Azaroa 2017

Page 1

188.qxp_55 19/11/17 18:32 Pรกgina 1


188.qxp_55 19/11/17 18:32 Pรกgina 2


188.qxp_55 19/11/17 18:40 Página 3

34 6 9 10 12 13 16 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

HE RIOTZAKO ORDUAN , AME N DANBOLIN . E US

DENBORAK AURRERA ETENGABEAN

Urteak aurrera doaz. Konturatzerako, unibertsitateko azken proiektua aurkeztu eta lau urteren ondoren, lan munduan sartzear nago. Eta orain zer? Galdetzen diot nire buruari. “Aprobetxatu, denbora azkar pasatzen da eta!” esan izan didate beti ikasketak burutzen jardun naizen urte guztietan zehar. Gutako nork ez du galdera hori behin baino gehiagotan entzun? “Ez da hainbesteraino izango”, pentsatzen nuen neure baitan. Denboraren poderioz baina, arrazoi dutela konturatu naiz. Urteekin, bidean aurrera goaz geu ere, garaiak aldatzen dira eta danbolineko azken ale honetan, gai eta garai ezberdinei buruzko kontuez ariko gatzaizkizue. Bidean aurrera bagoaz ere, noizbehinka, nahi baino gutxiagotan bada ere, atzera begiratu beharko dugu ba, indarrak hartzeko sikiera. Behin, batzuk izan zirelako baikara gu gaur. Ariketa hau egiteko tartetxoa hartu zuten 30 lagun zestoarrek pasa den urrian. Autobusa hartu eta Gurseraino (Bearno, Frantzia) eraman zituen gidariak Portale Kultur Elkarteak antolatutako memoria historikoari buruzko jardunaldien baitan. Bigarren Mundu Gerrak iraun zuen urteetan zehar funtzionamenduan izandako kontzentrazio-esparrua ezagutu zuten. Gutxienez 6.000 euskaldun pasa ziren bertatik, tartean zestoar, aizarnar eta arroarrak. Denboraren joan-etorrien ostean, hainbeste aldatzen ez diren kontu, pertsona eta gaiak ere badira. Duela 40 urte inguru sortu eta oraindik fin-fin darraien igandetako txaranga da horren adibide. Danbolinen azken ale honetan, herriko hainbat musikariz osatutako talde horri omenaldi txiki bat egin nahi izan diogu eta ondorengo orrietan irakurgai izango dituzue horiek bizi izandakoen nondik norakoak. Batzuk duela lau hamarkada ilusio osoz hasitako errelebo-lasterketa honetan, asko izan dira musikaren lekukoa eraman dutenak. Guzti horiek egindako lanari esker, lekuko hori belaunaldi batetik bestera igaro da, hasierako gogo eta ilusioari eutsiz. Azaroaren lehen egunekin batera hildakoak gogora ekartzen ditugu ohitura jarraituz. Heriotzaren inguruko usadio eta erritu ezberdinek denboran zehar izandako aldaketak nabarmenak dira. Hiltzea garesti irteten dela esan ohi da, baina, beti izan al da horrela? Garai bateko hileta, dolu edota errekordatorieoi buruzko artikulua irakurgai duzue azken ale honetan eta galdera horren erantzuna argitzeko aukera ez galdu. Hitz hauek idazten nabilen bitartean ere minutu eta segundoek aurrera egin dute. Denbora etengabe eskuetatik ihesi doan zerbait da. Nork daki bihar non, norekin eta nola egongo garen! Bihar biharkoak, momentua bizi!

d a n b o l i n EK

I

tsaso waliño

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta eta Mireia Orbegozo

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

M E M O R I A H I S T O R I K OA

IRAGANE TIK TIRAKA

IGANDETAKO TXARAN GA

PU BLIRREP ORTAJE A

A G E N DA

diruz lagundutakoa


188.qxp_55 19/11/17 18:32 Página 4

Ha enbidoa

Umeekin pilotaz gozatzen

steko eta behin “eskerrik asko” enbidoagatik Dani, jajaja... Ez nauk inoiz idaztekoa izan, baina ea gai naizen zerbait itxurazkoa egiteko. Herriko festak amaitu ondoren pilota elkarteko kideekin bildu nintzen eta umeei pilotan erakusteko norbaiten bila ari zirela esan zidaten. Hasiera batean umeei gauza orokor batzuk irakasteko gai ikusten nuen neure burua, baina lana dela eta, kezkak izan nituen, ea gai izango al nintzen konpromiso horri aurre egiteko. Denon artean zerbait egingo genuela hitz egin genuen eta aurrera. Pare bat hilabete izango dira lehenengo entrenamenduak egiten hasi ginenetik eta ez naiz batere damutzen, alderantziz, oso gustura nabil. Neu ere aritzen naiz pilotakada batzuk jotzen eta txikitako garaiak etortzen zaizkit burura. Hor ibiltzen gara pilota eskuinarekin nahiz ezkerrarekin nola jo behar den, sakeak nola atera behar diren, pilota jotzeko postura ezberdinak lantzen, eta horrelako gauzak irakatsi nahian. Ume asko dabil entrenamendu saioetan, adin ezberdinetakoak, (niri behintzat izugarrizko poza ematen dit hainbeste ume pilotalekuan ikusteak) eta beti ez da erraza izaten denak gustura aritzea, asko baitira, baina gu ahal dugun ondoen erakusten saiatzen gara. Seriotasun pixka bat jartzen saiatzen gara entrenamenduetan (umeekin ez da beti erraza izaten, ezta gurekin ere), baina barre algarak ere egiten ditugu. Niri poza ematen dit herrian pilota elkarte bat edukitzeak eta edozertarako bertako kideak hor egoteak, gure garaian ez baitzegoen horrelakorik. Umea nintzela aitarekin aritu behar izaten nuen pilotan, Iraetako frontoian, eta 10 bat urte nituela Azpeitira joan nintzen bertako klubera. Nik uste, gustukoa izanez gero, aukera polita dela herrian pilotan ikasteko eta jokatzeko aukera izatea, nahiz eta beste herri batera joateko aukera hor dagoen. Txikitako oroitzapenekin hasi eta hitaz gogoratzea bat izan duk Joseba Odriozola, hiretzako zihoak gaurko enbidoa! Aspaldian hire parrilako lanak fruituak eman dizkik (txapelketa bat edo beste ere irabazi duk...). Nola bizi duk egoera hori eta nor izan duk maisu?

P

I

intada . Gazteok gure tokia.

ñigo arrieta

zestoan, gurutzeaga 3 kalean kokatua dagoen lokaleko gazteok aurkitzen garen egoera salatu nahi dugu. udalak lokala ixteko agindua eman zuen, bizilagunen salaketen ondorioz. udalak ez digu salaketa hauek ikusten utzi, defendatzeko aukerarik eman gabe. gainera, udaletxeko hainbat kide lokalera baimenik gabe sartu ziren ordu txikitan. udaltzaingoa ere ertzainen errefortzua eskatu ondoren lokalera indarrean sartu zen agindu legalik erakutsi gabe, eta gainera guk ez sartzeko esanda. hainbat bizilagunen akosoa ere jasan dugu, bai akusazio gogor baita arrazoirik gabeko ertzainei deiak eginez ere. gazte lokalak baimentzeko udalak jarri dituen baldintzak betetzea ezinezkoa da, 27.000€ko obra behar da hauek betetzeko (diskoteka baten mailako insonorizazioa…). udaletxeak lege hauek inposatuta zestoan gazte lokalak egotea galaraztea lortu du. gazte lokalak asko ari dira hedatzen zestoan, bizitzeko moduko herria eta herri bizia nahi badugu, gazteok ez al dugu zestoan aurkitu behar gure tokia?

G

urutzeaga 3 zenbakian kokatzen den lokaleko kideak


188.qxp_55 19/11/17 18:32 Página 5

5

botalibrean

Berdintasunerantz.

