Ekaina 2017

Page 1

danbolin

184.qxp_55 18/6/17 22:36 Pรกgina 1

2017ko ekaina

184 zk.

,

,

MENDIZABAL

ALKAZTEA

ESTOAK BURUA BESTEEN PARE ATERATZEA DA FILOSOFIA

,

,


184.qxp_55 18/6/17 22:30 Pรกgina 2


184.qxp_55 18/6/17 22:30 Página 3

34 6 10 12 14 15 16 ENB I D OA BO TA L I BR E

J ARDUN IAN J OS ETXO MEN DIZABAL ALKATEA

R A M ADA NA

RAMADAMA ETA GURE HERRIA Uda sasoian sartu berri garen honetan, gehienon burutan oporrak eta planak dabiltza bueltaka. Nori ez zaio gustatzen maleta hartu eta leku berriren bat ezagutzera abiatzea? Bidaiek herrialde berriak eta kultura berriak ezagutzeko aukera eman ohi digute. Zestoan ere azken urteotan kultura ezberdinak ugaritzen ari dira, eta herritar ugari dira Ramadana egiten ari direnak. Nik duela urte batzuk Ramadana eskutik eskura ezagutzeko aukera izan nuen, udako oporraldian Marokon izan bai nintzen; Ramadanaren garaia zen. Oso berezia eta interesgarria iruditu zitzaidan nola bizi duten ikustea, behin eguzkia ezkutatzean festa bat zirudien, denak alai eta pozik, jaten eta edaten. Egunean zehar, abuztuan Marokoko toki batzuetan tenperaturak oso altuak izan ohi dira, baina beraien errituala ez dute apurtzen. Hurrengo orrialdeetan, ohitura honen nondik norakoak ulertzeko aukera izango dugu Yasmine eta Ali gazte zestoarren bizipenak irakurrita. Bestalde, azken urteotan gure herrian bolondresen lanak gero eta garrantzi eta indar handiagoa du. Beharrak ikusita edo bultzata Amaia Egibar, Beatriz Zubia eta Xanti Ugarte Caritasen buru-belarri hasi ziren lanean. Aitortu dute elkarteak Elizarekin duen loturak agian hainbat herritarrentzat traba izan daitekeela eta horregatik lantalde ahalik eta laikoenak sortzea dute helburu. Horren adibidea da Arropa Solidario Taldea. Herritarren beharrak ez direnez gutxitzen ordea, helburu eta erronka berriak dituzte: Kide etxea, gaztelerako klaseak, mintzalagunak eta gaztetxoei eskolako lanekin laguntzeko laguntzaileak. Proiektu guzti hauek aurrera eramateko beharrezkoa da herritar bolondresen laguntza, ondorengo orrietan bildu du Jone Bergarak gaiaren inguruko informazioa. Udaleko gaietara joaz, legegintzaldiaren erdi aldera ere iritsi dira gure agintariak eta Onintza Iruretak Josetxo Mendizabal alkatea elkarrizketatu du, agintean daramatzan bi urteen balorazioa egiteko. Herrian garrantzi handia eta kezka handia sortzen duten gai ugari landu dituzte: igogailua, hondakinen bilketa sistema, kiroldegia… Antza denez, datozen hilabeteetan izango dira berrikuntzak gure herrian, ea egia den! Azkenik, ezin aipatu gabe geratu azken urteotan gure herrian antzerkia hartzen ari den indarra, eta gainean dugun Zestoako Antzerki Astea. Hainbat herritar aritzen dira astero Amancay Gaztañagaren gidaritzapean antzerki eskolak jasotzen. Orain ikasturteko euren lanak taularatzeko garaia heldu da. Antzerki astearen inguruko informazioa ere bildu dugu ale honetan.

d a n b o l i n EK

N

aiara exposito alberdi

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta eta Mireia Orbegozo

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

DANBOLIN . E US

I RAGAN ETIK

TIRAKA

AN TZERKI HAMABOSTALDIA

KIDE

diruz lagundutakoa

ETXEA


184.qxp_55 18/6/17 22:30 Página 4

...

enbidoa

Joxemariri esaten nion bezala...

Orain dela 20 bat urte, Zarautzen, Txaparro aldizkarirako guda zibilean Itxarkundia batailoiko gudari izandako Martxel elkarrizketatu nuenean, ez nuen pentsatu ere egiten, egunen baten Zestoara bizitzera etorriko nintzenik eta gutxiago, Europa osoan kamioiarekin urte asko pasa eta gero, langabezian geratu eta urte sabatiko bat hartuko nuenik. Egoera honetan metal detektagailu bat erostea ez zitzaidan ba okurritu, azken lau urte hauetan nire memoria historikoa bizitzeko modu berezi honek ekarriko zizkidan esperientzi eta emozio mordoan pentsatu ere egin gabe. 1936-1937ko guda zibilean, Euskal Herrian izandako gatazken aztarnak bilatu, aurkitu, garbitu, aztertu eta klasifikatzea pasio bat bilakatu da. Elgetako Azkonabieta mendiaren magalean, norbaitek galdetzea, detektagailuarekin perretxikotan nenbilen eta barreari ezin eustea, pasioa bilakatu da. Txikitatik, Zarauzko hondartzan ikusten nituen, 3.karlistadan ondarreztatutako Gustav bapore germaniarraren aztarnak, deigarriak iruditzen zitzaizkidan, baina Garate mendiaren inguruan, hura tirokatu zuten eremua azaleratzea Remington balazorroz josita... Liburuetan azaltzen diren testigantzen jarraipena egitea eta ikustea, gure amona eta aitonek esandakoak, gaur egun bertan daudela. Erdoizta gainean dagoen Indo mendian, liburuan agertzen den lubakia hantxe nola dagoen, bere balazorro eta bonba zati eta guzti... Gudari baten gerrikoaren belarri edo ebilla aurkitzea ikaragarri bilakatzen da eta zer esanik ez, bala baten zuloa badu. Inguruan ez da odolik, ez ke edota sugarrik,ez eztandarik ezta haien min garraxirik, baina ez da zaila egoera haiek irudikatzea, haiek zauritu edota hil zituzten elementuak hor daude, balak, bonba zatiak... Eta azkenik, detektagailuak atzemandako 1936ko espainiar armadako kantinplorari, inguruko lurra kendu eta Astra300 pistola bat agertzea, ez da makala eta haren alboan pistola formako metxeroa eta txilibitu bat azaltzea, zer esanik… baina nik hasieran, ustez fusil baten muturra zena, miliziano baten hezurra dela konturatzea, horixe da niretzat MEMORIA HISTORIKOA. Abantaila nabarmena afizio-pasio hau, jada jendeak ez nau galdetzen nola demontre etorri nintzen bizitzera Zarauztik Zestoara… Eta bakarra ez naizenez, nire enbidoa, txikitatik, Azken Portu-ko errepublikatik ezagutzen dudan Amaia Larrañegiri, on egin!

A

P

sier mendizabal

intada . Basamortua.

Aspaldi entzun nion herritar bati Zestoa “un desierto cultural” zela azken urteetan. Ez nion gaizki hartu. Besterik gabe, ez da egia. Hil honetan bertan antolatu diren gauza piloa ikusita, eta bertan mugitu den boluntario jendea ikusita, Zestoa ez da basamortu bat, ezta pentsatu ere! Nolanahi ere, bada erne egoteko kontu bat: susmoa daukat lehengo parte-hartze ohitura haiek –gure garaian “militantzia” esaten zitzaion– ez direla oso erakargarriak gure gazteentzat. Militantzia ez zen bakarrik politikan parte hartzea, baizik-eta herria aldatzeko gauzatan ibiltzea: euskara, feminismoa, kultura, gizarte gaiak... Garai batean horrelako elkarte batean ibiltzeak “plus” bat ematen zigun pertsona moduan, pertsona konprometituak izatea helburu edo gauza ederra zen. Ez dakit horrela den gazteentzat. Hori dena aipatzen dut lehengoan egin genuelako udako ekintzak eta festak antolatzen hasteko bilera eta oso jende gutxi ginelako. Garrantzitsua da bakoitzak nolako festak nahi dituen adieraztea eta parte-hartzea, zeren babak eltzetik bestek ateratzen dituenean, ez baita bidezkoa jangartxuen tankeran esatea: “A! Hori ez zait gustatzen! A! Hori txarra dago! A! Hori mierda bat da... Ekainaren 22an, osteguna, 20:00etan dugu beste bilera: zatoz eta eman zure iritzia. Eskerrik asko.

F

ernando arzallus


184.qxp_55 18/6/17 22:30 Página 5

5

botalibrean

Bakarrik.

