Apirila 2017

Page 1

182.qxp_55 23/4/17 22:06 Pรกgina 1

2017ko apirila

182 zk.

URREAGA

,

AGERTOKIAN TXIKI EGITEN NAIZ

,


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Pรกgina 2


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 3

34 6 9 10 12 14 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

J ARDUNIAN M AKSIM G RASMAN 2 0 . KOR R IK A

DANBOLIN . E US

TRANSZENDENTZIA Aste Santua pasa berria da baina ez dugu ale honetara erlijio konturik ekarriko. Modaz kanpo dago erlijioa. Laikotasuna behar dugu garai jakintsu hauetan, nahiz eta asko ari diren jada ohartarazten: “Gorroto diot erlijiozaletasun neurotikoari, baina askoz gehiago gorrotatzen dut Arrazoia deitzen duten amets eta gorreri hori”. Erlijioaren zentzu transzendentearen, alegia, arrazoitik haratago dagoen zera horren antz handia omen du musikaren bitartez lortzen denak ere. Eta horregatik, bata eta bestearen arteko lotura nabarmenduz, askotan erabili ohi da “música celestial” esamoldea. Eta hori pentsatuz egingo zuten, agian, duela 90 urte eskas, Zestoako organoa, egun hauetan zaharberritzen ari direna, eta hori pentsatuz idatziko zuen, agian, Pio XI.ak, orduko Aita Santuak, organoak goraipatu egin behar zirela eliz-ospakizunetan “nahiz eta musika tresna bat berak ere ez, ezta delikatuenak eta perfektuenak ere, ezingo zuen lehiatu, indar espresiboan, gizakiaren ahotsarekin”. Julia Urreagak ez dakit zer pentsatuko duen horretaz baina elkarrizketan, beste makina bat gauza interesgarrien artean, aipatzen du jendeak arreta gehiena ahotsari eta letrari jartzen diola. Laster, beste musikari eta talde frankorekin gertatzen zaigun bezala, ezinezkoa izango da musika ikuspegitik Zestoa ulertzea Rural Zombies aipatu gabe. Jose Artetxe azpeitiarrak organoari buruz esan zuen bezalaxe: “Organorik gabeko Euskal Herria, Euskal Herria al litzateke?”. Eta hemendik, Jainkoaren eta musikaren transzendentziatik, beste transzendentzia batera –Aberria– joateko bidea ireki zait parez pare: Geure buruaren jabe ez den Euskal Herria, Euskal Herria al litzateke? Aspalditik ari dira lanean zestoar mordo bat Hitziturri taldean erabakitzeko eskubidearen alde, eta horren berri emango digute ale honetan. Diruaren eta dirudunen morroi huts (edo esklabo?), geure nortasunik eta erabaki ahalmenik gabe nahi gaituzten garai hauetan, beti da aproposa eta emankorra galdetzea ea herri subirano bat izan nahi dugun edo herri makurtu bat izatea nahi dugun. Transzendenteegia jarri ote naiz? On egin dagizuela irakurketak!

d a n b o l i n EK

F

ernando arzallus

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

ORGANOA Z AHARBERRITZEN

ERABAKITZ EKO AUKERA

A G E N DA

diruz lagundutakoa


182.qxp_55 23/4/17 22:06 PĂĄgina 4

Ed enbidoa

Gustuko tokian aldaparik ez

erra martxa, musean jakin ez eta enbidoa jaso. Galdezka ibili nauk, eta onena EUTSI egiteko esan zidatek. Orain arte, morenitoak ikusi eta hirekin gogoratzen ninduan, eta, hemendik aurrera, baita Danbolin ikusi orduko ere, kar, kar, kar. Ederto atera zaik artikulua, bertsolari ukitu eta guzti. Halaxe da, nire bizitzan aldaketa kale-kaletik mendirakoa izan da. Eibarko Ipurua auzoan jaio nintzen, eta, kalekoa izanagatik, gurasoek terreno batzuk zituzten, eta, han, baratzea eta animaliak genituen. Oraindik gogoratzen dut Ipurua futbol zelai ondoko terrenoetan belar berde, nahiz ondoa ganaduarentzat biltzen ibiltzen ginela eta Eguarbitza mendian ahuntz mordo bat genuela. Baratze dexente ere egiten genuen, eta bertako dendetan saldu ere bai. Kaletarrentzat baserritarra, eta baserritarren artean kalekumea. Tamainarik txarrenekoa alegia. Txikitatik asko gustatu izan zait nekazaritza, eta nire ikasketak ere hartara zuzendu nituen: nekazaritzako gradua egin nuen Zizurkilgo Fraisoron. Zarautzen osabaren baserrian eta Elgetako lagun baten baserrira asko joaten nintzen bateko bolak egitera, besteko ukuiluko lanak, itxiturak, basoko lanak‌ Beti izaten zen zer egina. Baserrian ez da inoiz lanik falta izaten; gogoa izanez gero, bada zer egina. Gerora, Aiztinen ukuilu berria egin, eta baserria erabat berritu genuen, eta, gaur egun, bertan bizi gara. Ni, egia esan, baserrian ederto. “Gustuko tokian, aldaparik ezâ€? esaten da, nahiz eta hemen aldapa ordeka baino gehiago izan. Gaur egun, Ederto harakin taldean egiten dut lan, eta harreman handia dut harakinekin zein ganaduzale eta artzainekin. Jakina da egungo jateko ohiturak aldatu egin direla eta ez dugula lehen adinako denborarik eta zenbait kasutan ez diogula garrantzirik ematen geure elikadurari. Ziur nago kontu honen inguruan Uzkudunek bere iritzia izango duela, eta hori ezagutu nahi nuke. Hori dela eta, nire enbidoa Joxe Mari Uzkudunentzat da: musean ere ederto dakik, eta zer iruditzen zaik gaur egun eltzeko jan gutxiago eta transformatutakoa gehiago kontsumitzen dela? Zergatik dela iruditzen zaik?

P

intada . Herriko eta auzoetako frontoien egoera eskasa.

A

rkaitz uranga

Horren maitea dugun kirola praktikatzeak erakargarritasuna galdu du frontoien egoera txarraren ondorioz. Goazen puntuz puntu aztertzera. Putzuak: Itoginak daude ia frontoi guztietan. Atzeko aldea irekita dutenez, euria sartzen da eta lurra busti, hodi eta teilatuko uren kanalizazioak eta lurreko estolderiaren xaflak ere ez daude batere egoera onean. Hormak: Paretetan dauden zuloek pilotan jokatzerako orduan asko eragiten dute. Argiaren erabilera: Frontoiko argia pizteko kiroldegira joan beharrik ez izatea nahiko genuke. Argia programatzerako orduan, arazoak izaten dira frontoi batzuetan, goizez pizteko aukerarik ez dute ematen... Argi kutxa batzuk egoera txarrean daude. Sareak: Pilotak (batez ere Iraeta eta Aizarnan) frontoitik ihes egin ez dezan beharrezko sare eta ateak jarri beharko lirateke. Ordutegia bistan: Lasaokoan bezala, beste frontoietan ere ordutegi taulak bistan egon beharko luke. Komunak: Iraetan eta Aizarnan komunak oso zikin egoten dira. Sarriago garbitu behar dira eta komuneko papera eta beharrezkoak jarri.

I

ker olaizola


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 5

5

botalibrean

Probintzianoak eta kapitalekoak.

