Abendua 2017

Page 1

danbolin

189.qxp_55 17/12/17 17:07 Pรกgina 1

2017ko abendua

189 zk.


189.qxp_55 17/12/17 17:07 Pรกgina 2

Ekainberrik urtean bi zozketa egiten ditu gure bazkideen artean. Abenduko zozketan, Nerea Linazasorori tokatu zaio zintzilikaria. Zorionak!


189.qxp_55 17/12/17 17:07 Página 3

34 6 10 13 14 17 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

H E RRI TXIKI ARETO HANDI ?

JARDU NIAN ETXEBE RRIA

L U ISA

ARRAIN GEHIEGI, ARRAINONTZI TXIKIAN Sortzerako orduan zerrenda luze bat idatziko nuke, prozesuan eragina izan dezaketen gauzei buruz. Baina gaur tokia dut hizpide. Esparru bakoitzean sorkuntzaren emaitzak ezberdinak direlako. Esaterako, paper zuri baten aurrean aurkitzen naiz, Bon Iverren Skinny Love abestia jarri dut hirugarren aldiz jarrain mugikorrean eta frantziar poeta gazte baten liburua daukat nire mahai gainean, hiru eguneko hauts apurra soinean duelarik. Noizbehinka, ene lehiotik erreparatu dezakedan euriari ere so egiten nabil, jertse lodiak ematen didan epeltasunean erdi ezkutatuz. Seguru nago, Luisa Etxeberriak ere, Bartzelonan edo Zestoan poema berdinak ez dituela idatziko, nahiz eta bere sustraien oinazea beti berbera izan. Nik pertsonalki, ez nuen bere berri eta ilusio handia egiten dit ale honetako protagonistetako bat dela ikusteak. Ba omen du, herriarekiko oroitzapen edo sentsazio triste bat, neuk ere, nahiko maiz sentitzen dudanaren antzekoa. Behin baino gehiagotan galdetu didate, ea antzerki taldeak zergaitik behar duen beraientzako areto handiago bat. Aimar Etxeberriak sakonki elkarrizketatu eta azaleratu ditu gaiaren nondik-norakoak. Baina bide batez, argi utzi nahi dut gure eskakizuna, kultur talde guztientzat profitagarri den areto bat dela. Dantza emanaldiak, kontzertuak, antzerkia, zinema… uztartuko dituen areto batetaz mintzo gara. Behar tekniko minimoak betetzen dituen areto ekipatu bat, herritarrek gozatzeko. Gure txikitxoek zaletasun berriak izateko eta kulturaz elikatzeko. Zorionez badakit kulturak zer ematen digun, baina tamalez atzeman dut, nolako tratua eskaintzen zaion. Nork ez du entzun Zestoak azken urteotan mugimendu kultural handia duela? Egongo da axola ez zaion bateren bat, eta errespetatzen dut, noski. Urtea amaitzear dagoen egun hauetan, errepaso bizkorrak egiten dizkiogu pasa diren hamabi hilabeteei. Urte honetan, nire buruari barkatzen ikasi dut. Beldurrari begietara begiratu eta aurre egiten. Ohera joan eta gaueko pentsamendu ilunei agur esaten saiatu naiz, biharko eguna kolore argiz irudikatzen. Jakin dut harrotasuna bere zentzu literarioan ez dela ankerra, eta zintzotasuna gizarte honetan minez ordaintzen dela. Zoritxarrez, ez diot aurten tortila patatari trukoa harrapatu, ezta platerak garbitzeko zaletasunari ere. Konturatu naiz, ametsei eutsi egin behar zaiela. Bizitza bakarra omen da eta nor gara gu, benetan nahi dugun hori albo batetara uzten dugunean? Agian kanpandorreko harri hautsien metáfora, besterik ez. d a n b o l i n EK

M

ikel ibarguren

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

DAN BO L IN. EU S

TANTAZ TAN TA AMAMA O NDRATZ EN

IRAGANE TIK TIRAKA

A G E N DA

diruz lagundutakoa


189.qxp_55 17/12/17 17:07 Página 4

Ha enbidoa

Baserritik egurrarekin Kursaalera

u duk marroia, Iñigo! Ni ere nahiko traketsa nauk kontu hauetan baina eskertzen diat nirekin gogorau izana. Abuztua zen eta etxeko baratzean ari nintzen tomateak batzen. Mugikorrak jo zuen; Kursaalean izaten den parrila txapelketarako gonbidapena luzatu zidaten. Nire hornitzailearekin hitz egin nuen, Iñaki Lekuona “Bigotes”ekin, eta hark nagusiari esan zion, Josean Goyari, kapitalera joateko gonbita genuela. Niretzako ikaragarria zen Goyak, horrelako ospea eta izena duen harakinak, nigan konfiantza izatea, nire alboan irabazteko baino gehiago baitzuen galtzeko. Joseanek bere biltegiko txuletetako bat jo zuen begiz eta hango arduradunak, Mielek, bere haurra balitz bezala zaindu zuen. Kursaaleko txapelketa Bartzelonako Estrella Grup Gsr enpresak antolatzen du eta ikatzaren ordez arte-egurra eramateko baimena eskatu nien; aho batez onartu zidaten. Txuleta egiterakoan nire zalantzak nituen eta Mikel Elustondo handiari deitu nion. Casa Julianeko sukaldari eta parrileroa da eta hark erakutsi zizkidan txuletaren sekretutxo guztiak. Araneta itxita zegoenean txuleta bat edo beste egin genuen elkarrekin. Nahiz eta aldizkarietan nire izena agertu, Aranetako lan taldea urriaren 11an lanean geratu izan ez balitz, ezin izango nuen txapelketan parte hartu. Goyak, beti bezala, ez zuen hutsik egin eta haragia oso oso ona zen; egokitu zitzaigun parrila ere ez zen txarra. Nik txulepak prestatu nituen eta Iñaki Lekuonak bederatzi txuletetatik 105 pintxo atera zituen maisutasunez epaimahikideentzat. Ez naiz isilik egoten den horietakoa, baina emaitza jakitean hitzik gabe geratu nintzen, begiak beteta. Esan bezala, Goyaren haragiak ez zuen hutsik egin. Oraindik ere harrituta nago zenbat lagunek bidali zizkidaten zorion mezuak eta hemendik eskerrak denoi Aranetaren izenean. Amaitzeko, nire enbidoa Juanjo Zabala “Txikon”entzako da. Bizikletatik furgonetara, paretetatik helikopterora... Zer alde zagok bertako erlearen eta asiar erlearen ziztaden artean?

J

P

oseba odriozola

intada . Janari bilketa.

Gure esker ona adierazi nahi dizuegu abenduko lehen astean zehar egin genuen janari bilketan parte hartu zenuten guztioi. Eskerrik asko, bilketa posible egin duzuen dendarioi eta erosketak egitean zuen ekarpena egin zenuten herritarroi. Jakin badakigu ez dugula muturreko egoeretan dauden norbanako eta euren familien arazoa konponduko, horretarako bestelako neurri zein erabakiak behar baitira. Gure helburua laguntzea da. Zestoako Elikagai Bankuko kideon nahia egunerokotasuna eramangarriagoa egiteko bidelagun izatea da, besterik gabe. Zoritxarrez, krisia kronifikatzen ari da gure artean, makro-zenbakiak ez dira guztion bizimoduan era berdinean isladatzen. Edalontzia erdi hutsik ala erdi betea ikus dezakegu, norberaren arabera izan ohi da. Garbi dagoena da Elikagai Bankuko lokalean biltegia ederki beteta utzi genuela guztion artean. Amaitzeko, taldeko partaide izan nahi baduzu hurbildu beldurrik gabe, denontzako dago tokia, ongi etorria izango zara. Mila esker

Harremanetarako Amaia 664 39 56 75

Z

estoako elikagai bankua


189.qxp_55 17/12/17 17:07 Página 5

5

botalibrean

Bueltara arte, maitiak!.