“Gizaki guztiek eskubide eta askatasun guztiak dituzte aldarrikatuta adierazpen honetan, honako arlo hauetako inolako bereizketarik egin gabe:…sexua…” Horrela dio Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak bere 2. artikuluan. Adierazpen horrek 70 urte daramatza indarrean baina oraindik ere soldata diskriminazioa omen da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna eragiten duen faktoreetako bat. Hala adierazi Beti iruditu zaio inguruari txalodigu behintzat Emakungarria zure oroitzeko gaitasuna, eta inoiz, abagunea aurkitzen dek, Emakumearen Eusahalegindu izan zinen oroimenaren gaia mahaigaineratzeko. Dekal erakundeak. Ildo berrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azterketak hurbildu aldiro, laretik, Estatistika Institutu Nazionalaren Soldata Egituragunei entzun behar izaten zenien hezkuntza sistema hura errotik ren Inkestan oinarritutako datuen arabera, gizonen aldatzeko beharraren teoria: “Ez din inongo zentzurik bi eguneurteko batez besteko soldata 31.271 eurotakoa da. Ematan berrogei orri memorizatzeak, kumeen kasuan, berriz, 23.781 eurotakoa; hau da, 7.489 astebete barru ez dinagu eta hitz eurotako desberdintasuna nabari da. Datu hauek ez dubakar bat ere oroituko”. Orduan, te zalantzarako lekurik uzten baina haratago joanda, bi urte lehenago egindako azterEmakundek salatzen duenarekin bat eginez, uste dut ketaren bateko galdera erantzugai horretaz gizarteak duen kontzientzia ez dela izan nak banan-bana zerrendatzen zeohi arazoaren garrantzi eta larritasunaren neurri berdinizkion lagun amorratuari. Neranekoa. bezaroa ohartzerako igaro Soldaten desberdintasunaz gain, emakumeek zitzaizun. Nerabe bezain herabe. lan merkatuan beste era batzuetako diskriminazioak Ikasketak, zerbitzari lanak, taberere pairatzen dituzte. Gure gizartean hain barneratuta na zulo ilunak, musuak, irri isilak, negar ozenak, inork ez entzutedugun rol banaketak oraindik indar handiegia duen heiaz arduratutako negar ozen mutuak. Eta denak oroimenean iltnean, emakumeek familiak suposatzen duen kargaren zatuak. Agian ez da hezkuntza sistema, aldaketa behar lukeen zama handiena eurekin eramango dute eta, beraz, bebakarra. Aitaren hiletan ikusi zenuen azkenengoz. Urte erdi zen gi-bistakoa da, portzentaia handi batean emakumeei hitzik zuzendu ez zeniola, eta ez zenuen begien bistan eduki egokitzen zaien familia eta etxeko lanaren ardura honahi, elizako isiltasunak behartu zintuen isilik egotera, hildakoei rrek, lan munduan gizonarekin berdintasunez lehiatzezor diegun gutxiengo errespetu keinuak, isiltasunak. Ez zinen ko aukera izatea galarazten diola sarritan emakumeari. zuena amaitu zela onartzeko gai, oraindik. Ondorioz, malgutasun handiagoko lanpostuak aukeraHandik bi hilabetetara agurtu zenuten baserria amak eta tzera behartuta daude. biok, zuk hala erabakita. Lau urte aski izan dituzu Madrileko kale Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, zatikaguztien izenak ikasteko, baita amak ere bizi zaretenarena barneko kontratua duten lanpostuen %80 baino gehiago ratzeko. Guztiak oroimenaren menera. emakumeek betetzen dituzte, eta Eustatek argitaratu Gabonetako aukera profitatuz, herrira itzultzea erabaki dituen datuen arabera, gizonen %8,7k bakarrik ematen duzu. Azken urteetako nondik norakoen berri eman dizute lagun ditu bi ordu baino gehiago etxeko lanak egiten. Ostera, arteko afarian. Beren bizitzak bideratuta ikusten zenituen arren, emakumeen ia heren batek (%28,3) egin ohi ditu hiru ohartu zara ia denenek izugarrizko aldaketak izan dituztela zure ordu baino gehiago etxeko eginbeharretan. aurreikuspenen aurka. Orduan, ohartu zara zeure begiak direla Zaila dirudien arren, egoera eta emaitza hauen ingurukoei miresmenez begiratzen dietenak. Eman gabeko azaurrean, era positiboan egin dut hausnarketa. Nire usken besarkada ahazteko gaitasunak, emaniko azkenaz oroitzea tez, bizitzen gabiltzan aro berri honetan ez dakit millebaimentzen duela, eta garai batean azterketak amorratuta mannials-ak, teknologia, globalizazioa, polimaitasuna… darikatzen zituen lagun hark, orain aurrez aurre irribarretsu dauedota faktore guztien batura izango den baina generokazunak, arrazoi osoa zuela, azterketen norantza dela aldatu beari berari garrantzia kendu eta pertsonari ematen hasihar dena, ez jendearen ahazteko gaitasuna. ta gabiltzan honetan, ziur nago horrenbeste beldur diogun etorkizun horrek, beste era batzuetako arazoak ekarriko dizkigun arren, goian aipaturiko datu horiek baretzeko behintzat balio izango duela!

Oroimena.

A

itor salegi

M

aria uria


188.qxp_55 19/11/17 18:32 Página 6

HERIOTZAKO ORDUAN,

Azaroko lehen egunek, behin eta berriro, hilei buruzko gaietara eraman ohi gaituzte. Askotan nahiko azaletik eta ikuspegi komertzial garbiarekin – esate baterako egunkarietako gehigarri bereziak– baina larritasuna ezkutarazteko ahaleginak egin arren, esaera zaharrak dioena hor dago beti zelatari: “Sortzen denak hiltzea zor”. Heriotzak eta haren inguruko ohitura eta azterketek harimutur ikaragarri dituzte baina hemen ez dugu mataza guztia askatuko. Etxe arrunt batean aurki daitezkeen paper, argazki eta gauzez baliatuz, pasa den mende hasierako kontu batzuk ekarriko ditugu orriotara, batez ere etnografia kutsukoak.


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Página 7

7 AINGErUTxOA ETA ErrETrATUA

xabier Lizardi poetak, bere lehen semearen heriotza egunean, 1925eko abenduaren 24an, xabiertxoren Eriotza poema bikaina idatzi zuen. kontatzen du ume kuadrilla bat etxeko atera joan zitzaizkiola, Gabon kantak kantatzeko baimena eskatuz, Gabon eguna baitzen. Eta senar-emazteek, beren gizalegea eta samurtasun guztia eskainiz, ongi hartzen dituzte ume haiek... nahiz eta ondoko gelan, beren seme xabiertxo hilda dagoen. Ene! Beldur! Ez il, ez, / arren, txikia! / Ez yoan, gure poza, / ez, gure biziaren /argia!! Ene! Gure biotzon / erdibitzea! / Nekez arteraiñoan, / itotako negarra /lertzea!. Ume txiki bat hiltzen zen trantze hartan, ulertezina dirudi argazkilari bati deitzea, baina “aingerutxo” –hala deitzen zitzaien– haien irudia betirako gordetzeko modu bakarra huraxe izaten zen. Hemen erakusten dugun argazkian bezala, ohikoena izaten zen umea zuriz jantzita eta lorez inguratuta erretratatzea. Garbitasuna, edertasuna, zeruan aingerutxo bat izatearen froga adierazten zuten erretratu haiek. Gaur egungo begiekin ikusita, makabroak badirudite ere, edo atzerakoa ematen badute ere, orduan ez zen horrela ikusten; izan ere, garai hartan guk baino askoz “naturalago” bizi zuten heriotza: jendea etxean bertan hiltzen zen gehienetan, eta hantxe bertan beilatzen zuten elizara eraman arte. Bestalde, gaur egun baino jende gehiago hiltzen zen, gazterik, familian. HErIOTZAkO OrDUA

Norbait hiltzen zenean, lehendabizi auzorik hurrenari jakinarazten zitzaion berria eta haiek arduratzen ziren, gero, albistea bati eta besteari emateaz. Era berean, kanpaien bidez adierazten zitzaion herri osoari heriotza, agonia-kanpaien bidez. Bien bitartean, hildakoa “prestatu” egiten zuten, garbitu (askotan belar usaindunak erabiliz), jantzi... Gero, arotzari deitu eta hilkutxa ekarriko zuten, eta egun osoan beilatua izateko prestatuko zuten. ArOTZA

Gaur egun, hileta-zerbitzu modernoak arduratzen dira prozesu guztiaz, baina horien aurretik, arotzen zeregina izaten zen hilkutxa eta gainerako elementuak prestatzea. Urte askotan, Artola anaiek –Ignazio eta Julian– jardun zuten horretan. 50eko hamarkada bukaeratik 90ekoa hasi arte, Larrain kaleko lokal batean zuten zelaiatarrek beren hilkutxa biltegia. Bergara familiari hartu zioten haiek negozioa, Jose Maria Bergara arotza hil ondoren (1906-1950); haren aita Juan Jose Bergara ere (18781957) arotz lanetan ibilia zen bizitza guztian. Hildakoa heldua bazen, duela gutxira arte hilkutxa beltza jartzen zitzaion eta oso xumea; beheko partean, hanka aldean alegia, hildakoaren inizialak jartzen zitzaizkion kutxari eta lau hegaletan zinta beltz bana. Umea bazen, berriz, den-dena zuria izaten zen.

