Otsaila 2018

Page 1

191.qxp_55 18/2/18 23:15 Pรกgina 1

2018ko otsaila

191 zk.

1937ko

otsail hotzean, herritik

bidaliak


191.qxp_55 18/2/18 23:15 Pรกgina 2

943 148 061


191.qxp_55 18/2/18 23:15 Página 3

34 6 11 14 16 17 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

F RAN KISMOARE N ZESTOAKO BIKTIMAK

JARDU NIAN IRIBAR OLALDE

J ESU S

DAN BO L IN. EU S

MEMORIA ARIKETA “Etxean ez da asko hitz egin gai honen inguruan”. Asier Aizpurua Uriartek esana da, baina zestoar askok hitzez hitz berretsiko lituzketen hitzak dira horiek. Etxean ez da asko hitz egin gai honen inguruan. Ez etxe barruko goxotasunean ezta kaleko sozializazio eremuetan ere. 1937ko otsaileko egun gutxi batzuetan, orain dela 80 urte pasa, hamarnaka herritar, gehienak emakumeak baina baita gizonezkoak eta ume mordoxka ere, Zestoatik bota zituzten. Zerrenda beltzean zeuden, euren senideak “etsaien” aldean borrokatu zirelako, edo haien aldekoak zirelako. Garbiketa erabatekoa. Zortzi hamarkada pasatu dira ordutik, baina oraindik ezezaguna egiten zaigu askotan garai anker hartan gertatutakoa. Asier Aizpuruak dioen moduan, ez delako asko hitz egin. Hori -neurri batean- konpontzeko helburuarekin, jaso ditu Danbolin-ek Asierrenak ez ezik, Jose Etxeberria Mendizabalen, Maria Uranga Ormazabalen, Miren Etxaide Unanueren, Consuelo Oruesagastiren, Joxe Mari Garateren eta Isaias Andoni Balenciaga Pildainen testigantzak. Aldez edo moldez, frankismoaren ezkutuko biktimekin lotuak daudelako euren bizipenak. Senideak zituztelako Zestoatik beste zestoar batzuek bidali zituzten emakume, gizon eta haur haiek. Edo beraiek alde egin behar izan zutelako. Danbolin-ek testigantza horiek jasotzeak, ordea, ez luke oraindik egiteko dagoen beste lan bat egin gabe utzi beharko. Noizko 1936-1945 urte artean gertatu zenari buruzko memoriaren mapa bat? Ez litzateke herritar guztien eskubidea jakitea giza eskubideen zer nolako urratzeak gertatu ziren ez bakarrik gerran, baizik eta baita gerraosteko urte beldurgarrietan ere? Inguruko herri askotan eremu horretan urrats handiak egin dituzte azkeneko urteetan, baina Zestoan oraindik hankamotz gabiltza… Eta gainera, ez daukagu zor bat herritik bota zituzten pertsona haiekin? Ez genuke jakin beharko zer gertatu zitzaien? Ez genuke oroimen ariketa bat egin beharko? Juana Gisasolak, Josefa Urangak, Ignacia Michelenak, Margarita Etxeberriak, Jesus Landak, Josune Lazkanok, Luisa Mendizabalek, Lucio Aizpuruak, Javier Zuazok, Miren Nekane Salegik, Ignacia Kortak, Raimunda Pildainek, Rosario Urcelayk eta beste guztiek ez dute merezi gutxienez hori?

d a n b o l i n EK

M

ikel lizarralde

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

I N K ES TA- K A L E / BA L E

KOBAZ KOBA

A G E N DA

diruz lagundutakoa


191.qxp_55 18/2/18 23:15 Página 4

enbidoa

“O

Boluntario lanabueltatzen egitea: duen egitasmoa trukean bizipoza

pari hau” ez nuen espero, Juanjo, baina pozten naiz “boluntario lana” gaia aipatzeaz. Niretzat boluntario lana da bakoitzak ahal duen neurrian eta momentuan ematen duen laguntza, denbora eta laguntasuna. Betiere, norbere erabakiz eta diru trukerik gabe. Hemezortzi urterekin, Azpeitiko Txolartera hurbildu nintzen. Adimen urritasuna duten lagunekin gogoz eta ilusioz jardun nuen hamar urtetan zehar, larunbat, jai eta oporraldietan. Lehenengo unetik beraiek egindako ongi-etorria zoragarria izan zen, eta baita ibilbidean elkarri errespetuz emandako laguntasuna eta goxotasuna ere. Irrikaz egoten nintzen larunbat arratsaldeak iritsi eta astean zeharreko kontuez jarduteko. Horrez gain, merendola ederrak egin edo trago batzuk hartu, Fideo tabernan, dantza eginez. Donostian “Mintza-lagun” programan parte hartu nuen urtebetez. Isabelekin biltzen nintzen euskaraz jarduteko, gasteiztarra bera. Benetan miresgarria zen euskararekiko zuen errespetua eta maitasuna. Hogeita lau urterekin kooperante gisa joan nintzen Perura, nire lagun min Eneritzekin. Proiektu ezberdinetan egon arren, esperientzia eta sentipen antzekoak bizi izan genituen: desorekak, pobrezia, injustiziak... baina edozeren gainetik bizitzarekiko esker ona. Bizitako esperientziak eta harremanak benetako altxorrak dira, ezin direnak inoiz erosi. Nire bizitzan bi arrazoi garrantzitsuengatik, tarte bat egiteko unea iritsi zen; behin-behineko etenaldia, baina ez behin-betikoa. Izan ere, urrian, Caritas elkartetik, “Ikas Jolas” proiektua jarri genuen martxan. Asmoa da beharra duten haurrei eskolako lanak egiten laguntzea eta, aldi berean, euskararen erabilpena bultzatzea. Astelehenetan eta ostegunetan elkartzen gara, 17:30etik 18:30era, Kide Etxean (zentro zaharrean). Gaur egun, hamabost haur eta 4-5 boluntario gabiltza; herritar guztiak animatu nahi zaituztet proiektua ezagutzera eta esperientzia bat izatera. Kalkutako Teresak esan zuen moduan, “askotan sentitzen dugu egiten duguna ur tanta bat besterik ez dela itsasoan, baina itsasoa gutxiago izango litzake ur tanta hori gabe”. Haurren munduarekin jarraituz, nire lagun Ane Iturriari bidaliko diot galdera: zer sentitzen duzu Zestoako ikasle izan eta orain bertako irakasle izatean?

E

P

sti zabala

intada . M8 Planto.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, gainean dugu; aurtengoa berezia izango da bai Euskal Herrian, baita Zestoan ere. Nazioarteko deialdiarekin bat egin eta planto egingo baitugu emakumeok. Emakumeon asanblada irekiak deitu ditugu herrian, askotariko emakume zestoarrak bildu gara, hasi 18 urtetik eta 60 urte artekoak eta martxoaren 8an greba egiteko arrazoiak ditugula ikusi dugu. Grebarekin emakumeon lana ikustarazi nahi dugu, baina greba ez da lan mundura bakarrik mugatuko, planto egingo dugu lanean, zaintzan, hezkuntzan eta kontsumo sisteman. Gure kontsumoa, etxeko eta zaintza lanak, soldatapeko lanak eta ikasketak geldiaraziko ditugu, emakumeak gelditzen bagara sistema gelditzen dela erakutsi nahi dugu. Herriko emakumeak greba deialdiarekin bat egitera gonbidatu nahi ditugu. Zestoan lanuztea egingo dugu eguerdiko 12:30etatik 13:30etara eta plazan elkartuko gara. Iluntzean, 19:30ean berriro plazan bilduko gara ekitaldi nagusirako, herritar guztiak ongi etorriak izango zarete. Milaka arrazoi ditugulako, martxoaren 8an planto!