Zein goxo besarkatu dugun elkar, gaur ere. Esna zeundetenak hasieran eta lo goxotik esnatzen joan zaretenak, gero. Irribarretsu zeundetenak eta baita bekozkoarekin gerturatu zaretenak ere. Gehienontzat denbora-tarte luzea pasatu da goizean etorri zaretenetik eta guraso gosea daukazue. Batzuei ez zaizue etxekoen behar hori baretu ama, aita edo zaintzailearen eskua askatu duzuenetik; beste batzuei siesta ondoren etorri zaizue gogoa eta beste Egun ohikoa da ikustea pazientea kontsultan medikuari zer gaitz batzuei meriendako duen azaltzen eta zer tratamendu behar duen zehazten. orduarekin batera. Gurasoek, berriz, ez dute galtzen seme edo alabaren partiLasai, metro karratu gutxi hauetan hogeita bioi nire darik, eta bandatik esaten diote une oro zer egin behar duten, engoxotasunik goxoena eskainiko dizuet, ahal dudan trenatzaileak esandakoari muzin eginez, gurasoek baitakie inork neurrian. Egin negar eta egin barre; saiatuko naiz babaino hobeto beren semeari edo ten tristura ulertzen eta bestearen algaraz gozatzen. alabari zer komeni zaion. Saiatuko naiz min hartu duenari ondoeza baretzen Semearen bilerara doaz gueta haserretu denari amorrua kanalizatzen lagunrasoak, tutoreari kargu hartzera tzen. Ez dugu hizkiak ikasteko presarik izango, ezta ateratako noten inguruan. Zer egin fitxa abstraktu horiek egiteko ere. Gabonetan karpebehar duen esanez bukatzen dute ta hutsa edo betea eramateak ez nau kezkatzen, ezbilera, beren semea edo alaba ez ta zuen izena idazten ikasteak ere. Hiru urtetxo ditubaitago nahikoa motibatuta. zue eta ulertzen dut gehienok ez duzuela behar hori Edonork baino gehiago dasentitzen (baldin eta helduren batek edo askok gokien horrek, twiterreko perfil anogo edo erronka hori jarri ez badizue); nahi duenak nimo batetik argitzen digu gai bati buruzko errealitatea, likeak eta ikasiko du azkar eta besteok beranduago, egon lafollowerak legetzat hartuz. sai. Nire zeregina zein den garbi daukat: zuen biziTaberna-zuloetan edota kafetegietako mahaien bueltan tzako etapa honetan bihotza bete behar duzue eta epaitzen dituzte herriko kontuak hamaika gaietan beren burua adiez burua. Adimena jolasean garatzen duzue eta batutzat duten hainbat herritarrek. besaren goxotasunean lasaitasuna; eta lasaitasunaBlogen pulpitu berrietatik teoriak plazaratzen dituzte ustezren indarrean maitasuna; eta maitasunaren patxako zenbait ikerlarik; denbora soberan bai, baina sakoneko ikerlan dan edozer barneratzeko kapaz zarete. Sinesten dut gutxiegi egindako horiek, hain zuzen. Post-egiaren garaiak eskainizuengan. Denongan. Baita eserita egon ezin duzunatako babesaz hauspotuta dihardute. rengan ere. Edo builaka gela aztoratzen duzunarenGaztelaniaz edo ingelesez aritzen dira hainbat euskaltzale gan, edota marratik atera gabeko margotze “perfekeuskal kulturaren garrantziaz hizketan, egungo mundu zabal eta tuak” egiten dituzunarengan. Jolasean ikasiko dugu txikian euskararen bizi-iraupena iraganaren ukaziotik etorriko baibizitzako erremintak erabiltzen eta zuen oinarrizko tzaigu. etapa hau babesten saiatuko naiz eguneko bi ordu “Ni ez naiz xenofoboa, ez homofoboa, ezta matxista ere” motz bezain zabal hauetan. Inork ez zaitzatela txoesaldiekin hasten dituzte azterlan soziologikoak gure gizartearen txongilo bihurtu; jolastu eta hazi, hori egin behar duazterketaren katramiletan beren burua zuritu nahi duten hainbat zue orain. jakintsuk. Nik ere bi asteko oporrak ditut. Bai, bi aste. Eta bitartean, hainbat eta hainbat herritarrek dihardute itzaOporraldi ederrak dira irakasleonak. Baina hori holean, zaratarik egin gabe, hotsik atera gabe, dendaz denda elikarrela izanagatik, ez diot garrantzia kentzen lanbideagaiak biltzen, besteen eskubideen alde elkartzen, inolako ordainik ri. Oporretan zain daukadan liburu hori irakurriko espero gabe borondatezko lana egiten… Horiek guztiak dira besdut, hezkuntzari buruzkoa; irakasleok etengabeko teen duintasunaren marra gorria zanpatzen ez dutenak, inolako formakuntza behar dugulako, forma askotariko txitxalo edo likerik bilatu gabe lanean jarraitzen dutenak, Homo Orokitxo horiei guztiei hazkuntza onena emateko. sapiensaren bestaldean kokatzen direnak, Bertold Bretchek zioeOporrak ahalik eta goxoen pasatu eta bueltanez: “horiek dira ezinbesteko zaizkigunak”. ra arte, nere txiki maitiak.

Homo orosapiensaren aroa.

I

ban narbaiza

M

aialen kortadi iparragirre


189.qxp_55 17/12/17 17:07 Página 6

Antzerki tAldeAk mAhAigAinerAtu du eztAbAidA: Areto hAndiAgo bAt behAr dute. komeni dA, bAinA, ñAbArdurA egiteA. erAbilerA Anitzeko Areto bAtez Ari dirA,

herriko gAinerAko kultur elkArteekin pArtekAtuko luketen Areto bAtez.

espAzio horren behArrAz hitz egin dugu eurekin, etA AferAn zer esAnik bAduten fernAndo ArzAllus kultur teknikAriAren etA Jose mendizAbAl AlkAteAren iritziAk ere bildu ditugu.


