. Sailkapenak osorik ikusteko: herrikrosa.eus webgunean
Santa Engraziako erlojua ikusgai Zestoako Kultur Etxean
Irailean hasi ziren Santa Engrazia ermitako erlojua auzolanean zaharberritzen. Dagoeneko, erlojua bera berrituta eta txukunduta dago. Kaxa elektrikoelektronikoa itsastea soilik falta zaio. Baina azken doikuntzak egin eta ermitara jaso aurretik Santa Engraziako erlojua zaharberritzeko lantaldeak eta Zestoako Udalak herritarrei erakutsi asmoz erakusketa antolatu zuten martxoaren 18tik 26ra bitartean. Honen baitan, martxoaren 19an, Erramun Etxaide Legoia eta Joxe Orbegozo zenari omenaldi xume bat egin zitzaien. Haiek jarri baitzuten martxan erlojuaren lehen automatizazioa, 1980ko hamarkadan. Lore sorta bana jaso zuten Erramunek eta Arantxa Zigaran Joxeren alargunak. Omenaldian Xabier Yereguik eta Josetxo Mendizabal alkateak hitz egin zuten. Gainera Jexux Iribar Olaldek eta Legoia berak bertsoak ere abestu zituzten.
“Feminismoak egiten gaituelako herri!”
Emakumeen Nazioarteko Eguna trikiti doinuz dantzatuz eta abestuz ospatu zen Zestoan. Plazatik hasita ordu erdi inguruko kalejira egin zen Zestuko Trikitixa elkarteko kideek alaiturik. Amaieran, Zestoako Txoko Feministako kideek idatzi bat irakurri zuten. Horrez gain, Martxoaren 8arekin lotuta, gune ilunen azterketa ere egin da aurten beste zenbait ekimenen artean.
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 7
7 Umetan ezagutu genuen Lilibe baserria bertako astoa eta oiloak ikustera joaten ginelako. Han, kalekumeok, gure fantasiazko munduan baserri giroa irudikatzen genuen. Inguruan ibiliko zen Pello, hazienda gobernatzen. Gerora, gutako gehienok taberna giroan ezagutu dugu Pello Lilibe, asteburuetako txikiteoan. Horrela ezagutu zuen Pako Aristi idazleak ere, 1999ko apirilean. Handik gutxira konturatu zen “Lilibe bazela norbait”, eta horrela idatzi zuen Euskaldunon Egunkaria-n, 1999ko irailaren 18an. Arrazoi zuen.
1967ko txapelketan Gipuzkoako finalean izan zen Pello, Tolosan. Hogei urte zituen. Ordurako hasia zeukan bere ibilbidea bertso munduan. Uztapide bigarrenarekin eta Kortatxorekin egin omen zuen lehenengo saioa. Hemezortzi urte besterik ez zituenean, 1964ko abuztuaren 9an Azkoitian kantatu zuen, txapelketari zegokion eskualdeko kanporaketan, eta bigarren egin zuen, Uztapide bigarrenak irabazitako saioan. Saio hartan neska gazteari kantatutako bertsoa jaso dugu: Soineko txuriakin daukazu jazkera aurrera zer izango da zure jokera nik ipiniko dizut halako aukera ez dezazula ahaztu aitonen hizkera bizi dedin luzaro euskaldun ta euskera.
Pellok eta Manuelek abenduaren 6an Eibarren kantatu zuten finalaurrekoan. Ez bata ez bestea ez ziren finalean sartu. Baina 1967ko txapelketa iritsi zenerako plazan ibilbidea eginda zeukan Pellok.
Z ES TOAKO UDA LETX EKO BA LKOITIK KA NTARI , P ELLO L ILIBE , J OS E A NT ONIO K ORTATXO E TA U ZTAP ID E BIGARRE NA P ELL O L ILIBE L A ZKAO -T XIKIREKIN
PELLO AIZPURUA ETXANIZ LILIBE Azpeitian kantatu zuen eskualdeko kanporaketan, 1967ko martxoaren 12an. Nikolas Zendoiak irabazi zuen kanporaketa, eta Pello bigarren izan zen. Apirilaren 9an azken aurrekoa jokatu zen Hernanin, eta han lortu zuen Pellok finalerako txartela. Artean hogeita bat urte bete gabe Tolosan izan zen Pello, 1967ko maiatzaren 4an, “aro zaharreko” azken Gipuzkoako Txapelketako finalean. Txomin Garmendiak irabazi zuen, eta Txominekin eta Pellorekin batera han ziren Joxe Luis Gorrotxategi, Patxi Etxeberria, Fermin Muñoa, Koxme Lizaso, Joxe Intxausti, Xanti Zabala Lexo eta Nikolas Zendoia. Zoritxarrez, ez dira gorde egun hartan kantatutako bertsoak. Txapelketako liburuan Euskal Herriko finaleko bertsoak baino ez dira ageri. Halere, badaukagu txapelketa horretan gai librean euskararen egoerari buruz Pellok Iparragirreren doinuan kantatutako bertso bat:
Hizkuntza zaharra aukeratzen det orain kantatzeko gaia aspaldi hontan berak badauka bildurgarrizko etsaia baserri ta kalera sartu da gaztelera hau da erdaldun usaia euskera galtzen ari zaigula ez nago oso lasaia. Azpeitiko saioan, familia esperoan dauden senar-emazteen paperean jarri zituen Alfontso Irigoien gai-jartzaileak. Pello Lilibe senarrak mutila nahi zuen eta Nikolas Zendoia emazteak neska. Horrela kantatu zuen Pellok: Aizu, emazte, zorion baten esperantzetan nabila, izar eder bat etorriko da betiko argiyen bila; ez baita oraingua, baizikan ta lehengua, nua goguaren bila, etorriko dan landaretxua mutila izan dadila.
181.qxp_55 26/3/17 22:21 PĂĄgina 8
Euskaltzaindiak ez zuen txapelketa gehiago antolatu 1980ra arte. Baina izan ziren sariketak. Guk dakigula, Pellok gutxienez Errenterian eta Zumaian parte hartu zuen. 1970ean Zumaian, bertso onenaren saria eman zioten. Konkorduna (Pello) eta tartamutua ari ziren eztabaidan, eta Pellok horrela kantatu zion hitz totelari: Ni bizkarreko konkorrarekin mundura nintzen jaiua baina laguna ni ez ezikan zeu´re ez zaude iaiua asmatu ezinik hortxe zabiltza bai hitz eta bai oihua hobe zenduke ixilik egon tartamutu arraiua.