Z

estoako txoko feminista


191.qxp_55 18/2/18 23:15 PĂĄgina 5

5

botalibrean

Hotza, La Invernal, igarota ere. ,

Hautsak harrotu ditu Laredoko La Invernal surf txapelketak. Ia inork ezagutzen ez zuen kirol proba hori toki guztietan agertu da. Kontua da, bi hitzetan esateko, gizonezko irabazleak emakumezkoak baino lau aldiz sari potoloagoa zeukala. Sare sozialetan, komunikabideetan, bertako udaletxean... toki guztietan jipoitu dituzte antolatzaileak. Alkate jaunak konpondu ditu okerrak: sari berdina emakumeentzat. "Gaizki ulertua izan da" esan du. Guztiok esan duNik uste edozein gu noizbait gezur txikiren bat, elur-bola erraldoia bilakatu probatako antolatzaileek den bat, amaiezin bat, edo geurearekin irteteko balio izan disariak parekatzera jo begun gezur bat. Eta inoiz gezurretan ibili ez dela esaten duehar dutela, baina beste hausnarketa bat ere eragin dit konna, zerrendako lehen gezurtia da. tu horrek: uste dut, askotan, jipoian baino ez garela geldiGeure buruari behin eta berriz gezurra esateko gai gatzen. Irakurtzen dugu titularra, "gizonezkoak emakumezra, nork bere burua engainakoak baino 4 aldiz gehiago irabaziko du", sutan jartzen tzea oso gezur gizatiarra baigara, eta gurutzean iltzatu nahi dugu arduraduna. Nik uste ta. Arnasa hartzen dugun beirabazleak sari berdina behar duela jaso, gizona ala emakuzain erraz egiten dugu mea izan, baina egia da, baita ere, antolatzaileek dituzten gezurretan. Senez egiten dubabesleei sarri askotan gizonezkoen proba baino ez zaiela gu, garena ezkutatzeko, ez interesatzen (euren inbertsioak oihartzun handiagoa dauerakusteko, gezurrak esateko kalako), izen emate kopuruan alde handiak egoten direla beharra dugulako. Eta mutu(emakumezkoen kirol proba batzuetan podiuma osatzeko rreraino joanik, gezurra bizieta gutxi gehiago) eta abar. Horren aurrean, antolatzaileraupen hutsa izan daiteke. ek, askotan, gizonezkoena lehenesten dute. Eta ez dut usHobeagoa da zoriontsu egingo gaituen gezur bat, bizitza zate matxismo hutsez egiten dutenik. Eta surfa aipatu dudan puztuko digun egia bat baino, ezta? Aitortu dezagun: ongi tokian beste edozein kirol jar dezakezue. datorkigu gezurra esatea, eta seguruenik joaten garen leku Jipoitze orokor horretan murgiltzen dira komunikaguztietara egia esaten joango bagina, ditugunak baino arazo bide asko ere. Erabili dudan adibideari tira eginez, inoiz gugehiago edukiko genituzke. txi surfaz hitz egiten dutenak, are gutxiago emakumezkoEz zaituztet gezurtitzat epaitu nahi, jakin badakidalaen surfaz. Diruaz harago, inoiz salatu al dute neskak ia beti ko egiatiak izaten ere badakizuela. Egia, sinplea bezain konolatu baldintza kaxkarragoetan aritu behar izaten dutela? plexua izan daiteke ordea. Egiak lagundu egin zaitzake, eta Txapelketa hori pasatzen denean, noiz hitz egingo dute hualdi berean, eduki dezakezun kaos handienean sar zaitzake. rrena neska surflari baten inguruan, hura bikinitan erakusEgia esatearen balantzan arriskatzea da gakoa, jaso dezaketeko ez bada? zun erantzuna edozein izan daitekeela jakinik, egiari eustea. Bat-batean arazo batzuk munduaren erdigune Baina hori izan daiteke egia esateko dugun zailtasunaren bihurtzen dira. Pentsatzen dut albistea birala (kontzeptu arrazoia, arriskatzeko beldurra. moderno hauek...) izatera iristen denean. Sututa egon diGezurra esatea, geure barneko labirintoetako irtenbiren horiek guztiek, ba al dakite iaz txapelketa horretan berdea izan daitekeela sinisten dugu, eta batzuetan funtzionatan neska irabazleak surf taula bat izan zuela sari? Laredotzen du, besteengan eta zugan. Baina gezurrak, babeserako ko txapelketa jokatu eta bi egunera Tenerifen munduko zirtresna gisa erabiltzen al ditugu? Ez ote gara geure berekoikuituko proba hasi zen: gizonezkoen irabazleak 10.000 keria kamuflatuaren baimenaz baliatzen horretarako? dolar irabazi zituen, emakumezkoak 6.000. Ez dut inor Sarritan ezkutatu gara gezurren babesean, gezurrek asaldatuta sumatu. eraikitako hormen atzean. Baina gezurren atzean bada egiaNik uste ez luketela sariek generoaren arabera ezrik, eta egien barnean aurkitu dezakegu gezur ezkuturen berdinak izan behar. Baina emakumeek (kirolean ere) jasabat. Guztiok egiten dugu geure egiak eta gezurrak justifikaten duten indarkeria ekonomikoa konpondu nahi badugu, tzeko saiakera, garenaren, ez garenaren, eta izan nahi duguhas gaitezen goragotik, mesedez, eta ez Laredoko surf txanaren isilpeko barne hausnarketa. pelketa xumea egurtu. Konpondu dezagun sarien/soldaten Gezur eta egiez eraikitako harresiak garela uste dut. arteko aldea, baina ez txapelketa horretan soilik, izan dadiGezurren egiez eta egien gezurrez, geure gezur eta egien la sakonagoa. Arazoa ez da zuzentzen jipoi publiko orokor zentzuaz eta zentzugabekeriaz eraikitako harresiak. bat emanda antolatzaile batzuei. La Invernalekoa konpondu dute aurtengoz, baina hotz egiten jarraitzen du emakume kirolarientzat.

Gezurren egiak.

A

izpea aristi arregi

K

epa iribar


191.qxp_55 18/2/18 23:15 Página 6

EZKUTUKO Otsailean bete dira 81 urte, frankismoaren errepresioaren ondorioz eta euren borondatearen aurka, Zestoatik hainbat emakume eta haur kanporatu zituztela. Ez dakit, Ama, nora goaz? dokumentala ikusteko aukera izan duzuen ala ez, baina erantzuna ezezkoa izan bada, ahal duzuenean ikusteko gonbidapena luzatzen dizuet. Ez zarete damutuko! Dokumental horretan, Gerra Zibilean euren herrietatik kanporatuak izan ziren emakumeen bizipenak kontatzen dira; euren etxeak uztera behartu zituzten Gipuzkoako hainbat emakumeen testigantzak, alegia. Hunkigarria da benetan haien hitzak entzutea! Iban Gonzalezek zuzendutako dokumental horretan, besteak beste, sasoi hartan umeak baino ez ziren hiru emakume zestoarren bizipenekin bat egiteko aukera izango duzu. Nire miresmena eta eskerrik beroenak Matilde Aizpurua, Itziar Sagarzazu eta Lide Balentziagari, gure memoria kolektiboan ezkutatuta izan dugun historiako atal gordin hori gurekin konpartitzeagatik.