d

189.qxp_55 17/12/17 17:07 Página 7

7

ozena erdi urte baino gehiago dira Amancay Gaztañagaren ekimenez Zestoak antzerki eskola duela. Beteranoak dira bertan Manolo Gaztañaga eta Ima Izeta, nahiz azken hori urte bat edo beste beranduago gehitu proiektura. Eurekin egin dugu juntadizoa, eta eskatu diegu duten arazoaren berri emateko. Horretarako, baina, komeni da historia apur bat egitea, gaia testuinguruan jartzea, beren aldarrikapena ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula, goizetik gauerako ateraldia. Proiekzio publikoa oinarri izango zuen eskola abiatu zuten Zestoan, arteak eskatzen duen profesionaltasunera ahalik eta gehien gerturatzeko ahalegina egingo zuena. Horretan hasi ziren dozena bat lagun inguru, eta 40ren bat dira egun. Ikasturte amaiera oro ateratzen dira jendaurrera, antzerki eskola sortu zuteneko promesa bati eutsiz; eszena labur batzuk egin zituzten lehenengo urteetan, harik eta hirugarrenetik aurrera antzerki obra osoak prestatzen hasi ziren arte. «Urteekin formakuntza bat jasotzen joan gara», dio Imak, balioan jarriz antzerki konpainia bat eratzera arte egin duten ibilbidea. Eromen Produkzioak konpainian gorpuztu da guztia. Manolok gogoratzen duenez, hasieratik dute Kultur Etxeko erabilera anitzeko aretoa antzoki, baina txiki geratu zaie: «Oso txikia da areto honek eskaintzen digun agertokia, batez ere gorputz adierazpena lantzeko orduan. Tokatu izan zaigu, “Sweeney” antzezlana egin genuenean adibidez, agertokian jende asko sartzeko beharra izan eta ongi ez kabitzea». Baina espazioarena ez da duten arazo bakarra, aretoaren erabilera ere ez baitzaie erraza suertatzen. «Beste talde batzuekin partekatzen dugula eta asko solapatzen gara elkar, batez ere ekaina aldera. Zenbait momentutan aretoaren erabilera esklusiboa beharko genuke, guztia behar bezala prestatzeko, argiak jartzeko… Gainera areto hau aforatu gabe dago [antzezteko prestatu gabe]», azpimarratu du Manolok. Elkarrizketa egiten ari garen unean, adibidez, badirudi musika eskola arduratzen dela soinu banda jartzeaz. Kamerinoak, atrezzoarentzako gordeleku bat, altzarientzako beste bat… Detaileak dira, baina antzerki konpainia batek nahitaez behar dituenak.

handiagoa, baina non?

Antzerki taldeko kideek uste dute herrian ugari direla kulturaren arloan diharduten taldeak, eta, neurri batean, horregatik euren proposamena. Ados dira erabilera anitzeko espazioaren ideiarekin, antzerki obra bat jasotzeko bezala musika bandaren emanaldi bat hartu dezakeen aretoaren ideiarekin. Baina motz geratzen zaie egungoa. «Butaka aldetik gaur egungo aretoak dituen 80 gutxi iruditzen zaizkigu. 200-250 lagun sartuko liratekeen espazio bat iruditzen zaigu egokiena; azkena Azpeitiko Soreasun egin genuen emanaldian 230 bildu ziren, eta hori ez zitzaigula egunik hoberena suertatu –Zestoan kinto pila bat zeuden–. Baina iritsi gara ia 400 lagun biltzera ere», aldarrikatu dute Ima eta Manolok. Azken honek gaineratu du badirela urrutira joan gabe proposatzen dutenaren adibide aproposak, Urnietako Sarobe antzokia kasu. Kasu horretan antzerki obrak egiteko prestatua dago aretoa, baina butakak kendu eta kontzertuak ere egin daitezke, nonbait. Zer eta nola, baina, guztien artean erabaki beharreko gauza bat dela uste du, eta horregatik dio egin behar den lehenengo gauza dela diagnosi bat herriko kultur taldeen beharrak aztertuz: «Badakigu Udalak beste lehentasun batzuk dituela, baina iritsi da honi heltzeko garaia ere». «Beti egon da predisposizio egoki bat Udalaren partetik, baina behin ere ez gara iritsi ezer konkretatzera; hitz politak bai, baina konkreziorik ez», gaineratu du Imak. Badakizkigu zeintzuk diren antzerki taldearen beharrak, baina bada gaur arte erantzun argirik izan ez duen galdera bat: non dauka tokia Zestoan aurrez marraztu dugun areto horrek? Dakiten bakarra da herrigunean egongo litzatekeen zerbait izatea gustatuko litzaiekeela. Hitz egin izan da estazioan zerbait egiteaz ere, baina herrigunetik urruti geratzen da Imaren ustez: «Askotan jendea plazatik Kultur Etxera erakartzea ere kosta egiten bada…». Zine zaharraren aukera mahaigaineratu du Manolok, baita segituan baztertu ere: «Ez dut uste egungo aretoak baino gehiagorako emango lukeenik. Izugarria dela ematen du, baina, adibidez, hango agertokia honen aldean txikia da». «Zinea ongi posizionatuta dago, baina izugarria iruditu arren metrajez ez da hainbeste», gaineratu du Imak. Izan liteke beste aukera bat Kultur Etxean zerbait egitea, «gaizki aprobetxatua» baitago Manoloren ustez: «Ez da toki txarra, baina aztertu beharko litzateke nola birmoldatu». Elkarrizketaren hondarrean, ia amaitu aurreko hitz-aspertuan agertu da Amancay bera, berandu lan kontuak medio, eta ezin eutsi bere iritzia emateko tentazioari. Oso argi ditu bere ustetan lehentasunezkoak diren puntuak: «Guk behar dugu espazio bat zeinak ez daukan foso bat aldamen batean, jendea erori eta ukalondoa ateratzera iritsi baita. Agertokiaren espazioa da kontu bat, eta bestea aretoarena berarena. Aurreko astean egon zen musika eskolaren emanaldi bat, eta hor ibili ziren gurasoak aretora non sartuko eztabaidan. Eta justua da bandaren kontzertuak kalean egin behar izatea? Balizko aretoaren nolakotasunaz hitz egitean, kaxa bat irudikatzen du Amancayk, erabilera anitza izan dezakeena: «Gradak jartzeko eta kentzeko aukera ematen duena, kontzertuak eskaintzeko balio duena. Ikusten ez dudana da kafe antzokiaren formatua; kokoteraino nago jendea erakartzeko taberna bat behar dela dioen uste horretaz».


189.qxp_55 17/12/17 17:07 Página 8

fernAndo ArzAllus

Ahots autorizatua da Fernando Arzallusena aferan, ez ditu eta alperrik egin 30 urte kultur teknikari gisa herrian. Zestoak egun duen kultur dinamikari eusten dio baieztapena egiteko orduan, baina egokitzapen baten baitan kokatzen du guztia: «Orain daukagun Kultur Etxea diseinatu zeneko egoera –1991n– eta gaurkoa ez dira berdinak. Zorionez, orain askoz dinamika handiagoa daukagu orduan baino; esango nuke inoizko handiena daukagula egun». Behin areto handiago baten beharra aitortuta, honen nolakotasunaz aritu gara. Uste du Fernandok «jasangarritasun» eta «integrazio» printzipioetan oinarrituta egin beharko litzatekeela etorkizunean egin daitekeen hori: «Jasangarritasunak esan nahi du lokalaren dimentsioa eta lokalak eragiten dituen gastuak herrian dagoen dinamika eta eskaintzarekin bat etorri behar dutela; integrazioak, berriz, kultur azpiegitura denak eraikuntza bakar batean biltzeko saiakera egin behar dela». Behin hori esanda, galdera batzuk luzatzen ditu Fernandok, eztabaida bideratu dezaketenak: «Zenbat ekimen edo dinamika daude egun Kultur Etxeko aretoan kabitu ezin direnak?». Eta erantzuna ere ematen du: «Musika Eskolak antolatzen dituen kontzertuak –dozena erdi bat urtean–, bandak antolatzen dituenak –lauzpabost urtean–, antzerki taldearen beharrak –astean bizpahiru egunetan entseguak, eta gero emanaldiak–. Gaztetxea ere ez dago prestatua kontzertuak emateko, beraz, haien beharretarako ere areto bat beharko litzateke. Bestalde, musika, zine eta ekintza gehiago ere antolatu daitezke». Orotara, beraz, urtean 35 bat saio lirateke, denak aretoan egingo liratekeela pentsatuta. Senak esaten dio Fernandori justifikatuta legokeela 170-200 bat ikusleko aretoa. Fokua egungo Kultur Etxean jartzean, ados dago kultur teknikaria egungo espazioaren azterketa bat egitearekin, aurrez esan bezala, Zestoako kultur dinamika asko aldatu baita egungo eraikina altxa zenetik. Jubilatuen taberna eta Gaztetxea hartu ditu mintzagai, lehena handiegia iruditzen zaiolako eta bigarrenak 90. hamarkadan zuen dinamika galdu duelako. Bestalde, bada jubilatuen tabernaren azpian 100 metro karratu inguruko espazio bat ere, erabilera bat hartu dezakeena. Hori guztia kontuan hartuta, arkitekto baten lana litzateke espazio guztia berrantolatzea, «eta, agian, gaur egungo aretoa handitzeko aukerak leudeke». Guztia Udalaren eta herriko kultur taldeen arteko parte-hartze prozesu baten bidez egitea proposatzen du Fernandok, «oraingo Kultur Etxea diseinatzerakoan egin zen bezala». Prozesu horretan, baina, uste du auzoetako beharrak ere presente egon behar dutela: «Ez da zilegi izugarrizko inbertsioak egitea Zestoan eta baldintza egokiak betetzen ez dituzten lokaletan edukitzea auzotarrak».