Bakarrik, gauza gutxi batzuk motxila barruan eta beste plan gutxi batzuk buruan. Horrela ekin nion, orain dela sei hilabete, nire abenturari, hiru hilabetez Asia ekialdean bidaiatzeari. Ekin aurretik ordea, inori iritzi edo aholkurik eskatu gabe ere, hainbat eta hainbat jaso behar izan nituen: “Nora joango zara ba zu, gaixo hori bakar-bakarrik munduan gaur egun dauden arrisku guztiekin? Urrutiago ezin ahal zenuen joan? Zer galdu zaizu han? Ze nezesidade?” eta beste Duela hilabete batzuk ezahainbat galdera. gutu dut. Oso jatorra da, gauza askotan egiten dugu bat eta onEmakumezkoa do ulertzen dugu elkar. Niretzat ezinbestekoak diren baloreak izanda, aholkuak bikoizditu eta hark garrantzizko jotzen dituen gaiak, hala dira niretzat tu egin ziren: “Kontuz ibili han, bahiketa eta bortxaketa ere. Gauzak pentsatu ahala egitekoa da; ni, berriz, egin edo esan asko egoten dira eta. Herrialde horiek oso arriskutsuak aurretik bi buelta ematen dizkion horietakoa ez, ehun buelta dira neskentzat. Bakarrik joan ordez zergatik ez zoaz zuematen dizkion horietakoa naiz. re mutilarekin?”… Goxoa da, gai interesgarriak parEta noski, keinu arraro eta kezka aurpegiak ez zitekatzen ditugu elkarrekin. Bi seren falta izan. me-alaba ditu. Asko hitz egiten dit Nire beldurrekin nahikoa lan ez, eta ingurukoen haien gainean eta gustatzen zait beldurrei ere aurre egin behar. Baina tira, nik argi nuen, entzutea. Haurren heziketaz hitz nire beldurrek gelditu ez baninduten, besteenek ez ninegitea gustatzen zaigu bioi. Maisdutela geldituko. trak gara eta heziketari buruzko Eta itzuli naiz, inoiz ahaztuko ez dudan esperienideiak partekatzen ditugu, baita tzia zoragarri bat bizi izanda. gure kezkak ere. Ez dugu astean Idazle ingeles batek esan omen zuen behin, bidenbora askorik partekatzen baina gustura egoten gara elkarredaiatzeak irudimenak errealitatearekin bat egiteko balio kin. Inguruko inork ez dit egin ohiko galderaren bat lagun berriaduela, gauzak diren bezala ikusteko balio duela alegia, ri buruz: Gustuko duzu? Laguntasuna baino zerbait gehiago sentigauzak nola izango diren pentsatzen ibili ordez. tzen duzu? Eta uste dut badakidala zergatik... Neska delako! Eta Orain itzuli naizela, esperientzia horrek gauzak dini ere bai! Nire buruari galdezka nabil. Mutila izango balitz eta ren bezala ikusteko agian ez, baina nik bizi izan ditudan neurri berean hitz egingo banu hari buruz, hitz berak erabiliz, bezala gauzak ikusteko balio izan didala esan dezaket. egingo al zizkidaten aurretik idatzi ditudan galdera horiek? PenZestoatik irten eta Filipinetan lurra hartu nuen. tsatuko al lukete lagun berri bat besterik ez dela? Edo barretxoaHerrialde hark aspaldidanik jaso izan ditu turistak, baina rekin begiratuko ote ninduten eta konfidentziazko galderak soilik gune turistiko batzuetan. Azken urte hauetan oregingo zizkidaten? Akaso ez; agian, mentalitatea irekitzen ari dea, turismoa lurralde osora zabaldu da. Oraindik ordea, zait, atzerakoia naizela pentsatu arren. Ez dakit... Baina esango gune turistikoetatik urrun bizi den jendeak ez du inoiz nuke oso errotuak ditugula oraindik ere gizarteak edo erlijioak edo ia inoiz turistekin harremanik izan, eta bitxia izan ohi txertatutako hainbat ideologia, jarrera… da euren lehendabiziko erreakzioa. Hemen, gauza ezezaA, eta ez, ez naiz lagunarekin maitemindu. Ez dut esango gunen aurrean beldurra sentitzen dugun moduan, han neskak gustatzen ez zaizkidanik. Gure amarengandik hasita, beguztiz kontrakoa da. Begirada eta irribarre lotsatiak haderatzi emakumek osatzen dugu familia. Maite ditut etxeko sieran, jakin-mina azaltzen duten galderak ondoren, eta emakume guztiak. Etxetik kanpoko beste hainbat ere bai. Bai, konturatzerako euren etxean zaude bazkaltzen. gustatzen zaizkit emakumeak eta baita gizonezkoak ere. GustaEta hori bezala, beste hainbat adibide azal ditzatzen zaizkit pertsona ederrak. Eta asko gustatzen zait askatasuket, nire irudimenean zeuden hainbat hasierako aurreirina; maitatzeko askatasuna eta bizitzeko askatasuna. Duela gutxi tzi eta beldur. Horiek guztiak uxatzen lagundu didate, bi emakume ederren ezkontzako amabitxia izan naiz. Eta gauza eta pixka bat errealitatera gerturatu naute. horiekin batera kontuan daukat ekainaren 28an LGTB eguna deHonezkero, inuzente samarra naizela pentsatuko la. Nire lagun maite batek nahi zuen udalak egun hori aintzat du batek baino gehiagok, eta arriskuez ahaztu egin naihartzea, beste hainbat bezala. Horren faltan nire aletxoa jartzen zela. Arriskuekin ordea, etxetik irten bezain pronto egin saiatuko naiz. dezakegu topo eta arretaz jokatzea beti da beharrezkoa, bai hemen eta bai han. Beraz, zuk nahi baduzu, geratu etxean, nik bidaiatzen jarraituko dut eta.

Lagun berria.

M

aialen kortadi iparragirre

S

ara matsutani


184.qxp_55 18/6/17 22:30 PĂĄgina 6

J

ardunian

MENDIZABAL

ALKATEA

Pare bat urte alkate lanetan aritu dela eta, erdibidean, egindakoak eta egitekoak kontatzeko eskatu diogu herriko alkateari. Besteak beste, hondakinen sistema aldaketaz, kiroldegia berritzeaz, bidegorriaz, igogailuaz eta barrerez galdetu diogu. Badu beste lan bat alkateak: Donostiako turista uholdea baliatuta, nola erakarri bisitariak Urola aldera.

Zer moduz joan da bi urteko agintaldia? Orain oso ondo sentitzen naiz. Hasierak beti izaten dira zailak, oso ondo ezagutzen ez duzun lan batean hasten zara. Nahiz eta oposizioan egon naizen, lehenengo lerroa ez nuen ezagutzen. Batetik hori, eta bestetik, nola ni autonomoa nintzen ez nengoen ohituta taldean lan egiten. Beraz, hasieran, ez dut esango galduta baina bidea bilatu nahian ibili naiz, eta orain egonkortuta sentitzen naiz, eroso ez, zeren gauza asko daude egiteko. Eskola moduan hartu nuen: joan, ikusi, ikasi eta borondate onenarekin ahal dena egin. Orain gozatzen ari naiz. Zerk eman dizu pozik handiena? Taldea ondo koordinatuta daukagula sentitzen dut orain. Bi zinegotzik utzi egin zuten taldea. Denbora batean herren ibili gara. Orain talde sendoa daukagula sentitzen dut, eta datozen bi urteetarako perspektiba onarekin. Ilusio handia egin zidan osasun zentroa inauguratu izanak. Aurreko legegintzaldian elkarlana egin genuen EH Bilduk eta guk, eta ondo atera zitzaigun. Niri egokitu zitzaidan inauguratzea, baina ez diot nire buruari dominarik jarriko, meritua biena izan zen eta urte askotako lana. Inportantea izan zen herriari eman genion irudia: normaltasuna, alegia, posible zela bi alderdi politikoek helburu baten alde elkarrekin lan egitea. Horrek asko poztu ninduen.

“Bi urte hauetan ikuspegi politikoak hartu du berriz gaina; zeinek proposatzen duen zer. Alderdien gerra�


184.qxp_55 18/6/17 22:30 Página 7

7

Buruko minik handiena? Nire bekatua “buenismotik” jotzea izan da. Aurreko legegintzaldian oso erlazio ona izan genuen, lehentasuna eman genion kalera atera eta herriak ikustea bai EAJk eta bai EH Bilduk garagardo bat hartzeko arazorik ez zeukatela. Ohitu egin nintzen erlazio errazera eta oraingo taldearekin sentimendu hori ez dugu lortu. Sentimendu pertsonalaz ari naiz. Pertsonak aldatu direlako ala zu alkate zarelako orain? Oposizioan egon edo orain alkatetzan, nire izaera beti izan da bera, erlazionatzekoa. Bonbilla bat erreta baldin badago hori aldatzea ez da ezkerreko eta eskuineko politika. Gure helburua da galdetzea herrian zer arazo dauden, zer lehentasun, eta horiek elkarlanean egin. Bi urte hauetan ikuspegi politikoak hartu du berriz gaina; zeinek proposatzen duen zer. Alderdien gerra. Joko politikoa ulertu dezaket parlamentuan edo beste leku batzuetan, baina herri txiki batean? “Frentismora” itzuli gara. Pertsonaren kontra jo da legegintzaldi honetan. Nik ulertzen dut zaborra ontzira edo edukiontzira bota eztabaidatu behar dugula, baina pertsona baten bila joatea, hari erasotzea, ez dut ondo eramaten. Une gogorrak izan dira, nik uste dut orain dezente hobeto gaudela. Aldeak ditugu, baina erlazioak lehen baino normalagoak dira.