Gazte-gazterik hasita, bere ibilbidea egin zuen Pellok. Plazan, eta santaeskean. Ez Zestuan bakarrik, hainbat lekutan aritu zen koplari. Goikoetxea baserrian txerria hil omen zuten, eta horrela kantatu zuen Pellok: Nundikan nora ez det esango baina jakin da berriya gaur Goikoetxen hila dutela berebiziko txerriya. Baina limosna luzatutzea ez baletorko ederki oso gustora hartuko´itugu dozenatxo bat odolki.
Azkoitian, berriz, Tapia pilotaria txapelketako partidua jokatzekoa omen zen: Esan didate eskubi aldera bueltatutzeko begiya ta hemen bertatik ikusitzen det Tapia pelotariya. Gauza batekin konturatu naiz ta gordetzeko ez nago zu hausitzeko Azkaraterik Bizkai aldean ez dago.
70eko hamarkadaren hasieran utziko zion Pellok plazari. Arrazoiak ez ditugu ezagutzen. Txapelketarik ez izateak lagunduko zuen, ziur aski. Txapelketarik gabe zaila da betikoen artean lekua egitea. Artean santa-eskean koplari ere ibiliko zen, baina horrek ere ez zuen luze iraun. Dakiguna da jendaurreko jarduna utzi egin zuela. Bere arrazoiak izango zituen horretarako. Kontua da itxura ona zuen gazte haren bertso ibilbidea hor eten zela.
Halere, santa-eskeko koplari lanari utzi zionean ere, ezin ekidin jendeak bertsoak eskatzea edo kantatzera animatzea. Hori gertatzen zitzaion santa-eskeko taldea Lilibera joaten zen bakoitzean. 1997. urtean Jexux Iribar Olalde eta Nikolas Zendoia ziren koplariak: Olalde
Lilibe
Olalde
Lilibe
Neuk ere pixkat probatu nuen ta bestengandik entzuna; oraindik ere ez zaio joan lehen zuen zorroztasuna. Nere hutsegin edo ustia kolpez ahal da azaldu; beste batzuek bien bitarte munduan zinaten galdu.
Gaur izan degun txolarte hauxe ez zaigu ahaztuko sekula; nik pentsatzen det altxor txiki bat berreskuratu degula. Badakizue txertatu gabe ez dala sortzen mizpira. Ahalegin danak eginda ere gure erdiak ez dira.
2006an Lilibe baserrira joan aurretik aurkitu zuten koplariek Pello, Txoko tabernan. Urte horretan Uztapide bigarrena, Olalde eta Oskar Alberdi ziren koplariak. Orduan ere zirikatu zuten. Pellok erantzun: Beraz kantari hasi beharko hemen ahal dedan moduan... Hauek titular dabiltza eta ni, berriz, kontrabanduan.
Kontseju ematen ez gero hemen alperrik galdu indarrik; bestela ez dute arratsaldean gurera joan beharrik.
2001eko Soro Peri egunean Maialen Lujanbio eta Unai Agirre ziren Zestuan, bertso-eskolak deituta. Mollergi tabernan norbaitek esan zien bertsolariei han zela Pello Lilibe, eta zirikatzen hasi, beti bezala. Poste atzetik zapla bota omen zuen bertsoa Pellok: Entzuteko daudenez hain itxura alaiz txantxari jarraitzeko nabil oso garaiz orain ezkututikan kantari ari naiz ez da giro izango bistaratzen banaiz.
Saio bikaina egin omen zuten hirurek, eta bertso polit asko kantatu. Jendeak luzaroan izan zuen egun horretako saioaren oroimena. Horrelako bertsoak botatzeko gauza denak ez du hutsetik sortzen. Almazena betea izan behar du, eta gutxieneko entrenamendua eginda eduki. Egia da jendaurreko jarduna utzia zuela, baina bertsoa lantzen jarraitu zuen. Pellok koaderno txikitxo batzuetan idazten zituen buruan sortutako bertsoak. Maitasuna, politika, bortxakeria, lagunak... askotariko gaiak landu zituen. Ondorengoa da garai hartan Euskal Herrian zegoen bortxakeria egoerari buruzkoa: Pakea zer den ez dakilako gorrotodunen bihotzak beren eskutik hartuaz dabiltz oso bengantza zorrotzak orain artean atseginikan ez du sortu heriotzak! Gure artean hau gertatzeak asko jartzen gaitu lotsak noiz amaituko ote zaizkigu tiro ta eztanda hotsak.
1967 KO
KA NP ORA KETA
A ZP EITIAN
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Pรกgina 9
Garai batean sendoa gendun euskaldunaren fedea indar haundiko zain gogorretan sustraitu eta gordea. Urte gutxitan aldarte asko izanak ditu ordea ez dakit hura gehiegia zen edo hau degun hobea baina gaur ere federik gabe ez zaigu bizi jendea.
9
Imajinatzen dugu Pello koaderno txiki horiek errepasatzen eta, berri bat sortzean, arkatz txiki batekin orritxoan apuntatzen. Gero mesanotxearen azpian sartu, ondo gordeta. Eta horrela bat, bi, hiru... ez dakigu zenbat koaderno txiki. Baina nahikoa esateko Pellok sekula ez ziola utzi bertsolari izateari. Plazari bai, baina bertsoari ez. Izanak izena baldin badakar berarekin, Pello Lilibe bertsolaria izan da, hil arte. Bukatzeko, Pellok fedeari buruz koaderno txiki horietako batean idatzi zituen bi bertso:
Pasabide edo zubi hori hartua du dagoeneko Pellok. Goian bego!
J
oxin iturrioz
Giza fedetzaz hitz egitean ibili gintezke argi geroa zer da? zer izango da? inork ez degunez garbi muga gabeko itxaropena ta amets askoren kabi pasabideak lotzen ditunez aparte dauden leku bi fedeak izan behar du Jainko ta giza arteko zubi.