«

Antzerki taldeak egin bezala, baztertu egiten du Fernandok ere Elizondo zinemaren eraberritzea. Beheko solairuak Kultur Etxeko aretoak adina metro omen ditu; ondorioz, «astakeria litzateke han areto bat egitea». «Ez litzateke jasangarria izango eta, gainera, gaur egungo legeetara egokitzeko arazo handiak izango lituzke», dio. Goiko solairua erabiliz bai, metro dezente irabazteko aukera omen dago, baina errepikatu du Kultur Etxean ere badela nondik irabazi espazioa. «Beste aukera bat litzateke estazio aldeko gune industrialean edo egitea areto bat. Horrek, Fernandoren arabera, alderdi positibo asko ditu – aparkatzeko erraztasuna, zaratarekin arazorik ez, lokal eder bat egiteko modua, eskualdeko erreferente izan litekeen kultur gune bat…–, baina baita negatiboak ere –urruntasuna, espazio bat erostearen beharra, mantenimendu kostuak…–». Nolanahi ere, gustatuko litzaioke jubilatu aurretik Zestoako dinamika kulturalaren gaineko azterketa egitea, baina uste du «ondoko etxean» [kiroldegian] egingo diren lanak tarteko ez dela horretarako aukerarik izango epe motzean bederen.

N d a b


»

« 2018an zehar

kultur eragile guztiekin prozesu parte-hartzaile bat egitea planteatzen dut

Jose mendizAbAl

Udaleko bere bulegoan hartu gaitu Jose Mendizabal alkateak, eta ordu erdi inguruko hitz-aspertua egin dugu gaiaren inguruan. Ideiak argi dituela dirudi, eta hala dio: «Zer ez dakit, baina garbi daukagu zerbait behar dugula. Musika bandaren kontzertuak kalean egitea, adibidez, tristea geratzen da; ematen duten maila ez dator bat dituzten baliabideekin». Jakitun da alkatea antzerki taldeak ere espazio mugak dituela, eta aretoa beste batzuekin partekatzea ez zaiela suertatzen lagungarri. «Bestalde, baina, badakizkigu zeintzuk diren gure baliabideak», dio. Legegintzaldia aldapan behera sartua dela ikusten du Mendizabalek, baina badu oraindik zer egitekorik: «Kultur eragile guztiekin prozesu bat egitea planteatzen dut, euren ekarpenak jasoz, Kultur Etxea nola berritu erabakitzeko. Kultur Etxea berritzeaz ari garela beheko zein goiko solairuaz ari naiz ni. Dagoen metraje hori guztia beste modu batean antolatzea litzateke kontua, aurrez, baina, galdera bati erantzun ostean: “Zer kultur etxe nahi dugu”? Horrek izan behar du datorren legegintzaldiari begira proiektu izar bat Zestoan». Egikaritzea utziko luke Mendizabalek datorren legegintzaldirako, prozesua honetan bertan hasteko asmoa baitu; 2018an, kultur eragile guztiak bilduko lituzkeen prozesu parte-hartzaile bat garatu ostean, ondorio batzuk eskuan nahi lituzke. «Nik uste posible dela, adostasuna baitago Zestoak daukan mugimendu kulturalak zerbait hobea merezi duela esatean». Behin proiektu sendo bat esku artean, ez du arazorik ikusten hau finantzatzeari dagokionez: «Asmoa litzateke proiektua landu eta Foru Aldundiko Kultura Departamenduarekin eta Kultura diputatuarekin egotea. Gaur arte euren partetik izan dugun harrera ona izan da, beraz, aukera argiak ikusten ditut finantzaketa lortzeko orduan». Asmoak asmo, zehaztasunak eskatzen ditu antzerki taldeak, eta horri bide ematen ahaleginduko da Udal Gobernua. «Aitortu behar dut gure legegintzaldiko ahulgune handiena kultur arloan egon dela», dio Mendizabalek.

«

Noski behar duela Zestoak areto handiago bat

9

«

189.qxp_55 17/12/17 17:07 Página 9

A

imar etxeberria


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Página 10

J

ardunian

LUISA

ETXEBERRIA

Azaro hasiera da eta Bartzelonara etorri gara Luisa Etxeberriarekin hitz egitera. Negua oraindik ez da iritsi, Mediterraneo aldean inoiz iristen bada behintzat. Plaza Catalunyan egin dugu hitzordua. Handik, Bartzelonako Ateneora eraman gaituk Luisak. Berrogei urte baino gehiago daramatza Katalunian. Psikologia ikastera etorri eta bizitzaren paradoxa, edo patua esango genuke, bertan gelditu zen bizitzen. Euskaraz eta katalanez idatzitako Haztamuka poema liburua kaleratu berri du eta aitzakia horrekin egin dugu hitzordua. Barkamena eskatu digu “pentsatu eta hitz egin” katalanez egiten duelako eta hori dela eta bere euskara ez omen da “oso ona”. Baina esan beharra daukagu horretan ez duela arazorik, ondo moldatzen baita Luisa euskaraz ere. Liburuaren aitzakian elkartu gara, baina azken berrogei urte hauetako kontuak, Euskal Herria edo Kataluniak bizi izan dituen aldaketak ere mintzagai izan ditugu.

