Uztaila 2017

Page 1

185.qxp_55 24/7/17 0:11 Pรกgina 1

AZPILLAGA


185.qxp_55 24/7/17 0:11 Pรกgina 2


185.qxp_55 24/7/17 0:11 PĂĄgina 3

34 6 10 13 14 15 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

ZAHAGI DANTZA

J ARDUNIAN E LBA AZP ILL AGA

IZURRITIK LIBRE

Gizateriaren azken izurria turismoa izan daitekeela dio Julio Llamazares idazleak. Arautzea behar duela, neurrira ekartzea, dena hondatuko ez badu. Hipertrofia zantzuak ikusten dizkio zenbaitek Donostiako turismo hazkundeari. Urte gutxian hiriburua asko aldatzen ari da, horretan ez dago dudarik. Erremedio zaileko gaitza da, inondik ere; turismoak sosak dakartzalako. Eta, amigo!, mahai gainean duro batzuk jarrita antz eman ohi zaigu ia denoi nolakoak garen. Ahal duenak negozioa egingo du kanpotarrekin. Bestalde, gu geu ere turista gara kanpora goazenean... Souvenirrez ari zaigu Fernando Arzallus Danbolin honek dakartzan artikulu nagusietako batean. Gurean turismoa ez baita atzo goizeko kontua. Azpeitian gogoeta egin dute galdera honen inguruan: "Nola ekarri bisitariak herri nortasuna galdu gabe?". Bada, neurekiko, horretarako ere (bisitariak, tamainan, etor daitezen eta erakarpen indarrak denboran iraun dezan) egin beharrekoa, preseski, herri-nortasunari eustea da. Ez al digu berezitasunak sortzen lilurarik eta handiena kanpora goazenean? 'Autentikoa' dena ez al da bilatzen duguna? Lekuan lekuko ostalaritza, gastronomia, arkitektura, erlazionatzeko moduak... Bai, bada Bilbora gurutzaontzi erraldoian iritsi eta bazkaria McDonald's-en egiten duen jende klasea, baina gu ez gara horrelakoak. Edo ...pittin bat bai? Ikasle nerabeekin atzerrira bidaian joan eta herriguneak ikusmiratzeko baino merkataritza guneetarako joera handiagoa dutela entzun izan diot irakasle bati baino gehiagori. Frantzia da munduan bisitari gehien hartzen duen herrialdea, eta han ere arrakastak hildako hiri batzuk badauden arren, oro har bertako agintariek diote kanpokoen inbasioak bertako arima hil ez dezan, "turismo ona izateko", herritarrak gogoan hartuz planifikatzea dela gakoa, bertan bizi direnak lehenetsiz, alegia. Paradoxa asko ditu turismoaren kontu honek: Herri guztiek gero eta bisitari gehiago nahi dituzte harik eta -kasu batzuetan- gehiegi direla akordatzen diren arte. Eta orduan komeriak! Guk ez dugu hondartzarik, eta hori handicap handia da. Gure arkitektura ondarea eraisten ere onentsuenen pare ibili gara azken hamarkadatan. Eta gizateriaren azken izurri horrek akabatuko gaituen beldurrik ez dugu. Izatekotan, ahazturan geratzeko arrisku handiagoa dugula esango nuke. Gure edertasunean pixka bat konfiantza galduta ere ba ote gaude, akaso? Elba Azpillaga da Danbolin honetako elkarrizketatu nagusia. Zenbait gogoeta interesgarri utzi dizkigu dotoreziaz eta inor erakartzeko gaitasunaz. Turismo arduradunentzat ere jakingarriak dira ideia horiek... d a n b o l i n EK

J

on artano izeta

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta eta Mireia Orbegozo

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

DANBOLIN . E US

I RAGAN ETIK

TIRAKA

UDALDIA , OROIGARRIAK

A G E N DA

diruz lagundutakoa


185.qxp_55 24/7/17 0:11 Página 4

Bu enbidoa

Non daude?

eno, bueno, bueno… Asier, eskertzen dizut enbidoan gairik ez jartzea, horrela nahi dudanaz idatziko dut. Batzuetan bidaiez aritzen zarete Danbolinen eta nik azken bi urteetan esango nuke barnerako bidaietan nabilela. Hauek deserosoagoak dira, erresistentziaz beteriko bidaiak dira, nire itzalen jatorrietan murgiltzen naizelako, baina askotan korapiloak klik-klak askatzen dira eta ondoren zoriontsuago sentitzen naiz, arinago... ejem… zeee? Nola? Amaia faborez, zertaz ari zara? Ba bueno, yogan egiten diren bisualizazioak badakizu zer diren? Mindfulness praktikak zer diren entzun duzu? Eta diafreo-ko teknikak? Bueno, kuriositatea piztu bazaizu galde iezadazu kalean ikusten nauzunean... Hauetako tailer batean gertatutakoa kontatuko dut. Bertan irakaslea behin eta berriro gizonezkoak izango bagina bezala zuzentzen zitzaigun; cuando te sientes solo, perdido, cansado eta ez dakit zenbat horrelako gehiago botatzen aritu zen eta niri belarrietan aldi bakoitzean piiiiiiiiii egiten zidan… Bost emakume geunden eta ez zegoen gizonezkorik! Ikusezinak gara? Ez gara existitzen ala? Seguru nago halakorik mutilei ez zaiela gertatu inoiz. Gainera, horrelako kurtsoetara emakumeak joaten gara gehienetan… galdetu bestela guraso elkartekoren bati ea antolatzen diren gurasoentzako formakuntza ikastaroetara zenbat gizonezko joaten diren. Euskaraz guraso elkartea diogu, baina amen elkartea dela esango nuke nahiz eta tarteka mohikanoren bat agertzen den, eta eskerrak! Gure seme-alabek Azpeitirako autobus zerbitzua ez galtzeko ere, ama batzuk izan ziren elkartu, antolatu eta sinadurak biltzen aritu zirenak. Aitak ez nituen, beste behin, inondik ere ikusi. Misterioa argitu mesedez eta esan: non daude gizonak? Benetan… non daude? Nire enbidoa Xabier Ostolazari, bere umetxoekin askotan ikusten dudalako. Berdintasunaren gaia kontuan hartzen al duzue zuen alabaren eta semearen hezkuntzan? Besarkada bat!

A

P

maia Larrañegi

intada . Antzerki astea.

Amaitu berri dugu Zestoako VI. Antzerki Astea. Aurten Hamabostaldi bihurtu zaigu. Hamabostaldiak iraun duen 360 ordu, 21.600 minutu eta 1.296.000 segundotan; 13 emanaldi eta 6 antzezlan oholtzaratu ditugu. 40 aktorek, 3 teknikarik, zuzendari batek eta 1.040 ikuslek osatu dugu Hamabostaldi zoragarri hau. Horiexek dira zifrak. Hasierako beldurrak alde batera utzi ditugu, eguna joan eta eguna etorri besaulki gorriak beteta ikustean. 1.000 ikusle, mila txalo eta mila sentimendu… Eskerrak baino ezin dizkizuegu eman. Barrymorek esango lukeen moduan “ederrak zarete”. Ez dugu esaten “pelota” egite aldera baina, hala da, harro gaude zuetaz. Publiko fidela zarete. Herri txiki bateko publiko handia. Ez da topatzen leku askotan zuek bezalakorik. Arteari errespetua eta miresmena diozue. Halaxe sentitzen dugu guk behintzat. Jakin aurrera jarraituko dugula, oztopoak-oztopo, zuei, gure onena eskainiz. Eta horrexegatik, 2018ko ZAA-n ikusiko zaitugula espero dugu ikusle maite!