A Z KOITIAN
1967 KO
FINALA
T OLOSA N
KOP LA RI
M AIA LEN L U JA NBIO M OLLERGIN
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 10
hungariar
KarloS alKortaK aipatuta EntZun gEnuEn, lEHEnEngo aldiZ, “lili Murati” iZEna. gurEtZat ZEHaro EZEZaguna. Hungariarra oMEn ZEla, Eta oSo EMaKuME EdErra; ZHIVAGO DOKTOREA FilMEan partE Hartu oMEn ZuEla... KurioSitatEa bErE lana EgitEn HaSi ZEn; intErnEtEK Egin ZuEn gainEraKoa: EMaKuME Zoragarri batEn argaZKiaK, aipaMEn MordoxKa bat EgunKariEtan, pEliKulEtan bEZala poZoitZE aHalEginaK Eta dEna... MatErial MordoxKa artiKulu polit bat EgitEKo. baina ZEr iKuStEKo ZuEn HorrEK dEnaK gurE HErriarEKin? a! ZEStoan biZi oMEn ZEla! HorrEK ErrEnditu gintuEn: EMaKuME lirain bat laranjadi plaZa ZEHarKatZEn, EliZara bidEan, jantZi ErditranSparEntE batEKin, dantZan bEZala, jEndEa bEgira-bEgira ZuEla. bEnE-bEnEtaKo artiSta bat.
Aurelia Teodora Murat, Lili Murati (Hungaria, 1911 – Madril, 2003) oso gaztetan, 16 urterekin, hasi zen antzerkian. 1935ean parte hartu zuen, lehendabiziko aldiz, pelikula batean, eta ibilbide oparoa egin zuen bere herrialdean (hogeita bat titulu bai, gutxienez). Janos Vaszary komediagile, gidoilari eta eszena zuzendariarekin ezkondu zen. Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean, Armada Gorriak okupatu egin zuen Hungaria, eta lurraldea sobietar eraginpean geratu zen. Muratik eta senarrak ihes egin zuten handik, eta, 1947an, hona iritsi ziren.
Irteera gorabeheratsua
Gure lehen datuak pelikuletan gertatzen diren horietakoak dira. 1944ko uztailaren 29ko ABC egunkariak honela dio: “Vaszary hungariar antzerkigilea eta haren emaztea pozoitzeko ahalegina. Budapest, 28. Arratsaldeko 3rak. Produktu kimiko bidez pozoitzeko ahalegin benetan originala gertatu da, Juan Vaszary idazle eta antzerkigile ezagunaren eta haren emazte Lili Muratiren kontra. Hungariar egunkariek, gaizki irtendako hilketaren berri ematean, zein era maltzurrean egin den ikusita, Errenazimentu garaiko pozoi bidezko hilketak gogorarazten dituela adierazi dute. Vaszaryk egunkari pakete bat jaso zuen, eta, irekitzean, usain sarkor batek zorabiarazi egin zuen. Adituen arabera, oso gas arriskutsua zen. Gasak begiei eragin zien batez ere. Antzekoa gertatu zitzaion Vaszaryren idazkariari ere. Emazteak, berriz, nahiz eta gela berean egon, mareo arin bat besterik ez zuen izan, laguntza eskatu zuen, eta medikuak azkar artatzeak salbatu zituen Vaszary eta bere laguntzailea”. Ez dakigu ondo zer parte hartze izan zuten senar-emazteek Hungariako politikan, baina Vaszary behin baino gehiagotan atxilotua izan zen, eta 1944aren bukaeran, sobietar tropak iritsi zirenean, senar-emazteek alde egin behar izan zuten Hungariatik. Basorik baso ihes eginda eta oinaze handiak pasata, halako batean Parisera iritsi omen zirela hanka hutsik eta ezer gabe, dio legendak. Handik bizpahiru urtera, Euskal Herrira iritsi ziren.
A RG
RE N AZKI A
JA B EA
S : K A RL O
1
EA N JA B
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 11
1
“AURPEGI EDERRA ZUEN, ILE EDERRA, GERRIALDE ESTUA, ETA LASAIERA
HANDIKO SOINEKO ESTANPATUA ZERAMAN, KOLORE ARGIKOA, LORE TXIKIEKIN”
S : K A RL O
A L KO R
TA
JA BE A :
K A R LO S
A L KO R
TA
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 12
Donostian
1947ko uda inguruan, Vaszary eta Murati senar-emazteak —eta haiekin batera lagun gehiago ere bai— Donostiara iritsi ziren. Ez dakigu hiri hartan jende ezagunik ba ote zuten lehenagotik. Agian, harremanak bazituzten lehendik Arturo Serrano Arin donostiar enpresariarekin. Serrano antzerki zuzendaria zen, eta berea zen Madrilgo Teatro Infanta Isabel, eta haren emazte Isabel Garces zen konpainiako lehen aktorea. Bada, Serrano eta Garces senar-emazteek estreinatu zuten Madrilen, 1947ko urte hasieran, Vaszaryren Me casé con un ángel. Izan liteke kasualitatea, edo litekeena da lehendik ezaupidea edukitzea Serranok eta Vaszaryk. Gainera, bira ere egin zuten obra harekin, eta, besteak beste, Donostiako Antzoki Zaharrean eskaini zuten irailaren hasieran: “Arrakasta mundiala. Bi ordu barrez”, zioen iragarkiak. Bertan ziren Vaszary eta Murati, eta publikoaren aurrean aurkeztuak izan ziren. 1948ko otsailean, Michel Duran frantziar autorearen “Barbara” antzezlanean hartu zuen parte Muratik Madrilen, eta, egunkariek diotenez, “sei hilabete baino gutxiagoan ikasi du gure hizkuntza” (gaztelera, jakina!). Hortik ateratzen dugu kontu 1947ko udan iritsiko zela Zestoara.