2017ko irailaren 21an bete ziren 81 urte tropa frankistak Zestoan sartu eta errepresioaren makinaria abian jarri zutela. Zestoan errepresioak mila aurpegi desberdin izan zituen baina, agian, larrienetariko bat honako hau izan zen: Zestoako emakume eta haurren kanporaketak. Datu zehatzik ez badago ere, gutxi gora behera Gipuzkoan 930 pertsona inguru kanporatu zituzten frankistek, horietako asko gure herrikoak. Garai hartako Euzkadi egunkariak argitaratutako hainbat kroniketan, zehatz-mehatz azaltzen da nola izan ziren kanporatze haiek. Gipuzkoako autoritate militarraren aginduak garbi adierazten zuen zein zen helburua: “Gorentasunetik jasotako aginduak betetzeko helburuarekin, ahalik eta epe laburrenean etsaien aldean senideak dituzten eta herrian bizi diren familien zerrenda zehatz bat osatzea agintzen da”. Jakinarazpen horretarako, zortzi eguneko epea zabaldu zen eta aldeko emaitzarik gabe epe hori amaituz gero, familiak eskualde honetatik kanporatuak izango ziren. Esan eta egin. 1937ko otsailaren 9an egin zituzten lehen kanporaketak Gipuzkoan. Euzkadi egunkarian honakoa irakur dezakegu: “Bibora iritsi dira Azkoitiko sei emakume, bederatzi umerekin, agintari faxistak kanporatuak”. Familia askok tropa frankistak Zestoan sartu baino lehen ihes egin zuten. Eskuartean ditugun datuen arabera, 100 bat lagun joan ziren ihes edo “aurrera” Zestoatik; Iriondo, Ibarguren, Landa, Sagarzazu, Alkorta, Aristi, Irureta, Barrena... Guzti horri buruz hitz egingo dugu luze eta zabal beste artikulu batean. Gaurkoan, nahiz eta sendiko norbaitek Errepublikaren aldeko batailoietan parte hartu, Zestoan gelditzea erabaki zutenez arituko gara. Baina, esan bezala, herrian geratu ziren haiek errepresaliatuak izan ziren eta, ondorioz, kanporatuak. Gehienak emakumeak eta haurrak ziren. Zestoan 1937ko otsailaren 10ean, asteazkenez, kanporatu zituzten lehenengoak. Hona hemen Euzkadi egunkariak argitaratu zuen zestoarren zerrenda (zerrendak hainbat akats ditu eta hemen zuzenduta argitaratzen ditugu): · Consuelo Oruesagasti, 5 urte. · Juana Gisasola Alberdi, 40 urte · Benita Ormazabal Ordozgoitia, 34 urte. · Josefa Uranga Ormazabal, 2 urte. · Maria Uranga Ormazabal, 5 urte. · Concepción Uranga Ormazabal, 2 urte. · Ignacia Michelena Artola, 18 urte (?) · Jose Aizpurua Mitxelena, 9 urte (?) · Margarita Etxeberria Etxabe, 54 urte. · Javier Zuazo Orue, 17 hilabete. · Ignacia Unanue Iriondo, 30 urte. · Miren Etxaide Unanue, urte 1.


191.qxp_55 18/2/18 23:15 Página 7

7 Kronikaren arabera, zestoar horiek Elgoibarrera eraman zituen eta garraioa ere eurek ordaindu behar izan zuten. Ondoren, Elgoibarko beste kanporatuekin batera, Maltzagaraino doan trenbidetik oinez ibili behar izan zuten tiro artean. Behin Maltzagara iritsita eta errepublikanoen kontrolpean, gudarien laguntzaz iritsi ziren Eibarrera. Kronikari jarraituz, Zestoako emakume eta haur horiek ohartarazi zuten frankistek Zestoako beste familia gehiago kanporatzeko asmoa zutela, eta hala izan zen: 1937ko otsailaren 12 eta 13an, beste hainbat emakume eta haur kanporatu zituzten. Iraetatik: · Celestina Arregi Olazabal, 36 urte. · Jesus Landa, 6 urte. Zestoatik-Arroatik: · Rosario Urcelay, 53 urte. · Maria Balenciaga, 36 urte. · Raimunda Pildain, 30 urte, hiru alabekin. · Josune Lazkano, 20 urte. · Isabel Lete, 65 urte eta alaba batekin. · Lorenza Fernandez, 33 urte eta hiru alabekin. · Luisa Mendizabal, seme batekin. · Ignacia Korta,36 urte eta lau semekin · Miren Nekane Salegi, 17 urte. · Marcelina Zubizarreta Gurrutxaga. · Lucio Aizpurua, bi anaiekin batera. Horien ibilbidea ezberdina izan zen, kostako bidetik bidali zituzten-eta. Ondarroaraino autobus eta kamioietan eraman, bertan jaitsi arazi eta zortzi kilometrotako ibilbidea egitera behartu zituzten Lekeitiora iritsi arte. Kanporatutakoak oinez zetozela ikusirik, eskura zituzten ibilgailuak mobilizatu zituzten erbesteratuak jasotzeko. Lekeition sekulako ongietorria egin eta jaten eman zieten. Ondoren, Bilbora eraman zituzten Bizkaian errefuxiatuta zeuden senideekin elkartzeko. Bilbo frankisten eskuetan erori zen arte (1937-06-19), zestoar asko Bizkaiko hainbat familiekin

1

bizi izan zen euren etxe eta baserrietan. Ondoren, ordea, noraezean, batzuk erbesterako bidea hartu zuten eta beste batzuk Zestoara bueltatu behar izan zuten. Herrira itzuli zirenak ez zuten bide xamurra izan. Askok euren etxeak konfiskatuta aurkitu zituzten. Gorri separatistak zirelako estigmatizatuta eta seinalatuta egon ziren. Isunak jarri zizkieten, irainak jasan zituzten… Berriro ere, beste infernu bat bizi izan zuten. Ez da erraza hauek jasandako bizipenen aurrean hunkipenik ez sentitzea. Ez da erraza ulertzea horiek salatu zituztenak zestoarrak zirela. Ez da erraza bidegabekeria horren aurrean isilik egon garela onartzea. Bada garaia, inolako zentzurik gabeko indarkeria jasan zuten ezkutuko biktima horiei merezi duten esker ona eta elkartasuna adierazteko.

A, , BE RE A ITRA IN ET AR A KU TA ES RE RE ER ZO, BE IA . E ZK TA IE R Z UA TX E BE RR ; M AR GA RI UA ZO E ZT E A ; J AB UL IA N Z AM O NA K D IK O GA J , N ER , A TO N KO AI RR OA UI NE AN LE DI SK E ER KO IN G OI ET A ES KU . B AR RE NE AN RE OS A BA P EP E Z UA ZO U AZ O, BE UA Z O. Z Z O IO LD OG E UL OM UA A ET A R RI ER EB E TX

A RGA ZKI B A LEIKE

HAUEK ETA AZA LEKOA :

J AVI ER Z UAZO O RUE AITA: JOSE ZUAZO. / AMONA: MARGARITA ETXEBERRIA ETXABE. ZUAZOTARRAK ZESTOAKO EAJKO AFILIATUAK ZIREN ETA JULIAN ZUAZO, ADIBIDEZ, LEONGO ESPETXEAN EGON ZEN. JAVIER ZUAZO HAMAZAZPI

HILABETE ZITUELA BERE AMONAREKIN BATERA KANPORATUA IZAN ZEN. (INFORMAZIO ITURRIA MARIA KRISTINA OLAIZOLA).