E

romen produkzioak


185.qxp_55 24/7/17 0:11 Página 5

5

botalibrean

Bi emakumeren historia, komikitan.

Bada azken urteetan topatu dudan altxorra: komiki nobelatua. Oker ez banago aitortua dut hori dagoeneko hemen, baina oraingoan azken aurkikuntzen inguruan hitz egingo dizuet. Gai gogor, korapilatsu, astun eta arantzatsuak jorratzen dira gaur egun komiki nobelatuetan eta horietakoak irakurtzea bizio bilakatu zait azken aldian. Lagun batek hala esan zidan: “’La Virgen Roja’ Lierni, irakurri behar duzu, gustatuko zaiHainbat zu!”. Komikiko pertsoirudi ditut buruan, azkeneko urte-hilabete-aste-egunetan pilatu naia anarkista eta intezaizkidanak. Beraien artean ezberdinak dira, baina elkarri ondo lektuala izanik, uiii! lotzen zaizkio, irudiaren atzealdean hari ikusezin —baina identifiNagikeria sartu zitzaidan, baina horrela gomendatu onkagarri— bat egongo balitz bezala. doren eta liburutegian zegoenez… Eta bai, Louise MiLehenengo irudiak orain dela urte oso gutxiko sanfermichel-en historia kontatzen da “La virgen roja” (Mary M. netara narama. Udaletxe plazara. Talbot eta Bryan Talbot, La Cúpula argitaletxea) komiSanfermin bezperan. Eta han agekian zuria, beltza, eta nola ez, gorria erabiliz. XIX. menri dira milaka lagun, hasi besterik de bukaeran Parisen hasten da kontua. 1870ean, Pariez den festa baten zurrunbiloan sen, Napoleonen tropei aurre egin zieten herritarrek eta sartuta. Eta altura pixka batera, hilabete batzuetan Paris herriaren eskuetan izan zen. beste pertsona batzuk, denak Bertan besteak beste Louise Michel izeneko emakume emakumeak, eskuz inguratuta. Giiraultzailea nabarmendu zen eta bere inguruko kontuak zonezkoen eskuz. aipatzen dira komikian. Ez dizuet komikia kontatuko, Beste irudi batek sanfermibaina aipatzekoa edo nabarmentzekoa da emakume honetan jarri nau berriro ere. Aurnen ikuspegi iraultzailea zeinen muturreraino eramaten tengo sanferminetan. Eta ikusi ditut Udaleko agintari eta langileduen eta zein koherentea den bere ibilbidean. ak, komunikabideetako ordezkariak, mugimendu feministako kiBeste komikia “Asylum” da (Javier de Isusi, CEdeak eta beste, genero indarkeriaren aurkako protokolo bat AR-Astiberri). 36ko Gerran zer gertatu zen eta zer geraurkezten. Ez, ezetz dela. Eta izan dira erasoak aurten ere. Bortatzen ari den gaur egun gurera hurbiltzen direnekin txaketak eta bestelakoak. Eta salatu dira. Baina mahai gainean kontatzen digu. Euskaraz badago. Marrazkietan, zurijarri da gaia, batzuen haserrerako, zeren eta zer da festa emakubeltzaren inguruan hirugarren kolore bat dabil dantzameen kontrako indarkeriarekin lotzeko tema hori!! [Enrique Mari, historia bakoitzari bere tonua eskainiz. Historiaren ya alkate ohiaren irudia ikusten dut hemen] erdigunean emakume bat dago. Hirugarren irudi batek Benicassimeko jaialdian kokatu Bi komikiek begietatik erraietarako bidea kriskinau, jende oldearen artean. Talde baten eta bestearen arteko tin baten abiaduran egiten dute eta bertan gelditzen diatsedenaldian gaude, eta pantaila erraldoien errealizadorea sorra, garunak nahi izanez gero behintzat, murtxikatzeko balda gainetan dauden pertsonen [hau da, emakumeen] bila ari gaia emanez. Iraultzaz, utopiaz, berdintasunaz, feminisda. Bat miran jarri, eta hark elastikoa kendu du berehala, titiak moaz, eskuzabaltasunaz, elkartasunaz ari dira. Badugu milaka lagunen begi bistan jarrita. Garrasika eta txaloka hasi da zer. Hitzak dira, eta bakoitzak bere esanahiz betetzen indie koadrila osoa. Kamera beste neska gazte batengana zuzenditu. Iraultza eta utopia gauza bera al dira? Badago du da, zerbaiten esperoan egongo balitz bezala. Baina neskak lairaultzarik utopiarik gabe? Berdintasuna eta feminissai segitu du. Dantzan, hizketan. Ezer kentzeko beharrik gabe. moa gauza bera al da? Badago feminismorik berdintaEta publiko ia gehiena txistuka eta oihuka hasi zaio, presio egisunik gabe? Eskuzabaltasuna eta elkartasuna berdinak nez biluz dadin. al dira? Badago elkartasunik eskuzabaltasunik gabe? Laugarren irudi bat etorri zait gogora. Eibar futbol taldeko Beste komiki bat gomendatu didate: “El almanabi jokalari eta emakume bat. Sexu harremanak izaten ari dira. que de mi padre”. Kontatuko dizuet edo kontatuko diEta jokalarietako bat grabatzen ari da, neskak ez egiteko eskatu dazue… dion arren. Zabaldu dira irudiak, gaur egun zabaltzen diren bezala zabaldu ere. Eta hedatu dira elkartasun mezuak, balentria goraipatu nahiko balute bezala: “Lasai, mutilak! Ez duzue ezer txarrik egin eta!”. Azkeneko irudi bat: elkarretaratzeak Zarautz, Sopela, Zornotza, Barakaldon... Irudiak eta hariak han eta hemen.

Irudien arteko hariak.

L

M

ikel Lizarralde

ierni Arrieta Irureta


Zahagi-dantza

185.qxp_55 24/7/17 0:11 Página 6

Z AHAGI- DANTZARIAK BAINUETXEAN. A RGAZKIA : B ARRENA

SENDIA

Z AHAGI- DANTZARIAK BAINUETXEAN. A RGAZKIA : Z ULAIKA

SENDIA

Zahagi-dantza, aizarnarrek abuztuko festetan, oilasko-biltzean dantzatzen duten dantza da. Inguruko herri askotan ohiko dantza izan dela dirudi, gaur arte mantendu da zenbait lekutan: Aizarna, Deba, Oikia… Zestoan 1940ko hamarkadan galdu zela ematen du. Badirudi zahagi-dantza inauterietan edo festen bukaeran dantzatu izan dela Euskal Herriko hainbat herritan. Ardoa eta festak bukatu direla adierazten du zahagiak eta makilek lanera bueltatzeko ordua iritsi dela.