TURISMOA, MERKATARITZA ETA LAN MERKATUA Turismoari dagokionean, zer asmo dituzue? Urte bukaerarako Zestoako euskarri propioak egingo dira. Iraurgi Berritzenek egiten dituenetan Zestoak oso leku txikia dauka. Landa turismoa, herriko ondarea, mendiko ibilbideak… jasoko dira. Dena dela, www.zestoaturismo.net martxan dago. Zestoako turismo bulegoa berriz, Itourbask Turismo Bulegoen Sarean sartuko da. Merkataritzan zer egitea duzue buruan? Bi gauza gertatu dira bi urte hauetan nabarmentzekoak. Bata, aparkatzeko txandaketa sistema. Bestea, autobus geltokia kanpora ateratzea. Beste hainbat ideia dauzkagu: herrian kontsumitzeko sentsibilizazio kanpaina egitea; Laranjadi plaza barrenean auto batzuk sartzeko tokia egitea, eta irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartzen segitzea. Turismo bulegoaren seinale gehiago jarri dira. Orain herritik kanpoko seinaleak ugaltzea falta zaigu, daudenak oso gutxi dira. Jendea Urola aldera bideratzeko seinaleak jarri behar dira, gaikakoak adibidez, dela trena, dela Ekainberri… Zestoak burua besteen pare ateratzea da filosofia. Diputazioan esan dugu, Urola ez direla ari promozionatzen, adibidez, Goierriren mailan. Donostiako masifikazioaren irteera Goierri aldera bideratu dute. Urola bailarak berriz, beste inon ez diren gauzak dauzka saltzeko: Bainuetxea bakarra da, koba ere bai, Lili, trena. Kosta beteta dago, begirada norabide honetan jartzea da kontua, bost minutura gaude.


184.qxp_55 18/6/17 22:30 PĂĄgina 8

Krisitik ateratzen ari garela esaten dute. Ez dakit zestoarrak nola dabiltzan. Zer erronka duzue esku artean? Iraurgi Berritzen agentzian turismo atalean baino ez geunden. Orain bazkide gara eta atal guztietara dugu sarrera. Langabeziaren gaian lagundu gaitzakeela uste dugu. Webgune bat (www.urolanprest.eus) sortu da adibidez, bailarako lan eskaintzak, ikastaroak etab. biltzeko. Zestoan langabezia tasa geldirik dago. Martxoan izan genuen jaitsiera handiena, 22 pertsonakoa. Beraz, gaur egun 186 langabe daude. Azken sei urteotan ez gara 200etik jaitsi. %9,9an gaude, eta emakumeen eta gizonen kopuruak oso parekatuta daude. Arroako industrialdean enpresak bisitatzen ari gara. Haiek ezagutu nahi ditugu, nola dabiltzan, zer langile mota behar duten, etab. galdetzen diegu. Iraurgi Berritzenen zerbitzuak ere azaltzen dizkiegu. Enpresa batean ez beste denetan oso baikor sumatu ditugu, denak daude kezkatuta, baina gora doazela esan digute. Bertako jendea ari al da lanean? Bai, eta nahi ere hala nahi dute, edo behintzat ingurukoa, langileek alde egin ez dezaten. Bizitza proiektua enpresa horretan egitea nahi dute. Postu espezializatuak dira asko, mekanizazioarekin zerikusia dutenak. Zestoarrak lan merkaturako prestatuta al daude? Eskolek, Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoa eta Elgoibarko Makina Erreminta Institutua gisakoek, bide hori egin behar dute, enpresek nahi duten horretara moldatu behar dute. Horrela, gaztea lanerako perspektiban jarriko dugu. Bidea zuzenagoa litzateke. Zergatik erakutsi gitarrak egiten hemen ez badago hortik aterabiderik? Herritarrek ba al dakite prestakuntzarako informazioa non bilatu? Gutxi oraindik. AZPIEGITURAK Plazako barrerekin zer gertatu da? Argi eta garbi esan behar da hanka sartu dugula. Elizako sarrera nagusiaren aurrez aurre dagoen etxearen hormatik barreren euskarrira pasabide estuegia egin da, eta horrez gain, etxeko ate aurrean bi zutabe daude. Irisgarritasun arauak ez ditu betetzen. Asmoa da aurten-

go jaietan horrela pasatzea eta hurrengorako okerrak zuzentzea. Urtebetez larrialdietarako konponketak egingo ditugu, baina kontua ez da horrela ibiltzea, baizik eta aurrera begira ondo ipintzea. Noiz ailegatuko gara Zumaiara bizikletaz bidegorrian barrena? Lasaon, orain, errepidea zeharkatu behar da. Diputazioko Mugikortasun Sailak egitasmoa eginda dauka. Errepidetik pasatuko litzateke bidea, semaforo bidez. Beste aukera trenbidea baliatzea litzateke, baina Eusko Trenbideak-ek dio ezin dela, trena etortzen baita Azpeititik. Hirugarren aukera bat aztertzen ari gara. Zergatik da txarra Diputazioaren proposamena? Nik ez diot okerrik ikusten Diputazioaren proposamenari, baina jendeak esaten du errepide azpitik pasatzen jarraituko duela. Bestalde, esan ziguten aurrekontua gutxi gorabehera 400.000 eurokoa izango zela, eta ondoren ez daukatela hori egiteko dirurik. Iraurgi Berritzen agentzian beste proposamen bat egin dugu. Batetik, Lasaotik, ibaiaren bestaldetik, bidea egin eta Bentapeligrora atera. Bestetik, trenbidea baliatu Azpeitiko museotik Lasaora etortzen den trena Bainuetxeko geltokiraino ailegatzeko. Proposamen hori Diputazioarena baino merkeagoa al da? Hori ez da kontua. Trenaren ibilbidea luzatze kontuan Eusko Jaurlaritzak hartu beharko luke parte. Trena Lasaoraino etortzeak zentzua dauka, baina ez dugu bailarako lotura lortzen. Gure egitasmoaren bidez trena Zestoa aldera gerturatuko litzateke, hor daude Idiakaitz, Lili, Ekainberri‌ Azpeitia ere parte hartzen ari da eta Azpeitiak pisu handia dauka. Ibai ondoko bidea berriz, Diputazioaren esku legoke. Diputazioan, Turismo Sailean, PSE-EE dago eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailean ere bai. Hori baliatu nahi dugu. Eta noizko? Nik uste, 2019ko aurrekontuetan sar daitekeela. Iraetako tunelak noiz konponduko dira? Diputazioak berrehun mila euro pasako proiektua egina dauka tunel bat konpontzeko eta beste tunela aztertzeko. Diputazioak uda ondoren tunela aztertzeko konpromisoa hartuta dauka.