Bederatzi urte dira Donostiara bizitzera joan nintzela. Bederatzi urtez “probintziano” izan naiz “kapitalean”. Probintziano gara kapitalera joan arren, une oro “herritar” izaera aldarrikatzen dugunak. Easo plazako geltokiari “tren-geltokia” deitzen diogunak, eta ez Topo edo Metro. Probintzianoek ñoñostiarrek mespretxatzen dituzten hainbat kapitaleko folklorismo miresten Joan da Koditugu, su artifizialak rrika; joan dira barreak, algarak, emozioak, kantuak eta festa. tarteko! Eta itzuli gara egunerokora; egunez eguneko lanera, eginahaleGutxiesten gaira eta, noski, bestondora. tuzten arren, kontuLagun batek eman dit notizia: Bermeon, berez eta izatez ratu naiz probintziaherri oso euskaldunean (herritarren % 73k daki euskaraz), kalenook ere asko daukagula erakusteko kapitaleko "ñoko elkarrizketen % 33,6 bakarrik ñoei". Esaterako, haien “festa handia” deiturikoaren egiten da euskaraz, eta gazteen inguruan: danborrada! Hainbatetan entzun dugu, artean, % 14,8 soilik. Gainerakoak, “probintzianook” geureganatu ditugula “kapitalekogaztelaniaz. Zur eta lur utzi nau. en” festak, danborrada tarteko. Santakutzak gaineJendeak badaki euskaraz, baina an ditugun honetan, aldarrikapen bat egin nahi nuke ez du egiten, non eta Bermeon. Zestoako danborradaren alde. Donostian guztiz deKezkatuta daude herrian, eta zersitxuratu den festak Zestoan mantendu baitu berezgatiak eta arrazoiak aztertzen hako izaera. si dira. Merezi ez duten arren, inongo ereserkirik Nire lagun honek nahikoa “katxondoena” dute donostiarrek. Festarako deia garbi dauka tesia: erreferentzia euskaldunak falta ei dira Bereta desobedientzia bultzatzen dituen hitzak idatzi zimeon. Herriko bizitasuna apalduta omen dago; ez omen dago tuen Serafin Barojak, “Zestoako” Pio Barojaren aitak: musika talderik, kultur eragile bizirik, kirolari erreferentzialik, “Gaurtandik gerora, penak txokora, festara! Dantzara! euskaraz egiten duenik, eta, ondorioz, gazteek ez omen dute Donostiarrei oihu egitera gatoz, pozaldiz! Inauteriak euskaraz egitearen erakargarritasunik sentitzen. Alegia, errefedatoz! rente dituzten pertsonek gaztelaniaz egiten omen dute, edo Mundu guztiko inauterien ezaugarri dira umoingelesez, eta haien ondoan galtzen omen du euskarak garea, parodia eta satira. Inauterietan gizarte ordena rrantzia, gazte horientzat. urratu eta baimendu gabeko jokabideak onartzen diEta geurera begira jarri naiz. Harro esaten dugu herri ra. Danborradak ere desmadre horretan du jatorria, euskaldunak garela bailaran; arnasguneak, euskaraz hitz egitemilitarrei iseka eta burla egitean. Inauterietako konko paradisuak. Baina nire lagun horren tesia baieztatzen bada, partsa bat besterik ez da danborrada. ez daukagu deskuidatzerik. Bai, baditugu gurean kirolari eusGaur egun ordea, lerroak zuzen, uniformea kaldunak, aukera emanda ere euskaraz egiten dutenak agerraldistiratsu eta, hori bai, hogei entsaiorekin prestaturidietan; baditugu musikariak, bai antzezleak, aurkezleak eta kako taldeak ateratzen dira harro kapitalean! Euskadizetariak; osasuntsu gaude itxura batean. Baina errezeloa dut ko Orkestra Sinfonikoak baino gehiago entsaiatzen gauzak aldatzen ari direla: euskara, gaztelera edo ingelesa, hidute danborrari bi kolpe emateko! Ba ote jarrera hori rurak maila berean jartzen hasiak garela, erreferentzia guneebaino gauza militarragorik? Zer du inauteri eta desortan, hitzaldietan, emanaldietan, komunikabideetan, sare soziadenatik gaur egungo Donostiako danborradak? letan… Zestoarrak beti izan gara festazaleak, eta guk Ez gaitezen okertu: euskara, gaztelania eta ingelesa, ez inauteriak maiatza arte luzatzen ditugu. Gurean ez daude maila berean. Ekin da bultza, euskarak behar du, gutxieda lerro zuzenik, ezta uniformerik ere (kamiseta koneko hizkuntza delako oraindik. Korrikak, bere festa, indar eta loredun bat, kasu gehienetan). Oihuak, algarak, festa guzti, bultzada hori irudikatzen duelako, eta beharra dagoelaeta dantza! Horixe da gure danborrada. Eta aldarrika ko egiten delako. Datuek erakusten dute; betiko herri euskaldezagun kapitalekoen aurrean. Guk bai, mantentzen dunetan, euskararen erabilera jaisten ari da, eta ez Bermeon dugu Serafin Barojak nahi zuen espiritua! Jarrai dezabakarrik. gun horretan, “dantzatuz atabalak, danbor ta bandeEz gaitezen deskuidatu ba. Bestondoari aurre egiteko rak” Gora Santakutzak! modu onena festa sarriago egitea da, eta bestondotik festarako bidea daukagu orain egiteko, korrika, oinez edo balantzaka. Baina eginez. Euskaraz.

Festatik bestondora.

E

stitxu elduaien

J

agoba astiazaran


182.qxp_55 23/4/17 22:06 PĂĄgina 6

J

ardunian

URREAGA KONTRASTE HUTSA Rurala eta kosmopolita, ameslaria eta alferra. Agertokiz agertoki ibiltzeko ausardia du, baina hara aitortza: “Sekulako lotsa emango lidake nire letrak euskaraz abesteak�. Julia Urreagak bi alderdi ditu, denok bezala, eta guk bi elkarrizketa behar izan ditugu ondoko galdera-erantzunak lortzeko, kazetari honek lehenengo grabazioa galdu egin zuelako. Orpoetarainoko gabardina sofistikatu batekin iritsi zen lehenengo elkarrizketara; pijamatan imajinatu dugu bigarrengoan, telefonoz eta goizeko 9etan egin diogulako. Bartzelonatik aritu zaigu, etxea txukundu eta garbigailua jarri eta gero.