191.qxp_55 18/2/18 23:17 Página 8

JOSE ETXEBERRIA MENDIZABAL (1934) Gurasoak: Jose Manuel Etxeberria Aizpurua eta Luisa Mendizabal Etxabe Gure aita Zumaian jaio zen Goikotorre etxean. Arroabeko porlan fabrikan lanean hasi zenean, familiari etxea jarri ziguten fabrika ondoan. Altxamendu nazionala zela-eta, aitak eta lantokiko beste lagun batzuek “aurrera” joatea erabaki zuten, Euskadi defendatzeko, eta horregatik Arroatik alde egiteko agindua jaso genuen. Kamioian sartu eta Ondarroan jaitsiarazi gintuzten eta ondoren Gernikara joan ginen, Foruara. Han Amerikanoneko baserrian bizi izan ginen. Bertako familia oso ondo portatu zen gurekin. 1937ko apirilaren 26an ama eta biok Gernikako bonbardaketa jasan genuen azokatik baserrira bueltan. Amak ni lurrera bota eta bera gainean jartzen zen ni babesteko. “De milagro” atera ginen bizirik. Handik gutxira beti ihesian ibiltzeaz nekatuta, itzultzea erabaki genuen. Aita udaletxean aurkeztu eta “aurrera” egin zuelako, frankistekin kamilero lanetan ibiltzera zigortu zuten, lehen defendatzen egon zenaren aurkako bandoan. Arroabeko etxera itzultzean koltxoiak eta falta ziren. Guzti hau jasan eta gero ere, gure aitak sarritan entzun behar izan zuen gorriek suntsitu zutela Gernika, hori zabaldu zuten. MIREN ETXAIDE UNANUE 1936 Gurasoak: Jose Cruz Etxaide Etxeberria eta Ignacia Unanue Iriondo “Joxepinixi” / Seme-alabak: Miren, Ramon, Mertxe eta Jose Antonio “Txupatxus” Aita Loiolako batailoian gudaria zen eta horregatik kanporatu gintuzten. Nire anaia Ramon Legoiagako baserrian gelditu zen bitartean, nire ama eta ni kamioian sartu eta Debaraino eraman gintuzten frankistek “etsaien eremura pasatzeko”. Handik noraezean Aulestira iritsi ginen, nire amaren lehengusuarengana. Haiek okindegi bat zuten eta haren gainean bizi ginen, denak emakumezkoak. Amak aipatzen zidan Aulestin italiar faxistak sartu zirenean behin baino gehiagotan ihes egiten nuela italiarrei janaria eskatzeko eta beti beldurrez egoten zela. MARIA URANGA ORMAZABAL (1931) Gurasoak: Saturnino Uranga Eizagirre (Deba) eta Benita Ormazabal Ordozgoiti (Ordizia) / Alabak: Josefa, Maria eta Concepción. Gure aita “mikeletea” zen Lizartzan eta Zestoara trasladoa eskatu zuen Bere eginbeharra Kerejeta hotelaren ondoan zegoen Aurrezki Kutxa zaintzea zen. Kaleokerrean bizi ginen, 3. pisu batean. Tropa nazionalak sartu baino lehen, gure aitak ihes egin zuen mikeleteek errepublikaren alde egin zutelako. Tropa nazionaleko “moroak” Laranjadi plazan zuten kanpalekua. Aitak “aurrera” egin zuelako Zestoatik kanporatuak izan ginen. Hasieran Elgoibarrera joan ginen eta gero Maltzagako trenbidetik Eibar aldera. Trenbidearen bi aldeetan gudariak eta nazionalak elkarri tiroka ari ziren, eta gu erdian. Maltzagan ikastetxe batean egon ginen. Handik gudariek auto blindatuetan atera gintuzten. Bilbora iritsi ginenean, aita aurkitu eta San Frantzisko auzoko pisu batean bizitzen jarri ginen. Bilboko setioa beldurgarria izan zen, beti sirenen beldur, gordelekutik gordelekura. Gure ama psikologikoki asko ahuldu zen. Egoeraren gogortasunaren ondorioz, aitak ama eta hiru alaba “La Habana” itsasontzian atzerrira bidaltzea erabaki zuen, eta milaka umerekin batera abiatu ginen Frantzia aldera. Gure ontziak “Almirante Cervera” itsasontziarekin topo egin zuen. Gurutze Gorriko banderak edukitzeagatik salbatu ginen, bestela hondoratuko gintuzkeen. Frantzian La Rochellen porturatu ginen. Ondoren, Montforten errefuxiatu ginen, hasieran ikastetxe batean eta ondoren Michelin lantegietako langileen etxeetan. Beste asko Ingalaterra eta Errusiara joan ziren. Azkenean, Donostiara bueltatu ginen. Aitak inoiz ez zuen nahi izan Zestoara bueltatzea.

C ELES TIN A A RRE GI O LAZABAL , 36 URTE . SENARRA: PATZIKU LANDA. SEMEA: JESUS LANDA, 6 URTE. IRAETAN BIZI ZIREN, NAGUSIKOA

BASERRIAREN INGURUAN ZEGOEN

MARTIN-MOTZENEKO KALE-ETXEAN. KANPORATUAK IZAN ONDOREN FRANTZIARA ERBESTERATU ZIREN. JESUS LANDA GAZTERIK HIL ZEN.

J OX E BERE EZKONT ZA EG UNE AN , A ITA ETA A MA REKIN

M A RIA U RA NGA , HAURRA ZE LA , Z EST OA KO P LA ZAN


9

RTE .