Hondakinak: “2019rako nahi litzateke bailara osoak sistema bera izatea, egitura osoa optimizatzeko�


184.qxp_55 18/6/17 22:31 PĂĄgina 9

9

Arroatik Narrondora? Obra egiteko proiektua eginda dago. 2017-2021eko lurralde planean dago. Baina oso garestia da. Gu diru bila gabiltza. Kiroldegia berrituko duzue. Bai, 1.200.000 euroko inbertsioa egingo da, erdia Diputazioak eta beste erdia Udalak. Diputazioko dirua baliatzeko urte bukaera baino lehen hasi behar ditugu lanak. Solairu bat jasoko da gimnasioaren pare horretan. Berritzea da, baina ia dena bota eta berria egingo da. Frontoia orain bezala geratuko da. Kalean igogailua noiz izango dugu? Kiroldegia eta igogailua ia batera joango dira. Igogailua liburutegi atzeko aparkaleku horretatik aterako da. Idiazpiko eta Zubimusuko herritarrei eman nahi zaie zerbitzua. Igogailuan sartu eta liburutegi izkinara igoko lirateke. Badakigu ez dela irtenbide ideala, baina hutsetik abiatuta ahalik eta onena aukeratzen saiatu gara. Zertan da hondakinen kudeaketa? Orain dela urtebete onartu genuen sistema berria. Ondoren, mankomunitateari azterketa eta aurrekontua egiteko eskatu genion; hau da, sistema berria zenbat kostatuko litzatekeen, datu zehatzak edukitzeko. Gero, tartean sinadura bilketa egin zen herrian. Guk hitzeman genuen datu guztiak bildutakoan partekatuko genituela, dena ez baita zuria edo beltza, arrazoituta eta alde onak eta txarrak aztertuta erabaki behar da. Urrian hasi ginen eskatzen, mankomunitateak ez dizkigu oso datu fidagarriak pasatu: ez onak ez txarrak, gaur gauza bat, bihar beste bat, etzi beste bat‌

Kostuen inguruan? Bai. Eta zalantzak sortu zaizkigu, zer ari den gertatzen barruan, kontabilitateko zer datu ari zaizkigun ematen. Irudipena daukagu gauzak ez daudela kontrolatuta hor barruan. Ondorioz, jarraipena egiten hasi gara, bai sistema, bai langileak, soldatak, maiztasunak‌ Zuk nahiko zenukeena baino kostu handiagoa azaltzen dute datuok? Ez. Gaur altua eta bihar baxua. Ez daukagu iturri segururik. Zergatik erabaki zenuten sistema aldatzea, daturik ez bazenuten? Guk geneuzkan datuekin erabaki genuen. Sistema berrian, laurogei mila euroko aldea zegoen, behera. Hori izan zen arrazoietako bat. Kanpainan esan genuen gaia aztertuko genuela, ez genuen esan zuzenean edukiontziak jarriko genituenik. Baldintzak ziren bereizia izatea, birziklatze tasa bera izatea eta gestioa merkeagoa izatea, ahal bazen. Noiz erabakiko duzue? Hil honetan uste dut deituko dugula mahaia. 2019rako nahi litzateke bailara osoak sistema bera izatea, egitura osoa optimizatzeko. Zumaia, Zarautz, Getaria, Aia, gauza bera egitera doaz. Herritarrak zain daude. Zer daukazu haiei esateko? Udala sakon ari da aztertzen benetako kostuak. Datu objektiboak jarri nahi ditugu mahai gainean, eta ez gure datuak, mankomunitateak emandakoak baizik.

ERRETIROA? Bi urte barru bukatuko duzu alkatetza eta orduan ia erretiroa hartzeko adina ere izango duzu. Zer daukazu buruan? Legegintzaldia 64 urte beteta bukatuko dut. Denerako ondo gelditzen naiz, bai dena lagatzeko, bai segitzeko, baita oposizioan izanda ere. Nik ikusten dut erreleboa asko kostatuko zaigula. Ni komodina naiz. Gustura zabiltzala, alegia. Batzuetan liluragarria da, erakundeekin, beste udalekin dituzun harremanak‌ Bi urte barru galdetu beharko dizugu. Beti gustatu izan zait jendearekin ibiltzea. Bizitza osoan horrela izan da. Ordutegia ere sekula ez da izan arazoa, autonomoa izan naiz bizitza guztian. Garbi daukat nire etorkizuna ez dagoela politikaren mende, alderdiak onartuko nau naizen bezala edo ez. Esandakoa, bi urte barru esango didazu jarraitzeko asmoa duzun ala ez. [Barre egin du lehendabizi, eta gero]: Ez dut uste, ez dut uste.

O

nintza irureta azkune


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Página 10

Gauetan, jan eta edan

KAPITULU BAT Urteko ekuatorera sartu berri garenean, hamaika sentsazio positibo izan ohi da: uda usaina, opor gosea, egun luzeak eta argitsuak, kale giroa... Komunitate musulmanak bizi dituen sentsazioak era askotakoak dira garai horretan, emozionalak eta guztiz espiritualak, Ramadanaren sasoian baitaude. Sasoi entzutetsua, baina ezezagunagehienontzat, familia musulmanek Ramadanean bizi duten egunerokoa guztiz arrotza baitzaigu. Yasmin Mayo Hajaj eta Ali Raza Ramadana egiten ari diren gazte zestoarrak dira eta euren egunerokoa azaldu digute.

Egutegi musulmanaren bederatzigarren hilabetea da Ramadana. Hilabete santua, Ala-ri Korana (liburu santua) bidali ziotenekoa oroitzen baitute. Egunean zehar ez dute ez jaten ezta edaten ere. Horrek, funtzio erlijiosoa izateaz gain, purifikatzeko ere balio omen du. Emakumezkoen kasuan, hilekoa dutenean araua “hautsi” eta egunean zehar jan egin behar izaten dute, bestela, kaltegarria izan baitaiteke osasunarentzat. Dena dela, egun horiek berreskuratu egin behar izaten dituztela azaldu du Yasminek. Aurtengoan, maiatzaren27tik ekainaren 27ra bitartean iraungo du. Baina beti ez da maiatzean hasten. Ilargiaren egutegiaren arabera zehazten da Ramadana. Yasminek hamalau urte ditu eta Zestoan jaioa da. Ama marokoarra eta aita bertakoa ditu. Hamaika urterekin egin zuen lehen aldiz Ramadana eta gogotsu ekin dio aurten ere. Ali, aldiz, pakistandarra da, hemezortzi urte ditu eta hark ere gogo handiz ekiten dio sasoiari. Goizeko seietan hasi eta gaueko hamarrak bitartean ez dute ez jaten eta ez edaten, baina ez omen da sakrifizio handia eurentzat, gustura aritzen dira. Txikitatik etxean ikusi dituzten ohiturei ari dira jarraitzen. Goizeko zazpietan eskolara joateko jaikitzen da Yasmin. Eskolan, ordea, hamaiketakorik ezin jan.Baina horrek ez dio arazorik sortzen, Ramadana egiten ari diren beste ikaskide marokoar batzuekin pasatzen du jolas ordua, euren kontuez hitz egiten. Noizean behin, txantxa bat edo beste egiten omen diote ikaskideek, ura edatera gonbidatuz, esaterako, baina betiere algaraka eta errespetu handiz. Etxera bostak aldera iritsi eta janaria prestatzen aritzen da amarekin arratsaldean. Jateko marokoarra egiten dute: datilak, mota guztietako irabiatuak, harira (marokoar zopa berezi bat, tomatea eta fideoekin), harsha (gari-semolarekin egiten den pasta), kuskusa... Arratsaldeak ziztu bizian igarotzen zaizkie eta gauean jaten dute arratsaldean prestatutakoa. Alik, berriz, kalean lagunekin pasatzen du ia egun osoa, eskola garaia amaitu baitu. Baina etxean sukaldean edo etxeko lanak egiten pasatzen dute eguna, baita otoitzean ere. Egunean bost alditan errezatzen dutela azaldu du: goizeko 4:30ean jaikita, 14:00ak aldera, 17:00etan, 21:45 inguruan eta azkena gaueko hamaikak-hamabiak aldera. Bakoitzak bere erara egiten omen du otoitz, ez taldean.

Yasminen etxean gaueko hamarrak iristean, arratsaldean prestatutako jaki goxoak jaten dituzte. Edateko, zukuak eta irabiatuak eta jatekoa nahi adina. Yasminek dioenez, Ramadan garaian gaueko hamarrak ingurua bazkalordua modukoa izango litzateke eta gaueko ordubatak inguruan beste otordu bat egiten dute, afaria izango balitz bezala. Aliren etxean, berriz, 21:45ak aldera hasten dira jaten. Ordua iristean, gose gehiegirik gabe egoten omen da, baina plazer handiz sartzen omen zaio jatekoa. Otoitz egitearekin uztartzen da jatea eta edatea Aliren etxean. “Ohera joan aurretik otoitz egiten dugu eta gero goizeko lauetan jaikitzen gara berriz otoitz egitera. Niri ez zait inporta lo gutxi egitea” dio.


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Página 11

1 1

Batzuk argiak itzali eta pertsianak jaisten gabiltzan bitartean,munduko milioika musulmanen etxeetan argiak pizten dira. Bizitzako plazer txikiak elkarrekin partekatu eta euren artean espiritualki konektatzen dira, komunitatea indartuz, pertsona bakarra izango balira bezala. Izan ere batzuetan euren etxeetan gelditzen dira, bestetan lagunen etxeetan...Baina bai Alik eta baita Yasminek ere aipatzen dute beti daudela lagun edo familia artean gaueko hamarraz geroztik. Dena denekin partekatuz egiten dute, eskuzabaltasun osoz. Eta bakoitza bere erara saiatzen da orduak pasatzen gauetan. Yasminek dio bere etxean pelikulak ikusteko ohitura handia dutela. Sasoian, goizeko ordu txikietan Ramadanari lotutako pelikulak edo serieak ematen omen dituzte. “Istorio zehatz bat izaten da, ipuin moduko bat, Ramadanak irauten duen bitartean ematen dutena. Asko gustatzen zait pelikula horiek ikustea. Eguneko unerik onena dela esango nuke” dio Yasminek.