“Nire gogoa hau hemendik hara eramatea izan da nire sustraiak baitaude liburu honetan”


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Página 11

1 1

euskarazko bertsioa zuk idatzi duzu? Badakit euskaraz ez naizela oso ondo moldatzen. Poema bat idazteko garaian lexikoa oso berezia da, metafora asko daude… Gauzak beste modu batean esaten dira poesia egiteko garaian. Orduan, norbait bilatu beharko nuela pentsatu nuen eta Jon Elordi aurkitu nuen. Lekeitiokoa da, hemen bizi da, unibertsitateko irakaslea eta euskal etxeko partaidea da. Harekin harremanetan jarri nintzen (katalanezko) liburua aurkeztu aurretik. Zortzi poema edo euskaratuko zituela esan zidan, baina gehiago ezingo zuela, lan askorekin baitzebilen. Nire asmoa aurkezpenean euskarazko poema bat irakurtzea zen. Nereak irakurri eta Garikoitzek txistua jo zuen. Gero Joni esan nion beste pixka bat gehiago egingo al zuen eta azkenean urtebete baino gehiago ibili da itzultzaile lanean. Orduan, katalanezko zatia lehen liburu horretatik dator. Euskarazkoa Jonek moldatu du eta hitzaurrea eta hitzatzea itzultzeaz Iñaki Azkune, nire lehengusua, arduratu da. Nire gogoa hau hemendik hara eramatea izan da, nire sustraiak baitaude liburuan… Nire hizkuntza da, nire gurasoena… Horretarako beharra sortu zitzaidan, behar handia. Barrukoa. Ez nekien lana bukatuko genuen, edo erdizka geldituko zen, edo ezin izango ote genuen argitaratu…

nola izan zenuen liburu bat idazteko ideia? Beti gustatu izan zait idaztea eta nire lantxoak egiten nituen. Urtebetetzeetan edo opari bat egin behar nuenean, poema txiki bat gehitzen nuen. Inork ez ninduen bide horretatik eraman, baina poesia dezente irakurri dut, poesia ekitaldietara joan izan naiz… Hor hasi zen guztia. Liburu batean jarri gabe, baina material asko daukat. Oroitzen naiz txikia nintzela, hamar urte edo izango nituen, nola liburutegitik poesia liburuak hartu eta, itzuli aurretik, apunteak hartu edo kopiatu egiten nituen.

hau zure lehenengo liburua al da? Ez, ez. Aurretik beste liburu bat atera genuen taldean. Hamahiru poeta gara eta bakoitzak zortzi poema idatzi zituen libururako. Nusos Nous izena duen taldea osatzen dugu, katalanez “lokarri biluziak” esan nahi du. Hitzekin jokatzen dugun izena da. Taldeko liburu horren ondoren bakarkako liburua etorri zen eta oraingo liburu hau horren ondorioa da. Zer gertatu zen? Liburu hau (bakarkako liburua) argitaletxean zegoenean pentsatu nuen nire oroitzapen asko zeudela hor. Orduan, hori guztia hara, Euskal Herrira, Zestoara, eraman behar nuela pentsatu nuen. Nire familiak… hori guztia ezagutzea nahi nuen. Nahiz eta zuzenean ez jarri, hango pasarte ugari daude. Nik badakit nori eskainiak dauden, baina ez dut nahi izan zerbait biografikoa izatea. Adibidez, kolore berdea askotan agertzen da, eta hori hango zerbait da.

euskaraz ez zarela ondo moldatzen diozu. orduan, poemak euskaratzerakoan, zenbateraino parte hartu duzu? Bai, bai, parte hartu dut euskaratzeko garaian ere. Hona etorri izan gara (Bartzelonako Ateneoa), kafetegi batean elkartu, nire etxean… eta Jonek, askotan, nik poemetan esan nahi nuenaz galdetzen zidan. Nik katalanez agertzen nion zer esan nahi nuen eta hark orduan “ba hau ez da hitz egokia, beste bat jarriko dut” adierazten zidan. Jonekin euskaraz egin dut eta itzulpenean parte hartze handia izan dut. Orain euskaraz irakurtzen ditut poemak eta bi hizkuntzen arteko desberdintasunak alderatu.

etorkizunean zuzenean euskaraz idatziko dituzu poemak? Ez, zaila izango da. Nire pentsamenduak katalanez dira eta zaila izango da. Nire saiakerak egin ditut, baina hortik oso urruti ikusten dut neure burua.

urte batzuk dira erretiroa hartu zenuela, eta orain liburuaren aurkezpen ekitaldiak antolatzen zabiltza. baina zer ogibide izan duzu? Hona etorri nintzen psikologia ikastera eta nire asmoa horren inguruan lan egitea zen, baina garai hartan, 1975 inguruan, ikastetxeetan ez zuten ongi ikusten psikologoaren lana. Orain beste modu batean ikusten da. Denbora nuela ikusita filologia hispaniarra


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Página 12

ikasi nuen eta segituan aurkitu nuen lana. Gaztelania eta literatura ematen nituen BUP eta COU mailetan. Gero, zuzendaria aldatu zenean, ikastetxeko psikologoa izateko eskatu zidan zuzendari berriak, eta hemezortzi urte pasatu nituen psikologo moduan lan egiten. Oso gustura nengoen, hori baitzen nire hasierako asmoa, baina ezin izan nuen lehenago bete.

euskalduna izanik, zailtasunak izan zenituen lana bilatzeko, integratzeko? Ba ez, nire zalantzak izan ditut eta urte denak ez dira errazak izan, baina uste dut nire antzeko jendea topatu dudala eta ondo moldatu naizela. Esaten dute katalanak oso hotzak direla, baina ni jende bereziarekin topatu naiz. Ez dut izan inoiz hemen gaizki nengoen inpresiorik. Nire bizitza hemen egin dut eta oso gustura nago hemen.

kataluniara 1975ean etorri zinen. ordutik asko aldatu al dira gauzak? Bai. Ez bakarrik handitu edo berritu delako. Azken hamar urte hauetan mugimendu handia izan da, 2006an Estatuta atzera bota zutenetik. Ordutik eraldaketa handia izan da eta aurrera egiteko gogoa piztu da, duintasuna zapaldu baitigute. Nik uste ez zutela espero hain urrutira iritsiko zirenik, lehenago egingo zutela atzera pentsatzen baitzuten.

zure iritzia eskatzea da, baina zure ustetan 2006ko estatutua onartu balitz, gertatu den guztia gertatuko zen? Nik uste aurrera egiteko giroa bazegoela, baina Kataluniak diru asko bidaltzen du Madrilera, eta ez da hainbeste itzultzen. Azpiegiturak eta gauza asko gelditu egin dira. Ez dakit 2006an diru gehiago agindu, edo euskal kontzertuaren antzeko zerbaitekin beste era batera izango ote zen.

Azpiegiturak aipatu dituzunez, askotan entzun izan dugu bartzelonako olinpiadetan diru asko inbertitu zela eta hiria goitik behera berritu zela… Hori esaten da, baina ez dakit. Horren inguruan ez dut ideia garbirik. Nik beti entzun izan dut, noski, hemendik esanda, Bartzelonan ez bezala, Sevillan egin zutenetik (Expo92) ez dela ezer aprobetxatu. Hemen ere egin ziren gauza asko ez dira aprobetxatu. Adibidez: Forum. Kontzertuak eta egiten dira, baina oso noizean behin erabiltzen da. Nik uste esaten dena gauza bat dela, eta errealitatea beste bat. Nire ustetan, Euskal Herriarekin ez dakit, baina Espainiak korapilo handia dauka Kataluniarekin eta beti txarrena errepikatzen dute.

herri txiki batetik etorri zinen hona 1975ean. burutik pasa izan zitzaizun inoiz ez ote zinen moldatuko, edota etxe aldera itzuli beharko zenuenik? Etorri eta bizpahiru urtera oso garbi ikusi nuen katalana ikasi behar nuela. Nire lagunek gaztelaniaz hitz egiten zidaten, baina haien bizitza katalanez zen. Nik katalanez hitz egiteko eskatzen nien, baina deseroso aurkitzen nintzen; ez nintzelako gai ondo hitz egiteko edo ondo ulertzeko. Hor korapilo bat egin zitzaidan; gainera, lanerako katalaneko titulua eskatzen zidaten. A mailarekin hasi, gero B eta C atera nituen. Orain katalanez bizi naiz eta oso ondo sentitzen naiz, baina bai, hasieran nire zalantzak izan nituen. Jendearekin ondo moldatu izan naiz eta horrek eman zidan indarra ikasteko eta aurrera segitzeko.