Zestoan, uda-pasan
Dirudienez, Elosegitarren bitartez etorri zen bikotea Zestoara. Agapito Elosegi botikariak eraikitako etxeak, Botikazarrak, gero Ekain soziedadea izandakoak, erdi hutsik egon behar zuen, eta hantxe jarri ziren bizitzen Murati eta familia. Jose Elosegi Larrañaga medikua (1901-1967), Agapitoren semea, etxe hartan jaio eta bizi izan zen, baina Donostiara ezkondu zen; han zeukan kontsulta, traumatologo gisa. Ez dakigu nondik nora ezagutu zituen Murati eta gainerakoak, baina gauza segurua da hilabete batzuetarako Zestoako etxea eskaini ziela gure artistei. Karlos Alkortak eman zigun, lehendabiziko aldiz, Muratiren berri, eta berarengana jo dugu xehetasun gehiagoren bila: “Kalean zabaldu zen norbait etorri zela bizitzera Botikazarrera; edozer gauzak jakin-mina eragiten zigun. Emakumeak atentzioa ematen zuen, Zestoarako oso emakume moderna zen-eta; kanpotarrak ikusten genituen, ondo jantziak, baina Muratik atentzio berezia ematen zuen: aurpegi ederra zuen, ile ederra, gerrialde estua, eta lasaiera handiko soineko estanpatua zeraman, kolore argikoa, lore txikiekin. Zestoan egon zen denboran, ez nion beste soinekorik ikusi; ez zuten, hona heldu zirenean, diru askorik edukiko, errefuxiatu gisa etorri omen ziren-eta. Organdi moduko jantzia zen, fin-fina, ia transparentea”. Dirudienez, Janos Vaszary eta Lili Murati senar-emazteez gain, beste gizon altu bat ere etorri zen haiekin, baita haien iloba bat ere, Piroska Bodosi zuela izena uste du Karlosek. “Ez zuten kalera asko irteten”. Lili bai, behin baino gehiagotan ikusi omen zuen Karlosek etxetik elizara bidean edota etxerako bidean, eta ez omen zen oharkabean pasatzen: “Ibiltzeko era mugitua zuen, grazia handikoa; elizarakoan edo, Blasa hoteleko burdin hesi aurretik Laranjadi aldera pasatzen ikusten zutenean, jendea begira-begira geratzen zitzaion oso soineko gardena, transparentea, zeramalako, eta bera konturatzen zen, eta ahalik eta bizkorren joaten zen; eta inor begira ez zegoela pasatzea lortzen bazuen '¡No visto!' esaten zuen, espainieraz ez zekien ondo-eta”. Oso elizkoiak izan behar zuten eta Vaszary gainera, Esztergom-eko artzapezpikuaren, alegia, Hungariako elizgizon gorenaren, familiakoa omen zen. Asteburuetan, Elosegi familia etortzen omen zen Murati eta gainerakoak bisitatzera, baina alabak, zazpi-zortzi urteko neskatoak, nahiko bereziak omen ziren: Zestoan nahiko atseginak omen ziren, baina gero Karlosek Donostian ikusten zituenean, batere kasurik ez! Zestoara iritsita, gazteleraz tutik ere jakin gabe, zaila da asmatzea zein jenderekin izan zezaketen harremana herrian Muratik eta gainerakoek, baina berak ematen du gakoa elkarrizketa batean: “Espainiara iritsi aurretik, Alemanian egin
nuen zinea, alemaniarrez jakina. Klase ertaineko hungariarren hamarretik zortzik badaki alemaniarrez hitz egiten”. Beraz, pentsatzekoa da zein izango zuten beren solaskide nagusia hemen Zestoan: Adam Keilbach, Adamant. Hala baieztatu digu Karlos Alkortak: “Sarri etortzen ziren Adamanten dendara. Garai hartan, gaur egun Mollergi dagoen lekuan zeukan denda eta estudioa Adamantek, eta argazki bat baino gehiago egin zizkien. Han edukitzen zituen eskaparatean, jendeari ateratako argazkiak eta, jakina, Lili Muratirenak ere bai. Gure arreba [Pili Alkorta] eta neu ere asko ibiltzen ginen handik, eta gogoan dut behin Vaszary-ren argazki bat eman ziotela Piliri eta hark marrazkia egin ziela arkatzez. Ez dut gogoan Liliren marrazkirik ere egin ote zuen”. Kontuak kontu, negua iristerako Madril aldera jo zuten denek, eta, ordutik aurrera, oroimena besterik ez zen izango Zestoa. Baina ez nolanahiko oroimena; izan ere, 24 urte geroago (1971), gogoan zuen gure herria Muratik: Non jaso zenituen espainierazko lehen ikasketak? galdetzen dio kazetariak, eta berak: “Ikasi nuen, nolabait esateko, 'belarriz'. Zestoan eta Donostian”.
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 13
3 1
Madrilera, betirako
1948ko otsailean, Madrilen daude bizitzen gure senar-emazteak. Hango Teatro Infanta Isabelen estreinatu zen Michel Duran frantziar autorearen “Barbara” antzezlana, Antonio de Lara Tonok, egokituta. Frankismo garai hartako antzezlan tipikoa da, komedia komertziala, arina, entretenigarri hutsa. Barbara Europako ekialdetik Hollywoodera joandako vedette bat da, ezaguna mundu osoan; Frantziara doa hirugarren aldiz dibortziatzera. Antzezlanak arrakasta handia izan zuen Madrilen: jendea barrez lehertzen, eta Lili Murati txalo zaparrada artean hartu zuten; “Sei hilabete baino gutxiagoan ikasi du gure hizkuntza, eta egundoko grazia eta xarmarekin hitz egiten du”, zioten egunkariek. Abuztuaren 30 eta 31n, Donostian antzeztu zuten, baina hemen oso kritika txarrak jaso zituen egunkarietan eta publikoaren aldetik. Donostian egonda, aprobetxatuko zuen seguruenik Zestoara bisitaren bat egiteko eta lagun zaharrak bisitatzeko (gure Adamant eta abar). Handik urte batzuetara, Muratik bere konpainia propioa sortu zuen, eta garai hartako artista ezagun franko konpainia hartan hasi ziren lanean; besteak beste, Angel de Andres, Emilio Gutierrez Caba, Elisa Ramirez, Julia Trujillo...