Ramadanaren atariko festa

Ospakizunak ez dira falta Ramadanaren atarian. Hogeita seigarren egunari buruz modu berezian hitz egin du Yasminek. Laylatu l-Qadr (“destinoaren gaua”) izenez ezagutzen dute eguna eta ospakizun eta erritual bereziak egiten dituzte. Jainkoa familien etxeetara jaisten dela diote, eguna eta gaua beraiekin pasatzeko, eta gaua errezoan pasatzen dute. Marokon etxeko txikienek, adibidez, “jaunartze moduko bat” egiten dutela dio Yasminek. “Jantzi berriak janzten dizkizute eguna ospatzeko. Niri txikitan hemen egin zidaten. Ospakizun handia izaten da, arropa politak jantzi eta opariak ematen dizkizutelako” azaldu du. Alik ere Ramadanaren amaierako egunak irribarre batekin gogoratzen ditu. Festa handia egiten omen dute. “Gure etxekoak normalean Azkoitikomeskitara joaten gara eguna jende gehiagorekin eta lagunekin ospatzeko” adierazi du. Yasminen familian ere ospakizunik ez da falta Ramadanaren amaieran. Musulmanek egun horretarako espresuki arropa berriak erosten dituztela kontatzen digu, eta kalera irteten dira dituzten jantzi onenekin, dotoredotore. Otoitz egin ostean, lagunekin edo familiarekin bildu eta otordu ederrak egiten dituzte. Aliren moduan, Yasminen etxekoek ere meskitara joateko ohitura izaten dute, baina horiek Zumaiara joaten dira. “Han otoitz egiten dugu eta jende pila batekin batzen gara. Baina marokoarrak eta pakistandarrak ez gara elkartzen meskitan, bakoitza bere erara doa” dio Yasminek. Oraintxe egongo dira Ramadanaren atarian herriko musulmanak, zein arropa jantzi pentsatzen, azkeneko egun handi hori nolakoa izango den euren buruetan irudikatzen eta eguzkiaren argitan zopa goxoak jateko irrikan. Gorputza eta arima purifikatuta, maitasunez, beste behin, euren enegarren esperientzia beraien jendearekin partekatzeko desiratzen egongo dira. Batzuk hemengoekin, urrun daudenekin edota ez daudenekin, emozionalki bada ere konektatzen dute. Hemen daudela sentituz, baina betiere emozio eta sentsazio positiboetan oinarrituta itxiko dute 2017ko Ramadanaren azken kapitulua. Horrela transmititu digute Yasminek eta Alik euren esperientzia, eta horrela iritsi zaigu barrenera.

J

anire Diaz


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Página 12

danbolin.eus

Itxaropena dantza taldearen emanaldia

Beste urte batez ikasturte bukaerako emanaldia eskaini zuen ekainaren 3an Itxaropena dantza taldeak; Zura. Kontutan hartzekoa da taldeak arropa eta koreografia berriak sortzen egiten duen lana eta batez ere ekitaldian parte hartzen duten gaztetxoen kopurua.

Pazko festa Aizarnan

Eguraldi eskasari aurre egin zioten aizarnarrek. Giroak asko lagundu ez bazuen ere ez zen jaki usain goxorik eta haurrentzat gozamenik falta izan Aizarnan. Aurtengo berrikuntza modura Paxkualin Aizarnako animazio taldea aipatu behar. Haurrentzako emanaldia eskaini zuten Pazko festetan eta ordainetan, gazteek sozidade berriaren gainean duten txokoa osatzen joango dira auzo elkartekoak.

Maia Ossak “Ariasman Euskal baleazaleen istorio bat” nobela historikoa euskaratu du

“Ariasman Euskal baleazaleen istorio bat” izena du Maia Ossa Rissanen arroarrak finlandieratik euskarara itzuli duen liburuak. Ossak, Tapio Koivukari idazle finlandiarraren nobela historikoa euskaratu du. Donostiako aurkezpenean adierazi zuenez beretzat plazer bat izan da. Bere amaren hizkuntzarekin eta bere herriko hizkuntzarekin lan egin duelako. "Uste baino erronka handiagoa izan da, oso nobela detailatua da eta xehetasun asko ematen ditu. Gainera, Islandian XVII. mendean kokatutako istorio bat kontatzen du. Tapio bera ere asko inplikatu da itzulpen honetan, berari ere ilusio handia egin baitio liburu hau euskarara itzultzeak” dio Ossak. Tapio Koivukari ere itzultzailea izanik, bien arteko komunikazioa “oso ona” izan dela adierazi zuen arroarrak. Itzulpena Erein argitaletxeak argitaratu du.

Eskola Txikien Festako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete festa posible egin duten guztiei Sakulupe Guraso Elkarteko kideak “oso gustora” daude igandean ospatutako Eskola Txikien Festarekin, “aurreko hilabeteetan egindako lana azaleratu zela uste dugu” adierazi dute. Arroara joandako jende guztiari eskerrak eman nahi dizkiete antolatzaileek, “ez dakigu zehatz zenbat jende hurbildu zitzaigun, baina asko izan zela argi daukagu. Datu batzuk baditugu: 1300 otarteko saldu ziren gure postuetan, 400 pintxo ere bai. Kantu bazkarian 320 lagunek hartu zuten parte. Beraz, datu zehatzik izan gabe, 2.000 laguneko langa gainduko zela pentsatzen dugu”. Egunean bertan 270 boluntario jardun ziren lanean.


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Página 13

3 1

Zestoako XVII. Ibilaldi Neurtua

Ekainaren 18an egin zen Zestoako XVII. Ibilaldi Neurtua. 250 pertsona inguruk hartu du parte aurtengo edizioan. Aipatzekoa 82 urteko emakumezkoaren partehartzea, 27 kilometroko ibilbide luzea egin du. Bejondaiola!

VIII. Ekainfest

“Bizi Historiaurrearen xarma” lelopean, Ekain bailara promozionatzea helburu duen Ekainfest jaialdiaren zortzigarren edizioa egin zen ekainaren 17an. Bi gunetan, egun osoan zehar banatu zituzten ekimenak: Zestoako herrigunean eta Ekainberrin eta Sastarrain bailaran. Bi guneak batzeko “Tren txu txua” izan zen berrikuntzetako bat. Herriko plazatik atera eta Sastarrain baserri eskolaraino joaten zen, Lili jauregian eta Ekainberrin geldialdia eginez. Lili bisitatzeko aukera izan da doan, Ekainberriko geltokiak historiaurrean nola bizi ziren ikasteko aukera eskaintzen zen; ehiza, sua... Sastarrainekoak berriz, pottokak eta baserri mundua bertatik bertara ezagutzekoa. Herriko tabernariek pintxo eta menu bereziak eskaini zituzten. Aurtengo edizioan Olinpiadak Ekainberriko zelaian egin ziren eta haurrentzat berriz Irrien lagunen emanaldia plazan izan zen. Ez zen falta izan Zestoako trikitilariek girotuta Ambuk prestatu zuen arkume pintxorik ere.

Alima dantza taldearen emanaldia

Zestoako Bainuetxean izan zen ekainaren 18an, igande iluntzean, Alima Dantza Taldearen emanaldia. Beste behin ere aretoa leporaino betetzea lortu zuten. Geroz eta ezagunago egiten zaizkigun dantza exotikoez gozatzeko aukeraz gain, mentalki bada ere Ekialdera bidaia bat egiteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Gazte Hitzak ipuin lehiaketan saritua izan da Aitor Salegi

Aitor Salegi Gasteizko Gazte Hitzak ipuin eta kontakizun laburren lehiaketan 19-25 urte bitarteko euskarazko sailean sari nagusia irabazi du. Lehiaketarako gaia librea zen eta generoak fikziozkoa behar zuen. Bernardo Atxaga idazleak eman dio saria Salegiri, argazkian ikus daitekeen moduan. Gasteizko Udalak zabalduko ditu ipuin sarituak, bai bere webgunearen bitartez, baita liburuxka bidez ere. Saritutako narrazioen egileei 300 euroko balioa duen balea eman zaie (liburuetan gastatzeko), eta hiru hilabetez narrazio bat landu edo hobetzeko tutoretza pertsonalizatua eskainiko zaie, Bernardo Atxagaren (euskaraz) eta Espido Freireren (gaztelaniaz) eskutik.


184.qxp_55 18/6/17 22:31 PĂĄgina 14

Aurreko artikuluan diru kontuak eta horien inguruan sortzen ziren gatazkak aipatu genituen. Oraingo honetan Aizarnazabal aldean izandako tirabirei emango diegu begirada bat, izan ere luzeak eta korapilatsuak izan ziren.