Lau lagunek eramaten zuten gorputza jeneralean eta beste lauk lehen aipatutako zintak. Jakina, urrutitik ekarri behar bazen, tokian-tokian txandatzen joaten ziren auzokoak eta familiarrak. Esan behar da, baita, gorputza, etxe bakoitzak zuen bide jakin eta berezi batetik eramaten zela elizara; bide horri gorpuzbidea deitzen zitzaion. ZErUrAkO BIDEA, ONDO OrDAINDUTA

Gaur egun ez ezik, mende hasierako garai haietan ere, heriotzak zekartzan gastuak ez ziren nolanahikoak. Gorosabel historialariak zioen bezala, “hildakoek bizi direnak hondoa jota uzten dituzte”. Guk aztertu dugun kasuan – kaleko Zelaiakoa etxejabea 1916an hil zenekoa– gastu horiek 3.000 pezeta inguruan izan ziren. kontu egin, garai hartan maisu batek edo antzeko langile batek 700 pezeta inguru irabazten zituela urtean. Honakoa da gastu haien laburpena: Elizkizuna: 70 pezeta. Otorduak: 153 pezeta. Hilkutxa eta abar: 28 pezeta. Elorza e hijos: 27 pezeta. Mezak: 2.400 pezeta. Miserikordiarako kopoia: 250 pezeta. Argizaria eta elizarako olioa eta seroraren gastuak: 37 pezeta. 100 errekordatorio: 20 pezeta.

Hiletak lau mailatakoak izan ohi ziren, elizkizunean parte hartuko zuten apaiz, apaiz lagunkide, serora, sakristau eta abarren arabera: “primerísima”, “primera”, “segunda” eta “tercera”. Horrela bada, bi gauzak garestitzen zuten kontua: alde batetik, inork ez zuen bere mailako besteak baino gutxiago izan nahi; eta, bestetik, Elizak berak ere, dirua jasotzen zuelako, zailtasun handiak jartzen zituen norberari zegokion baino maila txikiagoko elizkizunak egiteko. Beraz, bakoitzari tokatzen zitzaion maila zorrotz errespetatu beharra zegoen. Guk aztertu dugun kasuan, “bigarren mailako” hileta izan zen. Lehendabiziko gastua, hileta elizkizuna bera izaten zen; 70 bat pezeta kosta zitekeen. Ondoren, hildakoaren senide eta hurbilekoek entierro ondorengo bazkaria edo afaria egiten zuten, gehienetan, Blas Alkortaren establezimenduan. Hona hemen, gastu horien xehetasuna: 4 otordu, bakoitza 4 pezeta, 16 pezeta. 23 otordu, 3 pezeta, 69 pezeta. 4 txokolate eta Loidi ardoa Elizakoei, 3 pezeta. Hildakoa ekarri zutenei, ardoa eta ogia, pezeta bat. Udaletxeari ardoa eta ogia, 10 pezeta. Etxean bertan ardoa eta ogia, 9 pezeta. Igandekoa, 5 pezeta. Guztira, 113 pezeta.


188.qxp_55 19/11/17 18:38 Página 8

Hilkutxa eta gainerakoak Bergara aroztegiaren ardura ziren. 28 pezeta inguru kostatzen zen. Elortzanetik, berriz, etxerako jakiak, ardoa eta edariak, galleta batzuk... erosiko zituzten. Guztira, 27 pezeta, gure agiriak dioenez. EGuNEaN MEZa BaT

diru gehiena, ordea, meza kontutan joaten zen. Bizi ziren bitartean izugarrizko arreta jartzen zuten, aseguru polizak zorrotz-zorrotz ordaintzen diren bezala, zerurako bidea ere, ondo ordainduta eta ondo lotuta uzteko, gehienetan, testamentu bidez. Elizak berak ere beldurra sartzen zien eta presioa egiten zuen: zerura zuzenzuzen joateko, eta ez infernura, oso garrantzitsuak zirela mezak eta otoitzak. Zestoan lutoa eta hildakoaren aldeko mezak hiru urtean mantentzen ziren. Guk aztertutako kasuan, 914 meza eskaini zitzaizkion “hildakoaren arimari” 1916ko abenduaren 21etik 1919ko urte bukaera arte; ia egunean meza bat, eta meza horiek 2.400 pezeta inguru kosta ziren (Gogoratu berriro, garai hartan maisu batek edo antzeko langile batek 700 pezeta inguru irabazten zituela urtean). Gastu horiei aurre egiteko, norbait hiltzen zenean, lagundu egiten zitzaion familiari, meza-dirua emanez. Meza-diru haiek paper edo koaderno batean apuntatzen ziren. kontabilitate kontuez haratago, garrantzitsua zen meza-diruak zeinek eman zituen jakitea, gero, ordainetan, familia hartako norbait hiltzen zenean, eman ahal izateko ere. Mezaz aparte, Elizari eta kultuari laguntzen zitzaion: elizaren argiztapenerako olioa ematen zitzaion edota dohaintza garestiagoak egiten zitzaizkion: gure kasuan, Miserikordiako mezatarako kopoi bat (250 pezeta). kaNpoSaNTua

XiX. mendera arte, elizan hilobiratzen ziren hildakoak eta etxe bakoitzak bere hilobia zuen. Hilobi gainean, kandela edota argizaiola jartzen zuten hildakoen alde. Geroztik, Zestoako kasuan, Elizondo dagoen tokian zen kanposantua. Baina gutxi iraun zuen. Hango hezurrak ipintza aldeko kanposantu berrira, gaur egungora, eraman zituzten hura egin zenean (1892). arroan ere, hasieran elizan bertan baina 1843an elizaren kontrako lurretan egin zen kanposantua. Gutxi iraun zuen hark ere, XiX. mende bukaeran ibaiñarrieta bidean berria egin zen arte. aizarna da, iparraldean-eta bezala, kanposantua elizaren kontra kontserbatzen duen bakarra. LuToa

Heriotza gertatutakoan, hildakoaren familiarrek eta bere ingurukoek lutoa gordetzen zuten. Emakumeak mantila beltzarekin joaten ziren. Lutoa sakratua zen eta Zestoan hiru urte irauten zituen. Lutoa-

ren adierazgarririk bistakoena beltzez janztearena zen. Garai haietan ez zen orain bezalako arropa aukerarik, ezta arropa berriak erosteko ahalmen handirik ere. Horregatik, askotan, lehengo arropak tindatzea izaten zen irtenbiderik praktikoena eta azkarrena; izan ere, ez baitzegoen denbora galtzerik: elizkizunetara lutoz joan behar zen. Tindatzea etxeko emakumeek beraiek egiten zuten edo kanpoko tindatzaile profesionalei enkargatzen zitzaien. ErrEkordaTorioak

Hildakoaren oroimena gordetzeko, oso tresna baliotsua izaten zen errekordatorioa. oraindik ere, baserrietan-eta, honako edo halako noiz hil zen, zenbat urterekin hil zen, zein familiar zituen eta abarren inguruan eztabaidaren bat sortuz gero, askotan joan ohi da informazio bila errekordatoriotara. Normalean, ehunen bat ale atera ohi ziren eta senitartekoen artean eta auzorik hurbilenean banatu ohi ziren. inprenta nahiko gauza eskuragarria bilakatu zen denboran, hau da, pasa den mendearen hasieran, nagusitu zen errekordatorioak egitea gure inguruan. Liburu bat idazteko adina xehetasun eskaintzen dituzte errekordatorioek. ikonografiari dagokionez, esate baterako, mende hasierako eliza integrista hartan, errekordatorioetako irudiak beldurgarriak dira; kontzilioarekin, ordea, kolorea hartzen dute eta irudiak beste samurtasun bat daukate. Errekordatorioen bilduma eder askoak badira; horietako bat da Jose Maria Zunzunegi zenak zeukana: zazpi-zortzi album lodi, denak “Gaudium domine” jartzen zutenak bizkarrean, denak heriotzaren inguruko materialekin (testuak, errekordatorioak, argazkiak…); era askotako jendea: familia, herrikoak, eliz mundua, atzerriko jende ospetsua, politika arlokoak (esate baterako, Txiki eta otaegirenak). Erromatarren antzera, “Sit tibi terra levis”, hau da, “lurra arina izan bekizu”, esan beharko genuke amaitzeko, baina horretan ere asko aldatu dira gauzak: hilobiratzearekin eta, batez ere, errausketarekin, aspaldiko kontua bilakatu da gaur egun lurrematea.