Iztuetaren azalpenak

Juan Inazio Iztuetak (1767-1856), dantzaria eta idazlea, Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburuan, zahagi-dantzaren inguruko azalpenak idatzi zituen. Iztuetaren arabera, zahagi-dantza herri bateko hainbat gunetan dantzatzen zen festetako azken egunean. Hurrengo lerroetan dituzue Iztuetaren azalpenak, garaiko euskaran: Irteren dira dantza onetara zortzi, amabi, edo amasei lagun, beren Buruzari edo kapitanarekin. Buruzari onek bear du eskuan eraman pordoi luze bat, puntan burni zorrotz batekin, eta beste guziak jorrai bana. Lau dantzarirentzako bear du bostgarren batek eraman zagi puztu bat bizkarrean, eta

ibilli bear dute zagidun oek dantzarien atzetik. Dantzatu bear duten toki guzietan, lendabizi buruzariak dantzatu bear du zortzikoa, besteak gelditurik begira daudela; eta ark dantzatzean, oek guziak batean. Zortziko au bukatzean, jotzen du danboliñak atxurrerako soñua, eta orduan asitzen dirade dantzariak atxurrean, soñuaren puntuak, jorraien kolpeakin batean, zuzenkiro daramazkitela. Dantzariak atxurrean asi bezain laister, sartutzen zaiote zagi puztudun bat lau dantzariri erdian, eta oek jorraien kirtenakin, zatitzen dute zagi aizez betetakoa soñuaren azkenengo puntuan, guziak bat batean. Zagia zatitzean, asitzen dira dantzariak atxurrean beste alderontz begira. Baña an ere sartutzen zaiozkate zagidunak atxurle dantzariai erdira; baita oek ere berriro zanpatu zagi aizatuak. Jorrai dantza onekin ematen dute aditzera, bukatu diradela joistalluak, baita ustu ere zagiak; eta ekin bear zaiozkala nor bere lanari, aroikeriari utzirik. Senaera ain egoki onekin oarketutzen dirade euskaldunak, joistalluai utzirik, lanera joan bear dutena.


185.qxp_55 24/7/17 0:11 Página 7

7

luzaroan, IraIleko festetako oHItura bat galduta egon da: zaHagIdantza. Juan Jose saezmIra MAIXUAK detaIleekIn kontatzen dItu ZESTOARI GORAZARRE lIburuan 1920-30eko Hamarkadako zestoako zaHagIdantzaren Inguruko zenbaIt kontu. garIkoItz mendIzabalen ZESTOAKO MUSIKA HISTORIAREN KONPASEAN lIburuan, berrIz, 1910eko Hamarkadako zaHagI-dantzako argazkIak daude Jasota. zestoako festetako programa zaHarretan ere agerI dIra zaHagI-dantzarIak eta zaHagI-dantzan arItutako HerrItar batzuk gure artean dIra oraIndIk. HarI HorIeI tIraka, aurtengo festetan garaI batean dantzatzen zen zaHagI-dantza dantzatzeko oHItura berreskuratzeko aHalegIna egItea pentsatu dute Itxaropena dantza taldeak, IdIakaItz txIstularI taldeak eta zestuko trIkItIxa elkarteak.

HerrItarren oroItzapenak

A RTETXE HOTELAREN AURREAN ATERATAKO ARGAZKIA , ZAHAGI- DANTZA EGITEKO PREST, 1916-09-19: DANTZARIAK : PATXI I RURETA , T OMAS KORTA, F ELIX I ZETA , S ANTI S AGARTZAZU, E UGENIO A LKORTA , J OSE Z ULAIKA X IRIYA , B ERNARDINO I RURETA , R OKE G AZTAÑAGA , F LORENTINO A LKORTA ETA P ELAIO U NANUE. T XISTULARIAK : JOSE J OAN L IZASO ( AITA ), B ASILIO L IZASO (SEMEA) ETA J OSE MARI BARRENA (ATABALA). A RGAZKIA : Z ULAIKA SENDIA

Inazio Alberdik (1930) kontatu digu mutil koskorra zela zahagi-dantza dantzatzen zuela: “14-15 urterekin hoteletara joaten ginen diru bila dantzan”. Festetan irteten omen ziren eta Bainuetxera eta beste hoteletara joaten ziren dantza egin eta bandeja edo poltsa pasatuta diru pixka bat ateratzeko asmotan. Herrian ere egiten zutela dio, plazan. Iñaki Iriondo (1932) eta Karlos Etxeberria (1932) ere ondo gogoratzen dira zahagi-dantzaz, ez omen dute inoiz dantzatu, baina beraiek baino 2-3 urte zaharragokoek nola egiten zuten akordatzen dira. Zahagi-eramaileak, balantzaka ibiltzen omen ziren, nekatu edo mozkor itxurak egiten. Zahagi-dantza eta gero dantzaurrea ere egiten omen zen. Dantzaurrea, soka-dantza

edo aurreskua izenez ere ezagutzen den dantza herrikoia da. Askotan autoritateek ateratzen zutela soka diote eta dantzan jakinez gero, dantzatu ere egiten zutela. Karlosek kontatu digu bere aitak, Joxe Mari Etxeberriak, dantzaurrean dantzatzen zuela; alkateordea izan zen eta udaran alkatea ordezkatu ohi zuen, baita dantzaurrean ere.

zaHagI-dantza, saezmIraren memorIatan

Herritarrak zertxobait gogoratzen dira baina Saezmirak detaile guztiekin jaso zituen zahagi-dantzaren inguruko kontuak Zestoari Gorazarre liburuko atal batean, bera ere dantzariekin irteten zen taldean.