egia da euskaldunak eta katalanak antzekoak garela? Hori mitoa da. Nik uste desberdinak garela. Nik hori ikusten dut politikaz eta hitz egiten dugunean. Eztabaidetan eta beste diskurtso bat dute. Euskaldunak, kontzertuari esker, ondo bizi garela diote eta ez dugula katalanekiko elkartasunik agertzen. Lehen elkartasun gehiago ikusten nuen, eta orain gutxiago. Antza dugula? Bai, gauza batzuetan bai, baina nire ustetan desberdinak gara. Nortasun edo pertsonalitate aldetik desberdinak garela ikusten dut, baina horrek ez du esan nahi bat bestea baino hobea denik. Ez naiz horretan sartzen.

noizean behin zestoara joaten zara. zure ustetan herria asko aldatu al da? Bai, nire oroitzapenak ez dizut esango beltzak direnik, baina bai tristeak. Kontuan izan noiz jaio nintzen eta hamar-hamahiru urterekin joan nintzen interna. Ez dut esaten herria tristea zenik, baina bai nire oroitzapenak. Garaia bera ere… Eta orain joaten naizenean, “Hau ez da nire herria!” pentsatzen dut. Orain hiru urte Santakutzetan joan nintzen eta bueno… (irribarre egiten du) nik ez nuen horrela gogoratzen. Nik uste liburuaren lehenengo zatiak tristura hori baduela, baina gero zabaldu egiten da.

luisA e

t

U

rko canseco

xeber izAng r o dA zestoA iA AZTAMU ko ud KA lib Aletx uruA liburu eAn, Aurk Aben A: “h ezten duAr egileA AztA en 28 mukA : LUISA An, 19 :00etA potxo ETXEBE ” n. lo lib RRIA uruA Z K U dend N E , A An d rgitA Ago lpen sAlg A: de Ai. nonA rteA n

H


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Página 13

1735eko kanpandorrea suntsituta

Abenduaren 1ean, 21:30ak aldera, tximista batek jo zuen Zestoako elizako kanpandorrea eta harrizko zati handi batzuk erori ziren plazara. Zorionez ez zen inor zauritu. Argi indar sistemak ere su hartu zuen. Segurtasunagatik egun batzuetan plaza itxita egon da. Kupulaz gain, koroan eta portikoan ere kalte handiak izan dira. Teilatuan zegoen zuloa lona batez estali zuten eta kanpandorrean kolokan zeuden harriak eta kanpaiak jaitsi egin zituzten. Koldo Intxausti apaizaren esanetan, eraikin barruko lanek 6-9 hilabete inguru iraungo dute. Kanpandorrea berreraikitzea gehiago kostako da. Berriro ere itxura berdina emango zaio, osorik dauden harriak aprobetxatuz eta berriak berreginez. Hasera batean, Milagrosako kaperan ospatu dira ohiko elizkizunak, baina urtarrila erdirako edo garai batean Laranjandi plazan Herrero taberna zegoeneko lokala egokituko da eguneroko elizkizunetarako.

3

danbolin.eus

1

elur giroko mendi Astea

Agiro Mendi Klubak antolatutako mendi astea izan zen azaroaren 29tik abenduaren 4a bitartean. Mendia maite dutenen esperientziak ezagutzera ematea da aste honen helburu nagusienetako bat eta beraien filosofiarekin bat egiten duten herritarren testigantzak entzun eta elkarbanatzen dituzte Gurutze tabernan mokadutxo bat eginez. Aurten bi emanaldi izan dira; Koldo Ruizek “Ladakh, Tibet txikia eta Kangyatze II 6200m” aurkeztu zuen eta Egoitz Etxabek berriz, “Gorka, Zigor eta Egoitz Kaukasora” bidaiako abenturak. Umeekin 9Km-ko ibilaldi neurtua ere egin zuten mendi astearen baitan San Pelaio eta San Juantxo ezagutu eta Aizarna eta Ertxiña aldera hankak luzatuz. Gure bazterrak txuri ikusteko aukera ederra egokitu zitzaien parte hartu zuten 35 haur eta beste horrenbeste gurasori.

Jubilatuen aste borobila

Arroarrak txikitasunian haundi

Abendu haserako hotzekin batera ospatu zuten Arroabean Txikitasunian Haundi. Bere txikitasunean handia delako eta Arroan urtean zehar ere bizi pixka bat emateko asmoz hainbat ekintza antolatu zituzten festa eta aldarrikapena uztartuz; Bidegorriaren aldeko elkarretaratzea, eskola berriari begira egiten ari diren lanei buruzko informazioa zabaltzea, gaztaina erre jana, mus txapelketa...

Bingoa eta karta-jolas ezberdinen txapelketarik ez da falta izan aurtengo Jubilatuen astean ere. Ezta barruak goxatzeko tortilla eta gaztaina erre janik ere. Sasoiari eusteko Osasun Bidea bezala ezagutzen dugun ibilbidea ere egin zuten abenduaren 2an. Elkarte bazkaria ere egin zuten urtero bezala Bainuetxean. Kanpandorreko istripua tarteko, hantxe izan zen aurten hil diren bazkideen aldeko meza ere.


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Página 14

Iaz izan zen, zoroperitan. Arantxa Aldalurri eta bioi geure postuak elkarren ondoan jartzea egokitu zitzaigun. Hotzak nengoela igarri eta Magnolia likorea eskaini zidan. Tragoak barrenak berotu ahala edabearen istorioak berotu egin ninduen.

ONDRATZEN

Nondik inguratu ote zuen errezeta? Ez Arantxak ez bere familiako beste inork ez daki nola lortu ote zuen amamak likorea egiteko formula. Azkoitikoa zuten amama, Juana Karrera Beristain izenez. “Etxean beti izaten zuen likorea. Osabak laguntzen zion prestaketan, baina ez dakigu nork eman zion formula. Horregatik, misterioaren mistela esaten diogu”. Jatorri zehatzik ez, baina hipotesiak badituzte: “Hau kanpotik ekarritako zerbait da” hasi da Juan Azpillagak, Arantxaren senarra, eta bere susmoa arrazoitu digu:“Magnolia zuhaitza bera Ameriketakoa da, hemen ornamenturako bakarrik erabiltzen da. Garai haietan bidaiatzen zutenak eliz gizonak eta mojak izaten ziren jeneralean, eta horregatik errezeta mojaren batek eman izango ziola uste dugu”. “Emakumeen likorea zela esaten zuen amamak” segitu du Arantxak, eta akordatzerako lanbroak bezala inguratu nau kontakizunak. “Bizi osoan ezagutu dut amamarenean; neska koskorra nintzenetik eskaini zidan. Tripako minarentzat hauxe ematen zidan”. Izan ere digestioari laguntzen dio likoreak eta hilerokoaren minak arintzen ditu. “Osabak eta biek prestatzen zuten, etxeko sukaldean, eta gero balkoian gordetzen zuten. Haiengandik ikasi nuen nola egin: kristalezko botilan osagaiak sartu, etzanda jarri, eta berrogeialdi bat eduki beratzen, tarteka mugituz. Gero iragazi egiten zuten, eta bukatzeko azukre pila bat gehitu”. Hori da oinordekoek errespetatzen ez duten pauso bakarra: ez du azukre premiarik beraien ustez, oso gozoa baita. Edabe enigmatikoa da Amama Juanarena, eta misterioari eutsiko dio gerora ere, Arantxak eta Juanek ez baitute ezkutuan ikasitako errezetaz azalpenik ematen: “Sekretua da”.