F

ernando arzallus


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Página 9

Lasaon San Martinak

San Martin jaiak ospatu dituzte Lasao auzoan. Azaroaren 10ean, ostiral iluntzean eman zieten hasiera festei bertso afariarekin. Larunbatean, haurren suziria, bazkaria, Ekain-Txouren ikuskizuna eta puzgarriak izan zituzten. Eta igandeko auzoko abere eta nekazal produktuen azokarekin eman zitzaien jaiei amaiera.

9

danbolin.eus

Mintzalagun egitasmoa aurkeztu da

Azaroaren 10ean aurkeztu zen egitasmoa, eta hogei lagun inguru elkartu ziren Gurutze Jubilatu elkartean. Egitasmoa azaldu, eta Barry Manley irlandar euskaldunaren bakarrizketa entzun ahal izan zuten bertaratu zirenek. Egitasmoak arrakasta izan dezan, beharrezkoa da jendearen parte-hartzea ordea. Izena ematera animatu nahi dituzte euskara maila hobetu nahi dutenak, besteari hobetzen lagundu nahi diotenak, edo besterik gabe, astean ordu betez talde txikian euskaraz hitz egiteko gogoa daukatenak.

Zestoako Irakurle Taldea sortu da

Azaroaren 16an sortu zen taldea Portale kultur elkartean eta gidari egingo duen Amaia Apalauzak taldera gerturatzeko bederatzi arrazoi eman zituen: 1. Irakurtzea “bidaiatzeko” modu bat da. 2. Inguruan duguna hobeto ezagutzeko aukera ematen du. 3. Irakurtzeak norbere barrurantz begiratzeko aukera ere ematen du. 4. Irakurtzeak ongi pasatzeko balio du. 5. Irakurtzea ez aspertzeko modu bat da. 6. Irakurle talde batean konpainia on batean egongo gara, nahiz eta bi pertsonak ez duten sekula irakurtzen liburu bera. 7. Zientifikoki ere frogatuta dago irakurtzea oso onuragarria dela. 8. “Don’t obey, reed” Irakurtzea desobeditzeko modu bat da. 9. “Irakurle batek milaka bizitza bizitzen ditu hil aurretik, sekula irakurtzen ez duenak bakarra”. Arrazoi horiek entzun ondoren, 13 lagunek eman zuten izena irakurle taldean. Ana Malagon idazlearen “Gelditu zaitezte gurekin” liburua izango da taldearen lehen irakurgaia. Abenduaren 14an egingo du lehen bilkura irakurle taldeak kultur etxean.

Euskal Herriko UNESCO Sarearen aurkezpena

Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da: Eskola Elkartuen sarea (red PEA), Liburutegiak, UNESCO katedrak, UNESCO zentro eta klubak, Biosferako erreserbak, Geoparkeak, Sormenerako hirien sarea eta Munduko Ondare diren tokiak. Azaroaren 6ko ekitaldian Garapen Iraunkorrerako Helburuak aurkeztu ziren Bainuetxean eta EHUSeko kideen proiektu, programa eta ekintzen aurkezpen publikoa ere egin zen. Ekitaldiaren hasieran Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak ongi etorria eman zien bertaratutako guztiei. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kideak izan zituen alkateak ondoan. Harreraren ondoren, mahai inguruak egin ziren eta izan zen eztabaidarako tartea ere.


188.qxp_55 19/11/17 18:44 Página 10

OROIMENEAN GAL EZ DADIN

Oroimena berreskuratuz, tokiko ikerketen bidez

Imajinatu puzzle bat osatu behar duzula, baina puzzleko pieza pare bat bakarrik dituzu, eta gainerakoak ez dakizu nolakoak diren ere; falta diren ehunka pieza horiek ezkutatuta daude. Horixe da memoria historikoaren egoera Euskal Herrian. Francoren diktadura amaitu eta berrogei urtera oraindik gauza asko dago argitzeko. Portale Kultur Elkarteak antolatutako hitzaldien eta bisitaldiaren bitartez aurkitu ditugu puzzleko pieza batzuk. Segi dezagun puzzlea osatzen. Lerro hauetan aurkituko dituzue pieza horietako batzuen argibideak.

Horixe izan zen Jabi Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak urriaren 17an eman zuen hitzaldiaren izenburua. Besteak beste, Jabik, aurten bertan argitaratu du Eusko Gudarostea. Eusko abertzaleak, armak eskuan, Espainiako militarren altxamenduaren aurka. Azpeitia, 1936 liburua. Memoria historikoa berreskuratzeak duen garrantziaz aritu zen. Izan ere, 1936ko Gerraren inguruan eta frankismoak iraun zuen bitartean gertatu ziren hainbat bidegabekeriaren aurrean, egia justizia eta erreparazioa lortu nahi baditugu, aurrez gertatutakoa ezagutzea ezinbestekoa zaigu. Horren guztiaren harira, hainbat urtetan egon den isiltasuna aipatu zuen Jabik. Garai hartako lekuko zuzenak asko falta dira, baina ondorengoengandik ere lor dezakegu informazioa. Beste hainbat talderen artean Aranzadi Elkarteak oroimen historikoa berreskuratzeko zer metodologiari jarraitzen dion adierazteko argibideak eman zituen. Hainbat herritan ari dira ikerketak eta azterketak egiten. Dokumentuak, argazkiak, etab biltzen dituzte; batzuetan, zenbait pertsonaren lekukotzak ere bai elkarrizketa bidez. Han eta hemen egon daitezkeen hilobiak ere aztertzen dituzte gerra garaian hil edo fusilatu zituztenen hezurren bila. Herri askotan egin dira ikerketak, oraindik ere martxan daude leku askotan. Zestoan ere interesgarria izango litzateke, garai hartako gertakariak argitzea. Dena dela, kontuz eta tentuz egin beharreko lana da hori. Sentsibilizazio handia eskatzen du.

Egia, justizia eta erreparazioa

Horrelaxe zioen Josu Ibargutxik urriaren 24an Portale Kultur Elkartean eman zuen hitzaldiaren izenburuak. Ibargutxi Francoren diktadura garaiko euskal preso eta errepresaliatuen Goldatu elkarteko kidea da (goldatu.eus). Frankismoan bederatzi urtez preso egon zen 1968-1977 bitartean eta Segoviako ihesean parte hartu zuen Ibargutxik. “Guretzat oso garrantzitsua da herri guztietan egotea, zoritxarrez ez baitago herri bat Euskal Herrian frankismoaren biktimarik ez duena. Bai gerra garaikoak eta baita diktadura garaikoak ere” esanez hasi zuen hitzaldia. “Berrogei urtez izandako sarraski guztiek erantzuleak badituzte, diktadurapean 400.000 preso egon ziren, atzerriratuak beste 500.000 lagun, eta milaka lagun fusilatu zituzten. Estalita egon den egia jakin behar dugu” adierazi zuen Ibargutxik ondoren. Hitzaldian Goldatu elkarteak egiten duen lana azaldu zuen, eta bereziki azken urteetan hain entzutetsua izan den Argentinako Servini epailearengana egindako bidaiak eta harremanak azaldu zituen. Gaur egun, Servini epaile argentinarra frankismoan gertatutako krimenak ikertzen ari da. Espainiako epaile batek sekula egin ez duena Argentinako epaile bat ari da lantzen. Goldatu elkarteko kideek jarri zioten gaia mahai gainean Serviniri. Horretarako, nazioartean onartuak dauden legeetan oinarritzen dira.