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 7

7

Nor da Julia Urreaga? Julia Urreaga da Bartzelonan bizi den neska bat, diseinua ikasten duena. Pertsona kreatiboa, irekia Beraz, letretan zure intimitateaz ari zara? eta denbora guztian gauzak egiten egon beharra Gehienak (ez denak) gauza pertsonalak dira, bai… Ez dira literalki daukana. gertatu zaizkidan gauzak, gertaerek ebokatutako sentsazioak transAbeslaria zarela ez al duzu esan behar? mititzen saiatzen naiz. [Kar kar kar] Ahal badut ez dut esaten. Jendea Horregatik ezin izan dut inoiz euskaraz idatzi, izua ematen dit ama ezagutu eta berehala behintzat inoiz ez. hizkuntzan biluzteak, ingelesak horretarako balio izan dit, errazagoa Zein esparrutan garatzen duzu sormena? egin zait kamuflatzeko. Nahiz eta euskaraz hobeto adieraziko nukeen Musikan, jakina, eta ikasketetan. Nire karreran barrukoa. irudimena asko lantzen da. Produktu eta espazioaBeraz, zuen musikan Egia bat dago ren diseinua lantzen dugu. Metakrilato tubo batez Bai, dudarik gabe. Musika zentzu batekin egin behar duzu, izan alintxaur-hauskailu bat sortu genuen duela gutxi. darria, izan sentimenduak, berdin du zergatik, baina Egia bat izan beNon egon nahi zenuke hamar urte barru? har da hor, hori da musika egiteko funtsezko arrazoia nire ustez, ze Gustatuko litzaidake musikatik bizitzea baina, alez baldin badago, antzeman egiten da. di berean, zerbaitez bizi zarenean presio bat dago Zein talderi antzematen diozu hori? eta ez duzu benetan hainbeste gozatzen, horrek [Kar kar kar…] Ez naiz arriskatuko, oso zaila da hori erantzutea. zalantza sortzen dit. Ideala nire bi arlo gustukoeNik uste oso erraz antzematen dela noiz bihurtzen den musika pronak uztartzea litzake: musika eta diseinua. Eta posiduktu bat eta telebistako musika saioetan asko gertatzen da hori. Eta ble ikusten dut oso lotuta daudelako. Talde batek hala ere gustatu egin lekiguke abesti bat eta buruz jakin oso osorik duen identitate grafiko guztia, taldearen estiloa, baina ez digu benetako oilo ipurdirik jarriko. janzkera, eszenografia, argiztapena… Beraz, musikak funtzio soziala izan behar du? Ametsen atzetik joatekoa al zara? Bai. Funtzio sozialak ez du nire ustez politiko edo aldarrikapenekoa Bai… Ametsen atzetik joan behar dela uste dut, izan beharrik ordea. Euskal Herrian izan ditugun talde handi gehienek bidean gauza asko lortzen eta ikasten direlako. Deera horretako funtzio soziala bete dute, eta nire iritziz oso beharrezna dela azkar desilusionatzen naiz. koa izan da. Baina letrarik gabeko musika elektronikoan ere, benetan Nola suertatu zitzaizun Rural Zoombies-en sartsinistu eta biziz gero egiten ari zaren hori, zilegi da. Egi bat dago hor. zeko aukera? Funtzio soziala aipatu duzunez… euskarari ez al lioke on egingo Duela urte batzuk, santelmotan parrandan nenRural Zoombies bezalako talde batek? bilela Manuk [Rodriguez] gonbidapena egin zidan: Bai, pentsatzen dut baietz. Oso zaila da hori erantzutea. Uste dut “Julia, esan didate pianoa jotzen duzula eta musika musikalki nahiko itxiak izan garela oro har hemen, gauza berrietara gustatzen zaizula… Malder-en —artean hori zen egokitzea kostatu egiten zaigula. Gaur egun asko ireki bagara ere: estaldearen izena— teklatu baten bila gabiltza”. Lotilo berriak sartzen ari dira euskal panorama musikalera. kalera joan nintzen probatzera eta asko gustatu Nik adibidez ingelesez abestezitzaien, eta hor hasi nintzen sintea jotzen, ko erabakia ez nuen oso kontziensekula ez nuen bat jo. L IBU RU BAT : teki hartu, gehiago izan da lotsa Horrela hasi eta pixkanaka aldaketa etoL E PAYS D E MAISON LOUNGE S , L UCA M ERLINI kontu bategatik, lehen esan bezarri zen: lokaleko konposizioetan musikaren F ILM BAT : L OST IN TRANSL AT ION la, eta gertatu da ingelesez abesestiloa aldatzen zihoala konturatu ginen. AlA BE ST I BAT : H E Y J UDE , B E AT LES teak beste ate batzuk ireki dizkidi berean, Manuk esan zuen abesteari utzi B ARTZE LONA KO LEKU BAT : gula, gu horren bila joan ez bagara nahi ziola, probatzen hasi ginen eta txarreB ORN - EKO GURE ET XE KO T EILATUA E GIN NA HI DUZU N BIDA IA BAT : ere. Eta gainera ezin da esan eusnetan ondoen egiten zuena ni nintzen (baE RRU SIA RA G : ORROTATZ EN DUZ UN ZERBAIT kara muga bat denik, duela aste rrez). Gauza asko aldatu ziren azkenean; esAUT OMOBILISMOA E TA FUT BOL A . batzuk Berri Txarrak-ek Madrileko tiloa, izena, abeslaria, taldekideren bat… A FIZ IO BAT : A RGA ZKILA RIT ZA . La Rivieran sarrera guztiak saldu Orain ahotsa eta hitzak zureak dira, erantzukizun hori nabaritzen al duzu? zituen. Batzuetan bai. Talde batek osagai asko Alde batetik beraz, euskarari on ditu, baina jendeak arreta gehiena ahotsari eta leegingo lioke, hizkuntza zabaltzeko era oso on bat litzakeelako baina, trari ematen dio. Horrek batzuetan panikoa emabestalde, gu jaialdi eta kontzertu asko ematen ari gara Espainian, eusten dit, ze nik adibidez musikalki erraztasuna izan karaz akaso iritsiko ez ginatekeen lekuetara iritsi izan horrek berak dezaket melodia bat ateratzeko, baina zailagoa ere, gu euskaldunak izanda, euskal sorkuntza eta euskal identitatea egiten zait askotan ahotsaren partea ateratzea. beti markatzen ditugu, eta hori ere bada bultzada bat euskal kulturaRural Zoombiesekin hasi aurretik, ez nuen kanrentzat. Jendeari kuriositatea sortzen dio. Ez gara euskaraz abesten tu bat sekula idatzi. Gauza bat da zure kontuez ari baina iritsi gara leku batzuetara azkarrago (era inkontziente batepentsatzea eta beste bat idatzi eta jendeari abesan hartutako erabakiak medio) eta hor euskal musikarekiko interesa tea. Gauzak asko pentsatu beharra izaten dut gaipiztu dugu. Horren inguruko komentario asko egiten dizkigute, eta nera. Eta zenbat eta gehiago pentsatu are eta zalantza gehiago sartzen zaizkizu “uf, hau esango al dut?”. Hori gehiago kurratu behar izaten dudan zerbait da.


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 8

iritsi zaizkit esatera guri esker euskal musikan saltseatzen hasi izan dela jendea. Nik uste euskarari laguntzeko edo gutxienez keinu bat egiteko beste modu bat dugula. Zer ematen dizu agertokiak? Eta zer kendu? Ni agertokian txiki egiten naiz. Pertsona irekia naiz, baino metro bat gorago jartzen naizenean eta hainbeste jende ikusten duzunean, zer egingo duzun zain, beldurtu egiten naiz. Zorionez agertoki batera lehen aldiz igo nintzenetik orain arte alde handia egin dut. Lehen aldian hitz bat esateko ere ez nintzen gai. Eta, bestalde, musika jotzean zure munduan sartzen zara. Ondo dakizun zerbait egiten ari zara eta askotan bukle batean sartu eta kanpoan dagoenaz ahaztu egin zaitezke. Eta zenbait kontzertutan, publikoarekin konexio hori sortzen baldin bada, magikoa da. Zein izan da kontzerturik zailena? Lehenengo aldiz gaztetxean abestu nuenekoa. Malderrekin zen baina dagoeneko nik bizpahiru abesti kantatzen nituen. Uste dut behin ere ez naizela hain urduri egon, ez nintzen nire buruaren jabe. Gainera oso-oso gaizki kantatu nuen… ez nengoen ohituta, ez nuen ezer entzuten, ezta nire ahotsa ere! Askotan errazagoa da jende ezezagun pilo baten aurrean abestea: “ez ditut pertsona hauek bizian gehiago ikusiko, bost inporta zer pentsatzen duten” herrian eta lagunez inguratuta jotzea baino, hori beste mobida bat da. Lagunak portatu ziren behintzat, desastre bat izan zen arren Beyonce banintz bezala zoriondu ninduten [kar, kar, kar]. Bartzelona eta taldea bateratzeko moldatzen al zara? Hala-hola… Bigarren urtea dugu horrela eta ez da erraza. Cadizen kontzertua genuen batean, Bartzelonatik abiatu eta Cadizeko aireportua kolapsatua zegoela eta bost ordu pasa nituen hegazkinean, kontzertura iritsiko ote nintzen jakin gabe. Agertokira justu-justu iritsi nintzen azkenean. Gainera, ez da urrun egotea bakarrik; nik momentu honetan ikasketei ematen diet lehentasuna eta horrek esan nahi du batzuetan kontzertuei ezetz esatea. Nire gurasoek ordaintzen dizkidate Bartzelonako ikasketak eta gainerakoa eta esfortzu horrekiko begirunea dut.