“NON JASO ZENITUEN
ESPAINIERAZKO LEHEN IKASKETAK? —IKASI NUEN, NOLABAIT ESATEKO, 'BELARRIZ'. ZESTOAN ETA DONOSTIAN”
Zhivago doktorea
Antzerkian nabarmendu zen, batez ere, Murati, baina zinean ere jardun zuen. Berak parte hartu zuen filmik ezagunena eta arrakastatsuena Zhivago doktorea da, 1965eko Urte Zahar egunean estreinatu omen zen hiru ordu pasako melodrama. David Lean zuzendariak deskubritu zion munduari Julie Christie-ren edertasun perfektua, eta izar bihurtu zuen Omar Sharif handia. Errusian kokatzen da pelikula, baina ia dena Espainian filmatu zen: Mosku Madrilen “berreraiki zen”; Errusiako estepa, berez, Soria zen; jauregi eta etxeetako jela argizariarekin egin zen; zuhaitzak eta landareak zuriz pintatu ziren, eta hauts zuriz estalitako kilometroka plastiko zuriren bidez irudikatu zituzten lautada elurtuak. 38 graduko tenperatura “gozoarekin” egin omen zuten filmaketa. Espainiako aktore oso gutxik hartu zuten parte, eta oso paper laburrak eginaz gainera. Muratik apenas minutu pare bat irauten duen pasarte bat egin zuen: trena badoa errusiar lautadan zehar, eta bertan doaz, besteak beste, Zhivago eta gainerakoak. Trenaren atzetik emakume bat doa, desesperatuta, ume koskor bat besoetan duela; kostata baina, halako batean, ematen dio umea Zhivagori, eta, ondoren, bera igotzen da trenera. Filmatzen ari zirela, ordea, umea entregatu ondoren, Muratik irrist egin omen zuen, eta tren azpi aldera sartu omen zen. Hankak larri zauritu omen zituen, eta galtzeko ere ez omen zitzaion asko falta. Zorionez, dena ondo atera zen azkenean.
Azken urteak
Zhivago 54 urterekin egin zuen, baina 80 pasata ere, lanean jardun zuen gure protagonistak. Telebistako Farmacia de guardia telesailean aritu zen, besteak beste: Adolfok mus txapelketa batean parte hartu nahi du bere lagun Miguelitorekin, baina haren emaztea haurdun dago, eta ez dio joaten uzten. Enrique Cano aitonaren aspaldiko amorante bat azaltzen da farmaziara: Lili, Vienako emakume bat (gure Murati). Hark interesa dauka aitona Cano ezagutzeko, eta Lili bera izango da, azkenean, Adolfori mus txapelketara lagunduko diona.
Halaxe dira ba kontuak. Zestoako Botikazarretik Farmacia de guardia-ra: horixe da aspaldi batean Europa osoa zeharkatu eta Zestoara etorri zen hungariar lili baten historia.
F
ernando arzallus
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 14
1383ko irailaren 15ean, Santa Cruz de Cestona sortu zuen Hiri-gutuna eman zuen Segovian Juan I.a Gaztelako erregeak. Hala sortu zen Gipuzkoan eraikitako azken aurreko hiribildu harresitua. Eta hala itxi zen 1180an Donostiaren sorrerarekin hasi zen hiribilduen prozesua. 25 hiribildu izan ziren guztira eta arrazoi frankok eraginda sortuak.
Hiribilduak errege edo jaun baten ekimenez sortuak dira (Gipuzkoaren kasuan erregeen ekimenez beti) eta hirigutun bat emanez sortzen dira. Gutun horietan toki zehatz batera bizitzera joango direnei emango zaizkien abantailak finkatzen dira. Arrazoi bat baino gehiago baldin badaude ere, ekonomikoak direla nagusi esan daiteke. Lehen hiribilduak, edo kostaldean eraiki ziren itsasoak eskaintzen zituen ahalmenak aprobetxatzeko (Donostia, Getaria…) edo barrualdeko ibaien ondoan sortu ziren merkataritza eta komunikabideak errazteko (Arrasate, Bergara…). Badira Nafarroako mugak zaintzeko sortuak ere (Tolosa, Segura… ). Horiek XII. eta XIII. mendetakoak dira. Zestoaren kasuan, XIV. mendean sorturikoetan bezalaxe, Ahaide Nagusien gehiegikeriei aurre egiteko sortuak dira herritarrek Erregeari hala eskatuta. Ahaide Nagusiak ez dira XIV. mendeko gertaera bat. Lehenagotik datorren zerbait da baina aldatuz joan den zerbait. Jauntxoak dira baina talde gisa jokatzen duten jauntxoak. Entzunak dira Oinaztar eta Ganboatar izenak. Jauntxoen arteko borrokak zirela esan ohi da. Baina XIV. mendean gertatu zen krisiaren ondorioz, ikusirik beren diru iturriak murrizten zihoazela, gero eta gogorrago jokatzen zuten nekazal populazioaren aurka, haiei gero eta betebehar eta diru ordain handiagoak ezarriz. Jauntxo haiei aurre egiteko, nekazariek erregeari laguntza eskatu zioten eta, gure kasuan, Juan I.ak Zestoa sortuz erantzun. Aizarnako Santa Mariaren parrokiako gizonek egin zioten eskaera, zaldun eta ezkutari ahaltsuek kalte egiten zietelaeta bertan bizi ezinik zebiltzalako. Gainera Gaskoina eta
Nafarroako mugetatik gertu zeudenez, gerra sortuz gero babesik gabe geratzen ziren. Horregatik parrokiako lurretan hiribildua egiteko baimena eskatzen zuten. Erregeak Azkoitiko forua emanez erantzun zien eta ibaitik gertu egin zuten hiribildua. Gipuzkoako hiribilduek bi jatorri desberdinetako foruak dituzte. Zestoakoa Logroño-Gasteiz bidetik datorren familiakoa da. Kuriositate gisa esan daiteke urre, zilar eta kobre meategirik balego erregeak beretzat hartuko lukeela. Zestoa da Urretxurekin Gipuzkoako azken hiribildu harresitua, dio Iñakik. Harresia ez da eraikuntza berezi bat, etxeen kanpoaldearekin sortzen den itxitura baizik; zenbait puntutan ateak zituen gauez ixten zirenak. Babeserako ez ezik, zerga kontuetarako ere garrantzitsuak ziren, hirietako sarreran kobratzen baitziren batzuk. Azkenetakoa izateaz gain, txikienetakoa ere izan zen Iñakik ematen dituen datuen arabera: bi kale eta kantoi batez osatua zegoen. 1,3Ha zituen denera (Donostiak 6,4 eta Elgetak 1.0). 125 m. kale zituela eta 65 “enparantza” (bakoitzean familia bat bizitzeko tokia zegoen). Alderatzeko, Azpeitiak 140 zituen, Azkoitiak 90, Zumaiak 135. Etxeak egurrezko egitura izaten zuten XV. mendearen bukaera arte. Beste edozein hiribilduk zituen kontzeju funtzionamendu eta agintariak izango zituen foruan zehazten den bezala.