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Página 15

5 1

Magnolioen ibilbidea

Horrela deitzen dio bikoteak lore bilketari, badirudi Juanek eta Arantxak Gipuzkoako Magnolia zuhaitzen mapa bat osatua dutela buruan. Arantxaren hitzetan “abentura bat izaten da loreak biltzea, ”lapurreta” moduko bat delako eta horren inguruan izan ditugu eskarmentu ezatsegin batzuk“. “Loreak biltzen ari nintzen baten, gizon bat gerturatu eta galdetu zidan ea zein nintzen ni lore horiek hartzeko, zuhaitz hori eta bere edertasuna denonak zirela eta ez nireak. Gauzak jaso eta alde egin nuen handik”, kontatu du Juanek. Estutasun horietatik libratzeko magnolia zuhaitzak landatu zituzten beren baserriko, Lasaoko Mallubiko, lurretan. Amama hiltzean herentzian jasotako diruarekin egin zuten hori: “Kimu Batetik ekarri genituen dozena bat zuhaitz, oso garestia izaten da zuhaitz mota hori, eta zoritxarrez bizpahiruk bakarrik egin dute aurrera, baina lore dezente ematen dute”. Gero, 250 litrotako upela batean egiten dute ekoizpena, Juanen ustez “produkzioa txikia bada ere, praktikotasuna behar da, botilaka zoratu egingo ginateke”.

Azkoititik Lasaora, Salamancatik barrena

“Unibertsitate garaian urtero eramaten nuen botila bat Salamancara. Jendeari asko gustatu eta zabaltzen hasi zen”. Bai Arantxak, bai Juanek Gaztelako hiri hartan ikasi zuten. Garaitsu hartan hil zen amama, 1995ean. Arantxak lotura handia zuen amamarekin, eta garbi zuen ez zuela nahi likorea gal zedin. Orduan edabea saltzen hasteko erabakia hartu zuten. “Ez zen izan jendeak eskatu egiten zigulako, besterik gabe” esplikatu digu Juanek, “saltzen hasteak konpromiso bat hartzea esan nahi du, eta produktuak bizi irauteko modu onena horixe zela pentsatu genuen”. “Orduan, Lea-artibaiko ikastetxean merkatu ikerketa bat egiteko aukera suertatu zitzaigun: etekinak ateratzeko nolako ekoizpena beharko litzatekeen, zer azpiegitura, bezeroen profila... dena aztertu zuten. Jasotako herentziaren zati bat horretantxe inbertitu nuen eta bestea zuhaitzak sartzen”. Familiako batzuk asko poztu ziren; beste batzuk dirua harrika botatzea zela pentsatu zuten. “Konturatu ginen errentagarritasuna lortzeko izugarrizko ekoizpena behar dela eta guk ez dugu, inondik ere,maila horretan lan egin nahi. Gainera, nahita ere ezin, lehengaia, magnolia hostoak falta genituzke eta” errematatu du Juanek.

Munduan bakarra

Herentziako diru-txamarrak xahutzeko era erromantikoa izango da akaso, baina merkatu ikerketa hari esker munduan parekorik ez duen zerbait sortzen dutela esan dezakete orain, ziurtasun zientifikoz. Teknikariek likoreen negozioa zorrotz miatu zuten eta argi esan zieten beste inon ez dela gisa horretako edaririk egiten. Arantxak koadernotxo bat osatu du Magnolia likorearen oroitzapenekin, amamak eskuz idatzitako errezeta ere ondo gordeta du bertan: “Hara, 2010eko sanmartinetakoa izan zen gure lehenengo azoka, Lasaon”. Horretaz gain, urte batean Azpeitiko Egaña gozotegian txokolatezko edalontzi txikiak egin eta likorez bete zituzten, “jendeari asko gustatu zitzaion ideia eta gaur egun Laiak dendan ere izaten dira tarteka. Beste batean buztinezko kopatxo txikiak ere egin genituen magnolia lore eta guzti. Kapritxo bat izan zen”. Produktuaren presentazioa ere landu dute: Magnolia hostoen formako etiketak jarri dituzte botilan; eta kaxan berriz, amamaren argazkia eta literatura: Jose Luis Otamendik “altxorra den testu bat idatzi zuen, produktua poesiara hedatzen du”, horrela deskribatu du Juanek.

Misterioaren lurrina dario: Anisa, magnolia hostoak, iragana, oraina... Magnolia loreak eskuz bildu, hosto gabetu eta gure aurrekoei ikasitako formularekin bitxi berezia osatzen da: Eguzki urtu gorrantza. Magnolia Grandiflora bakuna, bakarra da mistelen artean, baina ezin aproposagoa lagunarteko, paregabea gozo gauzei laguntzeko. Loreak hosto artean luze

Gordetako misterioak beretuko zaituMunduan eta Frantzian parekorik ez duen likorea probatu nahi duenak zoroperitan du aukera. Zoroperitan izango dira aurten ere Arantxa eta Juan, azokan, postua jarrita. Sei eurotan eros daiteke botila. Hartu txupito bana amama Juanaren omenez.


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Pรกgina 16

Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com

943 148 061


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Página 17

7 1

Duela urtebete aurkeztu zigun Iñaki Azkunek bere lan mardula eta urtean zehar handik hartutako zenbait berri zuenganatzen saiatu gara. Gaurkoa da azken saioa eta udal administrazioa nolakoa zen argitzen saiatuko gara.

61

Kontzejua edo udal administrazioa hiribildua sortu baino lehenagoko erakundea da. Hasieran kontzejua eta kontzeju irekia harresi barruko eta inguruetako auzotarrez osatua zegoen. Asanblada hark zenbait pertsona aukeratzen zituen erabakiak betearazteko. Poliki-poliki, ordea, gizartearen estratikazioaren ondorioz, kontzeju ireki hura gero eta jende gutxiagoren eskuetan geratu zen. Horrenbestez, oligarkizaziora jo zen eta XIV. mendearen erditik aurrera kontzeju itxia sortu zen, hau da, udala sortu zen. Hiribildua sortu zenerako aipatutako guztia egina zegoen eta udalak honako alor hauetan zituen eskumenak: · Arlo legegilea: arlo honetan oso eskumen gutxi zuen, ia erabat egitura foralean hartzen baitziren erabakiak. Dena den, udal ordenantzen bidez bazuen araudi-ahalmenen bat. · Arlo judiziala: alkatearen esku zegoen hiribildu eta justiziaadministrazioa. Hain zuzen ere, horixe zen funtzio garrantzitsuetako bat. · Arlo ekonomikoa: arlo garrantzitsuetako bat izanda ere, udalak ez zuen batere autonomiarik. Ia erabat estatu politikaren mende zegoen. Herriko ondarea udalak kudeatzen zuen baina ez zuen ezer saltzeko eskumenik, dena monarkiaren beharren arabera egiten baitzen. · Administrazio arloa: merkatuak, salneurriak eta soldatak kontrolatzen zituen, azpiegituren mantenimenduaz arduratzen zen, garbitasun publikoa zaintzen zuen… · Arlo soziala: osasuna, hezkuntza, jolasa eta behartsuen laguntzaren ardura zuen. Arlo honetan, tamainaren arabera, desberdintasun handiak zeuden hiribilduen artean. Guztiek ez zuten ahalmen ekonomiko bera funtzio horiek betetzeko. · Ordena publikoa zaintzeaz ere arduratu behar zuen. Horretarako ofizialak izendatzen zituen, bai harresien barruan, bai inguruan ere.