H IBA I

AGORRIA ARGAZ KIL ARIA K DU ELA BI URTE M UN DAKA KO FE ST IBALE AN ATERATA KO A RGAZKIA

Taldea dagoen puntua goxatzeko aukera baduzu behintzat? Bai, kontzertu asko izan ditugu eta puntu goxoan gaude. Ez gara musikaz bizi eta presiorik gabe gustatzen zaiguna egiten dugu, askatasun hori ederra da. Bigarren diskoaren grabaketak ere urduritasun polit bat sortzen digu, guretzat erronka bat delako. Lehenengoa aurkezpen bat da, ez dago gainditu behar den maila bat: “Hau da daukaguna eta kito”. Baina bigarrengoan presio bat dago, behintzat gure burua gustura uztekoa, horregatik egiten dugu eta musika. Zer da Rural Zoombiesek ematen dizun onena? Taldekideak. Hainbeste ordu pertsona berekin egoten sekulako lotura sortzen da, bosten artean erabakiak hartzea askotan ez da erraza, elkarbizitza eta errespetua landu beharra daude. Ariketa polita da.

“Musikak pisu handia du nire bizitzan. Txikitatik konstante mantendu izan dudan gauza bakarrenetakoa da”

M

ari artano

A RGAZ KIA K : M A NU I ZE TA .


ZE TA .

7

ARIA K A KAKO A ZKIA

182.qxp_55 23/4/17 22:06 Pรกgina 9

1


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 10

danbolin.eus

Zestoako Udal Batzarrak 2017ko aurrekontuak onartu ditu

Apirilaren 6ko ohiko Udal Batzarrean 2017ko aurrekontuak onartu ziren EAJren aldeko 5 botorekin eta EH Bilduren 5 ordezkarien abstentzioarekin. Aurrekontuaren %80 inguru gastuetarako izango da, eta gainerakoa inbertsioetarako. Inbertsio nagusienak, Zubimusuko igogailua, Kiroldegiaren handitzea eta plazan muntatzeko barrera berriak izango dira. Bestalde, Tomas Odriozolak EAJren zinegotzi kargua hartu zuen. Ingurumen Batzordearen buru izango da aurrerantzean, eta hirigintza batzordeko kide ere izango da. Proposamenetan, Arroabeko herritarrek urtarrilean, bidegorria amaitzeko falta den Iraeta-Narrondo zatia dela-eta aurkeztu zuten mozioa “aho batez” onartu bazen ere, ez dutela aurrerapausorik ikusten salatu zutean eta, Josetxo Mendizabal Zestoako Alkatearekin eta Marisol Garmendia Mugikortasun diputatuarekin bilera bat egitea nahiko luketela gaineratu zuten.

“Merkaurola” egitasmoa martxan jarri da

Zestoan Merkatari Elkarteak, Azpeitiko Bertan eta Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteekin batera, “Merkaurola” egitasmoa jarri du martxan. Herrietako Udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean jarri dute martxan proiektua. Egitasmoaren xedea Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzea da. Horretarako, Bizilan enpresak 1.000 galdeketa egin ditu telefonoz. Ateratzen diren ondorioetatik, eskualdeko merkataritza estrategia definitzea da azken helburua kontuan izanik kontsumitzaileen ohiturak aldatuz doazela.

Euripean jokatu da IV. Gurutzeaga Saria

Zestoako Gaztelekuan hainbat ekintza egin dira Aste Santuko oporraldian

Aiora Urbietarekin sormen tailerra egin dute 6 urtetik gorako haurrek eta besteak beste eskolako portxe txikia margotu dute. DBHko ikasleek berriz, Txindokiko Itzalara joateko aukera izan dute eta azkenik, 10 urtetik gorakoek Ping-pong txapelketa ere egin dute kiroldegi atarian.

Apirilaren 1ean jokatu zen Zestoako Txirrindulari elkarteak antolatzen duen IV. Gurutzeaga Saria. Euria gogoz egin zuen eta txirrindularientzako proba gogorra izan zen. Lasterketa ihesaldian erabaki zen. Bost laguneko taldeak ihes egin zuen, eta helmugara pelotoia baino bost minutu inguru lehenago heldu ziren. Ihesaldian Alex Uranga txirrindulari zestoarra sartu zen, amaieran laugarren postua eskuratu zuen Urangak. Lasterketako garailea Xabier Isasa (Goifiber-Godoy) izan zen, bigarren Ander Blazquez (Ulma) eta hirugarren Julen Dorronsoro (Limusin Cartonajes) sailkatu ziren. Taldekako garaipena Goifiber-Godoy Urretxuko taldeak eskuratu zuen.


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 11

1 1

Zuhaitz Eguna ospatu dute Arroabean

Apirilaren 8ko goizeko 10:00etan ekin zioten Zuhaitz Egunari Arroabean. Eguraldia lagun, herriko plazan bildu eta handik Olaeta kalera zuzendu ziren, bertan bi urki eta bi erramu landatu zituzten. Herriko sarreran dagoen belardian berriz, loreak landatu zituzten. Hamaiketakoaren ondoren ekainaren 11ean Arroabean ospatuko den Eskola Txikien festarako prestaketak egin zituzten. Arratsaldean, zirku tailerra izan zen umeentzako. Eta eguna borobiltzeko erromeria ere izan zen haur eta helduentzat.

“Erabakitzeko eskubidearen aldeko festa” egin da Zestoan

Apirilak 8an “Erabakitzeko eskubidearen aldeko festa” ospatu zen Zestoan, Hitziturri elkarteak antolatuta. Zestuko Trikitixa taldeko kideek girotutako kalejirak Axun Arrazola plazan ekin zion bideari eta lehenengo geldialdia zuhaitzak landatzeko egin zuten. Ondoren, frontoi zaharrean pilotan “kaleazka” jardun zuten. Kalejiran zehar Aitor Salegi bertsotan jardun zen, eta bere bertsoen panelak eskegi zituzten Zestoako kaleetan.