188.qxp_55 19/11/17 18:33 PĂĄgina 11

1 1

Gurseko kontzentrazio-esparrura bisitaldia

Urriaren 29an, igandez, hogeita hamar laguneko talde bat Zestoatik Zuberoako mugan dagoen Gurs (Bearno, Frantzia) herrira joan zen. Ibilaldiaren helburua Gursen 1939 eta 1945 urteen artean izandako kontzentrazio-esparrua ezagutzea eta han egon zirenen bizimoduaren berri jakitea zen. Bisitaldiaren gidari Josu Txueka Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Gurs el campo vasco liburuaren egilea izan zen. Gurseko kontzentrazio-esparrua Euskal Herriko mugan zegoenez, 1936ko Gerra Zibileko euskal errefuxiatuei aterpea ematea izan zuen lehendabiziko helburua. Hala ere, katalunia galdu ondoren, leku guztietako iheslariak hartu zituen, Frantziako kontzentrazio-esparrurik handiena bihurtzeraino. Gurseko kontzentrazio-esparrua hemezortzi mila lagun hartzeko prestatua egon zen 1939 eta 1945 urteen artean. 1939ko apirilean milaka lagun kontzentrazio-esparrura iristen hasi ziren. Apirilaren 5ean iritsi zen euskaldunen lehen konboia, eta gaur egun dakigunez, gutxienez sei mila euskaldun igaro ziren Gurseko kontzentrazio-esparrutik. Bigarren Mundu Gerraren ondoren kontzentrazio-esparrua erabat suntsitu zuten, frantziarrei lotsagarri iruditzen zitzaielako halako leku bat begien bistan mantentzea. Hori estaltzeko baso bat eraiki zuten. Baina 1979an, Bearnoko gazte talde batek, memoria historikoa berreskuratze aldera Gurseko kontzentrazio-esparruaren gaia plazaratu zuen. Gaur egun garai hura gogoratzen duten zenbait eraikin, oroigarri, hilerri, etab. daude. kontzentrazio-esparruaren bisita gidatua Josu Txuekaren hitzaldiarekin hasi zen. kontzentrazio-esparrua izandako gunean barrakoi baten erreplika zehatza dago gaur egun, eta

sarrerako hitzaldia hortxe izan zen. Hogeita lau metro luze eta sei metro zabal neurtzen ditu barrakoiak. Hirurogei pertsona bizi izan ziren barrakoi bakoitzean. Guztiak gizonezko helduak ziren kontzentrazio-esparruan. Emakumezkoak eta haurrak berriz, batzuk espainiar estatura itzultzen zituzten eta beste batzuk Frantzian barrena bestelako bizimodu bati ekiten zioten. kontzentrazio-esparruak 1.800 metro luze eta 400 metro zabal izan zituen; guztira 382 barrakoi eraiki ziren 18.000 pertsona hartzeko. 1939ko apirilean ireki eta hilabete eta erdirako guztiz beteta zegoen. Handik atera zirenean, euskaldun askok Amerika aldera bigarren erbesteratzea egin zuten, beste batzuk jaioterrira itzuli ziren eta gainerakoak Frantziako lantokietan lanean hasi eta han eraiki zuten bizimodua.

Gursen egondako herritarrak

Gure herriko zenbait lagun ere egon ziren Gurseko kontzentrazio-esparruan preso. Eskuartean ditugun datuen arabera, gutxienez sein lagun egon ziren han. Agian beste batzuk ere egongo ziren. Norbaitek horren berri jakingo balu, interesgarria litzateke adieraztea. Hona hemen aipatutako sei lagunen izenak:

- Abdon Arruti Idiakez (Arrobea), sukaldaria - Domingo Arruti Idiakez (Arrobea), sukaldaria - Antonio Ibarguren kerejeta Lokatza (Zestoa), arotza - Frantzisko LarraĂąaga Arakistain Akertza (Arroaerreka), baserritarra - Tomas Lizaso Mendizabal Listorritzaga (Aizarna), okina - Joanmari Mujika Agirre Sorabil (Aizarna), baserritarra

Gaur egun Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak oroigarri bana jarria dute Gurseko kontzentrazio-esparruan egondakoen omenez; Gernikako arbolaren kimu bat ere oroigarri horien alboan landatuta dago. Aipatutakoez gain, kontzentrazio-esparruaren inguruko xehetasun pila baten berri jaso zuten Josu Txuekarekin bisita gidatua egin zutenek. Bisita gidatua goiz eta arratsaldez izan zen, eta eguerdian taldeak Zuberoako Ospitalepeko jatetxe batean bazkaldu zuen.


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Página 12

Aurrekoan Zestoako (eta inguruetako herrietako) ekonomian eta gizarte antolaketan hain garrantzitsuak izan ziren burdinolei buruz jardun genuen. Oraingoan burdinaren lanketarekin lotuta zeuden bi jarduera ekonomiko aipatu nahi ditugu: egur-ikatza lehenengo eta produktu horien garraioa ondoren.

Handia zen ikatz beharra; izan ere, burdin mea beste kilo jarri behar zen ikatzetan burdin barra lortzeko. Burdin barra horretatik tresnak ateratzeko barra hori berriro berotu behar zela kontuan hartzen badugu, ohartuko gara egur-ikatz kantitate handiak behar zirela. 1328-1338 bitartean hasieran Irun-Urantzu inguruko burdinolei eta geroago Gipuzkoako guztiei baimena eman zien erregeak jabetza pribatukoak ez ziren baso guztietan egurra hartu eta ikatza egiteko. 1485ean liskarra sortu zen Bedamako burdinolaren jabearen eta Zestoako kontzejuaren artean. Izan ere, kontzejuak ordenantza berriak atera zituen eta burdinolari bere basoetatik egurra ateratzeko eskubidea ukatu zion, eskubide hori ez zuela inoiz izan esanez. kontzejuak erabiltzen dituen argudioen artean esaten da egurra hartzen utziz gero, herriaren kaltetan izango zela laster zuhaitzik gabe geratuko zirelako. Jabeak, noski, erregeak emandako eskubidea erabiltzen zuen bere jarreraren defentsarako. Hurrengo urtean emandako epaian burdinolaren jabeari oholak, zura, su-egurra, garoa… hartzeko baimena ematen badio ere, ez dio egur-ikatza egitekoarena ematen. Asko dira Iñakik jasotzen dituen egur-ikatza egiteko kontratuak. Denetan zehazten da zein menditatik hartuko den egurra, zenbat “karga” egingo diren, zein epetarako eta zein preziotan. “karga” hitza aipatzen da beti, 14 kanako zakua dela zehaztuz kontraturen batean eta prezioa kargako 3 txanponetan finkatzen da. Dukat bat 50 txanponek osatzen zuten. Egur-ikatza egiteko erabiltzen zuten zuhaitz mota

aipatzerakoan, esan dezagun, haritza eta hariztia direla ia beti erabiltzen diren hitzak. Ez dago ia pagoaren aipamenik. Ez da harritzekoa, ohartzen bagara Zestoako punturik altuenek 500-600 metro dituztela eta pagadiak garaiera horretatik gora hazten direla gehienbat. Garraioa mando bidez egiten zen nagusiki, gutxi zirelako gurdia erabili ahal izateko zeuden bideak. Bide horiei zamalbideak deitzen zitzaien eta gurdia erabiltzeko egokiei lorbideak. Diru kontuez ari garenean datu gisa esan dezakegu erosketa kontratuetan azaltzen zaizkigula batzuk: batean esaten da idi parea 16 dukatetan saldu zela; beste batean 66 dukatetan saldu zirela 12 idi eta hirugarren batean mandoa eta zaldi zamaria 20 dukatetan. (Gogora dezagun elizako benefiziado batek 6 dukat jasotzen zituela urtean eta pobreenak izan gabe ere beste lanen bat egin behar izaten zuela). Garraioarekin lotutako gertaera batekin bukatuko dugu gaurkoa: 1487an liskarra sortu zen Aizarnazabalen, talde batek ibaian egindako Etxabe eta Errezustako presak bota zitezela eskatzen zuen burdin eta bestelakoen garraioa urez egin ahal izateko itsas mareen eragina baliatuz. Besteek zioten presek ez zutela eraginik itsas mareak ez zirelako hain gora iristen. Azken horiei eman zitzaien arrazoia argudiatuz itsas mareak ez zirela Ozpidetik gora iristen. 1486ra arte Zestoaren parte izan zen Aizarnazabal eta urte horretan Zumaiako egin zen.