J
exux odriozola
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 15
5
1
J
ardunian
GRASMAN “Bi herri, bi familia eta bi lagun talde ditut” Sei urte zituela iritsi zen Maksim Grasman lehen aldiz Zestoara; berak dioen bezala, “umemoko bat” zela. Arraro zitzaion dena hasieran, dena zuen berri. Bi hizkuntza ikasi behar izan zituen, familia eta herritarren babesean. Zestoan bizi da egun, eta hala jarraituko du ikasketak amaitu bitartean behintzat. Erabakiren bat hartu beharko du gero, baina lasai dago “bi herri, bi familia eta bi lagun talde” dituelako, bata Zestoan eta bestea Ivankiven.
1998ko abuztuaren 17an jaio zen Maksim Grasman, Kieven (Ukrainako hiriburuan). Etxetzat, baina, Ivankiv dauka, herrialdeko hiriburutik 80 km inguru iparraldera aurkitzen den 11.000 biztanle inguruko herrixka. Han igaro zuen haurtzaroa, Txernobylgo zentral nuklearraren eraginpean (50 km eskasera aurkitzen da). Hura baitu, gurutze bide izanagatik ere, bizitza honetan bestelako bide batzuk hartzea ahalbidetu dion hondamendia. 1986an jazo zen istripua, baina haren ondorioek eragina dute oraino zentral nuklearraren inguruko eremuetan. Eraginak eragin, ordea, bizimoduak aurrera jarraitzen du; erradiazioarekin bizitzen ikasi dute Ivankiveko bizilagunek. “Badakigu erradioaktibitatez inguratuta gaudela, baina ahalik eta bizimodu normalena egiten ahalegintzen gara, ahal den neurrian behintzat. Lurra landatzen jarraitzen dugu, baita iturriko ura edaten ere. Egia da erradioaktibitatearen ondorioz osasun arazoak gehiago direla, baina ez nuke esango bereziki igartzen denik. Urte asko igaro dira istripua gertatu zenetik, eta ez dakit ez ote diren ohitu jendearen gorputzak erradioaktibitatera...”. Ez da gaitzik, baina, onik ez dakarrenik. Txernobylgo haurra izatean dohainik jaso zituen eskolak Maksimek, eta hala ziren hango otorduak ere: musu truk. “Gazteenei bideratuak dira proiektu sozial gehienak, eta horien artean dago udak atzerrian igarotzearena ere”. Txernobylen Lagunak elkartea da gurean lan horietaz arduratzen dena, eta haien bidez iritsi zen Maksim Zestoara: “Gure aitak eman zuen nire izena uda atzerrian igarotzeko programan. Sei urte nituen orduan, eta ama hil berria zen. Arreba, baina, izana zen aurrez Euskal Herrian, eta horrek nolabaiteko segurtasuna ematen zidan”.
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 16
UKRAINAR “UMEMOKO” BAT ZESTOAN
Esan bezala, sei urte zituela iritsi zen Maksim lehenengoz Zestoara: “Umemoko bat nintzela etorri nintzen lehenengoz hona. Ez neukan ideiarik ere non nengoen, eta are gutxiago ulertzen nuen hemengo hizkuntza”. Arreba Zarautzera joan ohi zen udak igarotzera, eta, hala, elkarrekin egiten zuen joaneko eta itzulerako bidaia. “Baina biok Euskal Herrian ginela, ez genuen elkar ikusten; nik Zestoan egiten nuen dena, eta hitz egiten ere hemen ikasi nuen”. Patuak ekarri zuen Maksim Zestoara, eta gaineratzen du zorteko izan zela urteek ematen duten perspektibatik hitz eginda. “Etorri nintzen lehen aldian, pixka bat beldurtuta nengoen, nahiz eta arrebaren esperientzia ezagutzen nuen. Berria zen guztia niretzat: familia, hizkuntza... ‘Zein dira hauek?’ galdetu nion neure buruari lehenengoz Nekane, Jokin, Alex eta Ilaski ikusi nituenean. Denborarekin, ordea, haiekin tratu familiarra izatera iritsi nintzen”. Hizkuntzaz mintzo da asko Maksim, komunikatzeko zituen zailtasunez: “Iristean Ukrainako hizkuntza soilik hitz egiten nuen, eta keinuz moldatzen nintzen gehienbat”. Lehenengo urtean bertan hasi zen hizkuntza berrietara ohitzen, eta, bizpahiru urteren buruan, dena ulertzeko moduan zen: “Ilaskiren lagunekin ibili ohi nintzen kalean, eta derrigorrean hitz egin behar haiekin!”. Gaztelaniaz hitz egiten trebatu zen lehendabizi, eta ondoren egin zuen euskararako jauzia. “Oso arraroa eta zaila egiten zitzaidan euskara. Imajinatu, oraindik ere ez dut perfektu hitz egiten... Erdara errazagoa da, eta agian horregatik ikasi nuen lehenago. Pixkanaka hobetu ditut bi hizkuntzak, beharrak eraginda edo; azkenean, nire lagunek euskaraz egiten zidaten, eta nik ere hala erantzun behar!”. Oroimenean du Zestoako herritarrek egin zioten harrera ere: “Etorri nintzenean egiten nituen astakerien inguruan hitz egiten dit orain jendeak! Nahiko ume mugitua nintzela esaten didate guztiek, eta ni ez naiz akordatzen... Baina bueno, formaldu naizela dirudi... Kar kar kar”. Dio asko lagundu ziotela etxekoek lehen urte haietan, baina baita herritarrek ere: “Jendeak asko lagundu izan nau beti, eta inork ez dit inoiz bizkarrik eman. Alderantziz dela esango nuke; laguntza izan da jaso dudan guztia”. Bi hilabeteko oporraldiak egiten zituen Maksimek gurean, eta pozik egiten zuen etxerako buelta ere. “Zestoara oso gustura etortzen nintzen, baina halaxe egiten nuen bueltako bidea ere. Han daukat familia, han ditut lagunak; hura
M AKS IM
ETA BE ST E ZE NBA IT UKRAN IAR ETA BE RAU EK HARTZ EN ZITU ZTE N FA MIL IE TA KO KIDE AK (2008 KO ARGA ZKIA )
da nire etxea”. Nekane eta Jokinenean egin zituen lehenengo bospasei urteak, harik eta Nekane gaixotu zen arte. “Hura zen lehenengo aldiz neguan etorri nintzen urtea, eta iritsi eta hurrengo egunean gertatu zen Nekanerena. Handik aurrera —jarraitu du— ezin izan ninduten gehiago beren etxean hartu. Hala, Maripik eta Mikelek hartu ninduten apopilo, eta handik mugitu nintzen gaur egun nagoen tokira, Lurdes eta Luisen etxera. Penaedo emango nien nonbait... Kar kar kar”.