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 12

ERRESPETU

HANDIKO

IZANGO DA Herritar asko ez zen ohartuko azken asteetan normalean baino mugimendu gehiago dagoela herriko eliza nagusian. Sartzen garenean ohikoa izaten da hezetasun eta egur usaina egotea, baina azkeneko egunetan produktu kimikoen lurrina ere antzeman daiteke. Mugimendu eta usain berri horien arduradunak Jose Antonio Azpiazu organogileak enpresako langileak dira. Azpeitiko familiarteko lantoki txiki honek jaso du Zestoako elizako organoa zaharberritzeko ardura. Gaur egun enpresa osatzen duten bi anaiek aitarengandik jaso zuten ofizioa. “Gure aita 17 urterekin Azpeitian zegoen OESA enpresan hasi zen lanean. 1974-1975 urtean itxi zutenean bere enpresa sortu zuen eta gaur egun bi anaia gara bertan lan egiten dugunak”, esan digu Jose Antonio Azpiazuk.

Bera da bietan zaharrena eta hasiera batean aitarekin batera ibili bazen ere, gaur egun Aritz anaiarekin dabil. “Hamaika urte dira elkarrekin lanean gabiltzala”, argitu du Aritzek. Organoen mundu hau odolean dutela esan liteke. “Gure gurasoek lantokian ezagutu zuten elkar”, adierazi du Jose Antoniok. Urte hauetan Europako hainbat herrialdetan lan egitea tokatu zaie. “Portugalen, Frantzian, Alemanian edo Austrian ibili gara, besteak beste. Horrez gain, Limako (Peru) komentu batean ere organo bat jarri genuen”, kontatu digu Aritzek. Euskal Herrian lan egiten dute, baina gehienetan kanpora joatea tokatzen zaie eta etxetik hain hurbil egonik “gustura” daude biak. Beraien azken lana Ourensen izan da eta dagoeneko hitzartuta dute Zestoako lana bukatzen dutenean Asturias aldera joango direla. Euskal Herrian lan gehiago ez badute egiten ez da ez dutelako nahi. “Deitzen diguten lekura joaten gara. Askotan kanpokoak Euskal Herrira eta bertakoak kanpora joaten gara”, dio Jose Antoniok. Organoa jarri zuen enpresa berari deitzea ohikoa dela gehitu du Aritzek. Euskal Herrian organo asko dago, baina azken urte hauetan beharrezko mantenua ez zaiela egin uste du Aritzek. “Organo bat auto bat bezala da. Bere mantenua behar du eta beharrezkoa denean ez badiozu egiten hurrengoan mila ordaindu ordez bi mila ordaindu beharko dituzu. Organoekin gauza bera gertatzen da”. Kultura alorrean egon diren murrizketen ondorio moduan hartzen du. Horrez gain, organo-musika elizarekin lotzeak kalte egin duela uste du. “Organoa elizarekin lotzen du jendeak eta azken urteetan jendeak eliza boikoteatzeak organo kulturari kalte egin dio”, bere ustetan. Nahiz eta eliza barruan egon “instrumentu profanotzat” definitzen du eta herrietako ondare moduan ulertu beharrekoa. Ia 90 urte Zestoako organoaren kasuan, 1928an eraiki zuen Rafael Puignauk. “Dauden organoekin alderatuz tamaina ertaina duela esan liteke. Eliza honetarako tamaina egokia du”, Jose Antonioren aburuz. Puignau maisuak eraikin honi egokituta eraiki zuen eta bere lan guztietatik tente dagoen bakarra da. Horrek, “izaera berezia” ematen dio, eta egiten zaion lehen zaharberritze lana denez, esan liteke “bere egoera originalean” dagoela Azpiazutarren arabera. “Beste herri batzuetan

organoak denborarekin berritzen joan direnean elementu asko aldatu zaizkie, bere izaera galduz hainbat kasutan, baina Zestoan bere horretan mantendu da”. Urte hauetan guztietan afinazio lanak edo esku-hartze txikiak egin dira soilik. Gauza handirik ez. Ia 90 urteko instrumentu bat izateko egoera onean dagoela aitortu dute biek. “Organo bat jartzen denean lanak 50 urtetako bermea izaten du batez beste”, adierazi du Jose Antoniok. Epe horretatik aurrera esku-hartze sakon bat egitea gomendatzen dute organoak osatzen dituen materialak denbora, eta erabileraren eraginez, higadura eta matxurak izaten baititu. “Errespetu handiko esku-hartzea izango da eta organoak bere originaltasuna mantenduko du”, argi utzi nahi du Jose Antoniok. Soinu bera Soinu aldetik ez dela inolako aldaketarik egongo diote. “Lehengo soinu bera izango du edo zenbait kasutan hobeagoa zenbait hauspok zuloak baitzituzten”, argitu du Jose Antoniok. Organoaren hauspoak egiteko garaian, besteak beste, ardi larrua erabiltzen da aldi berean material gogorra eta flexiblea baita. Denborarekin ordea, larrua usteldu eta zulatu egiten da eta ondorioz, hauspoak haizea galtzen du. Hori soinuaren kalitatearen aurka doa. “Baliteke zenbait kasutan behetik ez antzematea ondo, baina organoa jotzen duenak segituan nabaritzen du”, aipatu du. Ordezkatzen diren material guztiak originalaren berdinak izango direla ere azpimarratu dute. “Orain ardi larrua dagoen lekuan ardi larrua erabiliko dugu eta horrela organoko beste material guztiekin”. Julian Serrano organo


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 13

3

jotzailea izan da berrikuntza honen bultzatzaileetako bat Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bidez. Lanen gastuak ordaintzeaz eliza arduratuko da. Besteak beste jendearen dohaintzak erabiliko dira zaharberritzea aurrera eramateko. Lehen fasean organoaren pieza denak askatuko dituzte banan-banan. Hauspoak berritu ondoren organoaren egurra garbitu eta pipiak jota dauden zatiak tratatuko dituzte. Jarraian, hodiak garbitu eta zuloren bat edo kolperen bat badute konpondu egingo dituzte. Eta azkenik, pieza guztiak atzera muntatu eta organoa harmonizatu eta afinatuko dute. Aritzen iritziz hau da lanaren zatirik astunena. “Hodi bakoitza bere tonuan dagoela konprobatu behar duzu eta kontuan izanik bi mila pieza egon daitezkeela lan luzea da, baina hau ez da behin egiten den zerbait. Hodi guztiak behin afinatu dituzunean bigarren, hirugarren edo laugarren aldiz egiten den lana da. Mentalki oso gogorra da”. Martxoan hasi zituzten organoaren zaharberritze lanak eta “udararako bukatuta” egongo direla espero dute Azpiazu anaiek. Lanak bukatzean kontzertu bat ematea aurreikusten dute.