191.qxp_55 18/2/18 23:17 Página 9

1

JOXE MARI GARATE (1930) Amona: Isabel Lete / Izeko: Marciana Garate Nire amona Errepublika garaian irakaslea zen Arroabean. Carmen Gorriti Iraetako eskolako arduradunarekin batera kargugabetua izan zen. 1937ko otsailean amona eta bere alaba kanporatuak izan ziren. Comillasetik Santanderrera eta handik Frantziara ihes egin zuten. Nire osaba, Lorenzo Garate Lete, Arroako EAJko presidente izan zen. Gerra-kontseiluan epaitu zuten 1939ko uztailean. Prozedura artxibatu eta aske utzi zuten. Gerora, urte horretako irailaren 3an, Azpeitiko espetxean sartu eta Madrilera eraman zuten. ISAIAS ANDONI BALENTZIAGA PILDAIN (1932) Gurasoak: Francisco Balentziaga eta Raimunda Pildain / Seme alabak: Isaias, Josu eta Lide. / Izeko: Maria Balentziaga Nire aitak Bergarako Altos Hornosen egiten zuen lan eta ELA-STVko kidea zen. Tropa nazionalak Bergaran sartu behar zutela-eta, enpresako norbaitek kotxea utzi eta familia guztiarekin Antzuolatik zehar Arroara etorri ginen aitaren senideengana. Aitak Bilbora ihes edo “aurrera“ egin zuen. Han Jaurlaritzak tankerik ez zuelako autoak blindatzen hasi ziren. Familia Arroan gelditu zen, baina salaketa baten ondorioz izeko eta ama, hiru seme alabekin, kanporatuak izan ginen. Bilbora iritsi ginenean, etxe batean egon ginen baina bonbardaketak hasi zirenean gordelekutik gordelekura ibiltzen ginen sirenen artean korrika eta presaka. Bilbo erortzear zegoela, Santander aldera jo genuen trenbidetik. Hango metraila eta hango bonba zarata! Handik egun batzuetara barkoan Frantziara erbesteratuak izan ginen. Alemanak sartu bitartean Frantziako Chateau Gontie-n egon ginen errefuxiatuta. Aita Santoñan kartzelaratua izan zen. Nire izeko Maria Balentziagari ilea moztu eta bandera espainolaren koloreko zinta bat buruan jarri eta trenez Arroatik Zestoara joatera behartzen zuten, kalean buelta bat eman eta berriro Arroara itzultzeko. ASIER AIZPURUA URIARTE (1972) Aiton-amonak: Jose Aizpurua Albizuri eta Maria Ignazia Mitxelena Artola / Aita: Jose Joakin Xokorra Etxean ez da asko hitz egin gai honen inguruan. Gure aitak bere aita gudaria izan zela eta frontean hil zela aipatzen zuen. Hura frontean zegoelako Kaleokerreko etxetik kanporatuak izan ziren nire amona eta aita. Gure aitona 1937ko maiatzaren 10ean hil zen Bermeon, gerran, 30 urterekin. San Andres batailoian borrokatu zuen. Bilboko ospitale zibilera eraman zuten eta Vista Alegreko kanposantuan lurperatu zutela jakin dugu artikulu honi esker. Amona, alargun, nire aitarekin herrira itzuli zenean, diru-laguntzak jaso ahal izateko Gernikan gertatutako guztiari buruzko lekukotasuna eman behar izan zuten Zestoako bi pertsonek. CONSUELO ORUESAGASTI GISASOLA 1931 Gurasoak: Manuel Oruesagasti Epelde 1895 eta Juana Gisasola Alberdi / Alabak: Maria, Jesusa eta Consuelo Nire aitak Zestoan tropa nazionalak sartu baino lehenago, Zestoako lagun batzuk Bilbora eraman zituen kotxez, seguruenik ihesean zebiltzanak; ez naiz gogoratzen zentzuk ziren, eta ezin izan zuen bueltatu. Nire bi ahizpa Zestoan gelditu ziren izekorekin, baina nire ama eta ni kanporatuak izan ginen. Gurekin batera, Zestoako beste hainbat familia ere bai; Alkortatarrak (Pilar Murillo bere hiru seme-alabekin), Joakina Etxaniz... Maltzagan milizianoak harrera egin ziguten eta ondoren Bilbora eraman gintuzten, han zegoen aita gure zain. Bilbo erori baino lehenago, zestoar askok Frantziara ihes egin zuten bitartean, gu Zestoara bueltatu ginen. Nire aita Donostiako Ondarretako kartzelan egon zen.

I SA IAS , J OS U ETA L IDE B A LEN CIAGA A NAI - ARREBAK , F RAN CIS CO ETA R AIMUN DA

G URAS OEKIN

A S IER A IZPU RUAREN A ITA J OS E J OAKIN ETA AMONA M A RIA I GNAZ IA M IT XE LENA

I

bon ibarguren


inauteri 18

191.qxp_55 18/2/18 23:17 Pรกgina 10


191.qxp_55 18/2/18 23:17 PĂĄgina 11

1

J

ardunian

1

J ESUS IRIBAR OLALDE

Kantatzeari ekin zionean ez zen egungo bertso-eskolarik. Beraz, sariketetarako prestatzeko, beste entrenatzeko modu batzuk pentsatu behar izaten zituzten, eta, horretarako, ingurukoen laguntza ezinbestekoa izaten zen. Garai hartan Zestoa herri bertsozalea zela esango nuke, eta baliteke orduko bertsozaletasuna Uztapideren ekinaren ondorio izatea neurri handi batean. Erreferentzia zen bertsoarentzat, eta baita herriarentzat ere, nola ez! Jesus Iribarrek eskerrak eman izan nahi dizkie bertsoaren ibilbidean pausoak ematen lagundu zioten denei: Ana Mari Bergara, Harbil Etxaniz, Xabier Unanue, Ramon Etxaide Legoia, Laxaro Garate Zapaterua‌

Baserri mundu hartako haurraren bizimodua nolakoa zen? Nola gogoratzen duzu? Anaiarekin futbolean ibiltzen nintzen baserrian. Bi porteri-moduko egiten genituen, eta hantxe jolasean ibiltzen ginen. Gainerakoan, ba, beti izaten zen baserrian zeregina lantokian hasi ginen arte. Guztiok Bat lantegian hasi ginen, eta, orduan, kanpoko lanaz gain etxean ere lagundu beharra izaten genuen. Bertsozaletasuna nondik datorkizula esango zenuke? Esaten dute gure aitona Joxe Manuelek bertso asko buruz zekizkiela. Gainera, ez omen zen oso langilea, baina hiztuna bai. Ni haurretan zaharrena izanik, inguruko baserritarrak enkarguak egitera Olaldetik astoarekin pasatzen zirenean, aitonak hantxe edukitzen omen ninduen intxaurrondo azpian. Jendea asko harritzen omen zen; izan ere, aitonak lo hartu arren, ez omen nintzaion inoiz besoetatik lurrera erortzen. Han aritzen omen zen kantuan besoetan ninduela. Orain ama Zumaian daukagu, ezina etorri baitzitzaion, baina hark botatzen dituen arrazoiak eta entzunda, pentsatzen dut amaren aldetik ere badatorkidala zaletasuna. Izan ere, amak ere bazuen anaia bertsozale bat, Azpeitiko Inixio. Beraz, hortik ere badatorkidala esango nuke. Gogoan al dituzu bertsolaritzan eman zenituen lehen pausoak? Elgetzuren bidez eman nituen. Elgetzu Bizkaiko txapeldun izan zen zenbait alditan, eta Txomin Landaren alabarekin zebilen. Joxe Mari Artolaren despedidara etorri zenez, afalondoren Elgetzu eta biok bertsotan aritu ginen. Handik gutxira, ezustean, Durangoko Garain kantatu behar genuela esan zidan, dagoeneko nire izena ere eman zuela. Durangokoaren ostean, berriz ere, Bizkaiko beste herri batean kantatzeko konbentzitu ninduten. Zestoan bertan, berriz, Joxe Agirrerekin aritu nintzen estreinakoz, goiko zentroan (Elizondo zineman) antolaturiko bazkari batean edo. Soldaduskara joan baino lehen egindako azken saioa Lizardi sariketakoa izan zen, Zinema frontoian. Soldaduskatik bueltan, bestalde, gazte sariketei heldu genien. Horiek izan ziren gure hastapenak. Eta santa-eskean aritutako lehen aldia oroitzen al duzu? Bai. Santa-eskean lehen urtea entzuten egin nuen, 18 edo 19 urterekin. Kantuan aritu nintzen lehen aldian, berriz, Koxme Lizaso izan nuen kantu kide, ordurako 22 urte nituen. 1979. urtea izango zen eta 2006. urtera arte jarraitu nuen santa-eskean. Urte batean, lana medio, ez nuen kantatzeko aukerarik izan, kanpora joan behar izan nuen eta. Gainerakoan, urtero atera nintzen. Zer esan nahi du zuretzat santa-eskeak? Oso ederra izaten zen; oso gustura aritzen nintzen. Eta, egia esan, ez nuen utzi ni aspertu nintzelako; pentsatu nuen jendea aspertuko zela, ni hainbeste urtetan entzuten. Gainera, herrian bertsolariak bazeudela ikusi nuen. Baina niri beti gustatu izan zait ate aurrera irteten den hura koplatzea, ez dago gauza ederragorik: trikitiaren soinu ederra, momentu baten isiltzen da, eta zuri dagokizu kantatzea. Koplatzeko une hori ederra da. Zortedunak gara hori bizi izan dugunak! Ohitura hori ez dago galtzerik, ezta pentsatu ere. Jarrai dezala urte askoan!