185.qxp_55 24/7/17 0:11 Página 8

Urtero, amabirjinak amaitutakoan, antzinaJasotzen geko dantza bat kaleratzen zen, bertakoa, ezanien diruarekin guna, beste hainbat euskal dantzen antzera: herriko tabernazahagi-dantza. Dozena bat gaztek, batzuek ren batean izugamakila biribilduak eskuetan zituztela, eta rrizko afaria egibeste batek bizkarrean zahagia bat zuela, ten genuen. Jakiegiten zuten dantza hori. Zahagi eramaileak na, jasotako diru lehenik amantal zuri bat ipintzen zuen bizguztiarekin ez. Zerkarrean, Elortza ardangelako hauspoz haigatia lehen argitu zez betetako zahagia bizkarreratu aurretik. dut. Ez dago inolako Denak berdin jantzita: galtza, alkandora zalantzarik, zuhaitza eta alpargata zuriak. Gehienetan zahagi onak inguruan beti eramailea Alfonso Uranga “Txapero” izan itzal ona. Eta ni poltsa ohi zen. Neurriz kanpoko ttantaz bustitinguruan ibiltzen ninzen bazuen eztarria, aparteko hizlari tzenez… Gogoan dut bihurtzen zen, tartean hitz potolo asko kanariar zigarro pakete jaurtiz. Alfontso nire laguna zen eta batek hogeita hamar tronboia jotzen zuen, Enrike Anterok xentimo balio zituela, eta neuk bezala. Hura hirukotea osaeta nik lagun artean batzen genuena! natzen nuen. Gorde ere Taldeburu, horretan ez zegoen zazerbait gordetzen nuen, lantzarik, Joxe Mari Barrena izan ohi kanariar zigarrorik erosi zen eskuineko eskuan ezpata luze beezin zutenei emateko. zain zaharra zeramala. Berak ematen festetako programezion hasiera dantzaldiari, txistuaren Z AHAGI - DANTZARIAK B AINUETXEAN. tan eta aHora egunkarIan doinuen airera. Nik poltsa pasatzen A HORA EGUNKARI GRAFIKOA, 1935 EKO IRAILA 1920-40 hamarkadetako nuen kanpotarren artean. Gustuko festetako programetan langintza nuen; izan ere, txanpon ikus daiteke ia urtero egibatek edo bestek Blas Barrenaren ten zela zahagi-dantza. Propoltsarako bidea egin beharrean grametan ez ezik, garaiko nire patrikarakoa egiten baitzuen. egunkari batean ere topatu Horrela, Tomas Alkortaren estankoan kanariar zigadugu Zestoako zahagi-danrro pakete bat erosteko modurik izaten nuen. tza. XX. mendeko lehenengo hamarkadetan gure herrian turismoak Hotel guztiak pasatzen genituen, kanpotarrak izan zuen eragina dela eta son handia hartu zuen Zestoak, garai hartadantzaldiaren ikusle zirela. Nik berehala pasatzen ko egunkarietan ohikoak izaten ziren Zestoari buruzko albisteak. Ahonuen poltsa, eta gero Blasek jasotzen zuen dirua. ra egunkari grafikoko 1935eko iraileko alean zahagi-dantzari buruzko Baina egia esan behar badut Blasek ez zuen bildutaalbistea agertzen da. Makila-dantzariek zahagi-dantza zaharra Baiko dirua jasotzen. Bainuetxean dantza egin ahal izanuetxean dantzatzen dutela dio, guztiz festa euskaldunarekin udako teko, beharrezkoa zen aurrez baimena eskatzea. Hokolonia alaitzeko asmotan. rretarako hobea zen Don Pako baino Joakin Meoki. Hala ere, inoiz ez ziguten sarrerarik ukatu. Gainera, IraIlaren 10ean, 20:00etan hantxe biltzen genuen dirurik gehiena. Bainuetxetik Zahagi-dantza eta dantzaurrea egiten zirela jakinda, hasieran esan Benta Peligrora, han oso harrera ona egiteaz aparte, bezala, Itxaropena dantza taldea, Idiakaitz txistulari taldea eta Zestubeti ateratzen ziguten eztarria bustitzeko edaria. ko Trikitixa elkartea ohitura hura berreskuratzeko asmotan dabiltza. Herriko plazan, barrerak oraindik kendu gabe Oraingoz, zahagi-dantza berreskuratuko da eta ea datozen urteetan egon ohi ziren, kalean zebiltzan kanpotarrak eta hodantzaurrea egitera ere animatzen diren. Irailaren 10ean, 20:00ak alteletatik kanpo etxe partikularretan ostatu hartzen dera irtengo dira zahagi-dantzariak eta musikariak udaletxe azpitik. zutenak zain izaten genituen. Jende hark diru guHerriko zenbait gunetan dantzatzeko geldialdiak egingo dituzte eta txiago zuen, baina agian eskuzabalagoak ziren. Hoazkenik plazan dantzatuko dute. rrela, plaza nagusian aurreskua dantzatzen zen, eta baita beste dantza berezi bat ere., Joxe Mari BarreAntolatzaileek, 14 urtetik gorako herritarrak zahagi-dantzan parte nak oilasko-dantza egiten baitzuen. Plazan oilaskoa hartzera gonbidatu nahi dituzte. Entseguak abuztuaren 29an 19:30ean lurperatzen zuten, lepoa bistan zuela eta Barrenak eta irailaren 5ean 19:30ean izango dira. Izen-ematea: 679871322 teleezpatarekin lepoa moztu behar zion. Kapitain ezpafonora whatsap mezua bidalita, izen-abizenak eta adina adierazi. Izetadunak begiak estalita edukitzen zituen eta ikuslena emateko azken eguna, abuztuaren 22a. en oihuez bilatu behar izaten zuen oilasko gizajoaren kokapena.

A

maiur aristi


185.qxp_55 24/7/17 0:11 Pรกgina 9

9 San Kristobalak narrondon

Karmenak arroabean

Santio-Santanak arroagoian


185.qxp_55 24/7/17 0:12 Página 10

J

ardunian

ELBA AZPILLAGA

18 urterekin hasi zen pintxatzen eta 23rekin nazioarteko karteletan egotea lortu du Elba Dj-k. Disko jartzaile bezala ia erabat gizonezkoena den mundu batean sartu, aurpegia eman eta ospea lortzen hasi da, baina dena nahi gabe etorri zen, bila joan gabe. Zoria, berezko talentuak eta bere estetika deigarriak lagundu diotela aitortzen du Lasaoko arkitektura ikasle honek.

nondik dator Elba Dj? Nire aitagandik. Nire aita musikazale amorratua da eta txikitatik hori irakatsi dit, hortik dator nire musika zaletasuna. Bera hasi zen musika elektronikoarekin, ekipo txiki bat zuen eta gaixoaldia izan zuenean niri oparitu zidan. Ordurako niri ere musika elektronikoa gustatzen zitzaidan, ekipoa lortu nuenean, aitak erakutsi zidan apurrarekin, nuen material musikalarekin eta nire aitaren lagun musikariek lagundu zidatenarekin, hasi nintzen saltsan. Pixkanaka joan zen dena, jolas bat bezala zen hasieran, niretzako egiten nuen zerbait, etxean lagunekin festak antolatzeko. Konturatzerako teknika hobetu nuen. Lasaoko festetan jakin zuten nire aitaren herentzia existitzen zela eta han egin nuen nire lehen “pintxada”. Gero Donostiako denda bateko inauguraziorako deitu zidaten lagun baten bitartez. Publiko berri baten aurrean egon nintzen eta –hemen sartzen da estetika– jendeak erreparatu egin zuen nigan, emakume batek batez ere, nonbait harrituta geratu zen pintxatzen ikusi ninduenean: neska, Dj-a eta horrelako estetikarekin. Ordutik egin ditudan lan gehienak bere bitartez lortu ditut. Ni ez naiz horren bila joan, baina aurpegia jarri dut jendearen aurrean eta azkenean deitzen joan zaizkit, bakarrik etorri den zerbait izan da. Baina badakit neurri handi batean hau dena emakumezkoa naizelako izan dela, emakume Dj oso gutxi daude, eta Euskal Herrian oraindik ere gutxiago. Neska, gaztea eta ezpainak gorriz margotuta, badakizu, atentzioa ematen du. (barreak) eta zure generoagatik deitzea, ez zaizu gustatuko Ez, ezertxo ere ez. zure lanari balorea kentzen al dio? Ezetz pentsatu nahi dut; azkenean, nahiz eta neska izan, lan txarra egingo banu ez lidakete deituko. Baina bai, pisua du emakumezkoa izateak kontratatzeko orduan. Azkenean, ekitaldi bakoitzean irudi bat eman nahi

A RGAZKIA:

ARTEFOTO


185.qxp_55 24/7/17 0:12 Página 11

1

A RGAZKIA :