1

U

rko canseco


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 14

erabakitzeko auk

ERABAkITZEkO ESkUBIDEA, hERRI GAlDEkETA, GURE ESkU DAGO, hITZA, DEMOkRAZIA, hITZITURRI, M-7... EZAGUNAk EGINGO ZAIZkIZU, SEGURU, hITZ pOTOlO hORIEk GUZTIAk. AZkENAlDI hONETAN, pRENTSATIk EZ BADA kAlETIk, kAlETIk EZ BADA whATSApp-ETIk, ETA whATSApp-ETIk EZ BADA FAcEBOOkETIk IRITSIkO ZITZAIZUN ZER EDO ZER hORRI BURUZ, EZTA? Tantaz tanta, tantaz tanta… blai! Kanta, salta, aupa, hauta… bai! Tantaz tanta, hitza hartu… gai! Bere geroa nork ez du erabaki nahi? Olatua badator! Erne! Hau da garaia, olatua hartzekoa, erabakitzekoa… diote Andoni Egañaren hitzek Skasti musika taldearen abestian. Maiatzaren 7rako antolatutako herri galdeketen harira Zarautzen egindako kanta da, baina Zestoan ere egina da hautetsontzietarako deialdia. Iritsiko al da, ordea, olaturik ibaian gora? Hitziturri elkarteak antolatu du gurean galdeketa, eta taldeko kideekin izan gara 3.000 herritar parte-hartzera deituak diren eguna nola aurreikusten duten galdetzeko. hitziturri Zestoara begira dago, baina hemengoa ez da egin den eta egingo den galdeketa bakarra, ezta? Zestoakoa ez da kasu isolatu bat. Azken urteetan berotzen ari den erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendutik datorren ariketa da. Gaur arte Hego Euskal Herriko 90 herritan egin da galdeketa, eta maiatzaren 7an Debabarrena, Durangaldea, Lea-Artibai, Uribe Butroe, Uribe Kosta, Urola Kosta, Legutio, Urkabustaiz, Orozko, Lasarte-Oria, Usurbil eta Zeanuri batuko zaizkie; guztira beste 50 herri gehituta, 140. Ekainaren 18an Basaburua, Bortziriak, Imotz, Mendialdea eta Sakana ere gehituko dira zerrendara, eta datorren urtea amaitzerako 600.000 herritar baino gehiago bizi diren eremuetara iritsiko dira galdeketak. Zein izango da zestoarrok BAI edo EZ erantzun beharko diogun galdera? ‘Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar?’ Bailara guztian galdera bera izango da: Orion Zarautzen, Getarian, Zumaian, Aizarnazabalen Zestoan, Errezilen eta Azkoitian.

Beste herrietako parte hartzeak ikusita, Zestoarako aurreikuspenik bai? Denetariko emaitzak ikusi ditugu orain arte herri batetik bestera. Azpeitian, esaterako, %40aren bueltan ibili ziren 2016an, baina herri asko dira %15-20ko parte hartzea izan dutenak. Emaitzak positiboak ala negatiboak diren balioesteko ezin dugu, ordea, erakundeetarako hauteskundeekin konparatzen hasi. Ezagutu ditugun “benetako” bozketak dira, oso errotuta ditugunak, hautagaiak aukeratzen ditugu, hurrengo urteetan gure ordezkari izango direnak; eta Euskal Herrian orain antolatzen ari garen galdeketen kontrara, lotesleak dira. Ez dugu parte hartze aurreikuspenik egin, gure nahia da maiatzaren 7an ahalik eta herritar gehien hautetsontzietara gerturatzea eta bere iritzia ematea. loteslea ez izatearena… Tira, lehen pauso bezala ulertu behar du jendeak. Ariketa demokratiko bat egitera goaz, eta horren helburua da erabakitzeko gaitasunean ahalduntzea. Herritarrak sentitu behar du, sinetsi behar du bene-


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 15

5

ukera

1

tan gaitasuna eta eskubidea duela herri honen norabidea eztabaidatu eta erabakitzeko. Zer esango geniokeen loteslea ez dela eta, bozka emateak merezi ez duela dioenari? Ezin dugula erakundeen zain egon, gizarteak egin behar duela presioa eta herritarrok bagarela gai harriak mugitzen hasteko; baina ez herritar bat eta bi, bere beharra ere badugula orain, erakundeetatik hauteskunde lotesleak antolatu daitezen gero. Horrelako prozesuek gizarte gero eta indibidualistago hau kohesionatzeko ere balio dezakete. Ez da kasualitatea gizarte zibiletik sortutako mugimendua izahAUTESlEkUAk ETA BOZkA EMATEA tea. Nola ikusten dituzue erakundeak? MAIATZAREN 7AN 9:00ETAN IREKIKO DIRA HAUTESLEKUAK ETA 20:00AK Erakundeak eroso daude oraingoz. Mugak ikusten dituzte, arazoARTE EGONGO DIRA ZABALIK: ZESTOAKO KULTUR ETXE ATARIAN, ak, zailtasunak, eta benetako presiorik sentitu ezean gehiegi kokatu ZESTOAKO PLAZA NAGUSIAN, ETA ARROAGOIKO, ARROABEKO ETA gabe jarraituko dute. Baina aurreko galderaren haritik, Euskal HeAIZARNAKO PLAZETAN. BOZKA UDALERRIKO EDOZEIN MAHAITAN EMAN rrian beste kasu askotan gertatu den eta gertatzen ari den bezala, AHAL IZANGO DA. gizarte zibilak hasi behar du pausoak ematen. Badakigu herri honek ZER AGIRI ONARTUkO DA BOTOA EMATEkO? · BIZILEKUKO UDALERRIA “ZESTOA” JARTZEN DUEN NORTASUN AGIRIA noizbait benetan erabakiko badu, apustu politiko sendoak egin be(NAN) IZANEZ GERO, NAHIKOA IZANGO DA HORREKIN. harko direla erakundeetatik; hori ez da gauetik goizera gertatuko, · NANAN ZESTOA AGERTU EZ, BAINA BERTAN ERROLDATUTA EGONEZ ordea, eta herritarroi dagokigu bide horretan lan egitea eta erakunGERO, NANREKIN BATERA ERROLDA-AGIRIA BEHARREZKOA IZANGO DA. deei pauso horiek eman ditzaten eskatzea. · EHNAREKIN BOZKA EMAN AHAL IZANGO DA, BAINA ERROLDAEta gizartea bera nola ikusten duzue? AGIRIAREKIN BATERA AURKEZTUZ. · ETORKINEN KASUAN IDENTIFIKATZEKO BALIO DUEN ARGAZKIDUN AGIRI Norbaitek esan digu ez dagoela Gure Esku Dago sortu zenean, giOFIZIALEN BAT BEHARKO DA (PASAPORTEA, AIZA NIEA, za katea egin zenean zegoen ilusio hori, gar hori. Indar erakustaldi GIDABAIMENA...) ETA ERROLDA AGIRIA, IDENTIFIKAZIO AGIRIAN BIZILEKUA hura ederra izan zen, eta horrek erakusten digu Euskal Herrian baZESTOA DELA ZEHAZTEN EZ BADA. dagoela erabakitzeko nahi bat. Baina badakigu, baita ere, olatuak AURRETIAZkO BOZkA gora eta behera egiten duela, eta une jakin batean piztu zen ilusio MAIATZAREN 7AN BERTAN BOZKATU EZIN DUENAK AURRETIAZKO BOZKA hari begira ere ezin dugu geratu esanez “hura bai izan zela ederra”. EMAN AHAL IZANGO DU, HITZITURRIK LARANJADI PLAZAN DUEN LOKALEAN Eskoziako erreferenduma bidean zen, Katalunia indar handiz hari · APIRILAREN 24TIK 28RA, 18:00ETATIK 20:00ETARA zen pausoak ematen, eta Europan nabari ziren mugimenduek zirra· APIRILAREN 29AN ETA 30EAN, 12:00ETATIK 14:00ETARA ETA ra sortu zuten une hartan. Dena dela, “hura bai izan zela ederra” 18:00ETATIK 20:00ETARA moduko esaldiak pentsatu baino, ez al da hobe pentsatzea giza ka· MAIATZAREN 4AN ETA 5EAN, 18:00ETATIK 20:00ETARA tean erakutsitako indarrak ekarri gaituela honaino? Alegia, euforia · GAIXOTASUN EDO EZINTASUNEN BAT DUTENEK ETXETIK BOZKATZEKO AUKERA ERE IZANGO DUTE, KONTROL BATZORDEARI ETXERA JOATEKO uneak bizi beharra daude, egia da, eta urratsak ematen jarraitzeko ESKATUZ GERO. beharrezkoak ere badira askotan; kontziente izan behar dugu, baina, une puntualak direla normalean horiek, eta hankak lurrean jartzen ditugunean, orduan erakutsitako indarra bideratzen jakin behar dugula. Maiatzaren 8a ere iritsiko da. Orduan zer? Gure Esku Dago ekimen herritarrak bere bidearekin jarraituko du erabakitzeko eskubidea lortu bitartean. Hitziturrik, berriz, bere helburua beteta bukatuko du bere jarduna. Espresuki Zestoan galdeketa antolatzeko sortutako elkartea da, legeak hala eskatuta hautetsontziak jartzeko elkarte batek egin behar baitu deialdia; eta azken hilabeteetako lanaren ondoren emango dio amaiera galdeketarekin.