191.qxp_55 18/2/18 23:17 Página 12

Fernando Amezketarra sariketak (1985) zer dakarkizu gogora? Finaleraino iristea lortu zenuten. Oso aberatsa izan zen herri mailan. Izugarrizko ilusioarekin joaten ginen herria defendatzera. Astero-astero elkartzen ginen Elizondo zineman, entrenatzeko pronto. Titularrak Jose Makazaga Ziolar, Manuel Olaizola Uztapide II eta hirurok ginen, baina Illurdan, Erretzabal, Endoiako Laxaro eta beste hainbat bertsolari ere etortzen ziren asteroko zitara. Oholtza gainera batzuk igo arren, talde moduan bizi izan genuen sariketa hura. Denon indar eta helburua izan zen, eta, horretarako, ingurukoen babesa ezinbestekoa. Sariketa horren bidez ezagutzera eman ginela esango nuke. 1979. urtean bertso onenaren saria eman zizuten Artxanberri eta Pello Errota sariketan. Zaldibiako frontoian izan zen bertso saioa. Orduan, goiz eta arratsaldez izaten zen sariketa. Goizeko saioa osatu genuen, eta arratsaldekora pasatzea lortu nuen. Kuadrillako Xabin Etxaidek eraman ninduen autoan. Arratsaldean, berriz, kuadrillako gehiago joan ziren saioa entzutera, eta baita Xabier Unanue eta beste zenbait lagun ere. Gogoan dut gaiak jartzen Rufino Iraola aritu zela. Oroitzen dut nola esan zidan: “Olalde, gai serio edo zorrotza zuretzat, heriotza”. Bi bertso bota behar nituen gai horri buruz, eta lehen bertsoari bukaera pentsatu gabe ekin nion. Bigarrengoa ez, bigarrengo bertsoa amaieratik osatu nuen, bukaera pentsatuta.

1979 AN , Z A LDIBIAN , BERTS O ON ENARE N SA RIA J AS O ZU ENE KO A RGAZKIA .

Danok dakigu zein tristea den mundu hontan heriotza, oraintxe odol beroa eta une berberean hotza. Mugimendurik gabe gelditzen zaigu denori gorputza, hor ikusitzen da mundu hontan gizona dala gauz hutsa. Zenbateraino maitatzen degu gure bizitza kuttuna, inor ba al da mundu hontan luze bizi nahi ez duna? Inortxok ere ez du nahi, ba, hil nahiz eman bizitza astuna, heriotza da pobre ta aberats danak berdintzen gaituna.

“zurrunbilo horretako parte txiki bat izatea ere garrantzitsua da”

Bertsoa zer izan da zuretzat? Bertsoak jendea ezagutzeko aukera eman dit. Euskara lantzeko aukera ere eman dit, eta baita herri batzuk ezagutzekoa ere. Eta, batez ere, bertso mundua ezagutzeko aukera eman dit, oso aberatsa den bertso mundua. Eta zurrunbilo horretako parte txiki bat izatea ere garrantzitsua da. Andoni Egañaren lehen plazan presente omen zinen. Nire emaztearen lagun bat ezkondu zen, Itziarkoa. Senargaia Berriatukoa zen, eta senargai hark lagun zituen zenbait bertsolari. Orduan ohikoa zen moduan, bertso batzuk abestekoak ziren haren lagunak, eta baita neu ere. Bertsotan hasteko unea iristear zela, gogoan dut Andoniren ama etorri zitzaidala, eta honela esan zidan: “Olalde, bertsotarako izugarrizko gogoa daukan seme bat badaukagu. Edukiko al luke zuekin abesteko aukerarik?” Oroitzen dut izugarrizko bertsoak bota zituela orduan ere. Pentsatu nuen etxetik prestatuta eramango zituela, eta horregatik zirela hain onak. Handik gutxira, ordea, sariketa guztiak irabazten hasi zen.


191.qxp_55 18/2/18 23:17 Página 13

Manuel Olaizola Uztapide eta Olalderi 2006an egindako omenaldian Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok Gure Txokoa elkartean kantatutako bertsoak.

e

Egaña: Olalderekin segi dezagun ez baita tipo txepela, egi handi bat kontatuko det ta gera bedi horrela. Sekula ere ez det ahaztuko nahiz leitu neure eskela, nere lehenengo bertso saioa berekin egin nuela. Lizaso: Oroitzapena gogoan dezu albora ez ezazu utzi, eta Andoni detaile hori zuk sarritan erakutsi. Jesusek utzi zun bertsogintza ta zuk hor mailari eutsi, horrek leihoa zabaldu zizun ta zuk atea ikusi. Egaña: Hogeita bost urte pasatu dira pasatu ditut bizitzan, Saleginean bildu gintuan ezkontza baten peskizan. Hau kalekume, hau tximosoa esango huen heure gisan, bueno tximana konpondu diat nahiz kalekumea izan.

3

ERTS O NEKO ZKIA .

1

Euskara du bertsoak ardatz. Nola ikusten duzu egungo bertsogintza? Nolakoa da gaur egun bertsogintzan darabilten euskara? Euskara asko hobetu da. Guk erabiltzen genuen euskaratik gaurkora aldaketa nabarmena izan da. Eta bertsoa bera ere, kalitateari dagokionean, asko hobetu dela esango nuke. Guk, garai batean, ez genuen ia teknikarik. Esaterako, nik oso gutxitan osatzen nuen bertsoa amaieratik hasita, zetorren bezala ekiten nion, hala gustatzen zitzaidan. Oroitzen naiz Osinalde sarian kantatzen aritu ginela, eta batek horrelako zerbait idatzi zuela niri buruz: “Joe, Olalde honena ere kasua da! Halako ederki eramaten du bertsoa, eta azkenean ez du errematatzen”. Bertso munduan urte asko eman dituzu. Orain, aldiz, Zumaiako kirol elkarteko presidente. Bueno, bai, hala da. Pilota mundua beti gustatu izan zait. Hori izan da gure beste afizioa. Zortea izan dugu, semeei ere pilota mundua erakargarri gertatu zaie. Haien atzetik hasi ginen, eta hor gabiltza. Zumaian zenbat urte daramatzazu? Zestoara etortzeko ohiturari jarraitzen al diozu oraindik? 1982an ezkondu nintzen; beraz, 2018an gaudela kontuan hartuta, 36 urte beteko dira aurten. Bai, bai. Kalean eta horrenbeste ez gara ibiltzen, baina gure herria hau da. Bada bertsolaritza ezker abertzalearekin hertsiki lotzen duen jenderik; oraindik ere, sektore bakar batena dela esaten duenik. Zer iritzi duzu horren inguruan? Izan zen garai bat, baina pasa zela iruditzen zait. Garai hartan, zenbat eta bertso ezkertiarragoa bota, eta zenbat eta abertzaletasun kutsu handiagoa izan, orduan eta txalo gehiago jasotzen zuen bertsoak. Hori ezin da ukatu. Baina garai hura pasa zela ohartzeko txapelketari begiratzea besterik ez dago. Gaur egun entzuleak bertsoaren kalitateari erreparatzen dio bertsoa juzgatzeko orduan. Duela bi urte jarri zen martxan Zestoako haurren bertso-eskola. Zein aholku emango zenieke bertso-eskolan izena eman berri duten haurrei? Izena eman badu, zerbaitegatik izango da. Agian ez da zergatia adierazten ausartuko, baina zerbaitek bultzatuta emango zuen izena, segur aski. Beraz, barneko harrari jarraitzeko esango nioke. Eta joango da sustraiak botatzen, dudarik gabe. Jakina, jarraitu ahal izateko lagundu ere egin beharko zaio, ingurua ere oso garrantzizkoa da eta.