ANNE URIA

da, giro bat sortu. Eta jartzen duzun aurpegiak irudian eta giroan eragina du. Baldintza horrek nire alde jokatu du sarri. Nik uste dut aukerak aprobetxatzen jakin behar dela. Nik ez dut estetika zehatz bat sortu gehiago kontratatu nazaten. emakumeak musikan bide luzea du oraindik egiteko Bai, asko dago egiteko, ni mugitzen naizen munduan behintzat, musika elektronikoan apenas dago emakumerik, nire publikoaren ehuneko 85a gizonezkoa da. Emakumezko Dj oso gutxi gaude eta gainera oso zaila dugu sartzeko; ez dakit zer pasatzen den baina pausua emateko mugak daude, gizonezkoen mundua da beldurra edo errespetua ematen du. Jasan al duzu emakume izateagatik egoera desatseginik? Bai, jaso izan ditut komentarioak modu txarrean, jarritako musikari buruz, gizonezko bati nekez hitz egingo litzaiokeen moduan. Ni neska naiz eta oso gaztea eta jendeak askotan begiratzen nau ezer jakingo ez banu bezala, tuntuntzat hartzen naute zentzu guztietan, teknikoki bai eta baita ligatzeko orduan ere. “Kable bat entxufatzen jakingo al du ba honek?” galdetuaz bezala begiratzen dizute hasieran, horrek gaizki sentiarazten nau. Eta behin, pintxatzen ari nintzela aitona bat jazartzen hasi zitzaidan, lana eta gero berarekin afaltzera joateko esanez. Nazkagarria izan zen. mesfidantzaz begiratu dizuten horiek, saioa ikustean harritu egingo dira, ezta? Bai, gero ekitaldia ondo doala ikusten dutenean, dena zure esku dagoela eta jendea oso gustura ari dela ba konturatzen dira zerbait behintzat badakizula. eta zer da, hobbya edo lanbidea? Neretzat hobby bat da, nik beste lehentasun batzuk ditudalako. Hala ere, konturatzen naiz, hilero-hilero zerbait lortzen dudala honekin. Eta niretzat oraindik ere harrigarria da. Baina egia da deitzen didaten ia ekitaldi guztietara joaten naizela, bata besteagandik oso desberdinak direlako eta esperientzia polita izaten da. zein izan da egindako ekitaldi garrantzitsuena? Apirilean Zarautzen Nazioarteko Surf Txapelketan izan nintzen. Niretzat kristona izan zen, gauez, eszenatoki handian eta Grises eta John Berkhout-ekin. zuk sortzen al duzu kanturik? Oraindik ez, baina ez da asko falta horretarako ere. nola antolatzen da dj saio bat? Lan handia du aurretik. Lehendabizi jakin beharra dago ekitaldian zer giro nahi duten sortu, zer motatako eta adinetako jendea egongo den, jatekoa badagoen edo ez, zer edari mota, kanpoan ala barruan den, egunez ala gauez… gauza asko galdetzen ditut, oso desberdina delako eguerdiko hiruetan musika bat jartzea edo arratsaldeko zortzietan beste bat jartzea. Kontratatzaileak ere esaten du, Chill out giroa den, edo dantza egitea nahi duten, edo konbertsaziorako musika lasaia nahi duten. Horren arabera nire disko gogorra ateratzen dut eta hor emanaldiaren estilo musikala zehazten dut, baina beti beste mila estilo badaezpada ordenagailuan eramaten ditut. Inoiz ez dut ezer itxita eramaten, jendearen erreakzioaren arabera moldatzen joaten naiz, noski. Eta estiloa aukeratuta eraman arren, abestiak momentuan erabakitzen ditut. musika gustatzen zaizu, baina ez da zure pasio bakarra Gustatzen zaizkit musika, arkitektura eta moda edo estetika mundua. Eta horiek uztartzen saiatzen naiz. Arkitektura eta estetika bat eginda daude eta musika, gaur egun ere estetika da, publikoari erakusten zaion aurpegia, eszenaren itxura eta ematen duzun presentziak estetika landua izaten du: sentsazio bat transmititu nahi da.

“Emakumezko Dj-a, gaztea, eta ezpainak gorriz margotuta; badakizu, atentzioa ematen du”

“Nire publikoaren %85a gizonezkoa da, eta hor aurpegia ematea ez da erraza”

1


185.qxp_55 24/7/17 0:12 Página 12

M OTZ EAN zer da ba estetika? Jarrera bat da, baldintza batzuei erantzutea. Estetikaren barruan ez dago ondo edo gaizki, baizik eta zuk transmititu nahi duzun hori defendatzea da kontua. Arkitekturan, esaterako, baldintza izan daiteke argia behar al duzun, edo iluntasuna; orduan koloreekin era batera edo bestera jokatu beharko duzu. Estetika pertsonalean berriz, moda bat jarraitzen baduzu, heavy-a edo hippya esaterako, zuk defendatzen duzun hori adieraztea lortu behar duzu. zuk zer estilo duzu? Nik ez dut modarik jarraitzen, nire erara joatea gustatzen zait, egun batean joango naiz pija, beste batean heavy, dena gustatzen zait; beraz hori adierazten dut, momentuan sentitzen dudana janzten dut, horiek dira nire baldintzak. eta edertasuna eta elegantzia zer dira? Nire ustez edertasuna denok daukagu eta puntu desberdinetan. Niri ez didate kanonek balio. Zerbaitek nabarmendu egiten zaitu, hori da edertasuna. Niri txikitan burla egiten zidaten lepo luzea nuelako, eta denborarekin ikasi dut desberdina dela, batzuei gustatuko zaie eta beste batzuei ez, baina nire edertasunaren puntu bat da. Dotoreziak ez du estetikarekin zer ikusirik, jarrera bat da, saber estar transmititzen jakitea da. zure estetikak atentzioa ematen du Bai, badakit. Kontziente naiz baina ez zait inporta, hainbeste gustatzen zaizkit, bai kolore denetako makillajeak, gauza berritzaileak, zapata arraroak, konbinazio ikusgarriak eta abar, gustatzen zaidana janzten dut. Jantzi aurretik ez dut pentsatzen “gaur atentzioa emango dut”; ez, ez da hori nire helburua, gainera ni oso lotsatia naiz. Makillajeari dagokionez, nik arkitektura ikasten badut ere, marrazten ez naiz oso jaioa. Baina aurpegiak margotzen, alegia makillatzen, horretan bai, ona naiz. Nere ustez aurpegi bat makillatzea koadro bat marraztea da, kolore asko erabiltzea gustatzen zait. eta zein da makillatzearen helburua? Zu zeu ondo sentitzea. Ni “ahaltsuagoa” sentitzen naiz makillatuta baina egun seinalatuetan bakarrik makillatzen naiz. Egunero makillatuta joanez gero iruditzen zait ez zarela zu. Nire ustez aurpegia margotzea ez da inperfekzioak ezkutatzeko, baizik eta zure edertasuna indartzeko. noiz erabaki zenuen arkitektura ikastea? Behin txikitan ingeleseko irakasleak etorkizunari buruz galdetu zigun ariketa batean, eta hor dagoeneko esan nuen etxeak diseinatu nahi nituela. Marrazketa teknikoa ere beti gustatu izan zait. Barne diseinua gustuko dut, interesa pizten didate formek, zergatik eta nola dauden eginda gauzak.