J

exux odriozola


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Página 13

3 1

igandetako txaranga:

U

rtetako amodio istorio bat bizi du Zestoak musikarekin. Herriaren garairik oparoenetan, turismo gehien batzen zen momentuetan, musika protagonista izan zen. Pasodoblea, kalejira edo bailablea, bost axola zuen formatuak, gozamena eta dantzarako gogoa pizten bazen. Eta maitasun formula horretatik dator Igandetako Txaranga, maiz, ulertzea kostatzen den horietakoa. Bi igandetik behin biltzen dira arkupetan jomuga argi batekin: tradizioari eutsi eta musikaz gozatu. Dauden musikariei eta gure artean ez dauden haiei merezitako omenalditxoa egin asmoz hitzak jarri dizkiogu Migel Zulaika, Alejandro Bergara, Jon Irure, Javier Manteca, Luis Godoy, Julen Irure eta xanti Ugarte txarangako partaideei. Zestoako musika bandak udal izaera 1913an hartu zuen. Hasierak gorabeheratsuak izan ziren, eta zuzendari asko pasa dira musika bandatik. 1955. urtean Jose Mari Lizaso zen zuzendaria eta garai hartan, bandak hama-

bostean behin jotzen zuen negu partean udaletxeko arkupetan eta atsedenaldian txistua jotzen zen. Uda garaian, berriz, ostegunetan eta igandetan jotzen zuten Laranjadiko kioskoan. Herriko umeek musikariei laguntzen omen zieten egurrezko atrilak jartzen kontzertuetarako. Jon Irure txarangakideak azaldu du, denboran aurrerago, bera haurra zenean ere laguntzen zuela horretan. Garrantzitsuak izan ziren garai haiek zestoarrentzat. Herria hotelez josia zegoen eta turista kanpotarrak asko ziren. “Igandetako saio haiek musikaz girotzen zuten herria, bailableak jotzen genituen batez ere. Orduan jendea dantza egitera etortzen zen eta, udan, gauetan ere jotzen genuen hamarretatik hamabietara” azaltzen du Alejandro Bergarak (15 urte zituela hasi zen saxofoia jotzen Zestoan). Migel Goikoetxea Mitxitoren zuzendaritza garaia (1962) ere gogoratzen dute Alejandro Bergara eta Migel Zulaikak, txarangakide ohiak eta beteranoenak. Migel 11 urterekin hasi zen saxofoia jotzen. Bandarentzat garai garrantzitsua izan zen hura. “Mitxitok utzi zuenean, pixkanaka –duela berrogei urte inguru– banda eta txistulari taldea desagertzen joan ziren eta igandetako dinamika hori mantentze aldea, zuzendaririk gabe egin zen aurrera” azaldu du Migel Zulaikak. Tabernariek ere bultzatu zuten igandetakoak aurrera egitea. Eta horrela sortu zen igandetako txaranga, musikariak bildu eta bi igandetik behin joaz, besterik gabe. Luis Barrena, Sabin Barrena, Anjel Goikoetxea, Jose Luis Larrañaga Kanario eta Jabier Iturria Errotatxo izan omen ziren igandetakoa bultza zutenak eta eutsi ziotenak. Handia omen zen haien pasioa eta konpromisoa musikarekiko. Figura ahaztezinak dira igandetako txarangako partaideentzat eta oso presente dihardute, bai euren diskurtsoan eta baita euren egunerokoan ere. Barrena anaien “txarangero” izaera, kanarioren klarinete saioak eta Iturriak tronboia jotzeko zeukan potentzialitatea nabarmendu dute kideek.


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Página 14

Geroago musikari taldea pixkanaka handituz joan zen eta lehen lerroan zeuden Alejandro Bergara, Sebastian Etxeberria, Pello Alberdi, Andres Lopez, Jabier korta, Jose korta, Ignazio Ibarguren eta Miguel Zulaika, besteak beste. Garikoitz Mendizabal ere tarteka gerturatzen zen. Mota guztietako abestiak jotzen omen ziren garai haietan. Aparteko txaranga bat ere bazela gogoratu du Alejandro Bergarak –hasieran Beti Egarri txaranga zen, gero Arkupe txaranga– eta ezkontzetan-eta jotzen omen zuten. Piezak handik eta hemendik lortzen zituzten; Zulaikak dio: “Ni mutil koxkorra nintzela, Donostiatik zetorren La Guipuzcoana autobusa Elortza aurrean gelditzen zen. Ni bertara joaten nintzen, Donostiatik partitura pila bat ekartzen zelako modu horretara. Hortik ere, pieza asko ateratzen ziren eta Zestoan partitura mordoa biltzen zen”. Partiturak ikasi, eta Laranjadi plazan jarri eta belarriz jotzen zuten, paperik gabe eta entsegurik apenas egin gabe. Garizuman, berriz, musika jotzea bekatua zen; entseguak egiten zituzten, baina ez zuten jotzen. Umorearekin gogoratu dute Donde le puso la mano abestia. Hastapenetan hasi ziren kantu hori jotzen, Mitxito zuzendari zela eta publikoak gustuko zuen abesti hura. Ukitu ezin den beste abesti bat Lesaka da. Gaur egungo txarangako kideek saioa hasteko lehendabizi jotzen duten abestia da, ez dauden musikariei omenaldia egin eta tradizioari eusteko asmoz. EZ ZEUDENAk OrDEZkATUZ, FASE BErrIA TxArANGArENTZAT

Txarangako kide batzuen heriotzak musikari berrien beharra ekarri zuen taldera. xanti Ugarte hamasei urte zituela hasi omen zen bandan tronpeta jotzen: “Sabin Barrenaren alboan egonda ikasi nuen nik tronpeta jotzen. Hala egiten zen garai hartan, bai Luisekin eta baita Sabinekin ere. Denboraldi batean banda utzi eta geroago igandetako txarangan sartu nintzen, baina nik orduan tronboia jotzen nuen bandan eta Joan Ignazio Zunzunegi tronpetista animatu nuen igandetako txarangan jotzera. Hala, tubarekin hasi nintzen txarangan”. Luis Godoy haien ondoren sartu zen, duela hogei urte. Luisek Azpeitiko bandan jotzen omen zuen tronpeta eta alabak txikiak zirela hasi zen igandetako txaranga ikustera joaten, tronpetista bat behar zutela esan zioten arte. Ondoren, Arroagoia eta Iraetako festetara ere joaten hasi ziren. Urtetik urtera, baten zein bestearen ordezkapenak egiten joan dira, momentuko beharrei erantzunez. Ignazio Ibarguren Lokatzaren ordez, Jesus Udabe Histo sartu zen perkusiora. Sebastian Etxeberriaren ordez,

Gorka Errezil. Jabier Iturriaren ordez, Jon Irure tronboia jotzera, eta pasa den urtean Luis Barrenaren heriotzarekin Jabi Manteca sartu zen tronpa jotzera. Honela dio xanti Ugartek: “Errelebo inportanteena, nire ustez, azken hori izan zen. Barrenaren bonbardinoak hutsune musikal asko utzi zituen, instrumenturen bat falta zenean hark hutsune hura bonbardinoarekin ordezkatzen zuelako. Jabi Mantecak funtzio hori tronparekin egiten du”. Gazte batzuk ere hasi dira txarangan orain, eta hori pozgarria dela adierazi dute. Godoyk aipatzen du momentu zailak bizi izan dituztela: “Gogoratzen dut garai batean lau pertsonak bakarrik jotzen genuela: Luis Barrenak, Alejandro Bergarak, perkusioan norbait eta ni. Minimoetan egon gara, baina jotzen jarraitu dugu beti”. LArANJADI PLAZAkO kIOSkO xArMANT HUrA

Ikonoa izan zen Laranjadiko kioskoa igandetako txarangarentzat, eurentzat eginiko plaza, paisaiaren partea. Zulaikak gogoratzen du: “Toki zabala eta polita zen. Bertara igo eta jendea dantzan eta tabernan eserita ikusteak motibazioa ematen zuen”. Gainontzekoak, akustika aldetik egokia ez zela ere aipatu dute. Eta putz egiten ari ziren bitartean, publikoaz gozatzen zuten kioskoak eskaintzen zuen alturatik: Hasieran publiko heldua dantza lotuak egiten; gerora, denborarekin haurrak hasi zi-