182.qxp_55 23/4/17 22:06 PĂĄgina 16

Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduaren azken urteetako bilakaera pausoz pauso: GURE ESKU DAGOREN AURKEZPENA FICOBAN

Erabakitzeko eskubidearen alde dozenaka lagun bildu ziren 2013ko ekainaren 8an, Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpenean, Irungo Ficoban. Euskal Herria herri bat dela adierazi zen, eta erabakitzeko eskubidea euskal herritarrei dagokiela, euskal herritar soilik sentitu, espainiar edo frantziar sentitu, edo munduko beste edozein naziotako kide sentitu.

KON TROL E TA JA RRAIPE N BAT ZORDEKO KIDEA K

GIZA KATEA

Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde 150.000 lagunetik gora bildu zituen Durangotik IruĂąera egindako giza kateak. Etorkizuna eraikitzeko euskal herritarrok bidea elkarrekin egiteko nahia adierazi zen han, 2014ko ekainaren 8an.

MOSAIKO ERRALDOIA

Eskoziarrak zoriontzea, katalanei galdeketaren atarian animoak helaraztea eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko beste pauso bat ematea helburu, mosaiko koloretsuak osatu zituzten, 10.000 lagun bilduta, 2014ko azaroaren 8an, Zurriolako hondartzan.

GAUR HAUTETSONTZIA, BIHAR ERABAKIA

Euskal Herriko bost hiriburuetako estadioetan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko borondatea agertu zuten milaka lagunek. Herritarren borondateak josi ziren eta erabakiaren aroa deituari hasiera eman zitzaion 2015ko ekainaren 21ean.

GALDEKETEN LEHEN OLATUA

Etxarri Aranatzen eta Arrankudiagaren ostean, galdeketen lehen olatua etorri zen Euskal Herrira 2016ko ekainaren 5ean. Goierrin, Debagoienean, Aramaion, Azpeitian eta Ispasterren egin zituzten herri galdeketak. Deituta zeuden 150.000 herritarretatik %30ek parte hartu zuen. Bakaikun eta Diman egin zituzten, ondoren, azaroaren 27an; %60tik gorako parte hartzea lortu zuten.

GALDEKETA ZESTOAKO UDALERRIAN

Eta lehen olatu horrek bultzatuta sortu zen joan den irailean Hitziturri Zestoan, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik praktikara pasatzeko herri galdeketa antolatzeko. Juridikoki herri galdeketak berme guztiak betetzeko elkarte gisa sortua, lehen pausoa hautetsontziak jarri ahal izateko sinadurak biltzea izan da. Legeak herritarren %10en onarpena eskatzen du, eta Hitziturrik zifra ia bikoitza lortu du 610 sinadura jasota. Baina lan neketsuena maiatzaren 7koa izango da. Nola dago antolatuta eguna? Bozketa loteslea ez izanda ere zuzentasun eta gardentasun berme guztiak eskaini nahi dira, eta horretarako hainbat batzorde prestatu dituzte. Alde batetik egongo da kontrol batzordea deitutakoa, mahaiak eta mahaikideak antolatuko dituena,

aurretiazko bozka kontrolatuko duena... Eta hori osatuko dute herriko zenbait abokatuk, legelarik edota zuzenbidean adituak diren pertsonak. Bestetik egongo da jarraipen batzordea, mahaikideen eta kontrol batzordearen arteko lotura egingo du. Eta ikuskatzaileak ere izango dira, galdeketaren gardentasuna bermatzeko. Euskal Herriko nahiz nazioarteko ikuskatzaileek begiratuko dituzte mahaietako aktak, eta emaitzak ere haiek emango dituzte. Horien artean izango dira Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria, Agustin Erkizia EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Joxe Arregi jesuita edo Maria Jesus Aranburu EAJko kidea eta Gipuzkoako Kultura Diputatu ohia.

I

tsaso zubiria


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 17

7 1

Iñaki Azkunek eman digun Zestoaren Historia oinarri hartuta, orain arte, hiribildua sortu zenekoa aipatu izan dugu, datu geografiko batzuk aipatzeaz gain. Baina Iñakiren lana, batez ere, dokumentuetan oinarrituta dago, eta gatozen dokumentu horiek zer dioten begiratzera, gainetik bada ere.

Iñakiren lanak dokumentu piloa eskaintzen digu, guk horietako gutxi batzuk ikusiko ditugu, jakina. Hasteko, galdera bat sortzen zaigu: zertaz idazten ote zuten gure aurrekoek? Ez dut uste inor harrituko denik esaten badugu gure gai bertsuak erabiltzen zituztela: agintariak, elizarekiko harremanak, salerosketak, testamentuak, lanari buruzko gaiak, ezkontza kontratuak, zergak, zorrak... Ezer harrigarririk ez! Ezin ditugu gai guztiak ikusi eta hilean bakar batzuk aukeratuko ditugu. Oraingoan ezkontza kontratuen gaia aukeratu dugu. Dena dela, aurretik argibide batzuk eman behar ditugu. Ehundik gora kontratu jaso ditu Iñakik dokumentatuta. Ez dira gutxi, jakina, baina kontuan hartzen badugu 50 urtetik gorako epea dela, ohartuko gara gutxi batzuenak besterik ez direla. Beraz, lehenengo esan dezagun, kontratu horietan ez dugula garai hartako zestoar gehienen errealitatea ikusten, gutxi batzuena baizik; egoera ekonomiko ona zuten gutxi batzuena, hain zuzen. Ehundik gorako kontratu horietatik ausazko sei aukeratu ditugu. Komentatzerakoan ez dugu izenik aipatuko, batez ere, asko luzatuko litzaigukeelako. Dokumentuetan ezkontzera doazenak aipatzen dira beti, eta horien gurasoak. Ondoren, bakoitzak ezkontzara eramango duena aipatzen da, gurasoek emana. Kontratu denak desberdinak dira, baina badira beti aipatzen diren gauzak: etxea, baserria, mahastiak, behia txahalarekin, ardiak, oheak... Aipatzen dira, baita ere, florinak, dukatak... (garaiko txanpon garestiak, egunero erabiltzen ez zirenak), batzuetan, gainera, urrezkoak zirela azpimarratuz. Burdin kintalak ere ugariak dira. Diruak eta burdina epeka