·E RAIKIN BAT : R ON CHA MP EL IZ A (F RAN TZIA ) ·B IDAIA BAT : M EX IKO ·L IBURU BAT : E DGAR A LA N P OEREN KON TA KIZUNA K ·F ILM BAT : B LAD E RUN NER ·A BES TI BAT : H AVE YOU EVE R SEEN DE RAIN (C REED ENCE ) ·G ORROTO : J EN DE FA LTS UA A RGAZKIA:

MANU IZETA

“Jendeak askotan begiratzen nau ezer jakingo ez banu bezala, tuntuntzat hartzen naute zentzu guztietan, bai teknikoki baita ligatzeko orduan ere” zertan lan egin nahi zenuke? Garbi daukat arkitektoa izan nahi dudala baina ez dut nahi arkitektura korriente bat egin, ez nuke nahi adibidez hemen inguruan dauden bezala etxebizitza bloke berdinak egitea. Arkitektura soziala egin nahi nuke nik, gizartearen beharrei erantzuten dion arkitektura alegia. Adibidez, Zestoak behar badu eraikin kultural bat eta horrek Zestoako gizarteari lagundu egingo badio, horrek motibatzen nau. Eta arlo horren barruan paisajismoak pizten du nire interesa. Parkeak, lorategiak, paseoak diseinatzea adibidez, bertako landareri eta paisaia autoktonoari indarra emanez. Adibidez, nire karrera amaierako proiektua faroen inguruan da, farozain oso gutxi geratzen dira eta gobernuan horiek pribatizatu eta luxuzko hotel bihurtzeko arriskua dago; nik faro horiei erabilera soziokulturala emateko proiektua sortu nahi nuke.

M

ari Artano Izeta


185.qxp_55 24/7/17 0:12 PĂĄgina 13

espainiar estatuko bandera udaletxeko balkoian

Espainiako Gobernuaren Delegaziotik bidalitako notifikazio batek 10 eguneko epea ematen zion Udalari Espainiako bandera Udaletxeko balkoian jartzeko. Gauzak horrela, uztailaren 17an espainiar estatuko bandera jarri zen Udaletxeko balkoian.

3

danbolin.eus

1

urola bailarako mapa turistikoaren aurkespena

Uztailaren 18an Zestoako Bainuetxean Urola bailarako turismo eskaintza biltzen duen esku orria aurkeztu zuten Iraurgi Berritzen garapen agentziak, Urola Turismoak, Euskadi Basque Countryk eta Explore San Sebastian Regionek. Esku orria Urola bailararen mapa bat da, eta maparen atzeko alden bailarako herri bakoitzaren turismo eskaintza azaltzen da. Zestoaren kasuan Ekainberri museoa eta Lili Jauregia dira eskaintza nagusienak.

kiroldegiaren berrikuntza lanak

Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euroko laguntza emango dio udalari eta beste 600.000 euro jarriko ditu udalak. Inbertsioa datozen hiru urteetan egingo da. Laguntzak gehienez berrikuntza kostuen %50 finantzatzen du. Proiektua amaitzear dago, datozen asteetan aurkeztuko da Aldundian eta udalbatzarrak onartzen duenean konkurtsora aterako da. Kiroldegia Gipuzkoako zaharrenetakoa da (1976an hasi ziren egiten) eta horregatik aurkeztu ziren laguntzetara. Eskaera onartu egin zen eta aurreproiektua aurkeztuta dago. Lanen iraupena 10 hilabetekoa izatea aurreikusten da. Beheko kantxa eta frontoia berdin mantenduko dira. Igogailu batez lotuta egongo dira solairuak. Beheko pisuan; masaje gela eta aldagelak. Sarrerako pisuan: komunak, bulegoak eta trinketerako frontoi txiki bat. Lehen solairuan: aldagelak, saunak eta bitan egiteko aukera ematen duen 130 m2-ko aretoa. Bigarren pisuan: 150 m2-ko gimnasioa eta gela balioanitza.

gurutzeaga frontoiko finalak

Lau koadro barruko pala txapelketa eta txokoko eskuzko pilota txapelketak jokatu dira. Palakoetan, Kixkurra 25 – Jon Lazkano 21 emaitzarekin 3 eta 4. postuak erabaki ziren. Finalean Jon Arizaga gailendu zen, 25 – 20, Jokin Aranbarriren aurka. Sari banaketan Aitor Zabalaren aldeko pankarta jarri zuten, finalaurrekoetan lesionatu baitzen. Txokoan, Adonis-Aitzol bikoteak irabazi zuen finala Jon-Josu bikotearen aurka, 30-17 emaitzarekin. Partida gogorra jokatu zuten lau pilotariek nahiz galtzaileak 17 tantoan gelditu. Txapelketako hirugarren postua AnderHektor bikoteak lortu zuen Julen V.-Ioritz A. bikoteari 3021 irabazi ondoren.


185.qxp_55 24/7/17 0:12 PĂĄgina 14

Azken emanaldian Aizarnazabalgo erretoreak Iraetako Joan Beltran jaunarekin patronatua dela eta 1485ean izandako eztabaida luzeen berri jasotzen genuen lerro hauetan.

Oraingoan Zestoa eta Aizarnako apaizek Zestoako kontzejuaren babesarekin izandako eztabaiden berri jaso nahi dugu. Gertaera 1540koa da. Auzia bi elizetako erretore eta benefiziaduen eta Deban bizi zen Frantzisko Olasoren artekoa da, lehenak bigarrenaren kontra. Apaizen ustez Olasok bidegabeki jasotzen zuen bi elizetako hamarrenen erdia. Ez da garbi geratzen nola iritsi zen jaun hau hori kobratzera, baina eztabaidetan garbi geratzen da lehen Iraetako Joan Beltran jaunak kobratzen zuela. Auzia sortzen zenetan ohi bezala, alde bakoitzak bere ordezkariak izendatu zituen. Eta lekukoei egin beharreko galderak zehaztu zituzten. Kasu honetan erretore eta benefiziaduen galderak jasotzen dira. 16 ziren hasieran eta, azken momentuan, 17. bat gehitu zuten. Honetaz gain, lekukoak ere aurkeztu zituzten: denera 32 ziren Zestoa, Aizarna eta Deba aldekoak. Gainera, bakoitzari egin beharreko galderak zehazten dira, gehienek denak erantzuten badituzte ere, badirelako galdera gutxi batzuk erantzun behar zituztenak ere. Auzia 1540an hasi zenez eta IĂąakik jaso dituen dokumentuak 1544an bukatzen direnez, ez dakigu nola bukatu zen arazoa, baina esan beharra dago datu kuriosoak jasotzen direla testigantza hauetan. Adibidez, bilera bat kanpandorreko kanpaiak ordua jotzen zuenean hasiko zela esaten da eta IĂąakik ondorioztatu du 1540an bazela orduak jotzen zituen erlojua Zestoako elizan. Numeroak ere aipatzen dira. Apaizek hamarrenen erdia kobratzen zutela esaten da eta erretoreak (edo bikarioak) beste benefiziadu bakoitzak halako hiru kobratzen zuela. Datuetan aldaketa txikiak badaude ere, benefiziadu batek