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Página 15

5 1

G AUR

EGUNEKO PARTAIDEAK

· G AUR E GUN EKO PA RTAIDE AK : · P ERKUS IOA : J ES US U DABE "H IS TO ", G ORKA E RRE ZIL , P E LLO A LBE RDI (G ORKA REN ORD EZKOA ), I ORITZ Z U NZU NEG I , P E LLO G E RENA BA RRE NA ( ORDE ZKOA ). · T U BA : X A NT I U GA RTE · T RON BOIA : J ON I RURE · B ONBARDINOAK ( TRONBOIARE N ORDE ZKOAK ): O IE R A RANZ ETA , B EÑ AT E T XA BE · S AXOA : J ULEN I RURE · T RON PA : J AVIER M ANT ECA · T RON PETA : L UIS G OD OY, J UAN I GNACIO Z U NZU NEG I , P ABLO B LA NCO ( ORD EZKOA ), A NDON I E LOSUA ( ORDEZ KOA ), I ORIT Z A RANZ ETA ( ORDE ZKOA )

ren nagusitzen, eta horrekin, anekdota eta ohitura berriak etorri ziren; “Guarderi musikala” esaterako: Sebastian Etxeberriak saioa amaitu eta atabala eskaintzen zien bertako umeei instrumentua jo zezaten. Pixkanaka, umeak ilarak egiten zituzten saioa amaitu eta instrumentuak jo eta probatzeko. Gaur egun ere mantentzen da ohitura. Eguraldi txarra beti izan da etsai garrantzitsua musikarientzat. kioskoko garaietan, euria egiten zuenean arkupetan sartzen omen ziren, lehen arkupeak itxiak baitziren. Arkupeak itxi gabe zeudenean eta eguraldi txarra zegoenean, berriz, publikoa gutxitzen zen eta baldintza horietan ere jo egin behar. Pertsona bakarra publiko egonda ere jotzea tokatu izan omen zaie. 1999an desagertu zen Zestoako kioskoa eta txarangaren izaeraren parte bat ere bidean joan zen. Gogoan dute azken aldiz bertan jo zuten unea. OrAINA ETA ETOrkIZUNA, ErrONkA BErrIAk

Igandetako txarangaren dinamikak berdin-berdin jarraitzen du. Baina egungo gizartea aldatuz doa eta egoera berrietara moldatu beharra adierazi dute. Duela berrogei urte publiko heldua zen dantza egitera etortzen zena. Orain, garai hartako dantzaldiak desagertu direnean, publikoa aldatu egin da: guraso gazteak dira haur txikiekin. Musika errepertorioa aldatu eta handitu behar izan dute: Andre Madalen, Erreala, Gora ta gora beti, Aire tun, Egun ta santi, edo Arratsalde honetan dira aipagarrienak. Javi Manteca arduratzen da musika moldaketak egiteaz. Bestetik, publikoak eskatuta, kartel informatiboak jartzen dituzte kalean euren saioak noiz izango diren adieraziz. Horrek ere publiko gehiago erakarri duela aitortu dute. Tradizio berriak mantentzeaz gain, berriak ere sortzen ari dira. xanti Ugartek dioenez, “modan jarri da postearen inguruan bueltak ematea kalejira baten modura. Trikitia izan edo kalejira izan, guraso denek buel-

tak ematen dituzte haurrekin”. San Joan egoitzara ere joaten dira, han jotzera, hiru hilabetetik behin. Argi dagoena da gauza guztien oinarrian musika eta lagun giroa dagoela igandetako txarangako kideen artean, eta herriarentzat ezinbestekoak bilakatu direla. Luis Godoyk uste du umeek duten musikarekiko zaletasuna igandetako txarangatik datorrela: “Igandero ikusten gaituzte, bonboa jotzen dute, dantza egiten dute... musikarekin familiarizatzen dira txiki txikitatik”. Pozik daude egiten dutenagatik, maite dutelako egiten dutela eta erronkei ilusioz eutsiko dietela adierazi dute. Etorkizuna maldaz josia dute: ordezkoak topatu nahi dituzte, emakumeen presentzia indartu... Baina ilusio berarekin jarraituko dute, musikaz gozatzen eta gozamena transmititzen. Daudenen zaletasuna eta ez daudenen oinarrizko printzipioekin konexio perfektua osatzen. Igande tristeak koloreztatzen eta tristeak ez direnak alaitzen, eta beraz, herria eta musikarekiko istorio hari jarraipena ematen.

J

anire diaz


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Página 16

Danbolineko 78. zenbakian eman genuen Zestoan Merkatari Elkartearen sorreraren berri. 2007ko azaroa zen. Hamar urte bakarrik pasa badira ere, nahiko bestelakoa zen orduko Zestoa: etxebizitza berriak egiten ari ziren, Ekaingo erreplikaren obrak aurrera zihoazen (2008ko irailean inauguratu zen), asko luzatzen ari ziren lanak eta merkatariek artean ez zekiten ongi zer ekarriko zuen Ekainberrik. Aparkalekuen premia kezka handia zen beraientzat. Behin kotxea hartuta, auzotarrak herrira erakarri nahi zituzten Zumaia eta Azpeitira jo ordez. Udalak, turismoaren inguruko jardunaldiak antolatu zituen eta han sortutako ideia batetik 23 partaide elkartuta sortu zen Zestoan Merkatari Elkartea. Hamar urte eta gero, berriro ere birsortze fase batean aurkitzen da elkartea. Kezkak aldatzen doaz: internetez erosketak egiteko geroz eta joera handiagoa dute herritarrek; ama gazteek lehen baino denbora gehiago hartzen dute orain beraientzat, kirola egiteko eta aisialdirako; herritik kanpo egiten du lan jendeak eta lantoki inguruan erosketak egiteko joera ere geroz eta handiagoa da... Bultzada baten beharra sentitu dute merkatariek, aurpegi-berritu bat emateko premia eta, horretarako, "Zestoa Zuretzat" kanpaina jarri dute martxan. Jarrera baikor batekin, herri kontzientzia dutenak erakarri nahi dituzte. Zestoa “bizi” nahi dutenak. Ez daitezela merkatariak bakarrik izan herriarekin konprometitzen direnak. Kasu batzuetan, badakite aukera mugatua izaten dela, baina herritarrek bere egunerokotasunean behar dutena asetzeko gaitasuna badutela diote, neurri handi batean. Joera herrian kontsumitzea izan dezaten konprometitu nahi dituzte herritarrak. Batez ere, asteko erosketaren kontzeptua landu nahi dute kanpaina honekin. Denda txikietako jabeek argi dute zein den beraien botererik handiena, arreta zuzen eta indibidualizatua. Beharrezkoak direla eta soluzioak ematen badakitela erakutsi nahi dute.

MARKA BERRIA, “ZURETZAT ZESTOA” “Zuretzat” hitzak dei zuzena egiten du, lehen pertsonan: “Zestoa hau zuretzat” edo “Zer da Zestoa zuretzat?” "Zuretzat" hitzarekin, erraz antzematen da eskaintzaren ideia. Merkatariek herriari eskaintzen diote bere produktua, bere zerbitzua, bere lana. Bestalde, merkatariek herrirako egiten duten lana ere azpimarratu nahi du marka berriak. Merkatariak kale-zainak ere badira, kalean daude, herrian gertatzen den guztia ikusten eta entzuten dute. Guztiok zaindu nahi dugu gure herria, gure jatorria. Zestoa bizirik ikusi nahi dugu, jendez, ekintzaz eta aukerez betea. Eta merkatariek argi dute, "herrian erosteak herria bizirik mantentzen duela". Bestalde, bi hitzak Z letrarekin hasten dira; horrek sinbolo bat sortzeko aukera aparta ematen du, kasu honetan, irribarrea. Dendariak beti hartuko zaitu irribarre zabal batekin eta hori da marka honek islatu nahi duena. Luzera begirako kanpaina da. Oraingoz marka ezagutzera ematea da helburu nagusia, baina mikrokanpaina asko dituzte esku artean epe laburrerako: pegatina bat jarriko dute erakusleihoetan, Gabonei begira; Euskal Herrian goiz iluntzen duenez, argitxo batzuk jarriko dituzte “Dendariek argiztatzen dute gure herria” lemapean... Asteko erosketari begira ere, erraztasun eta abantaila eta sariak emanez, badituzte asmo berriak; ekintza eta egun bereziak…


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Pรกgina 17

7 1

PUBLIrrEPOrTAJEA

DENDARIAK GARA KALEZAIN

Beti gaude hor, kalea zaintzen, gu gara kaleko behar rak ikusten dituzten lehenak, konpondu beharrekoen berri ematen dutenak. Gert ukoa ikusiz beti gaude gertu!