ordainduko zirela aipatzen da ia beti, eta sarri beste ezkontidearen gurasoen zorrak ordaintzeko izango zirela adierazten da. (Gaztelako kintal batek 46 kilo zituen gutxi gorabehera). Beti aipatzen da, ondasunen erdia gurasoen gozamendurako izango zela, haiek bizi bitartean; alegia, gazteek ondasunak lehenago jasotzen bazituzten gurasoak zaintzeko betebeharra zutela, eta, gainera haien hileta elizkizunak ordainduko zituztela. Ezkontideak legezko ondorengorik gabe hil edo ezkontza hausten bazuten, jasotako ondasunak eta askotan ondasunen horiekin irabazitakoaren erdia “enborrera” itzultzeko konpromisoa hartzen zuten (emaitza egin duen familiara). Fidatzaileak eta lekukoak ere beti aipatzen dira, herriko jendea (etxe onekoa) izaten zen. Sarri Zestoako edo Aizarnako erretorea izan ohi zen fidatzaile edo lekuko. Bitxikeria gisa, esan 1538ko kasu batean mutilaren arrebari galdetzen zaiola ea ezkondua dagoen (senarrak ez zuela eragozpenik jarriko ziurtatzeko). Baiezkoa esan ondoren ustezko senarrak ez dagoela ezkondua, baina egunen batean ezkontzen bada, dena dagoen bezala onartuko duela adierazten du. Erabili diren dokumentuetan zaharrena 1485ekoa da eta “modernoena” 1538koa.

J

exux odriozola


182.qxp_55 23/4/17 22:06 PĂĄgina 18

OlAIA SAlEGI BAZkIDEARI TOkATU ZAIO AURpEGI GARBIkETA ETA hIDRATAZIO TRATAMENDUA

Dakizuen bezala, apirilaren 9an amaitu zen martxoaren 30ean Otxandion hasitako Korrika, 20 urte bete dituen korrika alajaina! 2.535 kilometro indarrez, emozioz, eskuz, oinetakoz, banderaz, malkoz, irribarrez eta euskaraz gelditu gabe. Apirilaren 5ean, goizaldeko ordu txikietan hantxe izan zineten zestoarrok ere gure hizkuntzari bultzadatxoa emateko prest! Aurretik zuetako asko eta asko izan zineten BATZUK, Xoxoterako mendi irteeran antolatzen edota izerdia botatzen, Korrika Txotxean eztarria freskatzen eta Korrika Txikian gaztetxoekin lasterka aritu zinetenak. IruĂąeako festa amaieraz gozatuko zenutenak ere hamaika izango zineten. Zestoako AEK euskaltegiaren izenean, ZORIONAK!!! Eta nola ez, zorionik bero eta berezienak urria hasieratik jo eta ke euskalduntzen diharduten gure ikasleei! Izan BAT, egin ZUK, jarraitu dezagun zuk, nik, BATZUK, guk, zestoarrok goizetan ohetik jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala ezpainetan senti dezakeguna, geurea eta unibertsala dena zabaltzen!


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Página 19

26

ASTEAZKENA

Errusiar iraultzaren 100. urteurrena dela-eta, dokumentala eta hausnarketa, 19:00etan Gaztetxean. •Herri azoka antolatzeko bilera irekia

27 28

OSTEGUNA

"Bullying, non dago muga?" Ekain Guraso Elkarteak antolatutako tailerra. OSTIRALA

Sahararekin elkartasun eguna. 19:00etan herriko saharar gazteekin mahai ingurua Gaztetxean.•Hileko azken ostirala. "Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!" lemapean, elkarretaratzea plazan 20:00etan •Udalekuetako begiraleen lan-poltsetan izena emateko azken eguna.

29

LARUNBATA

Bertsio gaua Gaztetxean.

MA Sa 02

IATZA

ntakutz jaiak 2017 ASTEARTEA

Arratsaldean Gaztetxoen Gurutzeaga Pilota txapelketako finalak. 19:00etan, jaien hasierako suziria jaurtiko da. Ondoren, Idiakaitz Txistulari Taldearen, Azpeitiko Bandaren eta Zestoako Musika Bandaren kalejira. 22:30ean, Danborrada Nagusia herriko kaleetan zehar. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira. Danborrari-taldeek martxa guztiak joko dituzte herriko plazan. Ustekabe txaranga.

03

ASTEAZKENA

10:30ean, Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 12:00etan, Meza nagusia, Parrokiko Abesbatzak abestuta. 18:00etan, Umeen danborrada.

Barbantxo Zestoan eta Aizarnan.•Udaleku irekietan eta kirol udalekuetan haurrek izena emateko azken eguna.

05

Ib 06 07

OSTIRALA

ainarrietako jaiak LARUNBATA

20:00etan Auzoko II. Pintxo Lehiaketa. Auzoko III. Zapo jokoa. 21:30ean Auzo afaria IGANDEA

11:30ean Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira. 13:00etan Santo Kristo ermitan meza. 13:30ean Etxetxoren idiproba erakusketa. 18:00etan Herri kirolak; harriarekin Goenatxo III eta aizkolariak Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga. Ondoren Lopeneren zezen txikiak eta pottokak umeentzako.

07

IGANDEA

Herri galdeketa: Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar? Goizeko 9:00etatik 20:00etara Zestoako plaza eta Kultur Etxe atarian, Arroagoiko, Arroabeko eta Aizarnako plazetan.

9

AP

IRILA

age 1 nd a 08 ASTELEHENA

Hezkidetzari buruzko saioa Asier Baglietorekin 18:00etan Aizarnako eskolan.

09 12 Sa 12 13

ASTEARTEA

Gurutze jubilatu elkarteak Hondarribira irteera. OSTIRALA

Barbantxo Arroabean eta Iraetan.

n Isidroak Arroabean OSTIRALA

Sagardo dastaketa eta trikitilariak. 21:30ean magia saioa. LARUNBATA

16:30ean mus txapelketa eta gero bertso afaria eta diskoteka.

14 15 18

IGANDEA

Herri Urratsera autobusa antolatu du Portale kultur elkarteak. Azkainetik Senperera mendiz joateko aukera egongo da. ASTELEHENA

Izar Arregiren hitzaldia. Gaia: zeloak. Arratsaldeko 17:30ean Aizarnako eskolan. OSTEGUNA

"Zestoa 2025?" Mahai ingurua. Hainbat herritarren parte hartzearekin. Herriko etorkizuneko erronkei begira ideien azoka.

19 20 25 26

OSTIRALA

Barbantxo Zestoan eta Aizarnan LARUNBATA

Astinduk antolatuta III. herri azoka. OSTEGUNA

Gurutze jubilatu elkarteak Azpeiti eta azkoitiarrekin batera Orio-Aginaga ibilbidea egingo dute. OSTIRALA

Ertxiña Musika Eskolak antolatuta, trikiti eta pandero jaialdia udaletxe azpian 19:00etan.*Barbantxo Arroabean eta Iraetan.

•G

aldeketarako botua aurrez emateko aukera. Maiatzaren 7rako galdeketarako aurrez botua emateko aukera izangoda Portale kaleko Gure Esku Dagoko lokalean apirilaren 24tik 30era, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean . Apirilak 29 eta 30ean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Maiatzak 4 eta 5ean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

•A

pirilak 26-ekainak 14, asteazkenero: patinaje ikastaroa haur eta gurasoentzat, Pili Villanuevarekin. 17:00-18:00 eta 18:00-19:00 bitartean. 25€tako ordainketa bakarra. Izen-emateak gaztelekuan.


182.qxp_55 23/4/17 22:06 Pรกgina 20

Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com

943 148 061


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.