6,5 dukat kobratzen zuen urtean. Zaila da zehazten dukat batek zuen balioa, baina nahiko gutxi behar zuen izan esaten baita bizitzeko beste lantegi batzuetara dedikatu behar zutela: sareak konpondu, sagarmintegiak, eskolak eman... Hemendik ateratzen du IĂąakik 1508an bazela Zestoan irakurtzen eta idazten erakusteko eskola bat, erretoreak egiten zituela irakasle lanak. Zestoako lehen eskola segurua, beraz. Lekukoen datuetatik atera daitekeen beste ondorio bat: Zestoak 1.500/2.000 biztanle zituela ondoriozta daiteke, familiak aipatzen baitira eta ez pertsonak. Gutxi gorabeherako datuak dira. Ia lekuko guztiek aipatzen dute inguruko herrietako elizek apaiz gehiago zituztela Zestoa eta Aizarnakoek baino. Hauetako bakoitzak erretorea eta hiru benefiziadu zituen. Esaten da adibidez Zumaiakoak 7 apaiz zituela, nahiz eta jende gutxiago bizi. Daturik eman gabe, Aia eta Zarauzkoa ere hobeto hornituta zeudela esaten da behin baino gehiagotan eta hornituena Getariakoa zela esaten da, 8 apaizekin. Errepikatzen den datua da Iraetako Joan Beltranek bere garaian enkantean jartzen zuela bere erdiaren kobraketa eta enkantea garestitzeko lagunak jartzen zituela prezioa igoarazteko. Eta enkantea eskuratutakoak behin baino gehiagotan zorrak egin zituela (eta ez txikiak), bakarren bat ihes egitera behartzeraino. Adierazten da Iraetako jaunak bere zorra kobratzeko ihes egindakoaren ondasunak exekutatu zituela, haren emazte eta familia kalean utziz. Garbi dago ahaltsuak beti izan duela txikien ondasunak bereganatzeko bitartekorik.

J

exux odriozola


185.qxp_55 24/7/17 0:12 Página 15

5 1

ZIRTZILERIEN LILURA Duela 150 bat urtez geroztik, udako atsedenaldia moda bihurtu zen eta, besteak beste, Zestoara etortzen ziren makina bat udatiar aisialdi indarberritzaile baten bila, jende azaguna etortzen zen lekuaren xarma bizitze aldera eta, jakina, egonaldiak eta ur tratamenduek sendatze bidean jarriko zutelakoan. Gure herriko udaldia ezagutzeko aukera asko daude, esate baterako, adineko jendeak kontatutako bizipenak, idazleen kronikak (ai! Azorin ederra!), egunkari eta aldizkariak, ikerketak... Baina guk hemen urzaleek han eta hemen zabaldutako souvenir edo oroigarriei erreparatuko diegu. Bazar txiki bat bailitzan, hemen erakusgai jarriko ditugun postal, edalontzi, medaila, labana, dortoka eta abarrek gauza askoren berri emango digute. Gaur egun, souvenirra nonahi dago gure bizitzatan. Zaila da aurkitzea etxe bat bere dekorazioan figuratxo bat, txarroren bat edo bestelako oroigarritxoren bat ez duenik, ez dakit nondik ekarritako “bitxikeria”... Alferrikako gastua? Bidaian ibili dela harrokeriaz erakutsi nahia? Kitsch kulturaren seinale? Gizakia gizaki denetik, ordea, beti izan ditu gustuko horrelako zirtzileriak eta, aitortu behar da badutela zerbait berezia, urteak pasa ahala nabaritzen zaien halako zera bat.

URA ETA OSASUNA Oroigarri ezagunena ez ezik, behar beharrezko objektua zen basoa bainuetxeetan. Zumitzezko otarrarekin babestuta, sokazko edo larruzko eskulekuarekin, norberak eraman behar izaten zuen basoa urak hartzeko. Eredu eta itxura askotakoak izaten ziren (milaka mordo batzuk fabrikatu ziren) gehienetan “Cestona” edo “Balneario de Cestona” grabatuta zutelarik. Urarekin batera, uztarri berean zihoan beste oroigarri bat izaten zen beren eraginei buruzko postala, alegia, gizon edo emakume lodi batzuek komunera zalapartan doazen horietakoak; postal batek atzean dioen bezala, “Maria Fernanda maitea: ireki banan-banan ate denak ea badakizun non nagoen ni”.


185.qxp_55 24/7/17 0:12 Página 16

POSTALAK Postalez hitz egin genuen aurreko ale batean (2006ko ekaina) baina hemen beste ikuspuntu batetik landuko dugu. Izan ere, oroigarririk zabalduenak postalak dira zalantzarik gabe. Kalkulatzen da XX. mendearen lehenengo erdikan, Zestoako 500 bat postal desberdin aterako zirela, eta horrek esan nahi du bataz beste 10 postal berri ateratzen zirela urtean (gerra garaiak-eta kenduta, igo egingo litzateke kopuru hori). Ia gehienetan, “bloc postal” gisa argitaratzen ziren, alegia, postal mordoxka multzoan. Postal horietatik, asko zirkulatu gabekoak dira, alegia, bidali gabekoak eta, ondorioz, zuzenean oroigarritarako erosiak. Besteak, batera eta bestera bidalitakoak, informazio iturri bikain-bikainak dira, urzaleek idatzitako kontuak daramatzatelako.

DENA JAINKOARI ESKER Bainuetxean eta inguruko hoteletan egoten ziren denboraldian, erlijioaren garrantzia ez zen ahazten. Loiolara joatea ezinbesteko ibilaldia izaten zen (postalek ez digute esaten, ordea, zer zuten gustukoena urzaleek: basilikaren handitasuna, hango meza, edo... han inguruan hartutako txokolatea eta boladua) baina gehienetan hotelean bertan entzuten zuten meza: “Gutxi joaten gara Loiolara eta nahiago dugu bainuetxean bertan egiten den funtzioa”. Erlijioaren presentzia (astuna?) ondo nabaritzen da oroigarrietan: San Ignazioren kaperatxoa eta medaila, San Antoniorena...

GUTUNEN MUNDU AHAZTUA Ez dago esan beharrik baina gaur egungo garaietan, etengabeko orainaldian bizi garen honetan, gogoratu egin behar da orduan ez zela whatsapp delakorik, posta elektronikorik, poltsikoko telefonorik eta abarrik. Telefonoa bazen, bainuetxean eta horrela, baina ez zen merkea eta ondorioz gehien erabiltzen zen informazio bidea posta zen. Gutunak eta postalak helbide finko batera bidaltzeko ez zegoen arazorik (posta zerbitzua nahiko ona zen) baina hartzaileak kanpoan oporretan zeudenean izaten ziren kontuak; orduan, beharrezkoa zen lagunei adieraztea zein egunetan non egongo zen hartzailea. Hori dela-eta, asko arduratzen diren udatiarrak ondo zehazten kontu horiek: “Hemen 24ra arte egotea espero dut eta gero Donostiara noa” / “Etzi alde egingo dugu hemendik, bi egun pasatzera, Donostiako Continental hotelera” .

MALETENTZAT ETIKETAK Garai batean, bidaiatzea orain baino askoz garestiagoa zen, makalagoa eta agian deserosoagoa... baina ederragoa ere bai. Horien adibide dira maletentzako etiketak. Etiketa horien historia oso aspaldikoa da, trenaren sorrerarekin lotzen da. Orduan, metalezko txapa txiki batzuk izaten ziren eta larruarekin edo lokarri batekin maletari eransten zitzaizkion. XX. mende hasierarako, ordea, askoz arruntagoak ziren, paperezkoak edo kartoizkoak, hemen erakusten ditugun bezalakoak. Ia hotel gehienek zituzten beren etiketatxoak. Tamainaz bospasei zentimetro zituzten zabalean eta, ikus daitekeen bezala, kolore bizikoak eta erraz ikusteko modukoak ziren. Zenbait lekutan diseinu oso landuak zituzten baina gure kasuan batez ere letrak eta iruditxoren bat, besterik ez. Etiketek hotelaren publizitatea egiteko balio izaten zuten, baina ez horretarako bakarrik: esaten dutenez, hoteletako langileek nolabaiteko kode ezkutu bat zuten etiketa horien bidez komunikatzeko. Maletaren toki batean edo bestean itsasten zituzten, bezeroaren arabera: ohiko bisitaria baldin bazen, aberatsa baldin bazen, propinak ematen bazituen, xuhurra bazen...