“Gure aitak eman zuen nire izena uda atzerrian igarotzeko programan. Sei urte nituen orduan, eta ama hil berria zen”
GAUR ZESTOAN, BAINA BIHAR?
Duela bi urte, proposamen berezi bat jaso zuen. Zestoan geratzeko proposamena egin zioten, ikasketak bertan egin zitzan. “Hasieran, ezezkoa eman nien, uste baitut nire bizitza Ukrainan dagoela. Baina hobeto pentsatu ostean, iruditu zitzaidan aukera ona izan zitekeela, aprobetxatu beharrekoa”. Hala, beharrezkoak ziren tramitazio guztiak egin, eta Zestoan da Maksim, bere elektrizitate ikasketak gauzatzen. Gauzak ondo bidean, gainera, beste bi urtez Euskal Herrian izatea gustatuko litzaioke, goi mailako ikasketak egiten jarraitzeko aukera izan dezan: “Gero, gerokoak”.
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 17
7
Kezkati agertzen da, dena den, Ukrainako egoeraz. Batetik, bere herriaz mintzo da, erradioaktibitatearen eraginpean bizi den herriaz. Eta, bestetik, herrialdeko egoera orokorra du mintzagai, Errusiarekin dituzten arazoak tartean. “Gure herrian bada lanik, baina ez hemen bezainbeste eta hemengo soldatekin. Txernobylgo zentral nuklearrarekin zerikusia duten lanak dira gehienbat, hango mantentze lanei lotuak”. Herrialdearen egoeraren inguruan, berriz, dio “gerra” egoera batean bizi direla, “nahiz hemengo komunikabideek ez duten hango berri askorik ematen”. Gerra pertsonek egiten dute, eta soldaduska egiteko adinean da Maksim. Ikasten ari ez den oro dago behartua soldaduska egitera, eta frontean amaitzen dute gehienek, gerra egiten alegia. Baina bere lagun-artean badu arrazoi ideologikoengatik frontera joatera erabaki duenik ere; Maksimek ez du halako ideiarik oraingoz behintzat buruan. “Familiaren bidez daukat han gertatzen denaren berri: iragan neguan, adibidez, Ukrainara bideratzen duen gas hornidura moztu zuen Errusiak. Europatik izan genuen laguntzarik, baina imajina dezakezu hango egoera, neguan eta gutxieneko gas hornidurarekin”. “Zorionez”, baina, bere herria gatazka gune zentraletatik urrunduta dago. Lehen Zestoara egiten zuen bezala, oporretan itzultzen da egun Maksim Ivankivera. Orain dela pare bat hilabete izan zen han, Gabonetako oporren aitzakian. “Sekulako gogoa neukan etxekoak eta lagunak ikusteko, eta gustura itzuli nintzen hara”. Bertan ditu zain arreba, aita eta hark bikotekide berriarekin izan zuen anaia gaztea ere: “Atzerriko hizkuntzak ikasten ditu arrebak. Berak ere egin zuen ahalegina Euskal Herrira etortzeko ikasketak egitera, baina bere hemengo etxekoek ez zuten lortu tramitazio guztiak egin ostean baimena eskuratzea”. Hitz egin ohi du etxekoekin Euskal Herriko kontuen inguruan ere, egungo teknologia berriak erabilita. Skype, Whatsapp eta abarren bidez, Zestoako gorabeheren berri ematen die, baita han ezartzeko gomendioak eman ere: “Han erabilgarri izan daitezkeen gauzen berri ematen diet”. Baina onartzen du ukrainar kultura eta bizimoldea ezberdina dela euskaldunarekiko. Jendea “oso ezberdi-
1
P OT XOL OTARREN
FAMILIAN BAT GEHIA GO DA ORAIN M AKS IM
U KRAN IAN
IKAS LEE N FE STA BATEA N
“Zestoara oso gustura etortzen nintzen, baina halaxe egiten nuen bueltako bidea ere” na” dela dio, berekoiagoa nolabait esateko: “Jende jatorra da hangoa ere, baina esango nuke gehiago arduratzen dela nor bere buruarekin, besteekin baino. Hemen, aldiz, eta izango du agian eraginik Zestoa herri txikia izateak, beti elkar laguntzeko prestutasuna dagoela sumatzen dut”. Bizimodua, dena den, nahiko antzekoa da oro har. “Han ere badituzte tabernak, baita vodka ere! Kar kar kar”. Eguraldia dute aurka, neguan zero azpitik 20 graduren bueltatzen ibiltzen baita, udan 40 gradu positibotarainoko tenperaturetara iristen baita. “Baldintza horietan ere bizimoduak aurrera egiten du. Ez dago besterik”. Luzera begira jarrita, ez daki bere burua non ikusten duen. Ikasketak amaitu arteko baimena dauka Euskal Herrian jarraitzeko; ondoren hartu beharko ditu erabakiak. Bada, ordea, gustatuko litzaiokeen gauza bat: nazionalitatea eskuratzea. Bost urte egin beharko lituzke horretarako espainiar estatuan; hots, beste hiru geratzen zaizkio aurretik. “Europar Batasunaren barruan dagoen herrialde bateko nazionalitatea eskuratzea oso garrantzitsua litzateke niretzat. Horren ostean ikusiko nuke zer egin: hemen jarraitu edo etxera itzuli”. Biak ditu baina Maksimek etxe, Zestoa eta Ivankiv: “Bi herri, bi familia eta bi lagun talde ditut. Oso gustura nago Zestoan, baina gogotsu itzultzen naiz beti Ukrainara. Bi gauza oso ezberdinak izanagatik ere, bietan aurkitzen naiz gustura, bietan naiz zoriontsu”.