Iraetako Jaunaren ordezkariek, 1485ean, Aizarnazabalgo hamarrenak Iraetako Jaunari zegozkiola aldarrikatzen zuten, Errege-erregina Katolikoek 1485eko martxoaren 28an emandako agirian oinarrituta. Tirabira luzea sortu zen, Aizarnazabalgo erretoreak eta zenbait eliztarrek ez zutelako egoera hori onartu. Erregeerreginek gezurretan oinarrituta eman zutela agiria argudiatzen zuten. Gaineratzen zuten patronatua eliztarrei zegokiela eta ez Iraetako Jaunari. Jaunaren ordezkariek ere (jaun berria umea zen oraindik) ez zuten egoera onartzen, jaunari hamarrenen erdia zegokiola esaten baitzen, eta haiek dena jaunari zegokiola irizten zioten. Epaitegietako eztabaidak nahasiak eta luzeak izan ziren. Lekukoei egindako galderak, lekukoak eta haien testigantzak... dena jasota dago agirietan. Aizarnazabalgo erretoreak eta eliztarrek ez zuten onartu 1489ko lehen epaia, eta auzitan jarraitu zuten. Iraetako Jaunaren aldekoak ere ez zeuden erabat ados, hamarrenen erdia soilik onartzen zitzaielako, eta auzitan jarraitu zuten. Behin betiko epaia 1490eko uztailaren 7an eman zuten. Xehetasun gutxi batzuk gorabehera, ia erabat 1489koa ontzat eman zen. Epaiaren arabera, patronatua Iraetako Jaunaren eskuetan geratuko zen. Patronatu guztiak erregearenak omen ziren, eta hark Iraetako Jaunaren eskuetan utzi zuen. Bestelako epai batek printzipio nagusi hori ezbaian jarriko omen zuen. Horrek esan nahi zuen jaunak zuela erretorea nor izan apezpikuari aurkezteko eskubidea eta, halaber, baita hamarrenak zein gainerako opalkuntzak (ofrendak) eta errentak jasotzekoa ere. Hamarrenen zati bat erretorea mantentzeko izango zen, baina hamarrenak jasotzea jaunaren ardura zen.

Epaiak horixe jasotzen du, eta hori da garrantzitsuena; baina gehitzen ditu zenbait xehetasun ere, adibidez, jaunak erretore izateko aukeratzen dituen pertsonek eliztarren oniritzia ere beharko dutela. Erantzukizunak eta epaiaren gastuak nola ordaindu ere adierazten da, baita ordura arte erretore izandakoaren egoera ere... Epaiaren gastuak alde bakoitzari bereak ordaintzea egokitu zitzaion. Joan Insausti erretoreak auzia hasi zenetik pasatutako urteetan jasotako hamarrenen erdia ordaindu beharko zion Iraetako Jaunari. Ez dago garbi zer gertatu zen aurrerantzean Joan erretorearekin, nahiz eta gatazkan Iraetako Jaunak onartu zuen, bizi zen bitartean, Joan izan zedila erretore. Esan dezagun azkenik, Aizarnazabalez aritu bagara ere, Aizarnazabal eta Oikiako elizetako gaiak izan zirela eztabaidagai, biak loturik baitzeuden. Hurrengorako utziko ditugu Aizarnako eta Zestoako elizen kontuak. Oso bestelakoak dira, eta ez dago hainbeste informazio. Amaitu aurretik, argitu dezagun puntutxo bat. Aurrekoan esan genuen benefiziaduak soldata osatzeko beste lanbide batzuk izaten zituztela eta sagar mintegiak aipatu genituen. Mintegi hitz horrek inguru honetan “muteia� forma hartzen du: landareak erein eta hazteko gunea, alegia.

J

exux odriozola


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Página 15

5 BADATOR

1

ZESTOAKO

ANTZERKI

Zestoako Antzerki Hamabostaldia izango da ekainaren 26tik uztailaren 8ra bitartean. Aurreko urteetan astebeteko edizioak egin ostean, aurten bi asteko egitaraua aurkeztu dute Zestoako Antzerki Eskolako kideek, eta sei antzezlan ikusteko aukera izango da Zestoan.

Amancay Gaztañagaren gidaritzapean urte osoan egindako lanaren emaitza eskainiko dute aurten ere aktore lanetan ibiliko diren 35 lagunek. 2016ko Euskal Antzerki Topaketetan publikoaren saria irabazi zuen Zestoako taldeak, eta ilusio handiarekin ari dira lanean, “Ekintza txikia handi bihurtuko den ziurtasuna” eman die sari horrek. Ekainaren 26an eta 27an bigarren mailako ikasleek Amaren etxea eskainiko dute, Federico Garcia Lorcaren La casa de Bernarda Alba ezagunaren moldaketa bat. Mari Artano izango da obra hori antzeztuko dutenetako bat. Artanok azaldu digunez, “Ama bat hiru alabarekin bizi da etxean, dolu garaia bizitzen ari dira; esan daiteke sumendi bat dagoela etxe horretan”. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean Amancay Gaztañagak idatzitako Hysteria antzezlanaren txanda izango da. “Nik idatzi dudan lehenengo obra da, eta oso esperientzia polita izango da niretzat” adierazi du Gaztañagak. Komedia gazi-gozo horretan “histeria femeninoa” gaitz ezagunaren nondik norakoak biziko dituzte ikusleek. Gainera, ekainaren 30ean, antzezlanaren ondoren, Zestoako Musika Bandak hainbat filmetako soinu bandak eskainiko ditu.

Uztailaren 1ean, haurren antzerkia izango da lehenengo aldiz, Jo aurretik antzezlanarekin, Mikel Ibargurenen gidaritzapean. Ondoren, txaranga eta tortilla lehiaketa egongo da Udarako Festa Batzordearen eskutik. Uztailaren 2an, 3an eta 4an Gurutzadak lana izango dugu ikusgai. Michel Azama antzerkigile frantziarraren poema dramatikoan oinarrituta dago. “Antzerkiak gerraren historia kontatzen du, gerra betidanik egon da eta gaur egun ere badaude gerrak, eta pertsonaia imajinario batzuen bidez gerra nolakoa den antzeztuko dugu” adierazi du antzerkian parte hartuko duen Lorea Alberdik. Uztailaren 5ean, 6an eta 7an komedia zoragarri bat ikusteko aukera izango da: Hamlet gorroto dut. Paul Rudnicken antzezlan horretan, Andy telebistako aktore ospetsuaren nondik norakoak biziko dituzte ikusleek. “Andyk diruaren eta benetako artea egitearen artean aukeratu beharko du. Artearen inguruko hausnarketa bat ikusiko dute aretora etortzen direnek” azaldu digu Goizane Barrosok. Amaitzeko, uztailaren 8an, Artedramak ekoitzitako Hozkailua izango da Zestoan, Huts Teatroaren eskutik. Patricia Urrutia eta Ander Lipusek eskainiko dute antzezlan hori. Euskal Herri osoan hainbeste indar duen konpainia baten antzezlanaz gozatzea Zestoako antzerki hamabostaldiko antolatzaileen helburuetako bat izan da. Udalaren babesa ezinbestekoa izan da antzezlan hori herrira ekartzeko. Sarrerak Mairi dendan (estankoan) egongo dira salgai. Aurten bonu berezi bat atera dute antzezlan guztiez gozatu nahi dutenentzat, baina banaka ere erosi ahal izango dira, urtero bezala.

O

ier arregi

A RGAZ KIA : E ID ER I T URRIAGA


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Pรกgina 16

Elizondo AMAIA EGIBAR, BEATRIZ ZUBIA ETA XANTI UGARTE BURU-BELARRI DABILTZA CARITASEN. HIRURAK ERE, HERRIKO BESTE GIZARTE TALDE BATZUETAN IBILIAK ETA DABILTZANAK. HERRIAREN BEHARRAK, PRESTUTASUNA ETA PENTSAMOLDEAK GERTUTIK EZAGUTZEN DITUZTE. HORREK ZESTOAKO CARITAS EGOERA BERRIETARA EGOKITZEA EKARRI DU.

ATEAK IREKITZEN

Zestoako Caritasek hausnarketa bat egin du. Boluntarioak lortzeko orduan, laguntzeko prest dagoen jendea badago, baina askok ez dute Elizaren itzalpean egin nahi. "Ate pila bat ixten zitzaizkigula eta eguneratu beharra genuela konturatu ginen" diote. Helburua ez da Caritas markarentzat lan egitea. Horrek lan tresna bat izan behar du, abiapuntu bat. Bide horretan eman da lehen pausua: Arropa solidario talde laikoa sortu da.