185.qxp_55 24/7/17 0:12 Pรกgina 17

7

EDERTASUNA

1

XX. mendearen hasierarako, Zestoako bainuetxeko medikuak konturatuta zeuden hura ez zela garai bateko establezimendua, alegia, gaixoak sendatzeko lekua, baizik-eta plazer eta aisialdiko leku ere bihurtzen ari zela. Urzaleak, batez ere dirudunak, ez ziren soilik urak hartzera etortzen: inguruak bisitatu nahi zituzten, erregeak eta jende handia zebilen tokian ibili, moda-modako joera berriak ekarri eta ezagutu, dantzan egin eta musika entzun... Hitz batean, dirudun jendea norbere ongizatea zentzu zabalago batean ulertzen hasi zen. Horren guztiaren adierazgarri da ispilu eder hau. Alde batetik, bainuetxearen aipamena eta erdian emakume baten irudia; eta bestetik, ispilua. Zazpi bat zentimetroko zabalerakoa, aproposa oso, esate baterako, ura edan eta komuneko trantzetik atera ondoren aurpegia hautseztatzeko.

DORTOKA

F

ernando Arzallus

Bulegorako tinbre hori oso ezaguna zen garai batean eta makina bat modutakoak ikus daitezke. Kalitate handienekoek damaskinatu bidez dotoretua daramate oskola. Ia libra bat pisatzen du dortokak eta 15 bat zentimetroko luzera du. Horietako asko Eibarko BOJ enpresak egin zituen, XX. mendearen erdialdean. Buruan nahiz buztanean zapalduta, oso soinu bizia eta berezia ateratzen du. (Dortokaren jabea: ArrizabalagaAstigarraga sendia)


185.qxp_55 24/7/17 0:12 Pรกgina 18

danbolIneko bazkIde guztIen artean zozketa egInda, Ibon tellerIarI egokItu zaIo agustIn Jatetxean bI lagunentzat afarIa

Hilabete daramagu oporretan. Atzean geratu dira entzumen-probak, egia ala gezurra ariketak eta ditxosozko idazlanak! Ikasleren batek agian apunteak San Juan sutan erreko zituen... Zorionez, azken hilabeteetan euskaltegian gabiltzanon aurpegiak ezagutu ahal izan dituzue herritarrok. Hau horrela, udarako abentura berri batean murgiltzea proposatzen dizuegu: orain arte gazteleraz egin diozuen gure ikasle horri euskaraz egitea. Zer iruditzen? Ikasle maiteak: sentitzen dugu, guk zaindu ezin zaituztegunez, konplizeak bilatu beharra geneukan. Kar kar!!! Uda bikaina pasa ezazue, euskarari jairik eman gabe! Irailean itzuliko gara: matrikulazioa irailaren 1etik 22ra


185.qxp_55 24/7/17 0:12 Pรกgina 19

28 29 30

OSTIRALA

Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera lemapean elkarretaratzea plazan, 20:00etan. LARUNBATA

Iraetako tren txikian ibiltzeko aukera izango da eguraldiak laguntzen badu.

rIa

IGANDEA

Sahara eguna. 13:00etan ume sahararrei ongi etorria udaletxean. 14:00etan bazkari herrikoia. Txartelak salgai daude 3 eurotan Koiote tabernan.16:00etatik 20:00etara puzgarriak eta plazako haiman tea dastatzeko aukera.

AB

UZTUA

10

OSTEGUNA

San Lorente eguna ospatuko dute San Lorentzo auzoan. Goizean zehar umeentzako ekitaldiak izango dira.

Ai 12

zarnako jaiak LARUNBATA

7:30 oilasko biltzaileen irteera. 12:00etan txupinazoa eta festen hasera. 12:30ean paella lehiaketaren prestaketa. 14:30ean oilasko biltzaileen dantza. 15:00etan paellada. Arratsaldean oilasko biltzaileak kalean zehar.22:30ean dantzaldia Eromeri taldearekin. 00:30ean LGHBT erromeri punkiya ondoren Kanutto DJ.

13

IGANDEA

11:00etan txupinazo koloretsua, buru haundi eta guzti. jarraian altxorraren bila eta ur jolasak. 11:30ean jubilatuentzat hamaiketakoa Kopittekon. 13:30ean umeentzat makarroi jana. 15:30ean umeentzako ekitaldia Ekain Showrekin. 17:00etan Ginkana-oztopo lasterketa, ondoren txokolatada. 22:30ean Elizango Ahizpen erromeria.

14

ASTELEHENA

12:00etan Aspaldiko jolasak .18:00etan pilota partiduak. 21:00etan herri afaria. 23:00etan Tximeleta taldearen kontzertua gaua alaitzeko. Oharra Hippie gaua izango denez, animatu mozorrotzera.

15

ASTEARTEA

11:00etan meza nagusia. 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara puzgarriak. 17:00etan apar festa. 18:00etan herri kirolak. 22:30ean Gozo-gozo taldea festei bukaera emateko.

26

LARUNBATA

Zestoako X. Slaloma estazioko industrialdean.

age nd a

9

UZ

TAILA

1

IRAILA 02 03

LARUNBATA

XXXII. Ondarbasora Igoera, gauean musika... IGANDEA

Edadetuen eguna: meza nagusia, omenaldia, bazkaria, VII. Trikitilari Gazteen Txapelketa.

Ze 07

stoa Jaiak OSTEGUNA

Txupinazoa, musika, meza, Ama Birjinari Salbea, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko herri afaria plazan, bertsolariak, kontzertua...

08 09 10

OSTIRALA

Diana, meza nagusia, bandaren kontzertua, zekorketa eta zezen bolaztatuak, gaztetxoentzat olinpiadak, pilota, musika. LARUNBATA

Diana, puzgarriak, paintball-laser eta ludoteka goiz eta arratsalde, paella, baltsa jaitsiera, txaranga, musika. IGANDEA

Diana, umeen kalejira eta udal batzarra, umeen txupinazoa, nafar ikurrari gorazarrea, zezen bolaztatuak eta poniak, umeen bazkaria, zekorketa eta zezen bolaztatuak, umeentzako jarduerak, zahagi dantza, apar festa...

17

IGANDEA

Akoako bira.

*z

ahagi dantza berreskuratzen. Aurtengo festetan,

garai batean dantzatzen zen zahagi-dantza dantzatzeko ohitura berreskuratzeko ahalegina egingo dute Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestuko Trikitixa elkarteak. Antolatzaileek, 14 urtetik gorako herritarrak zahagi-dantzan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Entseguak abuztuaren 29an 19:30ean eta irailaren 5ean 19:30ean izango dira. Izen-ematea: 679871322 telefonora WhatsApp mezua bidalita, izen-abizenak eta adina adierazi. Izena emateko azken eguna, abuztuaren 22a.


185.qxp_55 24/7/17 0:12 Pรกgina 20

Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com

943 148 061


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.