Funtzio horiek guztiak betetzeko zenbait pertsona izendatzen ziren. · Alkatea: urtero aukeratzen zen. Urte batean Zestoakoa izaten zen eta hurrengoan Aizarnakoa. San Migel egunez egiten zen aukeraketa eta ezin zen inor bi urte jarrain alkate izan. Udaleko agintari nagusia zen eta arlo guztietan eragina bazuen ere, justiziaadministrazioa zen bere zereginik garrantzitsuena. · Fiel errejidoreak: alkateri laguntzen zioten haren betebeharretan, batez ere ordena publikoa mantentzen,eta merkatuen ikuskaritzan. · Probestua: herriko kartzelaz arduratzen zen. Pregoilari, aguazil, atezain… lanak ere egiten zituen. · Basozaina: hitzak dioen bezala, basoen zainketaz arduratzen zen. · Eskribaua: udal bileretan esandakoa jasotzen zuen eta udal idatzi publikoak egiten zituen. Baziren udalaz kanpoko bi figura garrantzitsu ere: · Ermandade-alkatea: Zestoak Getaria, Orio eta Zarautzekin barrutia osatzen zuen eta hirietatik kanpo gertatzen ziren delituak jazartzea zuen helburu nagusia. Bi urtez Getariak izendatzen zuen funtzionarioa eta hurrengoan Zestoak, urtebeterako. · Korrejidorea: erregearen ordezkaria. Gipuzkoa osoan bakarra zegoen. Zeharka eragin handia zuen, nahiz eta hiribildu txikietan ia ez zen agertu ere egiten.

J

exux odriozola


189.qxp_55 17/12/17 17:08 PĂĄgina 18

sAriA JAsotzeko 3 hilAbeteko epeA

Joan den hileko asmakizunarekin ibaian behera bidaiatzearekin batera, denboran ere bidaiatu zuten astelehenetako mintza-saioko kideek. Zestoako “portura� eraman nahi izan gintuzten, hain zuzen ere. Izan ere, XV. mendean garrantzia handia izan zuen bertako merkataritza-jarduerak; horra iristen ziren Bizkaiko meategietako burdina-zainak, ondoren inguruko burdinoletara garraiatzeko. Gerora, angula harrapatzeko lekua izan da Bedua (horixe zen harrapakin estimatua), eta zineman ere agertu da, Espainiako filmerik ikusienean.

Beduara,

?

Oraingoan ere izan ditugu zenbait asmatzaile! Ekaineko zozketarako txartel bana irabazi dute. Danbolin.eus-eko komunitatean emango ditugu haien izenak. Jarraian hurrengo asmakizuna! Zer ote da?

1-Ura dauka. 2-Zubi ondoan dago. 3-Sahats negartiak daude gertu. 4-Zer dagoen esanda lortuko duzu izena. Jolasaren arauak:

Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Página 19

23

-24

ASTEBURUA

Karitasen diru bilketa berezia (batez ere Zestoan bizi direnei laguntzeko). Kontu korronte bidez ere (2095 5033 12 1061842315) lagun daiteke.

24

IGANDEA

13:00etan bandaren Gabon kontzertua. 17:00etatik aurrera Gabon kantak kalean.•17:30ean Olentzero etorriko. Haurrak baserritarrez jantzita eta eskuan farolatxoak eramango dituzte. Lau IturriZubimusu-Gesalaga-Erdikalean gora, Torilera joango dira. Gutunez gain txupeteak ere jasoko ditu.

26

LARUNBATA

Zoroperi eguna. 9:00. Idiakaitzen diana. XXVIII. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XX. Ezti lehiaketa. XIX. Gazta eta Sagardo lehiaketa. Segurako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postuak. 11:00 trikitilariak kalejiran eta ondoren emanaldia plazan. 11:30etik 13:30era 'photocall'. Idiakaitzen kalejira. 12:15. Sari banaketak. 13:00. Gazta eta sagardoa dastatzea. 17:30. Txotxongiloak 3 urtetik gorako umeentzat, Kultur Etxean. 20:00 eta 22:00etan Obaneuke, erromeria arkupetan.

28

OSTEGUNA

Luisa Etxeberriaren Haztamuka poesia liburuaren aurkezpen-errezitaldia, musikariez lagunduta 19:00etan udal areto nagusian.

age n d •g a •e

9

AB

ENDUA

kain guraso elkarteak gabonetarako antolatuta: 22 ostirala: Sormen tailerra ikastetxeko jangelan 16:30etatik 18:30etara. Txikienentzat gimnasioa irekita egongo da. 26 asteartea: Txotxongiloak 17:30ean Kultur Etxean. 28 osteguna: yoga familian, eskolako gimnasioan (17:00-18:00). 29 ostirala: Mugitu eta gozatu!! eskolako gimnasioan. 3-5 urteko haurrentzat 17:00etatik 18:00etara. 3 asteazkena: Esperimentu tailerra 4-7 urte bitarteko haurrentzat (16:30-18:00) eta 8-12 urtekoentzat (18:00-19:30). Txikienentzat gimnasioa irekita egongo da (izena eman behar da). 4 osteguna: Gailetak prestatzen Gaztelekuan 16:30ean (izena eman behar da). aztelekuan gabonetan: 27 asteazkena: Sukaldaritza tailerra: PIZZAk (3. zikloa). 28 osteguna: Pizzak DBHkoekin. 29 ostirala: Txuri Urdinera arratsalde pasa (10 euro) 3. zikloa eta DBH. 2 asteartea "5 baietz!" (3.zikloa). 3 asteazkena "Hi selfie" DBHkoekin

1

URTARRILA 05

OSTIRALA

12 19

OSTIRALA

Gaztelekuan ispiluak margotuko dituzte 3. ziklokoek.•Errege Magoak Akoa aldetik etorriko dira 18:30ean. Adorazioa, meza aurretik Milagrosako kaperan egingo dute. Ohiko ibilbidea izango da baina gutunak udaletxe azpian jasoko dituzte erregeek eta aurrez, udaletxeko balkoitik hitz batzuk esango dituzte. Barbantxo: Aizarna, Iraeta eta Arroabean.

•s

OSTIRALA

Barbantxo: Aizarna eta Zestoan. AntAinesAk irAetAn: 20 larunbata: 11:00etan Txupinazoa eta zuhaitz landaketa. 16:00etan jaio berriei ongi etorria. 16:30ean puzgarriak. 18:00etan txokolatada. 21 igandea: Santa Ines eguna. 9:00etan Diana. 10:00etan meza nagusia. 11:00etan jubilatuen hamaiketakoa. 12:00etan Pilota Txapelketako Finala. 14:30ean Gure Ordeka Elkartean bazkaria. 17:30ean Urrezko Aizkora eta Errota Harria dema. 26 ostirala: 22:30ean Mus Txapelketa Bekoetxen. 27 larunbata: pintxo lehiaketa, auzoen arteko Futbol 7 txapelketa, herri afaria eta erromeri-berbena.


189.qxp_55 17/12/17 17:08 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.