ARROPA SOLIDARIO TALDEA

Caritasek aspalditik bildu izan du arropa, baina orain, horretaz arduratzen den talde independente bat dago Zestoan. Elizaren lokalean aritzen bada ere, egitura autonomoa eta laikoa du. 2016ko herri azokan hartu zuen parte aurrenekoz eta esperientzia oso ona izan zen, martxa onean doa. NON jASOTZEN DA ARROPA? Elizondo zinema zaharreko sarreran (orain komun publikoak dauden lekuan) egoten den ontzi handi batean jasotzen dute. NOLA ORDAINTZEN DA? Behar bereziak dituzten herritarrek bale batzuk jasotzen dituzte, gainontzekoek diruz ordain dezakete. Oso salneurri bajua izaten dute. NOIZ EROS DAITEKE? Hilean behin, hirugarren larunbatez irekitzen da lokala 10:00etatik 13:00etara.

GAZTELANIA IKASTEKO TALDEAK

Diru iturriei begira beste pauso bat eman da, hausnarketan oinarrituta. Kontuan izan behar da Caritasen diru sarrera bakarra herritarrek elizan poltsara botatzen duten dirua dela. Baina gero eta jende gutxiago joaten da mezetara, eta beharra duten herritarrak berriz, gero eta gehiago dira. Horrela, kontu zenbaki bat ireki dute, herritarrek modu diskretuan diru ekarpenak egiteko eta dagoenekoz, pertsona batzuk hilero 10 euro sartzen hasita daude (2095 5033 12 1061842315). Baina diru laguntza bakarrik ez da nahikoa. Komunikatu ezina ere arazoa da. "Trabajo", alegia lana eskatzen du hainbat atzerritarrek, baina askok ez dakite beste ezer esaten. Premia horren aurrean, gaztelania ikasteko taldeak sortu dira. Martxa hartzea kosta zitzaien pixka bat: ordutegiak, emakumeak eta gizonezkoak, hainbat herrialdetako pertsonak, adina, hizkuntza maila... Baina bi taldetan banatuta, ongi moldatu dira. Goizetan, emakumeei klaseak ematen dizkiete Joxemari Aranberri Txema eta Eli Poncek eta arratsaldetan Salka saharar neska gazteak ematen dizkie klaseak gizonezkoei. Astean ordubeteko bi saio egiten dituzte. TXEMA: Miren Aristi HHE-EPAn, helduen hezkuntzan, ibilia zenez hark lagundu zigun hasieran. Moldatzen ari gara. Gramatikarekin hasi ginen, irakurtzen erakutsi nahian, baina gero eta gehiago mintzamena lantzen dugu. Irakasle garaiko liburuak berreskuratu ditut. Arbela erabiltzen dugu azalpenetarako, baina kosta egiten zaie arbelera ateratzea. Gustura etortzen dira eta hori da inportanteena. ELI PONCE: Niretzat oso esperientzia polita da, asko eman dit. Nik jada ez daukat haur txikirik, ez noa parkera, ez dut pertsona horiekin inolako harremanik eta horrek aukera eman dit gertutik ezagutzeko. Oso emakume onak dira, oso langileak eta esango nuke gutxi eskertuak. Kalean ikusi eta agurtu egiten naute, izenez ezagutzen ditut. Gauzak galdetzen dizkidate, mediku kontuak... Lagundu egiten diedala sentitzen dut. Klase batzuetan medikuaren bisitak ere prestatzen ditugu: zer esan, nola esan... Emakume latinoek errazago aurkitzen dute lana, baina klaseetara etortzen direnek komunikatzeko zailtasunak dituzte. Agian, oraindik, janzkera ere arazoa izan daiteke.


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Página 17

7 1

MILA

CARITASEKO

KIDEAK :

B EA Z UBIA, A MAIA E GIBAR

ETA

X ANTI U GARTE

ETA

M IREN A RISTI , A RROPA S OLIDARIO TALDEKO

E LI P ONCE

KOMUNIKAZIOAREN HASIERAREKIN, EMARÄA EMAKUME TALDEA

Aurtengo urtarrilean gaztelania ikasteko emakumeen taldean Eli Ponce irakasle hasteak ate asko ireki zituen. Emakumea zelako edo, ikasleak irekitzen hasi ziren, haien kezka edo premien inguruan galderak egiten hasita. Gizonak lan bila dabiltzan bitartean, emakume horiek etxeko ardura guztia daramate: ikasketak, osasuna, erosketak... Erabaki asko hartu behar dituzte egunero. Emakume etorkinen integrazioa landu eta haien beharrez sakonago aritzeko, emakume taldea sortu da: EMARÁA (maraá emakume da arabieraz). Seme-alabei euskaran oinarritutako eskolako lanekin laguntzeko ezintasuna da haien kezka nagusietako bat. Boluntario talde bat osatu nahi da datorren ikasturterako, arratsaldeetan haur eta gazteei eskolako lanetan laguntzeko. Zenbat haurrek duten premia eta zenbat boluntario dagoen ikusi nahi da antolatzen hasteko. Lan mundura pauso bat ematea da beste kezketako bat. Alde horretatik, kooperatiba modura, taldean zer egiteko gai diren ikusi nahi da, eta frogak egiten hasiak dira: janaria prestatzen, etxebizitza baten asteburuko talde garbiketa integrala... Azkenik, biltzeko txoko baten premia ikusi da. Ondo dago bakoitzak bere etxean nahi dituen gonbidatuak izatea, baina beharrezkoa ikusten da espazio bateratua izatea ere, herrian gai sozialetan dabiltzan talde guztiek partekatuko duten leku bat. Ideia horretatik sortu da Kidetxea proiektua.

ETA

T XEMA A RANBERRI ,

Z ERTAN

KIDEAK

GAZTELERAKO KLASEAN

L AGUN DEZ AKETE H ERRITARREK ?

· A RRATS ALDE KO

TALD EARI GA ZT ELA NIA ERA KUS TE N . E RDI MA ILA KO IKA SKETAK DITU ZTE N PA RE BAT P ERTS ONA BEHAR DITU ZTE , A ST EA N BI EGU NETAN 19:00 ETATIK 20:00 ETARA KLA SE AK EMAT EKO. · E US KARA ZKO MIN TZA L AGUN Z EREGINA EG IT EN ( BATE Z ERE EMAKU ME EKIN ). G IRO EU SKA LDU NEA N BIZ I DIRA , E TA ZEN BA IT E MA KUMEK EUS KA RA IKA ST EKO PREMIA AIT ORTU DUT E , BATE Z E RE HAUR TX IKIA K DIT UZT ENE K . M INT ZA LAGU N FORMATUA JA RRIKO DA MA RT XA N DAT ORRE N IKAS TURTE AN . A T ZERRITIK DATORREN E MA KUME BA KOIT ZA RI EUS KA LDUN BAT IZEN DATU KO Z AIO, A STE AN ORDUBE TEKO MIN TZA S AIOAK EGITE KO. · G A ZTE TXOEN TZAT ES KOLA KO L ANA K EG IT EKO LAGU NT ZAILE AK . A S TEA N BEHIN GO KO NPROMIS OA E SKATZE N DA . A NIMAT UKO DEN BOLUNTARIO KOP URUA REN ARA BERA AN TOLATU KO DITU ZT E TALD EAK . · E LIZON DO ZINE MA K IDE TXE A BIHU RT ZEKO LAGU NT ZA . DATORREN N EGURA KO IREKI NAHI DA K IDET XEA . E RABE RRIT ZEA AU ZOLAN EA N EGIN NAHI DA , ETA HORRETARA KO J EN DEA BEHA R DA .

KIDETXEA

Elizondo zinema zaharrean probetxu handirik ematen ez zaion espazio oso polita dagoela ikusi zuten. Ondo antolatuz gero, etekin handia atera dakiokeela pentsatzen dute Caritasekoek. Elkartzeko ez ezik, ekitaldiak antolatzeko ere oso gune aproposa izan daiteke. Koldo Intxausti apaizarekin egon ziren Caritaseko kideak eta ondo iruditu zitzaion. Asmoa, proiektu horri ere laikotasunetik eustea da eta alor humanitario edo sozialetan dabilen talde edo norbanako guztiei irekiko zaie atea. Poliki-poliki husten ari dira lokala, eta txukundu, margotu eta mahaiak eta eserlekuak izango dituen elkargune goxo bat sortzea nahi dute, etorkizunean talde sozialen arteko elkarlana sustatzeko.

J

one bergara


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Página 18

BASERRI MUNDUA ETA BATEZ ERE OILATEGI ETA UKUILUAN EGITEN DIREN LANAK EZAGUTZEKO ZORTZI LAGUNEKO TALDEARENTZAT TAILERRA MARIFER LANDA GOITIA BAZKIDEARI TOKATU ZAIO. ZORIONAK!