A
imar etxeberria
181.qxp_55 26/3/17 22:21 PĂĄgina 18
baZKidE Saritua: aSiEr iribar unanuE
Zenbatgarren Korrika duzue? Ikasle bezala lehenengoa edo bigarrena. Azken urteetan seme-alabekin parte hartu izan dugu. Gaztetan ere parte hartu izan dugu: Mutrikun, Bergaran, Zumaian, Bilbon... Aze oroitzapenak! Zer da Korrika zuentzat? Euskararen alde egiten den festa polita; adin guztietako jendeak hartzen du parte eta euskararen erabilera aldarrikatzeko aukera paregabea da. Elhuyar taldea Maitasunez gogoratzen duzun... Zestoako AEK-ko ikasleak ...edizioa: 19. Korrika gutako batek lekukoa eraman zuelako eta 17 eta 18.a beste baten semeak eraman zuelako (petoak etxeko paretan dauzka zintzilik!). ...abestia: Egan-en 'Korrika 3' denok dantzatu izan dugu eta beti gogoratuko den abestia izango da. Baina 12.eko Fermin Muguruzaren 'Big BeĂąat' ere sona handikoa izan zen, aldaketa markatu baitzuen. ...leloa: 'eman euskara elkarri' Lekukoa nori? Bagoaz! taldeari.
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Página 19
2329
APIRILAK
1
“Mosaikoa”10 urtetik gorakoentzat, Gaztelekuan. ASTEAZKENA
Sendabelar tailerra, Aiora Urbietarekin. 6-9 urteko haurrentzat. 17:00, Gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da Gaztelekuan (688 684 029).
30
OSTEGUNA
Portale kultur elkartean,“Laura esaten zioten” liburuaren aurkezpen-solasaldia. Miren Odriozolaren borrokak, Leire Ibargurenek idatzita.•Diputazioko udalekuetan izena emateko azken eguna.
31
OSTIRALA
Txoribox, hegaztientzako habi-kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra. 6-9 urteko haurrentzat. Aurrez izena eman behar da udaletxeko ingurugiro sailean (943 147 010). •Barbantxo Arroabean (17:00) eta Iraetan (17:30). Gaia: Natura•Mosaikoa, Arozena aurrean. 10 urtetik gorako gaztetxoentzat•Korrika Txotx! 20:00etatik aurrera plazan. Batukada, pintxoak eta txotxa sagardo kupeletik. Txartelak salgai daude Koiote tabernan eta AEK-ko euskaltegian Kultur Etxean 6 euro.
APirila 01
LARUNBATA
Zestoako IV. Gurutzeaga txirrindulari saria, goizeko 10:00etan. 14-15 urte bitarteko txirrindularien lasterketa. •Txoribox, hegaztientzako habi-kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra. 11:00-12:30 arkupetan. 6 urtetik gorako haurrentzat. •Mosaikoa, Arozena aurrean. 10 urtetik gorako gaztetxoentzat.
05 07
ASTEAZKENA
Korrika Zumaiatik etorriko da eta 03:51ean iritsiko da Zestoara, gero Azpeitia aldera joango da. OSTIRALA
Korrika Txikia Arroabeko eskolan eta ondoren hamaiketako txiki bat Ederki elkartearen eskutik.•Barbantxo Zestoan eta Aizarnan
08
LARUNBATA
Zuhaitz landaketa eskolako ume eta auzotarrekin Arroabean. 12:00etan Eskola Txikien jairako logo erraldoia egiteko lore birziklatuen tailerra. Goizean zehar, 10:00etatik 12:00etara udako kamiseten salmenta. 16:00etan Zirko tailerra familiako guztientzat (izena emateko orriak eskolan jarriko dira). 18:30ean famili erromeria, denontzat dantza. Bertan Eskola Txikien festarako grabatuko den bideoarako dantza ikastaroa egingo da (auzotar guztiak daude gonbidatuta). Egun osoan zehar, Korrikarako eskolako haurrek egindako marrazkien erakusketa frontoian.
11
-12-18-19
Sormen tailerra Aiora Urbietarekin 6 urtetik gorakoentzat. Haurrekin sormena lantzeaz gain, eskolako portxe txikia margotuko dute.
age nd a 20
9
MA
RTXOA
1
OSTEGUNA
Txindokiko Itzalara irteera gaztelekutik (12 urtetik gorakoentzat).
21 22
OSTIRALA
Ping-pong txapelketa (10 urtetik gorakoentzat). 16:00etan kiroldegi atarian. LARUNBATA
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera trikitilariak, bertsolariak, frontoian “kaleazka”, txistulariak, dantzariak, luntxa... Erabakitzeko eskubidearen alde.
•u
dalekuetan izena emateko aukera izango da apirilak 5etik maiatzak 5 bitartean. udaleku irekiak: 3-8 urte bitarteko haurrentzat. 2009-2013 urteen artean jaiotakoak. Lau asteko saioa uztailaren 3tik 28ra eta hiru astekoa uztailak 3tik 21era bitartean. Gutxienez 8 haurreko taldea osatu behar da udalekuak auzoan bertan izateko. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara. Prezioa 4 aste 80 euro (ordainketa berezia 65 €) eta 4 aste 60 € (berezia 50). Kirol udalekuak: 9 urtetik gorakoentzat (2008an ala aurretik jaiotakoak). 4 aste: uztailak 3tik-28ra. Herrigunean bakarrik. 9:30etatik 12:30era. Prezioa 4 aste 80 € (ordainketa berezia 65 €) eta 4 aste 60 € (berezia 50). Apirilaren 18tik 28ra bitartean udaleku irekietarako eta kirol udalekuetarako begirale eta koordinatzaile lan-poltsak irekiko dira. Informazio gehiago: http://www.zestoa.eus-en apirilean.
•g •g
aztelekuan, apirilean zehar eskulana: kokodriloa (10 urtetik gorako gaztetxoentzat)
ipuzkoako Foru aldundiak martxan jarri du gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren udako kanpaina, ohiko udalekuak eta gazte oporraldiak programekin. Udalekuak 7-13 urte bitartekoei zuzenduta daude eta Gazte Oporraldiak 4-17 urte arteko nerabeentzat. Izena emateko epea martxoaren 20tik 30era da. Interesa duten herritarrek Gaztelekura jo dezakete izena ematera edo informazio gehiago jasotzera. Bestela, http://www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak webgunean aurki daiteke informazio guztia.
•o
porrak bakean programaren baitan saharar haurrak etxean hartzera animatzeko deialdia egin du Wadna taldeak. Iazko haur kopuru bera etortzea nahiko lukete eta horretarako harrera familiak behar dituzte.
181.qxp_55 26/3/17 22:21 Pรกgina 20
Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com
943 148 061