A

itor salegi

1994 A N , KIROLDEG IA N . G AI JA RT ZA IL E ; L A XA RO A Z KUN E . B ERTS OTA N ; L IZA SO , M U RUA , E GAÑ A , I TU RRIAGA , A RITZ L OPAT EGI ( E Z DA IKU ST EN ), P EÑ AGARIKA NO ETA E UZ KIT ZE . M IKROFONOA N J ESU S I RIBAR . Z EST OA KO


191.qxp_55 18/2/18 23:17 PĂĄgina 14

danbolin.eus

Martxan da Harremonak egitasmoa

Hiru urte dira Zestoako Udalak Harremonak hezkidetza egitasmoa martxan jarri zuela Arremanitz Kooperatibaren eskutik. Egitasmo honekin, tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatu nahi dira. Indarkeriari, eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari, modu eraginkorrean aurre egin nahi diote egitasmo honen bitartez. Horretarako, garrantzitsua da nork bere burua zaindu eta elkarren arteko harreman osasuntsu, goxagarri eta parekideak izatea. Egitasmoaren erdigunean haur eta nerabeak daude, beraiek dira protagonistak eta buru-belarri, sexuhezkuntza eta hezkidetza landuz dabiltza, bai herriko eskoletan, bai gaztelekuan. Beraien nahiak eta beharrak oinarri hartuta, pertsona eta harreman askeak eraikitzea sustatzen dute. Haur eta nerabeekin egindako lanari zentzua emateko, ezinbestekoa ikusten dute haien bizimoduan ere eragitea, eta horretarako, eskuz esku, eskolekin, irakasleekin eta gurasoekin lanean dabiltza. Ikasturte honetan, eskolan egindako lanaz gainera beste hainbat ekintza sorta ere antolatu dituzte. Besteak beste, gaztelekuko erabiltzaileekin sexualitateari buruzko saioak egingo dituzte otsailak 23 eta martxoaren 2an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Dbh 3-4 eta batxilergoko ikasleentzat ere bada eskaintza: jator ligatzeko baliabide pertsonalak landuko dira, eta sedukzioa eta sorkuntzak ere izango du tarterik. Saio horiek apirilaren 26an, maiatzaren 4an eta 10ean izango dira, 17:00-19:00 bitartean. Azkenik, nerabeen gurasoei zuzendutako bi saio ere izango dira: apirilaren 18an eta 25ean. Sexualitatea eta nerabezaroa hizpide izango dituzte bertan, eta gurasoek dituzten zalantza eta kezkak argitzeari ere jarriko diote arreta. Saio guztiak gaztelekuan burutuko dira.

2-12 urte bitarteko haurren gurasoentzat ere antolatu dira hitzaldiak: martxoaren 14an eta 21ean. Hauetan iaz landutakoari jarraipena emango zaio, haurren heziketa afektibo-sexuala landuaz. Hitzaldiok 17:00etan izango dira, eskolan. Eta haurren zaintza zerbitzua egongo da.

Naroa Agirre eta Nagore Galeano Gipuzkoako eskolarteko eskuz binakako kadete mailako txapeldun

Otsailaren 17an, Naroa Agirre arroarrak, Antzuolako Nagore Galeano bikote zuela, 16-03 irabazi zuen Gipuzkoako eskolarteko eskuz binakako kadete mailako pilota txapelketa. Ataunen jokatu zuten partida Uxue Oses (OĂąati) eta Nora Mendizabalen (Andoain) aurka. Txikia zenetik maite ditu frontoiak Naroa Agirre arroarrak. Herrian antolatutako txapelketa guztietan parte hartzen zuen, bikoteka zein banaka. Eskolarteko kirola amaitu zuenean, argi zeukan pilotan jokatzen jarraitu nahi zuela. Ez zuen futbolean aritzerik nahi, berari pilota gustatzen zitzaion. Emakumeen Master Cup Txapelketan ere murgilduta dabil. Promozio mailan jokatzen du, Maddi Unanue bikote azpeitiarrarekin batera. Orain arteko partida guztiak irabazi ditu.

Kaldereroak San Joan egoitzara

Beste urte batez Musika Eskolak kalderero festa egin zuen otsailaren 9an. Zartaginen hotsak iragartzen ditu inauteriak eta ezin bada kale egin. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, zaparrada ederrak noiz nahi, baina egoitzakoek prestatutako merienda goxoari ere ez zioten uko egin nahi eta han joan ziren kaldereroak. Giro bikainean hartu zituzten egoitzako egoiliarrek.


191.qxp_55 18/2/18 23:17 Pรกgina 15

5 1

Eskola txikiko auzolana

Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldetik antolatu zen auzolana. Badira pare bat urte Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldea osatu zela herrian: Herri Eskolako eta Zestoako Udaleko ordezkariez gain, Ekain Guraso Elkartea eta beste hainbat herritarrek osatzen dute taldea. Joan den ikasturtean guraso talde batek taldearengana jo zuen eskola txikiko ataria oso egoera kaxkarrean ikusten zutela eta auzolanean espazioari txukundu on bat emateko prest zeudela esanez. Esan eta egin, udalak materiala jarri zuen eta hogeiren bat lagun elkartu ziren otsailaren 17an. Beste hiru larunbatez jarraian ere izango da auzolana. Goizeko 9:00etan elkartuko dira Gaztelekuan materiala hartu eta eskola txikira joateko.

Santa Ageda bezperan kopla kantari

Eskolarteko bertso txapelketako kanporaketa Lau Iturri elkartean

38. Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako saioa jokatu zen otsailaren 16an Lau Iturri elkartean. Beste 4 kanporaketa ere izango dira. Saio bakoitzeko txapelduna apirilaren 2an Lasturren izango den finalerako sailkatuko da zuzenean. Zestoan bertsotan Malen Elizasu, Maide Garmendia, Bittor Zubiagirre, Iker Ormazabal, Oihana Labiano eta Imanol Albizu izan ziren. Azken honek, Imanol Albizu azpeitiarrak lortu zuen Lasturrerako txartela.

Usadio zaharrari eutsiz aurten ere ibili dira santaeskale taldeak auzoz-auzo eta baserriz-baserri kopla kantari. Eguerdia bitartean ibili ziren aurtengoan Zestoan. Millan Telleria eta Gorka Olaizola, Etorra aldean ibili ziren. Ondarbaso baserritik hasi eta beheruntz, eta Akoa bailara ondoren. Aitor Salegi eta Danel Olano bertsolariek berriz Lili bailaran jardun zuten. Aurten bildutako dirua Odol Emaileen taldearentzat izan da. Lasaon ere ibili ziren ohitura zaharrari eutsiz santa eskean. (Beheko argazkia: Josune Barandiaran)


191.qxp_55 18/2/18 23:17 Página 16

INKESTA

Zein irirtzi duzu kiroldegia berritzeko lanen inguruan?

k

b

Astakeri bat iruditzen zait. Ez zait normala irruditzen zorrak gutxitzen ari diren herri batean berriro horrelako obra batean hainbeste diru gastatzea. Gauza horietan dirua alferrik gastatzen dutela uste dut, oso gaizki iruditzen zait. Aitor Arsuaga 24 urte

ale

ale

Uste dut horrelako zerbait beharrezkoa zela. Kiroldegia berrituta agian jende gehiago animatuko da bertara joatera. Gauza gehiago egongo direla suposatzen dut. Lehen itoginak… zeuden. Premiazkoa zela iruditzen zait. Begoña Gaztañaga 27 urte

Diru pila bat gastatu behar dute erdizka egiteko. Frontoi aldea ez dute ikutu behar, teilatua ere puskatuta dago, aulkiak ere begira nola dauden… Egin beharreko lanen inguruan ez dakit informazio asko eman duten, nik behintzat ez dut jaso.