Uda usaina darie ekaineko egun hauei eta euskaltegiko ikasle eta irakasleok ere hasi gara galtza motzak eta sandaliak janzten, Zumaia edota Zarauzko hondartzara joan-etorriak egiten, izozki, garagardok eta freskagarriak eskatzen... “Ausartak” hasiera mailako kideek pasa ziguten erreleboa eta oraingoan “Bagoaz!” taldeko kideon txanda da: Noiz hasi zineten euskara ikasten? “Euskal Herrian jaio nintzen, txikitan eskolan ikasi nuen pixka bat”, “Neu ere hemen jaiotakoa naiz, baina eskolan ez nuen ia ikasi, kalean eta euskaltegian ikasi dut, duela hiru urte hasi nintzen euskaltegian”, “Euskaltegian duela hiru urte” “Duela hogeita hamar urte edo”, “Euskaltegian” Zergatik? “Txikitan eskolan ikasitakoa ez zen nahikoa izan, inguru erdalduna nuen, Zestoa herri euskalduna denez hemen euskaraz ikastea erabaki nuen” “Nire familia eta lagunak euskaldunak direlako”, “Madrildarra naiz, Pedagogia ikasketak ditut eta honetan lana aurkitu nahi dut”, “Euskalduna naizelako”, “Neska-lagunagatik eta Zestoan bizi naizelako”, “Hemengo jendearekin komunikatzeko”,“Euskal Herrian bizi naizelako eta hemengo hizkuntza jakitea ezinbestekoa iruditzen zaidalako” “Bagoaz!” taldekoon partez gozatu uda badator eta!”.


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Página 19

23

OSTIRALA

a g eSa 07 n d 08 a 09

nkristobalak Narrondon OSTIRALA

Eriz magoa eta merendola Ekain Guraso Elkarteak antolatuta ikasturte bukaerako festa modura.• Jubenil mailako Gipuzkoako itzuliko txirrindulari txapelketako erlojupekoa 18:00etan hasita plazan. •Barbantxoren azken saioa Arroabea eta Iraetan.•Ertxiña musika eskolako ikasturte bukaerako emanaldia 19:00etan udaletxe azpian. •20:00. Ibilgailu historikoen erakusketa Laranjadi plazan. • 20:00etan elkarretaratzea plazan, zerbitzu publikoaren alde, lanpostu duinaren defentsanan •San Joan sua, txistulari eta dantzariek girotuta. 23:00etan, erromeria Trakets taldearekin.

24

LARUNBATA

17:00 aldera, San Sebastian Circuit Spirit, Lasarteko zirkuitua gogoratuz, Zestoatik pasako da. •Udarari hasera emateko puzgarriak Iraetan 17:00etatik 20:30etara.•Buru-handi tailerra Lasaon, auzoko haurrentzat, Barbantxo Aisialdi Taldearekin.

25 2630

IGANDEA

Zestoako IV. Argazki Rallya: goizeko 9:00etan hasten da izen ematea jubilatuen elkartean. UZTAILAREN

8RA

ANTZERKI HAMABOSTALDIA. IKUS 15. ORRIA OSTIRALA

Filmetako musika banden kontzertua iluntzeko 22:30ean Zestoako banda eta Arimaz orkestrarekin, kiroldegiko aterpean.•Hodei Magoa Arroabean.

UZTAILA 01

larunbata

Astinduk antolatuta 19:30etatik aurrera Zestoako plazan Bertako produktuekin egindako patata tortila lehiaketa txarangak alaiturik.•Buru-handi tailerra Lasaon, auzoko haurrentzat, Barbantxo Aisialdi Taldearekin.

02

igandea

Santa Engrazian, erlojua zaharberritzea ospatzeko ekitaldia. 10:30 ongi etorria txalaparta, txistulari eta trikitilariekin. 11:00 Meza, Aizarnako koruarekin. Ondoren, zaharberritzearen sustatzaileen hitzak. Aurreskua. Erlojua bistaratzea eta martxan jartzea. Bertsolaria. Txistulariak. Amaitzeko, mokadutxoa, txalaparta, txistulari, trikitilari eta dantzariekin alaituta.

07

ostirala

Ekain guraso elkarteak eta Gaztelekuak antolatuta, 17:30ean sukaldaritza tailerra. Ondoren, afari-merienda parte-hartzaileentzat eta 22:00etan zinea izarpean kiroldegi atarian.

21ostirala

Gaueko 22:00etan Portale kultur elkartearen atzeko aldeko terrazan kantanldia "Hegohaizea" bikotearekin. Neska euskalduna teklatuan eta mutil argentinarra gitarraz, hango eta hemengo kantuen bertsioak egiten.

9

EKaina

1

20:00 suziriak. 22:00 Mus eta Eskoba txapelketak. Izen ematea 21:30 (25 euro bikoteko). Sari bikainak.

larunbata

15:30-19:30 puzgarriak, giza futbolina eta balandriket. Txokolatada. 21:00 Bertan prestatutako afari herrikoia (zizka mizkak, entsalada, sahieskia, postrea, kafea eta kopa, 20 euro). Izen ematea 648 828 298 edo batzordeko norbaiti adierazita. Ondoren Mariachi Raza Aztecaren emanaldia.

igandea

11:00 asto proba. Ondoren sagardo dastaketa eta bertan erreko den zikiroaren pintxoak. 18:00 Gorriti eta bere animaliak eta zokamuturra.

10astelehena

Kristobal deunaren eguna. 10:30 Idiakaitz txistulari taldea. 11:00 meza eta hamaiketakoa. 20:00 sardinajana Elustonto anai arrebek alaituta. Ondoren Elustondo anai arrebak gaueko 00:00ak aldera arte.

Ka 13

rmenak Arroabean OSTEGUNA

Jubilatuen eguna. 12.00 Jubilatuentzako meza. Ondoren, herriko jubilatuen pala partidua. 14.00 Jubilatuen bazkaria. Araitz eta Garazirekin bazkalosteko erromeria. 18.00 Pala txapelketako finala. Garagardo dastaketa eta tortilla lehiaketa. 22.00 Kontzertua: Silvio eta Rodriguez

14

OSTIRALA

Umeen eguna. 10.00 jolasak eta umeen bazkaria. Puzgarriak. 18.00 Emakumeen pilota partidua. Herritarren batukadak alaituko du poteoa. 21.30 Herri afaria. 22.45 Rodeo. Batukada erritmoez alaituta bandera igoera. 00.00 Ikurrina altxatuko da sirenarekin. Azkenik, erromeria Ezten Giro taldearen eskutik

15

LARUNBATA

Koadrilen eguna. 10.30 Bikotekako sukaldaritza lehiaketa. 14.30 Koadrilen bazkaria eta jolasak zezenekin. 22.00 Kontzertuak: LIHER + SKAKEITAN. Ondoren, DJ BULLekin gaupasa

16

IGANDEA

Karmen eguna. 06.00 karroza baserrietan, Araitz eta Garazirekin. Diana Idiakaitzekin. 12.00 Meza nagusia eta Itxaropena taldea. 18.00 Arroa Beheko IX. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Sagardo eta ardo dastaketa. 00:00 Ikurrinaren jaitsiera sirena hotsarekin, festei amaiera emateko

Sa 23

ntio-Santanak Arroagoian IGANDEA

11:30 Txupinazoa. 12:00 bizikleta proba Igarategi igoera. Mozorro poteoa eta herri bazkaria. 16:30 karaokea. 17:30 apar festa. 19:30 herritarren arteko kirolak. 23:00 erromeria Kupela taldearekin. DJ Pajarito goizalderarte.

24

ASTELEHENA

12:00 Haur eta gaztetxoentzako Puxka Muxka Zirkus. 18:30 asto probak. Bertsolariekin triki poteoa. 21:00 herri afaria Joxe Ramon “Akulu”eta Aitor Salegi bertsolariekin eta trikitilariekin. 23:30 Erromeria goizaldera arte Izer eta Alabierrekin. 03:00 Olaberri DJren emanaldia. 06:00 txokolatada eta gaupaseroen argazkia.

25

ASTEARTEA

Santio eguna. 10:00 Meza. 11:00 patata tortila lehiaketa. 11:30 Idiakaitz. Sagardo lehiaketa. 12:00 esku pilota finalak. 16:00 parapente txapelketa. 18:30 herri kirolak. 22:45 Erokomerirekin erromeria. DJ Pajarito.

26

ASTEAZKENA

Santa Ana. 11:00 Meza. Itxaropena. Adinekoentzat hamaiketakoa. Bingoa. 16:30 ume jolasak eta txokolatada. 18:30 Gorriti eta bere abereak. 22:00 Arroako jaietako argazki proiekzioa. 22:30 Erromeria Irati eta Ametsekin. Otarraren zozketa.


184.qxp_55 18/6/17 22:31 Pรกgina 20

Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com

943 148 061


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.