BIZI KALITATEA BERMATZEA

eko aukera, lanetik bueltan, egit ta ske ero u duz tan ber eta ra Etxetik ate trago bat hartzera zoazenean. in nek lagu ta edo ltan bue latik esko Hori bai kalitatea!

KM 0, INOIZ

BAINA GERT Bertatik-berta UAGO ra, behar duzu na etxetik pa usu gutxitara .

GURE HERRIAREKIN KONPROMETITUA Egunero ikusten dugu herria gure erakusleihoetatik, herritarrek egunero ikusten gaituzten bezala erakusleiho beretik. Harreman hau, konpromisoa da eta ondo zaintzen dugu.

ZAITUGU IZENEZ EZAGUTZEN stuko eta dakigu zer duzun gu

gunez, ba Eta ezagutzen zaitu dezazun. an eskuragarri izan ne zu du r ha be , gu du zuretzat ekartzen

ZESTOA ZURE ZENTRO KOMERTZIALA Herriko baliabide eta instalazioak, etxeko guztien beharrei erantzuteko. Ateri, euritan edo udako eguzkiaren berotasunean, Zestoak badu non egon eta zer egin. Umeentzako gune egokiak, jatetxe eta tabernak, edota aterpean esertzeko leku ugari.


188.qxp_55 19/11/17 18:33 PĂĄgina 18

HILErOkO ZOZkETaN, 1. SarIa:

DrENajE LINfaTIkO SaIO baT ETa ajUSTE NEUrOLOGIkOak IGOr aNDrESI TOkaTU ZaIO ETa 2. SarIa: krEMa HIDraTaTZaILE ETa DESODOraNTE NaTUraLa XabIEr MaNTXOLarI TOkaTU ZaIO

SarIa jaSOTZEkO 3 HILabETEkO EpEa

Asmatu al zenuten urriko pertsonaia ezkutua? Axun Arrazola zen: Zestoako kale izendegian izena duen emakume bakarra da (gu aurkitzeko hauxe behar zenuen, Axun Arrazola plazan baikaude). Mariaren Konpainiako erlijiosa, Errenazimendu garaiaren ikerketan espezializaturiko artearen historialaria, turismo eskola baten sortzailea‌ Ekimen ugari aurrera eraman zituen emakumea izan zen.

?

Gure postontzira erantzun batzuk iritsi ziren eta dagoeneko asmatzaile batzuk lortu dute euren zozketarako txartela. Zorionak! Zer ote da hil honetako asmakizuna? Hementxe dituzu pistak:

1-Eroritako eraikin bat dago. 2-Merkataritza gune garrantzitsua iz 3-Hemengo harrapakina oso estimatua da. 4-Pantaila handian atera da. Jolasaren arauak:

Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Página 19

24

OSTIRALA

Elkarretaratzea Zestoako Plazan Presoak, iheslariak eta deportatuak etxera lemapean 19:30ean. Gaztaina jana egingo da aurretik eta ondoren.•Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira. Santa Zezilia ospatzeko.

ABENDUA 01

OSTIRALA

Maite Franko ipuin-kontalaria, liburutegian 4-5 urteko haurrentzat. Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, euskara ardatz duten ipuinak kontatuko dizkiete haurrei. Herriguneko HH4 eta HH5eko haurrak eskolatik joango dira kontaketara, 14:30-16:30 bitartean. •AEK-k antolatuta, 19:00etan Kultur Etxeko aretoan Iñaki Perurenaren "HARRIA.MAITASUN ISTORIOA" emanaldia.•Barbantxo, Aizarna (3-4 urte), Iraeta eta Arroabean.

12

ASTEARTEA

Zestoako Gabon Abesbatzaren entsegua, 21:00tan Zestoako Kultur Etxean. •Antzerki-tailerra, Gaztelekuan. 1-2 zikloetako haurrentzat. Aurrez izena eman behar da Gaztelekuan.

14•

OSTEGUNA

Eskulanak Gaztelekuan: plastilinazko irudiak. Irakurle taldearen lehen bilkura, 19:00etan Kultur Etxean.

15

OSTIRALA

Kontaidazu ipuin bat, Isabel Ruizekin, liburutegian. 18:15ean. 4-6 urteko haurrentzat.•Barbantxo, Aizarna (5-6 urte) eta Zestoan.

16 •

LARUNBATA

Margoketa lanak Gaztelekuan. MINTZALAGUNetik abenduaren 16an Lili bisitatzera joango dira 12:30ean. Zestoa eta Azkoitiko ikasle eta mintzalagunak joango dira.

17 20

IGANDEA

Gabon artisau azoka Alima gunean. ASTEAZKENA

Feli Oregiren hitzaldia eskolako jangelan arratsaldeko 18:00etan; “0-7 Haurraren garapena, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. •Zestoako Gabon Abesbatzaren entsegua, 21:00tan Zestoako Kultur Etxean.

22

OSTIRALA

Zestoako Gabon Abesbatzaren entsegua, 21:00tan Zestoako Kultur Etxean.•Ertxiña Musika Eskolakoak San Joan egoitzan izango dira arratsaldeko 17:00etan Gabonetako emanalditxoa eskaintzen.

age nd a 24

9

AZAROA

1

IGANDEA

Gabon kantuan aterako dira haur eta helduak. Gabon Abesbatzak eta Zestoako Bandak Gabon kontzertua eskainiko dute 13:00etan. Arratsaldeko 18:00etan Olentzero etorriko da haurren gutunak jasotzera.

26

LARUNBATA

Zororoperi eguna. Idiakaitz txistulari taldearen diana. XXVIII. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XX. Ezti lehiaketa. XIX. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak, artisauak eta salmenta-postu franko. Trikitilariak. Photocall saioa. Gazta eta sagardoa dastatzea. 17:30ean antzerkia kultur etxean. Kirol jaialdia. Erromeria.

28

ASTEARTEA

Luisa Etxeberria zestoarraren Haztamuka poesia liburuaren aurkezpen-errezitaldia, musikariez lagunduta; arratsaldeko 19:00etan; antolatzailea Portale Kultur Elkartea.

29

ASTEAZKENA

Z U L O film laburra proiektatuko da Soreasun.

•M

intzalagun egitasmoa martxan da. Zure euskara maila hobetu nahi baduzu, euskara maila hobetzea nahi duenari lagundu nahi badiozu, edo besterik gabe, astean ordu betez talde txikian euskaraz hitz egiteko gogoa baldin badaukazu, eman izena! Deitu euskaltegiko telefonora: 670420048 edota idatzi euskaltegiko e-postara: zestoa@aek.eus. estoako irakurle taldea sortu da. Ana Malagon idazlearen “Gelditu zaitezte gurekin” liburua izango da taldearen lehen irakurgaia. Hilabetero liburu bat irakurriko dute eta hilean behin elkartuko dira horri buruz solasteko. Amaia Apalauza izango da taldearen gidaria eta aurkezpenean azaldu zuenez liburuen zerrenda bat prestatuta dauka, baina taldeko kideek proposatutako liburuak ere irakurriko dituzte. Taldean sartzeko gogoz dagoena oraindik garaiz dabil, portalekulturelkartea@gmail.com edo kultura@zestoa.eus helbidera idatzita eman daiteke izena. estoako Gabon abesbatza aurten ere kalera irtengo da abenduaren 24an, beti bezala beharra dutenen alde dirua biltzeko aitzakian. Abenduaren 12a, 20an eta 22an egingo dituzte entseguak kultur Etxean, gaueko 21:00etan. Taldeko kideek herritarrei dei egin nahi die beraiekin batzera. Ez da musika irakurtzen jakin behar, ezta abesten jakin behar ere. Ez dituzte orfeoiko ahotsak behar, abestu nahi duen edonork dauka abesbatzan parte hartzea. aztelekuan: Azaroak 30, abenduak 1 eta 2an: "euskararekin jolasean: MIHILUZE" eta "gabonetan zer?". Eta abenduaren 27tik urtarrilaren 3a bitartean: gabonetako ekintza bereziak gaztelekuan, 3. zikloko eta DBHkoentzat.

•Z •Z

•G


188.qxp_55 19/11/17 18:33 Pรกgina 20

Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com

943 148 061


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.