Ondo dago dirua ekartzea herrira gauza hauek egiteko. Lehentasun gehiago duten lanak badaudela uste dut ordea, herriko jendeak gehiago aprobetxatu ahal izateko. Ez dut uste ginasioan hainbeste jende ibiltzen denik. Herritar Goreti Galarraga guztiok apro37 urte betxatuko genukeen zerbait egitea hobeto irudituko litzaidake. Mitxel Orbegozo 66 urte

Udaltzainik ez dagoenean Pio Baroja plaza autoz betetzen da

Arozena pareko pasabidean estolderiaren tapa aldatu dute, aurrekoarekin gurpil txikiak zuloetatik sartzen ziren


191.qxp_55 18/2/18 23:18 PĂĄgina 17

7 1

Kobaz Koba

trail

2018

Hirugarren urtez egin da otsailaren 18an Agiro Mendi Klubak eta Arazik elkarlanean antolatzen duten Kobaz Koba mendi lasterketa. Aurreko egunetako zaparradak tarteko, lokatz faltarik ez zen izan, baina eguraldiak nahiko ateri eutsi zion lasterketan zehar.

Herritarren parte hartzeari begira, esan, 25 kilometroko Zaldei bidea 17 gizonezkok egin zutela eta 13 kilometroko Artzei bidea, berriz, gizonezkoak adina emakumezkok; 16 zestoarrek guztira. Julen Martinez de Estibariz barrundiarra (2:44:48) eta Uxoa Irigoien getariarra (2:44:48) izan ziren 25 kilometroko ibilbidea bukatzen aurrenak. Laugarren postuan iritsi zen Jon Alberdi zestoarra, 2:17:00ko denbora eginda. Artzei bidea, Xabi Lete oĂąatiarrak (1:00:08) eta Vanessa Pelaez andoaindarrak (1:28:00) irabazi zuten. IĂąaki Albizu (1:29:00) eta Mertxe Uribetxeberria (1:44:00) izan ziren aurrena iritsi ziren zestoarrak. Antolatzaileak oso gustura agertu dira parte hartzaileen erantzunarekin, lasterketa eguna baino lehenago izen-ematea bete egin zen. Emakumeen parte hartzea ere urtetik urtera goraka doa. Azkenean 405 korrikalarik amaitu bazuten ere, 500 lagun inguru izan ziren irteeran.


191.qxp_55 18/2/18 23:18 Página 18

SARIA JASOTZEKO 3 HILABETEKO EPEA

SARIA: MASAJE BAT BAZKIDE SARITUAK: ENEKO KORTA ETA NAIARA LANDA

Zestoar gutxik ahaztuko zuten 2017ko abenduaren 1ean herrian gertatutakoa. Gure arratsaldeko ikasleek ere gogoan zuten gau hura pistak pentsatu zituztenean eta, bai, noski, Tximista zen urtarrileko asmakizuna. Ez dakigu oraindik beldurtuta zaudetelako edo, agian, tximista zestoarra kontsideratu ez duzuelako, besteetan baino gehiago kostatu zaizue erantzuna bidaltzea. Lasai, aipatzeagatik ez zaizue beste bat eroriko, guk ez daukagu halako botererik, behintzat! Eta gogoratu, arauak dio erantzunak “Zestoarekin harremana” izango duela; ez itsutu Zestoako tokiekin!

Jarraian hurrengo asmakizuna! Zer ote da?

1- Entzun egiten dugu. 2- Zuzendutako taldea da. 3- Jaiekin lotura handia du. 4- Herritarrak mugiarazten ditu. Jolasaren arauak:

?

Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!


191.qxp_55 18/2/18 23:18 Página 19

23 26

OSTIRALA

Hileko azken ostirala. Euskal Preso, iheslari eta deportatuak etxera lemapean elkarretaratzea plazan. ASTELEHENA

“Giza Eskubideak Munduan eta urraketa larriak: tortura”erakusketa Udaletxeko Areto Nagusian, martxoaren 12ra arte. Bulego ordutegian (arratsaldez ikusteko 943 147 123).

27

ASTEARTEA

Guraso elkarteak antolatuta, hitzaldia 17:30ean; “Hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuen arteko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integrala. 0-6 urte bitarteko haurren garapenaren behaketa eta garapen arazoen tratamendua” Itsaso Marti neuropediatraren eskutik, jangelan. Zaintza zerbitzua izango da.

MARTXOA 04

IGANDEA

IV. Erniarraitz bertso txapelketako azken kanporaketa 17:00etan kultur etxean. Bertsolariak Jon Ander Iriondo, Aitor Salegi, Aitor Bizkarra, Peru Abarrategi, Haritz Mujika eta Xabi Igoa. Aizpea Aristi arduratuko da bertsolariei gaiak jartzeaz.

07 08 etxean.

ASTEAZKENA

Zestoa Lagunkoiko bilera 18:00etan kultur OSTEGUNA

Zestoako Txoko Feministak Zestoako emakumei dei egiten die nazioarteko deialdiarekin bat egin eta planto egitera. 12:30-13:30 lanuztea eta elkarretaratzea egingo dira plazan. 19:30ean ekitaldia; trikitilariak, bideo proiekzioa, irakurketa, argazkia... Ondoren emakueen afaria.

09

OSTIRALA

Hysteria antzezlanaren emanadia Zumaian.

age 1 n d GA Ot a 23

9

OT

SAILA

ZTELEKUTIK

saila

13

ASTEARTEA

Gizarte zerbitzuak antolatuta, herentzia eta testamentuen inguruko hitzaldia Juanjo Alvarezen eskutik 17:00etan kultur etxean.

16

OSTIRALA

Kontzertu pedagogikoa Zestoako ikastetxea eta bandaren eskutik arratsaldeko 19:30ean.

18 20

IGANDEA

40. Herri Krosa.Goizeko 10:00etan hasita froga ezberdinak. ASTEARTEA

Ertxiña Musika Eskolaren emanaldia kultur etxeko areto nagusian 18:30ean.

24

LARUNBATA

Eskola txikiko aterpea margotzeko auzolana goizeko 9:00etan hasita. Biata martxoaren 3 eta 10ean ere.

Barbantxo Arroabean (17:00), Iraetan (17:30) eta Aizarnan (17:00).•Sexualitatetailerra DBHkoentzat. Sukaldaritza: bizkotxoa. DBHkoentzat. -28: gozogintza tailerra 1-2.zikloak. Izena eman behar da. rtxoa

24 27 Ma 01 02• 03 08 09 10 15

Slime, gaztelekuan (3. zikloa) Sexualitate-tailerra (DBH) Barbantxo Zestoa eta Aizarnan Slime, gaztelekuan (DBH) Emakumeen murala (3. zikloa) Emakumeen murala (DBH)•Barbantxo Aizarnan, Iraetan eta Arroabean. Pelikula gaztelekuan (DBH) -24: Foru Aldundiko udalekuetarako izenemateak gaztelekuan.


191.qxp_55 18/2/18 23:18 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.